danbolin 2012ko otsaila
125 zb.
Bazkide egiteko bidali zure Zuen publizitatea datuak eta kontu danbolinen jarri nahi korronteko zenbakia baduzue idatzi danbolin@topagunea.com helbidera edo deitu 943 147 123 zenbakira Urtean 25 euro besterik eta gure aukera eta ez da! prezioen berri emango dizuegu.
Oraingo honetan bai erre didala kafeak mihia!! Ez da harritzekoa, otsaila zero azpitik hasi dugu eta nik kafea gehiegi berotzen dut ordutik. Herriko kaleek ere antzeko zerbait transmititu digute: kolore guztiak galdu ditu herriak, apalduta egon da. Edonola ere etxebizitzetako leihoetatik beste zerbait oihukatzen zen. Danbolin honetan herriak izan dituen aldaketez hitz egiten da, baina ziur aspalditik otsailari egongeletatik ematen zaiola ongi etorria: kafe katilua hartu, ipurdia berogailuaren alboan eta hortik aurrera ahal duenak ahal duena: batzuek telebistari begira pasa dituzte egunak, beste batzuk karta jokoan aritu dira eguberritako ohiturak oraindik ere armairuan gorde ezinda, eta beste batzuk? Besterik gabe, egonean! Baina ez al duzue pentsatu zeinen onak garen aspertzeari aurre egiten? Dohain berezi bat dugu horretan zestoarrok. Aspertzeari nola aurre egin titulatutako lehiaketarik egongo balitz, garaile izango ginateke. Asperraldiak zer diren, ordea, honezkero ahaztu ditu Mikel Alonso herritarrak, lan eta lan dabil London handian eta seguru ez dela gu adina kexatzen. Ziur nago han hemen baino hotz handiagoa pasatzen ari dela, baina ohartu ere ez dela egiten hotzaz. Bere testigantzak ondoen azaltzen du une honetan sentitzen duena. Danbolin berarengana gerturatu da eta bere abenturaren gora beherak bildu ditu ale honetan. “Carnaval, carnaval, carnaval te quiero…” abestiarekin ere joan zaizkigu inauteriak. Mikelek urrun igaro ditu, baina ziur zestoar peto izanda, ez dela alferrik galdu lur horietan. Orain dela bi urte niri Mikelen antzeko zerbait gertatu zitzaidan, Italian bainengoen data hauetan. Agian konplikatuena da beti ari zarela pentsatzen une bakoitzean zureak zer egiten ariko diren: “orain poteatzen ariko dira, Koioten lehenengoa hartzen; honezkero gaueko berbenan eszenatokira igota egongo dira!” Baina irri batekin gogoratzen dituzu une horiek, goxo. Irri hori bera da, izan ere, zauden tokian egonda laguntzen dizuna. Ni Veneziako inauterietan nengoen. Izena handia dute carnivalle di Veneziak (oilo ipurdia eta guzti jartzen dio askori), baina besterik ez, fatxada handia baina mami eskasa, horixe hain zuzen ere. Denek oso jantzi dotoreak zeramatzaten, ibilerak ere kontrolatu egiten zituzten, bakoitza bere bikotekidearekin, kale antzerkiak ere baziren…baina ez konparatu Euskal Herriko zoramenarekin! Dena formalegia iruditu zitzaidan, baina jendeak ez zuen benetan disfrutatzen. Hemen, aldiz, bakoitza libre da eta gogoak ematen diona egiten du. Hori asko nabaritu nuen Italian. Italiakoak ala Zestoakoak? Gureak, ezbairik gabe! Eskerrik asko Zestoako inauteri andreari, hark ekarri baitizkigu denok hain beharrezko genituen kolorea, samurtasuna, erritmoa eta alaitasuna. Orain errutinari indar gehiagorekin hel diezaiokegu. Baina orain, a ze nostalgia! Mozorroak hurrengo urtera arte gorde behar…
d a n b o l i nEK
J
anire Diaz
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. tel.:
943 147 123
Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin :
Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :
Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 9 12 14 16 19
ATARIKOA
INKESTA
ENBIDOAK
ANJEL TRABADELO IDAZLEEN AHOTAN
AIZARNATIK
DANBOLIN ZULO
Z E ERREMEDIO
JARDUNIAN MIKEL ALONSO
AGENDA
diruz lagundutakoa
enbidoa I. H E R I O T Z A K H E R R I A Z AU R I T U D U ken hilabeteotan sarritan ikusi dut eskelaren bat plazako horman. Eskela ikusi eta handik ordu batzuetara, ilunabarrean, kanpai izoztuak entzuten dira. Eliza kanpoan, haur baten bat-bateko algarek guztion isilunea apurtu eta bizitzaren gordintasunaz jabearazten gaitu: hurrengo goizean jaikiko gara, lanera joango gara, batekin eta bestearekin kontu-kontari arituko gara… Behe-laino artean ezkutatuko dugu gure samina eta pentsatuko dugu “ahal den neurrian ahaztea” bizitzan aurrera jarraitzeko modu egokiena dela. Baina nola? Bizitza aurrera doa baina nire bizitza ez da berdina izango. Dolua, maite dugun pertsona baten galeraren ondoren datorren egokitze prozesua da. Bizitza eta bizitzeko modu berri bat aurkitu behar dugu eta horrek lanketa sakona eskatzen du. Zenbait kasuetan, “ni ezin naiz triste sentitu” eta “negar eginda ez da ezer konpontzen” pentsatu eta mina ukatu egiten dugu. Ez gara ohartzen negar egitea zauria sendatzeko “ur oxigenatua” dela. Beste zenbait kasuetan, heriotza bizitzeko modu bakarra tristura dela pentsatuz, eta minez eta penaz bizitzea “bera bizirik mantentzeko modu bakarra” dela sinetsita, leialtasunagatik, bizitza berrira egokitzeari uko egingo diogu. Behin, honela esan zion 20 urteko neska batek bi urte pasata aitaren heriotza gainditu ezinik zebilen amari: “mesedez, ama, ez zaitez hil zure hildakoekin”. Bizitzen ikastea heriotzarekin bizitzen ikastea da. Heriotza gainditzea, “ezker oneko oroitzapena” izanik bizitza berrira egokitzea da. Gure hildakoak hil direla onartzen dugunean, negar egiteari utziko diogu eta berarekin bizitako oroitzapen pozgarriak gogoan, bizitzari berriro heltzea lortuko dugu. Gertutik galera gogor bat bizi berri izan duzuenontzat, oraindik azkarregi da irakurri duzuen “ezker oneko oroitzapena” sentitzeko. Gehienok shock egoera gaindituta baina ukazioan edo bizitzarekiko amorrazioz eta arrosaren arantza zorrotzen minez egongo zarete. Zergatik niri? Zergatik berari? Erantzunik gabeko galderak. Injustiziaren inpotentziak sortutako galdera amaigabeak dira. Zuek guztiontzat: asko sentitzen dut. Lehenago edo beranduago, baina guztion etxeotan, jotzen du atea heriotzak. Hitz egin dezagun, bada, gai horretaz, ken diezaiogun tabu izaera eta elkarri babesa eskaini diezaiogun. Zergatik? Zenbait momentutan kontrakoa ematen badu ere, bizitzak merezi duelako, zuk merezi duzulako. Hurrengo aldizkarirako, sarritan ahaztuta ditugun eta bizi-bizirik dauden eta kalitatezko bizitza merezi duten hirugarren adinekoen inguruan nahiko nuke jakin. Beraz enbidoa, Gisasola zaharren egoitzan lan egiten duen Kristina Uribetxeberriari botatzen diot.
