2005/12
SORO GUZTIETAN DAGO LURRA ETA HARRIA
BI ERLOJUREN HISTORIA
57.
ALEA
JARDUNIAN MAIDER OLAZABAL
DUELA URTEBETE inguru Margari adiskideak 12 mila euro ordaindu behar izan zituen kartzelatik libratzeko. Horrekin nahikoa ez, eta Madrilgo Audientzia Nazionalak ez du Margari pakean uzteko asmorik, nonbait.
Sumarioak aurrera jarraitzen duela, eta beste 20 mila euroko diruerantzukizuna (responsabilidad pecuniaria)
eskatu dio Audientziak.
Horrela bada, Margariri diruz laguntzeko prest dauden guztiei, honako kontu korrontean egokia iruditzen zaien kopurua sartzeko eskatzen diegu:
MARGARI EIZAGIRRE ARANBURU, DANBOLIN ALDIZKARIAREN SORTZAILE TALDEKOA ETA
k.k: 2101 0033 25 0125235291
DANBOLIN-ZULO KULTUR ELKARTEKO BATZORDEA
DANBOLIN-ZULO KULTUR ELKARTEKO BATZORDEKO KIDEA
…hamar, hamaika eta hamabi. Kito! Aurtengoa ere egin dugu, osatu dugu dozena (hilabete dozena, alegia). 2006. urteak ere beste dozena bat hilabete ekarriko digu, onerako nahiz txarrerako. Abendua hil aproposa izaten da urteko balantzea egiteko, urtean zehar egindako gauza onei eta txarrei buruz hausnartzeko. Batzuk (gehien-gehienak) Gabonetako aparteko ordainsaria kobratzeko irrikan izaten dira; beste batzuk, berriz, triste jartzen dira, inoiz baino gehiago botatzen baitituzte faltan gure artean ez daudenak.
Kontuak kontu, abendua hil egokia izaten da hurrengo urtearen lehenbiziko egunetik bertatik zertan hobetuko garen pentsatzen jartzeko, asmo onen zerrenda osatzeko (lagunak ongi zaintzea, kirola egitea, lanpostu on bat aurkitzea…). Kontuan izan, ordea, ez dagoela urtearen hasierari begira egon beharrik hobera egiteko. Hileko lehenbiziko eguna, hamabostaldiko lehenbiziko eguna eta asteko lehenbiziko eguna ere ez dira egun txarrak asmo onak gauzatzen hasteko. Txarra eta hotza neguan sarritan egiten duen eguraldia da. Eguraldi txarrari aurpegi ona jarri behar zaiola esaten dute batzuek, eta, nire ustez, ona Eguberri bigarrena izaten da neguan. Hori ere uste baino lehenago igaroko da, eta, konturatzerako, egunak luzatzen hasiko dira, eta eguzkia berotzen. Hondartza egunak ere ez ditut hain urrun ikusten. Orduantxe izaten gara pozik ni eta gainerako berozale porrokatuak!
Azkenean, egia izango da, gainera, Gabonetan bihotza bigundu egiten zaigula! Ez da izango, behintzat, kanpoan egiten duen beroagatik, ez horixe. Pentsatzen jarrita, horiek ez ziren atariko honetan jorratu nahi nituen gaiak. Uuummm! Primerako aitzakia aurkitu dut oraintxe hurrengo batean ere danbolinen beste zerbait idazteko. Datorren urtera arte!
d a n b o l i nEK
laia salegi
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
INKESTA
ENBIDOAK
SORO GUZTIETAN LURRA ETA HARRIA
DANBOLIN ZULO K A L E/ B A L E
JARDUNIAN MAIDER OLAIZOLA
BI ERLOJUREN HISTORIA
Orain, ordea, hotz egiten du, neguaren atarian gaude eta bertan da urte bukaera, baita Errege eguna ere. Ikustekoa izaten da haurren ilusio aurpegia bezperan eta Errege egunean bertan. Hori ez dago diruarekin ordaintzerik. Nolanahi ere, jendea hasia da honezkero dirua alferrik gastatzen, alferrikako gauzak erosten. Diruak ez omen du zoriontasunik ematen, baina batzuek ederki asko pasatzen dute kreditu txartela astintzen. Zer pentsatuko lukete horri buruz Hirugarren Munduan gosez hiltzen ari direnek? Dena den, ez dago hain urrutira joan beharrik estu eta larri eta egunean egunekoarekin bizi denik aurkitzeko.
O
34 6 8 10 12 14 17 18
ATARIKOA.
Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
e-mail: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,
Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
HERRIKO BAZTERRETAN
UDALEKO BERRIAK
AGENDA
enbidoa I. Hiri: Aspaldian zuei edo Danbolinekoei enbidorik idatzi ez izanak nabarmen jaitsi zidan idazteko joera, baina garai batean ez ninan besterik egiten. Gainera, sentimenduak askatu eta adierazteko biderik egokiena iruditzen zitzaidanan. Beharbada, garaiotan, baloreak desagertzen ari zaizkigun honetan, barnean sentitzen dinaguna agertzea ez dun erraza. Hiri idaztea otu zitzaidanan. Agian, nostalgiak jota… Jakingo bahu neure barnean zenbat aldiz idatzi dinaten… Eta hik badakin liburu bat betetzeko adina idazteko izango nukeela (ji, ji, ji). Azken boladan gainera, barneari begira nabilen, … Udazkena ote? Eta egia aitortzeko, nahiko samindura zeukanat: urriko azken hego-haizeekin batera Kotto lagunaren hilketa zela eta gure bihotzak –gure dinat, zeren herriko lagun asko baititun– kolpeka hasi zitunan, malkoak isuri nahi eta ezin, ezin kanpora atera. Sufrimendua bera ere kanpora ezina. Hau dun marka! 14 Gordeta ezurte besterik ez nizkinan Polizia anaiaren bila Puf! haserrekutuan laga etorri zenean. Harrezkero ia 15 urte pasa ditu. Baina, aguannunbaiten ta tun. Tartean anaiaren etxeratzea bertan harratatu egin behar! kasorik ez egin patu huen eta ondo gogoan ditinat hitzok: Ni oso esker onegehiago! koa naiz. "Behintzat anaia etxean den” eta erantzuten ninan: anaia eta ahizpa asko nituela, oraindik, Laxaro Garate kanttati Unanue etxeratzeko. Neure koinatetatik hasita. Guztiz 77 urte 50 urte hunkitu hintzen. Ia-ia 15 urte eta gero, erraz aipatzen dinat baina sufrimendua areagotzen didaten zergatiak bere horretan irauten dinate. Egun horietan hirekin izandako hitzak izan nitinan gogoan eta neure buruari esan nionan azken errepresaliatua etxean izan arte ahotsik gabekoen ahotsa izango nintzela. Azken finean, neska, horregatik estimatzen dinat heure Suitzako herrixka hartatik Euskal Herriarekiko hainbesteko interesa eta maitasuna izatea. Jakin bazekinat, teknologia berriak erabiliz hemengo egoera politikoaz asko jabetzen haizela, eta pozgarria dun; euskaldun asko baino hobeto jabetu gainera. Askotan nazioartetik onespen, aitorpen eta interes gehiago adierazi izan dun; agian, beharbada, apika Euskal Herrira itzultzen haizenerako beste eskenatoki berri batean egongo gaitun… Nazioarteko begiralea izan nahi? Muxuak
Zer egiten duzu gustuko ez duzun opari bat jasotzen duzunean?
