62 - 2006 maiatza

Page 1

2006ko maiatza

62 zb.


Erizain laguntzailea ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

Osasun familia. A-D ereduetan

TITULAZIOA: Erizaintzako laguntzaile-teknikaria. IRAUPENA: 1.400 ordu (ikasturte bat eta erdi), lantegietan egiten den prestakuntza barne (400 ordu). LANBIDE ETORKIZUNAK: - Ospitaleko erizain laguntzailea - Kontsulta pribatuetan - Zaharren egoitzetan - Lehen artapenetako laguntzailea - Hortz-kliniketako laguntzailea - Gaixoen zaintza

AURREMATRIKULA:

Ekainaren 1etik 7ra (biak barne) MATRIKULA EGITEKO EPEA: Ekainaren 30etik uztailaren 6ra (biak barne)

J. M.Ip ar ra gir r e B . H. I San ta Barbara Bi de a z/g 20700Ur re txu Te le fo noa/Faxa: 943 721 403- 721413 e -posta:j mi par ragir re@e dune t.e s ww w.iparr ag irr e.n et


34 6 8 10 12 14 15 18

ATARIKOA.

Danbolin orain dela 111 urte argitaratu izatera Pio Baroja han ibiliko zen hura eta bestea idazten. Zestoan mediku zela, igoala liburuetan idazten omen zituen bere ipuintxoak, hemen indartu omen zitzaion idazteko zaletasuna. Baroja 1894ko udan iritsi zen Zestoara Donostiatik, La Vascongada dilijentzian bospasei orduko bidai astuna eginda. Hasieran, seroraren etxean bizi izan zen, Kaleokerrean, baina hilabete batzuk geroago, beste etxe bikainago batean jarri zen bizitzen bere familiarekin batera, Umerez medikuaren etxea izandakoan (guk Villarreneko etxea bezala ezagutu izandakoa). Zestoa herri lasaia zen orduan ere, eta egunak igualtsuak izaten omen ziren ia beti: gaixoez arduratu, tertulian jardun kondexarekin eta udaletxeko idazkari eta abarrekin, noizean behin arrantzuan ibili, jaietan txistua eta danbolina entzun plazan, neguan etxeko su epelean gozatu... Bizimodu monotono hura medio, ipuinak eta prentsa artikuluak idazten hasi zen, La Voz de Guipúzcoan ateratako Amabirjinetako kronika garratz hura, esaterako. 1895eko irailean lanpostua uztea erabaki zuen. Batez ere, herriko beste medikuarekin, Don Pedrorekin, izandako gorabeherek bultza zuten Baroja hemendik aldegitera baina ez zen hori izan, seguruenik, arrazoi bakarra; ordurako bere bihotza bitan zatituta zegoen: alde batetik, asko maite zuen gure herria eta bertako paisai eta bazterrak, baina bestalde, Zestoa bezalako herrixka baten mugek nekez eskaini ziezaioketen irtenbiderik bere idazle etorkizunari. Saiatu arren ezin izan zuen lortu Zarauzko edo Zumaiako mediku lanpostua, eta bat-batean, bukatutzat eman zuen mediku lana, betirako. Handik gutxira Madrilera joan zen bere izeba-amonaren okindegiaz arduratzera. Zestoan bizi izandako urtebete hark garrantzi handia izan zuen Barojaren produkzioan. Nonahi ageri da gure herria bere obran eta egundoko plazera da zokomiran ibiltzea liburuz liburu. Pentsatzearekin batera, gure burua hegan doa...Vidas sombrías, La casa de Aizgorri, El árbol de la ciencia, Las inquietudes de Santi Andia, Zalacain el aventurero, Desde la última vuelta del camino, Juventud egolatría... Zestoako bizipen haiek ispilua bezala agertzen zaizkigu irakurleoi eta hamaika konturi buruz pentsarazten digute. Nik Baroja orduko jendearen eta zestoarren zailtasunekin eta atsekabeekin konprometitua ikusten dut; orduko baztertuekiko elkartasuna antzematen diot; Zestoa maitatzen duela ikusten dut. Ez da ekarpen makala azkenaldian hainbeste handitu den “ni neu” nartziso hori besterik ikusten ez dugun garai hauetan.

INKESTA

ENBIDOAK

KAZETARI TXIKIAK ESKOLA HANDIAN

DANBOLIN ZULO K A L E/ B A L E

JARDUNIAN AMAIA HUEGUN

ARROAERREKA INGURUAK

HITZ ETA PITZ

UDALEKO BERRIAK

DANBORRADA

F d a n b o l i nEK

ernando Arzallus

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:

943 147 123

Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)

e-mail: danbolin@topagunea.com

d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,

Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429


enbidoa I. Z E S T O A N B A K A R R I K nixiok beti egiten dit kaso, eta beti irrifar batekin, baita bandarekin ari denean ere. Bernardak zer erranik ez! Azpeitiko igerilekura Txankartarekin joaten naiz, berak animatuta gainera. Potxolonean herriko beste edozeinekin bezala aritzen dira nirekin eguraldiari buruz eta Uztapiden ez didate sekula bertso bat kantatzeko eskatu. Eroso sentitzen naiz Zestoan. Denetarik egongo da seguru, jende jatorra, gaiztoa eta txoro-gaiztoa, toki guztietan bezalaxe. Baina beharbada horregatik sentitzen naiz eroso, ez delako diferentea. Harritu egiten nau jendeak ohitu ote naizen galdetzeak. Lesakatik Donostiara bizitzera joan nintzelarik inork ez zidan galdetu hori. Zer moduz nintzen bai, non nuen pisua, nola moldatzen nintzen aparkatzeko... baina sekula ez laketu ote nintzen. Donostian bizitzera derrigor erraz eginen bagina bezala. PlenEzer berezitziara joan nintzelarik ere Bada, udararik ez dut egiberdin. ko bereziki ez ten. Urte guzBaina Zestoa ez da Plendut dietarik egitian zehar gautzia, are gutxiago Donosten; saiatzen naiz za bera egiten tia... Zestoara ohitzeak laeta, ahal badut, dut, eta jan ere urtean zehar zertza behar du gero! Hala berdintsu jaten bait egiten dut. uste dute batzuek behindut. Bikini operazio tzat. Ni ordea, laketu naiz eta horrelakorik Zestoan. Eta honekin ez Aitzol Astiazaran ez behintzat. dut erran nahi hau mun14 urte duko txokorik ederrena Agurtzane Elosua denik, marabilla bat... ez. 40 urte Herri ttikia da, zapatu gauek pena apur bat ematen dute, nahi baino gehiagotan hartu behar izaten da automobila, ez du hondartzarik, ez zinerik, tabernak gero eta gutxiago, kultur mugimendu mugatua... Ai... Lesakaren antza ikaragarria du! Eta nik Lesaka biziki maite dut. Herri ttikiek sekulako xarma dute niretzat, eta Zestoari, adreilu eta porlanezko zenbait aldrebeskerien artean iraun duten altxorrek eta herritarrek ematen diote xarma hori. Azpeitian, nahita ere ezin da Bainuetxean txokolate egina hartu, eta ezin da gurutzean gelditu. Zarautzen ezinezkoa da Sastarraingo bakea usaintzea ezta Sorazuko kiratsa ere. Zumaian nekez hunkituko da norbait plazako barreratan eserita Amparito Roca entzunda. Eta Azkoitian ezin da Koioteko margoari begira orduak eta orduak pasa. Niri ikaragarri gustatzen zaidana, Lilibe palazio ondotik saltaka pasatzen naizelarik Pelloren oilarrak egiten didan kukurrukua da. Eta hori ezin da beste inon izan, Zestoan bakarrik.

