Urtarrila 2018

Page 1

danbolin

190.qxp_55 1/2/18 16:46 Pรกgina 1

2018ko urtarrila

190 zk.


190.qxp_55 1/2/18 16:46 Pรกgina 2

943 148 061


190.qxp_55 1/2/18 16:46 Página 3

34 6 10 12 13 16 19 ENB I D OA BO TA L I BR E

JARDU NIAN JOSE MARI E LORZ A

365 EGU N , 365 ARGAZKI

I N K ES TA- K A L E / BA L E

ATARIKOA ATARITIK Atarikoa ataritik, urte berriaren ataritik, euri tanta asko, hitzak, agurrak, irribarreak, mazapanak, lagunak, abestiak, zitak, negarrak, bazkalosteko kafeak, nekea, etsaiak, olatuak, elurra, ilusioak, kirola, bakardadea, argazkiak, festak, enbidoak, planak, lana, agenda, musika, besarkadak, haserreak, topaketak, bidaiak, sustoak, birusak, hilabetekaria, deiak, tximinia, lo-kuluxka, errepidea, aterkia, potajea, zelai hezea, aza, liburu bat, txokolatea, xira, eguzkia, ibaia, txoriak, laranja-zukua ... URTARRILA, BETIKO NEGU KOLOREEKIN. Danbolineko 190. aleko ataritik, negu usainarekin eta hotza bezain hezea dugun giroarekin agur t’erdi. Igogailuaren zain zaude akaso, edo portaleko eskailerak igotzen, edo tabernako barran, igual sukaldean, edo komunean… auskalo, eta berdin da. Zuretzat ere bada hil honetako Danbolin. Hitz hauek irakurriko ez dituenari argazkiko keinua eskaintzen diot, harrera moduan. Izan ere, harrera goxoa egin nahi izaten diogu irakurleari, eta are goxoagoa egin nahi izaten dugu aldizkaria, paperean eta sarean. Istorio eta historia pila bat kontatu dira 190 ale horietan, baina, antza denez, herriak askorako ematen du, eta beste hainbeste eta gehiago kontatu nahiko genituzke. Batzuetan, ideia mordoxka biltzen dira erredakzioan; gutxiago beste hainbatetan, eta are gutxiagotan sobratzen dira boluntarioak lan bati edo besteari ekiteko. Hainbat behar sortzen dira, eta denei erreparatu behar hileroko Danbolin herritar guztien postontzietara iritsi ahal izateko: ideiak, motibazioa, prestutasuna, bilerak, abilezia, boluntariotza, telefono deiak, idazleak, zuzentzaileak, elkarrizketatzaileak eta elkarrizketatuak, irakurleak, gomendioak, denbora, argazkilariak, maketatzailea, ardurak, epe mugak… eta horiei guztiei tiraka eta bultzaka ibiltzea. Horren guztiaren ondoren, izerdi tanta gehiago edo gutxiagorekin, esku artean 2018ko urtarrileko alea dastatzeko aukera duzu. On egin!

d a n b o l i n EK

M

aialen kortadi iparragirre

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: info@danbolin.eus

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, Maialen Kortadi eta Naiara Exposito

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

SORME NAREN OL ATUAN

DAN BO L IN. EU S

A G E N DA

diruz lagundutakoa


190.qxp_55 1/2/18 16:46 Página 4

Ed enbidoa

Argi gelditu al zaik, Taladro?

erra pu*, Taladro. Bizikletatik furgonetara, paretatik helikopterora… Arrazoirik ez zaik falta; denetarik pasatu zaidak. Hemen beti gogorarazten dizkidaken hazaña horietako batzuen errepaso txiki bat; ea garbi gelditze zaizkidaken behingoagatik: bizikletaren ingurukoa 2013ko udaran pasatu zen, Jon Alberdi Jontxurekin Pirinioak bizikletarekin zeharkatzera joan ginenean. Hantxe abiatu ginen, Manresatik Zestoara, eta, lehenengo etapan, Port Cantoko mendatea igotzen kilometro baten faltan, “El señor del mazo”k kasu egin zidan. Bizikletatik jaitsi, eta pedalkada bat gehiago ere emateko ez nintzen gai. Eskerrak: furgoneta bat gelditu zen, eta gora igo ninduten. Burugogorra nauk, ordea, eta hurrengo egunean berriz martxan ipini, eta bost egunetan Zestoan ginen. Eskalatzen ere hainbat gauza pasatu zaizkit, baina bat izan da orain arteko epikoena; Youtuben ere ikus daiteke, nahi izanez gero. 2015eko udaran, Mikel Odriozola Platarekin Peña Santa hegoko horma (680 m) eskalatzera joan ginen, Europako mendietan (Picos de Europa). Erdi bidean gindoazela, kanto bat puskatu zitzaidan, eta reuniora (azkenengo lotura puntura, 5-10 metrotara) erori nintzen. Erorketan kontrola galdu, eta golpe ederra hartu nuen. Ondo baloratu ondoren, zentzudunena helikopteroari deitzea zela erabaki genuen, eta aire erreskate bidez Leongo ospitalean lur hartu nuen. Laburbilduz: ukalondoan hiru puntu, eta eskumuturrean eskafoidea apurtuta, eta, noski, gorputz guztia minduta. Hori bai, esan dezakegu gure lehenengo helikoptero bidaia Pikosen eta debalde egin genuela; seguru nago, ordea, Platak nik baino gehiago disfrutatuko zuela bidaia. Azkenik, nire azkenengo afizioa. Betidanik gustatu izan zait eztia, baina aurten arte ez dut erleak jartzeko saltoa emateko erabakia hartu. Eta ez naiz damutzen! Ikasten eta disfrutatzen nabil. Erlezainen etsairik handienetako batekin ere borrokan aritzea tokatu zait: Asiako liztorra. Arazo larria, dudarik gabe, baina elkarrekin bizitzen ikasi behar dugu, tamalez. Bueno, eta, bukatzeko, nire lehengusu maiteari, Esti Zabalari, botako diot enbidoa: betidanik ibili zara boluntario lanetan murgilduta; enbidoa boluntario gehiago fitxatzeko aprobetxatu nahi?

