danbolin 2008/12
90. alea
J Sol
ardunian
Fuci単os
HERRITARRAK HEDABIDEETAN
PIZTU DA ZESTOAKO GAZTE ASANBLADA
! A Z T E D I K Z A B O K E N I L O B N A D U T I R OPA
? la al zabiltza itu ez dakizu ar op r ze n ta ue Gabon jai ha
RTEKOA, EGIN EZAZU ZURE FAMILIA GUNA, ZURE EZAGUNA‌ A L E R U Z N E D I Z I B I T U R R ZURE ADISKIDEA, U
25 EUROREN TRUKE,
DANBOLINEKO BAZKIDE!
nre datuak (ize deituta edo zu ra no fo ia) le ak te 3 nb kontu ze 943 147 12 fonoa, NA eta le te , ea id lb deiturak, he era bidalita. ne.com helbid gu pa to @ in ol danb
NOLA?
zure iragarkia jartzeko
deitu 943 147 123
telefonora
Badirudi oraintxe hasi dela, baina pasatu dira dagoeneko hamabi hilabete, eta atzera begira jarrita, gai mordoxka bat jorratzeko aukera izan dugu Danbolinen. Urtean zehar, hainbat konturen berri izan dugu: Koioten egiten ziren tratuak; Emilik landareekin duen bizio sanoa; Iñaki Azkuneren baserriei buruzko ikerketa lanak; Lailak sabela nola mugitzen duen; Antoñito saxo-jolearen abenturak; Jose M. Odriozola Oñativiaren bizitza eta ibilbidea; Gorka Olaizolak bizikleta gainean izandako komeriak; Txispiren istorioak; Nerearen amesgaiztoak; nesken arraunerako grina… Zestoako asto gazteak (Akoabarreneko Patxi-Patxi eta Ixidra; Lilibeko Rafaela, Arroagoiko Periko eta Ondarbasoko Rubia, Beltza, Ispilu eta Canuto) “tunea-tunea inda” joaten direla festetara eta, askotan, “kriston aldamiyua” harrapatzen dutela ere enteratu gara. Inbidia pixka bat izan dugu Txino eta Jon Punta Canan ikusi ditugunean. Azkenean, Ekainberri irekita dagoela eta Osinbeltz harrobia noizbait berreskura/lehengoratu daitekeela ikusi dugu. Nahiz eta legea kontra izan, Udal Gobernuan dauden EAE/ANVko ordezkariek herriaren alde lan egiten jarraituko dutela esan digute. Gastronomia aitzaki, beste mundu batzuk badaudela konturatu eta, bide batez, beste mundu horietan jaten dena dastatu dugu. Herriko musika taldeen proiektuen berri izan dugu. Festetan sartuta, Inauteriak prestatzen izandako komerien berri izan dugu, baita barne bozketa egiteko aukera ere, ongien mozorrotutakoak hautatzeko; Santa Kutzei eta Amabirjinei buruzko erreportaje grafikoak erakutsi dizkigu aldizkariak; hainbat auzotako jaien berri izan dugu. Udaran Ukrainiatik etortzen direnen poza. … Jorratu ditugun denak ezin aipatu! Eta, oraingoan, esku artean duzun urteko azkeneko zenbaki honetan, gure herriko kazetariei buruzko berriak, udaleko aparejadore den Solekin izandako elkarrizketa, enbidoak, inkesta… irakurtzeko eta gozatzeko (ala ez) parada izango duzu. Horretaz pentsatzen jarri eta… ez dute lan makala aipatutako kazetari horiek! Nola irakurri, nola ulertu, nola informatu, nola… aspaldi honetan (eta ez hain aspaldi) gure herri honetan gertatzen ari dena. Esandakoa, ez dute lan makala! Nik, behintzat, zuei guztioi bezalaxe, onena opa diet pare-parean dugun urte berrirako. ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!
d a n b o l i nEK
J
oxeba Larrañaga
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Telefonoa:
943 147 123
Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa)
e-mail: danbolin@topagunea.com
d anbolin : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano,
Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga, Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
34 6 10 12 16 18 19
A T A R I K O A . Ia-ia konturatu gabe, joan zaigu beste urte bat.
INKESTA
ENBIDOAK
HERRITARRAK HEDABIDEETAN
DANBOLIN ZULO
JARDUNIAN SOL FUCIÑOS
PIZTU DA ZESTOAKO GAZTE ASANBLADA
AGENDA
UDALEKO BERRIAK
diruz lagundutakoa
enbidoa I. GAZUME TXIKITU NAHI DUTELA ETA… agarki berdeak. Nazkatuta nago propaganda klase horrekin. Orain dena berdea, naturala, ekologikoa da; yogurrak, kotxeak eta ejertzitoak (gutxi kontaminatzen duten bala ekologikoak saltzen dira, hori dek ingurunia zaittu!). Publizitatea gauza bat da ordea, eta bestea, Iberdrola, Endesa, Eusko Jaurlaritza eta antzeko enpresa erraldoiek saldu nahi digutena, gezur lotsagabia. “La energía verde, queremos ser tú energía ...” klase horietako iragarkietan mendi eta bailarak txiki-txiki egin, basoak soildu, urak zikindu eta ingurua dena porlanez josi digutenak naturaren aurreneko babesle bailiran azaltzen zaizkigu gainera. Inuzentetzat hartzen gaituzte. “Gazumeko Parke Eolikoa” izenburua jartzea pentsatu nuen, hasieratik aurreiritzirik ez sortzeko inorengan. Anaiak esan zidan ordea: “Ze parke ta ze ostia, hori zentrala dek, zentral eolikua, mendi puntan eongoek, baño parkia eztek behintzat. Parketan arbola ta loriak eoteittuk, ez asfalto ta burniya”. Energia bukatzen ari dela eta gero eta gutxiagorekin bizitzen ikastea komeniko litzatekeen garaian... erakundeek, iragarki koloretsuetatik aparte zer egiten dute? Batere axola zaie ingurunea, berarekin irabazi daitekeen diruaz gain? Autoa eduki eta etxean argia nahi badugu, ezin kexatu, demagogikoak omen gara! “Parke eolikoak” nonbait jarri behar omen dira... bai! AHT bezalakoak mugitzeko, Gazumekoa ez, beste horrelako mila! Gaur eta hemen ia denek darabilte herriaren hitza edo borondatea hitzetik hortzera, ia inork ez dio kasu egiten ordea. Herriaren borondatea bost. Badaezpada ere ez galdetu (nahi ez deuna aitzeko arrixkua akaso!), hobe iragarkia, bazterrak nazkatu arte. Ez dut nahi denona den mendia txikitzerik, batzuk dirua irabaz dezaten (Orisol Corporación). Mendira joan hala ez, behar ditugu porlanik eta zaratarik gabeko lekuak, zer garen ez ahazteko. Portzierto, bakarren batek bere esker ona adierazi nahi badio, orisol.norte@orisol.es helbidera idatz dezake.
