danbolin
201.qxp_55 27/1/19 23:15 Pรกgina 1
2019 urtarrila
201 zk.
elkartasunez beteriko 2.000 km
201.qxp_55 27/1/19 23:01 Pรกgina 2
943 148 061
201.qxp_55 27/1/19 23:15 Página 3
3 aulkian esertzeko ordua
Ez gara hasiko zerrendatzen urte berriarekin geure buruari ezartzen dizkiogun nahi / gomendio /agindu guztiak (ezabatu edo aukeratu dagokion hitza), Danbolin-en ale hau eskuetan duzuenerako 2019ak agortua izango duelako bere lehen hilabetea, eta dagoeneko ahaztuxeak ere izan ditzakegulako urtarrilaren 2an burutik pasatu zitzaizkigun asmo haiek guztiak. Baina urte berriak beti ematen du datorrenari begira jartzeko aitzakia ere, eta aurten ez du ematen maiatzean egingo diren hauteskundeei itzal egingo dion beste gertakaririk daukagunik agendan. Horrek markatuko du, modu batean edo bestean, urtea. Eta Danbolin-ek ale honetan bertan estreinatzen duen atal berri batek ere (Hiru aulkitan) horri begiratu dio. “Edozein izan daiteke alkategai?” galdetu diegu hiru herritarri. Eta erantzunak, nola ez, beste horrenbeste. Datozen hilabeteetan beste gai batzuk, beste galdera batzuk eta beste solaskide batzuk. Aulkian eserita, nolanahi ere, denak. Alkate eta udalbatza berria izango ditugu udaren bezperan, baina horren aurretik ere, herria eta herritarrak ez dira geldirik egongo. Eta mugitzen hasita, batzuk Marokoraino joango dira, zer eta herrialdea autoz zeharkatu eta basamortuko herrixketara elkartasunezko materiala eramatera. Judith Sagardoi eta Beñat Arana dira abentura horretan sartuko diren gazteak. Peugeot 205a izango dute aulki, eta han eramango dituzte arropak, eskolarako materiala, jostailuak, janaria eta beste. 201. zenbakira iritsi da Danbolin, eta pentsatzen dut orain dela hemezortzi urte proiektu hau martxan jarri zutenek nekez irudikatuko zutenik aldizkari jaio berri hura, ia bi hamarkadaren ondoren, bizirik eta osasuntsu. Baina halaxe dago, eta prest beste 200 kaleratzeko! Bidea, baina, ez da erraza izan, herri aldizkari bat aurrera ateratzea, neurri handi batean, herritarron esku dagoelako, eguneroko beste zereginei eta lanari tarte bat lapurtuta, beren aletxoa jarri nahi dutenen herritarren esku. Eta etorkizunean hala izaten jarrai dezan, Danbolinen sareak, kolaboratzaileenak nahiz beste hamaika modutan laguntzeko prest daudenenak, hazten joan behar du. Beti egon dadin aulkian nor eseri Bitartean, hemen duzue 201. zenbakia. Beste 200 Danbolin-en lehenengoa alea.
diruz lagundutakoa
mikel lizarralde
d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola
d
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, Maialen Kortadi eta Naiara Exposito d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
201.qxp_55 27/1/19 23:01 PĂĄgina 4
Zaharrak berri, lagun! Galdera zaila egin didazu! Enbidoa motzegi geratzeko beldurra daukat, baina bueno, saiakera bat egingo dut. Hala ere, zer kontatuko dizut ba ez dakizunik? Ez dakizun berririk ez dago. Seguru zu ni baino gauza gehiagoz enteratu zarela whatsapp, skype‌ bidez. Egia da, bai, teknologia berriekin errazagoa dela etxean bezala sentitzea, nahiz eta urrun egon kontaktua errazten baitute. Hala ere, badaude gauza batzuk horien bidez erakutsi ezin direnak. Erraz etortzen zait adibide bat burura: Gabonetan herriak hartzen duen xarma. Egun berezi horietarako kanpoan dauden gehienak etxera itzultzen dira oporrak famili nahiz lagun giroan pasatzeko asmoz. Horrek herriari beste bizitasun bat ematen dio. Kaleetan jendea ibiltzen da, saltsa gehiago egoten da eta, nola ez, parrandarako gogo handia ikusten da nonahi! Guztioi gustatzen zaizkigun s/zoroperiek ere herriko jende asko kalera aterarazi zuen, eta nola ez, vamos al fronton ez zen falta izan, nahiz eta, lagun, oraindik bukatu gabe dauden kiroldegiko obrak. Baina, Gabonak pasa ondoren guztia bere lasaitasunera itzuli da. Denak beren zereginetara bueltatu dira eta, egunerokoan nabaritzen da. Tristea den arren, askotan ikusten dugun paisaia dugu begien aurrean: kaleak hutsik geratu dira berriz. Batzuk klasera, beste batzuk lanera, eta badaude batzuk beren afizioekin hasi direnak. Izan ere, guztiok dakigun bezala, herrian hainbat talde daude beste hainbat afiziorekin gozatzeko aukera ematen digutenak. Horietako bat argazkilari taldea da. Zein ez da ohartu beren lanak ikusgai ditugula herriko tabernetan? Pixkanaka, indarra hartzen doan talde bat da. Gero eta herritar gehiago, gazte nahiz heldu, ari dira bertan izena ematen. Horien artean gaurko enbidoa jasoko duen herritarra dago: Txispi. Esaidazu, zerk bultzatu zintuen taldean izena ematera? Zer moduzko esperientzia da? Kontaiguzu!
enbidoa
lorea alberdi
pintada. Kultur Etxea astelehenero.
Astelehen goiza da. Goizeko 9:00ak dira eta asteburuaren ondoren lanera bueltan gatoz. Kultur Etxera hurbildu ahala, sarrerako ateko kristala zikina dagoela iruditu zaigu. Gerturatu gara, eta bai, pare bat pizza zati daude itsatsita. Atea zeharkatu eta bi pizza kaxa lurrean. Aurrera begiratu eta bigarren atearen aurreko eskailera ingurua goxoki-zorroz beteta dago, pipa azalek alfonbra moduko bat osatzen dute. Zigarrokinak daude lurrean, baita pare bat garagardo lata ere, eta lika; leku likatsutan oinetakoak itsatsi zaizkigu. Pasa dugu atea, batzuk gora joan gara, AEKko ikasgelara, eta besteok erdiko atea zeharkatu eta bulegoetara sartu gara. 11:00k aldera zarata entzun dugu sarreran. Garbitzailea da, erratzarekin akabatu du sagu bat. Pizza zatiez gain ogi zaku bat aurkitu dute, saguen hozka aztarnekin. Ziurrenik egongo da sagu gehiago ere kulturaren etxe honetan (nahiz eta hauek ez gaituzten astelehenero bisitatzen). Norbaitek pentsa dezake puntuala dela astelehen goiz honetako irudia, baina ez. Ez da puntuala, astelehenerokoa da, eta beteranoenen esanetan, urteak daramatza Kultur Etxeak astelehenero honela esnatzen.