M
aider Ibarguren
20 urte
70 urte
Ander Telleria
10 urte
74 urte
Kontxita Izeta
N
5
Nik ze esango det ba. Disimulatu pixka Hartu egiten bat, nola esango det neretzat eta Ahal den dezu ba etzaizuhantxe egoten ondoena disimula gustatzen, hoda, erabili gabe. latu, zer egingo ri desprezioa da. Beraiek ilusioz det ba? joaten dira opaM. Rosario Korta ria erostera ta… M. Antonia Artano
Isildu eta ondo dagoela esan. Erregalatutakoa hartu egin behar da. Alaba baldin bada ez, esaten zaio: “Aittu, kanbiauian hau!”, baina, kanpokoa bada ba, ez.
ahiz eta aspaldian haurrak aita edota amarengandik gertu egoteko beharra dutela sentitu, Esnearen Ligak Bilbon amaren edoskitze garaiari buruz antolatutako II. Nazioarteko Sinposiumean egon ondoren, ondorio hauek atera ditugu: · Haur jaioberriek beren aita/amarekin azala azalaren aurka egoteko beharra dutela. Abantailak:
-Haurrari segurtasun handia ematen dio. -Ezagutzen duten egoeraren (haurdunaldiaren) jarraipen bezala sentitzen dute. -Behar dutenean elikatzen dira. -Lotura sortzeko mesedegarria da. -Edoskitze garaia hasten eta irauten laguntzen du. -Pisu irabazte eta tenperatura kontrol hobea egiten da. -Arnas eta bihotz maiztasunaren egonkortasun handiagoa lortzen da. -Apnea egoerak gutxitzen dira. -Garapen psikomotorea hobea da. -Amak bere buruarekiko duen segurtasuna eta konfiantza handitzen da. Honek guztiak etxerako itzulera errazten du eta haurraren garapen eta hezkuntzarako oinarri sendo bat bihurtzen da, ama-haurra banatzeak (garbitzeko, frogak egiteko...) sortzen duen eta beharrezkoa ez den estresa saihestuz. Hainbat ikerketek frogatu dute edozein jaioberriri eskaini diezaiokegun laguntza hoberena dela. Zegokienean jaiotako haurrentzat garrantzitsua baldin bada, are eta garrantzitsuagoa da goiz jaiotzen edota gaixotasunen batekin jaiotzen direnentzat. “Kanguru ama” metodoan (kanguruak beraien gainean eramaten dituzte haurrak irteteko prest egon arte eta hortik dator izena), amarekiko kontaktu hobea edukitzeko haurrari arropa guztia kentzen zaio. Ondoren, haurra amaren bular gainean jartzen da amaren arroparen azpitik (aitak ere egin dezake nahi izanez gero). Haurraren tenperatura oso aldakorra izaten denez, inkubagailuek tenperatura mantendu besterik ez dute egiten (aspektu fisikoa) eta azken ikerketek amaren gorputzak inkubagailuek baino askoz ere hobeto egiten dutela lan hori baieztatu dute. Horrez gain, “kanguru ama” metodoarekin aspektu fisiko, psikologiko eta emozionala babesten dira. Gaur egun aurrerapen teknologiko asko ari gara ikusten, baina gizakiari gure aukeretan sinesten erakutsi eta konfiantza itzuli behar diogu eta teknologia beharrezkoa den gauzetarako bakarrik erabili.
e
nbidoa 2. Nerea Mendizabal
f
atimak, Khalilek eta Muddsarrek egoera ezberdinetan hartu gintuzten elkarrizketarako. Lehenak etxean, goizeko tarte batean, bi umeak alboz albo zituela; beste biek Goikoetxe baserrian, eguneko lanaldiaren amaiera aldera, behien artean. Batean umeen loak eragindako isiltasuna, bestean behiak jaisteko tresnen hotsa.
atima Atlas handian jaio zen, Marokon, eta berberea da; Khalil eta Muddsar Pakistanen jaio ziren. Hirurak musulmanak, Zestoa dute bizileku orain. “Euskal-Herria Kaxmir bezalakoa da, menditsua. Zuhaitz asko dago han ere”, diote bi lagunek. Fatimaren herrian ez dago ez urik, ez argirik, eta jendea behera jaisten da, bizitzera. “Herri erdia nire senideak dira. Senarrari aurkezten nizkion. ‘Hau nire osaba, hau nire lehengusina, hau... ’ eta hark esaten zidan ‘Ene, hau gehiegi da!’.
F
SORO GUZTIETAN DAGO LURRA ETA HARRIA
“Hemen lan egiten dugu.