Az
I
zar Arregi
Zer iruditzen zaizu kiroldegiko aterpe berria? Arkitektoak gauza arraroa egin duela bertan. Katxarro handia da eta estetikoki tokiz kanpo dagoela iruditzen zait. Jendea kexatu da iluna dela da baina dirudienez arrazoitua dago hori eta azkenik Zestoak horrelako aterpe bat behar zuen eta gauzak egiteko leku polita izan daiteke. Aisialdirako leku egokia izan daiteke kontzertuak, ekitaldiak edo herri bazkariak egiteko eta ez soilik umeentzako.
21 urte
Aimar Etxeberria
Denen ahotan dauden kontuak, gauzak ez daudela ongi. Iluna gelditu da eta ez soilik kanpokoa. Frontoia bera ere ilunagoa gelditu da. Umeekin etortzen garenean oso iluna gelditzen da kiroldegiaren barrualdea baina bestela ondo dago umeekin ibiltzeko.
37 urte
Elias Lizarburu
5 Niri bukatu gabe dagoela iruditzen zait eta pixka bat txukundu beharra dagoela baina bestela ideia oso ona. Gero udaran ikusi egin beharko dugu beroarekin zer gertatzen den baina niri oso ondo iruditzen zait. Eserleku txukunagoak jarriko nituzke nik.
48 urte
Agurtzane Gaztañaga
Ondo dago. Batzuetan partiduak bertan behera gelditzen ziren euria egiten zuenean baina orain beheko pista ez da bustitzen aterpea dagoenetik. Eskubaloian edo ibili ahal izateko zerbait jarriko nuke.
8 urte
Lorea Erregil
Ondo dagoela eta horrela ez da kiroldegiIdeia oso ona, egokia. He- ren behealdea rrian behar zen bustitzen. Nik aterpean jolasean bi ate jarriko niibiltzeko modu- tuzke jolasteko. ko aterpe bat baina ikusten de- Zuriñe Naranjo 10 urte nez bukatu gabe eta nahiko zikina. Iltzez betea dago eta umeekin jolasean ibiltzeko nahiko arriskutsua. Hobekuntzak egiteko moduan.
36 urte
Dani Mayo
HILETA ZIBILA
B
INETAKO pertsonaiari atzetik jarraitu eta galdetuko bagenio: Bale! Eta orain zer…? Ziurrenik, berriro ere, eliz atarian zerraldo geldituko litzateke, eta inguruko jende guztia txunditurik, elkarri begira, zer egin ez dakiela. Hileta ez erlijiosoa posible da, baina nik ikusten dizkiot zailtasunak. Gure herrian, nik dakidala behintzat, oraindik ez dugu eskarmenturik izan gai honen inguruan, eta ez da erraza ezohikoak diren kontuei ekitea. Beno, entzuna dut San Joan Egoitzan zegoen bat hil zenean, elizatik igaro gabe hilerriratu zutela; berak, espresuki, hala eskatuta. Eta, errepresaliatu politikoren baten guraso bat hil denean, agur ekitaldia eskaini zaio herriko plazan; hauek, ordea, elizatik igaro ondoren. Niri, aspaldion, hileta batzuk gertutik tokatu zaizkit: eta denetan eliz atarian gelditzen naiz, nire agurrik beroena eskaini zenduari eta nire ateo eta apostata izaera aldarrikatuz. Xelebrea izaten da, ordea, hildakoa nire belaunaldikoa edo gazteagoa izaten denean. Eliz atarian jende mordoxka biltzen gara, gero eta gehiago, esango nuke. Bertan entzuten diren esanak, denak, bide beretik doaz: “Izan zenarekin eta azkenean… elizan sartu dute! Horrelakorik ez gertatzeko, nik garbi daukat norberak hasi behar duela bere hileta prestatzen, nahiz eta harrokeria hutsa dirudien, norbere ingurukoei nahi ez luketen konpromisorik eta lan zamarik utzi gabe; eta norbera bakarrik gutxi baldin bada, jendea biltzeko eta gai honi irtenbidea emateko garaia dela deritzot. Nik uste gure belaunaldia izan zela -okerrik ez bada aurten berrogeita hamahiru urte beteko ditutelizako iluntasunetik argira ateratzen eta erlijioaren kate astunetatik askatzen hasi zena; inkisizio garaian torturatu eta erretako pertsonei gure errespetua agertuz, noski. Hemendik aurrera geu izango gara hiletetako protagonistak, eta gure esku dago -elizarekin eta Jainkoarekin sinesten ez dugunon esku- gure hiletak lagun artekoak eta zibilak izatea. Eta lagunik eta sendirik ez badaukagu gure esanak betetzeko, San Joan Egoitzako bezeroaren antzera, gutxienez garbi utzita elizakorik eta Aita Santuaren bedeinkapenik ez dugula hartu nahi gure heriotzako orduan, ez eta hileta elizkizunik ere. Ni prest nago gai hau jorratzen hasteko, eta nirekin egon nahi baduzu, egidazu kasu beldurrik gabe, lasai hitz egingo dugu guzti honetaz eta. Beharbada, Udalari hileta zibilak ospatzeko ordenantza eskatuz hasi dezakegu gure ibilaldia…
E
nbido 2. Zunzun Ugarte Zinkunegi
‘Gazte gaztetandikan herritik kanpora’
Z