P

J

intada . Kale katuak.

uanjo zabala

Azken urteetan, kale katuak asko ugaldu dira, eta horrekin batera, arazoak gehitu dira. Esate baterako, katuen kolonietan gaixotasunak ugaritu dira, alta garaiko iskanbilak eta markaketak gehitu dira, elikatze gune gehiago sortu dira, eta, beraz, txoko gehiago zikintzen dira, zaborrontzietako hondakinetatik jaten dute, eta ingurua zikintzen... Jakin badakigu kale katuak beharrezkoak direla sagu eta arratoiak ugaldu ez daitezen, eta, era berean, gure eskubide bera dutela duin bizitzeko. Egoera honi aurre egiteko, Zestoako bizilagun batzuk elkartu gara, eta KaleKatu elkartea sortu dugu. Elkarte honen helburuetako bat ugaltze kopurua kontrolatzea da. Horretarako, jada inguruko herrietan (Azpeitian, Azkoitian, Elgoibarren...) abian den CES (Captura, Esterilización y Suelta) sistema erabiltzea da asmoa: katuak harrapatu, albaitariarengana eraman, eta han osasun egoera aztertu ondoren, esterilizatu edo zikiratu egingo dira koloniara itzuli aurretik. Informazio gehiago nahi duzuenontzat, bilera bat antolatuko dugu: urtarrilaren 29an egingo da, arratsaldeko 19:30ean, kultur etxeko aretoan. Aurrez, bileraren berri emango dugu kalean kartelen bidez.

“Estatu edo zibilizazio bat, animaliak tratatzen ditugun moduagatik epaitu daiteke” Mahatma Gandhi. Facebook: KaleKatu Elkartea

K

aleKatu Elkartea


190.qxp_55 1/2/18 16:46 Página 5

5

botalibrean

Abizenik gabeko amamak.

“Tortillaren” amama eta “tarta mokarena”. Hala bereizten dituzte nire lagun askok oraindik ere gure bi amamak. Urtebetetze festarako tarta berezi eta goxo hura egin ohi zuen amama Xolek. Amama Pilarren ostiraletako patata tortillak, aldiz, aski ezagunak dira gure ingurukoentzat. Biak azkoitiarrak, eta biei emakume berak eman zien bularra jaiotzean. Bitxia, ezta? Biak Akaso Gabonak pasa berri dituguZestoara ezkondu lako izango da, baina zenbat buelta eman dizkiodan hitz hoarren, ez omen zurri. Eta askotan esan diot neure buruari familia bat tokatu ten tratu handirik egiten zaigula nolabait esateko, eta familia berdin izan daiteizan patuak ala kasualitateak hala nahi izanda nire keela lagun kuadrilla, edo denborarekin elkartuz joan garen gurasoak ezkondu ziren arte. Izaera guztiz ezberdijende multzoa, ez daukala zertan odolak lotu. Eta horri buelnekoak izaki, beren izen arrunta “amama” hitzari taka pasatu ditut egunak. Baiatxikiriko abizen bereizgarri bat izan da betidanik na hor bada zerbait lotzen etxean. “Amama Pilarrenera noa” edo “amama Xogaituena… Garai batean, falerenetik pasatu naiz”. miliak handiak ziren, eta etxe Kolpe bortitz bat sentitu dut, ordea, duela berean ama, aita, amama, aiegun gutxi, amama Pilarren inguruan hitz egiten ari taita, osabak, izebak… denak nintzela neska lagunak aitortu zidanean ez zekiela elkarrekin bizi ziren, eta eguPilar izena zuenik. Inoiz ez omen zuen entzun “amanero ez bazeuden, sarri elma Pilar” nire ahotik… Nola liteke? kartzen ziren. Nolabaiteko baBi urte pasatu dira amama Xole hil zenetik, bes bat suposatzen zuen faeta handik aste batzuetara hasi nintzen neska lagumilia horrek… Gaur egun, garaiak aldatu egin dira, familiak narekin. Badirudi bi urte hauetan amama Pilar “amatxikitu egin dira, eta jada ez dira lehen adina elkartzen. Bama” bihurtu dela, eta amama Xole, aldiz, izen konkoitzak bereari begiratze bat ere badagoela uste dut, eta, japosatu gisa gelditu dela. Oharkabean egin ohi ditukina, baloreen galtze bat, indibidualizazioa… kolektibitateagun kontuak dira, baina tristura eragin dit. ren galera bat, esango nuke. Ez dugu asmatu familia eredu Min egin dit amamari abizena kentzeak, hoberriak sortzen, harreman berriak eraikitzen… Horretaz sorrekin garrantzi handiagoa emango banio bezala. ziologoek edo antropologoek gehiago jakingo dute, noski, Edo, agian, min egin dit bi amamen binomioa gustueta ez noa ur handitan sartzera. Soilik, sentipenetatik abiako nuelako, eta bietako baten falta azaleratzen duetzen naiz; babes falta ikaragarria somatzen dut inguruan, lako. “Baina amama Xoletaz hitz egin dizut inoiz, ezeta baita behar handi bat ere elkarrengana biltzeko. Uste ta?”, galdetu diot segidan. Bai noski, nola ez. Kontua dut aberatsago garela taldean. Eta azkenaldian elkartze hoda “Amamarekin bazkaltzeko gelditu naiz” edo rrek uts egiten duenaren sentsazioa dut. Gutxiago eztabai“Amamaren etxera noa” esaldiek ez dutela abizen datzen denaren ustea, sakontzeko zailtasuna… Azken finebeharrik izan bi urte hauetan. Eta aitortu behar dut an, bakoitzak bereari begiratzearen jarrera gailentzen da, min egin didala neure buruko oharkabetasunak egineta ondorioz bidean garrantzitsua den zerbait galtzen ari dako “hutsak”. garela somatzen dut. Emozionaldi pobretze bat, nolabait Barrenak zeharo astindu dizkit kontuak. Eta esatearren. Eta hor gabiltza bateko eta besteko bideak jobarren kezka hau aitzakiatzat erabili nahi izan dut bi rratuz, hutsuneak bete nahian. Nork bere bidea egitea beamamei omenalditxoa eskaintzeko. Halaxe maitatu harrezkoa da, eta, besteekin ondo egoteko, aurrena guk eta oroitu nahi nituzkeelako biak, beren abizenekin. egon behar dugu ondo. Baina ondo egote horretan ezin Bihar, amama Xoleren “tarta moka” eta haren hitz dugu ahaztu ondokoarekin, besteekin, lagunekin, etxekoejarioaz arituko naiz amama Pilarrekin bainuetxera kin, lankideekin, nahiz eta askotan egoerak ez izan samubuelta egiten dudanean. rrak; indarra taldeak ematen digu. Eta familian senti dezakegun babes emozional hori, lor dezakegu bestelako taldeetan ere, kuadrillan, lagun artean…

Familia.

