danbolin 2012ko martxoa
126 zk.
natura lt
asun ak
ali ta t
ren a e
arri n i o
Bazkide egiteko bidali zure Zuen publizitatea datuak eta kontu danbolinen jarri nahi korronteko zenbakia baduzue idatzi danbolin@topagunea.com helbidera edo deitu 943 147 123 zenbakira Urtean 25 euro besterik eta gure aukera eta ez da! prezioen berri emango dizuegu.
Eguzki izpi goxoekin hasi da eguna, idazten ari naizen honetan, udaBERRIan sartuak gaudela gogorarazten duten horietakoa; ez du hasiera makala izan baina etorri da gu aztoratzera. Gustuko dut garai hau, are gehiago neguko hibernazioa probetxuzkoa izan bada; izan ere, berrituta sentitzea ez da urtaroari ekiteko plan txarra, ezta? Ez dugu beti tartea hartzen berrabiarazteko baina… inoiz ez da berandu, eta aitzakia ezin hobea da urtaro aldaketa. Egindakoa eginda, pasatakoa pasata, hausnartutakoa hausnartuta… oraintxe jaioko bagina bezala, goazen datorrena dastatzera. Aspaldiko (eta bereziki gustuko dudan) kanta batek dioen moduan “… jaio nintzen txikia, handitzen, handitzen, ari naiz handitzen, txikia izanik...”, ez dakigu zenbaterainoko handiak egin gaitezken bizia BIZItzen badugu. Niri “suertatu” zait ale honetako atarikoa idaztea, eta, kasualitateetan sinesten ez dudanez, opari gisa hartu dut d a n b o l i neko kide naizeneko urtemuga ospatzeko. Bide batez, eskerrak ere eman nahi nizkieke danbolinkideei duela urtebete atea ireki eta niretzat aulki bat gehiago jartzeagatik. Ale ekologikoa esku artekoa, eta naturala! Elkarrizketatu batek beren baratza ekologikoa beharrean naturala dela esan zidanetik, bestelako kolorea ikusten diot ekologiko hitzari. Naturalzalea naiz bizitzako zenbait alderditan, baina ez da erraza naturaltasunari eustea “zikindutako” ingurune batean. Hori ari ote zaio pasatzen izaera ekologikoari? Produktu ekologikoen garrantziaz ohartzen naiz, baina haiei ematen ari zaien booma dela eta, naturaltasunetik urruntzen ari direla esango nuke. Oso modan jarri dira produktu horiek, eta gaur egun industrializatzeko dagoen joerak izaera naturaletik urruntzeko arriskuan jartzen dituela iruditzen zait. Baina ezin da ahaztu izate ekologikoak naturan duela oinarria, eta argi dago horri eustea nekeza dela gaur egun. Dena den, badago nekazaritza ekologikoari eusteko esfortzua egiten duenik, eta bakoitzaren ardura da zerekin blaitu nahi duen aukeratzea. Naturaltasunaren harian, Zestoa txiki bezain handi, altxor ugariren txokoa da. Eta haren inguru ederreko Sastarrain zoriontzea ere tokatzen da. Baserri Eskolak 20. urteurrena beteko du, eta proiektu berriak jakinarazi nahi izan dizkio herriari ale honen bidez. Gauzak horrela, eta dagoeneko bertsolariarentzat ere gaia jarrita, UDABERRI ON denoi!!!
M
d a n b o l i nEK
aialen kortadi iparragirre
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. tel.:
943 147 123
Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
h.el.: danbolin@topagunea.com
d anbolin :
Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Janire Diaz, Naiara Exposito, Joxeba Larrañaga eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea :
Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 9 10 14 16 19
ONGI ETORRI, UDABERRIARI!!
INKESTA
ENBIDOAK
NATURALTASUNA KALITATEAREN OINARRI
SASTARRAIN
JARDUNIAN AITOR SALEGI
DANBOLIN ZULO
ZE ERREMEDIO
AGENDA
diruz lagundutakoa
enbidoa I. G U S O R T U G I N E N E N B O R B E R E T I K S O R T U KO D I R A B E S T E A K ur egun, denok ausartzen gara gure adineko pertsonen bizi kalitateaz hitz egiten.
Ga
Bai noski, ariketa fisikoa egin, ondo elikatu, ez erre, buruaren gaitasunak landu, bizilagunekin erlazionatu... Hori dena oso ondo dago, jakina, baina aholku horiek gizaki multzo guztientzako baliagarriak dira. Adineko pertsonen bizi kalitateaz pentsatzen dudanean, ezinbestekoa egiten zait neure amama Presen, bere lagun Maria Dolores edo/eta nire bizilagun Txomin gogoan izatea. Izan ere, horietako bakoitzarentzat esanahi ezberdina baitu “bizi kalitateaâ€? kontzeptu horrek. Nik bizi kalitatea zama subjektibo handia duen kontzeptu bat bezala hartzen dut. Ongizate kontzeptuarekin bat dator, eta ongizate kontzientzia edo bizipena, norberaren pentsatzeko moduarekin, sentitzeko eta bizitzeko moduarekin lotuta dago. Horiek eratzen dute pertsona bakoitzaren nortasuna. Beraz, adineko pertsona bakoitzaren ahotsa entzuna izatea, bere borondatea azaltzea, bere aukerak egitea‌ edo beste era batean esanda, bere nortasuna mantentzea eta errespetatua izatea ezinbestekoa da benetako bizi kalitate bat lortzeko. Beste alde batetik, ongizatea norberaren jarreran ere badagoela uste dut; ezin izango dugu bizi kalitatearen zama dena besteengan utzi. Bizitzan zehar, zoriontasun zati txikiak egunerokotasunean aurkitzen ikasi behar dugu, eta ez epe luzera lortu behar dugun zerbait balitz bezala. Horrek lagunduko digu benetan hirugarren adinean ondo senti gaitezen. Hau esatea soberan dagoela pentsatzen badut ere, hona hemen nire gogoeta txikia: errespetu handiz jokatu behar dugu. Gure zaharrek beste garai batzuk bizi izan dituzte, beste familia egiturak, momentu ekonomiko ezberdinak, erlijio garai ezberdinak‌ Beraz ez da harritzekoa egoera baten haurrean gugandik ezberdin jokatzea. Beren baloreak, sentipenak, ikuspuntuak, ezberdinak dira sarritan, baina horiek egiten dute, hain zuzen, beren ekarpena hain interesgarria bilakatzea gure gizartean. Oraingo honetan enbidoa Vanesa Ugarteri bota nahi diot, miresgarria iruditzen zait eta haren animaliekiko maitasuna eta batez ere zaldiekin duen erlazio bitxi eta aberats hori.
K
ristina Uribetxeberria Prat
Zer iruditzen atez ateko zabor bilketa? Ez zait gustatzen atez ateko zabor bilketa. Sistema berri horrekin zaborra etxean eduki beharko dugu, ezingo baita edozein motatako zaborra edozein egunetan atera. Gainera oso sistema garestia da, eta ez zait iruditzen gaur egun udalak dirua soberan duenik.
30 urte
Jon Etxeberria
Atez atekoaren alde nago; gauzak fundamentuz eginez gero, oso sistema ona iruditzen zait. PSOE partiduak banatu duen paperean jartzen duen guztia gezurra da eta Argiak atera duen hamar puntuko erreportajea irakurtzea gomendatzen diet zestoarrei.
22 urte
Iker Olaizola
5 S O L KLABEA Ondo iruditzen zait, baina informazio gehiago nahiko nuke, atez atekoaren inguruan iritzi zehatzagoa edukitzeko. Orain jendeak ez du askorik birziklatzen eta modu berri honekin gehiago birziklatuko da.