I

Uda datorrelako bereziki zaintzen al zara?

E

stitxu Fernandez


5 Ez dut ezer berezirik egiten Bai, zainuda datorrelako. tzen naiz, kirol Orain ere, ez dezente egiten dut ezer jan eta dut. Jatekoa ez Dieta-dieta Uda datorregose galanta dut batere zainez dut egiten. lako ez behindaukat, kafearetzen baina kiroNire ustez, udatzat! Uda etorri kin nire burua la urte osoan ran gutxiago jaedo ez etorri engainatzen egiten dut, asteten da edo difezerbait egitea da dut. an hirutan edo rente behintzat. kontua. Urte saltaka egiten Neguan beti boosoan ondo ibili Itziar Egiguren dut. kadiloak eta koieta listo! Jate60 urte pe gehiago jaten koa, berriz, Jose Antonio Naranjo duzu. Udaran, agian udan 33 urte berriz, entsalagehiago jaten dak… gutxiago dut. behar duzu.

Iñaki Irure

33 urte

Itziar Gorrotxagi

28 urte

“P

IRIBIRIA”, arrakasta handien duten abestiak, futbol taldearen ereserkiak... Ditxosozko tresnatxo horren doinu xelebre horiek leku guztietan eta momentu oro entzuten ditugu. Filiak eta fobiak sorrarazten dituen aparatu honek badu abilezi berezi bat; toki eta une desegokienetan, egoera moztu eta inork abisatu gabe protagonista bilakatzeko: momentu goxo baten erdian, lagunarteko hizketaldietan… hau da hau komunikazioaren inkomunikazioa!! Erabiltzaileen artean badira azken modelu modernoenak dituztenak, kamaratxoarekin eta interneteko konexioarekin, baita bi batera erabiltzen dituztenak ere. Egiari zor inoiz ez dut horrelakorik edukitzeko beharrik sentitu. Agian batzuentzat premiazkoa da sakelakoa erabiltzea bere egunerokotasunean, eta ulertzen dut benetan. Ukaezina da ere, zenbait egoeretan larritasunetik ateratzeko baliagarri izan daitekela. Dena den, teknologiaren beste hainbat aurrerapen bezala, nire iritziz, tamainan erabiltzean dago gakoa, eta uste dut hori jadanik askorentzat ezinezkoa dela, zenbaitentzat patologia ere bihurtu baita. Erabilpen desorekatuaren adierazgarri garbia, bidaltzen diren mezu laburren kopurua da. Begi-bistan da sakelako telefonoen negozioaren errentagarritasuna. Gainera bidalitako mezu gehienak besteen arreta lortzeko, “hemen nago” esateko bidaltzen direla egiaztatu da. Dei eta SMS-en artean ehuneko handi bat zabortzat hartzen da, baliagarria ez den informazioa. Bazter guztietara hedatua dagoen tresna honen erabilpena geroz eta handiagoa da, ikusi besterik ez dago erabiltzaileen kopurua. Eustatek argitaratuko azken datuen arabera Euskal Autonomia Erkidegoan %88k sakelako telefonoa du. Ez dut “dugu” esan, “du” baizik, zeren ni beste %12an sartzen naiz, arraroen eta inkomunikatuen artean. Bai, aitortzen dut, “party-line”etik kanpo nago, gezurra dirudien arren ez dut segapotorik. Hala ere, ez naiz lekuz kanpo sentitzen ezta desfasatuago ere, askeago baizik, bere abantaila eta desabantailekin, baina askeago, eta hori gaurko bizimoduan ez da gutxi!

e

nbidoa 2. Izaskun larrañaga


KAZETARI TXIKIAK ESKOLA O LAIA

ZER-NOLAKO OROITZAPENAK DAKARZKIZUE BURURA ZESTOAKO HERRI IKASTETXEAK? GOGOAN AL DUZUE KUKURRUKU IRRATIA? ZERTAN OTE DA? HORIXE BERA JAKIN NAHI IZAN DU DANBOLINEK, ETA, HORRETARAKO, JOXEBA LARRAÑAGA IRAKASLEAREKIN HITZ EGIN DUGU. IRRATIAZ GAIN, ALDIZKARIA ETA TELEBISTA ERE BADITUZTELA ESAN DIGU. TELEBISTA, ALAJAINA!

HALAXE,

ESKOLAKO IRRATIAZ, ALDIZKARIAZ

ETA TELEBISTAZ GALDETU DIOGU JOXEBARI: UNE HONETAN HEDABIDE HORIEK ZERTAN DIREN, ETORKIZUNERAKO ZER ASMO DUTEN ETA UMEEK GOGOKO DITUZTEN ALA EZ.

IRRATIA Kukurruku irratiak aspalditik du bere txokoa irrati uhinetan, 107,8 FM frekuentzian. Irrati horren historiaz hitz egitean, ezinbestekoa da Manuel Arregi aipatzea. Hain zuzen, haren bidez hasi ziren lehen esperimentuak egiten, eskola zaharrean. “Bafle batzuk jarri genituen han eta hemen, proba gisa. Dena den, eskola berrian hasi ginen emisioak gauzatzen”, esan

SALEGI

du Joxebak. Irrati gela jarri zuten eskola berrian, eta hark asko erraztu zituen gauzak. Gutxi gorabehera, 1990. urtean gertatu zen hori. Helburua argia zen: hizkuntza beste modu batera lantzea, era atseginean. Irratian oso garrantzitsua da hitzak ongi ahoskatzea, euskara jato-

rra erabiltzea… Hasiera-hasieran, batik bat 13 eta 14 urte arteko neskamutilek egiten zituzten irratsaioak. Gaur egun, gauzak asko aldatu dira, eta 6 urteko umeek ere badute mikrofono aurrean trebatzeko aukera. “Bi motatako saioak prestatzen ditugu: 6 eta 7 urte artekoek irratia egiten dute, baina beraien ikasgeletan soilik entzuteko; gainerakoek, etxeetara emititzen dute”, adierazi du. Bi saio egiten dituzte astean, astearteetan eta ostiraletan, 09:30etik aurrera. Astearteetan, albistegia egiten dute; ostiraletan, berriz, albisteak eta beste hainbat eduki jorratzen dituzte, eskola orduetan egindako lanak bideratzeko. Ostiraletako saioa astearteetakoa baino luzeagoa izaten da, 11:00ak arte irauten du. Ikasketa plan berria dela-eta, ikasleak gazte-gazteak dira, eta, horrenbestez, jada ez da zuzeneko emankizunik egiten (Ondarbasora igoera…), baina helburuak lehengo berak dira, hein handian. Ez, ordea, teknologia (CDa eta abar sartu dituzte irrati gelan).


