192issurako

Page 1

192.qxp_55 18/3/18 22:05 Página 1

2018ko martxoa

192 zk.

Erabakiak zergatik hartzen dituzte ‘haiek’ bakarrik? Har ditzagun denon artean


192.qxp_55 18/3/18 22:05 Pรกgina 2

bazkideen artean zozketa eginda, Ander Gonzalezi egokitu zaio EKAINGO HAITZULOAN liburua.

943 148 061


192.qxp_55 18/3/18 22:05 Página 3

34 6 10 12 14 15 19 ENB I D OA BO TA L I BR E

JARDU NIAN

I TZIAR P OU

E MAKUMEEN PARTE HARTZE A

MARTXOKO KONTUEKIN GATOZ! Norbaitek kontrakoa pentsa badezake ere, ezagutzen nautenak jakingo duten bezala, ez, ez naiz atera krosean. Goiko argazkikoa “postureoa” da, Danbolineko irakurleari ongi-etorria emateko posea. Izan ere, historikoa izan da aurtengo Herri Krosa. 40 urte bete ditu Zestoako krosak! Berrogei urte pasa dira, beraz, herriko hainbatek Koioteko sukaldean ekimen hau “gixatu” zutenetik. Berrikuntza eta guzti etorri da aurtengoa, martxoaren 18ko eguerdian banatu ziren garaikurrak eta kamisetak ikustea besterik ez dago! Krosaren inguruko kontuak kontatu dizkigu Urko Cansecok datozen orrialdeotan aurkituko duzun artikuluan; artikulua osatzeko, urteetan antolakuntzaz arduratzen den taldearekin bildu da. Antselmo Astiazaran, Jone Irureta eta Pedro Cabanillasekin, hain zuzen. Lerro hauek aprobetxatu nahi nituzke martxoaren 8an Zestoan bizi izan genuena nolabait goraipatzeko. Nik behintzat, ez daukat gogoan Emakume Langilearen nazioarteko egunean horrelako mobilizazio jendetsurik gure herrian, beraz, nire bizitzan historikoa izan zen egun hura ere. Danbolineko emakume langileek planto egin zuten egun horretan, eta erredakzio taldeko gizonezko bolondresek egin zuten egunaren jarraipena danbolin.eus webgunean. Egun hartako kontuekin jarraituz, Gurutze tabernan egin zen afaria ezin aipatu gabe utzi. Hirurogei emakume elkartu ginen, adin guztietakoak. Norbaitek pentsa dezake “adin guztietakoak” topiko bat dela, baina ez, ez, egun hartan afaltzen zegoen emakume gazteenak hemezortzi urte zeuzkan, eta zaharrenak laurogeita hamahiru. Hirurogeita hamabost urteko tartea zaharrenetik gazteenera, bejondeigula! Badirudi injustizien aurkako kontzientzia ari dela pixkanaka pizten herrian. Espainia mailan erretiratuak pentsioen alde mobilizatzen ari dira, eta baita Euskal Herri mailan ere. Gure herritik berrogeita hamasei plazako autobus bat pentsiodunez beteta joan zen hilaren 16an Donostiara, pentsio duinen alde borroka egitera. Bejondeiela haiei ere! Injustizien aurkako borrokak ere badira, esan bezala, aurrez aipatu ditugunak, aurtengo martxoa marraztu dutenak, eta injustizien kontra borrokan aritu da Itziar Pou herritarra bere bizitzan zehar. Haren berri izango duzue datozen orrietan. Txikitako oroitzapenetan dago Madrilen jaiotako zestoarraren herriarekiko lehen lotura. Nik neuk ezagutu ez nuen Villarreneko etxea, garai bateko Zestoa berdeagoa, nekazariagoa... horiek irudikatzeko aukera ederra da elkarrizketa, baita Madril bezalako hiriburu handi batetik Euskal Herriko herri txiki batera etortzeko hautua egin zuenaren errealitatea ezagutzekoa ere. Besterik gabe, aldizkariarekin uzten zaituztet! d a n b o l i n EK

N

erea odriozola larrañaga

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: info@danbolin.eus

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, Maialen Kortadi eta Naiara Exposito

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

DAN BO L IN. EU S

I N K ES TA- K A L E / BA L E

HERRI

KROSA

A G E N DA

diruz lagundutakoa


192.qxp_55 18/3/18 22:05 PĂĄgina 4

Hi enbidoa

Bestelako ikuspegia, bestelako sentsazioak

ru urterekin hasi zen guztia. Abentura batean murgildu ginen 85eko kintakoak. Eskolan hasi ginen. Izar gorria nintzen eta beste izartxo alai, dibertigarri, negarti eta bihurriez inguratuta nengoen. Ezin ahaztu andereùoak, ezta haiek eskaintzen ziguten goxotasuna eta lasaitasuna ere. Eskola handian, txokotan egiten genuen lan. Sei urteak ziztu bizian pasatu ziren, baina bizipenek oraindik hor diraute. Irratsaioak, bikoizketa gela, arratsalde zuriak, esperimentuak, matematikako denda, niretzat guztia zen interesgarria, dibertigarria, erakargarria. Andereùo moduan, kilometro gutxiren barruan bestelako mundu bat sumatu dut. Amets bat betetzen ari naiz, Zestoan lan egitea. Urduritasuna, poza, beldurra, irrika; zirrara asko sentitu ditut. Aurpegi ezagun asko ditut gelan, baita gelaz kanpo ere; besteak beste gurasoak. Gaztelania eta josten irakatsi zidanaren lanpostua betetzen ari naiz. Hasieran ikasleek beraiek lagundu didate, txokoen dinamika eta lan metodoak azalduz. Autonomia handia dute; askotan azalpenik ez dute behar lanean hasteko. Haien prozesuan parte izaten saiatzen naiz. Guztia egiten zait ezaguna, eta aldi berean ezezaguna. Oroitzapen asko etorri zaizkit burura, baina ezin dut ahaztu nire lehen ostirala. Arratsaldeko lehen ordua, irratia piztu eta sintonia entzutean nire emozioak dantzan hasi ziren. Mikro aurreko urduritasunak, barreak, irratiko kontrola, kanten aukeraketa‌ Gure ahotsa guztiek entzuten zuten, baina gutxi batzuen begirada baino ez genuen jasotzen; eta horrek, lotsatioi, ziurtasuna ematen zigun. Guztiz aberasgarria eta dibertigarria zen. Sintoniaren zatitxo bat grabatzeko tentazioari ezin izan nion eutsi. Txikitako izartxoekin partekatu beharra nuen eta sentitzen nuena transmititu. Beti izan dugu eskolako maisu-maistrenganako miresmena, errespetua; kalean ikusi eta lotsa, urduritasuna. Orain, beste aldean egonda, nola ikusiko ote naute? Ahaleginduko naiz nik sentitutako zoriontasuna ikasleek beraiek ere senti dezaten. Izar bihurtu zaigun izartxoari botako diot enbidoa. Alejo Orbegozo, zer sentitzen duzu hainbeste lan egin ondoren diskoa esku artean duzunean?

A

P

ne iturria

intada . Autobusean elizara.

Autobusean elizara. Abenduaren 1ean tximistak elizako kanpandorrea jo zuenean herriaren ondarea izan beharko lukeena hondatu egin zen. Arlo historikotik begiratuta inork gutxik jarri ditzake zalantzan martxan jarri diren konponketak. Beste kontu bat da nork ordaindu behar duen faktura. Legez hainbat pribilegio dituen erakunde pribatu bat izanik, Elizak kargu egin beharko luke; hori argi zegoen, eta horrela izan da. Zeresana udala auzoetan egiten diren hiletetara joateko autobus zerbitzua diru publikoz ordaintzen hasi denean sortu da. Batzuen sineskizunen ondorioz guztion diruarekin autobus zerbitzua ordaintzea ez da bidezkoa. Eliza eta botere banaketa aipatzen hasi ninteke, baina hobe horretan ez hastea. Herri honetako auzoetan hainbat ekitaldi egiten dira, eta ez da autobusik jartzen. Udalak argudiatu duen segurtasun eta aparkaleku arazoa ez al da gertatzen auzoetako beste ekitaldi batzuetan? Ekitaldi katolikoekin horrela jokatu, eta beste batzuekin ez? Behin hasita, musulman, judu edo protestanteekin jarraitu beharko dugu, inor ez diskriminatzeko. Erlijioa nahi duenak ordaindu dezala bere poltsikotik.

