186.qxp_55 24/9/17 21:17 Pรกgina 1
186.qxp_55 24/9/17 21:17 Pรกgina 2
Ekainberrik urtean bi zozketa egiten ditu gure bazkideren artean. Iraileko zozketan, Jon Eizagirreri tokatu zaio zintzilikaria. Zorionak!
186.qxp_55 24/9/17 21:17 Página 3
34 6 10 12 14 15 19 ENB I D OA BO TA L I BR E
ARGITERIA PU BLIKOA
BADAGO BESTE MO DU BAT BADAGO BESTE BIDE BAT
OROITZAPENEZ ERAIKIAK Iritsi da iraila, eta honekin batera hotza eta euria, nahiz eta bi hauek udan zehar ere ez diren gugandik asko urrundu. Iritsi da iraila, eta honekin batera batzuetan hain gorrotatua baina besteetan hain beharrezkoa den errutina, nahiz eta badiren udaran errutina horretatik ihes egitea lortu ez dutenak. Iritsi da iraila, eta honekin batera reset botoiari sakatzen diogu batzuk, kirol gehiago egitea, osasuntsuago elikatzea edota hizkuntza bat ikastea bezalako proposamenak eginez, nahiz eta badirudien batzuetan botoi horrek ez duela oso ongi funtzionatzen. Iritsi da iraila, eta honekin batera udan bizitako momentuak oroitzapen bilakatzen dira. Hondartza, mendi bueltak, bidaiak, festak... oroitzapenak dira jada. Oroitzapenek egiten gaituztela garena esan zidaten behin. Udako oroitzapenak, negukoak, aspaldikoak, onak, ez hain onak, ezkutuan daudenak, burutik kendu ezin ditugunak... milaka oroitzapenez josiak gaude eta horietako batzuk kontatzera gatoz ale honetan. Bidaia solidario baten oroitzapenak dakarzkigute Arroako lau neskek. Uda honetan, Siria, Afganistan, Iran edota Irakeko errefuxiatuen egoera ezagutzera joan dira Greziara. Zehazki, Atenasko City Plaza hotel okupatuko proiektua ezagutzen egon dira eta han bizitakoa kontatu digute lehen pertsonan. Festetako oroitzapenak ere baditugu, nola ez, eta hauek argazki formatuan ekarri dizkizuegu. Batzuk jada ahaztuak izango dituzue festak, baina eman iezaiozue begirada bat argazkiei, iraileko giro hau pixka bat epeltzen lagunduko digute eta. Aspaldiko oroitzapenak ere baditugu. Jose Mari Larrañagaren bizia hauez josia zegoen, eta Nerea Odriozolak hauek jasotzeko aukera izan zuen. Txiribogatarraren bizipen batzuk idatzi dizkigu, besteak beste, errota batean jaio zela kontatu digu, argi etxe, indar etxe batean. Zestoan, jakingo duzuen bezala, azken hilabete hauetan Jose Mariren errota hura bezala, bueltaka dabiltza argiteriaren gaiarekin. Argiteria publikoaren sistema aldatu beharra dagoela eta, hau egiteko modua aurkitu nahian dabiltza. Danbolin, Mikel Arregi, Gorka Unanue eta udaletxeko langileekin bildu da. Ea gai hau pixka bat ARGItzen diguten.
d a n b o l i n EK
S
ara matsutani arrizabalaga
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
h.el.: info@danbolin.eus
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Aimar Etxeberria, Maialen Kortadi, Oier Arregi, Janire Diaz, Naiara Exposito eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta eta Mireia Orbegozo
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
DANBOLIN . E US
I RAGAN ETIK
TIRAKA
TXIRIBOGAKO MUTIKO BATEN BEGIETATIK
A G E N DA
diruz lagundutakoa
186.qxp_55 24/9/17 21:17 PĂĄgina 4
Bi enbidoa
Berdin jaio, ezberdin egin?
en, bien Amaia. Idazteko balio egin behar den, eta nik ez dinat asko balio... Baina "euki" egingo zionat, hala ere, hire enbidoari. Egia esan, ez den gai erraza. Gu saiatzen gaitun biei berdin egiten, baina dagoeneko ikusten dizkinagu gauza batzuk atentzioa ematen digutenak, nahiz eta txikiak oraindik bi urte dituen! Igande gaua. Asteburua kanpoan pasa eta eseri gaitun butakan afalduta. Atletismoko mundiala. 800 metroko emakumeen finala. Eta nik semeari: "Begira Manex, ze azkar egiten duten korrika!" Eta hark, "mutilak azkarragoak dira". Zeeeeee?? Eta han hasi da pasilloan alde batera eta bestera korrika. "Begira ze azkar nabilen!". Eta gu bata besteari begira... Nondik atera du hori?? Gurean ez du ba horrelakorik entzun!! Zerbait iritsi zaio, ordea, nonbaitetik. Eta garbi dagoena da zer esaten dugun ez, zer ikusten duten dela garrantzitsua... Eta gizonezko eta emakumezkoen arteko desberdintasunak agerikoak dira oraindik... arlo askotan. Gure kasuan, etxeko ardurak eta umeen zaintza pixka bat bi bikotekideen artean banatze aldera, lanean ordu murrizketa eskatu nuen nik duela hiru urte. Lantokian, aurpegi txarrak eta mila galdera: zergaitik ez nuen asteburuetan egiten lan, edo zergaitik egin behar duen lan egun osoz amak (??). Azken finean, lan munduan atzerapausoa ekartzen du horrelako erabaki batek, eta, askotan, inork egin nahi ez dituen lanak egin behar izaten ditugu... Eta, hala ere, ez da makala daramagun martxa. Goizeko 5'15etan jaiki, gosaldu eta lanera. Handik irten eta eskolara alabaren bila (semea ez da hasi eskolan oraindik). Bazkaldu, berriz eskolara lagundu, arratsaldean jaso, parkera, erosketak, afaria... Askotan ez da erraza guretzat tarteak hartzea, bikote moduan egoteko, edo kirol pixkat bat egiteko... Bi seme-alaba izanda, kostatzen zaigu. Nola moldatzen ote dira hiru edo lau dituztenak? Hi, adibidez, Dani Mayo, nola moldatuko haiz hurrengo Ironmana prestatzeko? Hiretzat hurrengo enbidoa‌
X
P
abier ostolaza
intada . Festetako zaborra.
Urtero bezala pasa dira aurtengoan ere Zestoako festak, eta ondo ospatuta gelditu izana espero dut. Ondarbasoko igoera ere tartean zen, baita bertako zikinkeria ere. Egia da urtetik urtera geroz eta jende gehiagok beren zaborra jasotzen duela, baina tamalez oraindik ere hurrengo egunean festaren arrastoak agerian gelditzen da. Botilak inguruko zelaietara botata, latak bide ertzean, paper zapiak edonon‌ Ez dakit zenbaitek herri langileak garbitzera pasako direla pentsatzen ote duten, baina EZezkoan nago. Zabor hori jasotzera auzotarrak baino ez gara joaten. Denoi gustatzen zaigu festa, baina bertako bizilagunekiko, eta batez ere mendiarekiko, errespetua erakutsi beharko genukeela deritzot. Natura eta amalurra zaintzea guztion ardura delako. Datorren urtera begira, herritarrei kontzientzia handiagoa izatea eskatu nahi nieke eta udalari, berriz, zaborrontziak eta komun mugikorren bat jartzea.
J
une Landa
186.qxp_55 24/9/17 21:17 PĂĄgina 5
5
botalibrean
Adiskide bat bazen.