aila izaten da tankera honetako hain gauza desberdinak elkarrekin lotzea: Arroa, Don Karlos erregegaia, maila goreneko musika, Marseillako negozio ilunak eta kontrabandoa, Europako eta Ameriketako hiri nagusiak, baronesa hungariar bat, gay mundua, Eliza… Hori guztia koktel bitxi batean nahasten duen gizasemea zeharo ezezaguna da askorentzat: Anjel Trabadelo Etxaniz, Iraetako Amilibia baserriko alaba baten semea. Hemen kontatuko dugun historia 1853an hasten da. Urte horretako azaroaren 14an, ezkondu ziren Aizarnan Joan Manuel Trabadelo (edo Trabadero) eta Teresa Echaniz Goenaga, Amilibiako alaba; alegia, gure protagonistaren gurasoak. Anjel Donostian jaio zen 1856an, baina txiki-txikitatik Arroagoian egiten zituen egonaldiak, zenbait familiar han bizi ziren eta: esate baterako, Anjelen osaba Eusebio Etxaniz Arroako bikarioa izan zen 1867tik 1905era bitartean. Umetatik zuen, nonbait, kanturako zaletasuna eta ondorioz, musika ikasketak egin zituen Anjelek. Julian Gayarre kantari ospetsuak gomendatuta, Milanera joan zen eta han zeharo aldatuko zitzaion bizimodua Trabadelori. Paris, Viena, San Petersburgo… Europa osoa errendituta omen zeukan bere ahotsa eta graziarekin. Berehala deitu zioten Ameriketatik eta kontratu zoragarriak egin omen zizkioten: mila dolar ekitaldiko. Dirutza ikaragarria. 1892tik 1896ra bitarteko urteak izan ziren oparoenak. Arroako udaldi haietan, amaren eta bere osaba bikarioaren ondoan egindako ametsak, gauzatuta. Pagotxa, eskueskura. Eta munduko bazter batetik bestera ibiltzen nekatu zenean –edo beste biografo batzuen esanetan, gainbehera aldia iritsi zitzaionean– Parisen geratzea erabaki zuen, eta han inguruko aberaskume gehienen musika irakasle izan zen. Zahartzarora iritsita, berriz, Donostiara itzuli zen. Han hil zen 1930ean, berak esaten omen zuen bezala “millonario en recuerdos”, hau da, oroitzapenetan aberats, eta Europa eta Ameriketako handikiek oparitutako artelan, portzelana eta bitxien konpainian.
Anjel Trabadeloren ikasketa garaiei buruz nahiko gutxi arakatu da paper zaharretan eta, ondorioz, legendaz osatua dago. Abenturaz betetako jendarte batean bizi zela dirudi, eta goi mailako idazleei arreta piztu izan die haren ibilerak. W. G. Sebald Alemaniako XX. mendeko idazle onenetakoa da, askoren ustez. Bere Los anillos de Saturno liburuan, beste idazle handi baten ibilerak kontatzen ari dela –Joseph Conrad idazlearenak (1857-1924)– gure Trabadelo aipatzen du. Conrad idazle bikain-bikaina izateaz gain, itsas ofiziala eta abenturazale porrokatua ere bazen. Hara nola hasten den Sebald: [Conrad] itsasoan ez dagoenean, Marseillan dago, hango lankideekin eta jende handiarekin. Boudol kafetegian ibiltzen da noblez, bohemioz, mezenaz, abenturazalez eta legitimistaz [karlistaz] nahastutako jendartean. Eta geroxeago dio Sebaldek: “Gizalegearen azken printzek bat egiten dute eskrupulorik gabeko azpijokoekin, intriga korapilatsuak lantzen dira, kontrabandisten sindikatuak antolatu eta negozio ilunak adosten dira. [Conrad] gauza askotan nahasita dago, daukana baino gehiago gastatzen du eta emakume misteriotsu batek zoratuta dauka”. Emakume hori zein zen inork ez zekien oso seguru, baina oso ezaguna izan behar zuen karlisten artean eta lan garrantzitsua egiten omen zuen. Rita zuela izena esaten zen, eta Don Karlosen maitalea ote zen ere bai… Gero, berriz, zabaldu zen Rita hori eta Paula Somoggy izeneko beste emakume bat pertsona bera ote ziren... Labur esanda, legendak berezkoa duen laino itsua nagusi… Historia horren arabera –eta beti ere, Sebald gidari dugula– Don Karlosi, errusiar eta turkoen arteko gerratik bueltan zetorrela, Viena aldean neskatxa korista eder bat gustatu, eta berarekin eraman omen zuen, lehendabizi anaiaren etxera Graz-era (Austria) eta gero Veneziara, Modenara eta Milanera. Somoggy-ko baronesa gisa aurkezten omen zuen Don Karlosek bere maitalea. Hori dena 1877. urte aldera izan behar zuen. Handik gutxira, ordea, Don Karlosen seme Jaimek lehen jaunartzea egin behar zuen garaian, kontzientzia-karga izan, eta utzi egin omen zuen maitalea. Eta… hemen egiten du bere agerpena gure protagonistak: Anjel Trabadelori eskaini omen zioten neskatxa hura, ezkontzeko. 1882an ezkondu, eta pozik eta zoriontsu bizi izan omen ziren delako Rita edo Paula hura eta Anjel, Londresen, emakumea hil zen arte (1917).
···
7 o l e d a b a Anjel Tr goi mailako idaazhloetean n
··· Eta ‘Beti geratuko zaigu Paris’, edo Barojaren ukitua.