Ir
R
oman artano izeta
Gabon jai hauetako zein jaki duzu gustukoen? Ba pixka bat betikoa ezta? Langostinoak eta txuleta ta betiko jatekoa ezta? Postreak eta…
17 urte
Egoitz Arregi
Ba dana, gehiena gozua, turroia, bonboiak, polboroiak eta horrelako gauzak, dana…
36 urte
Sole Nieves
5 Ba hasteko enbutidoa, urKroketak, Bonboiak dai azpikoa, rabak eta frituak eta turroia, tutxorixoa, entregehien bat, gorroi biguna, txomesak, haragia zoa gutxi, tuLangostinokolatezkua. Eta eta onena turroia eta ez zait ak eta txuleta, gustatze zaizkit rroia, txokolagustatzen. postrea baino baita ere kroketezko turroia. gehiago horrelatak. Mikel Nogales ko gauzak.
4 urte
Lander Irure
13 urte
20 urte
Miriam Manzisidor
34 urte
Izar Larra単aga
EZ UTZI BIHARKO GAUR EGIN DEZAKEZUENA
J
OAN DEN astelehenean, goizeko bederatzietan hartu nuen unibertsitatera eramango ninduen autobusa. Leioara iristeko behar diren bi ordutan lo egiteko asmoa nuen, baina behin autobus barruan, eta Azpeitira iristerako, hamaiketan entregatu behar nuen lan batez oroitu nintzen. Ostiralean lana egiten hasi nintzen, baina asteburuan zehar denbora izango nuela pentsatu, eta horrelaxe utzi nuen; hasita, baina bukatzeko. Autobusean nindoala, eta lana egin beharko nukeela pentsatuz, antzerako egoeratan nagoenean bezala, aurreko egunean zergatik ez ote nintzen oroitu pentsatu nuen. Enbido hauxe idazten ari naizenean ere, lehenago otu zitzaidan gaiaz idaztea pentsatu nuenekoa etorri zait burura. Idatzi nituen pare bat paragrafo, baina hilabete pasa aurretik nuela pentsatuta, bere horretan gelditu zen, eta orri erdiko idatzia ordenagailuko pantailan ikusi nuenean ere, zergatik ez ote nuen hasi nintzen egun berean bukatu galdetu nion neure buruari. Jarri berri ditudan adibide hauek, ordea, txikikeriak dira. Maiz bidali izan dizkidate benetako esperientziak, edo ez hain benetakoak kontatzen dituzten e-mailak. Hori bai, inork ez daki, egiazkoak izanda ere nori gertaturikoak diren. E-mail horietako askok, protagonista ezberdinen izenekin kontatzen dituzte istorio bertsuak. Horietako batek, maiteminduta zeuden bi pertsonen inguruko istorioa kontatzen zuen. Bi pertsona hauek, egunero elkarrekin egoten baziren ere, ez zizkioten elkarri zituzten sentimenduak kontatu. Halako batean, mutila edo neska hil zen, bietako bat, ez naiz oroitzen zein. Hildakoa, maite zuen neskak maite zuela jakin gabe hil zen. E-mailaren bukaeran, honelako esaldi bat. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna! Muturreko kasutaraino joan gabe, filosofia ona da arlo guztietan praktikan jartzeko.
E
nbido 2. Nerea Odriozola
Herritarrak hedabideetan Ez dakigu uste baino gehiago ala gutxiago garen, baina zestoar kazetari, dokumentalista eta komertzial sorta gabiltza komunikabideetan lanean; Berrian, Euskadi Irratian, ETBn, Argian... Zertan dabiltzan galdetu diegu eta diogu elkarri. MIKEL LIZARRALDE Musikazalea zuzendariorde Hamasei bat urte daramatza Mikelek Euskaldunon Egunkarian eta Berrian. Kulturaz idazten aritu da asko, baina azken urtebetean gutxi idatzi du. Erredakzioko zuzendaritzan dabil, zuzendariorde lanetan. Horrek esan nahi du egunero elkartzen dela beste zuzendari ordearekin eta sailetako erredaktoreburuekin, eta iluntzean errotatibara bidaliko duten egunkariko orrialdeen banaketaz arduratzen dela. Hau da, ekonomiako, politikako, kulturako... sailetako buruekin elkartu eta ikusten dute zein gai dituzten esku artean. Garrantziaren arabera orrialde kopuruak zehazten dituzte: ekonomiari hiru, kirolari bost... “negoziatu” egin behar izaten dute egunero. Izan ere, batzuetan albisteak faltan izaten dira eta beste batzuetan soberan. Kazetari izanda gutxi idazteak penarik ez al dion ematen galdetu diogu: “Kazetari denoi gustatzen zaigu idaztea, baina bestelako lanak ere norbaitek egin behar ditu. Monoa kentzeko tartean behin disko kritikak egiten ditut”. Kultura gustatzen baitzaio izugarri, eta batik bat musika. ELIZABETH POMBO Interneten igeri Zortzi urte dira Komunikazio Biziagoa enpresan lanean hasi zela. Argiak urtero kaleratzen duen Euskal Kulturaren Urtekarian hasi zen lanean, baina laster egin zuen salto Internetera. Izugarri gustatzen zaio Internet mundua. Hala, orain, argia.com webguneko edukien arduraduna da. Bere ardurapean dago egunero Euskal Kulturaren Haria txukun eta garaiz sareratzea, ale-
gia, prentsako albisteak hustu eta gero erredaktatzen den albiste sorta kudeatzea (Exposito aritzen da horretan). Argia papereko astekaria sarean nola zintzilikatzen den ere begi zorrotzez jarraitzen du. Azken aldian aztoratuta ibili da, argia.com-ek azal berria estreinatu baitu duela hilabete eta baita bideoz eta argazki galeriez osatutako multimedia kanala ere. Gustura egindako lanen bat buruan duen galdetu diogu: “Interneten bideoak egiten hasi ginen garaia. Amets Arzallus eta Txomin Txueka Boliviatik Evo Moralesi elkarrizketa eginda etorri ziren eta haiek ekarritako bideoak izan ziren argia.com-eko lehenengoak. Ordu piloa sartu genuen, baina geure buruari erakutsi genion kapaz ginela bideoak egiteko”. ONINTZA IRURETA "Niri papera gustatzen zait" “Hemen asko dakien jendea dago eta haiei ikasita hasi naiz grabadora kajoian utzita joaten elkarrizketetara”... Onintza ez da lanerako bizi baina lanak bizi du. Pasioa du egiten duenarekiko. Grabadora erabili beharrean koadernoa eta boligrafoa erabiltzearen bentajak kontatzen aritu zaio elkarrizketatzaileari; estilo liburu prestigiotsuek horrela aholkatzen dutela, lan gutxiago egiten dela, parean duzuna lasaiago sentitzen dela... Oraintxe hamaika urte bete ditu Onintzak Argian. 97ko udan Pello Zubiriak Kontxako Banderari buruzko erreportajea eskatuta hasi zen. Harrezkero pare bat bider berrirakurri omen du erreportaje hura eta harrituta geratu omen da “ez delako batere txarra”. Jaiotzez berritsua da Onintza, eta ipuin marabillosorik idazten ez zuen arren letrekin beti konpondu izan omen da ondo; zenbakiekin baino askoz hobe-
