36 - 2004 urtarrila

Page 1

BETI DAGO ODOLAREN BEHARRA U RO LA- KOSTAKO HITZA JARDUNIAN: JON JOSEBA UGARTE


…NESKA-MUTIL TALDE HONETAKO SEI LAGUNEN IZENA? BADAKIZULA ? B A, IDATZI BATERA , ETA BOTA

ORRITXO BATEAN , ZURE IZEN -ABIZEN ETA TELEFONO Z E N B A K I A R E K I N DANBOLIN-ZULO KULTUR ELKARTEKO GUTUNONTZIRA (O R A I N D I K EZ AL D A K I Z U N O N D A G O E N ? B A , K U L T U R E T X E A N , N O N B E S T E L A !) E D O B I D A L I E R A N T Z U N A danbolin@topagunea.com- E R A , O T S A I L A R E N 1 2 A B A I N O L E H E N .

ASMATZAILE GUZTIEN ARTEAN BI PERTSONENTZAT HAMAIKETAKO BAT ZOZKETATUKO DUGU. Aurreko zenbakian agertzen zirenetako batzuen izenak: Agustin Gaztañaga, Gregorio Etxaniz eta Karlos Orbegozo (erregeak), Jose Antonio eta Jabier Cestona, don Emeterio Isasti, Iñaki Etxaniz, Manolo Altuna (inguruan) Jesus Goikoetxea eta Ramon Etxaide (beltzez).

EZETZ ASMATU…

ASMATZAILEEN ARTEAN ZOZKETA EGINDA, M A R I A N A S T I L L E R O S I TOKATU ZAIO HAMAIKETAKOA.

LAGUNDU ZUK ERE LEHIAKETAN ETA BIDALI ARGAZKIAK.

argazkia: lidia aveiro

Z O R I O N A K ! ! !


Hondartza bateko itsas bazterrean olatuen indarrez txilipurdika dabilen harria da d a n b o l i n. D a b i l e n a, ibilbideduna. 2000ko maiatzean erein eta bi liburu eta hainbat lanez gain 36 zenbaki eman dituena. Aspaldiko kontu edo argazkiak, herritarrei elkarrizketak, herriko bitxikeria nahiz kontu serioagoak... 50 kolaboratzaile baino gehiago ditu, batzuek finagoak besteak behin edo behin idatzi dutenak. 170 bazkide, gehienak herrikoak eta kanpoan bizi diren herritarrak besteak. 1400 ale (urtetik urtera gehiago ezta Jaxone?) herrian eta auzoetan banatzeaz gain kultur etxe eta bestelako erakundeetara bidaltzen direnak. B o r o b i l a. Esfera perfektua inoiz izango ez den arren, hutsegiteetatik ikasi eta denborarekin borobiltzen joan den harria. Egin gabe utzi beharrean gaizki egindakotik ikasteko ausardia izan duena. Bere txiki eta ahulean hausnartuz ahalik eta gurdi gehienetara igo dena; kalean dugun HITZA proiektua, argazki artxiboa, eta euskararen inguruko jarduera eta partehartze zabala; Euskara Aholku Batzordea, euskalgintzako taldea... G o r o l d i o r i k g a b e a. Zenbaiten ustetan deskafeinatuegiak, kontu askotan sartzen ez garelako, beste batzuentzat berriz liskarreroak, sestra bila gabiltzalakoan. Denon gustua egiterik ez dago, horren desberdinak gara zorionez! Neguko itsaso haserreak ohi baino gorago eta itsasotik urrunago utzi du itsasertzean zebilen harri borobila. Hiru urte hauetan aldizkaria sendotuz joan da eta egonkortasuna lortu du. Hilero aldizkaria ateratzea posible dela erakutsi dugu eta guztia borondatez lanean jardun duen talde batek egindako txapela kentzeko moduko lanari esker. Itsasgorak jo du bere goi muturra eta harritik aldenduz doaz olatuak. Ondo merezitako oporrak eman behar dizkiegu lan guzti hau egin dutenei. Baina ezin dugu harria goroldioak estaltzen utzi. Denon artean joan behar dugu harria borobiltzen. Herritarren laguntzarik gabe ez baita posible aldizkari hau aurrera ateratzea. Itsasoa zabala da, benetan lagundu nahi duenak lagunduko du. Lagun dezala, ez dago eta idazten jakin beharrik. Hurrengo itsasgoraren zain JON E BERGARA

d a n b o l i nEK

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Margari Eizagirre, Joxeba Larra単aga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (O単ati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

34 6 8 10 12 15 16 18 19

dabilenHARRIA.

INKESTA

ENBIDOA

U RO LA- KOSTAKO HITZA

DANBOLIN ZULO

BETI DAGO ODOLAREN BEHARRA

JARDUNIAN JON JOSEBA UGARTE

SMS

PORRUSALDA

UDALETIK

AGENDA


ZEIN IZAN DA/DIRA EKARRI DIZUTEN/DIZKIZUTEN OPARI POLITENA/K? Pistolekin eta … jolasteko "bideo joko" bat eta…, gero…, maleta bat, jostailuak gordetzeko maleta bat. Dena txukuntxukun edukitzeko maleta bat. Nagore Armendariz 8 urte

oinez

Neri erregeek ekarri didate. Game Boy Advance SP makinita, "A todo gas-2" bideoa eta Super Mario Bross-en jokoa.

Kepa Larrañaga

Harro egon gaitezke. Zenbat aukera dagoen gu bizi garen lekuan! Kalera jaistearekin batera, kotxerik hartu beharrik gabe, gure hankak lanean jarriz. Oso urrutira joan gabe, buelta bat emanez, toki berriak ezagutzeko aukera franko dago. Batzuentzako ezer berririk ez, besteentzako ia behin ere izan gabeko tokiak. Hala ere, denok ezagutuko ditugu, aditzez, eta onena da beti egongo direla gure zain nahi ditugunean bisitatzeko. Aldapa igo nahi bada, Akuara joan gaitezke: bailara laua izan arren, gorago igotzeko bide asko dago. Esate baterako, Ertxiñako gurutzera ordubeteko bidea dago, eta galtzada zaharretik Santa Engraziara joan eta etorri, bi orduko ibilbidea. Han jende gutxi ikusiko dugu, isiltasuna eta bakea dira nagusi. Beste aukera bat bainuetxea da. Hori bide motza dugu; askori luzea irudituko zaie, ordea, eta esango dute "nola joango haiz bainuetxeraino", hamar minutu bakarrik direnean. Hara joateko hiru bide daude: zaharrena Benta Peligro-koa. Hark badu bere historia: garai batean ostatua izan omen zen eta arriskutsua, nonbait, izenak dioen bezala. Beste bi bideak ibai ondotik doaz. Alde handia dago eguneko zein ordutan joan: goizean goiz ibiltzen direnak gu jaikitzerako aspaldi egina dute buelta. Arratsaldean gazte asko ikusiko ditugu lasterka, gero dutxa bat hartu eta berriak sentituko dira. Edozein modutara ere, nahitaez erantzun behar diegu hotelean dauden kanpotar eta, batez ere, jubilatuen galderei; ezingo diegu esan zestoarrak ez garenik. Sastarrain Baserri Eskolara ere paseo ederra daukagu, Olalde baserria atzean utzita; Ekaingo erreplikaren obrak berdin jarraitzen du, kanpoko estruktura bukatuta dagoela ematen du, baina hala ere barruan ez da ezer egin. Handik Agittako errotaraino, errekazulo sakon batean sartzen gara, neguan hotz handia egiten du eta, aldiz, udaran joatea freskagarria da. Aurrerako segi nahi izanez gero, Goiltzibar baserrirako norabidea ere har dezakegu. Izarraitz igotzeko aukera ere badugu, baina orduan paseoa baino mendi irteera baten itxura izango luke. Azkenik, Iraetako bide-gorria ere hortxe dugu: lehen trenbidea zena, orain pasealeku bihurtu da. Beraz, azaldutako ibilbide guztietatik bi eginda ia hamar kilometroko txangoa izango da. Ez zaigu gaizki etorriko ariketa pixka bat gabonetako gehiegikerien ondoren. Ibilaldiak txakur baten laguntasunarekin egin ditzakegu, gure herrian asko daude eta. Ez zaigu, ez, atzean geratuko. G O R K A A L T U N A

7 urte

Patinak, "El Señor de los Anillos" jokoa ordenadorerako eta "Cluedo", umeen mahai jolas bat. Maider Egiguren 11 urte


Neri gehien gustatu zaidana "Barbara" izan da, panpina handi-handi bat. Eta ez dakit zer gehiago esan. Irati

Artetxe 6 urte

Hiru gurpil dituen mikropatina gustatu zait gehien. Horrekin parkean, plazan, eta ‌ ibiltzeko. Ekarri didaten beste dena ere gustatu zait, baina mikropatina gehien.