7

ALDIZKARIA Gogoan izango duzue askok nola zuen izena, garai batean, eskolako aldizkariak: Xaxpi. Azken 10-13 urteetan, Gaztegiro du izena eta astekaria da. Horrez gain, aurreko lanek baino itxura hobea du. Hala uste du Joxebak: “Garai batean, ez geneukan egungo baliabide teknologikorik eta, beraz, eskuz idazten genuen, makinaz, handik eta hemendik moztu eta itsatsitako gauzak sartzen genituen…”. Gaztegiro aproposa da, noski, ikasleen lanak bideratu eta hizkuntza idatzia lantzeko. Horrexegatik iraun du hainbeste. Hori bai, bigarren eta hirugarren zikloetako gaztetxoek soilik parte hartzen dute, txikienentzat zail samarra da-eta. Ikasleak sormen ahalegina egitera bultzatzen dituela esan daiteke, baldintza bat ia ezinbestekoa baita lanak aldizkarian sartu ahal izateko: lanek originalak izan behar dute. “Neska-mutilen originaltasuna saritzea da gure asmoa”, adierazi du Joxebak. Denetarik agertzen da aldizkarian, baina, batez ere, idazlanak (ipuinak, eskutitzak, txisteak, olerkiak, igarkizunak…) eta denbora-pasak (hitz gurutzatuak, letra zopak, hieroglifoak…).

HANDIAN

TELEBISTA Ikasturte honetan, beste hedabide bat sartu dute eskolan, telebista. Probatze aldera jarri dute, esperientzia pilotu gisa. Bizpahiru emanaldi egin dituzte oraingoz, baina oso pozik daude denak, ume zaharrak nahiz gazteak (irakasleak eta ikasleak, alegia). “Amara Berrin, aspalditik erabiltzen dute telebista, eta, sistema horren barruan gaudenez, geure telebista azpiegitura jartzea erabaki genuen”, esan du Joxebak. Telebista digitala da, eta ikasleek ordenagailuan ikusten dituzte edukiak. Ez daukate telebista gelarik eta bideokamera txikia edota argazki makina hartuta ibiltzen dira batera eta bestera. Une honetan, irakasleak atalak finkatzen ari dira, telebistako hizkuntza berezi-berezia dela aintzat hartuta. Gorputza, hitzak eta irudia zaindu behar dira, eta

ez da erraza horiek guztiak aldi berean kontrolatzea. Eskolako umeek egindako ibilbideak, ekitaldi bereziak, abestiak, dantzak eta abar grabatzen dituzte, ondoren telebistaz emateko. Aurkezlerik ere badute, ez pentsa. Hirugarren zikloko neska-mutilek zuzendu dituzte orain arte egindako programak. Hori bai, irakasleak arduratzen dira irudiak muntatzeaz eta musika sartzeaz. Zehazki, Ima Ezeiza eta Kontxi Iruretagoiena dira eskolako telebistaren arduradun nagusiak eta, duela gutxi, Donostiako Miramar jauregian izan dira, jardunaldi batzuetan Zestoako eskolak arlo honetan zernolako esperientzia duen jakinarazteko. Joxebak berak esan duenez, “pozez zoratzen” daude den-denak. ZER IRIZTEN DIOTE IKASLEEK HORRI GUZTIARI? 10 eta 12 urte arteko dozena bat umeri galdetu ondoren, badirudi Gaztegiro astekaria gustatzen zaiela gehien. Ander Telleriak 10 urte ditu, baina argi dauka zer hedabide gustatzen zaion gehien eta zergatik: “Astekaria dut gogokoen, asko gustatzen baitzait lanak aukeratzea, ordenagailuan argazkiak kokatzea eta aleak gelaz gela banatzea”. Egia esan, poza ematen du hain gaztea izanik zer gustatzen zaion hain argi jakiteak. Bestalde, guztiek dakite, gutxi gorabehera, zer helburu duen eskolan hedabideak lantzeak. Aitor Arsuagak halaxe adierazi digu: “Gure lanak argitaratzea, lotsa galtzea eta ordenagailua eta halakoak erabiltzen trebatzea”. Hori bai, gehienek aitortu digutenez, ez dute danbolin irakurtzen. Hala ere, bada salbuespenik. Andrea Arrutik, behintzat, honela uste du: “Nik irakurtzen dut danbolin eta asko gustatzen zait. Gainera, gai desberdinak jorratzen dira danbolinen eta Gaztegiron; herrikoak batean eta eskolakoak bestean. Biak gustatzen zaizkit”.


k

zulo

danbolin

ale/bale KALE.

DENOK ZAIN-ZAIN ETA HARA! EGIN DITUZTE PINTADAK FRONTOI MARGOTU BERRIAN. EGIN BEHARRA OTE ZEGOEN?

BA L E .

Mendi astea. ZENBAIT BASERRI-IZEN SEINALE JARRI

DIRA AUZOETAN. IA PIXKANAKA-PIXKANAKA IZENAK IKASTEN JOATEN GAREN!

Hotel Irure eraitsita.

Herritarren eskutik eskaini dituzte aurten mendi asteko emanaldiak. Elbrus (Kaukaso) eta Damavan (Iran) diapositiba emanaldia Mikel Irurek, Pirineotako zeharkaldia, Kantauritik Mediterraneora Mikel Arregik eta Everesteko trekkinga Margari Eizagirrek. Ekitaldiak Kultur Etxeko aretoan izan ziren eta jende mordoska bildu zen bertara.

Maiatzaren 6an, herritar gehienok oraindik danbor hotsak buruan genituela, beste era bateko zaratak izan ziren San Joan inguruan. Hotel Irure husteko aginduarekin ertzainak agertu ziren. Gazte koadrila bat zegoen han bizitzen duela urtebete ingurutik baina ertzaina agertu zen orduan, pertsona bakarra zegoen bertan; ordubete eman zioten etxea husteko. Ez zien guztia ateratzeko denborarik eman eta gainera, izan zituzten liskarren ondorioz gaztea atxilotua izan zen. Ondoren, udaletxe azpian pasa zituzten pare bat gau baina, handik ere bidali egin zituzten ertzainek. Etxe partikular bat okupatzen ere saiatu ziren baina, berriro ere ertzainek galarazi egin zieten. Horren guztiaren ondorioz, hainbat protesta eta adierazpen izan ziren herrian.