7 to. Pribilegiatua sentitzen da lanean ematen duen denbora gehiena idazten ematen duelako, jeneralean euskarari buruz gainera. Pribilegiatua sentitzeko beste arrazoia da gehien gustatzen zaion lekuan egotea: “Niri ez zaizkit irrati-telebistak gustatzen; niri papera gustatzen zait, baina periodiko bateko eguneroko presioa ere ez da ezkontzen nire izaerarekin”. ESTITXU ELDUAIEN “Bederatzi urterekin erabaki nuen kazetari izan nahi nuela” “19 urterekin hasi nintzen kazetaritzan, eta orain 31 ditut, eta buruak eta gorputzak deskantsua eskatu dit”. Horregatik Berria egunkarian eszedentzia hartu eta kazetaritzaren beste ikuspegi bat ezagutzen ari da Estitxu: Azpeitiko Udaleko komunikazio arduraduna da. “Udal aldizkaria eta webgunea berritzea izan dira orain arte egin ditudanak”. Baina postu berritik kazetaritzaz harago, eta landutako dokumentazioari eskerrak (plenoetako aktak, zerga aldaketak…) herri baten funtzionamendua nondik norakoa den ikasten ari dela dio. Estitxuk garbi du “lan hau aldi baterako izango dela”, berez “kaleko kazetaritza” gustatzen zaiolako, eta berriro ere horretara itzuliko dela uste du. “Beti gustatu izan zait jendearen istorioak entzutea eta gero kontatzea; pentsa, bederatzi urterekin erabaki nuen kazetari izan nahi nuela”. Ogibidearen miserien zerrenda ere egin digu: “Ez duzu ordutegi finkorik, etxetik kanpo pasatzen duzu egun osoa, autoarekin batera eta bestera. Gainera, buruarekin lan egiten duzunez, ez duzu inoiz deskonektatzen”. OLATZ ZULAIKA Egunkariak ez dituzte kazetariek bakarrik egiten… …argazkilariak ere behar dira, errotatiban mekanikoak ere bai, eta horiek denak bezain garrantzitsuak dira komertzialak, beraiek ekartzen dituztelako txanponak. “Nik Iragarri-n egiten dut lan” hasi zaigu Olatz Zulaika. Iragarri EKTn (Euskarazko Komunikazio Taldea) sartutako publizitate agentzia da. “Produktu izarrak” Hitza egunkariak –zazpi daude Euskal Herrian, urtarrilean zortzigarrena- eta Berria dira. “Gure lana iragarki proposamenak
egitea da eta denetako bezeroak dauzkagu bai arropa dendak baita udalak eta enpresa handiak ere”. Gaur egun euskara hutsean idazten diren egunkari bakarrak dira Berria eta Hitza, eta alde horretatik “harrotasun” punttua ematen dio bertan lan egiteak. Sarritan aipatzen omen diote “jo, ze lan txarra ez? Beti dirua eskatzen....” Olatzek ordea beste ikuspuntua du: “Guk ez dugu dirua eskatzen; guk zerbitzu bat ematen dugu, publizitatea egiten duenak ez du egiten laguntzeagatik, bere komertzioa edo produktuak saltzeko baizik”. Poza hartzen duela dio bezero batek iragarki kanpainari eskerrak jende berria etorri zaiola esaten dionean. Olatzen arabera “Hitza egunkariak gertutasuna ematen du”. MARIBEL AIZARNA 25 urte albistegietan Maribelen egunak goiz hasten dira, zazpietan, Bilbora joan behar izaten duelako, A8an atzera-aurrera ibili beharrak ez dio batere graziarik egiten baina… Automobilean sartzerako hasten da lan eguna, izan ere "Bilbora ailegatu baino lehen, irratian entzunda, badakit, ezusterik ez denean behintzat, gutxi gora behera nolako egun informatiboa izango dudan”. Behin erredakziora iritsita errealizaziokoekin bilera egin, albiste saioa zertaz (edukia) eta nolakoa (forma) izango den zehazteko, gaiei buruz informazioa eskuratu eta idazten hasi ohi da. Ordubeteko tartea ere izaten du makillaje eta ile-apaintze kontuetarako. EITBk Bilbon orain urtebete ireki zuen egoitza nolakoa den galdetu eta hara zer erantzun digun: “Hitz batean, handia”. Bokazioaz ere egin diogu galdera: “Ez dakit zer den bokazioa. Egiten dudana gustatzen zait, baina oso gustura izango nuke ogibide liburuekin zerikusia duen lantegi bat, edo Botanika edo landareekin zerikusia duena edo arkeologia”. Laneko une gogoangarrienak? Albiste txarrek utzi dizkiotenak, “hildako askoren berri eman beharra”. Onak ere asko izan omen dira, “baina ez didate hain toki handirik utzi gogoan”.
···
···
NAIARA EXPOSITO Egunkari irenslea Urtebete darama Komunikazio Biziagoa enpresan lanean, hau da, Argia astekaria argitaratzen duen enpresan, Lasarte-Orian. Argia astekarian apenas idatzi duen, baina badaki zer den astekariko eduki guztiak argia.com webgunean zintzilikatzea. Bere ardura da astero-astero aldizkaria txukun-txukun sarean jartzea. Saltsa gehieneko lana ordea, bestea da, alegia, goizero-goizero egunkari mordoko albisteak, zeharka irakurriaz, abantadan pasatzea. Euskal kulturarekin zerikusia duten notiziak jasotzen ditu eta egunero argia.com-erako prestatu. Berak aitortu digu munduan gertatzen denaren arrasto orokorra goizero jasotzen duela, irakurketa azkar horri esker. Kultura kontuak berriz, sakonago ezagutzen ditu. Durangoko Azoka dela eta ez dela, musikari eta idazle piloaren izenak ikasi ditu. Eta kultura gaiekin segituz, Argiak urtero argitaratzen duen Euskal Kulturaren Urtekarian buru-belarri ibiltzen da. Artikuluak idazten berriz, argia.com-en aritzen da. Hainbat gai jorratu du bere erreportajeetan, baina kuttunena Sahara du, eta aitzakia aurkitzen duen orduko Afrikako herrialde horretaz idazten du. JON ARTANO Telebista bertsotan Bertsozale Elkartetik abuztuan deitu zioten Hitzetik Hortzera telebista saioko zuzendari izateko. Zuzendariak zer egiten duen galdetu diogu: “Denetik. Mikrofonoa hartu eta bertsolariei galderak egitera joan izan naiz, lan taldea egituratzen aritzen naiz, estrategia kontuak prestatzen, ekoiztetxearekin diru kontuez hitz egiten dut eta nola ez, programa hobetzeko ahaleginean ibiltzen naiz”. Hala ere, esan digu, zailena giza harremanetan asmatzea dela. Jende askorekin aritu behar izaten du: errealizadorea, erredaktoreak, produktoreak, kameralariak, bertsolariak, Bertsozale Elkartekoak... Zuzendariez beti gaizki hitz egiten omen da: “Saiatzen naiz nik ikusitako akatsak neuk ez egiten eta besteei neure iritzira ondo eta gaizki egindako gauzei buruz garden eta zuzen hitz egiten”.