20 urte
Aroa Vazquez
Ondo iruditzen zait atez ateko sistema indarrean jartzea. Nire ustez zaborra hobeto birziklatuko dugu eta konpromiso gehiago hartuko dugu guztiok ekosistemaren zainketarekin.
27 urte
Esti Zabala
Atzera pauso bat iruditzen zait atez ateko Ondo irudizabor bilketa. tzen zait atez Ez zait batere ateko sistema. egokia iruditzen Orain arte ez gazaborra kalean ra arduratu izan uztea, oso meguzti horrekin, todo zikina irueta bada ordua ditzen zait eta gauzak hobeto ez nago ados. egiteko; guztion onerako izango M. Luisa Artetxe dela iruditzen 50 urte zait.
58 urte
Kandido Aldalur
B
A OMEN ZEN behin marra beltz bat, ez hain luzea, ezta laburra ere. Mundua zeharkatzen ziharduela, lurralde, natura eta paisaiek eragindako zarata, soinu, hots, burrunba, harrabots‌ zirela medio, bere forma eta itxura poliki-poliki aldatzen ari zitzaiola ohartu zen. Zuzen antzeko marra beltz hura, barraskiloa bailitzan, bil-biltzen, kiribiltzen, korapilatzen bezala ari zela, jabetu zen arte. Zein paraje igaro, zer nolako bizimodua iragan, nolabaiteko itxuraldaketaren bat sumatzen zuen bere marratasunean. Halako batean, bere senari jarraikiz, anabasa hori guztia orden jakin batean finkatzea pentsatu zuen. Horrela, bere etengabeko zeharkaldian, maila ezberdinetako tonu eta soinuak errekrutatzeari ekin zion. Bera SOL bezala aurkezten zen edonon, eta berarekin ados zeudenak eta mundu erakargarriago bat egiteko prestasuna agertzen zutenak biltzen joan zen. Hemen DO, han LA, hor RE, haratago FA, zokoan MI eta haizerik gabeko airean SI. Horiek denak bildu zituenean, eta jada barraskiloa zirudienean, bere antenak goranzko bidea hartu zuten emeki. Soinuak, tonuak, zaratak‌ lantaldean bilakatuta zeudenean, beraien egitekoak zehazten ari ziren unean, hara non, goranzko joeran zeuden antenak, bat batean, elefantearen tronpa modura bi antenak bat eginda, itxura eroso eta atseginago batean bihurtuta, goitik beherako arrastoan jarri eta eraikin eroso batean kokatu ziren. Eraikinak Pentagrama zuen izena. Pentagramak, lau solairukoa izan arren, goragotik nahiz beheragotik, zarata, hots eta soinu ezberdinak, eskuzabaltasun osoz hartzeko trebezia berezia zeukala frogatu zuen. Kide haiek ez zeukaten inongo arazorik ezta lotsarik ere, zein zeinen ondoan jarri, bata bestearen gainean, alboan edo tartean paratzeko. Kontua zen, bizimodu eramangarri alaiagoak eginaraztea. Bizipen bakoitzaren alaitasuna, tristura, gorroto eta maitasuna‌ lasaitasuna, amorrua eta haserrea bezalako sentimendu guztiak, denak kabitzen ziren eraikin liluragarrian. Pentsa, Pentagramaren eraikinean, isiltasuna ere entzun egiten baita! Pentagramaren sarrera nagusian horra‌ doi-doi, aginte makila agerian, gidaritza eredugarrian agertzen zaigun adostasunaren eta errespetuaren zaindari irribarretsua: SOL klabea!
E
nbido 2. Gotzon Lizaso
naturaltasuna
kalitatearen oinarri Bizitzeko modu bat da baratzea edukitzea Olga, Idoia eta Miriamentzat. Bakoitzak bere aldetik
N
ekazaritza ekologikoan jarri dugu begia oraingo honetan. Nekazaritza mota honen funtsa baliabide naturalak ahalik eta modu egoki eta eraginkorrenean erabiltzea da: ingurugiroa errespetatzen da, kutsakorrak ez diren teknikak erabiliz. Ekosistema edo lurraren oreka mantentzea da gakoetako bat, eta oreka hori mantenduz produktu osasungarri eta kalitatezkoak eskuratzen dira. Herrian nekazaritza ekologikoan lanean diharduten batzuengana jo dugu informazio bila
beti izan badu ere landatzeko lur eremua, duela bi urte Zestoako Ramona-Eneari bizia eman zioten proiektu berri batekin apustua eginez. Badakite ez direla honekin aberastuko, eta ez da, inondik inora, beren asmoa. Oraingoz, gustura daude horrelako jarduera batekin etekin ekonomikoa ateratzearekin, xumea bada ere, eta gogor egite dute lan horri eutsi nahian. Zer moduzko lurra da Ramona-Eneakoa? Urte askoan erabili gabe egoteagatik, prestatu egin behar izan dugu erabilgarri egoteko, baina, beharrezko zainketak eskaini ostean, ona da. Lan gogorra al da baratzekoa? Fisikoki esfortzu handia egin behar bada ere, beste une atsegin asko ematen ditu. Oso esker oneko lana da guretzat. Lurrarekin kontaktuan gaude, eta harmonia honetan bizi gara. Eguraldiak asko baldintzatzen du, eta, alde horretatik, bada nekeza baratzearena. Era berean, egia da ogia, eztia edota zerbeza egitea errentagarriagoa dela, eta, horrenbestez, esfortzua eta onura ekonomikoa ez daudela parekatuak, baina bizitasun handia ematen digu. Nola zaintzen duzue eta babesten duzue baratzea? Lurzoruak ekartzen du landatutakoaren ongizatea, eta guztia kate bat da: landareak berak zaintzen du bere lur eremua, eta, era berean, lurrak landarea; elkar elikatzen dute. Horregatik, ez da edozer edozein lekutan landatzen. Antolaketa zentzu batekin egin behar da. Errotazioa behar-beharrezkoa du lurrak; hau da, landareek beharrezkoa duten substantzia kenduko die lurrari. Beti leku berean landatuz gero, uneren baten agortu egingo dira substantziak, eta landarea ez da behar bezala elikatuko; hutsune bat izango du, beraz. Baina landareen kokapena txandakatuz joanez gero, batek kendu dion substantzia besteak emango dio. Lur eremuak landare berriarekin elkartrukatuko du behar duena, nolabait esateko. Horrela erregulatuz joaten da eremu bakoitza. Lurra berez organizatzen da ondo. Bizitzako alderdi guztietan bezala, oreka behar-beharrezkoa da, baita hemen ere, eta hori ondo behatu beharreko gauza da. Esperientziak erakusten duena. Nola ikasten da hori guztia? Ikastaro bat egina dugu, baina esperientziak erakutsi digu lurrak eskatzen duena hautematen. Interes pertsonalak bultzatzen du ikastera, liburu batera jotzera, galdetzera, behatzera‌ Ikastaroetan, gauza interesgarriak ikas litezke, baina ezin da haietara mugatu; lurzoru ba-
7 eman. Esan beharra dago landarea osasuntsu baldin badago gutxiago etortzen direla xomorroak. Egoera horren aurrean produktu kimikoek ba al dute aukerarik? Antibiotikoen moduan, produktu kimikoek xomorroak akabatzen dituzte, baina landare bera ere ahuldu egiten du. Ez da baliagarria. Kimikoa uneko engainua, beraz? Gaixo gaudenean, antibiotikoek sintomak ezkutatzen dituzte, baina ez dute arazoa konpontzen. Hemen, berdin.