Ekainean 50 urte beteko dira Izarraitzen “Zestoako gurutzea” jarri zela. Hori dela eta, gurutzeko plakan dauden otoitza eta eraiki zurenen izenak gogora ekartzen dira testu honetan:

9

Zestoako gurutzea.

Agur Gurutze done Ostiral batean Gurutzea zutik Mendi gain-gañean. Or iltzez josirik Kristo il zanean Etzan goi-bizirik Gizonen artean. Ain zeuden galdurik Kristok gurutzean Ura saietsetik Danak barrenean Bizia geroztik Edan dutenean Iturri ortatik

“Irudi hau onetsia izan zen 1956ko garagarrilaren 10ean bere ondoan bildu ziran: Genar Elizondo apaiza, Xabier Azpitarte, Mikel Alberdi, Jagoba Alberdi, Joseba Mirena Alberdi, Jokiñ Altuna, Koldobika Gogorza, Alexander Ugarte, Jon Ugarte, Joseba Mirena Ugarte, Nikola Unanue, Joseba Unanue, Eustasi Zunzunegi, Alexander Azpitarte, Martin Alberdi, Pio Alberdi, Joseba Alberdi, Koldobika Altuna, Julen Altuna, Joseba Andoni Gogorza, Bitor Ugarte, Jon Joseba Ugarte, IñakiUnaue, Jon Unanue, Bidaka Zubimendi Zestuar mendi goi zaleak

Haur masaje tailerra:

Ekain Guraso Elkartek antolatuta, haur masaje tailerra eskaini zuen Nerea Mendizabalek. Urtebeteko haurretatik hasi eta sei urte bitarteko haurrak dituztenentzat zuzendutako ikastaroa zen. Gorputza margotu, jolasaren bidez masajeak eman, eta antzeko beste zenbait jarduera egin zituzten.

Santakutzak Ibañarrietan.

Balorazio ona egin dute antolatzaileek. Auzoko jendeaz gain, Ibañarrietarekin nolabaiteko lotura duen hainbat jende inguratzen da festa usainera, herri afarira batez ere. Berrogeita hamar bat pertsona bildu ziren eta erromeri giroan bukatu zuten goizeko ordu txikietan. Azken ausartak baratxuri zopa janda oheratu ziren. Afaritarako asmoa pertsona gehiagok ere azaldu zuen baina lekurik ez eta zenbait jende afarira elkartu ezinik gelditu zen. Igandean ere bazen ekitaldirik, goizez dantza taldea eta arratsaldez herri kirolak. Egun berean Zumaian San Telmoak izateak izango zuen eragina, baina arratsaldeko ekimenera ehun pertsona inguratu hurbildu zen eta, egun batez, auzoaren iraganeko memoriak esnatu zituen herri kirolen erakustaldiak. Datorren urtean, ez dakigu nondik joko duen egitarauak baina argi dugu bertakoen artean badagoela Ibañarrietaren iragana bizirik mantentzeko gogoa. Horretarako gazteek bertan bizitzen gelditzeko aukera izatea ezinbestekoa da, epe luzera, auzoa biziberritu eta indartu ahal izateko.


J

Amaia Huegun ardunian

HAMABOST

"

URTE PASA DIRA ISTRIPU

MALAPARTATU HURA GERTATU ZENETIK.

25 URTE ZITUEN ORDUAN AMAIAK. ISTRIPUAREN ONDORIOZ, OSO LARRI EGON ZEN ETA DENBORA LUZEA EGIN ZUEN OSPITALEAN.

...ez dut sekula onartuko

"

BIZITZA

SALBATU

ZUEN BAINA IKUSMENA GALDU.

NOLA GOGORATZEN DUZU MOMENTU HURA? Oso gogorra izan zen. Berriz jaio banintz bezala. Dena hasieratik egin behar izan nuen. Berriz ibiltzen ikasi, hitz egiten ere bai…oso gogorra egin zitzaidan eta gainera ez nuen ikusten. Ezin nuen onartu eta oraindik ere ez dut onartzen. Eta ez dut sekula onartuko. ISTRIPU AURREKO BIZITZAZ ASKO GOGORATZEN AL ZARA? Bai, bai…ni oso neska alaia nintzen eta parrandazalea, bizitzeko gogo handikoa, beti batetik bestera… gero erabat aldatu zen dena. Baina onartu ez arren horrekin bizitzen ikasi behar. Beharko! Ez dago beste erremediorik, baina berriz esango dizut, ezin dut onartu…nire bizitza goitik behera aldatu zen. ORAIN NOLAKOA DA ZURE BIZITZA? EGUNEROKOAN NOLA MOLDATZEN ZARA? Ba, egunero gauza berdintsua egiten dut. Goizean jaiki, gosaldu eta bazkaria prestatzen dut. Orain sukaldean oso ondo moldatzen naiz. Lehen ez nintzen oso abila; baina kanpoan lanik ez dudanez egiten, bada, sukaldean jarduten dut. Pastel goxo askoak egiten ditut, sukaldari on samarra naizela esango nuke, je, je… ESATEN DUTE ZENTZUMENEN BAT FALTA DENEAN BESTEAK GEHIAGO GARATZEN DIRELA, HORI HALA AL DA?? Ba, bai nik oso belarri ona dut eta dastamena ere bai eta eskuak ere abilak edozertarako. Denbora pasatzeko pultserak eta egiten ditut, asko gustatzen zait. Eta etxe ondotik pasatzen diren kotxe guztiak ezagutzen ditut eta berehala sumatzen dut norbait datorrenean, auzoko denak ezagutzen ditut belarriz. Bazkal ondoren soziedadera jaisten naiz kafea hartzera eta tertuli pixka bat egitera. Eta arratsaldean paseotxo bat ematen dut eta gero afaldu, telebista pixka bat entzun eta ohera. Batzutan korrika egitera ere joaten naiz, baina orain lesionatuta nago. Azkenengo aldian joan nintzenean hanka bihurritu nuen eta orain haundi-haundi


PASEOAK, KORRIKA, OPORRAK…ETA HORI DENA EGITEKO NOLA MOLDATZEN ZARA? Beno, ba paseora makilatxorekin ateratzen naiz, ohituta nago. Eta zerbait… zerbait ikusten dut, siluetak eta horrela…gutxi bada ere, denborarekin lagungarri egiten zaizu. Korrika egitera, Ibañarrieta aldera joaten naiz eta lauan ibiltzen naiz. Arraia zuriari jarraitzen diot eta listo! Hogei bat minutu edo egiten ditut. MAKILATXOA AIPATU DUZU, TXAKURRA IZATEA PENTSATU AL DUZU INOIZ?