Telebista saioarekin berarekin gustura al dagoen galdetu diogu eta esan digu programa asko aldatu dela eta gehiago aldatuko dela, nahiz eta jakin aldaketak beti direla traumatiko. MARGARI EIZAGIRRE Ezkutuko lanean Kazetariek sinatzen dituzten artikuluak elikatzen ditu Margarik, dokumentalista da Berrian (Euskaldunon Egunkarian hasi zen 2000n). Berria egunkariaren zein beste batzuen informazioa hustu eta modu digitalean gordetzen du Margarik, gero kazetariek gairen bati buruzko artikulua egin behar dutenean dokumentazioa eskura izateko. Abenduaren 1ekoa da adibidea. Mikel Laboa hil zela goizean jakin zen eta iluntzerako orrialde sorta prestatu behar. Artikulu zein argazki piloa inguratu zuten Margarik eta lankideek, kazetariek ziztu bizian lan egiteko. Margari ernegatu egiten da hainbat kazetariren mahaiak paperez beteta ikusten dituenean, etengabe dabil kazetariak konbentzitu nahian, pilatutako paper interesanteak dokumentalistei entrega diezazkieten, haiek artxibo digitalean dotore sartuko baitituzte. Batzuetan, kazetariek gordeta duten paper piloa eskuratzea kosta egiten zaie eta besteetan, dokumentalistei halako gairi buruzko informazioa eskuratzeko esateak erreparoa ematen omen die kazetariei: “Uste dute guri lan gehiegi eskatzea dela, luxua dela, baina gu horretarako gaude, haiei behar duten informazioa eskura emateko”. NAIARA IRURETA Ez dakizkien hizkuntzetan ere moldatzen da Iametza-n aritzen da, Komunikazio Biziagoak sortutako enpresan. Enpresako edukien arloko arduraduna da. Garapen multimediak egiten dituzte, alegia, bezeroentzako programazio informatikoak, edukiak eta diseinu lanak. Naiarari segidan aipatuko ditugun produktuen gainean egotea egokitzen zaio: Gipuzkoako Pilota Federazioak kaleratzen duen Kantxatik aldizkaria, Eusko Jaurlaritzako HPSren Euskararen Berripapera eta Nafarroako Euskarabidea erakundearen webgunea, besteak
9 beste. Gauza ez hain arruntak ere kudeatzen ditu, hala nola, dentista baten, garraio enpresa baten eta mahai jolasak egiten dituen LudiToys enpresaren webguneak. Bezero eta kolaboratzaile askorekin egunero aritzea egokitzen zaio eta harreman horietan denetarik izaten omen da. Bitxikeriaren bat kontatzeko eskatu diogu: “Munduan zehar diren hizkuntza gutxituetako hizkuntzalariei artikuluak eskatzea da nire lanetako bat. Galesekin, kanadarrekin, eskoziarrekin... e-postaz aritzen naiz, ingelesez batzuetan, frantsesez bestetan... dakizkidan eta ez dakizkidan hizkuntzetan moldatu behar! Hori bai, azken fitxajea Moskuko hizkuntzalari errusiarra izan da eta hark euskaraz idazten du!”. NAGORE TELLERIA “Irratiz, ahotsak taupada dauka” Hamar urte dira Euskadi Irratian hasi zela. Arratsaldeetan lehendabizi erreportajeak egiten, Gaztean albisteak eman eta musikarien elkarrizketak eta kontzertuak prestatzen ondoren. Iaz gauero Deja Vu saioa zuzendu zuen Euskadi Irratian. Tertuliak eta elkarrizketak gidatzen zituen. Aurten Faktoriako lantaldean ari da. “Irratiak duen plusa bat-batekotasuna da, gertatu ahala gauzak kontatzea. Ezaugarri hori bera da gure etsairik handiena, beti presaka ibili beharra. Askotan saioa goitik behera aldatu behar da gertaerek hala aginduta”. Oraintsu Mikel Laboaren heriotza jorratzea tokatu zaio. “Gogorra da albistea jakin orduko telefonoa hartu eta Xabier Leteri 'zurekin hitz egin nahi dugu' esanez deitzea. Fonotekako elkarrizketa zaharretatik Laboaren hitzak hautatzen aritu naiz, hotzikara gainetik kendu ezinda”. “Katiatze bat, dardara bat, isilune bat, musika jakin bat, kontakizunaren parte dira eta hitzez, esaten dena baino gehiago esaten da. Hori da gure erraminta. Ahotsak taupada dauka”. MAILU ODRIOZOLA “Beti erlojuari begira gabiltza” Irratiko kazetaria da Mailu, zortzi urtez aritu zen Herri Irratian eta joan deneko lautan dago Euskadi Irratian. “Beti erlojuari begira gabiltza. Lanera sartu orduko editoreak zein prentsaurreko, agerraldi, manifestazio edo dena
delakoa ‘kubritu’ behar dugun agintzen digu. Gero bertatik bertara informazioa eta ahots ‘kortea’ lortuta eguerdiko albistegirako moldatu behar izaten dugu”. Eguneroko erronka horixe du Mailuk “minutu eskas batean jendeakulertzeko moduan kontatzea norberak jorratutako albistea… eta hori ez dabatere erraza”. Bilbon EITBk duen egoitza berrian aritzen denez nolakoa den galdetu diogu. “Ikaragarria da. Niri asko gustatzen zait duen espazioa, etaerredakzio handi hori. Informatiboetan aritzeak arlo desberdinetako gai eta jende interesgarri asko ezagutzeko bidea ematen omen du. Kontua da “sarritan gaiaz ezergutxi jakinda jardun behar izaten dugula, eta espezializazio hori faltan botatzen da”. AINHOA SUBINAS “Lan emozionala da nirea” “Zergatik gustatzen zaidan egiten dudana? Ba nirea lan emozionala delako; harpidedunen poza, sorpresak, esker onak, kexak, proposamenak... nigana datoz horiek denak”. Berria egunkariko fidelizazio arduraduna da Ainhoa, marketin sailean. Beste era batera esanda: “Gurekin dagoen jendea gurekin geratu dadin egiten dut lan”. Hori eguneroko zereginetan jarrita: harpidedunen kioskoa, deskontu eta kupoien katalogoak, lehiaketak egitea, aparteko sarrerak lortzea... hitz batean: harpidedunak mimatzea. Frustranteena harpidedunen kexa edo arazoei irtenbidea eman ezin dienean da. Ainhoak badaki denen gustoa egitea zaila dela baina “esfortzuak emaitza ematen badu lan gehiago egitera bultzatzen du” eta ez du ahazteko Berriaren V. urteurrenean egindako kiosko berezia: “Harpidedunen artean opari garrantzitsuak banatu genituen. Arzak, Akelarre, Mugaritz, Berasategi, Arbelaitz... eta antzekoetan otorduak, egonaldiak eta produktu sorta bikainak: urdaiazpikoak, ardoak... Harpidedunen esker ona jaso eta konturatu nintzen lan ona egin nuela, ahaleginak merezi izan zuela".
J
on Artano, Onintza Irureta
Natur astea.
Abenduak 6, 7, 8, 13 eta 14an lehenengo aldiz natur astea izan da herrian. Dokumental eta film emanaldiez gain, Bentapeligron zuhaitzei buruzko panelak jarri dituzte informazio interesgarri ugarirekin. Bestalde, udaletxean Zarauzko Arkamurka Natur Elkarteak utzitako materialarekin erakusketa izan zen. Natur taldeko kideak Sastarrainen izan ziren herriko haurrekin eta bildutako orbela panelean jarri eta udaletxeko arkupetan erakutsi zuten.