M

argari eizagirre

J

agoba astiazaran


190.qxp_55 1/2/18 16:46 Página 6

J

ardunian

JOSE MARI

ELORZA

“Dendak asko eman dit, benetan eskertu nahi ditut zestoarrak”

GALTZERDI, KULERO, GALTZONTZILO, ATERKI EDOTA HARI TARTEAN IBILI DA JOXE MARI ELORZA URTEETAN. ABENDUAREN 30EAN ITXI ZITUEN ELORZA MERTZERIAKO PERTSIANAK. 1951AN JAIO ZEN JOXE M ARI DENDA GAINEKO ETXEAN . EGUNKARI BATEKO ZESTOAKO ATALAK HONELA ZIOEN : “ DON EUSEBIO ELORZAREN EMAZTEAK , HERRI HONETAKO MERKATARIAK , SEMEA IZAN DU. PONTEKO IZENA JOSE M ARIA JARRI DIOTE. ZORIONAK ”. F AMILIAKO

NEGOZIOAN HASI ZEN LANEAN GAZTETAN, ETA 40 URTE ETA GERO ERRETIROA HARTZEKO ORDUA IRITSI ZAIOLA ERABAKI DU. ORAIN BIZI EGIN BEHAR DUELA DIO, TOPATUKO DUELA ZEREGINA. EZ DUGU ZALANTZARIK EGITEN , DENDAKO APAL ARTEAN EZAGUTU BADUGU ERE , KIMIKOA DA IKASKETAZ ETA AFIZIOZ HISTORIALARIA DELA ESATEN ERE AUSARTUKO GARA . GUSTUKO DITU OSO ETA DEZENTE EZAGUTZEN DITU HISTORIA KONTUAK, FAMILIAKO ZUHAITZ GENEALOGIKOA , ARGAZKI ZAHARRAK …

Guk beti dendan ezagutu zaitugu baina ikasketaz kimikoa zara, ezta? Bai, hala da. Bilboko unibertsitatean ikasi nuen, egungo EHUren aurrekoan. Argi neukan letretako ikasketak ez nituela egin nahi, kimikako irakaslea jatorra zen oso eta gustatu egiten zitzaidan. Orduan ez zen jende asko joaten unibertsitatera, nik aukera izan nuen eta kimika ikastea erabaki nuen.

Zer dela eta hasi zinen dendan lanean? Kimika ikasi nuen baina orduan ez zeuden irteera asko arlo horretan. Izatekotan irakasle lanetan baina ez ninduen asko erakartzen lan horrek. Ikasle garaian ni baino gazteagoei klase partikularrak-eta ematen ibili nintzen, eta irakasle aritzeko aukera batzuk atera zitzaizkidan arren, ez nuen jarraitu nahi izan mundu horretan.

Gure aitarena zen mertzeria, ama ere ibiltzen zen berarekin lanean. Gurasoak gaixotu zirenean arrebak hartu zuen. Arreba, ordea, Bruselara joatekoa zen bizitzera, han bizi da oraindik. Orduan, arreba kanpora joan aurretik, pixkanaka dendan ikasten hasi nintzen eta azkenean neu geratu nintzen lanean.

Orduan, dendak baditu urte batzuk? Ehun urte baino gehiago. 1910erako denda eta goiko etxea eraikita zeuden. Dendak bi sarrera zituen, bi denda izango balira bezala, baina atzetik komunikatuta zeuden. Denda hura Joakin Elorzarena zen, gure aitonarena. 1951an hil zen eta lau seme-alaba zituen: Emiliana, Joxe Mari, Migel eta gure aita Eusebio. Ordurako Joxe Mari hilda zegoen eta Emiliana Iruñera ezkondu zen. Beraz, dendaren alde bat osaba Migelentzat geratu zen eta bestea gure aitarentzat. Osabarentzat janari denda eta gure aitarentzat mertzeria.

Hemen txokolategia zela ere entzuna dugu. Aitona Joakin txokolategilea eta karamelugilea zen. Dendaren azpiko lokalean zegoen txokolate fabrika, dokumentuetan halaxe dago adierazita, “fábrica de chocolate”. Errota moduko bat zen, bi harri handi zeuden eta kakaoa, azukrea… ehotzen zuten. Ezagutu nituen etxean txokolatea egiteko moldeak ere. Han ibiltzen zituzten errotarri horiek Zubimusuko atarian daude orain. Olazabaldarrek beti gogoratzen didate Alonderoko aldapan zer usain gozo izaten zen.


190.qxp_55 1/2/18 16:46 Página 7

7 “emakumeek niri baino arrebari errazago eskatuko zizkioten kuleroak”


190.qxp_55 1/2/18 16:46 Página 8

Urte hauetan guztietan bezero berdinak izan al dituzu? Asko aldatu direla esango nuke. Lehen emakumeak bakarrik etortzen ziren eta ez oso gazteak. Orain, gazteak ere etorri izan dira eta baita gizonezkoak ere. Asko ez, baina opariren bat edo erostera, bakarrik bizi direnak… Hasieran ni neu gizonezkoa izatea ere txokea izan zela esango nuke. Adibidez, garai hartan emakumeek niri baino arrebari errazago eskatuko zizkioten kuleroak… Josten ere ez nekien… Baina pixkanaka gauzak ikasten joan nintzen.

Orain dela 40 urte eta orain produktu berdinak saltzen al dira? Ez, ez. Lehen, adibidez, jertseak bi motatakoak izaten ziren. Orain, berriz, nahi adina daude. Galtzerdiak lehen nylonezkoak izaten ziren, orain likrazkoak. Lehen erostea baino merkeagoa izaten zen konpontzea, arropa ez zen orain bezain sarri erosten. Gominak, lakak edota espumak ere hasieran ez ziren saltzen, lehen plisa erabiltzen zen.

Dendako produktu izarra zein izan dela esango zenuke? Ba, argi eta garbi, hariak. Hariak saldu izan ditut gehien. Baina niretzako salmenta onenak pijamenak eta barruko arropenak izan dira.

Horrenbeste urtean dendan lanean, bitxikeriarik izango duzu kontatzeko? Ba hasieran berria nintzen mertzeriako kontuetan eta gauza asko ez nekizkien. Lehen izara jokoak ez ziren saltzen, tela saltzen genuen. Emakume bat etorri zitzaidan esanez, ohe txikikoa eta korte batekoa nahi zuela. Nik ez neukan ideiarik ere kortea zer zen, arrebari deitu behar izan nion. Hura bai kortea… [kar-kar-kar!]

Beste behin, gizon txiki bat sartu zen dendara; ez zen zestoarra. Nire aurrean, nabarmen, galtzak eta alkandora bat hartu eta alde egin zuen dendatik ezer esan gabe. Atzetik irten nintzen galdezka, ea zertan ari zen. Eta berak: “Zer gertatzen da ba? Taberna batera noa probatzera”.