Orotan bihozbera zen adiskidea, kanta ezagunak dioen bezala. Eta beste hainbatekin bezala, izar urrunera begiratuko dugun bakoitzean, mendi hegaletan gora egiten dugularik, Attolaz ere gogoratuko gara, izarren hauts bihurtu eta amets betezko ilunabarrean muga guztien gaindi, oroitzapen den gerora ihesetan joan baitzaigu gure bihotz-begietan gorazarre eginez. Nun hago, zer larretan..., Erniotik Izarraitzerainoko oihartzun betean, gorputzaZorioneren mugetatik askatu ko sentitu naiz; mahaian jarri eta kalabaza-pure platerkada eta naturarekin bat egin prestatu berria daukat aurrean, leihotik begiratu eta eguzduan adiskide hori? kiak mendi eta zuhaitz bustiak berotu eta lehortzen dituela Gaztain morkotsak gaztainondoetatik erortzen ikusten dut, atzera begiratu eta egun politak pasatu izanahasiak diren garai honetan, udazkenaren atari honetan, ren goxotasuna sentitzen dut. Oraintxe heriotzak harrapagizaseme zimel, langile, mendizale eta lagunen lagun tuko banindu irribarretsu eraharen oroitzapena bizi-bizirik dudala ari naiz. Bere hemango ninduke. rria, Euskal Herria, askatasun bidean nahi zuen abertzaAzken urteetan irailak le petoa, gorputz zimel haren barruan haur egonezin heriotzarekin lotzeko joera bat zeraman betigazte bat zen garaiak datozkit akorduhartu du nire bizitzak. Eta ez ra tropelean. Barrikaden, atxiloketen eta bertso txadiot beldurrik heriotzari baina rren garai hura. Herri antolatuaren garrantzia azpimabai agurrari, bai helmuga horratzen genuen aldi gogor baina bital hura. Bizitzaren rren bideari. Gizarteak ez nau argi-itzalen garai ahaztezin hura. prestatu agurtzeko, eskolak Herria zuen bizibide Attolak, herria zuen kezkaez nau prestatu maite ditudabide eta arnasbide. Herria zuen asmo, helburu eta bide nak joan egin direla onartzeko, familiak ez dizkit arau hobakar; herriarekiko maitasuna eta natura elkarri lotuz, riek irakatsi baina bizitzak behin baino gehiagotan jarri nau orainaz eta geroaz, huntaz eta hartaz aritzen ginen goiegoera horretan. Helduak, gazteak eta umeak agurtu dizaldeko ordu txiki haiek datozkit akordura, denborak tut; triste, oso triste, amorratuta, puskatuta... hainbat moerakusten baitigu zer utzi dezakegun albo batera, zer dutan eta beste aukerarik izan gabe. Eta beti nahi baino leeraman nahi dugun geurekin. Zer den beharrezkoa eta henago. zer ez. Denbora ez dela alferrik galtzekoa, bizitza denHeriotzak neure lekuan jartzen nau, zaplazteko bat boraz egina baita. Eta presentziaz eta ausentziaz. Eta eman, begietara begiratu eta beti esaten dit: "Maialen, baakorduz ere bai. zenekien; edozein momentutan etor zitekeen". Eta arraNun hago, zer larretan..., goizalbaren mugalari zoia eman behar izaten diot. Minik kendu ez arren negabilakaturik, hurritz-makila eskuan hartu eta behelaino rrak baretu egiten nau eta negar-malkoekin batera pentsaartean inork ezagutzen ez duen gailurrera, lanbrotutatzen dut bizitza bizitzera etorri naizela, alferrik nabilela ko ez-lekuetara hoan hori? esplikaziotan eta beldurrez josita. Eta esan dezaket beldur Adiskide bat bazen hesia urratu eta ametsen askori oso lotuta nagoen arren, beste batzuk dagoeneko bestaldera joan dena, gauaren isiltasunean abaro hartu zakarrontzira bota ditudala eta beste hainbat kate ere eta oroitzapenen bideetan betikotu dena, denboraren apurtu ditut aske bizitzeko gogoz. abaraskan eztiro barnebildu dena. Izarretara joaten naizenean zoriontasun eta bake Adiskide bat bazen, oroiminean daramaguna. sentsazioarekin iritsi nahi nuke eta orduan topo egingo dut hainbeste maite dudanaren besarkada goxoarekin eta berriro ume bihurtuko naiz bere besoetan; eta bestearen besarkadak erakutsiko dit, urruti egon arren, ez dela galtzen laguntasuna benetakoa baldin bada eta ostegunetako gosariari ekingo diogu berriro ere; pilota partidak ikustera ere joango naiz eta txaloak joko dizkiot begi berezidunari; eskua ere emango diot ilehori politari eta paseotxoak emango ditugu lehengo moduan... Baina horiengana joan bitartean hemen zoriontsu izango naiz, heriotza datorkidanean irribarretsu harrapa nazan.
Heriotzari irribarre.
M
M
aialen kortadi iparragirre
ikel ibarguren
186.qxp_55 24/9/17 21:17 PĂĄgina 6
Argiteria publikoa, baten esku?
Uztailaren 26ko Udalbatzarrean, zestoako Udal gobernUak (eaJ) herriko argiteria pUblikoa 10 Urtez enpresa pribatU batek kUdeatzeko erabakia hartU zUen. erabakiaren aUrka agertU ziren, batzarrean bertan, oposizioa (eh bildU), Udal langileak eta zenbait herritar. oposizioak gaia behar bezala ez aztertzea leporatU zion Udal gobernUari, eta beste aUkera posible batzUk aipatU ondoren erabakia bertan behera Uzteko eskatU zUen. Udal langileek, berriz, langile gUztiek adostUtako mozioa, pribatizazioaren aUrkakoa, Jarri zUten mahai gainean. gaiak zeresana eman dU, bai Udalean baita kalean ere. gUk gobernUari, oposiziori eta langileei erabakiaren nondik norakoak eta iritzia eskatU diegU. GOrkA uNANuE, HIrIGINtZA ZINEGOtZIA alkatearengana jo dugu informazio eske, baina gorka Unanuerengana, hirigintza zinegotziarengana, bideratu gaitu, gaia hobeto landu duela-eta. aldaketa emango dela dio, aldaketa positiboa; besterik gabe, orain arte udalak egin duen lan bat, orain, enpresa pribatu batek egingo duela.
argiteriaren kudeaketa enpresa bati emateko erabakia hartu duzue. nola izan da erabakia hartzeko prozesua? Beti ikusi izan dugu herrian iluntasuna zegoela. Legegintzaldi hasieran, argiteria publikoaren inguruko datuak jaso nahi izan genituen. Enpresa bati ikerketa txiki bat eskatu genion. Ikerketan ikusi zen bazeudela desbideratze batzuk, ondo kontrolatu gabeko puntuak. Erregulazio baten beharra ikusi zen. Eskualdean ere ikusi genuen argiteriaren inguruan mugitzen ari zirela, batzuek bazutela argiteria kontrolatzeko programa bat. Horrela ari ginela Bizkaiko enpresa batek, zenbait herritan argiteriaren gestioa ematen zutela-eta beraien esperientziak aurkeztu zizkiguten. Gipuzkoan ere lan egiteko interesa zutela agertu zuten. Zerbitzu Energetikoen Enpresa eredu bat-edo zegoela azaldu ziguten. udalaren argiteria enpresa batek gestionatzea proposatzen dute.
Udalak kudeatu beharrean, enpresa batek kudeatzeak zer abantaila ditu? Orain arte ordaintzen genuen kopuru berdina ordainduta, beraiek egiten dira argiteriaren kargu. Herriko argiteria osoa sistema berrira pasako dute lehenengo 6 hilabetetan eta 10 urtean beraiek arduratuko dira hornitzailea ordaintzeaz, argien mantenuaz, konponketez, garbitasunaz‌ baina hori udalak berak ere egin dezake, ezta? Bai, udalak ere bere medioekin egin dezake baina guk kanpoko enpresa bati ematea erabaki dugu hainbat arrazoiengatik. zein dira arrazoiak? Guk ez dugu dudan jartzen langileen lana, guk ez dugu esaten gaitasunik ez dutenik. Baina orain arte ez da mantentze egoki bat eman, erabaki politikoengatik edota beste lehentasun batzuk egon direlako, baina ez da nahikoa izan. Mantentze egoki bat emateko gaitasuna segurenez badute, baina horrelako mantentze-lan batek dedikazio handia eskatzen du. Orain arte ez da eman, hemendik aurrera emango den, ez dakigu‌ Beraz, enpresa bati ematea erabaki dugu. Bestalde, ekonomikoki, hasierako inbertsioa 520.000 euro ingurukoa izango da: udalak hori bere gain hartu dezake? Sei hilabetean sistema aldatuko du enpresak eta berehala hasiko da aurrezten. Udal langileak eta oposizioa erabakiaren aurka, eta hala ere plenoan erabakia hartu zenuten. zergatik horrenbesteko presa? Ikertu egin dugu, bi urte daramatzagu gaia aztertzen. Azkenean, inbertsio batez ari gara hitz egiten. udaletxeak gestionatu edo enpresak gestionatu, inbertsioa egin behar da. kontua da mantentze lana udaleko langile batek egitea edo enpresa batek.