Aste batzuk geroago, berriro Bonafouxekin zihoala, San Lazaro geltokira, hark elegante jantzitako gizon beltzaran bat agurtu omen zuen. Amerikarren bat izango zela pentsatu omen zuen Barojak. Eta handik egun batzuetara, tabernako lagun batek esan omen zion Piori: “–Lehengoan, geltokian ikusi zintudan Bonafouxekin eta abeslariarekin. –Abeslariarekin? –Bai. –Ba, ez zidan ezer esan Bonafouxek. –Izan ere, Bonafouxek ez baitu ikusi ere egin nahi abeslaria begien aurrean. –Zergatik ez ba? –Ba, zer izango eta, tenorinoa Pariseko homosexualik ezagunena omen delako. Bonafouxek berari buruzko artikulu bat edo beste idatzi zituen, goraipatuz, eta orain ez du divoa aipatu ere egin nahi. –Eta, orain esaten den bezala, homologotuetakoa al da? –Erabat homologatua. Alproja ugariren adiskidea izan da, eta tipo sinpatikoa eta alai askoa dela esaten dute. –Eta baliteke egia izatea”.
Pio Baroja Zestoako mediku izan zen garaian, kantari ospetsua zen Trabadelo, munduaren punta batetik bestera zebilen, etengabe, eta esamoldeak dioen bezala, esne mamitan. Baina Arroa ez zeukan ahaztuta: tartean, bueltaren bat egiten zuen eta egonalditxoak ere bai bere herri maitean. Elizarako harmonium bat ere erosi zuen (ez da harritzekoa, osaba zuen bikarioa eta!). Kontuak kontu, Barojari, Zestoan bizi izan zela jakinda, sarritan galdetzen omen zioten Trabadelori buruz. Eta bere memoriatan hauxe esaten du: “Tenore hori Arroako auzune hurbilean bizi izan zen, eta Samogy izeneko tiplearekin ezkonduta zegoen. Nik ez nuen ezagutu Trabadelo hori, eta pentsatzen dut italiar jatorrikoa izango zela, edo agian galiziarra. Mundu guztiak pertsona extrabagantetzat hartzen zuen”. Baina azalpen labur eta hotz horretaz gain, gauza gehiago ere kontatzen ditu Barojak. Esate baterako, Pariseko bizipenak kontatzen dituenean (1904), gure Trabadelo aipatzen du. Tartean, Luis Bonafoux agertzen da, garai hartan Barojaren laguna izan zen kazetari satiriko emankorra. Merezi du Don Piok dioena luze eta zabal hemen jartzea, alferrik galtzeko gutxi dauka eta. Orain, gezurra edo egia den ezin jakin; erositako prezioan salduko dugu guk. Itxura denez, kazetariren batek, Bonafouxen lagun batek, Trabadelo ezagutu nahi eta honela esaten dio Barojak: “Nik tenorino horren berri izan nuen Zestoan mediku nengoela”. Eta segidan: “Nik neuk ez nuen ezagutu baina banuen aditzera. Arroan bizi omen zen bere emazte austriarrarekin.” Eta Bonafouxek erantzun: “Ba, nik eramango zaitut bere akademiara. Hemen Parisen egundoko saloi elegantea du eta hara joaten da A R R O A G O I A, 1 9 1 5 . IN D A L E Z I O O J A N G U R E N E N A G A Z K I A. GI P U Z K O A K O A R T X I B O O R O K O R R A, O A 0 6 7 2 3 jenderik ospetsuena.” Handik gutxira Bonafouxek ez omen zuen abeslariaz txintik ere Postesaten. Baten batek aipatu omen zuen Trabadelo delakoa baina Bodata nafouxek, entzun ere egin ez balu bezala. Bizpahiru urte geroago, Parisen orduan ere, Trabadelo aipatu omen Arroako bikarioak, Eusebio Etxanizek, Trazioten berriro Barojari. Eta berak Bonafouxi galdetu omen zion: “Zer badeloren osabak, honako arauak jarri zizberri da tenorino hartaz, zuk artikulu batean hainbeste goraipatu zekion organistari: 1) Organistak debekatua du nuen hartaz?”. Eta Bonafouxek: “Ez dakit. Ez nuen ezagutzen apebizarra eta bibotea eramatea. 2) Organistak nas”, erantzun omen zion jenio txarrez. Ez omen zuen divoaz hitz kristau bizitza egin behar du, komunioa sarriegin nahi. tan hartuz. 3) Kantoreak prestatzeko ardura du organistak. 4) Ez ditu joko organoan pieza profanoak.
F
ernando Arzallus
Aizarnako txokolatea. Kakaoarekin txokolatea egiten hasi, eta artisautza horrek gaur egun duen arrakasta lortzeraino, ibili luze bat egin du, eta, ibili horretan, Aizarnak ere badu aipatzea merezi duen ekarpen txiki bat egina. Artisautza horrek Aizarnan noiz duen hasiera ez dakit, baina amaiera ezagutu nuen. 1960. urte ingurua zen, gutxi gorabehera. Adin txikia nuen garai hartan, baina txokolatea nola egiten zuten begira egondakoa naiz. Hala ere, artisautza hori hobeto ezagutu zuten herritarren azalpenek asko lagundu didate idatzi hau osatzen. Asko dago idatzia kakaoari buruz, eta adostasun osoa dago bere jatorriari buruz: Amerika deitzen diogun lur hartatik datorrela. XVI. gizaldian hasi omen ziren kakaoa espainiaratzen. Lehen urteetan, ordea, gutxi ekoizten zuten landare hori, eta garraiatzeko itsasoa zeharkatu beharrak asko garestitzen zuen produktu miragarri hori. Errege eta jauntxoen mahaietatik Aizarnako mahaietara iritsi arte, pasatuko ziren urte batzuk, baina, iritsi zenean, laster ikasi zuten txokolate ederra egiten Aizarnan ere. Puertokoan eta Konpitterokoan fabrikatzen zen txokolatea; biak saltokiak eta tabernak ziren. Kakaoa ekoizteko baimena eta tresneria lortu ondoren, berehala hasi ziren elikagai hori komertzializatzen. Ekoitzi zuten kopurua ez dakit zenbatekoa izan zen, baina, herriko beharrak asetzeaz gain, Azpeitian ere saltzen omen zen Aizarnako txokolate berezi hori. Bada zerbait! Nik, modu industrialean lantzen ezagutu nuen, elektrizitatearen indarrez baliatzen zen makina batean. Makina horrek harri handi bat zuen oinarri, azpian sua eginez berotzen zutena. Oinarrizko harri beroaren gainean eta pisu handi baten azpian, hiru alper zituen biraka. Galga bat ere bazuen, komeni zen xehetasuna lortu ahal izateko.