U

rko canseco


192.qxp_55 18/3/18 22:05 Página 5

5

botalibrean

Aspertzea.

Emakumea eta gizona, traba eta pribilegioa, ezkerra eta eskuina, gaizkia eta ongia, beltza eta zuria, langilea eta nagusia… Eskolan oso ohikoa dugun ariketa da antonimoa bilatzea, hitz bati aurkako bikotekidea topatzea, alegia. Jarduera horrek bigarren ñabardura bat izan ohi du: bikotekide ona eta txarra zein den asmatzea. Ikasleek nahiko erraz egiten duten ariketa izan ohi da, oso ohituta baikaude inguratzen gaituen elementu zein pertsona oro bi tiradera baino ez dituen armairuan sartzen, onak onekin eta Etxeak, autoak eta karrikak elurrak irentsi zitxarrak txarrekin. tuen, guztia zen ederragoa maindire zuriaren pean gure beAurreko batean gien juzgurako. Naturaren indarra miresgarria iruditu zitzaiikasleei aspertze hitzaren antonimoa bilatzeko eskatu dan. Ilargiraino iritsi ginela harro genionoi oinak lurrean janien, eta guztiek aho batez erantzun zidaten: dibertirrarazi zizkigun berriz ere, eta iragarkietan munduaren tzea. Lehenengoak konnotazio negatiboa du, eta bigaamaieraraino eraman gaitzarrenak positiboa. ketela zin egindako auto ilaHaurren heziketaz arduratzen garen helduok ere raz gainezka ikusi genituen horretan ados gaudela dirudi. Izan ere, gure ikasle eta errepideak, herritik ateratzeseme-alabak ez aspertzea izan ohi da gure helburua, asko modurik gabe. kotan guztiz kontrakoa lortzen dugun arren. Horren onHelduak izan ziren ohedorioz, aspertzeko denborarik ez dute gaur egungo hautik jaikitzen lehenak. Iratzarrrek: eskolatik aterata musika, dantza, kirola… egutegia gailuek gertatutakoaren berribeteta daukate. Autoan edo autobusean bagoaz, leihotik rik ez, eta ohiko puntualtasubegira aspertu egingo ote diren beldurrez, mugikorrean narekin eman zieten abisua edo bestelako pantailaren batean bideo bat ipiniko dielanera joan behar zutenei. Bestalde, haurrenak ziren aurkitugu. Familiako otorduetan, medikuaren itxarongelan, gautako lehen oin markak. Eskolako motxilaren zama albo bateza bera. Hondartzara, eskolako irtenaldietara, parkera… ra bota, eta elur bolen gerrari ekin zioten ezkaratzeko atetik goazela? Baita orduan ere, motxila bete jostailu, margo irten bezain pronto. Zoriontsu. Nagusiak jar zezakeen aurpeeta liburu joaten gara haurrak aspertuko ote diren beldugiaz kezkatuta autoa hartu zutenei, berriz, zoriontasunak bi rrez. segundo baino ez zieten iraun; edertasunak eragindako ziBaina ez gaitezen haurretan soilik zentratu, eta jar rrarak barrua hartu zien istant berbera. Lantegira iristeko gaitezen geure buruari begira. Zer egiten dugu autobuideiari amore eman eta autoa lehengo toki berberean aparsaren zain gaudenean, etxeko sofan esertzen garenean, katu, autotik irteteaz bat hasperen egin, eta etxerako bidea treneko bidaia luzeetan? Pantaila bat ez bada bestea, ez hartu, kezkati, inguruan jolasean zebiltzan haurrei bekaitzez gara ez aspertuko. Gure oporraldiak eta jaiegunak egubegiratu ostean. nez egun, orduz ordu, antolatzen ditugu, guztia diberWatsappeko argazkietan elurrez estalitako auto ilarak tsioaren eta denborari ahalik eta etekin gehien ateratzeikusgai. Miresmenetik baino, etsipenaren, egonezinaren bearen izenean. gietatik ateratako argazkiak zirela iruditu zitzaidan, argazki Hori horrela, irudimena garatzeko, ekinbide proosteko mezuek baieztatu zidaten moduan. Nerabeen taldeepioak izateko eta gure inguruan gertatzen ari denaz tako mezuak oso bestelakoak izango zirela otu zitzaidan, hausnartzeko gaitasuna galtzen ari gara. Izan ere, halako oso bestelako jarrera, bizimodua eta ilusioa islatzen zuten gauzak beste zer eginik ez dugunean, hots, aspertuta mezuak. Bigarrengo horiei jarraituz kalera irten nintzen neu gaudenean egin ohi ditugu. Begiratu bestela Newtoni. ere, oso elur zalea izan ez arren, zenbait elur-bolaren aitzaUdako egun hartan, gora begira egon ordez, denbora kian sekula berotzen ez zaizkidan esku hotzak are hotzago galtzen eta aspertzen egon ordez, entretenituta egon sentitzeko irrikaz. izan balitz, ez zen sagarra buru gainera erori zitzaiola Agian, beste hamar urte igaroko dira herri txiki hau leohartu ere egingo. hengoan bezala elurrak estaltzerako. Eta orduan, heldu jaEta horrela, erraza zirudien ariketa erabat konplikintsuenek gazteagoei gogoraraziko diete hamar urte igaro katu nien nire ikasle gaixoei. Aspertuta egongo nintzen direla azken aldi hartatik. Ez diet ezer erantzungo, uneaz gononbait. zatu beharrean, egunerokotasunaren presak uneaz sufritzea Ai ikasle gaixoak, halako ariketa erraza, eta nik debaino ez zietela baimendu pentsatuz. Asteburuz izango al da na konplikatu behar! hurrengo elurtea. “Ez, neska, nik ez zeukanat aspertzeko astirik!”

Elurra teilatuan zakua lepoan.

A

itor salegi

I

rati manzisidor


192.qxp_55 18/3/18 22:05 Pรกgina 6

J

ardunian

I TZIAR POU

Gizarte neoliberal honetan eroso sentitzen garenontzat pertsona deserosoa dugu Itziar Pou, geure kontraesanak azalarazten dizkigulako, ispilu baten aurrean bageunde bezala. Inoiz ez da izan hain sakona eta sistematikoa ingurumenari egiten diogun erasoa. Mundu osoaren jabe sentitzen gara. Baina, pixkanaka, beste etika klase bat zabaltzen ari dira batzuk, tartean Itziar. Gainontzeko izakiekiko (animaliak, landareak...) begirunea eskatzen dute. Horrela ulertu ditugu guk, ordubete luzean, Itziarrek aletu dizkigun hitzak. Lotsatia omen dela esan digu, eta halaxe etorri zaigu elkarrizketara, umil. Baina haserretu ere egin zaigu herrian, erruki handirik gabe, bota dituzten zuhaitzak aipatu ditugunean. Alienatuta, nortasuna galduta, automata bihurtuta ikusten ditu gazteak. Nahiz eta bera ere pixka bat krisian sentitu, badu oraindik itxaropenik. Madrilen jaioa, familiak Zestoan etxea zeukan, gaur egungo Zubimusu eta Gesalaga kaleek hartzen duten eremu zati batean. Billarreneko etxea deitzen zioten herritarrek. Itziarrek udak etxe hartan pasatzen zituen; denborarekin gure herrira etorri zen bizitzera.