“ Komunitatean bizi beharko genuke, horrek dakarren guztiarekin” koitzak bere zainketa pertsonalizatua du, klimak ere eragin handia du lurraren zainketan, eta pixkanaka ikasten da baliagarria zer den eta zer ez den. Zentzuz. Izurriterik izan al duzue? Bai. Agertzen diren arazoen arabera bilatzen dugu era bateko edo besteko irtenbidea. Hala ere, intsektizidarik eraginkorrena “Chimbo” xaboia da uretan disolbatuta. Etxean egindako xaboi naturala urarekin nahastuta, besterik gabe. Garrantzitsuena da arazoa etorri aurretik adi egotea, prebentzioa, alegia. Hezetasuna kontrolatu, airea sartzen zaion behatu… Horren aurrean zer egin pentsatu eta zerbait prestatu landareak erasotuak ez izateko. Lur zatien inguruan ere beti daude irtenbide naturalak. Inguruan egon ohi dira lur horrek behar dituen erremedio hoberenak, inguruko landareak, adibidez. Natura jakintsua da, ezta? Zentzua erabili besterik ez dago lurzorua ondo zaintzeko. Aspaldiko ohitura asko ez dira gaur egun behar bezala erabiltzen, eta, hala, gauzek eraginkortasuna galtzen dute. Erreparatu egin behar zaio lurrari, eta eskatzen duena
Gaurko gizarteak alternatibotzat izendatzen du aukera hori, berez naturala besterik ez dena. Bai. Gizarteak ez du ahalbidetzen modu xumean bizitzea, ez dio uzten baserritarrari baserritar izaten, arotzari arotz izaten… Gizarteak enpresazaleak nahi ditu. Denak handizkakoa izan behar du; bestela, ez dago diru laguntzarik, babes moralik… Noski, ezin da diruaren beharra ukatu. Baina gertukoon artean kateak sortu behar dira. Beharrezkoa da jende ekoizlea egotea eta elkartrukatzeak bultzatzea. Harreman horiek galdu egin dira. Ez dugu juzgatzen dirua atera nahi eta handira jotzea, baina ez dago txikiak zapaldu beharrik. Industrializatzen denean, ondoko txikia txiki geratzen da. Sare eraginkorrak sortuko balira, beste egoera sozial baten aurrean egongo ginateke. Komunitatean bizi beharko genuke, horrek dakarren guztiarekin. Lurrak ematen al du “Zestua” betetzeko lain? Bai, garaiaren arabera gehiago edo gutxiago, baina betetzen da otarrea bai.
···
···
Jose Sanz Moya Zestoan bizi da, eta Itziarko Elorriaga auzoko lurretan dauka baratze ekologikoa. Kontsumo talde bat osatu berri du Zestoan, eta astero garaiko produktuak banatzen ditu taldean. Guztira hamabi familia edo etxetara saltzen du produkzioa. Nekazaritza ekologikoa zer den eta lana nola egiten duen galdezka joan gatzaizkio, baratzeko lanak utzi dion tartetxo bat aprobetxatuz. Noiz eta nolatan hasi zinen baratze ekologikoa lantzen? Ba orain dela zortzi urte inguru hasi nintzen baratze ekologikoarekin; garai hartan, lorezaintza enpresa batean egiten nuen lan, eta denbora librea eskaintzen nion baratzeari. Etxerako lain ateratzen nuen, eta, gehiegi ateraz gero, ingurukoei ematen nien. Orain dela pare bat urte, krisia hasi eta enpresaren egoerak okerrera egin zuen; orduan hasi nintzen baratzeari denbora gehiago eskaintzen, eta, gaur egun, baratzean soilik egiten dut lan. Zergatik egin zenuen nekazaritza ekologikoaren aldeko hautua? Zer jaten dudan jakitea gustatzen zait. Zein desberdintasun dauka nekazaritza konbentzionalarekin alderatuta? Desberdintasun asko dauzkate. Hasteko, konbentzionalean hazi hibridoak erabiltzen dira, ahalik eta lan gutxien eman dezaten laborategietan manipulatuak. Nik hazi naturalak erabiltzen ditut. Bigarren desberdintasun nabarmena pestiziden erabilera da. Nekazaritza konbentzionalean, helburua izaten da ahalik eta denbora gutxienean izurrite arriskuei aurre egitea, eta, horretarako, tratamendu bortitzak erabiltzen dira. Horrekin lurreko bizitza akabatzen da, eta hori ez da ona, lurrak bere bizitza behar baitu orekan egoteko, zizareetatik hasi eta satorreraino. Ongarriak ere desberdinak dira, ongarri kimikoak erabiltzen dira nagusiki konbentzionalean, ekologikoan konposta eta zimaurra erabiltzen dira. Nik etxean egiten dudan konposta erabiltzen dut; zimaurren kasuan desberdinak daude: behiarena, zaldiarena eta oiloena. Azken hau da bortitzena, eta neurria hartzea garrantzitsua da, bestela kaltegarria izan baitaiteke. Neurrian erabilita, ordea, nitrogenoa ematen dio lurrari.
Nola egiten duzu lan? Ordu asko dira; garaiaren arabera, gehiago edo gutxiago, baina asko. Gainera, beti zaude pendiente, hau egin behar dela, bestea… Bestalde, Ilargiari ere asko begiratzen diot. Gure aitona-amonek Ilargiarekin funtzionatzen zuten, eta emaitzak ematen ditu. Baratze askotan saiatzen dira uztak aurreratzen, eta hori ez da ona; landare bakoitzak bere tenperatura behar du. Negutegien bidez lortu daiteke tenperatura aldatzea, baina nik ez dut negutegirik erabiltzen. Itxiturei dagokienez, azken urte eta garaietan txarrantxaren erabilera gailendu den arren, zuhaixkak erabiltzen ditut nik. Nafarroara joan eta ikusten dira horrelakoak; elorri zuria, elorri beltza, zuhandorra eta abar erabiltzen ditut; bertako zuhaixkak dira. Zer produktu ekoizten dituzu? Denetik egiten dut, garaiaren arabera. Txikoria, eskarola, espinaka, babarruna, baratxuria, berenjenak, piperrak, lau motatako letxugak, tomatea… Sagar arbola batzuk ere badauzkat. Mahatsarekin ere saiatu nintzen: hasterako, teknikari batek esan zidan ez nuela ezer aterako, eta asmatu zuen; mahats sorta txiki bat atera nuen, justu-justuan.
“jakitea Zer jaten dudan gustatzen
Eta nola egiten zaie aurre izurriteei nekazaritza ekologikoan? Nekazaritza ekologikoan, karea eta fungizidak erabiltzea dago soilik baimenduta. Izurriteen kasuan, ba, askotariko teknikak daude, nekazaritza ekologikoan, biologikoan. Aromaterapia ere teknika bat da: nik guztiak nahasten ditut pixka bat, eta, batez ere, belar eta estraktuak erabiltzen ditut. Horrek badu eraginik baratzeari eskaintzen diozun denboran; nik astero tratamendu desberdin bat egiten diet- Pestizidekin, hamar minutuan egin diozu aurre arazoari. Etsaiak diren izakiak identifikatzea da garrantzitsuena, haiei aurre egiteko modurik onena bilatzeko, gainontzekoei kalterik egin gabe.
zait”
Hortaz, zergatik erosi beharko lituzke jendeak produktu ekologikoak? Alde batetik, herrialde pobreetan ekoitzitako produktuak lan baldintza kaxkarretan ekoitziak izaten dira; hori dela eta, bertako produktua kontsumituta lan baldintza duinagoak bultzatzen dira. Bestalde, nekazaritza ekologikoaren kasuan, lur osasuntsu eta kalitatezkoan ekoitzitako produktuak direla bermatzen da; beraz, produktuak ere kalitate hobeagokoak dira. Gainera, kanpoko produktuak erostean, hona garraiatzeak eragiten duen kostua eta kutsadura sustatzen da. Azkenik, barazkiak jateko zailtasunak dituztenentzat (eta gainontzekoentzat ere bai), interesgarria izan liteke kontsumo talde batean sartzea, astero barazkiz beteriko otarre bat hozkailuan izanda, dagoena jatera bultzatzen baitu ereduak.