9
auzo etatik
aizarna Makina horrek, kakaoa xehatzeaz gain, txokolateak behar zituen osagaiekin orea egiten zuen. Baina, jakina, tresnak ez zuen errezetarik, eta, nolako maisu txokolategilea, halako txokolatea irtengo zen. Orea egin bezain azkar, zilar koloreko txapazko molde batzuetara jaurtitzen zuten. Txapazko molde horietan hoztu eta loditzen zenean, kanpora. Egileak erabiltzen zuen markarekin txokolate tableta bildu, eta apaletan tolestatzen zituzten. Bat edo beste erakusleihora ere eramaten zuten, jakina, txokolate egin berria salgai zegoela eroslea ohartu zedin. Besteek ez dakit, baina nik, behintzat, eskolatik etxerakoan makina bat begirada egin nien erakusleihoko tableta dotore haiei. Jakin dudanez, udako egunetan zailtasunak izaten zituzten hoztu eta orea gogortzeko, eta etxe barruko beroari ihes egiteko, Gurutze Santuko estalpe freskora ere askotan ateratzen omen zituzten, Puertoko kasuan behintzat. Konpitterokoan, ‘Iruretagoyena’ marka alde batetik, eta, Puertokoan, ‘Aguirre’ marka bestetik, bi marka erregistratu baziren kontsumitzaileen aukerarako. Lehenengoak bilgarri urdina zuen, eta besteak gorrira jotzen zuen marra batzuekin. Erbestean egiten zen txokolateak 250 g pisatzen zuen, eta Aizarnakoak, 300 g salneurri berean. Gogoan dut oraindik tableta horiek nolako ontza handiak zituzten, azukrea kakao artean bereizten zelarik. Esaten dute aizarnarrak berezi xamarrak garela, eta pentsatzen hasia nago txokolate berezi honekin haurtzaroan elikatu izanak eragina izan ote duen ere! Langintza honek utzi dituen aztarnak baditugu oraindik Aizarnan. Adibidez, Konpitteroko kasuan, tresneriak erabili zuen ardatz nagusiaren sostengua egurrari ezarrita dagoela ikusten da oraindik. Puertokoan, berriz, jasoa dute tresna zaharra bere harri eta guzti. Txokolate horien bilgarri dotoreak argazki batean ezagutzera ematea ere bazen nire nahia, baina bat behar, eta bakar bat bera ere ez dut lortu. Ea hau irakurtzen duen norbaitek badituen.
J
on egiguren
Santa Ageda.
Otsailaren 2a Parte Hartze Araudiaren zirriborroa aurkeztu zuen Udalak
Otsailaren 3a “Aittola” eta “Netzer” garaile Aizarnako mus txapelketan
Otsailaren 4a Herriko lau gaztetxok zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratu zituzten Andoaingo Piano Jaialdian
Otsailaren 10a Murrizketen aurka deitutako lanuztearekin bat egin zuten Udaleko eta Herri Eskolako langileek
Aurten ekitaldi ugari ekarri ditu Santa Ageda bezperak Zestoara. Kandelario egunean, otsailaren 3an, eman zitzaion hasiera asteburuari. Urteko egunik hotzenetakoari eta bideko elurrei aurre eginez, herritar taldetxo bat Santa Engraziara igo zen Santa Agedari loreak eskaintzera. Handik jaitsi eta kultur etxean Santa Agedako koplak zestoan DVDaren aurkezpena izan zen. Hainbat urtetan Zestoan Santa Ageda bezperan eskean ateratakoen irudiak eta koplak biltzen ditu DVD honek. Ondoren Luis Mendizabal “Gexala” omendu zuten, urtetan, Santa Ageda bezperan poltsero lanetan ibili izana eskertuz. Taldekideek, makila, zapia eta nola ez poltsa oparitu zieten. Odol emaileek ere beraien eskerra adierazi nahi izan zioten, azken urteetan Santa Ageda bezperan biltzen den dirua hauentzat izaten baita. Amaitzeko, Garikoitz Mendizabalek, piezatxo bat eskaini zion aitari, emoziozko momentuak izan ziren. Ondoren, mokadutxo ederraz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren guztiek. Otsailaren 4an, goizeko 9:30etan ekin zioten lanari koplariek, trikitilariek eta taldeak. Bi talde egin eta Lili eta Etorra bailaran ibili ziren goiz osoan zehar. Aurtengoan koplari lanetan Garikoitz Goikoetxea, Aitor Salegi eta Oskar Alberdi herritarrak eta Millan Telleria albizturdarra jardun dira. Eguerdi partera herrira jaitsi eta tabernaz taberna aritu ziren santa eskaleak. Ipintza elkartean tripak bete eta barruak berotu ondoren, Akoara abiatu zen talde osoa. Akoako lanak bukatutakoan berriro kalera eta hortxe eman zioten amaiera eguneko lanari, egun osoko nekeak eta hotzak ez zuen gehiagorako ematen. 20:30etan Gure Txokoa elkartean Santa Ageda Koplak Zestoan liburua aurkeztu zuten, Xabier Unanuek 1992tik 2011ra bitarteko koplak bildu ditu liburu honetan. Ondoren Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin bertso afariaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Egun osoan hotza eta elurra santa eskaleei protagonismoa kendu nahian ibili ziren arren, ez zuten lortu horrelakorik, egun borobila eta polita izan da aurtengo Santa Ageda bezpera Zestoan.
3
k
1
ale/bale KALE.
Otsailaren 12a Katamarru Natur Taldekoak Arroarrekako hariztiari begira
HERRIKO ZENBAIT ZEBRABI-
DEETATIK ESPALOIETARA KOSKAK DAUDE,
HAURREN GURPILTXOEKIN ETA GURPILDUN
AULKIEKIN DABILTZANENTZAT EZ DA ERRAZA ZEBRABIDEAK ZEHARKATZEA.
BA L E .