Liher Azagirre

Telebista eta bideo aparailuak eta radiokontroleko auto bat.

10 urte

Valentin Onopriyenko

11 urte

5

E

Neri "Ping-Pong" jolasteko pilotak eta palak gustatu zaizkit gehien. Eta ez dakit zer gehiago Ane Mantxola 7 urte

nbidoa Zaindu maite duzun hori!

Horrela bukatu zuen Margarik zutabe hau azken alean, Ruperren leloa bere eginez. Gabonetako izpirituak eraginda ote? Neu ere, zuek bezala, aritu nintzen 2004ko asmo onen zerrenda osatzen. "Hau egingo dut, beste hau ere bai, eta aurten bai egingo dudala hau, ‌". Egin beharrekoak, lehenengo; eta egin behar ez ditudanak, ondoren. Urtarrilaren 8an, Erregeekin batera, hurrengo urtera arte urruntzen diren konpromisoak. Hain zaila da horiek guztiak betetzea, aurrera ateratzea, egia bihurtzea! Hain zaila non erabaki eta berehala hasten garen horregatik nekatzen. Gure buruari gehiegi eskatzen diogula nago. Gehiegi eskatu, ezin bete, etsi‌elkarri lotutako katea-mailak dira. Ariketa horrek masokismo puntu bat ere badu. Izan ere, urterourtero errepikatzen dugun erritoa da, eta ondorengo etsipena, erritoaren azken unea besterik ez da, aspaldiko lagun zaharra. Baina ez, horrelako planak egiten ditugunean zintzo jokatzen dugu, eta dugun onena eta bi emateko eta egiteko prest egoten gara. Baina gero, ezin bete. Bi astez, eta bakar-bakarrik bi astez, gure buruarekin konforme, gustura. Urteko gainontzeko 50 aste damutzen eta gure burua zuritzen ematen ditugu. Oso ondo, ados, oso diagnostiko ona, eta orain zer? Psikologo eta psikoanalista batzuek diote utopia, beteko ez diren amets horiek direla bizitzaren motorra. Eta, hortaz, oso inportantea dela horiek ezinezkoak izatea; bestela, lortuz gero, bizitzaren motorra erregairik gabe gelditzen dela. Ez naute konbentzitzen. Juxtu kontrakoa esango nuke nik: horrela funtzionatzen dugulako dugu hainbeste amesgaizto, burukomin eta, beraien hitzak erabiliz, frustrazio. Teoria batek balio ez duenean, beste teoria bat eraiki behar da hori ordezkatzeko. Nik nirea asmatu dut eta, izenik ez diot jarriko, badaezpada, baten batek aldez aurretik asmatu badu, ez pentsatzeko plagiatu egin diodanik. Ruperren leloari buelta ematerik balego, "maita zaintzen duzun hori". Hots, egiten duguna eta garena, egiten dugulako eta garelako maitatzeko kapaz bagina, eta egiten dugunaz disfrutatuko bagenu, segundoz segundo, gozatuz, beste ezeren beharrik gabe, bestela izango zen kontua. Lortuz gero, buruhauste bat gutxiago gabonzahargauean eta ondorengoetan. Gabonetako agurrak ere aldatuko lirateke: "datorrena hau bezain ona izan dadila!" Hobeto pentsatuta, Ruper alde batera utziko dut eta Anjeren hitzak berreskuratuko ditut (banekien nik nire teoria ez zela hain berria izango!): Maita nazazu gutxio, goza nazazu gehiago! Ez gaizki ulertu, mesedez, ni euskarari buruz ari naiz‌ Zer pentsatu duzue, bada? N O R A P A L M I T A N O


DANBOLIN IAZTIK ARI DA AZTERTZEN UROLA-KOSTA

ESKUALDEAN EUSKARAZKO EGUNKARIA SORTZEAREN PROIEKTUA, BAILARAKO EUSKARA ELKARTEEKIN ETA

BERRIA-REN ENPRESA EUSKARAZKO KOMUNIKAZIO TALDEAREKIN (EKT) BATERA —LEHEN EGUNKARIAREKIN BATERA—. URTEKO BAZKIDE BATZARREAN, DANBOLINEK HORRETAZ INFORMATU ETA IRITZIA ESKATU ZUEN, ETA PROIEKTUA ONTZAT JO ZEN. HAINBAT BILERAREN ONDOREN, PROIEKTUA ADOSTUTA DAGO TXAPARRO (ZARAUTZ), BALEIKE (ZUMAIA), ARTZAPE (GETARIA), UZTARRIA (AZPEITITA), DANBOLIN-ZULO ETA EKTREN ARTEAN; MAXIXATZEN (AZKOITIA) ETA KARKARA (ORIO) ELKARTEAK EZ DIRA ORAINGOZ ENPRESAN SARTU, BAINA HERRI HORIETAN BADAUDE JADA HITZA-REN ALDEKO TALDEAK ETA HASI DIRA LANEAN.

Urola-Kosta H ‘ euskarazko egunkariaren sorrera Noiz?

0 zenbakia urtarrilaren 17an jaso zenuten zuen etxeetan eta lehenengo zenbakia otsailaren bukaera aldera banatuko da. Behin hau atera ondoren egunero-egunero izango duzuen zuen etxeetan astelehenetan ezik.

Zergatik?

Gabezia. Urola-Kosta eskualdea aldizkari askoko herria den arren prentsan herri informazioa ez da egunero euskaraz jorratzen. Erdarazkoak dira erreferentzia. Hutsunea estali. Hutsune hori estali beharra dute euskarazko hedabideek.

Helburuak.

* Euskararen normalizazioa. Euskararen hedapenerako eta normalizaziorako. * Estrategikoa. Euskarazko herri komunikabideen arloan aurrerapauso estrategikoak emateko (euskaldunok ere prentsan herriko berri euskaraz eta egunero jasotzeko). * Eskualdeko mailakoa. Eskualde mailako komunikabideak osatzeko. * Erreferentzialtasuna. Euskarazko egunkariak erreferentzialtasuna lortzeko.

Produktuaren ezaugarriak.

* Formatoa. Egunkariarena. * Kazetaritza. Estandarra; kalitatea, aniztasuna eta zerbitzua helburu dituena. * Izena. Urola-Kostako Hitza. * Hizkuntza. Eskualdeko euskara batua. Bertako lexikoarekin, joskerekin… * Maiztasuna. Egunero, astelehenetan izan ezik (hilabeteko oporrak; zehazteke dago oraindik zein hilabetetan izango diren). * Zenbaki kopurua. Urtean 285. * Orrialdeak. Egunero zortzi (hasteko). * Informazioa. Urola-Kosta eskualdekoa. 11 herrietakoa: Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Zestoa, Aizarnazabal, Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio eta Aia. * Irakurleak. Lehen bi-hiru asteetan denei banatuko zaie Hitza, eta ondoren, nahi duenak jasoko du egunkaria. Izena ematen duenari pegatina bat jarriko zaio bere etxeko postontzian banatzaileak egunkaria non banatu jakiteko. Etxerainoko banaketa izango


7

itza’ da eta auzoetara okinen bidez iritsiko da. Zestoako aurreikuspena: egunero gutxi gorabehera 500 aleko tirada herrian (horietatik 150 inguru Danbolinen Zestoako harpideak dira, eta aurreneko egunetik Hitza-ko harpide bihurtuko dira, ezezkorik jaso ezean).