M
aialen Kortadi Iparragirre Nerea Odriozola Larrañaga
9 20 urtebzaserriko baloreak
n e z t i t i m s n tra Sastarrain baserri-eskolak aurten beteko ditu hogei urte. Urteurrenaren harira, Jon Garagarza bertako komertzialarekin eta Jesus Mari Larrañaga, fundatzaileetako batekin egoteko aukera izan dugu. Urte berezia da beraientzat aurtengoa, eta urteurrena tarteko, buru-belarri dabiltza lanean baserri-eskolaren mundua publiko zabalari gerturatzeko asmotan.
1990. urtean jaio zen Sastarrain baserri-eskolaren ideia. Garai hartan, Zestoakoa izan omen zen Gipuzkoako lehenengotako baserri-eskola. Jesus Mari Larrañagak adierazi duenez, lan handiak egin zituzten hastapen haietan Sastarrain aurrera ateratzeko. Hiru bazkide ziren hasieran. Orain talde handia dabil bertan: hogei langile inguru bai, denak ere naturazale amorratuak. Jesus Marik dioenez, hasieran baserri zahar bat zen eraikina. Udalaren laguntzarekin erosi eta beste instalazio batzuk gehitu zizkioten (ukuilua, baratzak…), hala, egun ezagutzen dugun Sastarrain baserri-eskola sortuz. Euren ekintzak baserri lanen inguruko eskulanetan zentratzea erabaki zuten eta modu horretan tailer ezberdinak sortu zituzten haurrentzako. Kataluniara ere
bidaiatu omen zuten bertako baserri-eskolak bisitatu eta han egiten zituzten ekintzetan erreparatzeko asmoz. Horrela, tailerren aukera zabalduz joan dira urteen poderioz. Hasierako tailer haiek (historiaurreari lotutako tailerrak, ukuiluko tailerrak...) indar handia dute, oraindik ere, baserri-eskolako ekintzetan. Alabaina, urteekin ekintzak asko dibertsifikatu direla adierazi du Jon Garagarzak. Gaur egun, zaldi jardueretan daude buru-belarri sartuta: ibilaldiak egiten dituzte zaldiekin haur eta helduentzat. Umeekin egiten duten beste jardueretako bat lantegiak dira: gazta, ogia, otarrak... egiten ikasten dute. Abenturazko kirolek ere rol garrantzitsua dute Sastarraingo egunerokoan. Bisitariek mendi ibilbideak egin ditzakete, besteak beste; oinez zein bizikletaz, espeleologia, eskalada, piraguismo, mendi orientazio ekintzak... Urteurrenaren inguruan, Sastarrainen bertan egiten diren jarduerak egongo dira. Hango kideek aurreratu dutenez, zuzeneko erakustaldi bat egitekotan dira. Animaliekin egingo dute erakustaldia, baina herri kirolak ere izango omen dira, baita euskal kulturarekin lotutako beste zenbait jarduera ere. Bi ordu inguruko erakustaldia izango da, eta haurrentzako zein helduentzako. Ekitaldiak urte osoan zehar egingo dituzte, bi edo hiru hilabetetik behin. Jon Garagarzak dioenez, Sastarrainen jarduera zein den erakustea da helburu nagusia, eta bereziki adin guztietako jendearentzat lan egiten dutela erakutsi nahi dute. Zuzeneko erakustaldia Sastarrainen bertan egitea dute buruan, baina ez dute baztertzen kanpora ateratzea ere: Zestoako kalera, edota Azpeitia, Zarautz, Zumaia... bezalako herrietara. Donostian ere erakustalditxo bat egitea ari dira pentsatzen, Illunbeko zezen plazan-edo. Zuzeneko erakustaldiaz gain beste ekintza franko ere egingo dituzte. Alde batetik, uda aldean, ate irekiak ere izango dituztela aurreratu du Garagarzak. Hala, bisitariek Sastarrainek nola funtzionatzen duen ikus dezakete eta han egiten dituzten ekintzetan parte hartu ere bai. Bestalde, egun berezi batzuk antolatzea ere ba omen dute buruan: aurreko urtean Zestoan egin zen Ekaindarren Eguna errepikatzea, edota Zuhaitzen Eguna egitea. Oraindik ere datak zehaztu gabe dituzte baina ideiak aurrera doaz. Zaldi jarduerei garrantzia emanez, bestalde, ibilbide bereziak ere antolatzeko asmoa dutela diote. “Urteurrena garrantzitsua da” dio Garagarzak. “Lantalde sendoa gara eta lanerako gogoarekin gaude” gaineratu du. Bere esanetan, Sastarrain baserri-eskola umeekin lotzen da, automatikoki, eta ideia hori eraldatzeko apustua egina dute: “Adin guztietako jendea erakarri nahi dugu eta horregatik ari gara zaldiekin lanean edota abenturazko kirolei garrantzia ematen”. Urteurrenak jende desberdina hurbilaraziko duela iruditzen zaio Garagarzari.