Txikitan zuen hemengo etxea, familiarena, ezagutu al zenuen? Bai... niretzako hura zen...! Izan ere, jakingo duzu. Pio Baroja medikua hasieran Kaleokerrean bizi zen, baina gero, familia hona etorri zitzaionean, zuen etxe horretara joan zen bizitzera. Bai, duela oso denbora gutxi entzun dut edo irakurri dut hori nonbaiten. Eta etxe hura nola gogoratzen duzu? Niretzat paradisua zen. Etxe hartan udak pasatu nituen, hamabi bat urtera arte. Gogoratzen dut, nola 1978an etorri ginenean etxe zaharra botata zegoela, eta berria artean egin gabe. Izetaenera joan ginen. Baina hamabi urte arte, lehenbiziko etxe hartan, bueno... paradisua. Niretzat hark guztiak film baten antza zuen. Madrildik Zestoarako bidaia bera prozesu bat zen; ez zen gaur egun bezala bidaia azkarra. Autoan ibiltzen ginen, baina orduan beste abiadura bat zeramaten ibilgailuek; aitak seiscientos bat zeukan. Beraz, Madrildik honainokoa bidaia ikaragarria zen, dena aldatzen ikusten genuen: paisaia, herriak... Gero, hona iritsita, beste erabateko paisaia genuen. Ez dakit zergatik, baina Euskal Herriko paisaiak pila-pila bat erakartzen nau. Eta etxe hartara iristea... [suspirioa] ikaragarria zen! Zeuek erabiltzen zenuten etxe guztia? Bai. Lehenengo pisuan sukaldea zegoen eta baita egongela bat ere; han egoten ginen normalean. Baina bazegoen beste egongela handi bat ere, piano batekin, han ibiltzen ginen, musi-

ka jartzen, diskoekin, antzinako tokadisko batekin. Etxe hura guretzat zen...! Ikusmiran ibiltzen ginen gelaz gela, ea zer zegoen. Eta goragoko solairuan logelak zeuden; izebak bere gela propioa zeukan...


192.qxp_55 18/3/18 22:05 Página 7

7 I TZIA RRE N

FA MILIA ETA

Z UBIMUS UKOAK

Beraz, udaz aparte hutsik egoten al zen etxea? Ez, ez. Hori ez da horrela, beheko solairuan Odriozola-Aristi familia bizi zen. Gu, bereziki, udan etortzen ginen. Noizbehinka Gabonetan ere bai, baina oso gutxitan, nik gogoratzen dudanez. Garai batean ez ginen gu bakarrik etortzen; Donostian bizi zirenak ere etortzen ziren. Nire adineko ume mordoxka elkartzen ginen: lehengusuak, lehengusu horien lehengusuak... Gu geu ere bost ahizpak gara, oso segidakoak, gainera... Nolakoa zen etxe hura? Antzinakoa. Dena zaharra zen: altzariak, arropak... Goian kutxa handi batzuk zeuden, baulak, denak arropa zaharrez beteta. Arropa haiek jantzi, mozorrotu eta batetik bestera ibiltzen ginen, ezkutaketan, beldurrezko istorioak asmatzen... Armiarmak ere bazeuden eskailera ertzetan. Hori niretzat oso baliagarria izan zen, beldurra uxatzeko. Hura paradisua zen. Amonarekin baratzera joan eta han tomateak eta egoten ziren. Amonarekin azokara ere joaten ginen landare bila edo txitak erostera etxerako. Gaur egun azokan ez dago animaliarik, baina garai hartan bai. Niretzat ikaragarria zen, gozatu egiten genuen; esate baterako, ba, arrautza friji-

ELKA RREKIN

“Iruditzen zait jendearentzat natura soberan dagoela; uste dugu pertsonak soilik garela garrantzitsuak eta bakarrak”

tua jarri behar eta esaten ziguten “joan arrautzen bila” eta niretzat hori ikaragarria zen. Nik flipatu egiten nuen untxiekin, oiloekin... Gero Zubimusukoekin lotura handia geneukan: askotan joaten ginen behiei jana ematera, edo haiekin gurdian joaten ginen belarra moztera joaten zirenean...; esnea ere handik eramaten genuen etxera... Eta hori Madrileko neska batentzat... Bai, kristoren abentura zen. Lehenengo urteetan Madrilen erdi-erdian bizi ginen; gero pixka bat kanporago, eta han gutxienez belar pixka bat bazegoen atarian. Suertea eduki genuen, hala ere, gu etxera iritsi eta oreinak ikustea, adibidez. Bizi ginen gunean, Pardo ingurunetik hurbil, artean etxe gutxi zegoen, ez zen artean txikizioa hasi [etxegintza] eta gureak ziren azkeneko etxeak; han inguruan arteak zeuden, eta oreinak... Eta hemen Zestoan, oso ederra zen gu neska koskorrak otarra hartuta Olalde ingurura joaten ginenean, meriendatzera. Umetan Laranjadiko berbenetara ere joaten ginen, aitari asko gustatzen zitzaizkion eta. Eta etxea bota zutenean? Ni oso haserre jarri nintzen etxea bota zutenean, ondo gogoratzen dut. Ondo gordeta daukat buruan; oraintxe bertan etxera sartzen irudikatzen dut neure burua; neure begiekin ikusten ditut txoko guztiak. Oso grabatuta daukat. Niretzako oso zirraragarriak izan ziren han pasatutako udaldiak. Gero, etxe bloke berriak egin zituztenean ere bazeneukaten pisua, eta etortzen zineten udak pasatzera, baina ez zen izango gauza bera. Ikasketak eta Madrilen egin zenituen ezta? Bai, batxilergoa eta UBI Madrilen egin nituen eta ondoren Erizaintza ikasten hasi nintzen. Gurasoekin bizi izan nintzen hemeretzi urtera arte. Orduan, etxetik joan egin nintzen. Gero, ikasketak utzi egin nituen, lanean hasteko. Administrazioan hasi nintzen lanean, fotokopiak egiten, erreprografiako gela izugarri batean.


192.qxp_55 18/3/18 22:05 Página 8

Madrildik Donostiara etorri zinen ezta? Bai, nazkatu samar egin nintzen Madrilekin; neure gorabeherak eduki nituen eta hogeita lau bat urterekin Donostiara etorri nintzen. Urtebete egin nuen han lanean, Ogasun Ordezkaritzan, eta gero Zestoara etorri nintzen bizitzera. Alokairuan egon nintzen frontoi ondoko Gaztañoneko etxe haietan. Zerk erakarri zintuen hona? Gauza askok: txikitan udak pasatzera Zestoara etorri izanak, nekazaritza izaera horrek; niretzat hori guztia naturala, atsegina bilakatu zen... Hasieran, Euskal Herriarekin lotura bakarra Zestoa nuen, baina Donostian hasi nintzen, ez daI TZIA R , 12 BAT URTE REKIN , FA MILIA REKIN kit zergatik, hemengo jendeareS AN TA E N GRAZIA N kin harremanak egiten: bilerak, kontzentrazioak, autobidearen aurkako mugimendua... Eta horrela, talde batekin jarri nintzen harremanetan eta, seguru asko, hor hasi nintzen benetako konpromisoak hartzen. Ni ibili nintzen taldea asko gustatu zitzaidan. Gure helburua azpiegitura baten kontra egitea baino gehia-