AEK eta danbolin
201.qxp_55 27/1/19 23:01 PĂĄgina 5
5
1 edonor izan al daiteke alkategai?
imanolugarte. Edonork egon behar luke alkategai izateko prest. Konpromisoa eta zestoarren bizi kalitatea hobetzeko bokazioa behar lituzke alkategai batek, eta hori herritarroi dagokigu. Sarritan, udaletxean zinegotzi eta alkate lanetan dabiltzanei politikari etiketa jarri izan diegu, eta gehienetan tonu ezkorrean, gainera. Hala, norberaren mesedetan ari ez eta jendartea hobetzeko ahaleginetan ari direnei, gutxienez, errespetu bat zor diegula iruditzen zait. Udalaren kudeaketa herritarrei dagokigu, herritar xumeoi; geuk baitakigu zeintzuk diren gure bizilagunek eta lagunek dituzten beharrizanak. Horregatik, ezinbestekoa zaigu erabakiguneetan eta kudeaketa lekuetan parte hartzea: eragile soziokulturaletan eta instituzioetan. Ez du balio etxeko sofatik eta tabernako txokotik konpromisoz lanean dabilenari kritikan jardutea. Zestoa herri txikia izanik, herrigintza behar du; eta hori hainbat lekutan egin daiteke, baita udaletxean ere. Beraz, bai, edozein herritarrek behar luke alkategai izateko prest. Noski, herritarrek hautatuko dute, ustez, egokiena. edurnekorta. Alkategai izateak, alkate izendatu aurretik gai edo ez gai izateak, lehen azterketa bat pasatzea esan nahi du. Euskaldun alfabetatua izan behar du. Akats ortografikoak egitea barkatzekoa da, baina gure hizkuntza maitatzeaz gain, guztiona den hizkuntzan lan egin behar du. Hitzez eta ekintzez. Hitzekoa izan behar du. Haizeak eramaten dituen hitzik ez dugu nahi. Sentsibilitatea ere eskatuko nioke. Gai guztietan jantzia ez da egongo, baina hainbeste entzuten dugun ezaugarria izatea eskatuko nioke; enpatia. Ez dut sinpatia esan. Enpatia, bestearen lekuan jartzen jakitea. Horrek ez du esan nahi eskatutako dena ematea. Hori ezinezkoa litzateke; ongi gelditzea litzake. Alkategaiak liderra izan behar du. Taldea motibatzen eta delegatzen jakin beharko du. Herritarrok ez baitugu ordezkari izango dena bakarrik aukeratuko. Lantalde baten babesa izango du, norbanakoen gabeziak uxatu eta taldearen indarguneak sendotzen lagunduz. Puzzle baten pieza guztiak hartu eta puzzlea osatu beharko du. Eta horretarako lantaldeak zeresan handia izango du. urkocanseco. Ez, edonork ez du balio. Baliteke jendea ez egotea ados, baina edonor ezin da izan alkategai. Borondate ona eta lanerako gogoa garrantzitsuak dira, baina urteetan milaka pertsonaren bizitza baldintzatu dezaketen erabakiak hartzen diren lekuan gutxieneko prestakuntza exijitu behar dugu. Prestakuntzak ez du esan nahi ingeniari edo zientzia politikoetan lizentziatua izan behar duenik. Txosten bat irakurri eta ulertu edo teknikari eta adituen iritzia jaso eta informazio hori guztia aztertu eta herriarentzat erabaki egokia hartzeko gai den norbait behar dugu. Horrez gain, jendearekin erlazionatzen jakin behar da. Alkateak bilera asko izaten ditu, eta eskaera ugari egiten dizkiote. Eskaera horiei modu egokian erantzuten jakitea garrantzitsua da. Eskaera guztiei baietz esatea erraza eta tentagarria da, baina, baietz esaten jakin behar den bezala, ezetz esan behar denean jendearen egoera ulertu eta sentimendurik mindu gabe erantzuteko gai izan behar du alkategai batek. Azkenik, gure herrira etorrita norbaitek imajinatzen du euskaraz hitz egin eta idazten ez dakien alkate bat?
jendeartea hobetzeko ahaleginetan ari direnei errespetu bat zor diegu
hainbeste entzuten dugun ezaugarria izatea eskatuko nioke; enpatia
gutxieneko prestakuntza exijitu behar dugu
hiru aulkitan.
201.qxp_55 27/1/19 23:01 PĂĄgina 6
1 Soldaduskan ere harri jasotzen. 2 Azken apustuan, Iraolaren aurka 1979an. 3-4 Arroako eta Zestoako erakustaldiak, Sastarraingo harriarekin. 5 EndaĂąetaren aurka jokatu zuenean 78 kg pisatzen zituen (1977).
Agustin OstOlAzA
Semearen Orioko Joseba Ostolaza harri eskolan hartu gaitu Agustin
1946, ArrOAgOiA
Ostolazak. Elkarrizketa bukatzerako, dozena erdi gazte elkartu da lokalean. Garaiak aldatu dira, baina oraindik ere harriak badu zerbait erakargarria; bestela, galdetu Agustinen biloba Udaneri: 13 urterekin, azazkalak gorriz margotuta, harria altxatzen ari da.
Zer eman dizu harriak? Dakizun hori: publizitatea eta sosak. Banituen atzaparkada Omenaldia egin dizute, eta liburua ere idatzi dute zutaz. politak. Zezen plaza goraino betetakoan, diru asko ateraNorbait izango zara. tzen zen; igual, egun batean, etxe erdia. Lehen ez nion inportantziarik ematen. Momentu horretan, Noiz hasi zinen harri jasotzen? beste batzuk baino gehiago izan nintzen, beste ezertan ez eta. Arroan, Joxe Antonio Urrestilla “Igarategi�rekin hasi nintzen. Omenaldiak egiteko adina ez dakit. Uztapidek esan zuen: Auzoak ginen; beti elkarrekin ibiltzen ginen, ni baino kinta "Omenajerik ez neri, baina burlarik ez det merezi". eta erdi zaharragoa zen, eta handixeagoa ere bai. Beti pelean Zestoako harrobi zaharrean hasi zinen lanean, 15 urterekin, ibiltzen ginen. Besteak baino gehiago zarela ikusten baduzu, eta Iraetako bloke fabrikan aritu zinen gero, 17rekin. entrenatu egiten zara. Txarra bazara, laga egingo diozu. ZazBaserrian eta harrobian lanean; hori zen gure kirola. Besterik piko harria zegoen haienean (87 kiloko harria), eta harekin egin beharrik ez zegoen: lana. Apustu giroa beste bat zen. Gaibiltzen ginen. Arroako festetan egingo genuen aurreneko rai hartan, korrika apustua jokatu nion enkargatuaren semeaerakustaldia. Artzabaletako bat nuela uste dut aurkari. ri, Zestoako farmaziatik Iraetara atzera-aurrera. Korrikarako Zeure harririk bazenuen orduan? egokia nintzen, baina hura enkargatuaren semea zen; denak Ez ba. Ez eduki, eta entrenatzeko nahi nuen. Jairen batean, haren alde zeuden. Abarketa luze batzuk jantzita, irabazita gemendiz festaren batera gindoazela, Sastarrain baserri aurreratu zen. Kobratu nuenean, esaten nuen 100 kilokoa jasotzen tik pasatu ginen, eta han bi harri ikustea tokatu. Probatu genuela, baina inork ez zidan sinisten. Harrobian, kargadore zanituen, eta gustatu. Lagunari esan nion "Nik hau behar diat", har bat bazen; banekien ze pisutako harriak mugitzen nituen. Erronka botatzerako, etxean probatuta nengoen.