Danbolin festa.
Abenduaren 12an Danbolinek bazkidetza kanpainari amaiera emateko Eragiozu danbolinari festatxoa antolatu zuen. Gaztaina erreak banatzeaz gain 2008an zehar atera dituzten argazkiak ikusteko aukera izan zuten bertaratutakoek.
zulo
1
k
1
ale/bale KALE.
Abenduak 4 ETAk Azpeitian eraildako Inaxio Uria enpresariaren heriotza salatzeko kontzentrazioa egin zen.
: ZAKURRIK EZ DA
SARTUKO BAINA UMEEK HARRIAK ERE AZTORATZEN OMEN DITUZTE. DITZAGUN LORATEGIAK!
ZAIN
BA L E .
ARROABEKO SARRERAN HORMA BAT ERORTZEKO ARRISKUAN ZEGOEN ETA SENDOTU EGIN
DUTE EZBEHARRIK GERTA EZ DADIN.
Abenduak 8 Arocena Hotelean tango topaketak izan ziren eta ehun lagundik gora elkartu ziren. Udaletxe azpian tango eta milonga erakustaldia eskaini zuten.
danbolin
Liburu aurkezpena.
Arroabean eskolako haurrentzat jangela berria ireki dute
Azaroaren 26an “Archivo municipal de Zestoa (1338-1520)� liburuaren aurkezpena izan zen. Erdi Aroko 58 dokumentu transkibatuta, liburua argitaratu dute Eusko Ikaskuntzak eta Udalak. Maria Rosa Aierbe eta Jabier Elorza egileak izan ziren Alazne Olaizola alkatearekin batera aurkezpenean. Lan honen garrantzia eta zailtasuna azpimarratu zituzten, izan ere udaletxe gehienetako dokumentu ofizial asko oso egoera kaxkarrean daude . Laster sarean izango ditugu dokumentu hauek.
Abenduak 13 Sahararen aldeko Wadna elkarteak errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzeko janaria bildu zuen udaletxeko arkupetan.
Abenduak 13 Zestoan Merkatarien elkarteak erosketak herrian egitearen aldeko festa antolatu zuen. Hainbat otarren zozketa egiteaz gain, babak jateko aukera ere izan zen.
J
ardunian
H
"
Sol Fuciños
ainbat pertsonak egiten du lan Udalean, batzuk oso ezagunak, besteak ez hainbeste. Bigarren multzoan sartu beharko genuke Udaleko koordinatzailea. Sol Fuciños Adan izena du eta nahiz eta gaur egun Lasarte-Orian bizi Ourenseko Carbaniño herrian ditu bere erroak. Ordezkapen bat egitera etorri zen Zestoara eta datorren urtarrilean lau urte egingo ditu Udaleko koordinatzaile lanetan. Gertaera eta bizipen ugari izateko nahiko denbora izan du beraz.
Kutsidazu bidea Ixabel ikusi duzu? Ba horrela ibiltzen nintzen hasieran”
Zestoara lanera etorri aurretik herria ezagutzen al zenuen? Bai, ezagutzen nuen herria Iñigo Unanuerekin lan batzuk eginak bainituen. Gremio desberdinak ere ezagutzen nituen. Beraz ez zen herri ezezaguna niretzat.
Nola sortu zen Udalean lan egiteko aukera? Elkarrizketa baten bidez. Maier koordinatzailea bajan zegoen eta bi edo hiru hilabeterako ordezkapena egingo nuela uste nuen. Baina dirudienez Maierrek ez du jarraituko eta oposaketak atera arte neuk jarraituko dut postuan eta uste dut aurkeztuko naizela oposaketetara. Lanean hasi zinenean ez zenekien euskaraz, zaila egin zaizu ikastea? Orain urte gutxi batzuk arte bizia erdaraz egiten nuen nik. Aparejadore Ikasketak Burgosen egin behar izan nituen Euskal Herrian ezin bainituen egin. Gaur egun Lasarten jende askok egiten du euskaraz, baina orain urte batzuk egoera oso desberdina zen. Horrez gain, etxean
gailegoz egiten nuen. Kutsidazu Bidea Ixabel ikusi al duzu? Ba Zestoara etorritakoan horrela ibiltzen nintzen baserritarrekin-eta. Orain euskaltegira Nerearengana joaten naiz eta Nora euskara teknikariarekin hitz egiten dut zuzenketak egiteko eta zalantzak argitzeko. Pixkanaka-pixkanaka ikasten ari naiz, oposaketetarako hirugarren maila eskatzen baitute. Zestoara etorri zinen lehen eguna gogoratzen al duzu? Niretzat ez da herri txikia Zestoa. Biztanlez bai, herritar gutxi dira, baina herria oso handia da. Harrituta gelditu nintzen zenbat auzo dituen. Gero jendea familia bat bezala da. Denak elkar ezagutzen dute. Kanpotik ikusita politika oso barneratua dagoela ikusten da. Baina nik ez dut gainerako eguneroko bizitza ezagutzen kanpoan bizi bainaiz. Asteburuetan beste giro bat izango da. Erraz ulertzeko moduan nola definituko zenuke zure lana? Guztia azaltzen saiatuko naiz baina baliteke zerbait uztea. Eskolen mantenua nire kargu dago: konponketak, berrikuntza lanak eta egitasmoak esaterako. Adibidez, Arroabeko haur-eskola eta jangela. Uraren kontagailuen irakurketa eta Iberdrolarekin arazoren bat badago tramiteak egiteaz arduratzen naiz. Orain, ur hodien eta argindarraren kableen planoak egiten ari gara hodiak eta kableak nondik doazen erakusten duen planorik ez dago eta. Imanol Etxabek badaki buruz, baina berari ahaztu edo edozein arrazoirengatik ez badago, herrian zer? Argindarraren koadroak ere
3 1
Nola erabakitzen da zein egitasmo egin behar diren herrian? Zinegotziek edo politikoek erabakitzen dute zer egin behar den lokal bakoitzean. Ondoren nik arauak bete behar dituen proiektu bat prestatu behar dut, gero sail desberdinetako inspektoreak etorriko baitira lokal publikoak ikuskatzera. Gero, gremioekin hitz egiten dut aurrekontuak eskatzeko. Zinegotziek erabakitzen dute dauden aurrekontu guztien artean nork egingo duen lan. Behin obrak hasten direnean gremioen koordinazioa ere nire ardura da. Eta ahaztu baino lehen, jendearen kexak eta eskaerak ere nire ardura dira. Hurrengo hilabeteetan zein egitasmo burutuko dira? Onartuak daude Iraetako Sabea kalean jarriko den umeentzako jolastoki berria eta Arroagoiko kultur etxea. Iraetako jolastokian instalatuko diren jolasak enkargatuak daude, baina biltegi batean ditugu eguraldia hobetu zain eta Arroagoiko kultur etxearen lehen fasea amaitzea falta da, bertan grabatzen ari diren telebista saioak lanak pixka bat atzeratu bait0itu. Horrez gain, Zestoako kultur etxean gazteentzako lokala prestatzeko proiektuarekin ari gara Gazteria Saileko teknikariarekin batera. Zenbat pertsonen ardura duzu? Urte guztian zehar brigadako bost pertsonena eta udaran kontratatzen diren bi pertsonena. Horrez gain udaletxea, kultur etxea eta eskolak garbitzeaz arduratzen diren pertsonak ere koordinatu behar izaten ditut baina hauen kasuan beraien lana definitua dago eta ez da beharrik izaten.
berritzen ditugu. Toribio Altzagako koadroa aldatu beharra dugu karga handia baitu. Planoak ere nik marraztu behar ditut eta istripu bat baldin badago nik hitz egin behar dut aseguru etxeekin apurtu diren gauzak konpontzeko. Langileen prebentzio lanak ere nire ardura dira eta gero jaiak prestatzen direnean ere lan egin behar izaten dut. Adibidez, barraken argindar instalazioaren ardura nirea da.