Bai, bai…baina horretarako Madrilera joan behar da ikastaro bat egitera eta baldintza dezente bete behar dira. Indarra izan behar duzu besotan eta gauza gehiago. Hau alferkeria, hainbeste lan egin beharra. SARRITAN

ATERATZEN AL ZARA KANPORA?

OPO-

RRETARA ESAN NAHI DUT.

Ez, lehenengo aldia da. Eta sekulako ilusioa egiten dit. Bakarrik moldatuko banintz gehiago aterako nintzateke baina nik beti bat behar izaten dut nire ondoan. Aspalditik nahi nuen oporretara joan eta, azkenean, elkarte baten laguntzaz joango naiz. Ezinduentzat bidaiak antolatzen dituzte eta laguntzailea ere beraiek jartzen dute. Nirekin Mirta izeneko perutar bat joango da, ezagutu dut jadanik eta ikaragarri hitz egiten du. Ondo moldatuko garela pentsatzen dut. Hiru aste izango dira eta nire moduko jendearekin egongo naiz, hori niretzat oso inportantea da. Jendeak ez du ulertzen zer den horrela egotea, ezin dira nire lekuan jarri eta nik horrekin asko sufritu dut. Nik baten bat behar dut ondoan, baina ez pena ematen diodalako, nik ikusi ezin dudana esateko baizik. Eta batera eta bestera ibiltzeko gauzak niri esplikatzen. Ba, adibidez, azoka batera joan ezkero, bada, bertan zer dagoen esan…horrela nik imajina dezaket eta nahiz eta ez ikusi, ba gauzez disfrutatu. OPORRETARA

JOATEKO ELKARTEA AIPATU DUZU,

GAINERAKOAN ERE IZANGO DUZU HARREMANIK ITSUEN ELKARTEREN BATEKIN, ALA?

1

eginda daukat… lastima, linean jartzeko asmoa nuen baina, ja, ja, ja...pena ematen dit, ze orain oporretara noa Benidorrera eta hanka honekin…

1

Ez, egia esan, ez gehiegi. Oraintxe hasi naiz pixka bat mugitzen. Orain arte ez dut izan gogorik, eta inguruan ere ez dut izan nahi bezalako laguntzarik. Nitaz lotsatuko balira bezala portatu izan dira batzuk eta beno… orain udaleko etxez etxeko laguntza jasotzen dut, konpainia egiteko batez ere, ze bakarrik egoten naiz egun osoan. Bestela etxeko lanak egiteko eta antolatzen naiz. Baina astean bitan Jaxone etortzen da nirekin egotera. Eta ederki moldatzen gara. Orain braille ikasten ere hasi naiz, hasieran ez neukan gogorik, baina orain alfabeto osoa badakit eta poliki-poliki… Horretarako ONCEk bidaltzen dizkit fitxak. Mendira ere joan behar dugu, beno, orain biok lesionatuta gaude…baina sendatzean lehenengo lana Endoira joatea izango da. Eta udarako morena-morenak jarri eta linean, ja, ja, ja… UMOREA BEHINTZAT BADAUKAZU. Bai, nik orain barre asko egiten dut, berez neska alaia naiz…baina urte asko izan dira gorabehera handiekin eta ea pixkanaka aurrera egiten dudan. HERRI TXIKIAN BIZITZEAK ZER OZTOPO DITU ZURETZAT? Bada, asko. Hemen ez dago ezer prestatuta itsuentzat…eta autobusa hartzeak beldurra ematen dit. Ez naiz moldatzen bakarrik eta moldatuko banintz ere…aukera gutxi dago hemen. Batez ere ni bezalako jendearekin egoteko. Hiri handi batean bestela izango dela pentsatzen dut. Jendea elkartzeko tokiak daude, aktibitate gehiago egiteko aukera, denetik gehiago. Hemen alde horretatik mugatuta zaude. ZER ESANGO ZENIOKE JENDEARI ZURE EGOERATIK? Batez ere lastimarik ez izateko. Ni besteak bezalakoa naiz, baina ezintasun batekin. Sarritan entzun behar izaten ditut txutxu-mutxuak. Jo, ze pena holako neska eta itsu, penagarria benetan…ze pasa ote zitzaion, gaixoa…eta niri horrek sekulako amorrua ematen dit. Beraiek uste dute nik ez dudala entzuten, baina lehen esan dut eta sekulako entzumena daukat, nik dena entzuten dut eta kabreatu egiten naiz. BADA, OPORRAK ONDO PASA ETA RA DANBOLIN HARTUTA BISITAN.

BUELTATZEAN ETORRIKO GA-

M

argari Eizagirre


HERRIKO

BAZTERRETAN

Presalde eta Txindurrira bisita

ibilbidearen hasiera eta bukaera

G

URETZAT BEDEREN, EZEZAGUNAK

DIREN INGURUETAN MURGILDU GARA HILABETE HONETAKO TXANGOAN.

ERREPIDETIK

ETA AUTOPISTATIK HAINBATETAN

IKUSI ETA SUMATU ARREN, EZ GENUEN HORRELAKO BASERRI INGURU ZABAL ETA ATSEGINIK ESPERO.

ilabete honetako proposamenak guztientzako gonbitea izan nahi du. Ibilbide atsegina eta egiteko erraza dugu. Oinetakoak asko zikindu gabe eta malda ikaragarririk gabe, edonork egiteko modukoa. Haurrekin ere joan gaitezke egun pasa edo arratsalde pasa, luzeegia irudituz gero, moztu ibilbidea, baina geratu joan gabe. Haurrak ondo motibatuz eta entretenituz, bidean daudenak patxadaz ikusiz, egin genezake ibilbidea. Esate baterako, animaliak entzunez: muuuu!, beeeee!, ij-o, ij-oooo! Zzzzzzzzzzzzz! Pi-pi- pi! Ku-ku, ku-ku! Zuhai-

H

tzak bereizten ikasteko hostoak ere bildu genitzake. Beti ere, haurrekin jolasean aritu beharko dugu, edo ezinbestean, gora iritsitakoan egingo dugun piknika gogoraraziz... Ahal den moduan, baina joan. Gazteek sasoiari esker edo sasoi bila bizikletan egin dezakete. Sasoi betean dauden jubilatuek, ingurua ezagututa ere, txangoa berriro egin dezakete.