Hor, almazenean, bada txokotxo bat… Bai, nire txokoa; ordu asko pasa izan ditut bakarrik eta baita lagunekin ere. Periodikoko zatiak, argazki zaharrak, familiako kontuak, Frantziako tourreko irudiak, festetako programak… dauzkat gordeta. Horrelako kontuak asko gustatzen zaizkit; jolasean ibili izan naiz eta dendan bezerorik ez zegoenean hor sartu eta nire kontuekin aritzen nintzen. Orain denbora gehiago izango dut nire gustuko kontuekin txoko honetan saltsan ibiltzeko.

Bada denbora ixteko erabakia hartu zenuela, ezta? Ba, bai. Orain 66 urte ditut, 65 urte egin nituenean laster itxi beharko nuela pentsatzen hasi nintzen. Legearen arabera, baldintza batzuk beteta, 65 urtetik aurrera lanean jarrai dezakezu eta hala ibili naiz azken urte honetan. Baina, nahikoa lan egin dut, 37 urte ditut kotizatuta, noizbait iritsi behar zuen ixteko orduak.

Zer sentitu zenuen azkeneko egunean, pertsiana bota zenuenean? Abenduaren 30ean ireki nuen azkenekoz, urteko azken lan-egunean. 13:00ak iritsi zirenean itxi nuen eta orduan ez nuen ezer berezirik sentitu. Orain bai ordea. Azkenean, bizi osoa hemen, egunean ordu asko. Aldaketa handia da. Herritarrekin izan dudan gertuko tratu hori orain ez da berdina izango. Askok pena hartzen dutela esan didate eta nik ere hala sentitzen dut. Dendak asko eman dit, benetan eskertu nahi ditut zestoarrak, urte hauetan guztietan dendara etorri izanagatik eta sortutako harremanengatik.

Etorkizunik ikusten al diozu dendari ala betiko itxi ditu ateak? Nik gustura alokatuko nioke norbaiti. Dendak aukerak dituela iruditzen zait; gauza handietan pentsatu gabe, baina negozioa badago. Jakin egin behar da bezeroak zer nahi duen eta hori eskaini behar da. Urte batzuk hobeak eta besteak okerragoak izaten dira, eskaera egitean arriskatu egiten zara eta beti izaten dira buruhausteak, baina etekinak atera daitezke. Horrelako dendak gero eta gutxiago daude gainera; dudarik gabe, etorkizuna ikusten diot.

Zestoako merkatari txiki bezala, nola ikusten duzu herriko egoera? Kontu serioa da hori. Denon esku dago herriko dendak bizirik mantentzea, dendarik gabe herria hil egingo litzateke. Ez da obligazioa herrian erostea baina denok saiatu beharko genuke.

“ez da obligazio herrian erostea baina denok saiatu beharko genuke”

A

maiur aristi arregi


190.qxp_55 1/2/18 16:46 Pรกgina 9

PUBLIRREPORTAJEA

Grupo WEC energia-sektoreko eta industria orokorreko punta-puntako bezeroentzako osagai handien soluzio bateratuak eskaintzen dituen mundu mailako liderra da. Pieza handien fundizioan eta mekanizazioan lan egiten duen hirugarren belaunaldia gara dagoeneko.

Gainera, 2005az geroztik, zerbitzu bateratua eskaintzen diegu gure bezeroei, eta kalitate eta zerbitzu onenetan oinarritutako pieza burdinurtuak, mekanizatuak eta azaleko tratamenduekin tratatutako piezak entregatzen ditugu. Gure leloa: Thinking forward, beti gehiago nahi izatea da. Etorkizunera begira proiektatzea, jarrera baikorra izatea, gure lanari mugarik ez jartzea da. Hori da Grupo WEC-en lan-filosofia, eta ideiak, berrikuntza eta lantaldea dira gakoak. Gu ordezkatzen gaituzten baloreak eta gure eguneroko esfortzuaren pizgarriak Erantzukizuna, Berrikuntza eta Hobekuntza dira. Elkarlana eta Taldeko lana sustatzen ditugu, eta harro gaude Arin erantzuteaz eta gure taldeen Lidergoaz. Itziar-Debako gure mekanizazio negoziounitatean urratsak ematen jarraitu nahi dugu: 60 pertsonatik gora ditugu piezen mekanizazioari eta azaleko tratamenduen prozesuei lotutako hainbat proiektutan lanean, eta euren karrera etorkizuneko proiektu baten inguruan garatu nahi duten industria sektoreko profesionalen talde batekin osatu nahi dugu taldea. Mekanizazio edota industria mantentzean aditua bazara eta gure taldean sartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. empleo@grupowec.com www.grupowec.come


190.qxp_55 1/2/18 16:46 Pรกgina 10

SALEGI URBIETA ARGAZKIGINTZA SERIOXEAGO HARTU, IKASTAROA EGIN ETA BI URTERA , ERRONKA BAT JARRI DIO BERE BURUARI, EDO HOBETO ESANDA , BERE BEGIEI; 2017AN 365 ARGAZKI ATERA DITU, EGUNEAN ARGAZKI BAT . ONDORIOAK ATERATZEN HARRAPATU DUGU ORAINDIK. Noiztik ari zara argazkiak ateratzen? Unibertsitate garaian lortu nuen lehen kamera, reflex analogiko bat, eta harekin hasi nintzen zerbaitetan. Kamera hura nahiko azkar hondatu nuen, bidaia batean lurrera erorita, eta haren ordainetan erosi nuen kamera digital konpaktuarekin ondo moldatzen ez nintzenez, alde batera utzi nituen argazki kontuak, duela hiru urte argazki elkartea eratu zen arte. Ikastaro bat antolatu zuten, eta pentsatu nuen bazela garaia zerbait ikasteko, eta, gutxienez, oporretan itxurazko argazkiak ateratzeko gai izateko. Halaxe heldu nion berriro. Iaz, 365 argazki. Nolatan? Ba, baziren bi urte ikastaroa egin eta argazki elkartekoekin nenbilela, eta jabetu nintzen, sarritan, nik ezer ikusten ez nuen lekuan ere ikusten zutela haiek zeri atera argazkia. Hala, pentsatu nuen begia trebatu beharra neukala, eta lanak jarri nizkion neure buruari: urtebetez egunero-egunero argazki bat ateratzea, gutxienez. Erraz egin al duzu? Egia esan behar bada, ez da zaila izan, emaitzarekin oso zorrotza izan ez naizelako. Gure bizimoduarekin zaila da egunero-egunero argazki on bat ateratzea, eta gutxiagorekin konformatu naiz. Akaso orain, aurrera begira, argazki gutxiago eta landuagoak egiten saiatuko naiz, ikusi orduko botoiari sakatu beharrean. Gustura geratu zara? Nahiko gustura, bai, ikas daitekeen zerbait dela ikusi dudalako, eta, gainera, entretenimendu ederra izan delako zokomiran ibiltzea. Ondoriorik atera al dugu? Urtea luzea dela... [kar-kar...]. Eta argazki abstraktuak egiten baino gehiago gozatzen dudala aurrean animaliak edo pertsonak ditudanean, eta gauza txiki-txikiei argazkiak atera beharrean nahiago dudala ikuspegi zabalagoarekin ibiltzea. Horrez gain, ikusi dut zuri-beltzean jarduteak asko laguntzen didala argazkiak irakurtzen. Asko dut ikasteko.