Hori guztia 1980ko hamarkada erdi aldeaz ari gara. Oso garai konprometituak izan ziren haiek politikoki. Zuk nonbaiten militatzen zenuen? Madrileko bizimodua, besteak beste, asteburua iritsi eta mendira joatea izaten zen. Gero eskalatzen hasi nintzen eta, gauza bera, ostirala noiz iritsiko zain egoten nintzen. Beste gai horietaz ez ginen enteratzen. Ni Madrilen ibili nintzen eskola edo ingurua akomodatua zen, jendea ez zen ezertaz kezkatzen. Baina haien zaletasunak ez ziren nire gustukoak. Eskolan, suertez, mendi talde bat sortu zen eta lagun batzuk bildu ginen; gero beste lagun batzuk talde mistoa egin genuen; izan ere, hasieran, eskolan neskak bakarrik ginen. Batzuetan asteburu guztia pasatzen genuen eta ibilaldiak egiten genituen... Denborarekin beste kuadrilla batekin hasi nintzen eskalada egiten. Gurasoen etxetik alde egin nuenean, beste auzo batera joan nintzen bizitzera, han beste Madril bat ezagutu nuen. Nire bizimodua mendira joatea eta horrelako gauzak egitea zen. Kontsumo sistemaz pixka bat paso egiten genuen, oso anarkoak ginen. Gero, istripua izan ondoren [bi istripu aipatzen ditu Itziarrek, bata eskalada egiten eta bestea autoarekin] I TZ IA R , E LI I RURETA , E. A ROCE NA , J. I ZE TA , J. R . U RIA forestales ikasketak hasi nituen (Basogintzako Ingeniaritza Teknikoa). Han bai, han bazeuden talde go zen bestelako bizimodu baten naturalistak; han hasi nintzen burua pixka bat alde egitea; hori zen nire konproegituratzen. Han hasi nuen, pixka bat, militanmisoa. Madrildik nentorren, han tzia lan zehatzagoa, besteekin harreman gehiahemen baino lehenago galdu zen gorekin. Baina han ere ez nuen jarraitu, gustabizimodu baten bila. Baina hona tzen zitzaidan gai bakarra landare-anatomia iritsi, eta ikusi nuen Madrilen utzi baitzen. Gainerako gai guztiak ez nituen ondo nuen bizimodu hura ari zela gero eraman. eta gehiago garatzen hemen ere. Leitzarango autobiaren eztabaida garaia Niretzat aberrazio bat zen. Abiazen. Nik orduan Madrilen Egin erosten nuen dura Handiko Trenaren kontua eta haren bidez enteratzen nintzen hemengo baino gauza sakonagoa planteaalbisteez. Eta gero, hona etorrita, Abiadura tzen dut nik. Oraintxe bertan, Handiko Trenaren aurkako mugimenduan ibili esate baterako, zergatik kendu naizenean, harremanetan egon naiz garai harbehar dute errepide ondoan dagoen landaredia ñimiño hori? Autoen tan Madrilen ezagututako jendearekin. kutsaduratik bizilagunak pixka bat babesteko balio duen lekua da. Bada, hori kendu kotxeen aparkalekua egiteko? Nire ustez hori... [haserre]. Esan ezin diren gauzak ateratzen zaizkit.

“Eta gero heroiak daude, futboleko heroiak, europarrak eta batzuk eta besteak...”


192.qxp_55 18/3/18 22:05 Pรกgina 9

9

Batek baino gehiagok pentsa dezake zure jarrera oso muturrekoa dela. Zer erantzungo zenieke? Bada, adibidez, zuhaitza gauza arraro bat dela pentsatzen duen herri batean bizi direla; ez dakit zer esan. Iruditzen zait jendearentzat natura soberan dagoela; uste dugu pertsonak soilik garela garrantzitsuak eta bakarrak. Alegia, mundua guretzat dela. Bada, nik ez daukat ikuspuntu hori. Nik gauza bat ikasi dut zientzian eta biologian edo ekologian edo eboluzioan: gu gauza txiki-txiki bat bakarrik garela hainbeste bizidunen edo bizigabeen artean. Niretzat bizidun guztiak bizidunak dira, eta zuhaitz bat botatzea bizidun bat botatzea da. Niri ez zait bururatzen norbaitengana joan eta lepoa moztea; ez zait bururatzen, besterik gabe, zuhaitz bat moztea. Baina esango dizute, ezin direla konparatu? [Haserre] Hortxe dago koska: zergatik ez konparatu biok bizidunak bagara? Baina esan daiteke pertsonak nerbio sistema daukala eta zuhaitzak ez. Baina zuhaitzaren sistema oxigeno iturri da, horri esker arnasten dugu. Nik uste dut bakoitzak bere balioa daukala. A! Eta beste gauza bat. Erabakiak zergatik hartzen dituzte haiek bakarrik? Har ditzagun denon artean. Hor dago nire ikuspegi apur bat anarkoa. Nire ustez gauzak denon artean erabaki behar dira, asanbladetan. Nire

bihurtu da. Nik espero nuen baserri kutsuko herri gisa mantenduko zela, eta ez da hala izan. Zestoako bizimodua hiri baten antzekoa da. Beizamakoa interesgarria iruditu zitzaidan, bizimodu komunitarioa, familia girokoa. Gaur egun bideragarria ikusten duzu Beizama moduko toki batera joatea, edo baztertuta daukazu? Ez, baztertuta ez daukat. Nire bizimodu utopikoa hori izan daiteke. Ahal den autogestio gehiena. Agian ez dut asmatu nola bideratu hori, akaso pixka bat beldurtia izan naiz. Agian, mendi puntan bizi gabe ere, lor daiteke beste modu batera bizitzea, modu komunitarioan; eta ez bakoitza bere etxean sartuta. Baina, ez dakit, ez dut jakin... Nola ikusten duzu herria orain? Nik, beharbada ez daukat harreman gehiegi kalearekin, lehen neukan moduan, baina semearen bidez, gazteen bizimodua nolakoa den ikusten dut. Iruditzen zait oso alienatuta dagoela herria. Herritarren ia arreta bakarra futbol partidak dira, oso gaztetatik hasita, edo pelikulak edo beste bideo joko horiek. Eta gero heroiak daude, futboleko heroiak, europarrak eta batzuk eta besteak... Pena ematen dit. Iruditzen zait alienazio ikaragarria dagoela gazteen artean. Hori edo alkohola; hori da asteburuko plana. Joo...! Gazte horiek horrela egotea zerbaiten ondorioa da. Helduok ez dugu asmatu nola eskaini beste aukera batzuk. Hala ere, iruditzen zait orain umeak direnekin akaso A BIAD URA H A NDIKO T RENA REN AURKA KO KIDE AK , P ARLA MENT UKO EGOITZA N EGIN DA KO aldaketa bat egon dela, zerbait aldatu dela. Ez AGERRA LDIAN . 2001-2002 INGU RUA . I TZIA R HIRUGA RRENA DA , MAKU RT UTA , ES KUIN ETIK HA SITA . I RAT Z S EMEA E ZKERRA LDEA N . dakit, adibidez eskolan, orain neska-mutilak txilinbueltak egiten ikusten ditut; egon ziren umeentzako psikomotrizitateko kurtso batzuk ere... Gauzatxo horiek huxkeriak dirudite, baina iruditzen zait, gaur egungo umeek, pixka bat, aldaketa batzuk bizi dituztela. Agian, hortik etor daiteke zerbait. Gure belaunaldiak, beharbada, ez du jakin izan zerbait alternatiboa eskaintzen. Dena soberan dagoen mundu batean bizi dira gure gazteak; dena soberan dago eta ez dira konturatzen nolako murrizkeustez, antzinako herrietan eta zibilizazioetan horrela hartzen tak dauden. Mundua oso finitoa [mugatua] da... Ez dakit, ziren erabakiak. ni horrekin oso kezkatuta nago, bai. Gaia aldatuz, duela hemezortzi urte ama izan zinen. Urrats Eta baduzu itxaropenik? inportantea zure bizitzan? Ni pesimista naiz. Berez naiz pesimista; zaila ikusten dut Haurdun gelditzea izan zen, beharbada, nire bizitzako erabaki garrantzitsuenetakoa edo garrantzitsuena, ez dakit nola baina, nahiago nuke, itxaropenik ez dut galdu nahi, beti daesan; izan ere, beste pertsona baten bizitza zuk zeuk erabago argi izpiren bat... Esate baterako, niri oso pozgarria irukitzen duzu. Bai, oso garrantzitsua izan da hori. Nik, garai baditu zait emakumeen artean sortzen ari den mugimendua, tean, ez nuen pentsatu ere egiten egunen batean ama izango adin guztietako emakumeen artean; ez dakit, pixka bat ginintzenik. ro zabalagoa ikusten dut. Alde horretatik, itxaropentsu Balantze moduan, ondo sentitu zara Zestoan? ikusten dut etorkizuna. Hala ere, nire ustez, asko dago egiNolabaiteko krisialdi batean sartuta nago. Ibili nintzen garai teko Zestoan. batean Beizamako proiektu batean zebilen jendearengana joatekotan. Hasi ginen hara joaten, baina gero ikastaro bat hasi nuen hirugarren adineko jendea zaintzeko. Negua Beizaman pasatzea ia erabakita geneukanean, haiekin zer moduz konpontzen ote ginen ikusteko, ikastaroa atera zitzaidan. Gero semea eskolan hasi zen eta hor lapsus bat gertatu zen. Zestoa bai, oso ondo, baina ni Zestoara iritsita eta txikitan ikusi nuena ikusita, denborarekin erdi mailako hiri bat

F

ernando arzallus


192.qxp_55 18/3/18 22:05 Página 10

ERE EMAKUMEA PLAZAN

Gaur arrunta zaiguna iraultza izan zen bere garaian, akaso ez hain aspaldi. Andreen parte hartzeaz ibili gara galdezka batean eta bestean. Badira hainbat datu jakingarri. “Hamasei urterekin jantzi nituen aurrenekoz prakak orain mende erdi” dio emakume jubilatu berri batek. Orain 60 urtera arte ez omen zuten Zestoan emakumerik galtzak jantzita ikusi. Azkoitian isuna ere jarri omen zioten andre prakadun bati. Sekula galtzarik jantzi gabeko adineko andre asko dira herrian. Haiek kontatu dizkigute kontu ez hain zaharrak.