Enpresako partaideak.

* Urola-Kostako euskara elkarteek. %45. * Bertako Hedabideak-ek (EKTkoa). %35. * Urola-Kostako gizarte eragileek. %20. Zestoako kasuan Erralla Bertso Eskola sartu da oraingoz baina nahi duten guztiek izango dute aukera.

Hau ez da lehenengo Hitza.

- Tolosaldekoa. 2001eko abenduan sortu zen hango herri egunkaria. Egunero 7.500 ale banatzen dira, etxeraino, bertako erreferente da, ia udal gehienek laguntzen dute, komertzialki oso ondo doa, ordaindutako harpidetzak (borondatekoa) harrera bikaina du. - Oarsoaldekoa. 2003ko ekainean sortu da. Jadanik 5.100 aleko tirada. Harrera ona udaletan (hiruk diru laguntza ematen diote eta

beste batek beste kontzeptu batean). Oraindik goiz da balorazio komertziala egiteko. Ordaindutako harpidetza (borondatekoa) kanpaina ez dute hasi. - Lea-Artibai eta Mutrikukoa. Azaroaren 11n sortu zen. -‘Hitza’ bakoitza. Hitza bakoitzaren enpresa, independentea da besteekiko. Eta danbolin herri aldizkaria? Hitza sortutakoan, Zestoa, Beizama eta Aizarnazabalek egunkariko orri bat beteko dute. Banaketa hau malgua da, albisteen arabera bakoitzari dagokion zatia alda daitekeelarik. Herriko prentsan herri informazioa egunero eta euskaraz jorratzeko orduan, Danbolin herri aldizkaria ez da erreferente izango, hilabetekaria baita, baina Hitza bai. Beraz, Danbolinek errealitate berrira egokitu beharko du. Bere ezaugarriak kontutan hartuta aldaketa handirik ez du izango gai eta atalen aldetik, agian erreportaia luzeagoak egiten hasiko da edo zenbait gai sakonago lantzen. Denborak berak erakutsiko du bidea nola egin.

Egunero-egunero idazteko adina berririk emango al du Zestoak?

Tolosaldean biztanle kopuruari dagokionean Zestoaren antzekoak diren herri txiki asko dago, Anoeta (2.500), Zizurkil (2.000), Villabona (4.500)... eta egunero eman dute zerbaiten berri. Gurean ez gara gutxiago izango. Kontuan izan behar dugu auzo askoko herria dela gurea, eta bere xumean, jendea mugitzea kostatzen bada ere, gauza asko antolatzen dira. Danbolinek laguntza eskainiko badio ere, Urola-Kostako Hitzako kazetari batek helduko dio eguneroko jardunari.

Zure iritzia nahi genuke.

Proiektuan jende askok hartu dugu parte, baina batez ere herri aldizkarietan gabiltzanok. Gure kasuan, Danbolinek hartu du ardura. Orain, herritarrei jakinarazteko ordua iritsi da. 0 alea eskuetan izanda zuen iritzia jakin nahi genuke, zuen kezka eta galderei erantzun‌ Gu informazioa emateko prest gaude. Horretarako otsailaren 11n Kultur Etxean elkartuko gara arratsaldeko 20:00etan. Han espero zaituztegu.


GipuzkoakoKrosa

Urtarrilaren 18an bigarren urtez jarraian ospatu zen Gipuzkoako Krosa Zestoan. Iaz eguraldi txarra egin bazuen aurtengoa ez da hobea izan, aterruneak izan baziren ere tartean behin kazkabarra ere botatzen zuen Zubiaurreko belardietan. Bezperatik jarrita zuten karpari ere haizeak dantzatu ederra eman zion. Hala ere, antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkie EAJri karpa hau uzteagatik. Herritarren parte hartzea iazkoaren antzekoa izan

zen. Aipatzekoa da 12. postuan geldituko zela zirudien arren, Lander Zabalak izugarrizko zaparradapean egindako Esprinta. 8.postua lortu zuen.

Euskara lardaskatzeko manerak

Kike Amonarriz, Asisko Urmeneta eta Antton Olariagak emandako hitzaldia ez zen behar bezala atera. "Euskara lardaskatzeko manerak" lelopean eman behar zuten hitzaldia ordu laurdenean eman baitzuten. Izan ere, berriki Dominique Oihenartek egindako ikerketak deskubritu baitituzte, eta emozioaren emozioz, ikerketa hauen berri eman ziguten prestatuko hitzaldia alde batera utziz. Horrela, euskaldunok mundu osoko zibilizazio guztien sortzaileak izan ginela enteratzeaz gain, gure sexu hiztegia zabaldu eta madarikazio berriak botatzen ere ikasi genuen. Koiotera hurbildu ginenok barre eginez ikasteko parada ezin hobea izan genuen.

g ai librean

.

Doinua: Habanera

Egilea: A i t o r U n a n u e

danbolin zulo ZAHARRAKBERRITOUR

SORO PERI EGUNEAN UZTAPIDE PLAZAN PAIA, SILVEIRA ETA URANGA, ALGORTA, LESAKA,ETA AZPEITIKO BERTSOLARIEK BERAIEN PROIEKTUA AURKEZTU ZUTEN. UZTAPIDE ETA TXIRRITAK BEZALA TABERNETAN EGIN NAHI DUTE BERTSOTAN JENDEA KULTUR ETXE ETA ZINEMA ARETOETARA ERAKARTZEN

SAIATU BEHARREAN. SAIOA EGIN ETA ETXERA JOAN ORDEZ, HERRI GIROAN JARRAITZEA GUSTATZEN

OMEN ZAIE ETA HORRELA EGIN ZUTEN

ZESTOAN ERE. KALEAN

BERTSO POTEOAN IBILI ONDOREN,

GAZTETXERA JOAN BAITZIREN BAZKALTZERA ETA BAITA GIRO EDERRA JARRI ERE.

Argazkia: Josu Alzelai

HARROBITIKAN HASITA TXIRIBOGA DEGU MUGA PAIOPETIKAN HASITA KATIAPEA HELMUGA KAXPARKOTIKAN BEHERA ZELAI BERDE ETA URA

HEMEN BADA GUDARIRIK ETA HEMEN BADA GUDA GUZTIA DA IRAETA BALDIN BAZENUTEN DUDA BIZITZA BERA DA HEMEN OHITUA ETA KULTURA IKUSI, EZAGUTZEKO BEHAR ZENUKE INGURA JAIAK OSPATZEKO ORDUA HONA JADANIK HELDU DA


9 SOROPERIAK.

itzetapitz

San Esteban egunean Danbolin-zulo elkartekook bazkide berriak lortzeko asmoz jarritako mahaiaz gain, argazki artxiboko irudi batzuk plazaratu genituen. Oraingoan ere jende ugari hurbildu zaigu argazkiak ikustera. Eta hori ikusita berriz dei egiten diegu herritarrei beraien argazki zaharrak ekartzeko, zuen argazkiz osatzen baitugu gure artxiboa. Bestalde, bazkide egiteko edozein une da egokia. Badakizue non gauden. Bulegoa eta postontzia Kultur Etxean eta gure telefonoa: 943 14 71 23.

Orain arte eskolako astekariak bezala izena zuen "gaztegiro" txokoan gure eskolako lanak aurkezten genituen. Baina hemendik aurrera (Begoña Gaztañagak, Amaiur Aristik, Aitzol Astiazaran eta Joseba Regilek ) "hitz eta pitz" izendatuko dugu atala eta gure lanez beteko dugu txoko hau. Gure inguruko eta adineko kontuez arituko gara bertan: elkarrizketak, idazlanak, gure iritziak... Gu zuen gustuko gauzak egiten ahaleginduko gara. Gure adineko norbaitek gurekin idaztea nahiko balu etor dadila gugana.