ARROAGOIKO PLAZA ETA
INGURUA EDERKI TXUKUNDU DUTE, BA-
Otsailaren 17a Kaldereroak Zestoara ere iritsi ziren
ZUEN PREMIA!
danbolin
zulo Otsailaren 20a Plastikozko poltsen erabilera murrizteko kanpaina jarri dute martxan udalak eta merkatari elkarteak
Otsailaren 25a Preso eta iheslariak etxeratzeko helburua duen Herrira plataformaren aurkezpena
ze erremedio pasmo belarra Anagallis arvensis (murajes) LANDAREAREN DESKRIBAPENA: Landare hau lur landatuetan zein bide bazterretan eta antzeko lekuetan aurki genezake. Zurtoinak, gehienetan, etzanak izaten ditu, eta, batzuetan, lore horiak ere izaten ditu, nahiz eta ohikoena lore txiki laranjak izatea den: bost petalokoak eta estamine horiak agerian dituztela. Zornabelar izenez ere ezaguna da. Enplastuak egiteko erabili izan da zornatutako zauriak sendatzeko. ZERTARAKO ETA NOLA HARTU: Toxikoa da, eta infusio moduan ez erabiltzea gomendatzen da. Enplastu eta ukenduetan (kanpoko erabileran), aldiz, asko erabili izan da. Saponinak eta glukosidoak dituzte. Eragin handiko belarra da. Enplastuetan ere jarraian ez dugu 3 egunean baino gehiagotan jarri behar, ezta egunean behin baino gehiagotan ere. Ondoren, astebeteko atsedena hartuko dugu. Badirudi garai batean buruko arazoak sendatzeko erabiltzen zela, buruko nahasteak eta malenkonia, besteak beste, baina, toxikoa zela ikusta, debekatzea eta ez erabiltzea erabaki zuten. Katarroa, bronkitisa, flemak eta abar ditugunean, lagungarri izan daiteke. Enplastua egin, eta bularrean jarriko dugu.
MAIALEN ETXEBERRIAK kontatu digu berak ere erabili izan duela pasmo belarra. Behin, ahoan granoak atera omen zitzaizkion, eta pasmo belarrarekin eginiko infusioarekin gargarak egiten zituen egunean behin. Etxean, zikina eta zornea kentzeko ere askotan erabili izan dute. Maialenek esan digu amama Karmeni esker erabiltzen dutela etxean pasmoa, eta Karmeni amak erakutsi omen zion. Beraz, belaunaldiz belaunaldi transmititu den erremedio bat da: lau belaunaldik, behintzat, erabili izan dute. Sastarrain eta Bainuetxe bidean erraz topa daiteke, baina, Karmen Sastarrainen jaioa izanik, hango inguruetan biltzeko joera dute. INFUSIOA
Irakin ura, eta bota pasmoa txiki-txiki eginda uretara. Egunean behin (3 egunean edo) egin gargarak, gogor samarra da eta. ZIKINA ETA ZORNEA ATERATZEKO Bota olioa zartaginera, eta berotu baratxuri batekin. Olioa hozten denean, bota pasmoa eta arrautzaren zuringoa zartaginera. Bildu lortzen den muki modukoa zapi batean, eta tapatu zikina atera behar duen tokia zapiarekin. Eduki egun bat, eta, zapia kendutakoan, saiatu eskuarekin lagunduz zikina ateratzen. Artean ez bada ateratzen, eduki beste pare bat egunetan.
5 1
F
ERTZAINAK ZESTOAKO ERREPIDEAN, 1990. ARGAZKIA: BIZENTE DAVILA.
ernando Arzallus
ikus mira oroimina
WWW.GUREGIPUZKOA.NET
1990-1991 urte bitartean, B. Davilak Zestoa Patrimonio Histórico-Artístico azterketa mardula egin zuen Zestoako Udalaren enkarguz, eta ondarearen ehunka argazki atera ere bai. Argazki honetan, Artzubiagako errota zen protagonista baina guri ertzainengana joaten zaizkigu begiak. Zestoako egoera zaila zen urte haietan: euskal gatazkaren ondorioak barreneraino sartuak herrian, ekonomikoki ere ahul (Guztiok Bat-en itxiera, 200 langabetutik gora, baserria gainbeheran...), drogaren kalteak oso zabalduta... Aldiz, herri borroka deitu izan zen hura nahiko indartsu zegoen: ezker abertzalea, mugimendu komunista, euskara, feminismoa, gazte mugimendua, ekologia, intsumisioa... Eta borrokaren indarra erakusteko tresnatariko bat barrikadak izaten ziren, suzko edo/eta objektuzko barrikadak. Artean, bota berria zen Berlingo harresia, baina argazki hau atera
zenerako jada “pasatako” gauzak ziren barrikadak. Eric Hobsbawm historialari handiak esaten du XX. mendea –hark mende laburra deitzen diona– Lehen Mundu Gerrarekin hasi zela (1914) eta Berlingo harresia bota zenean amaitu (1989). Horrela bada, 68ko maiatzaren eskemak jarraitzen zituen borroka hura “historiaurrea” izango zen laster. 90eko hamarkada aurrera zihoala, herri mugimenduak krisialdian erori ziren, indibidualismoa nagusitu zen (zertarako parte hartu gizartea aldatzen?) eta kontsumismoa ere bai. Artzubiaga hondakin bat besterik ez zen eta suzko barrikadak oso itzali errazak. Ertzainen kolore gorri bizia geratuko zen garai berrien seinale. Kolore gorri bizia bai –borrokaren betiko ikurra– baina oraingoan inolako esanahirik gabe.
KARTZELAKO POEMAK Joseba Sarrionandia. Susa, 2011 Kartzelako poemak liburua 1992an argitaratu zuen Joseba Sarrionandiak lehen aldiz, duela 20 urte, hain zuzen ere. Bost urteko espetxealdian (1980-1985) idatzitako eta ihes egin ondorengo piezak jaso zituen bertan. Horren edizio berritua egin du Susa argitaletxeak 2011n. Argitalpen gaurkotuan idazleak gaurko grafiara aldatu ditu poema guztiak, eta sei poema gaineratu dizkio lanari.
irakurri
berri dut
Maider Arregi Narrazio Guztiak (1979-1990) ,Joseba Sarrionaindia. Istorio motzen bilduma duzue honako liburua. Garai eta inguru desberdinetako pasadizoak kontatzen dira, badaude baserri batetik bestera oinez joaten ziren garaian girotutako ipuinak eta baita, gaur egun, New York bezalako hirietan pasatzen diren historiak ere. Euskalki bat baino gehiago erabiltzen ditu Sarrionaindiak istorio horiek kontatzeko, batzuk gustukoago izango dituzue besteak baino, eta irakurtzea besteak baino gehiago kostako zaigunik ere izango da tartean. Poltsan ibiltzeko astun xamarra den arren, autobusean edo trenean irakurtzeko primerako liburua da, eta, zalantzarik gabe, gomendagarria.