AISIALDIKO TALDEAK

Bertsotarako berezko etorri hori ba omen zuten, baina nola aterako ziren bada Illurdangoiko Dolores (1924-2003) eta Rosario Bidebieta (1932) bertsolari, taberna eta sagardotegirik zapaldu gabe? (danbolin 58. zb). Martzelina Zubizarretak (1892-1991) ere ikasi, umetan ikasi zuen panderoa jotzen, baina umeak hazitakoan heldu zion kalean panderoa jotzeari. Bandan ere denak ziren gizonezkoak 1986an musika eskolaren eraginez neskak hasi ziren arte. Lehenengo elkarte gastronomikoa, Gure Txokoa, 1947an sortu zuen gizon talde batek. Haietako batek hiru alaba izan zituen eta hor sortu zen eztabaida: “Zuek semeak sartzen dituzue zuen ordez bazkide, eta nik alaba zergatik ez?”. Botazioz hartu zuten erabakia 1988. urtean: 22 bai 5 ez. Ordurako herriko beste elkarte batzuetan bazeuden emakume bazkideak. Danborrada berriz, 1930ean egin zen lehenengoz. Talde bakarrak hartu zuen parte, denak gizonak, jakina. Emakumeak karrozan, kantinera edo banderarekin atera ziren. Noiz arte? 1973an Gure Txokoak ez zuela gehiago danborradarik antolatuko jakinarazi zuen. Orduan Zentroan elkartzen ziren gazteek pena litzakeela ohitura galtzea, eta beraiek antolatzea erabaki zuten. Talde bakarra atera zen orduan ere, baina neska eta mutilena.

KIROLEAN

Orain berrogei urte herrian kiroldegia egin zenean, emakumeek txandala janzteko komeriak izaten zituztela kontatu digu Antxelmo Astiazaranek. Ez zuten beren burua ongi ikusten eta kiroldegian aldatzen ziren. Orain mantentze gimnasian gehienak emakumeak dira eta Integral, Zunba eta antzekoetan ez dago gizonezkorik. Kroseko ibilbide motza egiten dutenen %32 emakumeak omen direla dio, eta hori pentsaezina omen zen orain dela hamar bat urte. Gloria Agirre Txikita Aizarna (1945) izango da Zestoako garai bateko emakume kirolari aipagarriena. Ondo egiten zuen eskuz pilotan, baina erraketa oparitu zioten, eskuak ez hondatzeko edo. Orduan hemen neskek ez zuten pilotan apenas egiten eta hemezortzi urterekin Madrilera joan zen erraketista moduan pilotari profesionala izateko asmoz. (danbolin 30. zb), baina gero farmazia ikasketak egin zituen eta pilota kontuak pixka bat baztertu. Herri kiroletan ez da salbuespenik izan. Baserrian gogor jarduten bazuten ere, herri kirol asko apustu munduan egiten ziren, eta hori gizonen eremua zen; bestela nork jakin nora iritsiko ziren Anttoni Ibar harria jasotzen eta Lourdes Elortza idi demetan itzain.

ZAINTZAN ETA LANEAN

Umerik gabeko emakumeen edo eliza ingurukoen erreferente publikoak besteak baino ugariagoak dira. Asun Arrazola (1912-1995) esaterako, idazlea, ikertzailea eta hezitzailea moja izan zen. Maistra lanak egiten ere ederki ikasi genuen, oraindik ere eskoletan irakasle gehienak emakumeak dira. Zestoako ikastetxean, irakasle eta eskolarekin lotura zuzena duten bestelako zerbitzuetan aritzen diren langileak kontuan hartuta, 56 langiletik %16 dira gizonak eta %84 emakumeak. Hori guraso elkartea


192.qxp_55 18/3/18 22:05 PĂĄgina 11

1 1

kontuan hartu gabe, hamabost emakumek osatzen baitute. 1977an aita izandako batek kontatu digu, orduan parkean bera eta beste bat bakarrik ibiltzen zirela umeekin; bi gizon, ondo akordatzeko moduan. Asko aldatu dira gauzak, baina oraindik lan munduan, eremu jakinak daude: gizonezkoena eta emakumezkoena. Zaharrak zaintzen, udaleko etxez etxeko zerbitzuan esaterako, %100 emakumeak dira, eta antzera herriko bi zaharren egoitzetan ere. Bainuetxean ere 50 bat langiletik zazpi-zortzi bat dira gizonezkoak. Haur eskolan lau neska zaintzaile. Udaleku irekietako begiraleak ere, %95 neskak eta % 5 mutilak. Etxeko lanetan egiten dugun ordu kopurua ia bera izanda ere, ardura berak ote ditugu? 115 bat lagunek erantzun diote Interneten zintzilikatu dugun inkestari. Emaitza guztiak online jarriko ditugu. Lagina baino ez da, baina erantzuna eman dutenen %80k dio, euren etxeetan emakumeek erosten dizkietela haurrei arropak. Festa berezietarako gauzak inguratzea eta etxeko garbiketa lanak ere, %70ean, emakumeen ardura omen dira. Hori bai, taladroa gizonek hartzen omen dute %80an eta matxurak ere gizonen ardura omen dira %70ean. Osasun Zentroan eman digu pediatriako erizainak beste datu bat: 50 bat bisitatatik, gutxi gorabehera, behin joaten omen da gizonezkoren bat kontsultara. Zestoako ikastetxean beste datu bat: haurren eskolako gorabeherez hitz egitera tutoreak deitutakoan, Haur eta Lehen Hezkuntza kontuan hartuta, %55ean ama bakarrik joaten da bileretara, %35,5ean guraso biak eta %9,5ean aita bakarrik.

EMAKUMEA POLITIKAN

Emakumeen boto eskubidearen harira (1933), ikusgarritasunagatik edo, emakume ugari izan ziren kargudun; gurean GarbiĂąe (PurificaciĂłn) Gil alkate izan zen. Datuak eskatu ditugu udalean eta 1995etik gaur egun arte izan ditugun zinegotziak eta alkateak kontuan hartuta, 66tik 45 gizon eta 21 emakume kontatu ditugu, %32 emakumezkoak. Udal gobernuetan emakumeen parte hartzea aztertuta, parte hartze txikiena 2003-2007 garaian ikus dezakegu, ez zen emakumerik, eta 2011-2015 garaian berriz, emakumeak gizonak baino gehiago izan ziren, historian aurreneko aldiz, zazpitik lau emakumezko. Ordurako, zerrendetan emakume eta gizonen kopuruak berdina izan behar duela dioen berdintasun legea indarrean zegoen.

BIHARKO ZALETASUNAK

Haurrek eta gaztetxoek eskolaz kanpo egiten dituzten jarduerez ere galdetu dugu. Maialen Kortadik zortzi urte daramatza dantza garaikidea irakasten eta ez du inoiz mutilik izan taldean. Ama batek esan omen zion behin: "Nire semeak dantza aipatu dit, hasi nahiko lukeela... baina esan diot, taldean, denak neskak direla". Musika eskolan,

Lanpostu eta lan poltsa publikoetara aurkeztuak

- Udaltzain postua (2010): 34 gizon eta 2 emakume - Peoien lan poltsa (2012): 74 gizon eta 3 emakume - Administrari postua (2016): 62 emakume eta 20 gizon - Garbitzaile postua (2018): %65 emakume eta %35 gizon

tronpetako ikasle guztiak mutilak dira, nahiz eta irakaslea neska den. Alderantziz gertatzen da flautarekin, ikasle guztiak neskak dira eta irakaslea mutila. Itxaropena dantza taldean ere azken urteetan mutilak tamainan ikusten ditugu. Kirolean alderantzizkoa gertatzen da. Kontu horretan guztian aukera zenbaterainokoa den, ezarri diguten eta ezarri ohi dugun rola noraino iristen den edota ereduen eragina zenbaterainokoa den ez dago grafikoen bidez neurtzerik.