Aste honetan sahararren Tindufeko kanpamenduetara zoaz (elkarrizketa azaroaren 25ean egin zen). Zein da bidaiaren helburua? Abuztuan azken bidaia egin zenean urarentzat hodiak erosi ziren eta negutegiak lekuz aldatu ziren. Orain egingo dugun bidaian orain arte egin diren lanen egoera ikusiko dugu eta landaketak zein egoeratan dauden ikusi nahi dugu, udaberrian fruituak izan nahi baititugu. Ni Rabuni-ra, administrazio zentrora, joango naiz bertan Mugarik Gabeko Arkitektoen bulego bat baitago.
路路路
路路路
Zein dira El AAIUNeko Baratzeak taldeak sahararren kanpamenduetan burutzen dituen proiektu nagusiak? Guk saharar jendea motibatu eta lan egin dezaten nahi dugu. Horregatik ari gara baratzeak egiten. Hemendik jatekoa bidaltzea erraza da baina guk beraiek jatekoa produzitzeko gai izatea nahi dugu. Hori da lau hektareako baratze handiak sortzearen arrazoia. Beste proiektu bat eskola bat sortzea da. Eskola hau nekazaritza, abeltzaintza eta negozio eskola izango da. Orain arte, jasotzen duten laguntzari esker bizi izan dira, baina orain beraiek sortuko dituzten errekurtsoak nola kudeatu ikasiko dute eskola berrian. Eta azkenik etxeetako baratzeak sortuko ditugu. Gure asmoa maiatzerako ehun etxetan ehun baratze sortzea da. Azaldu diezagukezu gehiago eskola nola eraikiko duzuen? Hemen bezala egingo dugu. Proiektu bat aurkeztu, gremioekin hitz egin eta aukeratuko ditugu. Nik saharar jendeak eraikitzea nahiko nuke beraien ohiturak jarraituz, pezozko hormak eginez. Saharar herriaren autosufizientzia lortzea nahiko zaila izango da baina gutxienez gizarteko sektore ahulenei dieta egokia lortzen lagundu nahi diegu. Adibidez, haur, zahar eta ospitaleetako berdura lortzea. Beraien beharrak bete eta aljeriarrekin negozioak egiteko gai izan behar dute, gero mangerak edo motor berria erosi beharra badute. Errazena guk hemendik gauzak bidaltzea da, baina beraiek ikasi behar dute dituzten errekurtsoak kudeatzen eta horretarako behar dugu eskola. Nola sartu zinen abentura honetan? Udalean sartu nintzenean Gorka Unanue zegoen alkate eta Antxelmo Astiazaran joatekoa zen Tindufeko kanpamenduetara. Zestoa Tishla herriarekin senidetuta dago eta pentsatu zen egokia izan zitekeela udal teknikari bat joatea zerbait egitera, baina ez eguzki plakak erosi, jarri eta kito. Non sartzen nintzen ez nekiela joan nintzen. Bertako alkateak eskatu zigun baratzea egitea. Beraientzat oso garrantzitsua zen. Hasieran lan kontua zena pertsonala bihurtu dela esan al genezake? Bai, desberdina da, orain ume bat ekartzen dut. Hasieran teknikari moduan hasi nintzen baina orain pertsonala dela esan daiteke. Nire oporrak sahararrengana joateko erabiltzen ditut. Bidaia honetan Izaskun Serna Gizarte Zerbitzuetako teknikariarekin noa eta Udalak ordainduko du bidaia baina aurrekoak nik ordaindu ditut. Esan genezake Zestoak zure bizitza aldatu duela? Bai, orain Zestoan bertan egiten dut pilates, euskaltegira Nerearengana joaten naiz. Ez nuen pentsatu horrela
izango zenik. Hilabete gutxi batzuk egon eta beste lan batera joango nintzela uste nuen. Asko gustatzen zait, benetan. Herritarrekin hitz egiten duzunean, eta oso haserre badaude ez da atsegina baina hori nire lana da. Hemen proiektuak egiten ditut, pisu tutelatuak direla edo beste proiektu batzuk. Ez da lantegi batean bezala, beti gauza bera egiten. Lanak zure inspirazioa lantzeko balio dizu orduan, diseinuan ere hasi omen zara... Dekorazioa ikasten ari naiz eta hemen gauzak adierazteko aukera dut. Frontoiko herriko armarria garabi batera igota pintatu nuen. Kiroldegiko gela nik diseinatu nuen, lorea ere nik margotu nuen. Frontoiak pintatzen direnean ere nire ardura da. Baina beti ere bertako jendearekin hitz egiten dut. Lurra nolakoa den, zein diren beraien beharrak. Iraetako futbol zelaiko aldagelek ere zure diseinua omen dute... Aldagelek eta botikinak ere bai. Botikina egiterakoan ulertzen dut garbitzeko erraza izan behar duela baina zergatik itsusia? Gauza funtzionala baina polita egin daiteke. Aldagelak diseinatzerakoan partxisean pentsatu nuen. Amaitzeko, euskaraz ongi ikasi duzula esan beharra dugu... Bai? Mila esker, pozten naiz, kar, kar, kar... Orain herriko jendearekin ongi moldatzen naiz, ulertzen diet, nahiz eta askotan nik ez egin oso ongi. Askotan jendearekin hitz egiten dudanean, euskaldun berria naizela antzematen dutenean, erdaraz hitz egiten hasten dira, baina kontua ez da ez diedala ulertzen, askotan herriko zenbait leku ez ditudanez ezagutzen galdetu egin behar izaten dut, nongoak diren jakiteko.
u
rko Canseco
Piztu da Zestoako Gazte Asanblada Hiru hilabete inguru itxita egon ostean, Zestoako Gazte Asanbladak martxan dihardu. Ekainean, gaztetxea ixteko erabakia hartu zuen asanbladak, jendea gaztetxearen funtzionamendu egokiaz jabetzeko, eta, bide batez, beharrezkoak ziren konponketak egiteko. Hiru hilabete luze horietan, eta nahi baino motelago, gaztetxeko hainbat txoko txukundu eta pintatu ziren. Urriaren hasieran, barne eztabaida bat egin zen, jendearen iritzia partekatu eta gaztetxeak Zestoan zer funtzio izan beharko lukeen finkatzeko.