201.qxp_55 27/1/19 23:01 Pรกgina 7
7
1
eta berak "Nik beste hau nahiago". Orduan, Iraetako blokerian nenbilen lanean; 16 urte nituen. Larunbatetan lana egiten zen, eta, handik aterata, gauean joan ginen Sastarrainera. Afaltzera joaten ginen normalean. Iraetako Errotaren atzeko aldean zen blokeria. Nagusiak berak ziren. Etxekoak ginen. Harria manejatu genuenean, ez geunden afaltzera joateko moduan; zizko eginda geunden. Hiru gurpileko karrotxoan a ze lanak bi harriak Iraetaraino eramaten. Elortzareneko aldapa igotzen, pasara ederra hartu genuen. Harri hori Irunera soldaduskara ere eraman nuen. Federaziokoekin egindako aurrenekoa Debakoa izan zen? Hala izango zen. Deban debutatu eta berehala San Joseak ziren, eta Maristetatik deitu zidaten erakustaldia egiteko. Baserri zen hizlari. Manejatutako harriarekin joan nintzen; besterik ez neukan! Baserrik megafoniatik esan zuen ba: "Hau Sastarrainen harria duzue!". Pantera eta biok ginen. Hura ni baino zaharragoa zen, baina egokia zen harria jasotzeko. Pantera Sastarrainen laguna zen. Sastarraingoa probatan ibiltzen zen. Felix uste dut zuela izena; harria lapurtzerakoan ez nion izenik galdetu! Gizon ona izango zen; ez zidan sekula erreklamatu. Non entrenatzen zinen? Blokerian lanean nengoenean, Goardizarren egin genuen boladatxoa, asko elkartzen ginen han; Urrestilla eta Oliden eta. Tejabana baten azpian. Tokia ere nonahi ez zen izaten. Hona zergatik uste duzu etortzen dela jendea? Harria, tokia, materiala eta gauza asko behar izaten dira. Denen bistan egiten genituen saioak. Hala etorri ginen gero Debatik; bankuan eta etxean genituen denak galduta. Ikasi nuen isilik mantentzen. Eta Atxega? Nire entrenatzaile nagusia Orioko Luis Atxega harri jasotzailea izan zen. Berarekin joaten banintzen eguneko txuleta bat agindu zidan. Jokorako ere dirua behar izaten zen. Soziedadea ere bazuen, eta kuadrilla giroa eman zidan. Lortzen zuenaren zati bat ematen zidan. Hark etxean nindukan; berak egiten zidan dena berak ematen zidan jaten, baina bere morroi nintzen, eta hori nortasunik ez edukitzea da. Etxean ondo hartu al zuten? Ez nien garbi inoiz esan, ezta gerora ere. Orain, dena mugikorrarekin hartzen dute, argazkiak eta bideoak. Nik ez nuen aitatzen etxean ezer. Ordurako, anaia orain bere emazte denarekin zebilen, eta andre horren bi anaiak numero uno ziren Mendizabalekin. Etxean ze entrenamendu egiten nituen kontatzen banuen, ez neukan jokorik! 15 urtean 12 apustu egin, eta denak irabazi zenituen Bi alderdi ditu; apustuak ez du dena ona. Ni normalean kieto egoten nintzen; beste batek egindako desafioa hartzen nuen. 1965ean egin nuen aurrena, 18 urterekin, Paskualtxoren aurka. Segalari famosoa zen, eta hari irabaztea ezinezkoa zirudien, baina hala tokatu. Urangaren aurka, bi urtera. Lantokiko laguna nuen, auzokoa. Tartean pleura pasatu nuen, eta Uranga deskuidatu egin zen. 1972an, Segurola; hor ni deskuidatu nintzen. Errukitu-edo, eta elkarri zenbat egiten genuen esan genion. Urtaini ere irabazi omen zenion ba? Atxega saltseroa zen; bestela, ez nukeen seguruenez Urtainekin sekula apusturik egingo, eta beste batzuekin ere ez. Nirekin hitz egin gabe adostu zuen apustua. Hori ez da egiten. Poza baino pena gehiagok hartuko zuten Zestoan, eta Arroan ere bai, Urtainen tartekoak ziren denak eta. Beti esaten dut ez niola irabazi; ez genuen berdinean jokatu. Nire harriarekin jokoa egin eta seinalea galdu nuen, "beldurra galanta" esaten zidaten; hala izango zen. Gero, Urtain esku batekin eta ni birekin,
201.qxp_55 27/1/19 23:01 PĂĄgina 8
bentajak emanda eta Iturralde tartean zela adostu genuen beste apustu bat. Azpeitiko zezen plaza goraino bete zen. Plazan zezena ibiltzen den tokia ere dena bete zen jendez. Urtainek 191 altxaldi egin zituen esku batekin, Iturraldek 238 eta nik 249. Errenterian nengoela, arantza neukan, eta Urtainen errekorra egin nuen esku bakarraz. Jendeak ez zuen ondo ikusi, Urtain hain zen ondo ikusia; golfoa, baina hain maitea. Ni haren errekorra egitera joan nintzen. Desberdina da; horrela beti gehiago egiten da. Berak jokoan egin zuen. Gero Mendizabalena izan zen? Kristorena izan zen. Puntaraino bete zen plaza. Hainbesteko booma eman genuen. Esanda baino askoz gutxiago jasota gelditu zen hura, eta ni ere bai. Tanda bat egin, eta ez zen gehiago atera lehen txandan kristoren erridikulua eginda. Dirua galdu zutenak hango fuera eta lapur hotsa, haiek txistuak. Nik ordu erdia egin behar nuela, eta atera nintzen bigarren tandan, plazak erori behar zuen! Ez naiz inoiz gelditu barruan atera gabe, orduko hirugarren txandan bakarrik. Mendizabalek esan zuen Atxegak benenoa eman ziola eta galtzearen kulpa harena zela. Bi urtera, errebantxa jokatu genuen. Berriro plaza beteta, eta atzaparkada dirua berriz; niretzat ondo etorri zen.
1 Segurolaren aurkakoa, 1972an. 2 Mendizabalen aurkako 2. apustua 72an. 3-4 1968an Iturralde eta Urtainekin egindako apustu jendetsua.
Lau urtera EndaĂąeta? Lau urtean geldirik egon nintzen. Ezkondu egin nintzen, eta makina batek buzoa harrapatu eta behatza ere galdu nuen. Berriz hasi nintzenean, EndaĂąetari jokatu nion. Aurreneko seinalea bota zenean, mila durora bota zidaten erronka. Nik esan nuen berunarekin izatekotan (berunak aukera ematen du bolumen txikiagoan pisua zuk nahi duzun tokian jartzeko, bultzatzeko errazago izaten da, eta gaur egun harri gehienetan sartzen da). Hark ezetz; izatekotan, harriarekin. Eta hala egin genuen tratua, berunik gabe. Baina, irabazi nuenean, tranpa egin nuela pentsatu zuen. Norbaitzuek berotu zuten: "Harri hori puskatu egin behar dik; horrek beruna zeukak", eta horrelakoak esanez. Nik ez puskatzeko esaten nion, ez zeukala berunik, baina dena txikitu zuten. Han ez zen berunik agertu. Perurenarekin ere egin zenuen apustua. Zuk badakizu Perurena bat zer zen? Baina berea ez zen harriarekin jokatu zuen, eta hori guretzat kirolez aldatzea bezala da. Ezin zuen. 5.500 sarrera saldu ziren Tolosan. Ba al dakizu ze mauka zen? Harekin ez nuen problemarik izan. Gainera, beste bat bota zidan, eta neuk egin nion atzera. Aitortu zidan portatu nintzela, bestela berriro irabaziko niola. Azken apustua, Iraolarekin. Asko entrenatu nintzen. Denboraldian jokoan eginda nengoen. Diru asko xamar jokatu genuen, eta estutu egingo ziren. Atxegarenean ibiliak ziren, eta bazekiten apustua zenean bezperan harriak kamioian jartzen zirela. Ireki kamioiko tapa, eta harriak puskatu zizkiguten. Hurrengo egunean, hori estutasuna! Ezin nuen sinistu. Jendea segituan hasi zen: "Orain ere asmatu diate hauek ederra, jasotzen ez eta puskatu egin direla esan!". Guk muestrak han genituen, baina nork zekien zeinek puskatu zituen? Gerora aitortu zidaten harriak puskatu zituztela sozio zirenek. Apustua egiteko lagunei harri eske hasi nintzen. Urtaingo Martinen harriarekin jokatu behar izan nuen. Parekoena huraxe aurkitu nuen. Ia eten nintzen! Ez izan harri iguala! Txanda bakarra egin zuen hark. Nik segi egin nion lanari, orduan ez zidaten txisturik jo eta. Zein izan da zure aurkaririk handiena? Denek izaten zuten bere problema edo sustoa. Azkeneko horretan ere ederra hartu nuen: ondo preparatuta nengoen, baina gero harriak puskatu! Denboran atzera egiteko modua bazenu, zerbait aldatuko zenuke? Bai, hori ondo galdetu didazu. Gauza asko aldatuko nituzke, bai bizimoduan, eta baita kirolean ere. Deskuidu handiak eginak ditut; ez ditut denak ondo organizatu, maiorazkoa ere banintzen eta. Deskuiduz egiten baduzu ere, ez dizu inork sinistuko, ez apustu munduan, ez gainontzean.