190.qxp_55 1/2/18 16:46 Pรกgina 11

1 1

argazki gehiago danbolin.eus


190.qxp_55 1/2/18 16:46 PĂĄgina 12

INKESTA

Urte hasieran zeure buruari agindu edo eskatzen dizkiozunak betetzen al dituzu?

k

b

Normalean ez diot helbururik jartzen. Nire burua zaintzeko asmoa dut baina ez da urte hasieran eskatzen dudan zerbait. Behin urte hasieran erretzen uztea erabaki nuen eta baita bete ere.

Bat edo beste jartzen diot baina beEz. Urtean tetzea zailagoa urtean bizi naiz. da. Betiko asGaztea nintzela moak: kirol pixhainbat asmo kat bat egin, jaedo helburu tekoa zaindu‌ izaten nituen baina orain ez. Edurne Errasti

Osasuna, zoriontasuna eta maitasuna. Egunean egu- Jesus Udabe nean bizitzea 51 urte eta norbere burua maite eta maitatua izatea.

55 urte

60 urte

Emiliano Perez

56 urte

Marije Etxeberria

ale

ale

Bainuetxeko geltoki parean, lurra txukun badago ere putzua egiten da, enborrak pilatuta egoten direnez urak ez duelako ibairanzko bidea aurkitzen

Zebrabideak margotu eta errematea ematea falta bazaio ere, bide zati hau babestuago dago orain oinezkoentzat


190.qxp_55 1/2/18 16:46 Página 13

3 1

Asko dira musikaren olatura igo direnak Zestoan. Rural Zombies eta Grises taldeko partaideek diote ez dakitela nork hasi ote zuen kontu hori baina oraindik bere horretan jarraitzen duela. Batzuk jaitsi dira dagoeneko, beste askok, ordea, igotzen jarraitzen dute oraindik; naturaltasunez aurrera doan prozesua omen da. Eneko Larrañaga Enekora-ren arabera, herri txiki honetan dugun zoro fama hori zerak ematen digu, sortzeko dugun askatasunak, eta askatasun hori musikaren arloan islatu da. Indie, rock, stonner zein heavy, musika estilo ia guztietako taldeak ditugu edo izan ditugu herrian.

Enekora, Rural Zombies eta Griseseko musikarien arabera, talde horien artean dagoen harreman ona ezinbestekoa izan da olatuak bizirik jarraitzeko. Babestuta sentitu dira beti, elkarlana izan dute oinarri eta horrek aurrera jarraitzeko indarra eman diete. Lin Ton Taun, Leok´k edota Ttakunpa taldeak izan dituzte erreferentziatzat. Erreferente horiek mimatzea beharrezkoa dela, dio Amancay Gaztañaga Griseseko ahots eta biolinak, gero, datozen gazteak horiek hartuko dituzte-eta kontuan eta horri esker ere olatuak handiago izaten jarraituko du. Bere garaian sormenaren olatuan murgildu eta euren bide musikala hastea erabaki zuten Grises, Rural Zombies eta Enekora taldeetako kideek. Emaitza, estreinatu berri dituzten De peces y árboles, BI, eta Maitatzea nahiago diskoak.


190.qxp_55 1/2/18 16:46 Página 14

Nolakoa izan da diskoren grabaketa prozesua? Nahiko ondo joan da. Kantuak ere bat egin dute. Hasiera batean justu samar ibili ginen. Lehenago grabatzeko asmoa genuen baina kantuak ondo bukatu gabe zeudela iruditzen zitzaigun. Azkenean grabaketa hiru hilabetez atzeratu eta pilak jarri genituen. Guretzako zaila zen diskoari koherentzia eman eta guztion artean zerbait sortzea taldekide bakoitza punta batean bizita. Guztion proiektua izatea nahi genuen. Hiru hilabete haiek pasa ostean, grabaketa prozesuari ekin genion eta dena oso ondo joan zen. Eñaut Gaztañagarekin grabatu genuen Gaztain Estudioetan eta asko lagundu digu, oso gustura egon gara berarekin. Zer aurkituko dugu bigarren disko honetan? Kanta indartsuagoak. Juliak askoz indar eta sentimendu gehiagorekin adierazi ditu

Zer dela eta De peces y árboles? Esaera txinatarra da: “Zerua uretan begiratzen duenak zuhaitzetan arrainak ikusten ditu”. Mundu honetan dena da isla; isla horri bakarrik begira bazaude ez zara errealitatea ikusten ari, arrainak zuhaitzetan ikusten ari zara. Begirada aldatuz gero, behera begiratu beharrean zerura begiratzen baduzu, zerua dagoen tokian ikusiko duzu. Gure ibilbidea beti borroka bat bezala izan da eta esaera horrekin identifikatuta sentitzen gara. Isla asko dituen errealitate abstraktu batean bizi. Diskoko letrak nahiko indartsuak dira eta izen hori gure diskoari oso ondo zetorkiola iruditu zitzaigun. Animal diskoari hasiera batean izen hori jartzeko asmoa genuen. Azkenean, ordea, ez zen horrela suertatu eta beti izan dugu buruan bueltaka eta azkenean disko berri honi jartzea erabaki genuen.