Joan diren hiru urteetan, gaztetxea erdi hilik egon da. Ekintzak antolatzeko saiakerak egin eta ekintza batzuk antolatzen ziren arren, tarte luzeen buruan egiten ziren. Ekintzatik ekintzarako tarteak luzatuz joan ziren XVII. urtemuga ingurutik, joan den ekainean gaztetxea behin behinean ixtea erabaki zen arte. Azkena alde egin zuten belaunaldiak joan zirenean, asanbladak ezin izan zuen zutik iraun. Urte ilunak etorri ziren; gaztetxea lana egiteko eta gazteen interesen alde egiteko tresna dela pentsatzetik lokal modura ikustera pasatu zen jendea. Zenbait bazegoen lana egiteko gogoz, baina gehiengo zabal batek gaur egun hain ohikoa den “pasotismoari� heldu zion. Urteak aurrera zihoazen heinean, urtemugak antolatzen ziren, antolatu egin behar zirelako, baina, hortik aurrera, ezer gutxi egiten zuen gaztetxeak. XIX. urtemuga pasatu eta hiru hilabetera, egoera jasanezina zela iritzi zioten asanbladako kideek, eta hortik itxiera. Hausnarketarako denbora tartea izan zen, funtsean, itxiera. Hiru hilabetera, barne eztabaida bat egin zen, hilabete horietako hausnarketak plazaratzeko. Barne eztabaida jendetsua izan zen, asanblada uste baino jendetsuagoa. Han hitz egin zenarekin, argi eta garbi geratu
7 1
zen jendea gaztetxearen alde egiteko gogoz zegoela. Adierazi zen gaztetxea herri bateko gazteen elkargunea dela, nortasun eta izaera berezia dituena, eta gazteon beharrak asetzen dakiena. Gazte Asanbladak gaztetxearen motorra izaten jarraituko duela berretsi zen. Gazte Asanbladan hartzen dira gaztetxeari dagozkion erabaki guztiak; gaztetxea, beraz, asanbladaren lan tresna da. Astean behin biltzen dira asanbladako kideak, eta komisio guztietako erabakiak, proposamenak eta abar mahaigaineratzen dituzte. Gaztetxearen funtzionamenduaren inguruko azterketa sakona egin ohi da, guztien iritziak kontuan hartuz. Barne eztabaidako beste alor bat hainbeste denboran lotan egondako talde eta komisioen irakurketa izan zen. Erabaki beharra zegoen betidaniko taldeekin funtzionatu behar zen, edo planteamendu guztiz berri bat proposatzea egokiagoa ote zen. Betiko planteamenduari eman zitzaion onespena, aldaketatxo batzuekin. Beraz, Txapuzas taldea, komunikazio taldea, Xiri-Miri taldea, garbiketa taldea, eta kultur eta aisialdi komisioak izango dira asanbladaren ardatzetako batzuk. Berrikuntzarik aipagarriena komunikazio taldearen sorrera izan zen. Talde honen xede nagusia da gaztetxearen eta Gazte Asanbladaren nondik norakoak helaraztea, nahiz eta horren eginbeharrak behin betikoak ez izan. Aipatzekoa da gaztetxearen inguruko atari birtual bat martxan jartzeko egitasmoa ere badela; blog bat, alegia. Oraindik, ordea, sustraitu eta eztabaidatzeko dago gai hori. Barne eztabaidaren ondorengo Gazte Asanbladan berretsi zen planteamendua martxan jartzea. Talde eta komisio bakoitzean arduradun bat izendatzea erabaki zen, arduradun bakoitzak bere taldeko funtzionamendua bultzatu eta koordinatzeko xedez. Gaur egun, jada, martxan dira finkatu ziren taldeak. Bakoitza bere esparruan ari da ekintzak antolatzen. Xiri-Miri bat kalean dago, eta bidean da bigarrena ere. Kultura komisioa AHTren inguruan dabil lanean, haren inguruko informazioa helarazteko ahaleginean. Azaroaren 27an egon zen AHTren inguruko hitzaldia, eta, urtarrilaren 30ean, antzerkia izango da seiretan, Kultur Etxeko aretoan. Aisialdi komisioari dagokionez, Mus Txapelketa antolatu zuen azaroaren 28an, eta futbolin txapelketa abenduaren 8tik aurrera. Bestalde, Txuriri, hainbeste urteren buruan gaztetxearen ikur bilakatu den txakurrari, omenaldia egin zitzaion abenduaren 7an. Gaztetxeak berpizkundea bizi duela esan genezake. Azken irekieraz geroztik, adin askotako gazteak biltzen dira han. Aspaldian ez bezala, kafea hartzeko aukera dago, barra irekita baitago egunero. Mota guztietako edariak, pata-
tak, palmeratxoak eta abar aurki daitezke. Egunean zehar bilerak, karta partidak, futbolin txapelketa inprobisatuak‌ antolatzen direnez, giroa bizi-bizi egon ohi da gaztetxean. Itxuraz ere aldatu egin da zertxobait. Sukaldea eta komuna, esaterako, pintatu egin dira, eta hormatan mota guztietako informazio kartelak dira nagusi. Baina, oro har, aldaketa handiena funtzionamenduan edo funtzionamenduak daraman martxan egin da. Gaztetxeak gaur egun eta epe laburrera duen proiekturik pisutsuena Gazte Asanbladaren XX. urtemugaren ospakizuna da. Datorren apirilean beteko ditu gaztetxeak hogei urte. Hogei urte pasatu dira 1989an Zestoako gazteriak gaztetxea lortu zuenetik. Hori dela medio, gaztetxetik pasatu diren adin guztietako zestoarrak biltzea polita litzatekeela uste du asanbladak. Hilabete guztian hainbat ekintza eta ekitaldi egiteko asmoa dago. Azaroaren 20rako deialdia luzatu zitzaien hainbat belaunalditako gazteei, guztien artean eta guztientzat ospakizun egokiagoa antolatu ahal izango delakoan. Gaztetxetik pasatu den pertsona orok eraman du zatitxo txiki bat berarekin. Hogei urte hauetan, zatitxo asko askatu eta sakabanatu dira, baina guztien artean galdutako zati horiek guztiak elkartu nahi dira, batez ere datorren urteko apirilean. Gaztetxea guztiena da, eta printzipio hori kontuan hartu beharra dago. Askotan erori da hogei urte hauetan, baina zutitu ere beste hainbestetan egin da. Hori da garrantzitsua, krisialdiak izanagatik, horri aurre egiteko ausardia eta gaitasuna izatea. Eta horixe erakutsi du asanbladak, hogei urte gorabeheratsu hauetan.
j
anire diaz nerea odriozola
agenda ab 24
ENDUA
oparitu euskaraz
ASTEAZKENA
Olentzero Kantuz taldekoak goizeko 10:00etan aterako dira Gurutzetik eta auzoz auzo ibiliko dira presoei laguntzeko dirua biltzen. Arratsaldeko 16:00etan, berriz ekingo diote Uztapide plazatik hasita. Jaiotza biziarekin ateratzen den taldeak, berriz, arratsaldeko 17:00etan hasiko du ibilbidea Eliz Ondotik.