Zinea

GAZTETXOENTZAKO ESTREINALDIAK BUSCANDO A NEMO: 2003an egin zen Andrew Stantonen gidaritzapean 100 minutuko film hau. Ospe handia izan du azkenaldi honetan, oso ona omen da. Edozein adineko ikusleentzako egina. Film honek bi arrainen istorioa kontatzen du. EL SEÑOR DE LOS ANILLOS (El retorno del rey ) 2003an egin zen Peter Jacksonen gidaritzapean 210 minutuko film hau. 13 urtetik gorako ikusleentzako filma da. El señor de los anillos filmaren 3. zatia da, azkenekoa. EL ÚLTIMO SAMURAI: Edward Zwicken gidaritzapean egindakoa da 154 minutuko film hau. Edozein adineko ikusleentzako dago egina. ELF: 2003an egin zen Jon Favreuren gidaritzapean 95 minutuko film hau. Edozein adineko ikusleentzat dago egina film hau ere. Iparburuko iratxo baten istorioa kontatzen du.

B

EGOÑA

GAZTAÑAGA

ETA

AMAIUR ARISTI


Beti dagoZ e sodolaren toakoOdolEmaile

m

edikuntzan gainerako alorretan bezalaxe aurrerapen handiak egin dira eta osasun zentrora edo ospitalera joaten garen bakoitzean horren lekuko gara. Odolaren alorrean ere, mila ikerketa egin dituzte, baina lehen bezala orain ere bizirauteko edo indarberritzeko odola behar duenak beste norbaitena behar du. Badirudi odol poltsek beti prest egon behar dutela gaixoarentzat, badirudi odol bankuak berez betetzen direla, baina ez da hala. Zorionez,

behar handi honen kontzientzia aspaldi zabaldu zen Euskal Herrian eta Zestoan ez dira atzean geratu. Karmele Korta Zestoako Odol Emaileen Elkarteko ordezkariarekin hitz egin dugu herriko elkartearen berri eman diezagun.

A

rratsaldeko seiak aldean iristen dira medikua eta bost erizainak Zestoako osasun zentrora. Zain dituzte elkartekoak. Herritarrak etortzerako tresneria eta tokia prestatzen dute. Emailea etorri ahala prozedura beti berdina da: lehenengo tentsioa hartu eta ondoren, medikuak hainbat galdera egiten du emaileak odola eman dezakeen ala ez jakiteko. Baliteke aldi hartan ematerik ez izatea eta hurrengo txandara arte itxaron beharko du. Emaileei 400 cl odol aterako dizkiote eta ondoren, basokada bat ur edateko gomendatzen du medikuak. Duela gutxi

arte ardoa edatea eta ogitartekoa jatea zen ohikoena, orain berriz, lehenengo ura edaten da eta ondoren, elkarteak prestatutako txorizo ogitartekoak eta ardoa datoz. armeleri ea zestoarrak emaile onak garen galdetu diogu eta baietz erantzun digu segituan. Gipuzkoako emaitza onenetarikoak lortzen dira, beti ere proportzioa kontuan hartuta (biztanle kopurua eta emaileak kalkulatuta). Hala ere, azkeneko urtean odol poltsa gutxiago jaso dituzte. Emaile kopurua ez da jaitsi, baina bai ateraldiak. Azken urteko jaitsialdia zergatik gertatu den galdetu diogu Karmeleri: "Ostiraletan tokatu izan dira ateraldiak eta baita jai egunak hurbil direla ere. Emailearen ustez, odola ateratzeak ez du beti lehentasuna eta egun arraroak jarriz gero kale errazago egiten dute". Elkartekoek igartzen diote noiz etorriko den jende gutxi, adibidez, udan eguraldi ona egiten duenean. Horrelako egunak txarrak direla dio Mari Karmenek, hau da, 15-20 bitarteko Martxoak 22 ateraldiak. KoMaiatzak 18 puru ona ateUztailak 15 raldiko 35 polIrailak 16 tsa jasotzea liAzaroak 11 tzateke. Egunik onenean 68 odol ateraketa egin zituzten. Egun hartarako kanpaina berezia prestatua zuten. endeak odola zergatik ematen duen edo ez duen galdetu diogu Karmeleri. Ez

K

2004ko odol ateraldiak

J


1

beharra eenElkartea

dudan bezala, 2003ko urtean ateraldiak gutxitu dira, baina iazko kontua da beherakada, gainerakoan herritarrak leialak dira. Aurten ateraldiak egun gutxiagotan kontzentratu nahi ditugu aldiko jende gehiago pilatu dadin. Beraz, herritarrei dei egiten diegu ateraldien maiztasuna jaitsi badugu ere, guztien zain gaudela. Gutxi kostatzen da eta lortzen dena handia da". estoako Odol Emaileen Elkartea zain duzu eta odola ateratzeko baldintzak betetzen ez badituzu ere, laguntzeko modu gehiago badira. Santa Ageda eguna segi-

Z

1

Zestoako odol emaileen datuak • 5 0 0 herritarrek daukate

odol emaile karneta elkartea sortu zenetik. • 2 9 5 odol emaile daude aktiboan 1 6 5 gizonezko eta 1 3 0 emakumezko. • 1 2 0 herritarrek jasotzen dute odola ateratzeko egiten zaien deialdia. • 4 0 - 4 5 emailek ematen du odola ateraldi bakoitzean batez beste. • 2 0 0 2 a n: 197 herritarrek eman zuten odola eta 321 odol poltsa jaso ziren zortzi ateralditan. • 2 0 0 3 a n: 173 herritarrek eman zuten odola eta 285 odol poltsa jaso ziren zazpi ateralditan. • Zestoarren odol motak: 0 + 128 zestoar 0 - 39 A + 86 A - 31 B+ 7 B- 3 AB+ 1 5 0 o dol ateraldi baino • gehiago egin dituzten herritarrak: Jose Mari Goenaga, Imanol Etxabe, Jose Manuel Errasti, Jose Luis Mendizabal eta Jesus Goikoetxea. • 25 ateralditik gora: 104. Horietatik 71k odola ematen jarraitzen dute. • Emaile berriak: 2000n 6, 2001ean 15, 2002an 13 eta 2003an 7.

emateko arrazoi nagusia orratzari beldurra omen da. Batzuk lehen ateraldian zorabiatu egiten dira eta bigarren ateraldirik ez dute egiten. Beste batzuk zoratuan iritsiko da eta urtero bezala kopla biatu arren joan egiten dira. Odola aterata ahul kantari aterako da hainbat herritar. Diru geratuko dela uste due- bilketa hainbat urtetan bezala herriko Odol Emaileen Elkartearentzako egingo da. Elnik ere bada. Odola ematen duten askok be- karteak diru laguntzak behar ditu, aurten rriz, ohituraz egiten du- ere txorizo ogitarteko asko prestatzeko asmotan baitira. tela aitortzen du Karmelek. Etxekoren bat da askotan odol emaile ONINTZA IRURETA edo lagunen bat joan da odola ematera eta horrela animatzen da jendea. Herritarrak askotan, "ohituraz joaten dira odola ateratzera, batik bat aspaldi hasi zirenak, egiten duten ekintzaren balioaz gehiegi pentsatu gabe. Herrietako elkarteak bailaraka Gazteak ere ez dira oso konsziente egiten antolatzen dira. Zestoakoa Uroladutenaz". Gipuzkoako Odol Emaileen elKostakoan sartzen da, azkoitiar, kartetik ordea, etengabe ematen dizkiete azpeitiar, zumaiar, getariar, eskerrak bai odol emaileei eta baita herriezarauztar, itziartar eta tako elkarteei ere, azken finean, herritarren Arroabehekoekin batera. Bitxia da borondaterik gabe odolik ez zelako egonArroabehearen kasua. Auzoa izan go. Emaile izatea uzten dutenen arrazoiak arren, elkarte propioa du eta Zestoatik aparte funtzionatzen du. Bailara bi dira nagusi: batetik, erretiroa hartu dutebakoitzeko ordezkariak Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearekin jartzen dira nak (ezin du odolik eman 65 urtetik goraharremanetan. Bilera horietan egiten dira urteko planak, balantzeak, kanpainen koak) eta aldi baterako gaixotasunen bat prestaketa... duenak edo ebakuntzaren bat izan duenak. ena den, 2004ko urterako ohiko zortzi Orain, Zestoako elkartean, Maria Anjeles Altuna, Nieves Arakistain, Amapola ateraldietatik seira jaitsi dute maiztaeta Karmele ari dira lanean, baina urteetan hainbat herritar arduratu da suna. Zestoarrak alfertu garen galdetu dioelkartea bideratzeaz, hala nola, Pello Alberdi, Juanita Barrena, Tomas Etxabe gu Karmeleri eta horregatik gutxitu al du(elkarteko ordezkari izandakoak) eta Jose Luis Etxabe, Jesus Goikoetxea, ten ateratzeko egun kopurua: "Lehen esan Rosarito Andres, Joxe Iriondo eta Jose Luis Etxeberria. Karmelek esan digu