Zeuen kabuz ateratzen duzuen lehen diskoa da, nolakoa izan da grabaketa guztiaren prozesua? Auto-produzitzen dugun lehen diskoa da. Prozesua aurrekoetan izan denaren antzekoa da. Hilabete eman dugu grabaketa lanetan. Oraingo honetan dirua guk aurreratu behar izan dugu. Disko berria asko mimatu dugu, gure ume bat izango balitz bezala sentitzen dugu. Aurreko diskoak Sony ekoiztetxearekin grabatu genituen. Enpresa internazionala da

Bigarren diskoa Durangoko Azokan aurkeztu zen Disko alaia eta erritmo mugituak Informazio gehiago: www.enekora.com

«

Guztiak inspiratzen nau. Instrumentuarekin sormen lanetan hasten naizenean nahigabe entzuten dudan guztiak eragiten dit

RURAL ZOMBIES

“From home to Hospital Street”

Bigarren diskoa Urtarrilaren 26an kaleratuko da Disko malenkoniatsu eta intentsua Informazio gehiago: www.ruralzombies.com

«

Bi urte pasa ditugu elkarrekin eta denbora horretan elkar hobeto ezagutu dugu, hori islatu dugu disko honetan

GRISES

“De peces y árboles”

Bosgarren diskoa Urtarrilaren 26an kaleratuko da Disko indartsu eta bibrantea Informazio gehiago: www.grises.es

«

Jendea zerk bibrarazten duen ikusi eta horrantz jo dugu

«

Zer dela eta From home to Hospital Street? Pasa den urtean kontzertu asko izan genituen. Julia, taldeko abeslaria, Bartzelonan ari da ikasten eta Marcos baxuak Madrilen egiten du lan. Urte guztia bidaiatzen pasatzen dute. Julia, ospitale baten ondoan bizi zen Bartzelonan. Kalearen izena ez zuen inoiz gogoratzen eta “Ospitalearen kalea” deitzen dion. Etxetik “ospitalearen kalera” metaforarekin jolastea erabaki genuen diskoaren izena aukeratzerako orduan.

“Maitatzea nahiago”

«

Zer aurkituko dugu disko honetan? Alaitasun eta erritmo mugituak. Lehenengo diskoko melodia eta esentzia goxoekin jarraitzen dugu baina Maitatzea nahiago alaiagoa da. Orain taldea handiagoa da eta bateria, saxoa, baxu eta koruek jantzi egin dute. Kantu bakoitzak bere esentzia du eta guztietan koruaren goxotasuna dago atzetik.

ENEKORA

«

Nolakoa izan da Maitatzea nahiago kaleratu arteko prozesua? Orain dela denbora bat seikote bat osatu genuen eta lehen diskoko kantak moldatzen ibili ginen. Azken urtebetean, seikote horretan kanta alaiak, mugituak eta dinamikoak sortzen jardun dugu. 2017 hasieran diskoa osatzeko moduan ginela ikusi eta urte osoa antolatu genuen grabaketa egiteko. Gure helburua Durangoko Azokarako diskoa amaituta izatea zen. Abuztuan hasi ginen grabaketa lanetan, eta bi hilabete jardun genuen lanean. Hernaniko OhBrothers estudioan grabatu dugu lan berria, Iñigo Egia Oreka TX edota Oskorri taldeetako perkusionistarekin. Prozesu trinkoa izan da. Ordu asko dira eta jende asko mugitu behar duzu. Ematen duena baino lan gehiago da baina oso gustura gaude emaitzarekin.


190.qxp_55 1/2/18 16:46 Página 15

5 1

Niri ondo egiten didaten letra eta melodiak sartzen ditut kantuetan. Kanta batzuk goxoagoak eta lasaiagoak dira, beste batzuk, berriz, alaiagoak.

Zerk inspiratzen zaitu kantak sortzerako orduan? Guztiak inspiratzen nau. Mundu guztiko musika entzuten dut: afrikarra, brasildarra, flamenkoa… Instrumentuarekin sormen lanetan hasten naizenean, nahigabe entzuten dudan guztiak eragiten dit. Musikarekin jolas egiten dut eta jolas horietatik ateratzen zaizkit kantak.

« m

Pasa den Durangoko Azokan izan zineten disko berriarekin. Orokorrean zer harrera izan du Maitatzea nahiago lanak? Oso harrera ona izan du. Azpeitiko Soreasu antzokian aurkeztu genuen eta oso egun polita izan zen. Zirkuko telan akrobaziak egiten jarduten den lagun bat etorri zen kontzertura eta gurekin izan zen oholtza gainean. Durangon ere oso gustura izan ginen. Ez zigun promozio asko egiteko astirik eman baina emaitzak oso onak izan dira. Jendeak oso harrera ona egin zion. Udazkenean disko berria aurkezteko bira txiki bat egin genuen eta duela gutxi txanda honetako azken kontzertua eman dugu.

kantuak abesteko garaian. Gitarrak gogorragoak dira eta baxua sendoagoa da. Lehen diskoak baino nortasun gehiago dauka. Bi urte pasa ditugu elkarrekin eta denbora horretan elkar hobeto ezagutu dugu, hori islatu dugu diskoan. From Home to Hospital lanean kantu bakoitzak bere historia du. Sortzen dugun momentuan pieza bakoitza bakarka hartzen dugu baina distantziatik begiratuta disko guztiak koherentzia du. Disko honetan lehenengoaren ildo bera jarraitu dugu, baina ez da lehena bezain dantzagarria. Denok erosoago sentitzen gara egin dugunarekin. Egin dugun lanarekin oso gustura gelditu gara. Bigarren diskoa izatean jendeak beti esaten digu presiopean gaudela. Lehen diskoarekin promesak ginen eta orain promesa bakarrik ez garela konfirmatu behar dugula esaten digute. Guk ordea ez diogu horri kasurik egiten eta gure presio propioarekin gelditu gara, jendeak esango duenari erreparatu gabe. Beti dago itzal hori, norbaitek beti gogorazten dizu disko bat egiten duzunean arrakasta izan behar duzula. Hori alde batera uzten jakin dugula uste dugu eta nahi duguna egin dugu. Askotan komentatu dugu egindako lanarekin behintzat gustura gelditu garela eta hori da guretzat garrantzitsuena. Grabaketan izandako une berezirik gogoratzen duzue? Grabaketan hasi baino egun bat lehenago larrialdi bilera bat egin genuen eta hiru hilabetez atzeratu genuen prozesua. Larrialdi botoiari sakatu genion.

eta azkenean txikiak sentitzen ginen bertan. Bi disko grabatu ditugu beraiekin, oso ondo tratatu gaituzte beti, oso gustura egon gara eurekin, baina azkenean diskoa geure kabuz ateratzea erabaki genuen. Apustu handia egin dugu. Orain guk kontrolatzen dugu dena, familia bat bezala gara.

Zer aurkituko dugu De peces y árboles lanean? Gitarra gehiago eta elektronika gutxiago. Animal diskoaren jarraipen modukoa da.

Zer transmititu nahi izan duzue disko berri honetan? Zuzenean jotzeko gogoa dugula ikusten da. "Festibaleroa" da. Animal diskoaren “rolloa” jarraitzen du. Jendea zerk bibrarazten duen ikusi eta horrantz jo dugu. Letra aldetik eboluzio indartsua egon da, askoz aldarrikatzaileagoak dira. Beti izan dira, baina era analogiko edo metaforiko batean. Orain argiagoak dira.