jone bergara
201.qxp_55 27/1/19 23:01 Página 9
9
1 “Hitano ikastaroa”
egingo da otsailean eta martxoan
Aurreko ikasturtean herritar bat hurbildu zitzaigun herrian “noka” gutxi egiten dela eta penatan. Egia esateko, belaunaldi gazteetan “toka” (mutilen artekoa) asko entzuten da, baina “noka” (nesken artekoa) gero eta gutxiago. Mintzalagun programa “noka” praktikatzeko baliatzea proposatu zigun herritar hark. Aurreko ikasturtea joan zitzaigun ideia hura buruan genuela, eta ikasturte honetan proposamen hari forma ematea erabaki dugu. Forma ematen hasteko, hitano ikastaro teoriko-praktikoa antolatu dugu otsailetik martxora. “Noka”ren erabileratik sortu zen egitasmo hau martxan jartzeko ideia, baina ez luke zentzurik izango ikastaro bat antolatu eta “toka” alde batera uzteak. Izan ere, emakume gehiago hika egiten hasiko bada, bi erregistroak dira beharrezko, eta herriko hainbat gizonezkori ere ez lioke kalterik egingo “noka” egiten ikasteak. Bide horretan, ikastaroaren helburua hika egiten ikastea edo hobetzea izango da eta herritar guztiek hartu ahal izango dute parte. Ritxi Lizartza izango da irakaslea. Hitanoaren inguruan lan handia egin du Lizartzak; Hika egiten ikasteko gida eta Hitanoa, mintza hadi lagun! liburuen egilea da, besteak beste, eta Euskal Herrian barrena hamaika ikastaro eman ditu, bai herrietan eta bai irakasleen formakuntzan. Ahalik eta jende gehienak ikastaroan parte hartzeko aukera izan dezan, ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan egingo ditugu saioak. Ikastaroa doakoa • izango da, eta parte hartzaile bakoitzak liburu bat jasoko du. 15 pertsonako • • taldea osatzea nahi dugu ikastaroa abiatzeko. Oraingoz, 10 pertsonak eman dute izena eta gehiengoa emakumea da. • •
Aurrera begira, ikastaroa amaituta, saiatuko gara mintza-taldeak sortzen, • inguruan praktikatzeko aukerarik ez daukanak, edota praktikatu nahi duenak • aukera izan dezan. Hori, ordea, denborak esango du.
Ikastaroaren informazioa: Data:
Otsailaren 8tik martxoaren 16ra (martxoaren 2an eta 8an ez da saiorik izango) Ordutegia:
Ostiraletan 16:00-19:00 edo 17:00-20:00 (partaideen arabera) Larunbatetan 10:00-13:00
Izena ematea edo informazio gehiago jasotzea nahiko nerea odriozola larrañaga Zestoako Mintzalagun egitasmoko bazenu deitu edo idatzi dinamizatzailea 670420048 telefonora edo zestoa@aek.eus helbidera. Animatu, ederki pasako dugu eta!
Judith Sagardoi
jardunian
201.qxp_55 27/1/19 23:16 PĂĄgina 10
B
etidanik izan dute motorraren mundua gustuko Judith Sagardoi eta BeĂąat Arana gazteek. Azpeitian jaioa lehena. Duela urte batzuk Endoiara etorri zen bizitzera, eta Zestoan ere egin du bere txokoa. Zestoako futbol taldeko nesken taldean ere aritu da. Eta bigarrena, berriz, zarauztarra. Elgoibarren Mekanikako ikasketak amaitu ondoren, Bartzelonako RSGRUP eskolan ikasten dabiltza egun. Orain, erronka berri baten aurrean daude. Marokon egiten den UNIRAID rally solidarioan hartuko dute parte. Otsailaren 23an ekingo diote abenturari, eta gogotsu zein emozioz beteta daude biak.
Zer da UNIRAID? 18 urtetik 25 urtera bitarteko ikasleei zuzendutako rally solidarioa da. Rallyaren helburuak bi dira: Maroko kotxez zeharkatzea eta basamortuan dauden herrixketan material solidarioa banatzea. Guztira, 2.000 kilometro inguruko ibilbidea egin behar dugu, 7 etapatan banatuta. Aurtengoa, rallyaren zortzigarren edizioa izango da, baina guk parte hartuko dugun lehen aldia da. Ceutatik hasi eta Marrakexeraino joango gara, eta tartean Atlasa ere zeharkatuko dugu. Zerk bultzatu zintuzten rallyan parte hartzera? Aurten, Bartzelonako RSGRUP eskolan ikasten hasi gara. Hango irakasle batek ikasturteko lehenengo egunetan eman zigun rally honen berri, eta jakin-mina sortu zigun. Parte hartu nahi al genuen galdetu zigun, beren laguntza izango genuela. Aste batzuetara, UNIRAIDeko zuzendaria etorri zen eskolara hitzaldi bat ematera. Azkenean, bere hitzek eman ziguten behar genuen azken bultzadatxoa, eta izena ematea erabaki genuen. Egun berean kotxea erosi genuen; hori bai, inori ezer esan gabe. Hurrengo egunean, gure amei deitu genien guztia azaltzeko: susto galanta hartu zuten [barrez].