186.qxp_55 24/9/17 21:17 Página 7
7
a,
zergatik ez dira lanpostuak sortzen herrian? Orain gu sartu ginenean baino 2-3 langile gehiago daude. Beste lan batzuk kanpoko enpresek egiten dituzte eta ez da ezer pasatzen. legegintzaldi erdia pasata, hauteskundeak 27 botorengatik irabazita eta 10 urterako erabakia hartu? Erabakiak hartzeko daude; batzuetan hamar urterako, beste batzuetan hogei urterako eta beste batzuetan bi urterako hartzen dira erabakiak. Niri informe tekniko batek esango balit hau ilegala dela, ekonomikoko kaltegarria dela… ez genuen hartuko. kontratua eteteko aukerarik ba al dago? Baldintzak betetzen ez badira bai. Oinarriak irakurri ditudanean enpresarentzat nahiko gogorrak direla iruditu zait. 10 urte eta gero, enpresa behartuta al dago urte horietako informazioa udalari pasatzera? Bai, oinarrietan egon behar du horrek. udalak eskumen osoa dauka hamar urtean jarraipen osoa egiteko, edozein momentutan informazioa eskatzeko, kontratua eteteko… esku-orrian esaten duzue mantenua 24 ordukoa eta urtean 365 egunekoa izango dela. horrek zer esan nahi du? telefonoren batzuk egongo direla suposatzen dut, eta aberiaren bat badago hortik enpresari deitzeko aukera. Jarraipen bat egitera ere etorri beharko dute astean behin edo hamabostean behin. udaletxeak baloratu beharko du ondo bete-
tzen ari diren beraien lana eta hala ez bada ba zigorrak jartzen hasi behar, eta muturreko kasuan kontratua eten behar. azpeitiko Udala bera ari bada egiten, zestoakoa zergatik ez? Azpeitiko kasua ez dut ondo ezagutzen, badakit beraiek ari direla argiak aldatzen. Azpeitiko udalak eta Zestoakoak daukan gaitasuna ezin dira konparatu. Azpeitian askoz ere langile gehiago daude. banatu duzuen esku-orrian zestoa eredu izango dela diozue. zergatik? Eredu baino, aldaketa handi bat egingo dugu, oraingo “iluntasunarekin” bukatuko dugu. Gestio eredu hau berritzailea da, Bizkaiko hainbat herritan funtzionatzen du eta gustura daude. Denen gustukoa izango da? Seguru ezetz, baina aldaketa positiboa izango dela uste dugu. udalak egin zezakeen? Bai, baina gure erabakiaren arrazoiak eman ditugu: bat, uste dugu mantenimendua urteetan justukoa izan dela eta bi, ekonomiko egokiagoa ikusten dugu. Azkenean, bankuaren lana enpresak egingo du.
“gestio eredu hau berritzailea da, Bizkaiko hainbat herritan funtzionatzen du eta gustura daude”
186.qxp_55 24/9/17 21:17 Página 8
MIkEL ArrEGI, OpOSIZIO BuruA haserre eta kezkatuta agertu da erabakiaren aurrean. gobernuak gaia behar bezala ez aztertzea eta langileekin eta oposizioarekin ez kontsultatzea salatzen dute. ez diote zentzurik ikusten herriko langileek egin dezaketen lan bat enpresa pribatu bati emateari.
argiteria pribatizatzeko erabakiaren aurka agertu zarete, zer dela eta? Hasteko zerbitzu publikoen gestio publikoa defendatzen dugulako, herritarren interesak ondoen erakunde publikoetatik zaindu daitezkeelako, eta hain era arinean energia publikoaren kudeaketa 10 urterako enpresa pribatu baten esku uztea oso larria delako. Azpeitian, adibidez, udal langileak inolako arazorik gabe ari dira lan berdina egiten eta Zestoan bonbillak aldatzeagatik 10 urterako zerbitzua enpresa pribatu bati oparitzea “pelotazo” hutsa da. erabakia oposizioarekin kontsultatu al da? Justu horixe da egin dutena, kontsultatu. politikan oposizioarekin kontsultatu baino, kontsentsua lortzen saiatu behar da, eta gurekin ezer hitz egiterako dena erabakita zeukaten. udal teknikariekin ere ez dute ezertarako kontatu, balizko onura edo kalte ekonomikoen inolako azterketarik ere ez dute egin. Jaso dugun bakarra, kanpoko enpresa pribatu batek egindako kontratazio-oinarrien txostena izan da. herritarrei, behintzat, erabakiaren inguruko informazioa banatu zaie. Benetan lotsagarria iruditu zaigu, plenoan erabakia hartu eta gero alkatearen fikziozko elkarrizketa bat panfleto batean argitaratu dute; panfleto hori nola egin den ere… Beste enpresa pribatu bati eman zaio panfletoa egiteko lana baina guztion diruarekin ordaindu da. Oposizioa, udal langileak eta teknikariak ere erabakiaren aurka eta hala ere Zestoako udalaren izenean atera dute. Hori onartezina da, Zestoako udala ez da batzokia eta euren kabuz idatzi bat egiteko ere kapaz ez badira, gutxienez EAJk hartutako erabakiaren propaganda EAJk ordaindu dezala. baina oinarrietan datu ekonomikoak agertuko dira, ezta? Enpresa pribatuak egindako oinarrietan aitortzen da sistema aldaketak lehen unetik gutxienez kontsumoaren %70eko aurrezpena ekarriko duela. Horregatik diogu epe motzean aurrezpen horren onura ekonomikoa udalak aprobetxatu beharko lukeela eta ez enpresa pribatu batek. kostu eta irabazien arteko azterketarik ez da egiten, 10 urteren buruan enpresak izango lituzkeen irabaziak garbi azalduko liratekeelako. Oinarrietako inbertsioa puztuta dago, hori baieztatzeko zenbakiak
ditugu. Hasierako inbertsioa 500.000 euro kalkulatuta dago; Azpeitiko udalak egindako ordainketetan oinarrituta, inbertsioa 300.000 eurora jaitsi daitekeela uste dugu eta une honetan udalak 1.500.000 eurotako diru gerakina daukala kontutan harturik, gastu horri aurre egiteko ez genuke inolako arazorik. 10 urte eta gero berriro udalaren esku geratuko da argiteria, ezta? Bai, baina hamar urte pasata argiteriaren inguruko informazioa eta kudeaketa ahalmen guztia galduta izango du udalak, botere guztia galduta alegia. Eta lehen ere, EAJk kale garbiketak pribatizatu eta 10 urte pasa zirenean, zerbitzua berriz berreskuratzeko arazoak izan dira. Oraindik ere udala zerbitzua berreskuratu zenean enpresak jarritako helegiteei aurre egin beharrean aurkitzen da. Enpresentzako sekulako pagotxa da eta epea bukatzean ahalegin guztiak egiten dituzte berriz zerbitzua hartzeko. Bestalde, enpresa hauetako administrazio kontseiluetan begiratu besterik ez dago zenbait alderdi politikorekin enpresa hauek duten harreman zuzena ikusteko. Jaso dugun informazioaren arabera, ordea, argiterian ematen diren pauso guztiak udaleko zerbitzu teknikoen esku egongo dira. Hori gobernuak banatutako panfletoan jartzen duen gezur askotariko bat da. Oinarrietan esaten dena da enpresak udaleko zerbitzu teknikoa informatuta izango duela eta informatuta egotea eta pauso guztiak zure esku egotea bi gauza oso ezberdin dira. Gainera, udalari zein informazio mota eman beharko zaion ere ez da zehazten, adibidez hornitzaileekin egindako kontratuen xehetasunak eta abar, enpresa priba-
“herriko brigadak egin dezakeen lan bat kanpoko enpresa bati emateak ez du zentzurik”
186.qxp_55 24/9/17 21:17 Página 9
9
tuen neurrira egindako oinarriak dira, eta denok dakigu behin erakunde publiko batek zerbitzu bat pribatizatzen duenean, udalak zerbitzu horrekin duen lotura ere erabat apurtzen dela; izan ere, udala gainean egotekotan zertarako pribatizatu? Udalak edozein momentutan moztu omen dezake kontratua. Ez, hori ere panfletoko beste gezur bat da. Zestoako alkatea, plenoan argi geratu zen bezala, ez da gai Zestoak urtean zenbat kilowatt kontsumitzen dituen esateko ere, ez da Iberdrolari urtean argiteria publikoagatik zenbat ordaintzen zaion esateko gauza ere. Alkateordeari ere plenoan interpelazio zuzen bat egin zitzaion eta isilik gelditu zen. Oinarrietan garbi jartzen du Zestoako udalak kontratua mozteko aukera bakarra enpresak zerbitzuaren kudeaketan egindako akats larri batengatik bakarrik izan daitekeela, eta hortik kontratua edozein momentutan mozteko aukerara alde handia dago. argiteria pribatizatuta, sistema aldatzeko eee-ren (energiaren euskal erakundea) dirulaguntza jasoko da, ezta? udalak kudeatuta ere, diru-laguntza jasoko litzateke. Azpeitiko udalak berak egin du sistema aldaketa eta EEE-ren bitartez laguntza berdin-berdin jaso du. Udal gobernuaren iritziz zestoa eredu izango da. Gure inguruan argiteriaren kudeaketaren ardura enpresa pribatu bati ematen lehenak gara eta hori eredu da? Izatekotan ere, EAJren gaitasun publiko ezaren seinale litzateke, izan ere gestio publikoa enpresa pribatuen esku utzita, zertarako behar ditugu politiko profesionalak erakunde publikoetan? Bestalde, panfletoan jartzen du denok irabazten ateratzen garela, enpresa pribatu batek bere onuran baino udalaren onuran pentsatuko duela uste duzue? pribatizazioarekin ados ez bazaudete, zein da zuen aukera? Gure ustez, eta udal langile eta teknikariek adierazi bezala, udalak badu nahikoa baliabide, berritze lan hauek egiteko. Gure iritziz, herriko brigadak egin dezakeen lan bat kanpoko enpresa bati emateak ez du zentzurik. Bestalde, datorren urtean udalak Iberdrola multinazionalarekin duen hitzarmena amaitzen da eta eredu jasangarriago baten alde lanean ari diren energia kooperatibekin hitzarmena egitea litzateke onena, zenbait udalek egin bezala, Goienerrekin adibidez. Zoritxarrez, gobernuak hartu duen neurriarekin, gutxienez 10 urtean Zestoan gure estrategia energetiko propioa garatzeko ahalmenik gabe geundeke.