Denak lanean rroaerreka auzoan hasiko dugu txangoa. Iraetatik autopistarako bidean, tunela zeharkatu baino lehenago, ezkerrera dagoen bidea hartuko dugu. Eskuinean dauden zaborra biltzeko eta birziklatzeko edukiontzien alboan utziko dugu autoa. Autobusez ere etor gaitezke ondo eroso, gertugertu baitago geltokia. ideari ekingo diogu alboko baserriak eta parajeak ikusiz. Baserri inguru txukunak daude; baserri alboetan txalet ederrak, eta soro eta etxabereak. Argi dago oparotasun hori ez dela zerutik jaisten eta baserriko biztanle gehienak lanean ikusi ditugu: belarre-

A

B


P

A

B

da bidegorria eta pi-pi-pi! entzuten da. Igela bertan dabilen seinale. Miru bikotea ere hegaka dabil. Industriekin eta etxebizitzekin bateragarriak al dira igel eta miruak? Denborak esango du. urreraxeago, ezkerretara, hariztia dago, baso tropikaleko landare itxura dute, geruza bertikala erakutsiz. Zuhaitzak, epifitoak (zuhaitzen gainean hazten direnak), zuhaixkak, igokariak... ikusi ditugu. Autopista sarreraren ondoan, Zelaikoa landa etxe aldera maldan gora joango gara baserri bideetatik, Altzaga baserrira iritsi arte. Altzagaren atarira heldu baino lehen, pista bat dago ezkerrean, behera doana. Abiatu goitik behera. Horixe da ibilbideko tarterik txarrena, malda gogorra baita behera bada ere, eta bidea hondatuta dago, zuloz eta zartadurez josia. Aldapa hori jaitsitakoan zementuzko bidearekin egingo dugu bat eta ezkerretara hartu eta berehala autopista azpitik pasatzeko aukera izango dugu. Ezkerretara jarraituta autora iritsiko gara.

M N

3

tan, lurra goldatzen, oiloak lumatzen... Lan giro ederra eta jende jatorra topatu dugu. Argazkiak ateratzera gerturatu eta sagardo dastaketan amaitu dugu ia. resalde baserrira iristerakoan, (Debako lurretan sartuz), autopistaren beste aldera daraman tuneletik, maldan gora hasiko gara. Aldapan gora egitearekin bat paisaia zabaldu eta edertu zaigu. Txoriak ikusi ditugu baina autopistako zarata gero eta ozenagoa da. Bidean beste bi baserri topatu ditugu. Horiek igaro eta gora doan lurbideari segi sagarrondo eta belardi artean, gainera iritsi arte. Bide ertzean hamaika zuhaitz mota aurkitu dugu. Batzuk ohikoak: haritza, lizarra, sagarrondoa, arantza zuria... Besteak bitxiagoak: astigarra edo lertxuna. lanbrezko ataka igaro eta beste baserri batzuk pasa ondoren, bidegurutze batera iritsiko gara. Txindurri-iturri izeneko landa etxera doan bidea eskuinera jarraitu. Gain horretan goazela, ezkerrera bideren bat egon behar du, baina guk berriketa saioaren erruz ikusi gabe pasa egin dugu. Dena den, aurrera jarraitu eta galdu gabe bide egokia hartzea lortu dugu. Txindurri-iturrira iritsi baino lehenago, ezkerrean bi aska daude txarrantxaz itxitako pinudi batean. Askak pasa eta berehala, hesiaren alboan bidezidor bat doa eta horri jarraituz beste bide batekin bat egingo dugu. ehera segi eta Txindurrira jaitsi gara. Arroabean gaude, etorkizun handiko auzoan eta industrialdean. Jada urbanizatzen hasi dira eta zubia eta bidegorria bukatuta daude. Arroabeko plaza atzetik hasten

1

arrubi festa

ahi bai, baina alerik ez dugu ikusi. Zuei marrubiak oparitzerik ez dugunez, Jakoba Errekondok fruta eder honi buruz Argia astekarian idatzi duena eskainiko dizuegu:

(

Ahotik ahora ...) Hala nabilela bide-bazterreko pendizean lore zintzilikario gorrizko makalaren negarraren odol tantoen artean lehen marrubi-loreak, ttikian ederrak fruitu ederragoen iragarle. arrubia aspalditik zaigu eder eta goxo, geurean duen izenaren emana ikusi: amuli, mazura, basamarrubi, mauri, maurri, maguria, maurgi, maidubi, maulubi, mailar, mauli, mailubi, maruri, mailugai, marubiondo, mailugi, marribi, mailuki, marrubi, malubi, mariguri, marabio, marauri... Milaka urtetan makina bat mingain ezagutuko zuten hitzok! ainbatetan baina sekula ez behar adina aitatutako Narbarteko botanikari Lakoizketak 1888an honelatsuko hausnarketak idatzi zituen: "Marrubia: alea esan nahi duen BIA eta soinu, kraskateko adierazten duen MARRU hitzetatik dator, jaterakoan azalean dituen hazitxoek hortz artean egiten duten klaska dela eta. Mariguria eta maguria izena ere ematen zaio: mari eta ma soila mamiren bilakaeratik datoz eta guria: mami guria adieraziz�.

M H

A

L O

ierni Arrieta, Onintza Irureta

h a r r a : aurreko zenbakian argazkian agertutako lorea ez da

belardietako urrebotoia, hain ugaria den Ranunculus repens,

baizik eta Meconopsis cambrica, noizbehinka agertzen den eta itzal hezea maite duen amapola horia, alegia.


hitzetapitz

Txisteak

*-Doktore, gamelu batek ostikoa eman dit. -Non? -Non izango zen, ba? Basamortuan!

E TORKIZUNEAN .

* -Aita, telebista ikusi al daiteke? -Bai, baina piztu gabe.

XXV. mendean gaude. Nik nire -Asko? telebista programa propioa daukat, -Ba bai, hamarren bat metro,leihotelebistako 100. katea. Telebista denak tik erori da eta. plasmakoak dira eta usaimena dutenak daude. Lur dena elektrikoa da, S A I O A A I Z P U R U A zu gainean jarri eta eraman egiten zaitu. Bi ume ditut eta ezkonduta nago. Umeek eskolan koaderno elektrikoak dituzte, umeak esan eta arkatzak idatzi. Arropa oso modernoa da eta amonek ere martxa handia dute. Autoak bakarrik ibiltzen dira, gidaririk gabe. Dendetan, tabernetan eta beste leku askotan robotak egoten dira zuri zerbitzatzen eta kobratzen. Parkean gauza denak goi mailakoak dira eta umeak ederki pasatzen dute. Gimnasioan gauza denak kategoria punta–puntakoak dira. Etxean gauza harrigarri asko daude, adibidez: sukaldean pastilla batzuk mikrouhinera sartu eta zuk nahi duzun janari bihurtzen da, oheak botoi bati sakatu eta muntatu egiten dira, dutxak ere handi-handiak dira eta ur mota asko, zuk nahi dituzun txorrota mota guztiak irteten dira. Honela ikusten dut XXV. mendea. *-Aita termometroa jaitsi egin da.