201.qxp_55 27/1/19 23:01 Página 11
Azken finean, rally honetan parte hartzeak etorkizunerako ere balioko digu. Guk lortu behar izan dugu dena. Kotxea geuk erosi dugu, eta, gainera, rallyan parte hartzeko babesleak aurkitu behar izan ditugu. Lan asko egin dugu. Biharko egunean enpresa bat ireki edo beste edozein gauza egin nahi badugu, hemen biziko dugun esperientziak lagunduko digula uste dugu. Zenbat taldek hartuko dute parte? 250 bikote inguruk. Mundu osoko jendeak hartzen du parte rally honetan. Euskal Herritik hiru bikote joango gara guztira. Hernaniar batzuk, Bizkaiko beste talde bat eta gu. Zer autorekin joango zarete? Peugeot 205 batekin. 20 urtetik gorako kotxe bat behar genuen parte hartzeko, eta horixe zen aukerarik onena. Bioi estetikoki asko gustatu zitzaigun. Autoa erosi genion mutilak rally bera egiteko asmoa zuen, eta dagoeneko kotxeari prestaketa lanak egiten hasia zen. Azkenean, ordea, ez du pare hartuko, baina autoa guri salduta gustura gelditu zen, bere autoa Marokora joango zelako. Nolakoa izango da zuen egunerokoa? Han, kanpamentu batzuk daude. Egun bakoitzean egin beharko dugun ibilbideari buruzko informazioa emango digute. Talde bakoitzak ‘roadbook’ bat izango dugu. Dokumentuan, egun horretan egin beharko ditugun kilometroak, hartu beharreko bideak eta abar azalduko dira. Ordu jakin batzuk izango ditugu etapa bakoitza bukatzeko; gutxi gorabehera, 10-12 orduko iraupena izango du bakoitzak. Amaitutakoan, kanpamenduetan iritsi, afaldu, eta bertan egingo dugu lo. Rally solidarioa da UNIRAID. Zer motatako materiala ari zarete biltzen? Denetarik: arropa, janaria, jostailuak, eskolako materiala… Rallyan parte hartzeko gutxienez 40 kg material bildu behar genituen, eta jada lortu dugu. Hala ere, oraindik materiala jasotzen gabiltza; ahalik eta gehiena lagundu nahi dugu. Algecirasen Ceutara joateko ferrya hartzen dugun unean, guk eramandako material guztia kontainer batzuetan sartuko dute. Gero, etapa bakoitzaren hasieran, material horretatik 10 edo 15 kilo emango dizkigute, egunean zehar topatzen ditugun herrixketan banatzeko. Errepidean bilatzen dugun jendeari ere banatuko diogu. Ahal duen laguntza gehiena ematen duenak “irabaziko” du rallya. Ez dago saririk; bakoitzak egin duen ekarpenaren arabera eta han erakutsitako jarrera onaren arabera izendatzen da “irabazlea”. Rally batean parte hartuko duzuen lehen aldia da. Nola ikusten duzue zeuen burua han gerta daitezkeen ezustekoen aurrean? Ez dakigu zer gertatuko den; egunean egunekoa biziko dugu. Zer gertatuko den ez jakite horrek pixka bat atzera eginarazten dizu, baina bueno. Garrantzitsuena autoa ondo joatea da. Guk gaizki pasatzen badugu ere, rallyan biziko dugun esperientzia eskertuko dugu hemendik urte batzuetara. Rallyen munduak asko erakartzen al zaituzte? Pilotua izateko diru asko behar da, eta oso ona izan behar duzu. Etorkizunean ez dugu ikusten geure burua txofer gisa, baina horrelako lasterketa txikiak egiterik badugu, aurrera. UNIRAIDen txofer lanak bion artean banatuko ditugu, eta gustura egingo dugu lan hori. Otsailaren 23an hartuko duzue Marokorako errepidea… Bai. Orain autoari falta zaizkion azken konponketa eta detaileak gehitzen ari gara. Pare bat gauza falta zaizkigu, baina ordurako amaituta izatea espero dugu. Hilaren 23an Algeciraseraino joango gara autoarekin. Han, Ceutaraino iristeko ferrya hartuko dugu. Hemendik herri batera joango gara, eta gainontzeko parte hartzaileekin bilduko gara. Oso garrantzitsua
• • • • • • • • •
1
1 Ibilbidea
23 - Larunbata : Tanger – Meknes 24 - Igandea: Meknes – Rich 25 - Astelehena: Rich – Erg Znigui 26 - Asteartea: Erg Znigui – Erg Znigui 27 - Asteazkena: Erg Znigui – (maratoi-etapa) 28 - Osteguna: (maratoi-etapa) – Nkob 01 - Ostirala: Nkob – Marrakex 02 - Larunbata: Marrakex – Marrakex 03 - Igandea: Marrakex – Tanger
2.000 kilometro inguruko ibilbidea egin behar dugu
201.qxp_55 27/1/19 23:01 Página 12
Elgoibarren ikasi nuenean, ni nintzen emakume bakarra, eta Bartzelonara joandakoan ere berdin gertatu zait
oharra: Judithi eta Beñati Marokora eramateko materiala eman naiz izanez gero, oraindik garaiz zabiltza. Deitu 628 04 68 89 (Judith) edo 650 78 56 39 (Beñat) zenbakira.
itsaso walino errazti
i
da beste taldeekin harremana izatea. Azken finean, rallya hasten denean, zure taldetxoa osatu behar duzu. Etapa bakoitzean edozer gerta dakiguke, eta besteen laguntza eskatu beharko dugu edo guk beste batzuei lagundu. Elgoibarren Elektromekanikako zikloa amaitu, eta, orain, Bartzelonako RSGGRUP eskolan ari zarete ikasten. Zergatik hartu zenuten erabaki hori? Beñat: Nire lehengusuak ere eskola horretan ikasten du, eta berak kontatutakoa entzunda, hara joateko gogoa nuen. Judith eta biok Italian egon ginen praktiketan, eta han esan nion nik hara joateko asmoa nuela. Judith: Nik ere zerbait entzuna nuen eskola horren inguruan. Beñatek hara joan behar zuela esan zidanean, informazio bila hasi nintzen. Topatu nuena asko gustatu zitzaidan, eta nik ere joatea erabaki nuen. Azkenean biok gaude han. Zer ikasten duzue han? Dena lehiaketetarako kotxeetan zentratzen da. Ez da Mekanikako eskola soil bat. ‘Box’ bat muntatzen ikasten dugu, publikoaren aurrean nola egon behar dugun… Kotxeen zirkuitu profesionaletan lan egiteko prestatzen gaituzte. Bi urteko iraupena du kurtsoak, eta gure eskola Espainia mailan dagoen bakarrenetakoa da. Guztira, 13 ikasle bakarrik gara gelan; oso ikasketa espezifikoak dira. Behin ikasketak amaituta, lan mundurako zer irteera izango dituzue? Momentuan eskari handia dago. Gu oraindik lehenengo mailan gaude eta ni [Beñat] jada praktikak egiten ari naiz, eta Judithek ere pare bat proba egin ditu. Zer moduzko esperientzia ari da izaten? Oso ona, gustura gaude. Eskolari buruz… Gure eskola bi zatitan banatuta dago. Batean, teoria ematen dugu, eta, bestean, praktikak. Tailerra daukagu han, eta lehiaketetako kotxeekin aritzen gara lanean. Momentuz, teoria gehiago ikasten ari gara, baina aurrerago alde praktikoari emango diogu garrantzi handiagoa. Elgoibarren egin genuen zikloarekin zerikusirik ez du. Bartzelonako eskolako irakasle guztiak motorraren mundukoak dira. Gure tutorea pilotua izan zen, baita beste zenbait irakasle ere. Kataluniako Montmeló zirkuitu famatuko ‘komisarioa’ ere gure irakaslea da. Mundu hau nahiko ezezaguna da. Zer da gehien erakartzen zaituztena? Bartzelonako eskolako irakasle batek beti esaten digu Gipuzkoa eta Bizkaian autoekin dagoen zaletasuna oso handia dela. Hala ere, irakasle horrek dio mundu honetan ikasteko dauden aukerak oso gutxi ezagutzen direla. Eta egia da, oso mundu ezezaguna da. Tailer ‘normal’ batean bazabiltza lanean, ohiko piezekin egiten duzu lan. Guk, ordea, lehiaketetako kotxeak izaten di-