IDAZLEA ZEU ZARA, IRAKURTZEN DUZULAKO Joseba Sarrionandia. Xangorin, 2010 Joseba Sarrionandiaren ipuin hauek, nola ez, gozatzeko dira. Imajinazio handia agertzen dute, eta, fantasiaren munduan bidaiatzera eta protagonistaren tokian jartzera gonbidatzen gaituzte. Umorea erabiliz, errealitatea eta absurdoa nahasten ditu autoreak. Ipuin bakoitzean, ezusteak sortzen duen inpaktuak, pentsarazten, eztabaidari bidea ematen eta ondorioak ateratzen lagun dezake. Ipuin bakoitzak hainbat ikuspegitik begiratzeko aukera eskaintzen duenez, norberak interpretatzea, iritzia aurkeztea, besteak entzutea, arrazoitzea, ideiak defendatzea, adosteaÅc ahalbidetu dezake. Horrekin guztiarekin, pentsamenduaren autonomia eta ikuspegi kritikoa lantzeaz gain, elkarrekin bizitzen ikasi, komunikatzen ikasi, eta, batez ere, izaten ikasi egingo dute irakurle gazteek.
J
ardunian
mikel alonso arsuaga L
ondres Ingalaterrako hiriburua da. Han, zortzi milioi pertsona inguru bizi omen dira, eta haietako bat da 25 urteko zestoar hau. Urtebete eskas darama etxetik kanpo, eta denbora horretan bildu dituen bizipenak kontatu dizkigu Internet bidez egindako hizketaldi honetan.
Zer egiten du zestoar batek Londresen? Ikasketak amaitu eta gero, zegoen egoera ikusita, denbora pasatzen utziz gero ingelesa ikasteko aukera galduko nuela ikusi nuen, eta agentzia baten bitartez Ingalaterrara etorri nintzen lanera. Horretarako unea zela ikusi nuen, eta hona etortzeko erabakia hartu nuen. Zein gunetan bizi zara? Londresko ipar-ekialdean bizi naiz, Barking izeneko herri batean. Nahiz eta Londrestik urruti egon, hiriburuarekin metroaren bidez ongi lotuta dago gune hori. Lana Londresko erdigunean egiten dut, Victoria izeneko auzoan, eta, bizi naizen tokitik metroa hartuta, 40 minutu inguruan iristen naiz lantokira. Esan dezaket nahiko kondizio onak direla; izan ere, Londresen mugitzeko gutxienez 25-30 minutu behar dira ia edonora joateko. Kontatu iezaguzu zure Londresko egun bat. Ordutegi finko bat ez dut edukitzen normalean. Goizeko bost eta erdietan jaikitzen naiz, zazpietan lanera sartzeko, lanean jarduten dut gaueko bederatziak edo hamarrak arte, eta, etxera iristean, lotara joaten naiz zuzenean. Horrelakoak izaten dira nire astegunak; asteburuak, berriz, jai izaten ditut, eta beste lasaitasun batekin ibiltzen naiz. Zein da zure lana? Londresko Victoria auzoko hotel batean egiten dut lan. Hara joaten diren bezero taldeen zerbitzura egotea da nire lana. Zerbitzari lanak egin ondoren, gelak txukuntzea ere tokatzen zait, eta gelak egindakoan amaitzen da nire laneguna. Lana bakarrik egiten al duzu? Astegunetan lana eta lo bakarrik egiten dut, eta, asteburuetan, etxetik kanpo pasatzen dut ahal dudan denbora gehien. Dagoeneko, Londres hiriburuaren auzo gehienak ezagutzen ditut. Londresko Euskal Etxea ere bisitatu izan dut: adibidez, duela aste pare bat Santa Ageda ospatu zen, eta Euskal Herrian egiten den moduan kalera irten ginen santa eskean. Horrelako ekitaldietan, oso giro polita izaten da, eta nire moduan hona etorritako euskaldunekin elkartzeko aukera izaten dut. Haiez gain, Katalunia aldetik nire moduan Londresera etorritako lagun batzuk ezagutu ditut, eta kuadrillatxoa elkartzen gara.
7 1
Asteburu baten hegoaldeko Brighton herrira egindako ihesalditxo baten, Toni lagunarekin
Pembury herrian, Ingalaterra hegoaldean
Zer moduz egokitu zara? Hasieran, Ingalaterrako hegoaldean egon nintzen, Pembury herrian, eta hasiera oso gogorra egin zitzaidan. Uste nuen ingelesez moldatzen nintzela, eta, hara iristean, mundua gainera erori zitzaidan. Gero, lanean hasi ondoren, buelta ema nion egoerari: laneko dinamikan sartu nintzen, laneko hiztegia menderatzen hasi nintzen; nahiz eta ez nuen oraindik ingelesa menderatzen, aurreraka pausoak ematen joan nintzen.
“itzultzeko gogoa ere badut, baina epe motzean Londresen jarraitzeko asmoa dut” Ingelesarekin zer moduz? Gaur egun, nahiko gustura nabil, ingeles maila asko hobetu dut, eta horrek asko lagundu dit. Etorri nintzenetik asko aurreratu dut. Hala ere, oraindik asko dut ikasteko. Adibidez, elkarrizketa bat izateko adina maila badut, baina esaten den moduan mila hitzeko ingelesa daukat.
Mikelek lana egiten duen hotelaren sarrera
···
Londresko eta Zestoako bizimoduaren artean zer alde nabarmenduko zenituzke? Hemengo eguneroko bizimodua horkoaren ezberdina da. Ez dago Euskal Herrian bezala kalean lasai egoteko inongo ohiturarik. Londresen jende
··· guztia korrika bizi da; bazkaltzeko ere jendeak ordu erdi izaten du. Euskal Herriko ohiturekin alderatuta, hemen jendeak eguna goizago hasten du, eta goizago amaitzen du. Oro har, kaleko giroa oso ezberdina da: eguneko betebeharrak amaitzean, jendea pubetan elkartzen da, eta han egoten dira etxeratu arte; adibidez, ez dago gure poteoaren antzekorik. Guk kalean elkartzeko ohitura dugun moduan, ingelesek etxean elkartzeko ohitura handia dute; horregatik, guk ezagutzen dugun kaleko giroa bezalakorik ez dago hemengo bizimoduan. Azken finean, oso erritmo bizian dabil jendea hemen, eta ez dago Euskal Herrian dagoen kaleko girorik.