Jatorrak gara. Pakistanen musulmanak, kristauak eta hinduak bizi gara. Denok dauzkagu festa berdinak: Gabonak. Erlijioen artean ez dago arazorik
”
akistanen nekazaritza sektore garrantzitsua da eta bi mutilak eskarmentu handikoak. Hori bai, “hemen makinak daude, traktoreak; han, berriz, dena eskuz egin behar”. Khalil eta Muddsar elkarrekin etorri ziren, orain ia urtebete. Khalil, Errioxan mahats biltzen aritu zen hasieran; Muddsar, berriz, ardiak zaintzen Zerainen. Legeak agindu bezala, hemen egon ahal izateko paperak behar zituzten eta Goikoetxeko Jose Ramonekin hitz egin zuten. “Lan egin nahi dut. Inor behar al duzu?”. Bi hilabete igaro dira harrezkero. “Goizeko 6:30ean jaiki, eta 11,30ean libre. Azpeitira edo Azkoitira joaten gara, eta arratsaldez, hiru bat orduz lan egiten dugu. Gero, dutxatu, jan eta ohera. Ondo dago. Bost egunean bakarrik! Lanik egiten ez baduzu, zer jango dugu? Lan egin behar! Ni naiz familiako nagusiena orain. Aita gaixorik dago, eta anaia gaztea da”. anaz gain, lo ere han egiten dute, baserrian. Legearen arabera, urtebetean nekazaritzan baino ezin dute lan egin, eta urte eta hiru hilabetez aseguru soziala ordaindu behar dute. Horrela urte gehiagotan geratzeko aukera izango dute, eta aurrerantzean fabriketan edo beste edonon lan egin ahalko
P
L
7 dute. Euskal Autonomi Erkidegoan, Gipuzkoan baino ezin dute lan egin. “Ezin gara kanpora joan. Urtebete egon behar dugu Gipuzkoan. Hau arazo handia da. Hemen ez daude horrenbeste behi eta ardi. Valentzian, Murtzian, eta abar lan aukera handiagoa dago. Hemen nekazaritzan gutxi”. atimak ere bulegoz bulego ibili behar izan zuen Marokkon, agiriak lortu eta hona etorri ahal izateko. Marokon sukaldean, eta etxeak garbitzen aritu zen. Zortzi anai-arreba, familia zaintzen zuen, eta ez zuen eskolara joateko aukerarik izan. “Pena handia daukat, baina hala izan zen. Nire ustez eskola oso inportantea da. Bizitzen laguntzen du, gauza askotarako balio du. Lana nahi baduzu, ikasi egin behar. Orain ere lan egin nahi dut. Berdin dit gizonekoentzako lanetan, etxeetan…”. Orain bi urte hasi zen bere hizkuntza, tamazighta, ikasten, baina zaila irizten dio, txinera bezalakoa. Gaztelaniaz eta euskaraz errazago moldatzen dela dio. Koadernoa eskura, “Bat, bi, hiru... Nahi duzu? Ondo/Bien” eta idatzitako guztia irakurri zigun ozen. Eugeniok eta Kontxik laguntzen diote. “Euskara ikasi nahi dut, baina dena azkar egin nahi dut. Jendearekin hitz egiten ahalegintzen naiz”. Muddsarrek ere ikasi ditu bere lehen hitzak euskaraz: “egun on, gabon, arratsalde on, poliki-poliki”. Geure artean ere astiroastiro, elkar ulertzen saiatzen gara. Khalilek hobeto hitz egiten du gaztelaniaz, eta hark hartuko du bere lagunaren ahotsa, baina hitzak ez
F
datozkionean mihira, beren hizkuntzan, arin, neu geratzen natzaie haiei begira, behiak jabeari nola. Urduera, Pakistango hizkuntza ofiziala ote? Hitz egokia topatu nahian “Do you speek english?” galdetu dit, eta nik neure artean, “Jaungoikoa!”. aungoikoarengan sinesten dute hirurek. Edozein musulmanek bete beharrekoa da egunean bost otoitz egitea, baina pakistandarren ustez ez errezatzea ez da arazoa; garrantzitsuena fedea izatea da. Fatimak ere, laguntza handikoa dela deritzo errezatzeari, baina ez musulmana delako. Ez ditu han ohitura diren buruko zapia eta txilaba janzten. “Batzuek zapia kalerako janzten dute, itxura emateko, baina etxe barruan nahi dutena egiten dute. Nik ez dut gustuko hori. Minigona jantzi nahi badut, minigona jantziko dut eta kalean hala ibiliko naiz. Zergatik ibili itxurakeriatan? Gizon batek galdetu zidan ea zergatik ez nuen zapia janzten, eta nik otoitz egiten banuen bihotzez egiten nuela erantzun nion”. Ramadan sasoia pasa berri dute estoan gustura sentitzen direla diote hirurek. Khalil eta Muddsar asteburuetan jaisten dira herrira, edo beste musulman batzuekin elkartzen dira, beren hizkuntzan hitz egin, hango musika entzun eta filmak ikusteko. “Bost egunean gaztelaniaz hitz egiten ahalegintzen gara, eta…” (mihia askatzeko nahiaren keinua). atimak “Etorri nintzenean apur bat triste egon nintzen. Normala da. Jende guztia lanean ari zen. Nire senarra lanean. Elurra eta euria, baina ondo”. Lagunen izenak ere aipatu zizkigun, argazkiak ikusi bitartean. Izan ere, herriko zenbait (Zigorren lagunak) lehendik ezagutzen zituen, eta Zestoan lasai eta gustura egongo zela esaten
J
Z
F
zioten; etortzera animatzen zuten. “Oso jatorrak dira. musulmanak ere jatorrak dira. Mundu guztian dago lurra eta harria. Hemen lurraz gain, harriak ere egongo dira, ezta? Leku guztietan dago jende ona eta jende gaiztoa”. meek agindu ziguten elkarrizketa amaitu zela. Behien marrumen artean agurtu genuen elkar.
U
A
lazne olaizola
Mari Karmen Azpeitia abenduaren 17ko organo kontzertuan.
Santa Zezilia eguneko kontzertua.
zulo
danbolin
Erraustegiaren inguruko galdeketa egin zenetik urtebete pasa denean,
Urola Kosta Bizirik
taldekoek hitzaldia antolatu zuten.
Jubilatuak urteroko bazkarian.! X. Ume Ibilaldia. Inoiz baino jende gehiago atera zenez, ezin eman izan zioten opari bana parte hartzaile bakoitzari. Ez da seinale txarra!
9
k
ale/bale KALE.
KIROLDEGI ATARIKO ZIRIKAR-
TEETATIK URA SARTZEN DA BEHEKO SOLAIRUKO KANTXARA.