uDAL LANGILEAk Udal langile guztiek bat egin dute eta gobernuak hartutako erabakiren aurka agertu dira mozio baten bidez. erabakia hartzeko orduan ez dituztela kontuan hartu diote, beraiekin elkartzerako, erabakia hartuta zegoela. gaur egun argiteri publikoaren zerbitzuaz arduratzen diren irati peñagarikano arkitekto teknikoarekin, Xabier mujika brigadako enkargatuarekin eta aitor alberdi brigadako argiteriaren mantenua daraman langilearekin elkartu gara.
udal langileei erabakiaren berri eman zitzaienerako erabakia hartuta zuten inpresioa daukate, “teknikoekin eta langileekin elkartu dira baina iritzia eskatzeko baino, datuak eskatzeko”. Behin erabakiaren berri jakinda, langile guztiak erabakia birplanteatu egin behar zela ikusi zuten eta hobeto pentsatu behar zirela gauzak erabakia hartu aurretik. Oinarriak ikusi zituztenean langileen ordezkaritzak bilera bat egin zuen eta mozio bat atera zen langile guztiek sinatuta. Argiteriaren kudeaketa enpresa pribatu bati pasako ote zitzaion zurrumurruak zabalduta zeudela langileen artean azaldu digute. Egoera ikusita, gobernuari azalpenak eskatu zitzaizkion baina lasai egoteko, gaiaren inguruan informatzen ari zirela eta printzipioz ez zela horrelakorik ikusten esan zitzaien, baina azkenean ez da hala izan: “bigarren aldiz elkartu ginenerako nahiko lotuta zutela ikusi genuen”. Langileen arabera, gobernuak dio orain arte mantenu egoki bat ez dela eman eta aldaketaren arrazoietako bat mantenua hobetzea dela. Azaldu digute, beste lehentasun batzuk egon direla eta argiteria publikora bideratutako diru partidak ez direla oso handiak izan orain arte, “oso baliabide gutxirekin jardun gara ahal duguna egiten”. Langileen iritziz inbertsioa eta mantenua guztiz lotuta daude, “gobernuak bestelakoa badio ere, dirurik ez badago zaila da mantenua”. Gainera, kontutan eduki behar da, udal brigadak beste zeregin ugari izaten dituela, eta orain arte udal ordezkariek ez diote lehentasunik eman argiteri publikoari. Erabaki politikoa hartua dagoela diote baina kontu tekniko asko airean daudela ikusten dute, “ez dakigu nola berreskuratu daitekeen informazioa 10 urte igaro ondoren, berreskuratzea baldin badago... Zalantza asko ditugu, gero nola izango diren gauzak ez digute esaten, ez dakigu eskurik sartzea izango al dugun hainbat kontutan, adibidez, argiteri publikoko koadroen beharra dagoenean”. Hirurek nabarmendu nahi izan dute Led sistema aldatzeak ez duela inongo zailtasunik, “oso lan erraza da, eta oraingo langileek edo langile berriak kontratatuta egiteko modukoa, ez da formazio berezirik behar”.
A
maiur aristi
A ZALEKO ETA ARTIKULUKO F11 ARGAZKI TALDEA
ARGAZKIAK :
186.qxp_55 24/9/17 21:17 PĂĄgina 10
BADAGO BADAGO Egoera baten aurrean guztiok ez dugu berdin jokatzen, arazo berberari guztiok ez diogu berdin erantzuten. Errefuxiatuen aferan ere gauza bera gertatzen da. Europako agintariek sinetsarazi nahi digute arazo honi erantzuteko bide bakarra dela mugak indartzea eta lehendik ere nahikoa sufritu duten pertsonak kanpaleku isolatuetan pilatzea. Baina, han eta hemen, herritar konprometituen eskutik sortutako egitasmoek alternatibak egon badaudela erakusten dute. Aurtengo udan Arroako lau neskak alternatiba hauetako bat gertutik ezagutu eta bizitzeko aukera izan genuen Atenasen, eta esperientzia hau laburki kontatzera gatoz Danbolinera.
City plaza Atenasko erdigunetik hurbil dagoen hotel bat da. 2009an hondoa jo zuenetik hutsik egon da, baina iazko apirilean, errefuxiatu batzuek, ezkerreko hainbat ekintzaile talderekin batera, eraikina okupatu eta proiektu politiko integral bat aurrera eraman ahal izateko tresna bilakatu zuten. Egun, ia 400 lagunen bizilekua da: Siria, Afganistan, Iran edota Irak bezalako herrialdeetatik ihesi datoz gehienak, eta beste asko proiektuan parte hartzera etorri dira, elkartasunez. proiektu autogestionatu honen helburua ez da, ordea, iheslariei aterpea eta elikagaiak eskaintzera mugatzen. Hotelean bizi diren guztiek parte hartzen dute haren funtzionamenduan: bileretan, sukaldeko txandetan‌ errefuxiatuek eta solidarioek elkarrekin egiten dute dena. Haien autonomia eta burujabetza sustatu nahi ditu proiektuak, eta gerora baliagarri izango zaizkien hainbat tresna eskuratzen laguntzen die, adibidez hizkuntza eskolen eta aholkularitza legalaren bidez, emakumeak ahaldunduz, haurrak auzoko eskolan integratuz‌ Horrekin batera, proiektuaren izaera politikoari ere berebiziko garrantzia ematen zaio. Hala, errefuxiatuen kolektiboak bizi duen egoera gordina salatzeko eta afera honen benetako errudunak zeintzuk diren argi adierazteko hainbat ekimen publiko burutzen dituzte. Era berean, Greziako gobernuaren kudeaketa kaskarrari erantzuteko modu bat da City plaza. Irletan muntatu dituzten kanpamenduetan bizi-egoera penagarriak dituzte errefuxiatuek. Oinarrizko beharrak asetzeko ere ez dira gai. Okerrena, ordea, isolamendua da: errefuxiatuek apenas duten kontakturik inguruarekin, integratzeko aukerarik. City plazak pertsona horiek hirira ekarri nahi ditu, bizimodu duina izan dezaten. Jakina denez, honelako mugimenduek agintariak deseroso sentiarazten dituzte. Izan ere, haien politika ankerrak eta hipokresia agerian uzteaz gain, egoerari beste nolabait erantzutea posible dela frogatzen dute. Hala, hotela modu ilegalean okupatu zenaren aitzakiarekin, eraikina husteko agindua eman zuen aurtengo maiatzean Atenasko fiskaltzak. Gainera, aipatu nahi genuke hotelak eraso faxistak jasateko duen arriskua. Izan ere, Europako beste herrialde askotan bezala, Grezian ere eskuin muturrak eta haren mezu arrazistek gorakada handia izan dute. Dena den, City plazako mugimenduak horri guztiari aurre egiteko gai dela erakutsi du.