Elkartearen antolaketa

D

elkartean parte hartu duten guztiez gain Santa Agedako lan taldeaz ez ahazteko eta ezta ere odol ateraldiak dauden bakoitzean medikuari eta erizainei afari goxoa prestatzen dieten Garaizabal ahizpetaz.


J o

ardunia-n

n Joseba Ugarte Zinkunegi Guardia Zibilak atxilotu zuen 1987ko ekainaren 16an.

jonjosebaugarte

“ez da nik pentsatzen nuen bezala...”

Sei egun Madrilen inkomunikatuta egon ondoren epaileak espetxeratzeko agindua zuen. Torturak salatu zituen. Hamasei urte Espainiako hainbat espetxeetan pasa ondoren, 2003ko uztailaren 3an utzi zuten aske, 60 hilabete baldintzapeko askatasunean zeramatzalarik. Ia zazpi hilabete pasa dira ordutik eta nola doakion jakin nahian elkarrizketa egin diogu. Hona hemen gure jardunaren emaitza.

1 5 u r t e b e t e z e n i t u enean, irteerako eguna gertu zegoela eta zer sentitzen zenuen galdetu genizun Danbolinetik. Erantzuna: "Kezkarik eta b e l d u r r i k e z b a i n a s eg u r t a s u n f a l t a e d o z a l a ntza handiak, galdutako s e n t i m e n d u e t a h a r r e m anak nola berreskuratu, l a n a . . . b a i n a a u r r e r a e g it e k o g o g o z e t a a s k o i k asita..."Uste zenuen bezala izan al da itzulera?

Pittin bat ildo horretan. Niretzat zailena izan da harreman mundu hori garatzea. Herri desberdin batean kokatu behar izan dut. Ingurune afektiboa ere espetxetik garatu dut. Norberak gainera idealizatu egiten du harreman sare hori, etxe ingurukoa, bikotea, seme-alabekikoa. Eta orain eguneroko bizimoduan menperatzen ez dudan errealitate batekin aurkitzen naiz. Espetxean, hango miseriei aurre egiteko kanpora begiratzen saiatzen zara, baina ez da nik pentsatzen nuen beza-

la. Irudikatutakoa borobila zen, horrela behar nuelako han barruan, eta ahazturik nintzen errealitatearen zorroztasunarekin. Nire belaunaldiari dagokionez, denak ‘en reposo’ bezala daude. Ez ditut ikusten kale giroan, ezta eremu politiko eta sozialean ere, pixka bat ‘asentatuta’ daude. Gizarte osoa bezala, kontsumo parametroetan murgilduak. Egia da 16 urte pasa ditudala kartzelan eta bitarte hori era desberdinean eratu dugula kanpoan eta barruan. Bakoitzak bere bizi ildoa jorratu du. Baina,tira! Harremanak birsortzeko izango ditugu aukera oraindik ere.

Zein da orain zure eguneroko bizimodua?

Ba orain, etxeko lanak egin, umeak ikastolara eraman, bazkaria prestatu, erosketak egin… ikastaro bat egiten ere ari naiz eta hari ere denbora eskaini…Eguerdian umeak jaso berriro…eta arratsaldean tarte bat geratzen zait, ba korrika egiteko, bileraren batera joateko. Lehentasuna, etxe-familia inguruan integratu eta elkar ezagutzari eman diogu (Maika eta biok). Barruan izaten genuen denbora eta kalekoa neurtu berdin egiten dira, baina kalekoa askoz arinagoa da, heldu ezina edo. Hangoa berriz astunagoa da, denbora gehiena zuretzako duzu eta. Osasun aldetik kirol pixka bat egin, osasun mentalarentzat pittin bat ikasi…denbora zeuk menperatzen duzunaren sentsazioa duzu.

Presoen egoerari pixka bat helduz, ezin aipatu gabe utzi euskal preso


3 1

p o l i t i k o e i e z a r r i z a i e n s akabanaketa politika eta bizi baldintzen gogortzea. Nola bizi izan duzu zuk hori guztia? gintuztenekoa. Orain nahiz eta

Dispertsioak izugarrizko eragina izan du kolektiboan. Gu elkarrekin ginela etsaiari aurre egiteko gure taktikak antolatzen genituen. Dispertsioarekin hori asko aldatu da, prozesua askoz motelagoa da. Kordobako modulu batera botatzen zaituzte eta agian beste kide batekin jarriko zaituzte edo bakarrik, edo ehun tipo arruntekin. Behartuta zaude erdaraz egitera. Ez duzu politikaz hitz egiten, ezta egunean pasatzen diren kontuez ere; bati ez dakit ze falta zaiola, besteak zigarroa behar duela eta horrelako huskeriez baizik. Gero, dispertsioak daukana da bakardadearen sentsazio astuna, niri ikaragarri pisutsua egin zait. Gehienbat Jaenen, han bakar bakarrik nengoen, lagunik gabe…bi urte pasa nituen horrela eta hura oso gogorra izan zen. Fase desberdinak ezagutu ditugu. Kolektiboa elkarrekin ginenekoa, eta halako batean Espainiako espetxe guztietara barreiatu

espetxe berean zortzi edo bederatzi lagun egon, ez zara beste kideekin ikusten, espetxe barneko dispertsioa ezarri dute. Bakarrik zaude eta gainera, isolamendu lekuetan, ezta arruntekin ere ez zara ikusten. Edozer gauza egin ahal dute eta ez duzu inolako babesik.

ten…orain guri tokatu zaigu, baina lehenago edo geroago egongo dira jarrerak beraien kontrakoak. Eta barrutik ezintasun eta etsipen puntu batekin bizi duzu hori guztia. Beti ere, pentsatuz guk traiektoria bat dugula, beti aurre egin izan diogula eta beraz itxaropenari ateak itxi gabe.

Azken boladan hainbat p l a n a g e r t u d i r a , g a t a zkaren konponbidearen a u r r e a n p r o p o s a m e n d e sberdinak edo, zein iritzi duzu horien inguruan?

DGatazkaren konponbidearen bila orobat bat ikusten dut, egia da hor daudela Ibarretxe-

Hainbat herritar eta lagunean oroigarriak eta opariak jaso zituen, baita bere koadrilarenak ere.