A
imar Etxeberria Janire Diaz
J
ardunian
“
aitor salegi
Bertsolaritza” eta “Zestoa” hitzak entzunda asko eta askori burura etortzen zaion lehenengo pertsona Uztapide izango da. Zestoak eman duen bertsolaririk handiena dela esan daiteke (zer arraio! Euskal Herriko handienetarikoa ere bai!) Herriko bertsolaririk sonatuena da gure Manuel baina ez bakarra. Zestoar ugarik dute bertsotarako sena eta etorria, batez ere ordu txikitan. Hala ere goizeko orduetatik aparte, bertsolari titulua merezi dutenak ere III. Bertsolari Gazteen saioa baditugu: besteak beste, Manuel Olaizola Hirugarren urtez jarraian antolatu dute Bertsolari Uztapide II.a, Pello Aizpurua Lilibe, Josu Iribar Gazteen Saioa gaztetxean Erralla Bertso Eskola eta Gazte Asanbladak. Sarrerak salgai jarri orduko agortu ziren Olalde, Oskar Alberdi, Garikoitz Lopetegi, aurtengoan ere eta gaztetxea leporaino beteta, giro ezin hobean jardun zuten Julio Soto, Aitzol Barandiaran, Iban Igor Olabide... Gazteena Aitor Salegi dugu: 19 Urdangarin, Alaia Martin, Agin Rezola eta Aitor Salegi urte bete berritan, behin baino gehiagotan herritarrak. Gai ematen Aimar Etxeberria jardun zen. Herritarraren hasierako agurra, Julio Sotorekin egindako erakutsi digu sena baduela, baita abilezia ere, ofiziokako lana eta amaierako agurra aukeratu ditugu Danbolinerako. bizia dela, adar jotzailea... Bertso eskolatik Hasierako agurra: kalera, kaletik oholtzara, oholtzatik lehiara… Doinua: Mutil koskor bat itsuaurreko baina helburua, bertsoaz gozatzea. Nahikoa gazte juntatu gera ia ez da falta inor Zer dela eta hasi zinen bertsotan? Ez dakit ba, orain dela zazpi bat urte hasiko nintzen, 12 urte nituela, Erralla bertso eskolan. Etxean beti izan gara bertsozaleak, txikitatik ikusi izan dut Hitzetik Hortzera telebistako programa, beti gustatu izan zaizkit bertsoak. Anaia ere bertso eskolan ibiltzen zen garai hartan, eta hark animatu ninduen eta… gaur arte. Gogoratzen al zara kantatu zenuen lehen bertsoaz? Eta azkenaz? Aurrenaz ez, eta azkenaz... Asteartean bertso eskolan elkartu ginen eta han botatakoren bat edo izango zen. Bestela, agian etxean kantatutakoren bat: askotan jarduten naiz etxean bakarrik bertsotan; batzuetan etxera iritsi eta amari bazkaltzeko zer dagoen bertsotan galdetzen diot. Noiz kantatu zenuen lehen aldiz jendaurrean, zer oroitzapen dituzu? Gogoratzen naiz lehenengo jaunartzean abestu nuela; gu-
txaloa behintzat jotzen dezute ia beti bezain jator ta nik hori ba ahal dedan hori hemen ematera nator zuek zeuena egin dezute guk saiatu behar gogor hola prestatu ezkero ondo kantatu behar derrigor Amaierako agurra: Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke “Saioa nola ertengo ote da?” pentsatuz pasa eguna ta hola gora iritsi eta nahiz ez zen falta jarduna guztia erraz egitea zen nere erantzukizuna eta tamalez ezin nun esan nahi nun garaian nahi nuna irriak behintzat sumatu dira ta hori da balio duna
1 re aitak bi bertso prestatu zituen, eta nire adineko Irati Artolak eta nik, bakoitzak bat, kantatu genuen. Gainera, doinuarekin ez nintzen gogoratzen eta aurrenekoa berak abestu behar izan zuen, gero nik jarraitzeko. Hori aurrez prestatuta, eta bestela? Ez nago seguru zein izango zen lehenagoa, Elgoibarren edo Arroabean. Elgoibarren orain dela hiru bat urte Eskolarteko Txapelketan hartu nuen parte baina badakit garai berdintsuan Arroabean ere jardun nintzela Oskar Alberdirekin, Migeltxo Aiertzarekin eta Igor Olabiderekin, mahai bueltan.
1
bat urte, helduen bertso eskola desagertu egin zen eta orduan Oskarrekin bakarrik jarraitu genuen. Hala ere, irakaslerik gabe ere, beti ikasten da. Elkartzen garenok bata bestearena jaso eta horrela ere asko ikasten dugu.
“askotan jarduten naiz etxean, bakarrik, bertsotan; batzuetan amari bazkaltzeko zer dagoen bertsotan galdetzen diot”
Batzuk esaten dute bertsolari sena berezkoa dela, beste batzuk bertsolaria egin egiten dela… Zer diozu zuk? Agian ateraldiak-eta berezkoak izango dira baina beste guztia ikasi egin behar, orain ikasi gabe ez dago bertsotan aurrera egiterik. Lehen berezkoa beharko zuen baina orain...
Familian beste bertsolaririk ba al duzu? Aita da bertsozalea, esaten dute gaztetan-eta aritzen zela bera ere, nik ez dut askotan entzun baina... Batzuetan jarduten gara, kotxean goazela-edo, berak puntua jarri eta nik erantzuten.
Irakaslerik izango zenuen ba urte hauetan? Bai, Oskar Alberdi. Askotan Mantxi zarauztarra ere etortzen zen bertso eskolara. Gure ondoren, helduek izaten zuten bertso eskola eta haiengana etortzen zen, eta aurretik guri irakasten aritzen zen. Orain dela bost
Esan zein diren zure ustez zure abileziak eta ahuleziak? Zorakeriak esatea-edo, jendeari barre eginaraztea, ni broman eta adar jotzen jarduten naiz gustura. Gai serioekin jardutea, berriz, gehiago kostatzen zait. Izan ere, bertso eskolan orain arte beti gai antzekoak landu ditugu: neska kontuak, parranda...
Aimar Etxeberria, gai jartzailea: Julio Gorrititik etorri zaigu Zestoaraino bertsotan egitera. Gauez eta edanda ez bueltatze arren Aitorrek lotarako tokia eskaini dio, Juliok ordea susmo txarrak hartu dizkio proposamenari... Doinua: Orioko balearena Aitor Salegi.: Inbitatu egin zaitut nahiz ez naizen neska mutilari buruan majina bat kezka ez bainaiz joango egin dit protesta zubi azpin lo egitea hobiaua ez da! Julio Soto.: Alkoholarekin kriston problema daukagu ta Aitorrek esan dit kasi hartuz kargu geratu hadi nere etxean moldatu ahal gara gu zertan geldituko naiz arrebaik ez badu? A.S.: Zuk esan dezun hori hartu det niregan hiru lehengusin etxean badauzkat primeran noventako ohea hor dezu aukeran baina ez dakit ondo kabituko zeran J.S.: Uno noventaidos dut neurtu nuen udan eta noventako hortan ba sartzen naiz mugan baina kabitu ahal nahiz itxuran segun zeinekin eta segun ze posturan A.S.: Lehengusinetan ere badaukat aukera ta ezezko erantzuna ez ba eman keba! Uno otxenta rubia, polita gainera Arantxirekin ondo moldatuko zera! J.S.: Ez, ez gure artean egigun tratua juergan geldituko naiz baso bat hartua eta deituko dizut goizalba sartua baldin banago oso desesperatua
···
···
beti umoretik. Orain hasi gara gai serioagoak lantzen eta hori igarri egiten da. Alfer samarra naizela ere esan daiteke, beti etortzen da ondo errimak eta errepasatzea baina nik... Zaila izango da kantatu aurretik bertsolari baten buruan gertatzen dena deskribatzea, saiatu zaitez! Ez dakit ba... Aurrena nik uste, gaiarekin lotutako bukaera indartsu bat topatzen saiatzen naizela; gero, ahal dela beste errimak pentsatu eta ahal den zati gehienak amaierarekin lotu, eta horrela hasi. Askotan, minutu bat edo pasatuta pentsatzen… eta oraindik bukaera bakarrik pentsatuta, baina hasi egin behar, ea zer irteten den... Momentu txarra izaten da hori. Hala ere okerragoa da behin hasi eta erdibidean isilik geratzea. Niri oraindik ez zait horrelakorik gertatu baina horrek ez du ederra izan behar... Santa Ageda bezperan, aurten lehenengo aldiz, koplari irten zara ezta? Zer moduzko esperientzia? Oso polita, adin ezberdineko jendea elkartu ginen eta gustura, bestela beti berdinekin aritzen naiz. Baserriz baserri kantuan gustura aritu nintzen, bapo jan eta ederki. Egun ederra, konpletoa. Hala ere, arratsaldean ezin izan nuen kantatu futboleko partidura joan beharra neukan eta. Bertsotan, futbolean, pilotan… Nola uztartzen duzu dena? Futbolean Azpeitian ibiltzen naiz, Lagun Onak taldean eta astean hiru entrenamendu izaten ditut eta pilotan beste bi. Bertso eskolan astean behin elkartzen gara, larunbatetan, baina orain txapelketak direla eta ez direla ere astean zehar bi edo hiru aldiz aritzen gara. Gogoa edukiz gero, denbora sobran egoten da.