Bide horretan, esfortzu berezia jartzen da auzoarekin eta bertako bizilagunekin harreman positiboak eraikitzen. Hala, egindako lanketa pedagogikoari esker eta errealitatearen benetako irudia erakutsita, hasieran mesfidati agertzen ziren auzokide askoren babesa eta elkarlana lortu dituzte. Atenasen igaro genituen asteetan ezagututako errefuxiatu bakoitzak bere istorio propioa du, baina denek helburu berbera dute: herrialde seguru batera iristea. Bide legaletik egitea ia ezinezkoa dela ikusita, gehienek mafien esku jartzen dute euren bizia, horrek dakartzan arrisku guztiekin. Gu City plazan geundela lagun batzuek muga gurutzatzea
186.qxp_55 24/9/17 21:17 Página 11
1 1
lortu zuten. Beste askok, saiatu eta saiatu arren, hotelera itzuli behar izaten dute, etsipenez jota eta azken sosak mafien esku utzi dituztela aitortuz. Egoera oso larria da, eta ez dirudi hobera egingo duenik. “Errefuxiatuen krisia” albistegietako lehen minutuak betetzen zituen gaia izatetik pixkanaka normal bihurtzen, ahanzturan gelditzen ari da. Gero eta gehiago dira, ordea, beraien herrialdetik ihes egitera behartuta dauden pertsonak, eta gero eta larriagoak dira haien egoerak. Argi dago familia guzti hauek ez direla kapritxoz etorri Europara. Errealitate lazgarrietatik ihesi datoz, eta egoera hori hein handi batean beraien herrialdeetan hartu nahi ez dituzten agintari berberek eragina izan da. Agintariak aipatuta, askori trump, Merkel edo rajoy bezalako izenak etorriko zaizkio burura, baina astero Bilboko portutik gerrarako baino balio ez duten armaz kargatutako ontziak ateratzen dira, eta hori galarazteak gure agintarien lana behar luke. Greziatik Euskal Herrirako itzulera han bizitakoengatik ukituta eta hunkituta egin dugu, baina lanerako gogoa ekarri dugu batez ere. Grezian asko dago egiteko, baina gure herrietan ere badaukagu zeri heldua. Horretarako, City plazak erakutsitako bidea oso baliagarria izan daiteke. Alde batetik, laguntza humanitarioarekin jarraitzea beharrezkoa da. Eguneroko beharrei erantzun beharra dago, eta orain arte egin diren kanpainekin (janari bilketak, diru bilketak…) jarraitzea ezinbestekoa da horretarako. Esaterako, azpimarratzekoa da Zaporeak eta halako taldeek egiten duten lana. Dena den, ezin dugu ahaztu errefuxiatuen afera arazo politiko bat dela, eta ondorioz, konponbide politiko bat behar duela. Gure agintariei exijitu behar diegu behingoz
armekin negozioak egiteari utz diezaioten, haien kanpo politika ankerrak alda ditzaten, mugak ireki ditzaten edota iheslariei harrera duin bat eman diezaieten exijitu behar diegu, salaketa publikoak eginez. Gure herri inguruetan aspaldian sortu ziren errefuxiatuen harrerarako taldeak eta asko izan dira iheslariak euren etxeetan hartzeko prest agertu diren bizilagunak ere. Baina Europaren muga-politika gogorren erruz, oso gutxi izan dira gurera iristeko aukera izan dutenak. Dena den, Arroan eta Zestoan ere baditugu iheslariak. Marokotik, Saharatik, Senegaldik, pakistandik, Ekuadorretik… etorri zitzaizkigun eta etortzen zaizkigun bizilagunak ere errefuxiatuak dira, beraien herrialdeetan pairatzen dituzten egoeretatik ihesi datozen errefuxiatu ekonomikoak. Egoera honetan ere, jokatzeko modu ezberdinak har ditzakegu. Gure artean gero eta hedatuagoak dauden mezu arrazistak sinetsi, eta lana kentzera eta diru laguntzez aprobetxatzera baino ez datozela esanez bazterrean utz genitzake. Edo haien lekuan jartzen ahalegindu gaitezke, familientzat bizimodu hobe baten bila etorri direla sinetsi eta ahalik eta ongietorri beroena ematen saia gaitezke. Beti dago beste bide bat, beste egiteko modu bat. Norberak hautatu behar du berea.
I RATI
MANZISIDOR ,
M AIA
OSSA ,
A
L OREA
ILUNDAIN ETA
A INARA O SSA
inara ossa, Lorea ilundain, Maia ossa eta Irati manzisidor
186.qxp_55 24/9/17 21:17 Pรกgina 12
FEStAk 2017
186.qxp_55 24/9/17 21:17 PĂĄgina 13
kataluniarrei babes keinua
Irailaren 22an, Eh Bilduk deituta elkarretaratzea egin zen plazan "Erreferenduma = Demokrazia" lemapean. Gure Esku Dagok deituta berriz, giza katea egingo da urriaren 1ean "Guardia Zibila katalunian egiten ari den operazioen larritasuna ikusirik eta erreferenduma galarazteko Espainiako Gobernua bultzatzen ari den neurri antidemokratikoei erantzunez". Eta arroarrek autobusa antolatu dute Bartzelonara. (Informazio gehiago agenda atalean).
intza Uranga eta igon mazisidor garaile 12. akuako biran
Irailaren 17an, igandez jokatu zen Akuako Biraren 12. edizioa. Igon Mazisidor (Deba) eta Intza uranga (Zumaia) izan ziren azkarrenak. umeen lasterketan geroz eta haur gehiagok hartzen dute parte, eta asto karrerak berrikuntzak izan zituen, bi norabidetan egin zituzten itzuliak. umorea ez da falta izaten egun honetan eta aurtengoan ere barre batzuk egiteko aukera izan zen. EMAkuMEZkOAk: 1. Intza uranga (Zumaia) 0:36:10, 2. Anie Mendia (Hondarribia) 0:36:47, 3. Nerea Amilibia (Zarautz) 0:37:26, 4. Amaiur Iglesias (Errenteria) 0:39:27, 5. Alazne Irureta (Aizarnazabal) 0:39:47 GIZONEZkOAk: 1. Igon Manzisidor (Deba) 0:29:53, 2. Xabat Manzisidor (Azpeitia) 0:30:19, 3. Guillermo Vahl (Zarautz) 0:30:32, 4. Jon Alberdi (Zestoa) 0:31:02, 5. Jexux Zelaia (Azpeitia) 0:32:15
3
danbolin.eus
1
zahagi dantza berreskuratu da amabirjinetan
Itxaropena dantza taldeak, Idiakaitz txistulari taldeak eta trikitixa elkarteak azken hamarkadetan galduta egon den ohitura bat berreskuratu dute Amabirjinetan; Zahagi-dantza. 1920-40 hamarkaden artean festen amaieran egin ohi zen dantza hori. Badirudi inauteritan edo festen bukaeran dantzatu ohi zela. Ardoa eta festak bukatu direla irudikatzen du zahagiak eta makilek berriz, lanera itzultzeko ordua dela. udaletxe azpitik irten, eta hainbat geldialdi egin zituzten herrian zehar. plazan bukatu zen jaia. Bideoa dago ikusgai danbolin.eus orrialdean
bisitari kopuruak gora egin du ekainberri museoaren 9. urteurrenean
2008ko irailaren 11n Ekaingo haitzuloaren erreplika ireki zenetik, 270.348 bisitari hartu ditu. Data hau aprobetxatuz, uda honetan Lili Jauregian eta Ekainberrin izan den bisitari kopuruari buruzko datuak argitaratu dira, hurrenez hurren %13,90 eta %24,09ko hazkundeak izan dituzte. uztaila eta abuztuan 5.803 bisitari izan dira Zestoako Sastarrain bailaran Ekainberri eta Lili Jauregia bisitatzen. Lili Jauregiko “Lilitarren ohorea� antzeztutako bisita 729 bisitarik ikusi ahal izan dute, %13,90 igo da2016ko datuekin alderatuta. Ekainberrin berriz, aurtengo 5.074 bisitariekin, hazkundea %24,09koa izan da, oso igoera garrantzitsua.