NOIZBAIT IRTENBIDEREN BAT BILATU BEHARKO ZAIO ARAZO HORRI!
BA L E .
HERRIKO HAINBAT LEKUTAN
BARANDAK JARRI DITUZTE.
Udaltalde 21ek 2006ko egutegirako
Borja Gomezen argazki hau aukeratu du.
Santa Luzia egunean
ikasturteko azken egunetan harrapatu ditugu jostunak. Otsailean hasiko den ikastaro berrirako izen-ematea Kutxan egin beharko da.
Iraeta
. Santa Ines Txapelketako partidak hasita daude dagoeneko. Urtarrilaren 22an jokatuko dira finalak.
J
ardunian maider olazabal 23 URTE DITU ETA HIRU URTE BARTZELONAKO ESCOLES UNIVERSITARIES GIMBERNAT UNIBERTSITATEAN IKASTEN PASA ZITUEN. DUELA BI URTE ITZULI ZEN HERRIRA FISIOTERAPIAN DIPLOMATURIK. GAUR EGUN,
FISIOTERAPEUTA BEZALA EGITEN DU LAN ETA FUTBOL DENBORALDI HONETAN ZESTOAKO FUTBOL TALDEKO FISIOTERAPEUTA IZANGO DA.
"
ZEIN DA FISIOTERAPEUTAREN LANA? Zenbait tekniken bitartez, gorputzari arazo batzuei aurre egiten laguntzea. ZEINTZUK DIRA TEKNIKA HORIEK? Kasu bakoitzak berea eskatzen du. Batzuk masajea, besteek estiramentuak, giharrak sendotzea… gauza asko egiten ditugu.
Arazo O ? handiena ezer Zestoako Bainuetxean hasi nintzen eta gero hainbat zentrotan aritu izan naiz: Ordizian, Azpeitian, Donostiako Ospitalean eta gaur egun, Zumaian ari naiz. ez egiteko Z B .L B , ? Bai noski, oso lan ezberdina da. Bainuetxean ematen nituen masajeak lasaigaagintzen rriak izaten ziren, batzuetan terapeutikoak ere ematen nituen, baina orokorrean erlaxatzeko masajeak izaten ziren. Zentroetadiezunean ra, edozein motatako lesioak dituzten pertsonak etortzen dira: haurrak, lesio neurologikoak dituztenak, ligamentoak apurtuta dituzteizaten da nak… kasu bakoitzean beharrezkoa den RAIN ARTE NON EGIN DUZU LAN
ENTROAK ETA
AINUETXEA AIPATU DITUZU
AN OSO EZBERDINA IZANGO DA
AINUETXEAN EGIN BEHARREKOA ETA ZENTRO BATEAN EGIN BEHAR DENA EZTA
"
ZER
terapia erabiltzen da.
MODUZKO ESPERIENTZIA IZAN DA LAN MOTA HAIN EZ-
BERDINETAN ARITZEA?
Oso esperientzia ona izan da. Lan bakoitzean gauza ezberdinak ikasi ditut, bakoitzean bizipen ezberdinak izan ditut eta kasu diferenteekin egin dut topo. Lankideekin ere asko ikasten da, bakoitzak iritzi ezberdina baitu. ZEIN LAN MOTA DUZU GUSTUKOEN? Zalantzarik gabe errehabilitazioan egiten den lana. Errehabilitazioko lana egitea oso
1 1
rokoak. ZEINTZUK
DIRA GAUR EGUNGO GIZARTE-
AN DAUDEN LESIO EDO MIN OHIKOENAK?
Gehienak bizkarreko minarekin etorri zaizkit; postura txarragatik, estresagatik, ordenadore aurrean pasatzen diren ordu kopuruagatik… Laneko posturak ere ez dira zaintzen eta horrek denborarekin eragina izaten du. Nire ustez, gaur egun ez gara asko zaintzen, beti presaka gabiltza eta ez diegu horrelako gauzei kasu gehiegi egiten. Eta horri gehitu behar zaizkio pertsona bakoitzak dituen ajeak. Asko zabaltzen ari den beste gaixotasun bat fibromialgia da. polita da, esker onekoa. Jendeak aurrera nola egiten duen ikusten duzu, normalean behintzat, aurrera egiten baitute, oso polita da. Batzuetan gogorra da, baina hori pertsonaren arabera da, batzuekin lan egitea oso zaila da eta beste batzuekin berriz errazagoa. Normalean minari aurre egiten hasten direnean, asko sufritu arren, motibatu egiten dira eta beraiek ere asko ahalegintzen dira. DENBORALDI
ZESTOAKO FUTBOL TALDEKO FISIOTERAPEUTA IZANGO ZARA. ZER MODUZ ARI ZARA LAN BERRIAN? ZEINTZUK IZATEN DIRA FUTBOLARIEN OHIKO LESIOAK? Oraingoz behintzat oso gustura nago. Orain arte kirolariak ere tratatu ditut, eta kirolari bakoitzak lesio jakin batzuk izaten ditu, kirol bakoitzean gorputzeko atal zehatz bat lantzen delako gehiena. Futbolarien kasuan, lesio ohikoenak gainkargak, zaintiratuak, tiroiak… izaten dira. HONETAN
ZERGATIK
IZATEN DIRA LESIO HORIEK?
ARRAZOI
ZEHATZIK
FISIOTERAPEUTAK
BERE LANEAN JARRAI-
TZEKO, IKASTEN SEGI BEHAR DUELA USTE AL DUZU?
HAU
DA, KARRERA EGIN ETA
KITO AL DA, ALA IKASKETAK EGUNERATZEN JARRAITZEKO BEHARRA DAGO? Ikasketak eguneratzen jarraitu behar da. Karrera amaitu eta burutik pasa zitzaidan lehenengo gauza “eta orain zer?” izan zen. Iruditzen zitzaidan lanean hasteko nahikoa ez nekiela. Eguneroko kasuei aurre egiteko nahikoa ikasten da, baina bestelako ikastaroetan ikasitakoa zerbait gehiago da eta ondo etortzen da.
KARRERA
AMAITU ZENUENETIK IKASTA-
ROREN BAT EGIN AL DUZU?