MOTX-MOTXIAN Plaza bat? Herrikoa. Doinu bat? Pello Joxepe, ikasi nuen lehena. Neurri bat? Zortziko handia. Mahaia ala eszenatokia? Mahaia berez beroagoa, baina eszenatokian ohituago nago. Bakarka edo lagunarekin? Lagunarekin. Bertsolari bat? Egaña. Bertsotarako lagun bat? Bertso eskolako edozein. Helburu bat? Bertsoarekin urte askotan gozatzea.
Dagoeneko txapelketa batzuetan parte hartu duzu, ezta? Bueno, oraindik askotan ez baina eskolartekoan hiru urtetan hartu nuen parte eta aurreko urtean Plazatik Gaztetxerako txapelketan. Aurten Erniarraitzen ari naiz, lehenengo aldiz, eta Osinalden ere parte hartzekoa naiz. Erniarraitzeko lehengo saioan zer moduz? Ba oso gustura aritu nintzen, sekula baino lasaiago. Galtzeko ezer
ez neukan, jendearen aldetik kristoren giroa, bertso txarra botata ere txaloak berdin-berdin... Hirugarren geratu nintzen, oraindik badut aukera txiki bat finalera sailkatzeko baina oso zaila da. Joan eta gozatzea nahi nuen, eta halaxe egin nuen.
“hasieran parrandan, askotan, nazkatu egiten nintzen. Gero, ordea, kuadrillako pare bat lagun bertso eskolan hasi ziren eta parrandetan bertsotan aritzen ginen; orduan hartu nion gustua parrandari” Nola prestatzen dituzu txapelketak? Denetik jarduten gara, gainera aurretik abisatzen dute txapelketan burutu beharreko lanak zein diren eta antzeko ariketak egiten saiatzen gara. Gaiak eta, batzuetan norbaitek etxetik pentsatuta ematen ditu baina normalean bertan irteten direnak, txandaka, aritzen gara gai jartzen. Hala ere Egañak, entrenamendurik onena parranda zela esaten omen zuen. Gazteen ateraldiak eta entzun, eta gero berak antzekoak bota [Kar-kar-kar!] Eta zu aritzen al zara parrandan bertsotan? Bai, azkenean parranda denak bertsotan bukatzen ditugu, parean tokatzen den edozeinekin aritzen naiz; baina parrandan ustez kristoren bertsoa bota eta hurrengo egunean entzun eta txerrikeria bat. Hasieran parrandan, askotan, nazkatu egiten nintzen. Gero, ordea, kuadrillako pare bat lagun bertso eskolan hasi ziren eta parrandetan bertsotan aritzen ginen; orduan hartu nion gustua parrandari. Aurrera begira zer plan dituzu, bertsotan jarraitzekoa behintzat bai, ezta? Bai, gustura aritzen naiz, barre pixka bat egiten dugu eta horretan jarraitzeko gogoarekin. Hori bai, gehiegi behartu gabe, itsuegi joatea ez da ona izaten bestela gero nazkatu eta... Ni oraingoz geure saltsan gustura.
A
maiur Aristi Arregi argazkigilea: hitzetik hortzera
kros herrikoia
Martxoaren 18an ospatu zen XXXIV. Herri krosa. Aurten Joxe Orbegozo omendu nahi izan zuen atletismo taldeak urte askoan zehar korrikalari taldea osatzen eta lasterketa hau prestatzen egin zuen lana eskertuz.
Bere herrira bueltan Mamadama.
Martxoaren 2a Zertanao.info web gunearen lehen urtemuga
Afrikako Guinea Conakry herrialdetik Gizaki Lurra ONGaren bitartez etorri zen Mamadama duela ia 2 urte Zestoara. Paloma Aranbarrik hartu zuen bere etxean. Matrailezurreko arazo bat zuen eta hura konpontzeko bi ebakuntza egin behar izan dizkiote. Oraindik ez zaio erabat sendatu, baina denborari ere bere lana egiten utzi behar omen zaio eta bere gurasoengana itzuli da. Hemendik urte batzuetara berriro etorriko da agian azken ebakuntza bat egitera. Muxu handi bat Afrikara!
Martxoaren 2a Donostiako Lilatoian parte hartu zuten herriko hainbat emakume korrikalarik
Martxoaren 4a Ekainberrin, III. Kobazuloen Eguna ospatu zuten
Martxoaren 9a Henna eta tatuaia ikastaroa egin zuten Gaztelekuan
Martxoaren 15a
Alachako kondesaren aldare zapia.
Zilarrezko landare dekorazioa duen aldare zapia. Jabegoa: Alachako Kondetza (Lilitarrak), Zestoako parrokian zuten kapera gotikoan erabiltzen zena. Lili leinuaren artxiboa Donostiako San Telmo Museoan dagoenez, Rosario Astigarragak (azken jabea), bertara egin du emaitza. Ingurumen egoera bereziak behar ditu iraunarazteko.
San Joan egoitzak badu bere bloga: zestoakosanjuan.blogspot.com Orri honetan sartuta, egoitzako jardueren berri izango dute herritarrek. Urtean zehar burutzen dituzten hainbat eta hainbat ekimen herritarrengana gerturatzea du helburu. Hala nola; senideen eguna, inauteriak, urte zaharrak, Santa Ageda... Argazki eta bideoz betetako blog alai askoa, bai horixe!
Tabernariek pintxo-potea jarri dute martxan, ostegunetarako
5
k
1
ale/bale KALE.
IRAETARA JOATEKO OINEZ-
Martxoaren 16a Bertsolari gazteen III. saioa Gaztetxean
KO BIDEAN, TUNEL INGURUETAN BATEZ ERE,
IZUGARRIZKO LOKATZA ETA PUTZUAK EGOTEN DIRA EURIA EGITEN DUENEAN.
BA L E .
BIDE HONEN AZKEN ZATIA EURITEEK DENA IZORRATU ZUTEN. ORAIN ORMIGOIA BOTA DUTE ETA ALDE EDERREAN DAGO!
Martxoaren 17a “Joxe” eta “Xarra”k apustua Izarraitza nor lehenago. Zaharra nagusi!
danbolin Leok´k taldearen elkartasuna.
zulo
Otsailaren 27an Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa sortu zela 36 urte bete ziren, data esanguratsu honen baitan Leok´k musika talde zestoarrak, elkartasunezko bi kontzertu eskaini zituen, otsailaren 24an Bilboko Bilbo Rock aretoan eta otsailaren 25ean Zarauzko Musika Plazan. Horrela, taldeak eskuartean daraman Saharako Emakumeei Elkartasuna adierazteko “Saemel” proiektuarekin, eta era berean, Une bat… diskoaren salmentarekin jarraitzen dute. Gogoratu dezagun “Saemel” (Saharako Emakumeei Elkartasuna) proiektuaren helburua Saharako herriari elkartasuna eta sostengua adierazi eta bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubideari bultzada xumea ematea dela. Ildo berean, Une bat... izeneko CDaren salmentatik eta egindako emanaldietatik ateratako irabazi guztiak Saharar Emakumeen Batasun Nazionala (SEBN) erakundearen diru beharrak zertxobait arintzeko bideratzen da.