186.qxp_55 24/9/17 21:17 Página 14
Garbi dago Iñakik jaso dituen dokumentuak kontratuak direla gehienbat eta ez dutela zuzenean esplikatzen zertan lan egiten zuten ordukoek. Dena den, pentsa daiteke inguruko herri gehienetako biztanleena bezalaxe, nekazaritza eta abeltzaintza zirela jarduera ohikoenak.
Iñakik jaso dituen dokumentu gehienak era guztietako kontratuak dira eta ez digute jarduera hauen erretratu zehatzik eskaintzen, baina han-hemenka azaltzen dira zenbait datu, batez ere, maizterrek errentagatik ordaindu beharrekoak finkatzen direnean. Dirutan ordaintzen zen errentaren parte bat, baina bazen generotan ordaintzen zena ere, eta pentsa daiteke baserrian lortzen ziren produktuak zirela. Nekazaritza aldetik garia da gehien aipatzen den produktua, gaur egun hemen egiten ez bada ere, adinduek gogoratuko dute ia oraintsu arte gure artean egiten zela. Dena den, bertan ekoizten zena ez zela nahikoa garbi dago, oso ondo arautua azaltzen baita nola salduko den kanpotik ekartzen den garia. Errenta ordaintzeko beste bi produktu dira oso aipatuak: artatxikia, alde batetik, eta lihoa, bestetik. Beste laboreen artean sarri aipatzen da oloa eta oso gutxitan garagarra. Baratzeak ere sarri azaltzen dira hainbat kontratutan, nahiz eta ez den argitzen zer ekoizten zen haietan. Azkenik, esan dezagun presentzia handia dutela sagarrarekin zerikusia duten gaiek; dela landareen zaintza, sagastien balorea edo sagardoa. Ardoa kanpotik ekartzen zen, Gaztelatik, Nafarroatik... kuriosoa da irakurtzea 1483 urtean Zestoako udalak hiribildua gobernatzeko onartutako 57 ordenantzen artean bat, 27.a hain justu, ardo edo sagardoari ura botatzen dionari jarriko zaion isunaz ari dela. Animaliei dagokienean, pentsa dezakegu, lehenik, nekazaritzaren osagarri izango zela abeltzaintza. Eta ondoren begira dezakegu zein animalia mota zen garrantzitsua garaiko ekonomian. Behiak dira aipatuenak (txahalak, zekorrak...). Haragi eta esnetarako ez ezik,
baserri lanetarako ere erabiltzen ziren. Ardiak ere ugari zirela esan dezakegu, askotan azaltzen baitira errenta kontratuetan. Ahuntzak eta txerriak ere garrantzitsuak ziren elikadura osatzeko. Errenta ordaintzeko askotan aipatzen dira kapoi eta antzarak; beraz, zaindu egin behar. Etxerako ere izango ziren bakan batzuk, baina, seguru asko, ez gehiegi. Lanerako oso erabiliak ziren idi eta mandoak, nahiz eta ez ziren biztanle gehienen eskura egongo. Sarri egiten dira zaldiei buruzko aipamenak ere. Harrigarria iruditu zait ikustea oso gutxitan aipatzen dela astoa, baserri munduan hain zerbitzu ugari eta egokia eskaini duen animalia. pentsa dezake norbaitek, bai nekazaritza mailan, bai abeltzaintzarenean ere, ikusten diren ekoizpen bideen aurrean bizi-maila egokia zutela garai hartako zestoarrek. Baina kontuan hartzen badugu testuetan azaltzen diren kontratuak jende gutxiri dagozkiola, eta populazioaren gehiengoa jornalaria zela eta “zirkuitu” hauetatik kanpo zegoela, esan behar da bizi-maila oso baxua zutela gure aurrekoek eta biziraupen mailakoa zela haien bizitza. Ez dugu basoei buruz ezer esan. Ez garrantzirik ez zutelako, hurrengo batean beste testuinguru batean begiratu nahi dugulako baizik.
J
exux odriozola
186.qxp_55 24/9/17 21:17 Página 15
5 1
BATEN Txiriboga, Zestoako auzo, Zestoaren amaieran, hortxe Altzolarats erreka eta Urola ibaia elkartzen diren puntuan, oraindik Zestoan. Aizarnazabalgo muinoa, eliza, kanpandorrea Jose Mari Larrañaga Larrañaga (txiriboga, 1927 - Aizarna, ikusten ditugula, baina Zestoako partean. Iraulika fabrika bat 2015), txortena apaizaren hitzak dira. Ez zen galderei zegoen hor, eta askotan esaten dut orain, puntu bizia zela hura, motzean erantzuten dien horietakoa, eta pasarte hori non orduko industria hortxe baitzegoen bizi-bizi. Iraulika fabrika, jaio zen galdetuta erantzun ziguna izan zen. 2014an, bertako harriarekin eta ikatzarekin. Ibañarrieta eta Arroa aldera seminarioan zegoenean, bere iloba Itziar Larrañagak zeuden harrobiak, eta harrobietatik harria bagoietan iristen zen, egindako elkarrizketa sortaren emaitza da hau, batez ere. burdin bidea erabiliz; ikatza, berriz, Aizarnatik ateratzen zuten Laburpenaren laburpena, asteroko bisitak baliatuz, ordu eta airez, zintzilik, kableen bidez iristen zen Txiribogara. Puntu mordoxka bat bixi-bixia zen iraulika-fabrika, eta J OSE MARI ETA I SIDORA , I SIDORAREN JAUNARTZEAN baitaukagu grabatuta. hor, iraulika fabrikan indarra izan Aspaldiko kontuak dira zedin argindarra ere bazuen hemen irakurriko enpresa hark (Cementos Zumaia dituzuenak, zementu Electricidad). Etxe berria egin, eta hidraulikoari iraulika zentrala jarri zuten argindarra deitzen zioten sortzeko Urolako urarekin. Hortxe, garaikoak. Iraetatik laster, Amilubi eta Hainbat herritako Lejetazulo esaten genion lekuan, apaiza izan zen Jose hortxe hartzen zen Urolako ura eta Mari: Itziar, Azpeitia, kanala eman. Ur saltoa zegoen Zumarraga, Eskoriatza, iraulikan, eta bertako errota ere Zumaia… Baina mugitzen zuen ur horrek. Ni, esan datozen lerro hauetan, daiteke, ur horien gainean jaioa apaiz baten memoriak naizela; enpresak etxe txiki bat baino, txiribogako egin zuen hor, eta hura zaintzen mutiko baten jarri ziren nire aita eta ama izango oroitzapenak bilatuko zirenak. Eta nire arreba Isidora eta dituzue. ni hortxe jaio ginen. Argi etxe, indar etxe hartan, iraulika fabrikaren ondo-ondoan, GurASOAk Txiribogan, Zestoako auzo Oikiakoak ziren Jose horretan, Aizarnazabalen bistan. Mariren gurasoak; aita, Etxe ondoan geneuzkan ofizinak, Juan Joxe Larrañaga, Nagusikua esaten zitzaion. txortengoa, eta ama, Oraindik zutik dago 2014an teresa Larrañaga, Nagusikua (Forjas de Iraetako txabolakoa. bulegoak dauden eraikinaz ari da). Hemezortzi urteko diferentzia zuten adinean. Aita, txortena II, pilotari profesionala
186.qxp_55 24/9/17 21:17 Página 16
izan zen, eta baita bere osaba ere, aitaren anaia Jose Mari, txortena I. Zestoako Gurutzeaga frontoiko inaugurazio partida jokatu zuen Juan Joxek, eta Eibarko Astelena frontoikoa, berriz, Jose Marik. “pilotan nabarmendu egin ziren hauek, nahiko puntan ibili ziren”. Ama, teresa, berriz, Oikiako txabolakoa zen, “tabernako alaba”. Zazpi ahizpa eta anaia omen ziren etxean, “zazpi alaba, horregatik ere erakarpen handia zuen taberna hark. Aitari gazte-gaztea zenetik gustatu zitzaiola ama, hala entzun eta ikasi genuen. Josten eta sukaldean ikasi, eta Algortako palazio batean, txabarriko markesarenean, zerbitzatu zuen urte batzuez, eta luze egin zitzaion gure aita izango zenari”. Ezkondu ziren, ordea, eta txiribogan jarri ziren bizitzen. Musikazalea eta bertsozalea omen zen teresa; ahoko soinuarekin abila omen zen, eta esku soinua ere ukitu omen zuen gaztetan. “Emazteak senarra utzi zuela, edo senarrak emaztea, bertsoak ateratzen ziren garai hartan, eta tabernan, giro hartan hazia zen gure ama. Gauza zen bertsotan bat-batean kantatzeko eta idatzi zituen bertso-paperak ere”. pilota-zaletasuna aitarengandik bezala, bertso- eta musika-zaletasuna jaso zituen amarengandik Jose Marik. SukALDEtIk pILOtAN “pilotaria, aita, ezkondu zenerako pilotako azken urteetan zegoen. Ni jaio nintzenerako berrogei urteak paseak zituen aitak, eta ni bere aurrean sukaldean hasi nintzen pilotan jokatzen. Harizko pilotekin aritzen nintzen, leihatilak itxita kristalak hautsi ez zitezen. Amari ez dakit zenbaterainoko grazia egiten zion baina…”. probintziatik ere irteten omen zuen aitak bera mutiko zenean: Gasteizera, Logroñora… handik ekartzen zizkien cafeconlechezko karameluek oroitzapen gozoak ekartzen zizkioten. ESkOLA kONtuAk Aizarnazabalgo eskolan hasi zituzten ikasketak bai Jose Marik eta baita bere arreba Isidorak ere. Aizarnazabaldik, ordea, zuzenean Zestoako eskolara etorri beharrean kanporako jauzitxoak egin zituzten biek. Isidora, Donostiako eskola frantses batera bidali zuten, eta urtebetera, egokitu ezinda itzuli zen Zestoako eskolara; frantsesik ez, baina gazteleraz ikasita. Jose Mari, berriz, Aizarnazabalgo urteak bukatu, eta Bilbora bidali zuten, hango ezagun batzuen etxera, Bilboko eskola publiko batean ikastera. “Debaldeko eskola
J OSE
MARIREN ORDENAZIOA .