“zegoen egoera ikusita, denbora pasatzen utziz gero ingelesa ikasteko aukera galduko nuela ikusi nuen”
Fish and chips ala tortilla pintxoa? Dudarik gabe, tortilla pintxoa. Fish and chips (arraina eta patatak) hemen alde guztietan ikusten da, baina niri atzerakoa eman izan dit beti. Ingalaterran aurreko urteko maiatzetik nago, eta, denbora horretan, agian bost aldiz baino ez dut jan fish and chips. Sukaldari lanak oso gustuko ditut, baina, egia esan, ez dut denbora askorik izaten sukaldean aritzeko. Gainera, etxean beste zazpi pertsonarekin bizi naiz, eta ez dut sukaldean lasaitasunarekin jarduteko aukera handirik. Santa Ageda, Londres. Londreseko Euskal Elkartekoekin
Docklantsen, Londresko herri finantzarioan
Herrimina sentitzen al duzu? Herrimina beti hor dago. Naizen tokikoa naiz, eta askotan izaten ditut Zestoako oroitzapenak. Baina dagoeneko ohitu egin naiz Londresko bizimodura. Itzultzeko gogoa ere badut, baina epe motzean Londresen jarraitzeko asmoa dut. Printzipioz, uztailean herria bisitatzeko asmoa daukat. Joko Olinpikoen etorrera nabari al da hirian? Mugimendu handia dago hirian. Uda honetan, Joko Olinpikoak egingo direla nabaritzen da, sekulako mugimendua baitago. Egunkarietan, kalean… sekulako presentzia dauka, eta nabari da jendea uda honetarako prestatzen ari dela. Horretaz gain, etxeak, alokairuak… garestitzen ari dira, hirian obra asko ari dira egiten, eta ikusten da hiria Joko Olinpikoetarako moldatzen ari dela.
O
ier Arregi Artola
Ot 02
saila OSTIRALA
Ekain Guraso Elkarteak antolatuta, Sare Sozialei buruzko hitzaldia. 18:00tan Kultur Etxetan. • Arratsaldean Zertanao.infok antolatuta mahai inguruko gazte proiektu komunikatiboko kideekin. 22:30etan Gaztetxean kontzertuak: Xutik eta ondoren erromeria Monik, Eider eta Leirerekin.
03
LARUNBATA
Gaztetxetik sagardotegira irteera autobusean, txartelak uztapide eta koioten salgai. • Gaztelekuan, gu sukaldari: bizkotxoak.
09
OSTIRALA
Henna eta tatuaia tailerra Gaztelekuan. • Txilipurdika: 17:00-18:00, 9-11 urteko haurrak eta 18:00-19:00, 6-8 urteko haurrak.
10 11 16
pasa.
LARUNBATA
Henna eta tatuaia tailerra Gaztelekuan. IGANDEA
Agiro Mendi Taldeak antolatuta Urkulu-Andarto egun OSTIRALA
22:30etan bertsolari gazteen III. saioa Gaztetxea, bertsolariak: Aitzol Barandiaran, Iban Urdangarin, Agin Rezola, Alaia Martin, Julio Soto eta Aitor Salegi herritarra. Ondoren Monik, Eider eta Leirerekin erromeria.
18 23 24 30 31
IGANDEA
Herri krosa, Joxe Orbegozoren omenez. OSYIRALA
Txilipurdika: 17:00-18:00, 9-11 urteko haurrak eta 18:0019:00, 6-8 urteko haurrak. LARUNBATA
Sexualitate tailerra Gaztelekuan. • Agiro Mendi Taldeak antolatuta 24-25era Eski zeharkaldia Pirineoetan. OSTIRALA
kandela tailerra Gaztelekuan. LARUNBATA
kandela tailerra Gaztelekuan.
•P
9
agenda
1
intxo potea izango da ostegun arratsaldetan Zestoako tabernetan, Urteko ardoa edo zuritoa eta pintxoa 1,50€. Ekimen honek ekainera arte iraungo du.
•E
nergiaren inpaktu ekonomikoa aztertuko du Ingurugiro Etxea Fundazioak, horretarako 400 norbanako boluntario behar dituzte, inkesta egin dezaten. Azterketa egiteko herritarren partehartzea ezinbestekoa da, animatu! Inkesta egiteko erak: www.ingurugiroetxea.org web orrian/ ingurugiroetxeafundazioa@azpeitia.net helbidera mezua bidali eta inkesta jasoko duzue/Ingurugiro Etxea Fundazioaren bulegoan (Enparan Dorretxean), Ingurugiro Etxea Museoan eta udaletxeko Ingurumen Sailean paperean bete dezakezue.
•P
lastikozko poltsen erabilera murrizteko kanpaina. Udalak eta merkatari elkarteak, erosketetarako oihalezko poltsen inguruko “Ni ere ez naiz plastikozkoa” deritzon kanpaina jarri du martxan. Herriko 33 denda eta taberna hartuko dute parte kanpaina honen barruan. Plastikozko poltsak oihalezkoekin ordezkatuz, ingurumenari keinu txiki, erraz baina garrantzitsua egin nahi da ekimen honekin.
•Z
estoako udal ikasgelan ikasi ahal izango dute herriko unibertsitateko ikasleek. Ikasgela erabiltzeko txartela udalaren web orriaren bitartez eskatu behar da. Ikasgelaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00-14:30 eta 15:30-17:00.
•I
nformatika ikastaroa antolatu du Gurutze Jubilatuen Elkarteak. Ikastaroak doan eta edonorentzat irekiak izango dira. Jubilatuek lehentasuna izango dute. Ikastaroak doan eta edonorentzat irekiak izango dira. Jubilatuek lehentasuna izango dute. Informazio gehiagorako deitu 650 708 770 telefonora.
zure iragarkia jartzeko
deitu 943 147 123
telefonora