J

one bergara


192.qxp_55 18/3/18 22:05 Página 12

danbolin.eus

Etxebizitzak alokatzeko diru laguntzak eskatzeko 2018ko deialdia zabaldu du Udalak

Etxebizitzak alokatzeko diru laguntzak eskatzeko 2018ko deialdia zabaldu du Zestoako Udalak. 18 eta 35 urte bitarteko gazteei, mugikortasun urria dutenei, bananduei eta dibortziatuei, 70 urtetik gorakoei, alargunei eta seme-alabak beren kargura dituzten guraso bakarreko familiei alokairuaren zati bat ordaintzea da laguntzen xedea. Guztira, 30.000 euro bideratuko ditu Udalak laguntza horietara, eta urriaren 1a izango da eskariak egiteko azken eguna.

Zestoarrak ere berdintasunaren alde Lilatoian

Lilatoiaren 29. edizioa jokatu zen pasa den martxoaren 4ean, Donostian. Aurten inoizko partehartze handiena izan zuen, 6000 lasterkaritik gora, eta Zestoatik 30 emakume inguru izan ziren bertan. “Itzaletik Argira“ lelopean Boulevardetik hasita, 5 kilometroko ibilbidea egin zuten parte hartzaileek. “Esanahi bikoitza du leloak, alde batetik, Begisare Elkartearen helburua nabarmentzen du eta, bestetik, bizitzaren alor guztietan berdintasuna lortzearen beharra azpimarratu nahi du” adierazi dute antolatzaileek. Begisare Elkartearen helburua retinosis pigmentarioa dutenen bizi kalitatea hobetzea, ikerketa bultzatzea eta gizarte sentsibilizazioa sustatzea dira

Aitor Salegi hirugarren IX. Erniarraitz Bertso Txapelketako finalean

Martxoaren 16an jokatu zen IX. Erniarraitz Bertso Txapelketako finala Azpeitiko Gaztetxean. Aitor Salegi bertan izan zen eta 3. postuan sailkatu zen 268 punturekin. Finalean bertsotan aritu zen eskualdeko bertsolari bakarra izan zen Salegi. Guztira, 18 bertsolarik hartu dute parte txapelketan eta Haritz Mujika Altsasuarrak eraman zuen txapela etxera.

Zuhaitz eguna Arroabean

40 lagun inguru elkartu ziren Arroabeko Sukulupe Guraso Elkarteak antolatutako Zuhaitz Egunean. Herrigunetik Sansineneako zubirako bidean eta herriguneko irteerako zelaian guztira bi dozena lizar landatu zituzten. Amaitu ostean, plazan elkartu eta eguraldiak lagunduta hamaiketako ederraz gozatu zuten.


192.qxp_55 18/3/18 22:05 Página 13

3 1

Ekainaren 10ean egingo den giza katean 500 zestoar bildu nahi ditu Zestoako Gure Esku Dago-k

Ekainaren 10erako Gure Esku Dago-k antolatutako gizakatearen aurkezpena egin zuten hilaren 15ean Zestoako Gure Esku Dago-ko kideek Udaletxe azpian. Gure Esku Dago-ko kideen esanetan, duela bost urte hasitako bidearen hurrengo pausua Herritarron Ituna osatzea da. Itun honen helburua, 2019. urtea erreferentetzat hartuta, herri burujabe bat izateko 2019 arrazoi biltzea da. Ituna hiru fasetan banatuko da: lehen fasea martxan da jada, hiriburuetako mahai inguruak biltzen hasiak dira, orain, herrietan osatuko dituzte talde horiek eta azkenik, denen artean bildutako arrazoi guztiak Eusko Legebiltzarrera eramango dituzte ekainaren 10ean egingo den giza katean. Herritarrak eta eragileak elkartuta egingo dira tailerrak eta Zestoan bi egitea proposatu dute antolatzaileek: bata auzoetako jendearekin eta bestea herrigunekoekin. Antolatzaileen esanetan, giza kateak 201,9 kilometro izango ditu, 2019. urtea erreferentetzat hartuta, 2019 arrazoi bilduz. Zestoak, giza kateko kilometro bat izango du. Printzipioz, Itziarko Txitxarro diskoteka inguruan bilduko dira. 500 zestoar biltzea behar dute.

Martxoak 8, emakumeek planto egin zutenekoa

Aldarrikapen eta emozioz beteriko eguna izan zen martxoaren 8koa. 12:30ean lanuztea eta elkarretaratzea deitu zuen Zestoako Txoko Feministak eta 300 emakumetik gora elkartu ziren plazan planto egiten ari zirela aldarrikatuz. Ondoren kalejira egin zuten “Milaka arrazoi ditugulako, gaur emakumeok planto!” lelopean. Arratsaldean ere aldarrikapenekin jarraitu zuten. 19:30ean plazan bildu ziren berriro ere, eta goizeko kalejira bera egin zuten Zestoako Trikiti Taldearekin batera. Ondoren, Zestoako Txoko Feministak egindako bideo emanaldia izan zen. Jarraian, bi testuren irakurketa egin zuten eta azkenik, Maixa eta Itziarren “Emakume jaio nintzen” kantua abestu zuten. “Ez dago hitzik eta aldi berean hitz gehiegi daude atzoko eguna definitzeko” adierazi zuren Txoko Feministako kideen. Egunari amaiera biribila emateko 17 eta 93 urte bitarteko emakumeak bildu ziren Jubilatuen tabernan eginiko afarian. )


192.qxp_55 18/3/18 22:05 Pรกgina 14

INKESTA

Zer iruditzen zaizu Santakutzetako danborradak asteburura pasatzea? (373 erantzun)

Danborradak ez dit inoiz ezer esan, Iraetakoa naiz eta ez dut inoiz parte hartu. Berdin zait astebukaerara aldatzen badira.

k

b

Inma Alkorta 61 urte

Ez dit batere inporta. Berez, anbiente Ez nuke gehiago egondanborrada as- go litzateke asteburura alda- teburuan eta tuko. Tokatzen tradizioak den bezala os- apurtzeko patu behar da, omen daude! egunean bertan. Egunari be- Jesus Goikoetxea re ikutua egu79 urte nean ospatzeak ematen dio.

Nik nahiago nuke asteburura pasatzea. Egunean zergatik ospatu? Danborradak asteburuan ospatzea egokiagoa iruditzen, jende gazteak Mikel sasiain gehiago apro50 urte betxatuko luke. Mari Cruz Errasti 75 urte

ale

ale

Eskolako pasabidea eguraldi tristea denean oso ilun gelditzen da. Argiak egunez ez dira pizten kaleko farolen ordutegia dutelako.

Parkean euri ura jasotzen duen estolderiako tapa berriak jarri dituzte. Hauetako batzuk puskatuta zeuden haurren hankak kabitzeko moduko zuloekin.


192.qxp_55 18/3/18 22:05 Página 15

5 1

berrogei edizio bete ditu

herri krosak Martxoaren 18an azken korrikalaria helmugan sartu zenean aurtengo Zestoako krosa bukatu zela esan zuen batek baino gehiagok, baina egun honetara iritsi aurretik lan ugari egin dute antolatzaileek. Lanak ez dira hor bukatzen ordea. Azken garaikurra ematen denean proba posible egiten duten mahaiak, aulkiak edo hesiak jaso behar izan zituen urtero laguntzen duen boluntario taldeak. Aurtengoan, gainera, 40. edizioa izan da eta zerbait berezia egin nahi zuten antolatzaileek. “Urtebete pasa dugu aurtengo lasterketa antolatzen”, dio Pedro Cabanillasek. Pedro urte osoan proba antolatzen ibili den laukotearen alde bat izan da. “Hemen bilduta gaudenak gara finkoak, baina kolaboratzaile ugari dago”, aipatu du Antselmo Astiazaranek. Antolakuntzaren mahai honetako beste bi hankak Jone Irureta eta Imanol Esnal dira. Bileretan parte hartu ez badu ere ez daukate ahazteko bosgarren kidea, Juan Mari Balentziaga, sari banaketan garaikurrez arduratzen dena. “Ideia berriak dituen jendea sartzeko irrikatan gaude”, esan digu Pedrok. Urte asko daramate antolakuntzan eta guztien laguntza ongi etorria dela argi utzi nahi dute laurek. Krosaren urteurren borobil honetarako zerbait “berezia” egin nahi zuten eta “garaikur eta kamiseta bereziekin urtebete” ibili dira gora eta behera Antselmoren hitzetan.