1955 EKO
ABUZTUAREN
batean izena eman nuen, baina oso urte bitxia izan zen. Eraman ninduten, laugarren mailara edo, nire urteen arabera. Baina ikusten denez, Aizarnazabaldik, baserrieskolatik joanda, hangoa baino maila hobea nuen, eta bosgarrengoan jarri ninduten. Erdara hizkuntza pixka bat hobetzeko eraman ninduten. Eskola publikora eraman ninduten, baina gure eskola-urte guztia joan zen Franco Bilbora etortzekoa zela, eta harentzat festa handi bat eta ikuskizun bikain bat prestatzeko. Dantza, soinua, gimnasia… San Mames… egundoko ikuskizuna izan zen, bai airez eta bai lurrean. Aireplanoak ere ikusi genituen”. 1939ko uztailean diktadoreak Bilbora egin zuen bisitaz ari dela uste dugu, nahiz eta berak ez duen urterik aipatzen. Bilboko ikasturtearen ondoren, Zestoako eskolara etorri zen Jose Mari. Zestoakoak ba omen zeukan izena. “Maristekin, komertzio edo ofizinetarako ikasketak egiteko eskola polita zen. Neu, eskola horretara eraman ninduten. Maristekin urtebete egin nuen, eta laster aldaketa erlijiosoa etorri zen: maristek alde egin eta San Viatorren fraideak etorri ziren. Baina, Zestoan nonbait diru-iturri txikia zeukaten, eta ez zuten denbora askoan iraun. Ondoren, escuelas cristianas deritzaien anaiak etorri ziren, baina hauek ere ez ziren asko egon, eta herriko eskolak bakarrik geratu ziren”. Jose Mariren azken urtea San Viatorren fraideekin izan zen, eta urte hartan etorri omen zitzaion, 14 urterekin, apaiz egiteko gogoa: “amari azaldu nion apaiz egiteko nuen gogoa, eta hark esan zidan mugitzen hasi beharko genuela. Hala, bilatu genuen behar genuen laguntza”. Izan ere, Jose Marik izan zuen 11 urte zituela seminariora joateko aukera, laguntza eskaini baitzioten: “azken borondate bat, apaizgairen bati laguntzeko. 7 AN
186.qxp_55 24/9/17 21:17 Página 17
7 1
Familiartean hil zen emakume bat, eta dirutxo bat utzi zuen apaiz izan nahi zuenari laguntzeko. Ahaide artean galdetu zuten aurrena, baina ez zegoen nahi zuenik. Nik ez nuen nahi, orduan pilotari izan nahi nuen”. 14 urte zituela, bere adineko zestoar batek hartu zuen seminariora joateko erabakia: “Zunzuneginekoa joan zen seminariora. Lekarozen zegoen ikasten hura, eta entzun genuen seminariora joan zela. Horrek ere animatu ninduen. Zestoan, erlijio aldetik, asko eragin ziguten eskolan”.
M EZA
BERRIAREN ONDOREN , AIZARNAZABALEN .
A ITAREN
APUSTU Z AL ETASUNA
1955 EKO
ABUZTUAREN
14 AN
Jose Mariren aita, pilotaria izateaz gain, apustuzale amorratua zen. “Mundu hor retan nahiko sar tua zen. Bere bila etortzen ziren hortik”. Bi desafio behintzat kontatzen ditu Jose Marik; bata korrikako desafioa, Aizar nako Klaudio Egaña eta Aiako Txikiar en artekoa, eta bestea Aizar nazabalgo Altuna baserriko idiar en eta Tolosako Pedro Juanen “behi famatuaren” artekoa. Klaudio Egaña hilabeteetan egon omen zen beraien etxean, beraien aitar ekin entrenatzen, “gure aita bizikletan jarri eta korrikalaria korrika Oikiara joaten ziren. Bera zen prestatzaile, entr enatzaile”. Apustu hura galdu egin omen zuen Klaudio Egañak. Interneten begiratu bat eginda, jakin dugu apustu hau 1928ko otsailaren 26an egin zela Azpeitian, eta egun har tako ber tsoak ere iritsi zaizkigu gaur egunera ar te. Tolosan jokatu omen zen behiaren eta idiar en arteko dema: “Aizarnazabalgo idiar ekin itzain joan zen aita, aurr etik, akuiluarekin. Har riari eragiten atzetik Urtain zen, boxeolari famatuaren aita. Beste aldetik, Pedro Juan bera eta Asteasuko Ondartxa. Ni oso mutikoa nintzen, baina badakit nolako poza, nolako festa izan zen Txiribogan, Tolosan apustu hura irabazita”. Apustu honen err eferentziak egongo direla pentsatzen dugu, baina ez dugu aurkitu bat ere. “Beste afizioen ar tean jokalaria zen gur e aita, dirua jokatzen zuen. Nork berak uste izaten du asko dakiela, nork irabaziko duen, eta diru erraza handik ekarriko duela. Baina badakizue, jokoan jokalari gutxi da aberastu denik. Galtzen denean dena galtzen da, eta irabazten denean er raz joaten da dirua”. Aitari, etxeratzean, antzematen omen zitzaion zer ger tatu zen frontoian edo plazan. “Etortzen zenean autob usean etxera, nolako argia zetorr en edo ilun zetorren… igarri egiten genion umeok ere”.
EtXEtIk kANpOrAtuAk Jose Mari seminarioan ikasketak egiten ari zela, iraulikako arduradunek etxetik bota nahi izan zituzten egun batetik bestera. txiribogako Bengoetxe baserrikoek, esan zieten etxe ondoan egingo zutela errota bat, beraiek bizi zitezen. “Bengoetxekoak errenteroak ziren, eta etxea erosteko aukera izan zutenean, gure aitak lagundu egin zien. Oso etxekoak genituen, eta laguntza behar izan genuenean, lagundu egin ziguten haiek ere”. Arazoa zen errota eraiki egin behar zela, eta bitartean nora joanik ez zeukala familiak. Jose Marik, seminarioko irakasle bati kontatu omen zion familiaren egoera, eta kasualitateak zer diren, irakasle hark ezagutzen omen zuen moja bat, iraulikaren jabe zen markesaren familiarteko egiten zena. Irakasle hark mojarekin hitz egin, mojak markesarekin hitz egin, eta enpresaren arduradunei laster iritsi omen zitzaien familia hari etxean geratzen uzteko agindua, Bengoetxeko errota eraikitzen zuten bitartean. Errota hartan bizi izan zen familia, harik eta Jose Mari apaiz egin, eta bere destinoetan bizitzen jarri arte. J OSE MARI PILOTARIZ JANTZITA. DATA EZEZAGUNA
Hasieran esan dugun bezala, ordu mordoxka daukagu Jose Mariren kontakizunekin. Hamaika kontu ezin izan ditugu sartu artikulu honetan, espazio mugatua medio.