Grabaketan izandako une berezirik gogoratzen al duzue? Bateria bi aldiz grabatu behar izan genuen. Animal grabatzerako orduan ere berdina gertatu zitzaigun. Orduan disko gogorra apurtu zitzaigun. Oraingoan, bateria grabatu ondoren konturatu ginen bi abesti azkarregi grabatu genituela. Gaskoni deitu eta berehala etorri zen berriro grabatzera.

I

tsaso waliño


190.qxp_55 1/2/18 16:46 PĂĄgina 16

danbolin.eus

Alonderoko aldapako igogailuaren lanak

Amaitu da Alonderoko aldapako igogailu publikoko lanak egiteko proposamenak aurkezteko epea. Hautaketa hiru fasetan banatuko da. Lehen fasean baldintza administratiboak hartuko dira kontuan. Urtarrilaren amaieran, berriz, bigarren faseari ekingo diote proposamen teknikoak ebaluatuz. Esleipenaren azken zatian proposamen ekonomikoak aztertutako dira. Prozedura hori amaitu ostean, puntuazio altuena lortu duen enpresa udal batzarrari aurkeztuko zaio. Otsaila amaierarako esleipen prozesua amaitzea aurreikusten da. Obra guztiaren kostua 313.000 eurokoa izango da eta martxoa amaierarako hastea eta bost hilabeteren buruan amaituta izatea espero da.

Asteburuko guardiako farmazietan aldaketak

Eusko Jaurlaritzako osasun sailak aldaketak egin ditu guardiako farmazietan. Berdin jarraituko dute astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 22:00ak arte eta larunbatetan 9:00etatik 14:00ak bitartean. Larunbat arratsaldez 14:00etatik 22:00etara, igande eta jai egunetan Azpeitia eta Zarautzeko guardiako farmaziak izango dira gertuen ditugunak. Gaueko zerbitzua lehen bezala mantenduko da, 22:00etatik goizeko 9:00ak arte, Zarautzen Ispizua farmazian (Urdaneta kalean, 943 13 31 83) eta Azpeitian Alberdi farmazian (Jose de Artetxe kalean, 943 81 59 74). Guardiakoa nori dagokion jakiteko, begiratu: Zestoako Zurutuza farmaziako erakusleihoko oharrean, egunkarietan, Cofgipuzkoa aplikazioan edota cofgipuzkoa.com webgunean.

Elizako konpontze lanek aurrera jarraitzen dute

Kanpotik begiratuta azken aldian berdintsu ikusten badugu ere, konponketa lanek aurrera jarraitzen dute. Eliza barruan, koruan aldamioa jarri dute, erdi kolokan edo erortzeko arriskuan zeuden zatiak konpontzeko. Koldo Intxausti elizako parrokoak adierazi duenez elizako kupula berriaren proiektua lantzen ari dira arkitektoak. Beronen berreraikitze lana korapilatsua izango da eta oraindik amaitzeko hilabete batzuk pasako dira. Bitartean, mezak orain arte bezala jarraituko dute. San Joango Milagrosa kaperan larunbatetan 19:00etan eta igandetan 12:00etan.

Kiroldegiko lanak hasi dira

Urtea bukatu aurretik lanak hastea beharrezkoa zen eta kiroldegia hustu, sarez itxi eta bestelako lanak egin zituzten. Urtarrila erdi aldera izan da ordea fase ikusgarriena, eraisketarena. Urria amaieran Udala eta Foru Aldundiak sinatutako lankidetza hitzarmenaren arabera, Foru Aldundiak 600.000 euro eta udalak gainontzeko 1.000.000 euroak jarriko ditu. Lanak urtebete inguru irautea aurreikusten da, bitartean, liburutegi azpian kokatu da gimnasioa.


190.qxp_55 1/2/18 16:46 PĂĄgina 17

7 1

Zestoako San Joan eguneko zentroak 15 urte

2003ko urtarrilaren 13an ireki zituen ateak eguneko zentroak. Zestoako, bertako auzoetakoak eta Aizarnazabalgo beharrei erantzuten die. Hamabost urte hauetan aldaketa asko eman dira. Hasieran garraio zerbitzua kanpoko enpresa baten esku zegoen, gaur egun furgoneta bat erosita beraiek egiten dute lan hori. Lehen astelehenetik ostiralera bakarrik zabaltzen zituen ateak, gaur baita asteburu eta jai egunetan ere. Pentsamoldeak ere aldatuz doaz, Joseba Illarramendi zuzendariaren esanetan "Jende askok zerbitzu hau “abandonu� bezalako hitzekin lotzen zuen eta hau aldatzea kostatu egiten da". Jada ordea zentroko lekuen ia ehuneko ehuna beteta dago. "Hona etorri direnak oso gustura daude eta inkestetan oso emaitza onak jaso ditugu. Jende askok esaten digu pena dela lehenago etorri ez izana". Gaur egun, goizeko 9:00etatik 17:00ak bitartean, 14 erabiltzaile dituzte; Etxe giro goxoan, jatordu, siesta eta higiene kontuez gain suspertze ariketak ere egiten dituzte.

Ekainberriko bisitari kopuruak gora egin du

34.103 bisitari izan dituzte Ekainberri eta Lili Jauregiak 2017an. Ekainberrin izandako bisitari kopuruak %11,13ko igoera izan du iazkoarekin alderatuta. Lili Jauregiari dagokionez, 2.721 bisitari izan ditu 2017an, 2016an baino %2,82 gutxiago. Ekainberri zabaldu zeneko 10. urteurrena ospatuko da aurten. Erreplika zabaldu zenetik 293.779 erabiltzaile izan dira bertan. Lili Jauregian aldiz, 12.073.

Santa Ines jaiei hasiera ezin hobea eman zaie

Bi asteburutan banatzen dira azken urteetan Santa Ines festak Iraetan. Aurrenekoa pasa da. Urtarrilaren 20an, eguerdiko 12:00etan txupinazoa botata eman zitzaien jaiei hasiera. Azken urteetako ohiturari jarraituz zuhaitz landaketa egin zuten aurten ere, hiru intxaurrondo landatu ziren futbol zelai inguruan. Arratsaldean, puzgarrietan eta Tren Txikian ibiltzeko aukera izan zuten gaztetxoenek eta arratsaldea ondo bukatzeko txokolate beroa ere bazen. Igandea tokatu zen Santa Ines eguna. Meza ondorenean, Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren Iraetako Txikito pilotalekuan. Urdinek irabazi zituzten bi partidak eta biak ere 22-19an bukatu ziren. Ander Etxeberria eta IĂąigo Uria Arrita iraetarrak jantzi zuten txapela 22-19 Kixkurra eta Aitzoli irabazita. Aurrez 3 eta 4. postuak jokatu ziren, Muno-Sathya bikote urdinak irabazi zuen 19an Miranda-Jantxi bikotea utzita. Eta arratsaldean Urrezko Aizkora jaialdia. Indarra hartu duela dirudi eta aizkolari eta Errota Harriaren espektakuluaz gozatzeaz gain, frontoia beteta ikusteko aukera paregabea ere izan zen.