Kalekoarekin lotuta doa, ezker abertzalearen ilegalizazioa barnean ere nabaritzen da. Barrua gogortu egin da kalea gogortu egin delako. PP gobernura igo zenean, ikusten zen Euskal Herriaren kontrako salto bat bazetorrela. Poliki-poliki hasi ziren dena legez kanpo jartzen, Gestorak, Jarrai... Harritu ez ginen harritu, gehien harritzen gaituena da ze ganora gutxi egon den horri erantzuteko. Ez ezker abertzaleak bakarrik, baizik gizarte osoak. Egoera antidemokratiko bat sortzen ari da eta gizarteak ez badu erantzu-

ren plana eta abar, baina... Niri koiuntura honek 78-79ko bidegurutze hartan sartu ginenekoa gogorarazten dit. Autonomia bai autonomia ez, independentziaren bila joan ez joan, sortu zen giro hura. Orain egoera ez da berdina baina bidegurutze bat ikusten dut. Euskal herritarrok erabaki batzuk hartu behar ditugu eta ez dakit jendea konturatzen den. Aurreko bidegurutzean inposatu zizkiguten baldintza antidemokratikoek gure generazioa borroka armatua erabiltzera bultzatu zuen eta pentsatu orain non gauden 25 urte eta gero, azkenean Ezker Abertzaleari arrazoia emateko. Hau da, marko politiko honek inongo heldu lekurik ez duela eta hau ez dela irtenbidea burujabetza lortzeko. Eta badirudi denok garela konponbidearen aldekoak baina ziur izan ezker abertzalea, suposatzen ari zaion kostuarengatik (ilegalizazioak, milaka torturatu, kartzelaratu, hildako,erbesteratu...),ildo hori zintzoki jorratzeko prest dagoela.

E t a z e i n d a b a k o n p o nbiderako formula?

Nabaria da, bakoitzak bere aldetik ezin dugula konpondu. Egungo markoa gainditzeko, elkarrizketa eta aldaketarako borondate politikoa ezinbestekoak dira. Ezin dena egin da Ibarretxek sartu nahi diguna, edo hau edo batere ez, aurkezpena hori da. Guk onartzen duguna da formula, herriari galdeketa egitearekin ados,

...

(

)


...

( ) baina formula horren barnean proposamen polítiko anitzagoak egon behar dute, berea bai, baina beste batzuenak ere bai. Zailtasunak hortik datoz, baina adosteko borondatea baldin badago, konponbidea aurki dezakegula iruditzen zait. 98ko prozesua ere hor dago, Lizarra Garazi itxaropen une bat izan zen, orain ere agian horrelako zerbait, garbi dago herri honen zati handi batek hori aldarrikatzen duela. Beste su eten bat?

Akordio politiko bat adosten bada eragile politikoen artean koiuntura hau gainditzeko, su etena atzetik zuzenen etorriko litzateke, zalantzarik ez dut gainera. Erakunde armatuak beti onartu du hori, eta gainera uste dut hori bultzatzen ari dela.

Barruan utzitakoa nola g o g o r a t z e n d u z u , z e h arreman duzu espetxeko lagunekin?

Niri gertatzen zait historia beste era batera bizi izan dudala. Niri espetxea tokatu egin

zait eta nik han bizitzea lortu dut. Ez dut zuek duzuen lastima sentsaziorik. Hurrengo urratsa Itziar ateratzea izango da eta gero Juan Mari etorriko zaigu eta hori guretzat izugarria izango da. Baikorra naiz, neuk bizi izan dudalako eta badakidalako menperatzen dutela egoera hori. Zuek askotan presoen kasurik gogorrenak ezagutzen dituzue…baina presoek beren bizia antolatu dute horri aurre egiteko. Arauak badirela? Bai, baina arau horiek puskatzen dira, kalean puskatzen diren bezala. Harremana mantentzen dut, kostatzen zait, ez pentsa baina mantendu bai, nola ez ba?

Aurrera begira nola ikusten zara? Badakigu laugarren haurra izango duzuela… beste hirurak kartzelan zeundela izan zenituzten.

Ondo, baina beldur pixka batekin, ez dakit eta zeren aurrean kokatu behar dudan. Beste hirurak hor daude eta nahiko ondo integratu naiz etxera, baina hau niretzat esperientzia berri bat izango da. Ziurtasunik eza nabaritzen dut, horrelako egoera bati inoiz ez diodalako aurre egin. Baina orokorrean ilusioz, noski. Betor beraz, Unax!

ELKARRIZKETA

.

BUKATU

ARREN BERRIKETAN JARRAITU GENUEN ETA HONA HEMEN B E S T E Z E N B A I T K O N T U.

ZESTOAKO EUSKARA GALDU DUT, NAHASTE-BORRASTE BAT DAUKAT, KONTZIENTE NAIZ KANPOTIK ESAN DIDATELAKO. BAINA NEU EZ NAIZ ASKOTAN JABETZEN. BARRUAN HIZKERA ASKO NAHASTEN DIRA ETA DENETIK HARTZEN DA PIXKA BAT.

.

HORI BA,I NITXIOK, ZITXION HORIEK MANTENDU DITUGU. BISITAK. EZIN INOLA ERE GURE KASUAN GAINERA ASTERO-ASTERO IZAN DITUGU, BADIRA PRESOAK BISITATZEAIPATU GABE UTZI.

KO JENDERIK EZ ETA HILEAN BEHIN JASOTZEN DITUZTENAK, HORI OSO GOGORRA DA.

AZKEN FINEAN,

KANPOAREKIKO HARREMAN GUZTIA

ESKUTITZ ETA BISITEN BIDEZ GARATZEN DUZU.

GENERAZIO DESBERDI-

NAK EZAGUTU DITUGU, GURE ADINEKOAK, GAZTEAK...BENETAN ES-

.

KERTZEKOA DA EGIN DEN LAN GUZTIA.

DANBOLIN. BAI, JASOTZEN HERRIKO BERRI IZATEKO, JENDEAREN KEZKAK EZAGUTZEKO, OSO INPORTANTEA. ANIMO ETA EUTSI HORRI. NUEN ETA GUSTURA GAINERA.

Jon Joseba Ugarte 2003ko uztailaren 5ean egin zitzaion ongi etorrian, bere lagun preso ohiez inguratuta

Agurtzeko aipamen eta agur berezi bat, isilean borrokan dabiltzan guztiei, Zestoar preso eta errefuxiatuei, hau da, Kontxi, Mikel, Marian, Antton, Izaskun eta bereziki Juan Mari eta Itziar koadrilako kide eta lagunei. Laster denak hemen izango diren itxaropenarekin, besarkada bero bana guztiei.

.

MARGARI

EIZAGIRRE


5

s

1

m

Aspaldi honetan asko hitz egiten da patrikako telefonoaz. Hitz egiteaz gain, entzun ere entzuten da; izan ere, gaur egun oso zaila da pi-pi-pirik gabeko tokirik aurkitzea. Batzuentzat aurrerapen izugarria ekarri digu ditxosozko telefonoak, haientzat ezinbesteko lantresna, erosotasuna eta, zergatik ez, denbora-pasa ere bihurtu da. Halere, patrikakoak baditu kontrakoak, eta ez dira gutxi, horien kexa nagusiak dira, alde batetik telefonotxoak sortzen duen mendekotasuna –atsedena hartzen dugunean ere, mendian edo hondartzan esate baterako, soinean eramaten dugu--; eta, bestetik, erabilerak dakarren gastua. Guraso eta irakasleen artean –eta gehienek erabiltzen duten arren--, kezka berezia sortu du patrikakoak. Izan ere, hasieran interneteko txatarekin* , eta orain sakelako telefonoekin, hizkuntza berria sortu da: ziberhizkuntza. Hain zuzen ere, txateatzean azkarrago "hitz egiteko", eta telefonozko mezuak merkeagoak ateratzeko sortu den hizkuntza. Horrela, testuak laburtu, hitzei bokalak kendu eta hitzen ordez irudiak erabiltzea dira horretarako erabiltzen diren bideak.. Horren adibide ezaguna Kmk’03 jaiaren "euskrz 2zi ny dt" leloa. Zein da kezka? Ea moda berri honek ahaztaraziko digun "behar den moduan" idazten. Denborak esango du; bada, moda izan ala ez, hori geldiarazterik ez dago. Eta zestoarrok? Zenbat erabiltzen dugu segapotoa? Eta ziberhizkuntza? Hori jakiteko inkesta txiki bat egin dugu. Zientifikoa ez bada ere, oso txikia eta era informalean egin dugulako, hausnartzeko bidea ematen digu.