Garaikur berezia

“Aurtengoan 40. urtemuga zela eta zerbait berezia egin nahi genuen eta lehengo urtean hitz egiten hasi ginenean garaikur berezi bat egitea pentsatu genuen. Donostian Kontxako barandillaren itxura duen trofeoa duten bezala, ba guk herriarekin lotura duen zerbait. Lauiturri pentsatu genuen, gurutzea aukeratzen bagenuen erlijio kontuekin eztabaida sortu zitekeela pentsatu baikenuen”, aipatu du Antselmok. Lasterketak


192.qxp_55 18/3/18 22:05 Página 16

25 urte bete zituenean liburua kaleratu zen eta bide horretatik jarraituz zerbait berezia egitea nahi zutela dio Jonek. Lauiturriren itxura duen garaikurraz gain, dominetan ere Lauiturri agertuko da hemendik aurrera eta aurten eman duten kamiseta ere berezia izan da. Probaren kartelean agertzen den argazkian oinarritutako kamiseta eraman dute etxera korrikalari guztiek. Garaikurra diseinatzeko garaian enpresa batekin jarri dira harremanetan. “Lehengo urtean, ideia honekin hasi ginenean, Lauiturriri argazkiak ateratzen ibili ginen eta enpresa batera jo genuen posible ote zen galdetzeko. Baietz esan zuten eta aurrera egin genuen”, kontatu du Antselmok. Garaikurra egiteko molde bat egin behar izan dute eta hurrengo urteetan molde bera erabiliko da trofeo berriak egiteko. Molde hori egitea kostatu denarekin aurtengo aurrekontua igo egin da, baina urte gehiagotan erabiltzeko asmoa dagoenez amortizatu egingo dela diote. “Normalean autofinantzatzen den lasterketa gara”, dio Jonek. 3.500 euro inguruko aurrekontua izaten du lasterketak eta korrikalariek ordaintzen dutenarekin eta “herriko denda eta negozioek ematen digutenarekin aurrekontua betetzen dugu. Azken urteetan udalak ez du dirurik eman behar izan aurrekontua osatzeko”, adierazi du Antselmok. Urtero lasterketa egiteko dirua ematen duten denda eta negozioei esker ona adierazi nahi diete antolakuntzakoek.

Herritarren laguntza

Nahiz eta urtean zehar antolakuntzan bost diren, egunean bertan laguntzeko prest dagoen jendea “erraz” bilatzen dela baieztatu dute laurek. “Nahiko erraz lortzen da laguntzeko prest dagoen jendea, urtero laguntzeko prest dagoen multzo bat baitago”, Joneren hitzetan. Bidegurutzeetan urtero pertsona berak egoten dira eta jendeari zer egin behar duen “azaldu beharrik ez dago”. Lasterketa egunean egin behar diren lanetarako taldeak osatuak daude eta aurreko egunetan jendearekin elkartu eta zereginak lotzen dituzte. Proba honen altxorrik handiena jendearen parte-hartzea dela esan liteke. Batzuk antolakuntzan, besteak korrika, eta aurtengoan 40 edizio bete direla baliatuz, urte hauetan modu baten edo bestean garrantzitsuak izan diren hiru pertsona omendu nahi izan dituzte. “Hiru pertsona desberdin, baina proba honi asko lagundu diotenak bakoitzak bere moduan”, dio Antselmok. “Jexux Izeta Koiote bat, proba hau Koiote tabernako sukaldean

prestatu baitzen lehen urte horietan. Iñaki Irureta Triku zein den denok dakizue eta zein garrantzitsua izan den herri honetan. Ezer gehiago esan beharrik ez dagoela uste dut. Ez da soilik urte askoan lasterketan parte hartu duela. Urte askoan atletismoko taldeak eraman ditu, antolakuntzan ibili da eta orain gutxi arte korrika ibili da. Hirugarrena Jexux Goikoetxea Fati da. Urte askoan lasterketan parte hartu du, lehenengo urteetan antolakuntzan ibili zen, bizikletan, pelotan… kirol ugari egin ditu”. Ekitaldi honekin modu batean edo bestean herri krosean lagundu eta garrantzitsuak izan diren hiru pertsona esanguratsu omendu nahi izan dituzte antolatzaileek.

Eraldaketa amaigabea

Gaur egun izaera herrikoi eta parte-hartzailea duen lasterketa da, baina lehen urte horietan ez zen gauza bera izan. Hasierako urteetatik dabil antolakuntzan Antselmo eta urte horiek nolakoak izan ziren ondo oroitzen du. “Urte hauetan lasterketaren helburua aldatu egin da. Lasterketa hasi zenean ez dut esango proba profesionala zenik, baina irabazleek diru saria zuten. Jendea ekartzen zen kanpotik eta sailkapeneko lehenengoek diru saria zuten eta probako errekorra egitea ere ordaintzen zen. Lehenengo lasterketa haietan ia emakume parte-hartzailerik ez zen. Urteek aurrera egin ahala, ordaintzeari utzi zitzaion eta herrikoiagoa bihurtu zen. Asmoa herriko jendeak parte hartzea izan da”.


192.qxp_55 18/3/18 22:05 Página 17

7 1

Lasterketak egiteko tradizioa

Herri krosa egiten hasi aurretik San Jose egunean lasterketak egiteko tradizioa zegoela gogoratu du Lasterketak izan duen azken aldaketa handia herriko Antselmok. “Proba hau hasi aurretik Kale Okerrean egiten jendearen parte-hartzea lortzeko asmoarekin lotzen du zen lasterketa bat eta lehengo eskola publikoa San Jose zen Jonek. “Orain urte gutxi proba nagusian bi distantzia eta beti egon da egun honen bueltan proba eta jokoak jartzea asmo horrekin egin zen. Ordura arte egiteko ohitura”. Maila guztiak kontuan izanik berrehun emakumezkoek bi buelta eman zituzten eta gizonezkoek ikasletik gorak parte hartzen dutela goraipatu nahi du hiru. Batzuek galdetzen zuten zergatik emakumeek eta Antselmok. “Ikasle ugarik parte hartzeaz gain herriko jende gizonek distantzia desberdinak. Ordurako Zumaian ere pila batek parte hartzen du. Ez gara kanpoko jendearen bila aldaketa egina zuten. Lehen emakumeek bost kilometro joaten, etortzen direnak ongi etorriak dira, baina kanpoko egiten zituzten eta gizonezkoek hamar. Orain bi distantzia jende pila bat, baina herriko bi edo hiruk irtengo balute daude, bost edo hamar, eta bakoitzean gizon zein porrota izango litzateke eta herritarren parte-hartzerik gabe emakume irten daitezke. Gu ere gaiari bueltaka genbiltzan guzti hau antolatzeak merezi duen ikusi beharko genuke”. eta zortzi kilometroko proba bakarra jarri ordez zergatik 40 urteetan probak gorabeherak izan ditu eta etorkizunean ez jarri bi distantzia, eta nahi duenak nahi duen proban zer gertatuko den asmatzea ez da erraza, baina guztiak bat parte hartu? Zergatik ez gizonezkoak bi kilometroko datoz “herrikoia” izaten jarraitu behar duela. proban parte hartu eta emakumezkoak zortzikoan?”. Bi “Gaur egun lasterketen mundu honetan dagoen kilometroko probarekin, urtean zehar korrika gutxi ibiltzen lehiakortasunarekin dirua sartzen baduzu gauza indartsuak den jendea erakarri nahi izan dute. Ibilbidea “zorrotza” da egin ditzakezu eta alde batetik jendea erakarri dezakezu, eta horrek hainbat atzera botatzen dituela badakite, baina baina urte askoan antzeko aurrekontu eta boluntarioen bi kilometro egiteko aukera izanik jende asko animatu laguntzarekin ateratzen dugu aurrera lasterketa eta ematen daiteke. dugu ematen duguna”, baieztatu du Jonek. Azken urteetan herrian egiten den San Silvestre “Lasterketa hau Diego Garcia, Ricardo Toro edo lasterketa jartzen du adibide Pedrok. “Niretzat festa bat Apalanzaren mailako jendeak irabazi duela esaten ari gara. da, batzuek mozorrotuta hartzen dute parte, batzuek Euskadiko edo Espainiako txapeldunak izan diren serio hartzen dute eta beste batzuk ongi korrikalariak izan ditugu, baina hori beste lasterketa bat pasatzera irteten dira. zen. Agian antzeko zerbait antolatzeko beharrezkoak diren Niretzat urtea bukatzeko baliabideak lortu daitezke, baina baliteke hori ez izatea modu polita da”. interesgarria proba popularra egiteko”, dio Antselmok. “Badakigu batzuei motza Urte hauetan guztietan ibilbide aldaketak, errepidea egiten zaiela eta beste ixteko arazoak, txorkatila okertuak eta pasadizo ugari izan batzuei luzea, luzeegia, dira krosean, eta momentu xelebre edo berezi bat baina zer egingo diogu ba. aipatzekotan Antselmok tranpa egin zuten hiru ikasleak ditu Ezin ditugu hiru lasterketa buruan. “Urte batean herriko emakume talde batekin irten egin”, gehitu du Pedrok. genuen multzoan, atzealdean lasai-lasai eta Elortzanekoak bizi diren Bentapeligroko etxearen ondoan zegoen eskailera aldera iritsi ginenean eskola bateko hiru gaztetxo ikusi genituen eskaileretatik jaisten. Lasterketa irabazi zuten, lehenengo hirurak sartu ziren. Dortsalak ikusi genituenez, deskalifikatu egin M ARI A IZP URUA ( J ESU S G OIK OET X EAJ E SU S I Z ETA REN AL AR GUN A ), genituen eta erreklamatzera ETA I ÑA KI I RUR E TA , OM END UA K etorri ziren. Beraien maisuak esaten zuen ziur irabazi zutela. Nondik jaitsi ziren galdetu genienean hiru mutikoak gorrigorri jarri ziren”.