N
erea Odriozola
186.qxp_55 24/9/17 21:17 Pรกgina 18
artean e gUztien id k z a b o danbolinekzozketa eginda, bazlea laren ira e t r a X t i n da opar rzazU iza anti saga
X
saria Jasotzeko 3 hilabeteko epea
Ikasturte berria hasteko prest! Duela pare bat aste itzuli ziren umeak eskolara eta datorren astean helduen txanda izango da, euskaltegiko ikasturtea urriaren 2an hasiko da-eta. Aurreko ikasturtea, 20. Korrika tarteko, ederra izan zen eta aurtengoan Korrikarik izango ez bada ere, halakoxea izatea espero dugu! Adin, helburu eta motibazio guztietako jendea hurbildu zaigu izen-ematera eta ondorengo taldeak osatu ditugu: Hasiera maila (A1): astelehenetik ostegunera 17:00etan A2 maila: astelehenetik ostegunera 19:00etan. Autoikaskuntza: B1 maila, B2 maila, C1 maila eta alfabetatzea. Zuk ere izena eman nahi baduzu garaiz zabiltza! Deitu 670 420 048 telefonora edo bidali mezua zestoa@aek.eus Gogoratu, Zestoako Udalak AEKrekin duen hitzarmenari esker, zestoarrek 100 euroko matrikula ordaintzen dutela eta %80ko asistentzia edukiz gero, ikasturte amaieran 100 euro horiek berreskura daitezkeela. Alegia, ikastaroa DOAN egin dezakezula! Ez galdu aukera! Zatoz AEKra!
186.qxp_55 24/9/17 21:17 Página 19
30
LARUNBATA
Monbarreko sarraskiaren XXXIII. urtemuga. 9:00etan Ertxiñara irteera. 13:00etan Xabin Etxaideren monolitora kalejira.
URRIA 01
IGANDEA
Gure Esku Dagok deituta giza katea 13:00etan plazan. Espainiako Guardia Zibila Katalunian egiten ari den operazioen larritasuna ikusirik, eta urriaren 1eko erreferenduma galarazteko Espainiako Gobernua bultzatzen ari den neurri antidemokratikoei erantzunez. Arroarrek autobusa antolatu dute Bartzelonara. "Erabakitzeko eskubidearen alde gaudelako eta kataluniar herriari gure elkartasuna adierazteko". Arroatik urriaren 1ean 0:00etan aterako da autobusa eta 17:00etan izango da Bartzelonatik itzulera. Joan etorriak 35 euroko kostua izango du. 50 pertsona elkartuz gero autobusa egongo da, bestela ez. Izena emateko ordena errespetatuko da. Azken eguna, astelehen gaua. Apuntatzeko bidali zure izena whasapez 634570337/665751006 zenbakietara. • F11 argazki taldeak Elorrio eta Axpe mendi aldera irteera irekia.
08 18
IGANDEA
Arroa Bira. Bukatu eta gero hamaiketakoa izango da Ederki elkartean. ASTEAZKENA
•Y
Ekain Guraso Elkarteko urteko batzarra arratsaldeko 19:00etan eskolan.
oga ikastaroa. Mertxe urretaren yoga ikastaroa urriaren 2an hasiko da. Astelehen eta asteazkenetan izango da, printzipioz 17:30etatik 19:00etara, Zestoako kultur Etxean. Mertxe urretak 27 urteko esperientzia du. Haurrentzat, gazteentzat, helduentzat eta haurdun daudenentzat da egokia. Informazio gehiago nahi duenak 657 722 841 telefonora deitu.
•a
lima dantza, haur eta gaztetxoentzako jarduerak. Ekialdeko dantza (Sabel dantza), Gimnasia hipopresiboa, pilates, haur eta gaztetxoentzako dantza, gaztetxoentzako antzerkia. Infomrazio gehiagorako 630 559 584.•Arteterapia tailerrak Irati Arriolaren eskutik. Autoestima hobetzea, komunikazioa eta harremanak hobetzea... lantzen dituen artearen psikoterapia saioak. Ordu eta erdiko saioa astean behin (prezioa 30 euro hilean). kontaktua arri.irati@gmail.com.
•“
krav maga" defentsa pertsonaleko talde bat sortu nahi da Zestoan Helduentzako eta 11 uretik gorako gaztetxoentzat. Alima dantzalekuan erakustaldia egingo da irailaren 28an, arratsaldeko 17:00etan. Informazio gehiagorako 627397143 telefonora deitu.
9
IR
AILA
age n d •g a •a
1
aztelekua martxan kokaleku berrian. Udako
etenaren ondoren, urriaren 5ean hasiko du gaztelekuak ikasturte berria, ohiko ordutegiarekin: Ostegunetan: 16:30-19:00 (3.zikloa). Ostiral eta larunbatetan: 16:00-19:30 (DBH). Gaztelekua lehen anbulategia kokatuta zegoen lokalera aldatu da.
ek. aurtengo taldeak: hasiera maila (A1): astelehenetik ostegunera 17:00etan. A2 maila: astelehenetik ostegunera 19:00etan. Autoikaskuntza: B1 maila, B2 maila, C1 maila eta alfabetatzea. Informazio gehiagorako deitu 670 420 048 telefonora edo bidali mezua zestoa@aek.eus helbidera. Zestoako udalak AEkrekin duen hitzarmenari esker, zestoarrek 100 euroko matrikula ordaintzen dute baina %80ko asistentzia edukiz gero, ikasturte amaieran 100 euro horiek berreskura daitezke. Alegia, ikastaroa doan egin daiteke.
•m
emoria historikoa: frankismoaren ondorioak euskal herrian. portale kultur Elkarteak antolatutako jardunaldiak - Urriak 17, asteartea. Hitzaldia: Frankismoa Euskal Herrian, Iñaki Egaña - Urriak 24, asteartea. Hitzaldia: Egia, justizia eta erreparazioa, Josu Ibargutxi - Urriak 29, igandea. Gurseko kontzentrazioesparrura bisita gidatua, Josu txuekarekin. Gursen (Bearno) eduki zituzten preso bi aizarnar eta bi arroar 1939an. Izena ematea urriaren 2tik 17ra: potxolonean edo portalekulturelkartea@gmail.com helbidean. prezioa (bidaia + bazkaria): 35 euro; portale kultur Elkarteko bazkideek 25 euro.
•o
ndarearen europako Jardunaldiak: paisaia bizia, paisaiaren eraikuntza. Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Bisita gidatuak Zestoa aldetik. - Urriak 7, larunbata, 10:30. Narrondo auzoa (Narrondo tabernaren aurrean). Narrondoko zementeren paisaia. Izena ematea: 634 457 022 ziiz@ziiz.eus. Antolatzailea: ZIZ eta Zumaiako udala. - Urriak 8, igandea, 10:30, Santa Engraziako benta. Zumaiako paisaia, Yeregui erlojuen bitartez. Izena ematea: 666 950 274 xabier@yereguielkartea.eus. Antolatzailea: Yeregui elkartea. - Urriak 13, ostirala, 10:00 – 12:00. Zestoako turismo Bulegoa. Danbolinzulo kobazuloan barrena. Izena ematea: 943 868 811. info@ekainberri.com. Antolatzailea. Ekainberri. J - Urriak 21 eta 28 (larunbatak), 11:00. Aizarnako plaza. Ertxiña mendiko lignito meatzaritza ondarea. Izena ematea: kultura@zestoa.eus. Antolatzailea: Zestoako udala. (informazio gehiago danbolin.eus Agenda atalean)
186.qxp_55 24/9/17 21:17 Pรกgina 20
Gesalaga, 1 Tel. 943 148 524 20740 Zestoa Gipuzkoa zestoa_autoeskola@hotmail.com
943 148 061