tugu eskuartean, eta oso bereziak dira. Horrek erakartzen gaitu gehiena. Familiatik al datorkizue motorraren munduarekiko duzuen afizioa? Judith: Gure osaba gaztea zenean, motor lehiaketetan ibiltzen zen. Aitari ere asko gustatzen zaio mundu hau, eta hortik dator afizioa. Oso mundu zaila dela esaten didate, ezezko asko jasotzen direla, baina, hala ere, nire erabakia errespetatu zuten hasieratik. Beñat: Gure aita gaztetan mekanikoa izan zen, eta lehengusuak gure eskola berean ikasten du. Non gustatuko litzaizueke lan egitea etorkizunean? Denok daukagu 1 Formulan lan egiteko ametsa. Gure eskolan ikasi duten bi mekaniko dabiltza kategoria horretan lanean, eta oso gogorra dela diote. Asko gustatu behar zaizu, urte osoa kanpoan pasatu, eta oporretara etxera itzuli behar. Maila baxuagoko kategoria batean lan eginda ere gustura egongo ginateke, VRC edota RALLY CARen, adibidez. Elgoibarren egindako zikloan ezagutu zenuten elkar. Lantalde ona osatzen al duzue? Judith: Bai. Beñatek lasaitasuna ematen dio taldeari. Ni berehala urduritzen naiz, eta dena momentuan bertan egin behar dut. Berak, gauzak egin baino lehen, bi edo hiru aldiz errepasatzen du guztia. Beñat: Lantalde polita osatzen dugu. Judith langile txukuna da. Gauzak ondo egiten dituenaren konfiantza ematen dit. Nik “ondo” eta mantso egiten ditut; berak ondo eta bizi. Aurrera begira, ba al duzue asmorik antzeko rallyren batean parte hartzeko? Judith: Frantzia aldean neskei zuzendutako rally bat izango da laster. Mundu honetan oso neska gutxi daude, eta ez dut nirekin etorriko den inor aurkitzen. Zestoako lagunei ere esan diet, baina ezer ez. Ea norbait animatzen den… Esan duzu emakume gutxi dagoela mundu honetan… Bai, oso gutxi. Elgoibarren ikasi nuenean, ni nintzen bakarra, eta Bartzelonara joandakoan ere berdin gertatu zait. Oso inguru matxista al da? Bai eta ez; zuk zeuk jarri behar duzu muga, zuk markatu behar duzu. Neure burua oso eroso ikusten dut mundu honetan, eta inoiz ez dut arazorik izan. Oraindik asko dago egiteko ordea. Duela gutxi telebistan ikusi nuen programa batean, 1 Formulan neskek duten influentziari buruz hitz egiten ari ziren. Denek modelo edo antzeko lanak egiten zituzten. ‘Box’ batean lan egiten duten emakumeak ere badaude, baina oso gutxi. Nik, ordea, argi daukat horra iritsi behar dudala.
201.qxp_55 27/1/19 23:01 Página 13
3
1
eta zuk, harreman onak al dituzu? leire otaegi Harremonak. Harreman onak. Harreman onak geure buruarekin, bikotekidearekin, lagunekin, seme-alabekin, lankideekin, gurasoekin... eta gure egunerokoan topo egiten dugun edonorekin. Harreman horiek errespetuzkoak, maitekorrak, goxoak, positiboak... izatea nahi dugu. Hor sentitzen baikara eroso, baloratuak, errespetatuak, kontuan hartuak... Hor sentitzen baitugu guk ere gure onena eskaini nahi diogula geure buruari zein aurrean daukagunari. Askotan, jendartean justu kontrakoa egitera bultzatzen gaituela esango dit bakarren batek. Eta telebistak eskaintzen dizkigun harreman ereduak ez direla batere egokiak. Eta umeek: “Zer ikusi, hura ikasi”. Zorionez, ordea, badugu askatasuna geurekin eta gure gertukoekin harreman osasuntsuak eraikitzeko, besteak eta geure burua errespetatzeko, maite ditugunak zaintzeko, eta gure seme-alabak, ikasleak edo gure ardurapean dauden haur eta nerabeak tratu onean hezteko. Akaso, hori egiten ere ikasi egin beharko dugu, guztion motxiletan topatuko baititugu desikasteko moduko ohiturak. Eta horretara dator HARREMONAK programa. Badira 3 urte Zestoako Udalak Harremonak Hezkidetza Egitasmoa martxan jarri zuela Arremanitz Kooperatibarekin elkarlanean. Programa honen helburu nagusia herriko neska-mutilen arteko harreman osasuntsu, goxagarri eta parekideak lortzeko prozesu pertsonal zein kolektiboak sustatzea da. Eta, horretarako, kolektibo ezberdinekin lan egiten da: gurasoak, irakasleak, eta, noski, herriko haur, nerabe eta gazteak. Zuk Danbolinen ale hau eskuartean duzunerako, hainbat saio jasoak izango dituzte herriko haur eta nerabeek, autoestimua, segurtasuna, gorputzaren aldaketak eta sexualitateari buruz dituzten zalantzak argitzeko. Otsailean, gurasoen txanda izango da. Nerea Sancho sexologoak hainbat hitzaldi-tailer eskainiko ditu herriko gurasoentzat: Otsailak 5: 8 urtetik beherakoen gurasoentzako hitzaldi-tailerra 17:00etan eskolan. Gaia: “Haur txikien sexualitateak: gorputz-esplorazioen funtzio osasuntsuak eta esku hartzeko irizpideak”. Otsailak 7. DBHko nerabeen gurasoentzako hitzaldi-tailerra 17:30ean gaztelekuan. “Gurasoen harreman intimoa zaintzea, tratu onen harreman eredu gisa” gaiaren inguruan. Otsailak 14. 8 urtetik 11 urtera bitartekoen gurasoekin “Nerabezaro aurreko sexualitatea: autoestimua eta gorputz irudia sare sozialen garaian” gaia eskolan. Udaberrian, gazteei zuzendutako saioak ere izango dira. Adi egon!
“Eguneroko gauza txikiez jardunda ere, zertaz hausnartua ateratzen ziguten”
“Orain konturatu naiz, orduko tailer haiek luzera nigan izan duten eraginaz”
"Zentzu askotan begiak ireki zizkiguten, aurrez erreparatzen ez genien gauza asko ikusten hasi ginen"
Leire Otaegi gaztedi dinamizatzailea (ezkerretik 3.a) eta Olatz Bereziartua, Mireia Rodriguez eta Oihane Ibarguren, DBH eta Batxilergoan Harremonak programaren hartzaile izanak.
201.qxp_55 27/1/19 23:01 Pรกgina 14
iraetako santa inesak
danbolin.eus
201.qxp_55 27/1/19 23:01 Página 15
Zestoan merkatari elkarteak 400 poltsa banatuko ditu bezeroen artean
Zestoan merkatari elkarteak, herriko merkataritza bultzatzeko asmoz, “Erosketarik onena? Zestoan egindakoa!” lemapean egindako 400 poltsa banatuko ditu bezeroen artean. Datorren otsailean hasiko da banaketa eta poltsak agortzen direnean amaituko da. Egitasmo honen helburua, Zestoan egiten diren erosketek duten garrantzia azpimarratzea eta bezeroen fidelizazioa lortzea dira. Denda guztiek elkarrekin egindako ekimena da eta Jaurlaritzak eta Zestoako Udalak diruz lagundu dute. Poltsa berrerabilgarriak dira eta familia bakoitzeko bat banatuko da. “Herrian erosketak egitea oso garrantzitsua da, batez ere herritarrengatik. Honek herri dinamika eusten laguntzen du” azaldu dute elkarteko kideek. Merkataritza txikiari eutsiz gero, bizimodu egokiagoa, iraunkorragoa, jasangarriagoa, aberatsagoa eta kalitatezkoagoa izango dugula nabarmendu dute, gaur egungo “zurrunbilotik” haratago.