Martxoaren 23a Sahararen aldeko mus txapelketa Lau Iturrin
Martxoaren 24a Bizikleta martxa antolatu zuen Muu Herri Ekimenak
Martxoaren 25a Garai bateko San Jose kalekoak jai giroan
ze erremedio Plantaina Plantago lancolata, P. major, P. minor: LlantÊn Plantaina mota asko daude, baina hiru ditugu ezagunenak: handia, ertaina eta txikia. Plantaina ez ezik, zain-belarra, ezpata-plantaina eta zorne-belarra ere deitzen diote. LANDAREAREN DESKRIBAPENA: Hosto luzeak izaten ditu, lantza formakoak eta 3-7 zain paralelo ikusten dira hostoetan. Hosto guztiak lur azpiko sustrai beretik jaiotzen dira. Zurtoin luze bat izaten dute, eta lore txiki zurixkak zurtoin puntako zilindroan. Urte osoan bildu daitekeen arren, garairik onena apirila eta iraila bitartean izaten da. ZERTARAKO ETA NOLA HARTU: Bakterizida, antiinflamatorioa, desinfektatzailea eta espektoratzailea da (karkaxa ateratzen laguntzen du). Katarroak sendatzeko erabiltzen da batez ere. Eztula, arnasbidetako gaixotasunak, eztarria hartuta, marranta edota faringitisa edukiz gero, plantaina infusio edota xarabeak har daitezke. Edateko ez ezik, gargarak egiteko ere erabiltzen dira infusioak. Hona hemen beste hainbat erabilera: zauri txikiak ixteko, erredurak, herpesa, zomorroen hozkadak sendatzeko... Kasu horietan landarea hartu eta txiki-txiki egin ondoren, zuzenean jarri behar da, kaltetutako tokian. Kataplasmak ere egin daitezke: ur irakinetan minutu batez eduki hostoak, gero behar den tokian aplikatu eta zapi batekin bildu. Egunean bi edo hiru aldiz aldatzea komeni da kataplasma. Azkenik, plantaina hosto freskoak onak dira entsaladan jateko ere, C bitamina ugari dute eta. AIORA URBIETAK oso gaztetatik izan du sendabelarrekiko kuriositate eta miresmena. Zein belar erabiltzen duen gehien galdetuta, belar mordoska aipatu dizkigu, baina bat aukeratu behar eta ezpata-plantainaz aritu gara. Berak pasmobelarra eta berbena-belarrarekin nahastu eta ukendua egiteko erabiltzen du plantaina gehienetan. Ukendu hori zauri, erredura, grano eta azaleko arazo gehienentzat omen da egokia. TRUKU POLIT BAT ere kontatu digu: nori ez zaio gertatu mendi buelta bat egitera atera, oinetako aldrebes samarrekin, eta orpo aldea urratzen hasi zaigula konturatu? Eskura beste ezer ez daukagunean, plantain hostoak hartu, pixka bat marruskatu edo txikitu eta zauriaren gainean jarrita, aldea nabaritzen omen da. Edozein zelaietan aurki genezake landare hau: Sastarrain aldean, Iraetara bidean, Bentapeligro inguruan, Bainuetxean nahiz Zubiaurre inguruan. Dena den –hala gogorarazi digu Aiorak–errepideetatik urrun biltzea da egokiena, ahal bada mendian, hantxe egoten diraeta hosto freskoenak eta garbienak.
7 1
F MILAGROSAREN PROZESIOA A R G A Z K I A: LA S A L L E T A R R A K
M I S E R I K O R D I A T I K.
HI R U A R B O L E T A. 1 9 5 0
ernando Arzallus
ikus mira oroimina
H A M A R K A D A.
Lekuaren xarma. Hiruarboleta. Lizaso hotela, Asuntzion, Artetxe, Don Pedro Diazen etxeko sarrera... Eta gero, neska horiek denak zuri-zuri jantzita. Eta moja, kontzilio aurreko toka deigarri horrekin, umeei begirik kendu ere egin gabe. Gu ume txikiak ginela, artean egiten zen Milagrosaren prozesio hori eta buruan iltzatuta geratzen den zeremonia horietako bat zen. Gure ume denboran, mutil koskorrak sotana gorriz jantzita joaten ginen, parpailadun errokete zuriz eta bonetearekin. Neskak, berriz, zuri-zuriz jantzita. Ume batentzat, ordea, liluragarrienak aingeruak izaten ziren; orduko haiek bazituzten halako hego tentetente batzuk, uhalekin lotzen zirenak, eta aingerutxoei
sekulako edertasuna –eta arintasuna– ematen zietenak. Mojak serio-serio, kopetilun, joaten ziren beti, pixka bat okertzen baginen beren begiradarekin gu suntsitzeko prest. Prozesio hark ez zeukan guretzat, bospasei urteko umeentzat, inolako erlijio kutsurik; jantzi eta parafernalia guztia hark liluratzen gintuen, antzerki bat balitz bezala zen guretzat, zerbait misteriotsua‌ A! eta gogoratzen dut, kaletik buelta eginda atzera miserikordiara ailegatzen ginenean, karamelu zaparrada izaten genuela opari!
TXIMISTAK Jean Echenoz Meettok, 2012 Geroko mendeetan baliagarri izango den guztia asmatu du Gregorrek. Zoritxarrez, ez da hain abila bere negozioak zaintzerakoan: zientziak axola gehiago dio etekinak baino. Beste batzuek, izaera-bereizgarri horri onura atereaz, dena lapurtu nahi diote. Atsegin hartzeko eta lanerako, ez zaizkio geratuko tximisten laguntza eta txorien antzerkia baino. Eskrupulu biografikorik gabeko fikzioa izanik ere, eleberri honek Nikola Tesla (1856-1943) ingeniariaren patua erabiltzen du, bai eta haren gainean idatzitako kontakizunak ere.
irakurri
berri dut
G o r ka A l t u n a LA LUTTE FINALE Joxean Agirre. Liburutegi berriko sarrerako apalean, liburu berrien eta gehien irakurtzen diren liburuen artean iritsi naiz liburu hau aukeratzera. Euskara erraza iruditu zitzaidan eta idazlearen liburu gehiago bilatzen hasi nintzen Amaia Garate liburutegiko arduradunak lagunduta, jakina. Asko gustatu zait, etengabeko umore ukitu bat du eta pasadizo on asko. Berrogeita hamar urtetik gorako bi gizonen sentimenduak azaltzen ditu, besteak beste, ia dena jolas moduan.
ARNAUT ABADIAREN ZOO ILOGIKOA Kepa Altonaga, Asisko Urmeneta Pamiela, 2011 Egileak ahanzturaren hauts artetik erreskatatu gura izan du Arnaut Abadia klasiko ezezaguna: berrogeita bost zutabe antologiko bildu ditu Arnaut Abadiaren zoo ilogiko honetan, laborarien munduko animaliei buruzkoak, Asiskoren marrazkiz egoki hornituak. Horretaz gain, Abadia eta garaia behar bezala testuinguratze aldera, sarrera ezinago mamitsua ondu du Kepa Altonagak, ohi duen modura. Arnaut Abadiaren testuok, xumeak baina pitxiak diren heinean, gure behialako letretako lekukotasun aparta dira, eta bai oso interesgarriak gaurko irakurlearentzat ere.
auzo etatik arroabea SOTANARIK GABEKO IGELTSERO LANAK Arroabeko Karmengo Amaren elizako teilatua berritu egin zuten iazko udan, eta barrutik margotu ere bai urrian. Aldamioa jarrita zegoela aprobetxatuz, erretaula txukundu ere egin zuten auzotarrek. Baina ez dira hor amaitzen kontuak: sakristiako egurrezko zorua pipiak jota zegoen, erabat, eta ustelduta. Koldo Intxaustik, apaiz berriak, ordea gauza bat zuen garbi: diruak ahitu zirela eta zerbait egitekotan auzolanean egin beharko zela.