Bai, ikastaro batzuk egin ditut, erreflexuterapia adibidez, eta gaur egun osteopatia ikasten ari naiz. FISIOTERAPIA
GAITZ GUZTIEN SENDABI-
DEA DELA USTE AL DUZU? Ez noski, ez fisioterapia eta ezta beste Kasu bakoitza ezberdina izaten da. Lesio batzuk besterik gaezer ere. Azken finean, sendabide guzbe gertatzen dira, agian gaizki zapaldu duelako. Beste batien artean bakar bat osatzen da. Batzuetzuek gorputza gehiegi behartzen dute eta tan beharrezkoa da pilula batzuk hartzea, kasu gehiegirik egiten ez bazaio lesio serio edo masajea ematea, akupuntura ere bilakatu daiteke. hainbat kasutan ona da, erreflexuterapia ere ona da… Ez dut FUTBOL TALDEAREKIN LANEAN HASI ZARENEezer baztertzen, nire ustez mota guztietako terapiak osagaTIK, IKASI AL DUZU ZERBAIT? rriak dira. Bai, dudarik gabe, beti ikasten da zerbait eta nik oraindik asko dut ikasteko. Ez daramatzat urte asko lanean eta oraindik ikasteko garaian nago, gainera gaixoek ere azalpenak ematen dizkizute eta horrela ere beti ikasten da zerbait. BA AL DAGO?
FUTBOLARIEK KASU EGITEN AL DIETE ZURE GOMENDIOEI? Denetik dago. Arazo handiena ezer ez egiteko agintzen diezunean izaten da. Inori ez zaio gustatzen partida jokatu gabe gelditzea, nahiago izaten dute nola edo hala partida jokatu eta gero ge-
N
aiara Exposito Alberdi
BI ERLOJUREN historia AIZARNAN
JAIO, BIZI, ETA SUSTRAIAK BERTAN DITUGUNOK ASKOTAN
ENTZUN DITUGU HERRIAN DAUDEN BI ERLOJUEK DITUZTEN KANPAIEN SOINU EDO DANBATEKOAK; ELIZAKO DORREAN DAGOENARENAK ETA
SANTA ENGRAZIKO
ERMITAKOARENAK.
Dorrean dagoenak egunak dituen orduak eta horren lau zatiak adierazten ditu. Santa Engrazikoak berriz, lau zatiak ez, baina orduak bi aldiz tartean atsedenaldi txiki bat utzita, bigarrena hobeto entzun ahal izateko. Egunak dituen orduak eta bere zatiak adierazten, dorrean dagoen erlojuak eta bere kanpaiak daramatza urterik gehienak. 1883an hasi eta gaur eguneraino lanean aritu da, bere orratzek eta engranajeek ez dute izan opor handirik XIX. mendetik honaino. Aurrera begira berriz, erloju horrek opor luzeak hartuta dituela esango nuke. Gaur egun, tresneria guztiak geldirik dauzka: engranajeak isilisilik daude, eta lanerako zintzilik zituen harrizko pisu handiak lurrean etzanda lotan dauzka, eta motor elektriko txiki-txiki baten bitartez erabiltzen ditu orratzak. Azkena egin dioten konponketan, tresneria guztia, baztertu eta herdoilaren mende utzita dago. Erloju honek badu bere nortasun agiria: Fabricado en Aguinaga de Usurbil por Benito Yeregui. A単o 1883 Dorrean dagoen erloju zahar honek gainean kanpai handi bat dauka oso egoki hornitua. Moldean ateratako idazkia dauka buelta osoan esaldi batekin. Honela dio esaldiak: METAL PODEROSO QUE CON MI VOZ I SONIDO A EL INFIERNO CONFUNDIDO NO LE CONCEDO REPOSO SANCIA ENGRAACIA SOI). Nortasun agiriaren bila ahalegina eginagatik ezin izan dut lortu nahiz eta azalera guztia begiratu. Dorrean dagoen kanpaiak adina ez, baina Santa Engraziko ermitan
3 1
daukagunak ere, badaramatza urte batzuk lanean. 1914an hasi eta gaur eguneraino, egunak dituen 24 orduak bailara guztira zabaltzen jarduna dugu. Honek orduak bi aldiz adierazten ditu, lehenago aipatu dugun bezala, atsedenaldi txiki batekin. Dorrean daukagunak ez, baina honek bere engranajeak eta tresna guztiak martxan dauzka oraindik, olioz ondo igurtzita gainera, nahiz eta lan batzuk egiteko elektrizitatea erabili. Honek ere badu bere nortasun agiria: Yeregui y cĂa construcciones Zumaya aĂąo 1914 Orduak adierazi ahal izateko, erloju honek ere, bere kanpaia dauka, eta seguru nago gainera, erlojua baino askoz urte gehiago daramatzala gailur horretan. Orduak adierazten hasi baino lehenago ere, beste zerbait adierazteko erabili zutela esango nuke. Benetan kanpai handia ermita baterako, neurri horretakoak ez dira asko ikusten mendian dauden ermitetan. Kanpaia handia baldin bada ere, esaera ez du askoz txikiagoa: Apateiko ahariak jaso zuela gailurrera dio esaerak. Ez dakit esaera hori euskal mitologiaren barruan sartu ala egiazkotzat hartu, baina egia izateko ahari handia behar zuen izan, horrelako balentria lortzeko. Nahiz eta orduak neurtzeko bi erlojuek, gaur egun, garrantziarik ez izan, XIX. eta XX. mendeetan, inportantzia handia izan dute herrian. Eguneko zereginak zatitzeko asko erabili dira beraien doinuak: soroan eta mendian lan egiteko, kalerako eta eskolarako, elizarako orduak zehazteko, eta abar. Gaur, zein ordutan bizi garen jakin nahi badugu edonon dauzkagu erloju edo ordulariak: logelan, sukaldean, autoan, eskumuturrean... Atzera begiratzen badugu ordea, 1883ra arte, nabaria da aipatu ditugun bi erlojuak asko erabili zituztela bizitzako alor askotan. Iraganean atzerago begiratzen badugu, ez da azaltzen erlojurik herrian, baina seguru nago eguzkiarekin orduak neurtzen zituen erlojuren bat izango zela hormaren batean. Bi erloju eta bere bi kanpaiak ditugu Aizarnan, ondare bezala hartu behar ditugunak. Bertan bizi garenoi beraien doinuak entzundakoan, aspaldiko oroitzapenak etortzen zaizkigu gogora. Gaur beraien egoera ikusi nahian begiratu bat
bota eta hiru iritzi moldatzera iritsi naiz, azterketa sakonik egin gabe, azal-azaletik. Bat: Apateiko aharia nahastu ez bazen gailurrera jasotzean, dorrean dagoen kanpaiaren esaldia irakurri, eta hori, ermitan dagoenari dagokiola. Bi: dorrean dagoen erlojuaren konponketa ez dela izan oso egokia, Santa Engrazikoaren berritzearekin konparatzen badugu. Hirugarrena: gizaldi bat baino luzaroagoan erabili ditugun erlojuak zaintzeak merezi duela, historia bat dutelako Aizarnako herriarentzat.