Sahararen aldeko janari bilketa
Urtero legez, Zestoako WADNA elkarteak, Sahararen aldeko janari bilketa egin du eta otsailean bidaliko dituzte janariz betetako kaxak bertara.
5
1
Hortik zihar: Ainhoa Elorza Zelanda Berrian
Uztailean iritsi zen Ainhoa Elorza Zelanda Berrira, munduko beste puntara. Ondorengo lerroetan orain arte bizi izandako esperientziaren berri eman digu zestoarrak. Zer dela eta Zelanda Berrian? Nire amak galdera hori beste era batetara formulatuko luke: ezin al zenuen urrutirago joan?Ba ez, urrun dago benetan! Uste dut ordu aldaketa edo “jet lag” delakoa ezagutu dudala benetan hona iristean. Gezurra badirudi ere, zuek baino hamabi ordu aurrerago bizi naiz. Egia esan, hainbat arrazoiengatik etorri naiz hona. Herrialde aproposena iruditzen zitzaidan bidaiatzeko. Alde batetik natura eta paisaia oso erakargarriak zituela iruditzen zitzaidan. Bidaiatu bitartean lan aukerak izatean ere pentsatu nuen. Zelanda Berria txikia da, pentsa, hedadura aldetik Espainiaren erdia dela gutxi gora-behera eta 10 aldiz gutxiago dagoela populaturik. Lan aukera izugarria dago, herrialde oparoa eta aberatsa da ekonomikoki eta sozio-kulturalki. Eta nola ez, hain trabaturik izan dudan ingelesa pixka bat hobetzea ere izan da arrazoietako bat. 2. Zein da zure egunerokotasuna? Uztailean iritsi nintzen hona, Zelanda Berrira, Maori hizkuntzan Aotearoa ere deitzen diote. Eta orain dela gutxi arte egunerokotasuna leku batetik bestera bidaiatzea izan da furgonetarekin. Orain, aldiz, lanean nabil. Egia esan egungo errutina lasaia eta atsegina dela uste dut. Gosaldu ondoren, bizikleta hartu eta Lula, nire txakurra, ondoan dudala, lantokira joaten naiz. Lantokia River Valley izeneko bailara batean dago. Iparraldeko irlan kokatzen da. River Valley Lodge enpresa txikia da, rafting-a eta zaldiekin irteerak egiten dituzte eta jatetxea ere badute. Nik jatetxe hau barazkiez hornitzeko egiten dut lan, eurek dituzten baratzetan eta lorategietan nabil lanean.Beraien helburuetako bat, auto kudeaketa da. Adibidez, jatetxeko elikagai ia guztiak euren baratzetatik eta abereetatik lortzen dituzte. Jarraitu elkarrizketa irakurtzen danbolin.eus-en.
ukendua.
Urtezahar eguna joan zen eta, nola ez, topa egitea ere tokatu zitzaigun. “Izan dadila berria zaharra baino hobea!” izan zen esaldirik entzunena nire inguruan. Nire baitan zera pentsatu nuen: handinahiegia ez ote eskakizuna? Ño, nire urte berria zaharra bezalakoa bada, konforme! Ondoren, konturatu nintzen nire 2018a ona izan dela baina 2019 hobe bat eskatzen duten horietako batzuena agian ez zela Igaro da denbora urte berria hainbestekoa izango. hasi zenetik, askorentzat aro berri baten hasiera izango Ingurukoek aspaldi da akaso, beste batzuentzat berriz, beteko ez dituzten honetan izan dituzten promesa faltsuen aro zaharberri bat. Urte berriak beti gorabeherei erreparadakar aldaketaren nahia, berritasunaren desioa, baina tu nien ondoren eta ostras bai: hauek gaixotasun lazoritxarrez, zenbaki baten trantsizioak ez ditu nahi adirri batekin borrokan dabiltza familian; beste hori na aldaketa ekartzen. Eta langabezian dago aspalditxoan, hilabete bukaerara honela, emakumeok jasaezin helduta; horko hori bolada luzeegi batean asko ten dugun indarkeriak besufritzen ari da, tipo zital bat bere bizitzako parte re horretan jarraitzen du, izatea tokatu zaiolako; hura etxeko pertsona maite2018an 7 emakume erail aren galerara ezin ohituta dabil... dituelarik Euskal Herrian. Ni oso txistularia naizela diote, lankide batek Silbiño Oraindik ere, gure lekua deitzen dit (futbolari brasildarren pare). Barruan dualdarrikatzeak eraso pila dan txoria aspaldian txistulari badabil ere, hark ere dakar, edo harreman borizan ditu isilalditxoren batzuk iraganean. Eta ingutitz batetik banandu nahi ruko batzuek nabaritu izan zuten: “Aspaldian ez duizateak, tratu txarrak salatzeko pausoa emateak. Auzu txisturik jotzen?” galdetu izan zidaten gertukoek. sartzen direnek beti jasotzen dute bortizkeria dosi han“Zerbait gertatzen al zaizu?” eman zuen pausoa gerdiagoa. Hori da emakumeoi une oro leporatzen zaiguna, tuagoko batek. gure lekutik kanpo egotea, gure espaziotik, gure hitzeHitz egin eta barruak hustu izan ditut orduan eta tatik, gure hizkeratik, gure ahots tonutik, gure gorputz ongi etorri izan zait. Denak ez gara txistulariak, orneurrietatik, gure estetikatik, gure lanbideetatik, gure dea, baina hala ere beti emango digu arrastoren bat kaleetatik, gure plazetatik kanpo egotea. Kaiolatik irten gertuko horrek, nahiz eta gure egunerokoan murgileta hegan egin nahi izatea betitik zigortu izan da. duta askotan ez garen ohartzen. Baina hori guztiaren gainetik, ausartak eta irmoak gaSaiatuko naiz adi egon eta konturatzen, ea zer mora. Zaila daukagu, baina gure helburuak lortzeko boduz zauden galdetzen. Ez dakit momentu horretan rrokatzen dugu. Oso indartsuak gara, behin eta berriz hitz egiteko gogorik edukiko duzun baina… Nire txokontrakoa esaten diguten arren. Ikasteko gaitasuna riak ere izango ditu, tamalez, isilaldiak etorkizunedaukagu eta baita gure errautsetatik berpiztekoa ere. an, luzeak agian. Gazteak ginenean existitzen ez ziBaina, batez ere, geure burua maitatzeko gaitasuna ren errealitate gordin berriak sortu zaizkigu eta badaukagu. Gure aniztasunean onartu eta maitatzeko doa bizitza aurrera. Baina bizitza bakarra da eta gaitasuna. Amak izan gaitezke bai, baina alabak, ahizzortedunak gu, bizi dugulako! pak, lagunak, ikasleak, musikariak, zientzialariak, kiIsilune eta guzti bada ere, askotan, erraza izango ez rolariak ere bagara. Elkarri ematen diogun babesak, den arren, txoria kantari edukitzea izan behar dugu aurrera joaten, eta galduta egon arren, amore ez emahelburu. Elkarren babesean errazago lortuko dugula ten laguntzen digu. Eta minutu batez bada ere, gu gelseguru. 2019a hobea izateko esperantzaren beharra ditzen bagara, mundua geldiarazteko gaitasuna dauduzuen horiei, aupa zuek! kagu. Bide zuzena hautatzeko hezi gaituzte, benetan nahi duguna ukatuz. Eta sarritan emakumea izatea zaila den arren, zailagoa da emakumea izatea zer den esatea. Emakume izateak, gauza asko esan nahi baitu, munduan dauden bezainbeste emakume, eta bizitzak ematen dituen haina bira. Eta emakumea izatea asko bada, merezi duguna ere asko da.