190.qxp_55 1/2/18 16:46 PĂĄgina 18

SARIA JASOtZEKO 3 HILABEtEKO EPEA

Ibaian behera joan ginen Beduara, eta abenduan ibaian gora itzuli gara atzera: ra. Zubimusuko zubiaren ondoan, zelaiz inguratuta dago, eta ura izateaz gain, ura dario; “ez edangarria� izan arren, ia zestoar guztiok edan dugun ura. Bertatik gertu, egurrezko mahaiei babesa emanez, sahats negartiak daude, eta izateak ematen dio izena lekuari: lau iturriek,

Lauiturri

Lauiturri.

?

Aurreko hiletan bezala, oraingoan ere jaso ditugu erantzunak postontzian! Asmatzaileek ekaineko zozketarako txartel bana irabazi dute. Danbolin.eus-eko komunitatean emango ditugu haien izenak. Jarraian hurrengo asmakizuna! Zer ote da?

1- Ikusgarria bezain arriskutsua. 2- Fededunak beldur dira goikoaren zigorra izan ote den. 3- Aitortza sekretuan natura oldartu egin zitzaigun Zestoan. 4- Duela aste batzuk gure protagonistak gaua argitu eta herria gelditu zuen. Jolasaren arauak:

Hilero 4 pista emango ditugu hitz bat (edo kontzeptu bat) asmatzeko. Asmatu beharreko hitzak Zestoarekin harremana izango du. Erantzunak hilaren 20a baino lehen bidali beharko dira: E-posta: zestoa@aek.eus Mezua edo whatsapp-a: 670 420 048 Ikasturte amaieran SARIA zozketatuko da (bazkari edo afari bat). Asmatzaile guztiak sartuko dira zozketan; zenbat eta gehiagotan asmatu, aukera gehiago saria eskuratzeko!


190.qxp_55 1/2/18 16:46 Página 19

26

OSTIRALA

age 1 nd 09 a

9

UR

TARRILA

Mus Txapelketa Iraetako Bekoetxen. 22:00etan izen ematea eta 22:30ean hasera. •Hileko azken ostirala. Euskal Preso, iheslari eta deportuak etxera lemapean konzentrazioa plazan.

27

LARUNBATA

Santa Inesen baitan, pintxo lehiaketa 13:00etan Gure Ordeka elkartean. 14:00etan pintxo jana. 18:00etan auzoen arteko Futbol 7 txapelketa. 21:00etan herri afaria frontoian eta 23:00etan erromeria.•EH Bilduk deituta Zestoa Marrazten, goizeko 9:00etatik 13:00etara Kultur Etxean. Ondoren bazkaria jubilatuen tabernan. Gaiak: Sozio-ekonomia, Arlo soziala eta parte-hartzea, kultura, gazteak, gatazkaren konponbidea.

29 30

ASTELEHENA

KaleKatu taldeak deituta bilera egingo da 19:30ean, kultur etxeko aretoan. Aurrez, bileraren berri emango dute kalean kartelen bidez. ASTEARTEA

Argazki-markoaren tailerra, Gaztelekuan. 1. eta 2.zikloko haurrentzat. Ezinbestekoa da aurrez izena ematea (688 684 029)

OT

SAILA

02 •

OSTIRALA

Barbantxorekin haurrentzako jolasak, Aizarnan eta Zestoan 17:00etan. Gaztetxean Libe eta Hartz taldearen kontzertua arratsldeko 18:00etan.

02 04

-3

ASTEBURUAN

Inauterietako desfilearen prestaketak Gaztelekuan DBHko gaztetxoekin. IGANDEA

OSTIRALA

Barbantxorekin haurrentzako jolasak, Arroabean (17:00), Iraetan (17:30) eta Aizarnan (17:00).•Ertxiña Musika Eskolakoak Kalderero festa egingo dute eta San Joan Egoitzara joango dira.

10 13

LARUNBATA

Inauteriak: 17:30ean desfilerako izen ematea eta 18:00etan desfilea. ASTEARTEA

Inauteriak. 16:30ean txokolatada Gure Txokoa elkarte aurrean Ekain Guraso Elkarteak antolatuta eta ondoren, umeentzako musika ikuskizuna.

16• 18

OSTIRALA

Barbantxorekin haurrentzako jolasak, Aizarnan eta Zestoan 17:00etan. Sexualitate-tailerra Gaztelekuan, DBHkoentzat. IGANDEA

III. Kobaz Koba Trail. Aurten ere bi proba izango dira, Artzei bidea (13 km) eta Zaldei bidea (25 km). Izen ematea kirolprobak.com webgunearen bitartez egin daiteke.

22 23

OSTEGUNA

Sukaldaritza: bizkotxoa. 3.ziklokoentzat, Gaztelekuan. OSTIRALA

Barbantxorekin haurrentzako jolasak, Arroabean (17:00), Iraetan (17:30) eta Aizarnan (17:00).•Sexualitate-tailerra Gaztelekuan, DBHkoentzat.

24 24 27

LARUNBATA

Santa eskeko taldea bitan egingo da aurten eta eguerdia Sukaldaritza: bizkotxoa. DBHkoentzat, Gaztelekuan. -25 ASTEBURUAN bitartean jardungo dute. Millan Telleria, Danel Olano, Aitor Salegi eta Gorka Agiro Mendi Klubak antolatuta iraupen eskia egitera Olaizola arituko dira koplatan. Talde bat Etorra aldetik hasiko da eta bestea Somportera irteera. Lili bailaratik. Aurten bildutako dirua Odol Emaileentzat izango da.

08

OSTEGUNA

Aurpegi-margoketa, Gaztelekuan. 3.ziklokoentzat.

ASTEARTEA

Tailerra Gaztelekuan, 1. eta 2.zikloko haurrentzat.

MATRIKULAZIO EPEA: Uurtarrilaren 29tik otsailaren 9ra ATE IREKIAK: Otsailaren 1ean 17:30ean


190.qxp_55 1/2/18 16:46 Pรกgina 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.