J
ON
EGIGUREN
HERRIKO
BAZTERRETAN
Orandatik Ondarbasora,
serriaren aurrean dagoen ataka zeharkatu eta Haitzbakarrera iritsi gara, pistaz. Urrutitik ikusten den haitz eder horrek erakarri gaitu eta bide hori egitera bultzatu. Kareharrizko monolito txiki horrek, ez digu ordea, bidea erakutsi. Xoxotera igotzeko bidea ezagutzen ez dugunez, eta eguraldiak tontokeriarik ez egiteko esan digunez behin eta berriz, marra zuri-horiak jarraitzea erabaki dugu. Zeharka-zeharka eskuinera jarraitu eta pagadiak, pinudi landatu berriak, larreak igaro ondoren, Ondarbaso ikusi dugu eta Ondarbasotik Izarraitzera doan bidearekin topo egin dugu. Pauso lasai eta hizketa leunak utzi, eta arnas esibilbidearen hasiera tuak hasi zaizkigu. Hurritz artean eta bukaera gora, hankak altxatuz, iratxo edo galtzagorriren bat begira dugula dirudi. Arantza zuri, pago txiki eta hurritzen biluztasuna zuriz janzten du elurrak. Ederra dago ingurua eta erasokor zerua; hodei beltz, zuri, gris... tonu guztietakoekin estalita. Altzifre landaketak datoz ondoren eta, bat-batean, bide irekia, baina zuritasunak itsutua. Nondik ote da? Oinatz batzuk topatu ditugu. Bihurgunea ezkerretara, bihurgunea eskuinetara eta berriro garbi ikusi dugu bidea. Pista jarraitu eta Erloko bidegurutzera iritsi gara. Ezkerretara Erlo. Nahi izanez gero, gailurrera iritsi eta buelta. Baina, eguraldia horrela dagoela, babesean izango gara ondoen. Pistara iritsi eta bidez bide Xoxoteko aterpetxera iritsi gara. Elurrak astindu kanpoan eta barrura. Sua piztuta eta arrautza frijituak prest, jendea kontu-kontari egoteko. Zeinen goxo eta ondo! Paradisua bertan! stres egoerak gure helburuak murriztu egin ditu, gutxiagorekin konformatzera behartu gaitu eguraldi txarrak. Guri bezala, gainerako bizidunei ere gauza bera ZPEITIKO gertatzen zaie. Zuhaitz hostoerorkorrek ORANDA BASERRITIK IZARRAITZERA JOATEA IZAN DA GURE NAHIA hostoak galdu eta neguan irautea dute helburu bakarra. Animalia askok eta asHILABETE HONETAKO TXANGOAN. BIDEA GARBI IKUSI GENUEN MAPAN ETA IBILBIDEA EGITEKO ASMO GARBIA GENUEN. ORANDATIK HAITZBAKARRERA, kok ere horrelako jarrera dute eta negu ETA HANDIK EZKERRERA JARRAITUZ, XOXOTERA AILEGATUKO GINEN. BAINA partean, zuloan sartu eta irautea dute helburu, lozorroan edo erdi esna. Gu ordea, EGURALDIA EZ ZEN BIDE BERRIAK EGITEKO MODUKOA. ELURRA GOIANBEHEAN, HAIZEA ZEHARKA ETA DENBORAZ ERE JUSTU GENBILTZANEZ, MARRA gizakiak gara, eta gaur egungo oinetako, ZURI-HORIAK JARRAITUZ BETIKO TOKIRANTZ JOAN GINEN, polaina, galtza, zamarra eta txapelekin ONDARBASORANTZ. edonora irits gaitezke. abela beteta, eskuak eta hankak goxatuta, aterpetxe barruan gaudela, desaestoatik Azpeitirako errepidean, Badiolegiko bihurgunea eta berehala, fioa bota dugu: "Orain Orandara guk nahi gasolindegia baino lehentxeago, eskuineko bidean gora egin eta Orandako gainera iritsiko gara. Orandabekoa baserrian hasiko dugu ibilbidea. Ba- dugun bidetik jaitsiko gara!". Kanpora irten eta panorama aldatu egin da zeharo; bizirauteko egarri diren bi bizidun gara
Xoxotera igotzeko
E
A Z
S
5 1
G
oretexa etxeko armairuan
itzbakar
Ha
berriro ere. Haize finak gure goretexak ebaki egiten ditu eta barrengo arropak izoztu. Biok ados gaude: lehengo lepotik burua. Dakigun bidetik jaitsiko gara. Marseillako Gaston Rebuffat mendizale eta idazle famatuak zioen bezala: “Alpinistarik onena, bizirik dagoena�. Halako batean eguraldia baretu egin da: "Beste bidea aurkitzen ausartu izan bagina...". Baina mendia beti hor dago eta berriro ere etorriko gara. Beherakoan, paisaiari so gelditu gara: harrobia eta lainoak eta zuhaitzak elurraren pisuarekin oker-oker eginda. Pisu hori dela-eta, zuraren osagaiak diren ligninak eta zelulosak barne tentsio latzak jasan beharko dituzte. Bidea ere, adarrez estalita dago. alako batean, elurra urtzen hasi da eta zorua lokaztuta eta labainkorra dago. Adi, hanka non jartzen den. Ondarbasora iritsi aurretik, ezkerrera doan bihurgunean, marra zuri-horiak ikusi ditugu eskuinean eta bertatik itzuli gara Orandara. Ibilaldia ederra izan denaren zapore goxoa eta aterpetxeko arrautzaren gorringoarena gurekin ekarri ditugu.