emakumea izatea.
zigor plazaola
aizpea aristi
bota librean
201.qxp_55 27/1/19 23:01 Página 16
egoitz etxabe
ale
38 urte
Ez. Egia esan herria oso iluna daEz. Umeekin seie- Argiteri sistema tan etxera joateko berriarekin gau- go. Potentzia igo orduan mugikorre- zak ez dira hobera behar zutela esan ko linterna atera joan. Orain agian zuten baina nik ez behar izaten dut. Udaletxearentzat dut aldaketarik Orokorrean oso ilu- errentagarriagoa atzeman. na dago. izango da baina soledad nogales herritarrentzat ez. 69 urte
izaskun zunzunegi 38 urte
manolo altuna 79 urte
Anbulategiko erreserbatuen ondoan, marra horiaren parean bi auto aparkatzen badira, autoen pasara eragozten da. Munizipalik ez dagoenean ere aparka dezagun ondo!
Zubimusu eta Idiazpi kaleetako aparkaleku marrak margotu dituzte.
ale
(Erantzuleak guztira: 134)
Zure beharretarako nahiko argi ba al dago herrian?
Ni, pertsonalki ez nago disgustura baina orokorrean kontrakoa entzuten da. Lasaon bizi naiz eta nabarmen atzematen da lehen baino argi gutxiago dagoela. Sistema berriarekin argiak beheruntz egiten dute, eta hori positiboa da, baina hala eta guztiz ere farolatik farolala hutsuneak daude.
inkesta.
kb
1
7
bota librean
201.qxp_55 27/1/19 23:01 Pรกgina 17
201.qxp_55 27/1/19 23:01 Pรกgina 18
Abenduko pertsonaia Katalina Zubizarreta ostalaria zen. XIX.mendean Bainuetxearen ondoan zegoen hotel baten jabe izan zen; ekintzailea, beraz. Gainera, kontuan izan behar da XIX.mende hasieran Bainuetxeaz gain oso ostatu gutxi zeudela hemen, eta horregatik aitzindaria izan zela ere esan dezakegu. Herritarren eskubideen alde borrokatu zen markes bati aurre eginez; ziurrenik, herritarren eskubideak baino bere bezeroek urak hartu ahal izatea izango zen bere kezka nagusia, baina zeharka, herritarren eskubide hori berrestea ere lortu zuen.
?
Badirudi asmakizun zail samarra zela, izan ere, postontzira iritsi zaizkigun erantzunak ez dira zuzenak izan. Abenduan, beraz, inork ez du zozketarako txartelik lortu. Zein ote da hil honetako asmakizuna? Hementxe dituzu pistak:
1- Gotorleku itxura du. 2.- Etnografia aldetik kontakizun franko ditu. 3.- Erdi Aroan, hurbiletik pasatzen zen Nafarroarako bidea. 4.- Elkanok urrezko dukat bat eman zion. Jolasaren arauak:
Hilero 4 pista emango ditugu hitz bat (edo kontzeptu bat) asmatzeko. Asmatu beharreko hitzak Zestoarekin harremana izango du. Erantzunak hilaren 20a baino lehen bidali beharko dira: E-posta: zestoa@aek.eus Mezua edo whatsapp-a: 670 420 048 Ikasturte amaieran SARIA zozketatuko da (bazkari edo afari bat). Asmatzaile guztiak sartuko dira zozketan; zenbat eta gehiagotan asmatu, aukera gehiago saria eskuratzeko!
201.qxp_55 27/1/19 23:01 Página 19
01 02 04
agenda
OTSAILA OSTIRALA
Haurrentzan jolasak, Barbantxo Aisialdi Taldearekin, Arroabean eta Iraetan. LARUNBATA
EH Bilduko kideen bilkura 10:00etatik 11:00etara kultur etxeko areto nagusian. ASTELEHENA
Urtero legez, santa eskeko taldea kantuan aterako da. Aurten bildutako dirua Zestoako Caritasentzat izango da. Goizean Lili eta Etorra bailara inguruetan ibiliko dira, eguerdian herriko kaleren bat egingo dute. Bazkalondoren Akoatik hasiko dira. 18:30ak inguruan herriko tabernetara iristea aurreikusten da.
08
OSTIRALA
Haurrentzan jolasak, Barbantxo Aisialdi Taldearekin, Zestoan eta Aizarnan.• "Udan zer?". Gaztelekutik uztailean DBHkoentzat egingo den eskaintza diseinatuko dute nerabeek.
10 12 14 15
IGANDEA
IV. Kobaz KOba Trail. Aurten ere bi proba izango dira, Artzei bidea (14km) eta Zaldei bidea (26 km). ASTEARTEA
Yoga tailerra, 1-2.zikloetako haurrentzat. Aurrez izena eman behar da gaztelekuan (688 684 029). OSTEGUNA
"Futbolin-txapelketa" gaztelekuan (3.zikloa) OSTIRALA
Haurrentzan jolasak, Barbantxo Aisialdi Taldearekin, Arroabean eta Iraetan. • Talo eguna Arroabean.
16 17 21 eta 22ostirala •
9
1 LARUNBATA
"Udan zer?". Gaztelekutik uztailean DBHkoentzat egingo den eskaintza diseinatuko dute nerabeek. IGANDEA
Agiro mendi klubak eta F11 argazki taldeak elkarlanean antolatuta, gaztetxo eta helduentzat mendi argazki rallya. OSTEGUNA
Irakurle-taldea bilduko da kultur etxean, "Fakirraren ahotsa" lanaz arituko dira eta Harkaitz Cano idazlea etorriko da. ASTEBURUA
Iraupen eskia egitera joango dira Agiro Mendi Klubak antolatuta Sonportera. Haurrentzan jolasak, Barbantxo Aisialdi Taldearekin, Zestoan eta Aizarnan.•“Futbolin-txapelketa" gaztelekuan (DBH)
23 28
LARUNBATA
Petritegi sagardotegira irteera Arroabetik antolatuta. Apuntatzeko azken eguna otsailak 2. OSTEGUNA
“Aurpegi-margoketa" gaztelekuan (3.zikloa)
GU
rasoentzako hitzaldiak, Nerea Sancho sexologoarekin: · OTS.5 (HH-1.ZIKLOA). "Haur txikien sexualitateak: gorputz-esplorazioen funtzio osasuntsuak eta esku-hartzeko irizpideak". 17:00etan, eskolako jangelan. Zaintza zerbitzua egongo da. · OTS.7 (DBH). "Gurasoen harreman intimoa zaintzea, tratu onen harreman eredu gisa". 17:30ean gaztelekuan. · OTS.14 (2-3.ZIKLOAK). "Nerabezaro aurreko sexualitatea: autoestimua eta gorputz irudia sare sozialen garaian". 17:00etan, eskolako jangelan. Zaintza zerbitzua egongo da.
640 917 626
MATRIKULAZIO EPEA: urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra ATE IREKIAK: Otsailaren 4ean 17:30ean
201.qxp_55 27/1/19 23:01 Pรกgina 20