ITSASO WALIÑO

ESKUTITZA

Kaixo ikasleok: Ba al dakizue zein naizen? Ba ni zuen eskola naiz. Gero eta ikasle gehiagori ari natzaie entzuten ez dutela niregana etorri nahi. Nik ordea zuen laguna izan nahi dut. Ni oso txintxoa naiz. Goizeko bederatzietan beti entzuten ditut zuen garrasiak. Orduan bat-batean esnatzen n a i z . N i r e b u r u a k e s a t e n d i t “ u m e r i k g a b e o s o g a i z k i p a s atzen d u t e t a u m e e k b e r r i z e z d u t e n i r e g a n a e t o r r i n a h i ” e t a h orrek oso gaizki sentiarazten dit. A h ! G a r r a s i g e h i e n a k o r d e a j a n g e l a n e n t z u t e n d i t u t . A r r atsaldean 4:30etan berriro ere lotara , hori nire siesta da, iluntzeko 6:30ak arte. Gero ez dakizue ze isiltasun egoten den eskolan! Batzuetan ordea Txomin entzuten dut belarra m o z t e n , m a i l u a r e k i n k o n p o n k e t a k e g i t e n . . . B u e n o , b a d a k izue nolakoa naizen! Bueno ba agur eta hurrengo arte. Ah! H u r r e n g o a n g o g o r a t u , e s k o l a r a p o z i k e t o r r i , e z d a o s o t x arra eta.

AN E URIA


5 1

u daleko berriak • EEkaingo haitzuloen erreplika izango den EkainRREPLIKA EPE LABURREAN PREST IZANGO DA

.

berri egitasmoa osatzen ari da, eta bide horretan beste urrats bat eman du Fundazioaren Patronatuak: erreplikaren eszenografia osagarria egiteko lanak Alfa Arte enpresari esleitzea. Bide batez, lan horiek hasteko eta bukatzeko epea ere finkatu du: aurtengo urrian hasi eta 2007ko apirilerako amaitu. Lanak egiteko 2.449.058 euroko aurrekontua izango du. barko enpresa horren lana haitzuloko eremurik interesgarrienetako zenbait horma eta lurzoru ahalik eta zehatzen eraikitzea izango da. Eraiki beharko dituen eremuak Jexux Altunak aukeratu ditu eta hauek dira: sarrerako tunela; panel apainduen horma osagarriak (Auntzei galeriako zaldi-buruaren ingurua; Zaldei galeriako bi zaldi panelen ingurua; eta Azkenzaldei galeriako pinturen ingurua); eta bertako zoruen gainazalak (Auntzei galeriako zaldi-buruaren azpikoa; Zaldi harkaitzaren azpikoa; Zaldei galeriako bi zaldi panel handien azpikoa; Zaldei galeriako panel txikiak eta handiak bat egiten duten tokiaren azpikoa; eta Azkenzaldei galeriako Zaldien Panelaren azpikoa). teknika erabiliko ditu hormen eta zoruetako panelen erreprodukziorako. Materialei dagokienez, aldiz, aukera emango dute haitzuloko hormetako aberastasun eta aniztasuna osatzen duten nahasketen transkripzioa egiteko. Era berean, baliagarriak izango dira haitzuloa beraren sorrera ekarri zuen kronologia geologikoa berregiteko: failak, zainak, tarteak, buztin deposi-

Ei

Bi

tuak, kaltzio-metaketak, eta abar. Ahalik eta zehatzenak izateko, Alfa Artek erabiliko dituen koloratzaileak historiaurreko artistek duela 15.000 urte erabilitakoen berdinak izango dira: burdina, oxido naturalak, ikatza eta abar. replikaren eszenografia Alfa Arte enpresak egitea lehiaketa bidez erabaki zen, hau da lehiaketa bidez hautatu zen enpresa. Bestalde, fakzimila (zaldiak, harriak‌) Frantzian ari dira egiten. Fakzimila, haitzuloaren berdin-berdina da, neurriak zehatzak dira. ndazioak hartutako beste erabakietako bat, erreplikara doan bideko lanekin lotua dago. Lan hauek erreplika muntatu aurretik egingo dituztela erabaki dute. Lehiaketa bidez erabakiko du Foru Aldundiko errepide departamenduak zein enpresak egingo dituen egokitzapen lanak.

Er

Fu

• FFutbol zelaiko lanak egiteko aurkeztu diren enpreUTBOL ZELAIKO LANEN KARTAZAL IREKIERA

sen kartazal irekiera egin da udaletxean. Ekitaldian, aurkeztu diren enpresetako arduradunez gain alkatea eta idazkaria bildu ziren. Bertan kartazal itxian aurkeztu ziren enpresen baldintzak ezagutu ziren. Ondoren udalbatzar bat egin ostean, lanak zein enpresak egingo dituen erabakiko du Udalak.