H
Mendizale gutxi, oso gutxi gurutzatu genuen mendi buelta hura egin genuen egun petral hartan. Horrexegatik ez zen jenderik ibiliko Izarraitz mendikatean, eguraldia petral-petrala zelako; lehenengo metroetan elur bustia atertu gabe eta gainera zeharka; zenbat eta gehiago igo, izara zuria oso polita, baina metroak elurrik gabe baino nekezago egiten genituen. Hotza, euria, elurra, haizea... baina okerrena laino-itsua. Ezin ikusi eta ezin bide berriak probatu. Petralaren petralaz, goretexarekin akordatu ginen. Ez da merkea haizeari, elurrari eta hotzari aurre egiteko erosten ditugun arropetan erabiltzen duten material berezi hori, baina horretarakoxe da: eguraldi zakarrari aurre egiteko. Mendi buelta eginda gero pentsatu genuen egun hartan jabeek ez zutela goretexa paseatzera atera, etxeko epelean utzi zutela. Triste zegoen Izarraitz larunbat zakar hartan, goretexak bisitan ez zitzaizkiolako joan. Ezin esango dugu eguraldi txarrarekin mendira joatea baino gauza hoberik ez dagoenik, baina Euskal Herrian mendira joateko beti zerura begira jarriz gero jai dugu! Goretexak ez al du gehiegi balio etxeko armairuan egoteko?
L anda behekoa
Or
ierni Arrieta, Onintza Irureta
MOTA GUZTIETAKO ERREBELATUAK errebelatu d i g i t a l a eta k a r r e t e a karnet argazkiak: NAN, gida baimena... estudioko argazkiak
7
u daleko berriak
1
•A
RROABEAN ETXE BABESTUAK EGITEKO HITZARMEN BERRIA BEHAR DA
Arroabeko Rezola lur eremuan, babes ofizialeko 35 etxebizitzen sustapena bideratzeko, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailarekin lankidetzahitzarmena onartzeko proposamena egin zuten azken udalbatzarrean, baina ez zen onartu. Izan ere, Bagoaz herri plataformak hitzarmen testuari honako baldintzak gehitzea proposatu baitzuen: Babes ofizialeko etxebizitzetan izena emateko Zestoan erroldatuta egon beharko da, epe zehatz baten barnean; etxe denak saltzen ez badira alokairuan jarriko dira; eta azkenik, etxeak eskuratzeko lehentasuna Arroabeko biztanleek izan beharko dute, ondoren zestoarrek, gero zestoarrak izan eta bertan bizi ez direnek, eta azkenik beste guztiek. Udaleko alderdi guztiek ontzat eman zituzten ekarpen horiek eta, ondorioz, Eusko Jaurlaritzarekin adostu beharreko hitzarmena ez zen ontzat eman udalbatzarrean. Orain, proposamen horiek aurkeztuko dizkio Udalak Eusko Jaurlaritzari, eta onartzen baditu gaia berriro ere udalbatzarrean aztertuko da.
• GGabonak gainean direla-eta udaletxeko langileek Gabonetako ABONETAKO ARGI BERRIAK IPINI DITUZTE
argiak jarri dituzte herriko kaleetan. Aurten, inoiz baino argi gehiago ipini dituzte, herritarren eskariei erantzunez. Orain arte Erdi kalean eta plazan baino ez zituzten jartzen, baina aurten Gurutze kalean, Portale kalean, Laranjadiko zuhaitzetan, Kale Okerrean, Eliz kalean eta Erdi kalean ere ipiniko dituzte. Udaletxean, aurreko urteetan apur bat urri geratzen zirela ikusi zuten, eta herritarrek ere eskatzen zutenez, argi gehiago jartzea erabaki dute. Beste herrietan ere, Zestoan baino argi gehiago ipintzen dutela adierazi dute Udalekoek.
• UGipuzkoako Foru Aldundiak eta Zestoako Udalak lankidetza hiDALEKO INGURUMEN ARLOKO TEKNIKARIARI
tzarmena sinatu zuten gizartetik baztertuak izateko arriskuan dauden taldeentzako zentro bat sortzeko. Mari Carmen Marin, Giza Eskubideetarako, Enplegurako eta Gizarteratzeko foru diputatua, Zestoako alkatea den Gorka Unanue, eta Itziar Martinez de Apellaniz, Gizarteratzeko eta Enplegurako zuzendari nagusiak hartu zuten parte ekitaldian. Azaroan egin zen udalbatzarrean landu zuten gai hori, hau da, Eguneko Zentroaren gainean babestutako apartamentuak egiteko proposamena. Bagoaz herri plataformak ez zuen onartu proiektua. Argi utzi zuten, ordea, proiektuaren aurka ez daudela, baina bere garaian beraiek aurkeztu zutena egokiagoa iruditu zitzaien. Lau apartamentu eraikitzeko proiektua dago: bi apartamentu 48 metro koadrokoak izango dira, eta beste biak 55 metro koadrokoak. Lehenengoek, bi oheko logela, sukalde-jangela eta komuna izango dituzte. Bigarrengoak, berriz, bi logelakoak izango dira, bakoitzean ohe banarekin; sukalde-jangela eta komuna ere izango dute. 525.000 euroko aurrekontua egin dute proiektua gauzatzeko, eta bost urteko epean egingo dituzte lau apartamentu babestuak.