s

H a u e x e k d a t u a k. 74 erantzun Gizonezkoak: 30 (%40,54) Emakumezkoak: 44 (%59,46) 25 urte bitartekoak: 38 (%51,35) 26 urtetik gorakoak 36 (%48,65)

* Txata edo berriketa: sarearen bitartez, internauta bati beste internauta batzuekin era interaktiboan eta denbora errealean, teklatuaren bidez solasean aritzeko aukera ematen dion komunikazio-sistema. (UZEI)

• Z E S T O A N, 2T I K 1E K B A D U S E G A P O T O A Inkestan galdetu genuen zenbat lagun bizi diren etxe berean, eta denon artean zenbat segapoto duten. Guztira, 300 lagun eta 153 sakelako (%51) • GAZTEEK GEHIAGO HELDUEK BAINO 25 urte bitartekoen artean, 29k badu patrikakoa (%76,32). Helduagoen artean, berriz, 21ek badu (%58,33) • NESKA GEHIAGOK BIDALTZEN DITU MEZUAK MUTILEK BAINO Nesken %92k SMS mezuak bidaltzen dituen bitartean, mutilen %55k soilik erabiltzen du sistema hau. • B I M E Z U E G U N E A N, 1 0 B A T A S T E A N Honetan, datu antzekoak eman dira nesken eta mutilen artean. • Z I B E R H I Z K U N T Z A: N E S K E K G E H I A G O (E T A M E R K E A G O) Nesken %25ek eta mutilen %6k erabiltzen du hizkuntza berria. • E U S K A R A: M U T I L E K G E H I A G O Mutilen 100 mezutik 80tan erabiltzen da euskara; nesken 100 mezutik , ordea, 74tan erabiltzen da euskara. B A I : p a t r i k a k o a , s a k e l a k o a , s e g a p o t o a... hainbat izen erabiltzen dira euskaraz. E Z : "Mugikorra" eta "mobila", halaber, ez dira egokiak. Izan ere, tramankulutxo horrek ez du berez mugitzeko gaitasunik.

N

ora palmitano


“J O T A N A G O � "Indarrik gabe nago. Zergatik gertatzen zait hau?"

Seguru asko, gutako gehienak sentitu gara noizbait horrelako egoeran. Eta, jakina, egoera horretan dagoen pertsonak horrela sentitzeko nahikoa arrazoi izaten du. Zein arrazoi? Batzuetan, arrazoi fisikoak "ikusten" ditugu, gure gorputzean ez ohiko arrastoak nabaritzen ditugulako (infekzioren bat, handitasunen bat, degenerazio prozesuren bat, anemia....). Eguneroko lanetan gabiltzanean, gure gorputza zikintzen eta intoxikatzen joan delako gertatzen da hori guztia, eta gaixotzen garenean sentitzen dugun indar falta eta nekeari esker, atseden gehiago hartzen dugu eta, horrela, gure barneko garbiketa lanetarako energia geldituko zaio gorputzari, nahiz eta gu ez ohartu horretaz (2003ko Urtarrileko eta Otsaileko Danbolingo aleetan azaldu nuen bezala, gure gorputzean energia banatu egiten da egin beharreko lanak burutzeko). Energia berreskuratzeko bideak ere baditugu, (atsedena, asaskaketa, naturarekiko,gizon

eta emakumeekiko errespetuaren zainketa,..) eta gastatzen dugun energia, berreskuratzen duguna baino gehiago bada, AHULDUTA, NEKATUTA, bukatuko dugu. Ahuleriara, ordea, bat-batean edo poliki-poliki iritsi gaitezke. - Kolpe batean eta eraso batengatik: elikagai baten intoxikazioagatik, betekadagatik, droga

baten gaindosiagatik, insolazio edo izozketagatik, istripu bategatik, ebakuntza jasan izanagatik, maratoia egitegatik eta abar. Horrelako zerbait gertatzen denean, gure gorputza ondo badago, hobeto babestuko da erasoaren aurrean ahulduta badago baino.

- Poliki-poliki eta eraso txikien pilaketaren ondorioz. Urtetan pilatzen joaten dira eraso txikiak eta azkena, edalontziak gainezka egitea eragiten duen tantoa besterik ez bada ere, ondoezaren eragile ikusten dugu. Adibidez: ez dugu lanik bilatzen, dirurik gabe gaude, ezertarako balio ez dugula sentitzen dugu, lur jota gaude, ez dugu ariketa fisikorik egiten, erretzen jarraitzen dugu, edozein gauza jan eta edaten dugu.... "Egun batean", parranda batean, ohi baino gehiago jan eta/edo gehiago edan dugu... eta biriketako-mina harrapatu dugu. Ez dugu ahaztu behar elementu toxikoak pilatzen joaten direla. Zigarro bat erretzea ez da biriketako minbizia eragiteko nahikoa, baina bai 20 urtez egunean 20 zigarro erretzea. Berdin gertatzen da uneoro jasaten dugun kutsadura, tratu txar psikologiko eta abarrekin ere; urteekin endekapenezko (degenerativo) gaixotasunak eragin ditzakete. Gerta liteke, beraz, gure ondoezaren eragileren bat, orain dela urte asko gertatutako zerbait izatea. Gizakiaren buruaren ikertzaileek baieztatzen dute bizitzako zazpi lehen urtetan izandako esperientziek, heldutan izan genitzaken buru osasuneko arazoak eragin ditzaketela. Guzti hau kontutan hartuta, uler genezake, tarteka "JOTA" sentitzea mesedegarri dela, alde batetik, atsedena hartzera bultzatuko gaituelako, eta bestetik, aurrera begira, gure bizitzan eta gure inguruan zer alda genezaken pentsatzera bultza gaitzakeelako. Geure buruaren aurka joatea izango litzateke, neke sentipena ezkutatzeko bizigarriak hartzea; endekapenezko gaixotasunak indarra hartuko bailuke eta gure bizitzaren aurka joango baikinateke.

LARRAĂ‘AGA ITZIAR "C C "E ( )

UIDATE OMPA NEKO LIBURUTIK HARTUTA

LANDABURUREN


7

ZerEnt z un

1

N

U

K

E

Zestoa, Azkoitia eta Zumaiako kideak biltzen dituen laukote honek, orain urtebete inguru elkartu ziren egun ezagutzen den NUKE osatu arte. Aurretik beste bateriajole batekin jardun bazuten ere, Aratz zestoarra izango da azkenean lan horietaz arduratu dena, Xuban (baxua), Egoitz (kitarra) eta Oihanekin (ahotsa) batera. Entsegulekua Azpeitian dute, Zubi-Zar-en hain zuzen ere. Zenbait kontzertu eman ostean, maketa bat grabatzea erabaki zuten. Horretarako, eta zituzten ezagutza eta baliabideez lagundurik, Zestoako Kultur Aretoan grabatzea erabaki zuten. Udalaren baimena jaso ostean, mikrofonoak, instrumentuak, kableak, mahaiak, ordenagailuak,... aretoan montatu eta

bi asteburu luzetan grabatu zuten. Maketa kaleratzeko, ordea, ez zitzaizkien nahikoak iruditu grabatutako 6 abestiak, eta bideoklip bat montatu zuten. Honela, CD-an bertan aurki daitekeen aplikazio txiki bat egin zuten ordenagailu bidez ikusteko, bideoklipa barne. Maketaren salneurria 5 eurotakoa da. Esan digutenez, kitarrajole berri bat hasi da beraikin eta kontzertuak emateko gogo biziz omen daude. Beraiekin harremanetan jartzeko 655784822 zenbakira deitu eta Ohian-etaz galdetu.