KARLISTEN GUDAKO GORA-BEHERAK

a i z a r n a n

indar gehiago du eta. Gero akabo gure foruak, kintak... Castillako legeak izango dira oraindik, nahiz eta guk ez ikusi”. Lehengo karlistak Santa Kruz-enak omen ziren Aizarnan eta garai hartan harro xamar omen zebiltzan gainera. Etumetako Zaku liberalen espioia zela salatu zuten eta salatu bakarrik ez, larunbat gau batean fusilatu ere bai, Bixigu baserriko atarian pago bati lotuta. Kaperotxipi, Aizarnako maisua izandakoa beraiekin omen zebilen gudan eta badirudi herria ondo ezagutzen zuela eta Aizpuru baserrikoei honelako mehatxua bota omen zien: “Zuen bizia gure baionetaren muturrean utzi duzue”. Leonardo Lizasok dioenez: “Guri berriz, nagusia liberala genuela eta haren aldekoak ginela esaten ziguten auzokoek, “hurrengo txanda zuena da” esaten ziguten. Hala ezin zitekeela bizi eta nire anaiarekin Tolosa aldera joatea erabaki genuen. Etxetik irteterakoan arreba lepoan lotu zitzaidan negarrez, baina hura askatu eta hala irten nintzen nire jaiotetxetik”. Iruretar Simon, Irure baserrikoak ere baditu gertaera batzuk kontatuak: “Ni tertzioetan ibili nintzen, nire ama alarguna baitzen. Zestoako Don Luis Etxaide (Gezalako ostatukoa) genuen kapitaiARLISTA ETA LIBERALEN ARTEKO na. Igande eta jai guztietan etortzen gudak baditu gertakizun ugari Euskal Herrian, ginen kalera instrukzioa egitera eta eta Aizarna bailarak ere baditu pasadizo gero fusil zahar giratorioak bakoitzak batzuk kontatzeko modukoak. bere etxera eramaten zituen”. Kontatuko ditudan gertaera hauek, Frantzisko Apalategi, liburuaren egilea Simoni Apalategik bilduak dira eta gero liburu batean galdezka: argitaratuak. Berak kontatzen duenez, bilduma -Guda jantziekin instrukzioak ? horretarako ez omen zuen mikeleterik topatzen -Ez, ez genuen guda jantzirik. bailaran, baina karlistak nonahi. -Ez zenuten behin ere su egin? Halako batean jakin zuen Urdanetan bizi zela -Bai, Meagetan, bizkaitar konpainia mikelete izandako bat eta bertara joan zen bati laguntzera eraman gintuzten, eta elkarrizketa egitera. Mikelete hau Leonardo Lizaso gure fusil giratorioek bide gutxira bozen, aizarnarra, eta berak kontatu omen zizkion tatzen zituztela balak eta gorantz bopasadizo hauek. tatzeko esaten ziguten. Gero liberaNola sartu zen mikelete gehienak karlistak ziren lek Garate gainean kanoiak jarri zitokian galdetu eta honela erantzun zion: “Gure tuzten eta granadak botatzen hasi nagusia Manuel Olaskoaga zen, liberala, diputatua ziren eta orduan Indamendin gorantz eta Zestoako alkatea gainera, eta gu ere bere aldera joan ginen. eraman gintuen”. Hauek dira bi aizarnarrek guda honi Mikelete honek dioenez, Olaskoagak zer zetorren ba buruz aita Frantzisko Apalategiri omen zekien, eta honela kontatu omen zien Leonarkontatuak. dori eta bere aitari: “Begira Txanton, Gobernuak karON EGIGUREN listak gudan altxatzea nahi du eta indarra hartzen ere utziko die, baina nahi duenean ito egingo ditu,

K

J


7 1

agenda ma 20

Agiro mendi taldeak antolatuta XI. umeen ibilaldi neurtua. Zestoako Txirrindulari taldeak Urkiolara goiz pasa irtenaldia antolatu du.

17

LARUNBATA

-21

18 21

31

22

ASTEAZKENA

ek 02 03

AINA OSTIRALA

Mantalata tailerra plazan 18:etan Ingurumen sailak antolatuta kontserba latez egindako 40 jolas ezberdin. LARUNBATA

Donostia Ereski, Gregoria Schola abesbatzaren emanaldia. Zestoako parrokian, 20:00etan. Kutxak lagunduta.

10

LARUNBATA

Ecocenterrera bisita, Ingurumen salak antolatuta. Emaus erakundeak hondakinak errekuperatzeko eta berrerabiltzeko irekitako Donostiako zentroara. Izena emateko 943 89 00 45 telefonoan edo agenda21@urolakosta.org helbide elektronikoan maiatzak 31 baino lehen.

09

OSTIRALA

Joseba Remirez kantariaren Herria Kantuz emanaldia, Zestoako Kultur Etxean, 22:00etan. Kutxak lagunduta.

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

Bai Euskarari ziurtagiri banaketa arratsaldeko 20:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.

23

IGANDEA

Danbolin Zulo Kultur Elkarteko bazkide batzarra arratsaldeko 20:00etan.

IGANDEA

Ertxiña musika eskolako banda txikiak emanaldia eskainiko du Gernikan, Euskadiko banda txikien topaketan.

ASTEBURUA

Xoxotera irteera Agiro Mendi taldeak antolatuta.

LARUNBATA

Agiro mendi taldeak antolatuta IX. Zestoako mugak ibilaldi neurtua.

Picos de Europara irteera antolatu du Agiro Mendi taldeak.

28

Quebrantahuesosera ateraldia Zestoako Txirrindulari elkartearen eskutik.

IATZA

Urretxuko baserri ekologiko batera irteera Udaleko Ingurumen Sailak antolatuta. Goizeko 9etan atera herritik eta 2-3 orduko bisita. Eztia lantzen dute eta bisitariek kandela bat egingo dute. Opari modura ezti poto bat ere jasoko dute. Izena emateko Ingurumen Sailera deitu (943 147 010).

20

11

IGANDEA

OSTIRALA

San Joan bezpera. 19:30ean, Erralla Bertso Eskolak antolatuta VII. Uztapide Bertso Paper sari banaketa. 22:30ean, San Joan sua plazan, txistulariek alaituta, eta ondoren dantzaldiak.

• Bleku irekiak prestatzeko 10 orduko “Programaegirale ikastaroa. Uztailean egingo diren uda-

zio astea” antolatu dute Herri Ikastetxeak eta Udaleko Euskara zerbitzuak. Aurten lehen aldiz, Zestoako udaleku irekietako plangintza prestatzeko izango da eta derrigorrezkoa aurtengo udalekuetan begirale aritu nahi dutenentzako. Matrikulazio epea maiatzaren 22tik 31 arte izango da Udaleko Euskara zerbitzuan (Nora 943 147 010) edo Herri Ikastetxean (Ixiar 943 147 977). Ekainaren azken astean izango da, 26tik 30 bitartean, 19:00etatik 21:00ak arte. II. Uztapide bertso paper sariketa antolatu du Erralla Bertso eskolak. Bi maila bereiziko dira; 16 urte bitarteko gaztetxoena eta helduena. Biek gai librean osatu beharko dituzte gutxienez 4 eta gehienez 8 bertso. Ekainaren 20rako Kultur Etxean aurkeztu behar dira eta sari banaketa ekainaren 23an. rtxiña musika eskolako matrikulazio epea irekita. Maiatzaren 31 arte egongo da zabalik 2006-2007 ikasturteko matrikulazio epea. Informazio gehiago 943147911 telefonora deituta.

•V •E


danborrada

2006


9 1

ez da

zail-zaila izan santakutz bezperako ezkutuko argazkilariak harrapatzea. Ohiko susmagarriak dira guztiak. Denek erabili zuten arma bera: erabili eta botatzeko argazki kamara. Fitxatu ondoren baldintzapeko askatasunean utzi ditu epaileak ihes egin dezaten beldurrrik ez dela eta. Itxura guztien arabera krimena egiteko erabili egin zituzten gaizkile hauek. Ikertzaileek ‘plana’ ilunpeko beste norbaitena dela uste dute, fotografoek elkarren berri ez zutelako eta ez direlako profesionalak (1000 esker txiki jaso zituzten; 500 kamara jasotzean ilun-

tzeko poteoan eta beste 500, plazan, gauerdian kamara jaso zietenean). Modus operandia bera izan zen konpainia guztietan. Gauaren babesean eta azpikeriaz satorrak erretrato egiten aritu ziren argazkiak norentzat zituzten inori esan gabe.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.