KONTSUMO
UROLA
ARDURATSUA
KOSTAN
Urola Kostako Udal Elkarteak Gabonetako neurriz gabeko kontsumoa prebenitzeko kanpaina berri bat sustatu du “Kontsumo arduratsua zure esku” lelopean. Gabonetan murgiltzen ari garela jakitun izanik eta, Eguberrietan gure gizartean kontsumoa baino gehiago, kontsumismoa nagusitzen delakoan dago elkartea. Gai horretaz jendea sentsibilizatzeko, pasa den abenduaren 2an bi kale hezitzaile ibili ziren Zestoan. Kale-hezitzaileek triptiko bana eman zieten herritarrei. Esku-orri horretan arduraz kontsumitzeko zenbait praktika on agertzen ziren, esate baterako, “erosi beharrezkoa dena bakarrik”, “erosketa zure poltsa edo orga eramanez egin” edo “saihestu erabilera bakarreko produktuak”. Triptikoan 2006ko poltsikoko egutegia agertzen zen, eta gogorarazten zen arduraz kontsumitzeko –besteak beste “erosketak egiteko”– praktika onak urteak dituen 365 egunetan aplikatu behar direla. Gainera, hainbat opari erakargarriren zozketan parte harINFORMAZIO GEHIAGO: tzeko zenTel. 943 89 00 45 baki bat www.urolakosta.org agenda 21@urolakosta.org zuen triptikoak. Halaber, hezitzaileek behin eta berriz erabil daitezkeen poltsak banatu zituzten eguneroko erosketetan erabiltzeko. Poltsa horiek erabiliz gero, behin erabili ondoren alferrikakoak bihurtzen diren plastikozko poltsa ugari aurreztu dezakegu.
ur 01
agenda ab 23
TARRILA
Agiro Mendi Taldeak, urtero bezala, irteera antolatu du Erlo mendira “Euskal Presoak Euskal Herrira” lemapean.
ENDUA
05
OSTIRALA
Ertxiña Musika Eskolaren kontzertua, 20:00etan, udaletxe azpian.
24
08
•
30 31
•
santa inesak Iraetan 13
OSTIRALA
LARUNBATA
Etxeratek deituta, elkarretaratze isila “Euskal Presoak Euskal Herrira” lemapean gaueko 20:00etan. Goizaldeko 1:30ean euskal preso eta iheslari politikoen aldeko brindisa egingo da plazan.
OSTIRALA
Gaueko 22:00etan XVII. Mus Txapelketa azkarra Bekoetxe merenderoan.
ASTELEHENA
“Preso bat egunkari bat” Mus txapelketa.
IGANDEA
Meza garaian (11:00etan) Zumaiako Jubilatuen abesbatza, Aizarnako elizan. Ondoren kontzertua, eliza bertan. Zuzendaria: Agustin Zubimendi.
•
Soroperi eguna. 9:00etan, Idiakaitz Txistulari Taldearen diana. Barazki eta fruta lehiaketa. Urolako Ezti lehiaketa. Zestoako Gazta eta Sagardo lehiaketa. Urola aldeko Oreka bio-elkarteak ekoiztutako produktu ekologikoen erakusketa. Horiez gain, Segurako talogileak eta beste salmenta-postu franko izango dira. 11:00etan, Felix Astorkia eta Adrian Larrañaga trikitilariak. Idiakaitz txistulari taldearen kalejira. 12:00etan, Barazki eta Fruta, Ezti eta Gazta eta Sagardo lehiaketatako sari banaketak. Jarraian Felix Astorkia eta Adrian Larrañaga trikitilariak. 12:30ean, Idiakaitz txistulari taldearen saioa. Bertso txikiteoa Maialen Lujanbio eta Jexux Irazurekin . 13:30ean, Gazta eta sagardoa dastatzea, plazan. 16:30ean, Zoro-jolasak (guraso eta umeentzako jolas saioa plazan). 18:30ean, Ertxiña Musika Eskolako Banda Txikiaren emanaldia Udaletxe azpian. 19:30ean, Incansables txaranga, afalordura arte. 22:30ean, Incansables txaranga goiz aldera arte. “Preso eta Iheslariak etxera” lemapean elkarretaratzea, 12:30ean, Banco Guipuzcoano aurrean.
OSTEGUNA
Errege Magoak 18:30ean iritsiko dira Akoara. Lehenengo, San Joan egoitzan utziko dituzte opariak; 19:00etan herriko kaleetara gerturatuko dira.
LARUNBATA
Olentzero Kantuz taldekoak goizeko 9:00etan aterako dira Gurutzetik eta auzoz auzo ibiliko dira presoei laguntzeko dirua biltzen. Arratsaldeko 16:30ean, berriz ekingo diote Uztapide plazatik hasita. Jaiotza biziarekin ateratzen den taldeak, berriz, arratsaldeko 17:00etan hasiko du ibilbidea Eliz Ondotik. Horiez gain, Zestoako Musika Bandak kontzertua eskeiniko du 13:00etan, udaletxe azpian.
26
IGANDEA
14 15
LARUNBATA
VIII. Biatloi Herrikoia. IGANDEA
Eguerdiko 12:00etan Santa Ines pala eta esku pilotako finalerdiak.
21
LARUNBATA
Santa Ines eguna. 10:00etan txupinazoa. 11:00etan meza nagusia eta 14:00etan Gure Ordeka Elkartean bazkide bazkaria. 17:30ean pailazoak. 23:30ean dantzaldia.
22
IGANDEA
Goizeko 11:00etan Zestoako Musika Bandaren kalejira eta 12:00etan, Santa Ines txapelketako finalak. 17:30ean herri kirolak.
•B
ainika ikastaroa. Bukatzear dago aurtengo bainika ikastaroa, baina datorren urtean ere berriro ekingo diote ikastaro berriari eta izen ematea irekita dago jada. Kutxa da ikastaroarenantolatzailea eta bertan eman behar da izena. Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 943 852 980 telefonora (Isabel Etxaniz irakaslea) GA (Euskararen Gaitasun Agiria) eskuratunahi al duzu? Bada, ez egon azken egunera arte zain. AEKn lagunduko dizute horretan. Udaleko euskara zerbitzura (943 147 010) edo Mikelats euskaltegira (943 151 089) deituta. Hasi prestatzen, azken momentuko miraririk ez dago eta! Gogoratu ,matrikula Udalak ordaintzen duela.
•E
EKAIN ELEKTRIZITATEA
G O X O T A S U N A
E R A I K I T Z E N
IGNACIO ARTETXE ALBERDI gurutze kalea, 1 ZESTOA t e l . 943 147 403 - 600 544 734
urrutiko aginte eta guzti!
B E R O G A I L U P E R T S O N A L I Z AT U A K ILUMINAZIOA,
P O R T E R O A U TO M A T I K O A K
E T X E B I Z I T Z A K O I N S TA L A Z I O M U S I K A L A K . . .