Hala, Joan Izabururengana jo zuten. Joan arotza da eta obra askotan ibilitakoa. Arroa-errekan Zebain-erreka iturria auzolanean berritu zutenean ere bera izan zen buru. Beraz, dozena erdi bat laguneko kuadrilla osatu (tartean jubilatu jendea ere bai) eta segituan hasi ziren lanean. Patxi Urbieta, Ramon Olano, Joxe Aristondo, Jon Guridi, Joxe EgaĂąa, Joan Izaburu bera eta Koldo Intxausti apaiza dira finkoenak, nahiz eta tarteka beste batzuk ere azaltzen diren laguntzera.
Inauteri astelehenean hasi ziren, otsailaren 20an. Goizeko hamarretatik eguerdiko ordu biak arte eta arratsaldeko hiruetatik zazpiak arte jarduten omen dute, larunbat goizetan ere bai. Ez daude brometarako! Gero afari-merienda egiten dute elkartean, parrokiaren kontura. Janaria prestatzea emakumeen kontu izaten da; beraiek organizatzen dira, txandaka, otorduak prestatzeko: tripakiak batzuetan, txerri hankak hurrena , xerrak‌ mokadu goxorik ez omen zaie sekula faltatu. Sakristiako egurrezko zoru zaharra altxa; haren azpian zegoen soto moduko batetik ur zikinak, zerrikeriak eta traste zaharrak atera, eta hormigoizko lurra jarri dute, fundamentuzkoa. Instalazio elektrikoa, bainugela, ateak, denak berritzekotan dira. Eta hori bukatzen dutenean artean ere indarrez badaude, zimitorioan ere lur berria bota nahiko lukete. Lan eta lan ari zirela, kamioi batek alboko plazako petrila jo eta hondatuta utzi omen zuen. Ondorioz, sakristiako lanekin gutxi ez eta paretatxoa konpontzea erabaki zuten eta bide batez azpian zegoen uraren kanalizazioa ere bai, udal langileen laguntzarekin. Finean, obra askotan gertatzen dena, hemen ere: txoko batean hasi lanak egiten, eta batak bestea eskatzen du eta azkenerako ugaldu egiten dira lanak. Bukaerako epea San Isidrotan dute jarria, maiatzaren erdian alegia. Eskulana auzolanean egiten dute, baina materiala ordaintzeko diruak nonbaitetik atera behar; hala, Bombas Azkue-ri eskatu zioten dirulaguntza. Santa eskean ere atera ziren baserriz baserri. Umorea ez zaie falta behintzat. Auzotarrek adarra jotzen omen diete zera esanez, ondo ari direla eta martxa ederra hartu dutenez bide gorria ere egin dezatela Narruondoraino. Auzolaneko ibilbide hau guztia argazki eta bideoz grabatu egingo du Koldo Intxaustik, eta dena bukatutakoan elizan erakutsiko omen dituzte irudiak, barre batzuk egiteko.
ma 28 30
RTXOA ASTEAZKENA
Puxka Muxka Zirkus eta bere ludoteka ibiltaria Iraetako Gure Ordeka elkartean arratsaldeko 17:00etan. OSTIRALA
Udaleko ingurugiro sailaren eskutik, “Gure ingurua landatuz” ekimenaren baitan Aizarnako eskolan zuhaixkak landatuko dira. • Kandela tailerra izango dute arratsaldean zehar Gaztelekuan. • Musika Bandak kontzertua eskainiko du arratsaldeko 20:15ean udaletxe azpian.
31 ap 01
LARUNBATA
Kandela tailerra Gaztelekuan
IRILA
IGANDEA
“Gure ingurua landatuz” ekimenaren baitan, 11:00etan Gurutzean elkartuta, Zestoako lorategietan zuhaixka eta udaberriko landareak sartuko dira haur eta gurasoen laguntzaz.
03
ASTEARTEA
Ertxiña Musika Eskolak emanalditxo bat eskainiko du Kultur Etxean 18:00etan. Datorren ikasturteari begira instrumentua aukeratu behar duten haurrei zuzendua.
11
ASTEAZKENA
Gaztelekutik Txindokiko Itzalara irteera. Goizeko 10:00etan atera eta 17:00etan itzuli. Izenematea 15 euro. Zuhaitz Parkean ibiliko dira, naturarekin interakzioan, zuhaitzen arnasketaz baliatuz, zuhaitzetik zuhaitzera jolasean. 15 jolas eta 6 tirolina dituen zirkuito bat egingo dute, 3-7 metro arteko altueran. Azpeitiko Zapo Txokorekin batera antolatutako ekintza da.
12 13 18 19
OSTEGUNA
Arratsaldeko 18:00etan makillaje tailerra Gaztelekuan. OSTIRALA
Kuadrilen arteko jolasak eta merendola 16:00etan hasita Gaztelekuan. ASTEAZKENA
Puxka Muxka Zirkus eta ludoteka ibiltaria Arroabean. OSTEGUNA
Argia dokumentala liburutegian.
•T
9
agenda
1
xilipurdika Aisialdi Taldeak Aste Santuko oporraldirako ekintza bereziak antolatu ditu. Apirilaren 10, 11 eta 12an izango dira. 6-8 urte bitartekoentzat, goizeKO 10:30etatik-12:30etara; eta 9-11 urte bitartekoentzat, 16:30etatik-18:30etara. Parte hartzeko ez dago izena eman beharrik. Doan izango dira. Haurrak Kultur Etxean jasoko dira. urten udaleku irekiak ekainaren 25etik uztailaren 13ra bitartean izango dira. Lau astekoak izatetik hiru astekoak izatera pasatu dira. Haurrek izena emateko epea eta begiraleen lan poltsan izena ematekoa berdinak izango dira: apirilaren 16tik maiatzaren 9ra. Udalaren web-orriaren bidez izena emateko aukera izango da (www. zestoa.net). estoako udal ikasgelan ikasi ahal izango dute herriko unibertsitateko ikasleek. Udalaren web orriaren bitartez eskatu behar da berau erabiltzeko txartela. Ikasgelaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00-14:00 eta 15:30-17:00. aixotasun mentala duten pertsonen familiarrentzako ikastaroa antolatu du AGIFES-ek Urola mailan. Martxoak 26, apirilak 19, maiatzak 3, 17, eta 31n izango da 18:15etatik 19:45era Azpeitiako Baigeran (Emparan kalea 6). Izena emateko deitu 943 474 337 telefonora (AGIFES) edota jo udaleko Gizarte Zerbitzuetara. rtxiña Musika Eskolak txalaparta ikastaroa antolatu du. Apiriletik ekaina bitartean izango da, astean ordu erdiko saio bat hasiera-hasierako mailan. Irakasleak Mikel Aveiro eta Aitor Korta izango dira. Edonorentzat dago irekia, klaseak musika eskola bertan emango dituzte eta izen ematea apirilaren 3a arte izango da. Informazio gehiagorako 943 147 911 (Ertxiña) ngurugiro sailak antolatuta, Azterkosta erakusketa izango da ikusgai apirilaren 17tik 24ra Udaletxeko Pleno Aretoan. endabelar, ukendu eta edabeen inguruko ikastaroa izango da ondorengo egunetan; apirilak 22 eta 29, maiatzak 6, 13, 20 eta 27an. Kultur etxean. Izena emateko deitu 638 261 911 zenbakira.
•A •Z
•G •E •I •S
zure iragarkia jartzeko
deitu 943 147 123
telefonora