U

rko canseco


192.qxp_55 18/3/18 22:05 Pรกgina 18

SArIA jASOTZEKO 3 HILABETEKO EPEA

Otsaileko pistekin iritsi al zitzaizun doinurik belarrietara? Amparito Rocarena, agian? Horixe zen, bada, gure asmoa eta erantzuna: Zestoako Musika Banda. Keinutxoa egin nahi izan genion, urte hauetan guztietan herritarrak alaitu eta dantzan jartzeko egin duen (eta egiten duen) ahaleginagatik. Garbi dago jaiekin lotura zuzena duela, baina urtean zehar emanaldi gehiago ere egiten ditu eta aurten, gainera, berrikuntza moduan, kontzertu didaktikoa eman du Herri Eskolako haurrekin. Bejondeiela herriko musikari guztiei!

Jarraian hurrengo asmakizuna! Zer ote da?

1- Antzina zenetik hona funtzioa aldatu du. 2- Udalerri osoa zeharkatzen du. 3- Konpondu beharreko oztopoak ditu. 4- Koloreak ematen dio izena. Jolasaren arauak:

?

Hilero 4 pista emango ditugu hitz bat (edo kontzeptu bat) asmatzeko. Asmatu beharreko hitzak Zestoarekin harremana izango du. Erantzunak hilaren 20a baino lehen bidali beharko dira: E-posta: zestoa@aek.eus Mezua edo whatsapp-a: 670 420 048 Ikasturte amaieran SARIA zozketatuko da (bazkari edo afari bat). Asmatzaile guztiak sartuko dira zozketan; zenbat eta gehiagotan asmatu, aukera gehiago saria eskuratzeko!


192.qxp_55 18/3/18 22:06 Página 19

20 21

ASTEARTEA

Ertxiña Musika Eskolaren emanaldia kultur etxeko areto nagusian 18:30ean. ASTEAZKENA

Nerea Sancho sexu adituaren hitzaldia eskolako jangelan 17:30ean: "Haurraren sexualitatea eta autoestimua".

22

OSTEGUNA

Danbolinek ere pintxo potearekin bat egingo du eta 18:00etatik aurrera udaletxe azpian egongo gara. Guk pintxoak jarriko ditugu, zuek ekarri tabernetatik edaria. Aurten 200. Danbolin zenbakia argitaratuko dugu. Aldizkariak gordetzen dituen horietakoa bazara, ostegunean zita duzu gurekin. Begiratu etxean zein dituzun eta zein falta zaizkizun eta ea guk eramaten ditugunekin bilduma osatzeko moduan zaren! Bilduma osoa ez, baina, zenbaki bereziren bat eskuratu nahi baduzu ere izango duzu aukera. Baita Danbolinek argitaratutako liburuak eskuratzeko ere.

23 24

OSTIRALA

Koiote tabernan argazki emanaldia Omar Ulaciaren eskutik 19:30ean: Paris eta New York. LARUNBATA

Zestoako Udalak eta Emagin Euskal Herriko bilgune feministak antolatuta autodefentsa tailerra. Dantzako taldeak Idiazpin duen lokalean izango da goizeko 10:00-14:00ak arte. Izen-eman behar da. Tailerra doan izango da.

26 20:30era.

ASTELEHENA

Odol ateraldiak anbulategian 18:00etatik

age 1 n d GA 13 19 a

9

MA

RTXOA

ZTELEKUTIK

07

LARUNBATA

Agiro Mendi Klubak antolatuta, Zestoa-Erraila gainaZestoa ibilbidea.

09

ASTELEHENA

19:00tan kultur etxean Angula Ustelak hitzaldia Ainhoa Intxaurrandietarekin, Gipuzkoa Zutikek antolatuta.

14

LARUNBATA

Guzman Aldazabal upategiko 2017ko uztako ardoen aurkezpena 12:00etan Laiaken.

21

LARUNBATA

Gaztetxearen 29. urtemugako Bertsio Gaua. Egun osoko egitaraua izango da. Izen ematea facebook bidez eta herriko tabernatan.

22

IGANDEA

Agiro Mendi klubak antolatuta, Santa Engraziara irteera oinez.

AP

26

06

27

irila

OSTIRALA

Gaztetxearen 29. urtemugaren baitan, Plazatik Gaztetxera Bertso Saioa, Manex Astigarraga, Aissa Intxausti, Mikel Iturriotz, Ane Peñagarikano, Lurdes Ondaro eta Beñat Torres bertsolariekin.

OSTEGUNA

Rodriguez-Laorden Wines upategiko ardoen kata 19:30ean Laiaken. OSTIRALA

Rural Zombies taldearen kontzertua Gaztetxearen urtemugaren baitan.

Barbantxo Zestoa eta Aizarnan. "Nerabezaroa eta sexualitatea" hitzaldia gaztelekuan, 18:30ean. Nerabeen gurasoei zuzenduta. Barbantxo Aizarna, Iraeta eta Arroabean Barbantxo Zestoa eta Aizarnan. "Nerabezaroa eta sexualitatea" hitzaldia gaztelekuan, 18:30ean. Nerabeen gurasoei zuzenduta.

20 27 26

*A

pirilaren 12tik maiatzaren 4ra bitartean, udaleku irekietako (3-8 urte) eta kirol udalekuetako (9 urtetik gora) haurren izen-emateak. Aurten ekainaren 25etik uztailaren 20ra bitartean izango dira bi eskaintzak. Informazio gehiago, apirilaren 10etik aurrera http://www.zestoagazte.zestoa.eu s web-orrian.

*U

daleku irekietako eta kirol udalekuetako begirale eta koordinatzailearen lan-poltsak apirilaren 16-27 bitartean egongo dira zabalik. Informazio gehiago, apirilaren 10etik aurrera http://www.zestoagazte.zestoa.eu s web-orrian.


192.qxp_55 18/3/18 22:06 Pรกgina 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.