ASTELEHENA
Errege Magoak 18:30ean iritsiko dira Akoara. Lehenengo, San Joan egoitzan utziko dituzte opariak; 19:00etan herriko kaleetara gerturatuko dira.
30
OSTIRALA
Arratsaldeko 18:00etan Sostenible antzerki taldea, Kultur Etxean.
sa 21
nta inesak Iraetan ASTELEHENA
10:30ean txupinazoa. 11:00etan meza nagusia eta 14:30ean bazkideen bazkaria.
24
•
26
05
LARUNBATA
10:00etan ziklo krosa. 17:00etan auzoen arteko futbol 7 txapelketa. 20:00etan triki poteoa. 21:00etan afari herrikoia. 23:00etan Trikizio taldea.
25
OSTIRALA
IGANDEA
Soroperi eguna. 9:00. 10:30ean ZestoaIdiakaitz txistulari taldearen ko musika bandaren kalejidiana.XIX. Barazki eta fruta ra. 12:00etan auzoko zahalehiaketa. Urolako XI. Ezti rrenei omenaldia eta jaiolehiaketa. X. Zestoako Gazta eta berriei ongietorria. Sagardo lehiaketa. Horiez gain, Ondoren, esku pilota finatalogileak eta salmenta-postu la. 17:00etan idi probak eta franko izango dira.11:00 Felix www.katalogoa.org ondoren Maider eta Itziaeta Aloña trikitilariak. Idiakaitz rrekin erromeria. txistulari taldearen kalejira.12:00 OSTIRALA Barazki eta Fruta, Ezti eta Gazta eta Sagardo lehiaketatako sari baMus Txapelketa azkarra. naketak. Jarraian Felix eta Aloña trikitilariak.12:30 Idiakaitz txistuLARUNBATA lari taldearen saioa, kalez kale. Triki-bertso-poteoa Hamaika Bertu17:30ean pailazoak eta ondoren buruhandiak eta te-ko bertsolariekin, eta euskal dantzak kalez kale. 13:30 txokolatada. Gazta eta sagardoa dastatzea, plazan. Bildutako dirua Sahararren alde izango da.14:30. Baba jana Gaztetxean.16:30. Irrintzi txotxondaleko Gizarte Zerbitzuetatik: 1.- Memoria lantzegilo taldearen Bakartxoren zapatilak, Kultur Etxean (3-10 urte biko ikastaroa. Izen ematea: Urtarrilaren 1etik 15era tartekoentzat).17:30 Herri kirol ikuskizuna, kiroldegian. AizkolaUdal Gizarte Zerbitzuetan. Otsailean hasiko da. Tokia: riak: Nafarroatik, Nazabal eta Erasun; Gipuzkoatik, Txapartegi eta Kultur Etxean edo San Joango etxe babestuetako erabilera Otaño. Harri-jasotzaileak: Goenatxo, Aimar, Ostolaza eta Izeta II. anitzeko gelan. 2. - Informatikako ikastaroa. Internet oi22:00 Naima berbena taldea Udaletxeko arkupetan. IGANDEA narrizkoa. Izen ematea: Gurutze Jubilatu Elkartean. Otsailean hasiko da. Antolatzaileak: Gurutze Jubilatu eta PenNatur taldeak antolatuta PR41aren bide alternatitsionisten elkartea 3.- “Zaintzaileak zaintzen”. Pertsona boa. Goizeko 10:00etan Gurutzetik aterata, Etorrara eta handik Sastarrainera. Baserri eskolan salda beroa hartu eta hanedadetuak edota gaixoak zaintzen dituzten familiarrei eta dik herrira. Sastarrain bailarako eta Ekain mendiko ikuspezaintzaileei zuzendutako ikastaroa. Izen ematea: Urtarrilegi ederrez gozatzeko aukera. tik aurrera Gizarte Zerbitzuetan. Kurtso hasiera: Martxoaren 16an. Antolatzaile: Zestoako Gizarte Zerbitzua eta DiTARRILA putazioko Gizarte ekintza. Irakasleak: Ingema/Matia. Zestoako San Joango etxe babestuetako erabilera anitzeko OSTEGUNA gelan. 4.- Eskulan ikastaroa; pintura teknika ezberdinak, Agiro Mendi Taldeak, urtero bezala, irteera antolatu altzarien berreskuratzea. Kurtsoaren hasiera: Urtarrilak 15 du Erlo mendira “Euskal Presoak Euskal Herrira” lemapean. Zestoako Kultur Etxean. Irakaslea: Izaskun Bravo.
30 31
28 ur 01
•U
•B
9
u daleko
berriak
AINUETXEKO PASAGUNEA.
Bainuetxeko pasagunea ez da burutu, baina kontuan izanik Erein programaren barnean % 45eko dirulaguntza duela, datorren urtean egingo litzateke obra hori. 270.000 eurotako aurreikuspena du eta 1.700 euro gastatu dira proiektu horren alternatibei buruzko DVDarekin. Abenduaren 15etik 19ra bitartean pleno aretoan egon da ikusgai jendeak bere botoa eman dezan. A aukera goiko pasagunea. Ezaugarriak: hormigoizko euskarria izango du, beiraz hornitutako igogailuarekin. Pasagunea metalikoa izango da. Aurrekontua: 186.385,73 euro (31.011.976 pezeta) B aukera lurpeko pasagunea. Ezaugarriak: hormigoizko egitura izango du eta aurreikusitako zoladurak ere hormigoizko baldosa eramango du. Aurrekontua: 269.342,29 euro (44.814.787 pezeta)
• 2ALDATZEA ERABAKI DA.. Ezker abertzale008KO UDAL AURREKONTUA
ko bost zinegotzien botoekin atera zen aurrera erabakia. EAJko zinegotziak abstenitu egin ziren eta EAko zinegotzi bakarrak aurka bozkatu zuen. 2008rako aurreikusita zeuden zenbait proiektu gauzatu gabe geratu dira. Maiatzean onartu ziren aurrekontuak eta ezker abertzalearen esanetan ez dute denborarik izan guztiak martxan jartzeko. Bi dira gauzatu gabe geratu diren proiektuak: Arroa Beheko plaza konpontzeko proiektua eta TS fundiciones-etik Ekainberrira doan oinezkoen bidea egiteko proiektua. Horiez gain, Alondegi etxeko lokalak erosi dituzte bertan liburutegi berria eta erabilera anitzeko gela ipintzeko, baina oraindik ez dituzte prestatu. Proiektu hauetako bakoitzak 30.000 euro inguruko aurrekontua zuen eta aurten jada gauzatzerik ez daudenez, aurrekontu hori zeroan uztea erabaki dute. Modu horretan datorren urteko mailegua 120.000 eurotan murriztea lortuko dute. Ezker abertzaleak hasiera batean egindako proposamena atzera bota zuten gainerako alderdiek eta adostasuna lortze aldera EAJk proposatutako neurrietako batzuk onartzea erabaki zuten, aipatutako lau aurrekontu horiek aurten bertan behera uztea hain zuzen ere. Hala ere, EAJ abstenitu egin zen, ez baititu nahikotzat jo hartutako neurriak. EAk aurkako botoa eman zuen, bere taldea ez baitago ados gastu arruntek izan duten gorakadarekin.
1