T

T

A

K

U

N

P

A

Sortu zenetik bi urte pasa diren honetan Ttakunpa taldeak txalaparta eta perkusioa uztartuz CD bat grabatu du beraien musika ahalik eta gehien ezagutzera emateko asmoz. Grabaketa lanak Hernialdeko Txepe estudioan egin zituzten azaroan baina oraindik otsaila arte gutxienez itxaron beharko dugu berauen lana ezagutzeko, orduan jarriko baitute salgai taberna eta ohiko lekuetan. Lurralde ezberdinetako usaina duen disko honetan zazpi kantu aurkituko ditugu, guztiak ere taldekideek sortutako musika eta letrez osatuak. Erraiak izeneko lehen kantan buleria izeneko harremanetarako: www. ttakunpa.com edo 670 flamenko erritmoak suma daitezke EA! Cadiztar 040 086 taldearekin egindako saiakeren arrastoak. Zirrara eta Mamaie, Karibeko kantaren moldaketan herriko Amalda abesbatzaren parte hartzea izan dute, Nerea Ugarte zuzendariak egin dituelarik ahotsari zegozkion konponketa lanak. Eta badira erritmo afrikarreko kantak ere, zuzenean, dantza afrikarretan oinarritutako koreografiez osatzen direnak. 40 kontzertu inguru eman dituzte Euskal Herri osoan zehar, Bilboko jaietan, Tolosako inauterietan…baina oraindik jotzeko gogo handiz omen daude. Garbi dago zuzeneko kontzertuetan gozatu egiten dutela eta baita entzuleek ere, berauen behin eta berrizko diskoa grabatzeko eskariak ere bultzatu dituzte lan hau hartzera.Dudarik gabe sorpresa bat baino gehiago gordetzen dituen lan bat izango da.


udaletik

Geure teilatuari harrika

Badirudi Iraetan...

2003ko abenduaren 17an udal batzarrak jorratu zituen, zenbait gai:

•A

RROABEKO

S A N S I N E-

N E A- ER R E K A I N D U S-

T R I G U N E K O P L A N P A R T Z I AL A R E N A L D A K E T A R A K O E R ABAKI OSAGARRIA

mantentzeko kontserbazioko entitate urbanistikoa sortzeko beharrari dagokiona da.

...danbolinekirakurlerik ez duela

B A I E Z T A T Z E A: Udal Batzarrak 2003ko urtarrilaren 30ean hartutako behin behineko onarpenaren erabaki osagarria hartu zuen eta ondoren irekitako informazio publiko epean ez zen inongo alegaziorik aurkeztu. Erabaki osagarri horren helburua dokumentu urbanistiko horretan jasotako ordenazioa Eusko Jaurlaritzako Ur Zuzendaritzaren irizpideetara egokitzea izan da, hau da, industri gunea zeharkatzen dituzten erreken joan-etorri naturala mantentzea. Plan Partzialaren aldaketarako dokumentuan barneratuko litzatekeen aldaketa bakarra, industri gunearen urbanizazioko bigarren faseari dagokion eremua

B

eraz, aipaturiko aldaketarako dokumentua Gipuzkoako Foru Aldundiari helaraztea erabaki zen, berau aztertu ondoren behin betiko onarpenaren inguruan dagokion erabakia har dezan.

•S

ANTA

KUTZ

EGIKARITZA

U N I T A T E K O B I R P A R T Z E-

L A Z I O P R O I E K T U A H A S I E R A B A T E Z O N A R T Z E K O P R O P O-

S A M E N A: 2003ko apirilaren 24an burutu zen Udal Batzarrean behin betikoz onartu zen Zestoako Planeamenduko Arau Susidiarioen Alde Zaharreko Santa Kutz Egikaritza Unitatea garatzeko aurreikusitako konpentsazio jarduketa sistemaren ordez kooperaziokoa ezartzea. Landutako Birpartzelazio Proiektua Idazkaritzaren aldetik informatua izan da eta Hirigintza Batzordeak aldeko iritzia luzatu du.

H

onela, Birpartzelazio Proiektua hasiera batez onartzen da eta dokumentu hau jendaurrean ipintzea hamabost eguneko epean, horretarako Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, prentsan eta Udaletxeko iragarki taulan iragarkiak argitaratuz, alegazioak aurkeztu ahal izateko. Interesatuei ere entzunaldi epea irekiko zaie, jakinarazpen pertsonalen bidez eta hamabost eguneko epean.


9 1

agenda ur 24

ot 04 07

TARRILA

ra.

LARUNBATA

Wadna taldeak Sahararako janari bilketa egingo du. Izan ere, gorde zuten janariaren %60 hondatu egin baitzaie sahararrei. Egoera biziki gordin horretan azukrea, arroza, lekaleak, olioa eta atunaz gain, dirulaguntza eskatzen dute elikagai horiek bidali ahal izateko. “Espainiari ez” ekimenak deituta ekitaldia plazan eguerdiko 12:45ean. Txalapartari eta bertsolariekin hasiko da ekitaldia, ondoren manifestua irakurri eta argazki erraldoia aterako da. Amaitzeko luntxa.

26

19:00etan EBPNren (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia) aurkezpena Udaletxeko arreto nagusian.

sa 21 23 24

nta Ines jaiak

IRAETA ASTEAZKENA

10:00etan txupinazoa. 11:00etan Meza Nagusia. 14:00etan bazkide bazkaria Gure Ordeka Elkartean. OSTIRALA

XV. Mus Txapelketa Azkarra Bekoetxe merenderoan 22:30ean. LARUNBATA

14:30ean baba-jan herrikoia. 17:00etan Poxpolo, Mokolo eta Konpainia pailazoak eta ondoren txokolatada. 23:30ean dantzaldia Lehio taldearekin.

25

IGANDEA

10:30ean Zestoako Musika Banda eta 11:00etan eskuzko pilota partida: Amutxa-“Txikito de Iraeta”, Peñagarikano II.aren aurka. Ondoren, Aitzol/Egoitz - Aimar/Otxua. Palaz, berriz, Eneritz/Olatz - Margari Lorea. Eta berriro eskuz, Ertxin/Odriozola Etxeberria/Felix. 18:00etan herri kirolak: Zelai, Miren Urkiola eta Mugerza anaiak harri jasotzen, aizkoran, lasto jasotzen eta txingekin.

ASTEAZKENA

Santa Ageda bezpe-

-08

ASTEBURUA

Agiro mendi taldeak antolatuta, fondoko eskia egitera Sonport-era.

06

OSTIRALA

Argizulo etxe-barnetegian bertso afaria. 21:30ean. Bertsolariak Erralla Bertso Eskolako kideak. Gai jartzaile: etxekoak. Gurutze Jubilatu Etxean mus txapelketa irekia gaueko 22:00etan. Bikoteko 20 euro eta irabazlearentzat txapela eta bildutako diruaren erdia.

ASTELEHENA

SAILA

13

11 OSTIRALA

ASTEAZKENA

20:00etan Kultur Etxean Urola-Kostako HITZA egunkariaren aurkezpena.

Gurutze Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak Astigarragako Alorrenea sagardotegian bazkaria. Bazkaldu aurretik Donostiako Aquarium-a bisitatuko dute. Irteera 9:00etan Gurutzetik.

21

LARUNBATA

Inauteriak. Mozorrotzeko gaia: umeen ipuinak (Errauskine, Edurnezuri, Zazpi ipotxak... eta beste milaka ipuin). Gomendatzen da koadrila bakoitzak ipuin bat hartzea ardatz gisa: koadrila bat Txanogorritxu ipuineko pertsonaiez jantzita... Larunbatean eta asteartean umeentzako musika, txokolatada, txaranga eta abar.

• Brren fasea aurrera eramateko pertsona bat beai Euskarari akordioaren jarraipena eta biga-

har da. Interesatuak udaleko euskara teknikariarekin jarri harremanetan; 943 147 010 (Nora).


2004an zure publizitatea egin nahi baduzu deitu: 943 147 123 telefonora edo idatzi danbolin@topagunea.com helbidera


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.