219.qxp_55 27/9/20 23:12 Pรกgina 1
2020 iraila
219 zk.
219.qxp_55 27/9/20 23:12 Pรกgina 2
640 917 626
943 052 761
219.qxp_55 27/9/20 23:12 Página 3
3
Birusak birus, elkarrekin eta elkarrentzat
Martxoan ezagutu genuen elkar koronabirusak eta guk. Nik ez dizuet azalduko nolakoak izan diren hilabete hauek, bakoitzak beretik biziko zituen; batzuek hobeto, beste batzuek okerrago. Ez du alde egin, eta ikasturteari hasiera emateko garaia iritsi da. Herritar askorentzat egunerokora itzultzeko garaia da, oporrak bukatuta, haur-gazteak ikastetxeetara eta helduagoak lanera. Nola hasi, ordea, gure tokitik atera gaituen birus hau tartean dela? Jone Bergarak ondoko izenburua jarri dio bere artikuluari: "Etenaldiz etenaldi martxan". Izenburu oso egokia iruditu zait idatzi duen artikulurako. Ohituta gaude errutinara eta hortik atera gaituen gertaera nolanahikoa ez bada ere, betikora itzultzeko ahalegina egiten ari da herria. Jonek hainbat talderen itzulera kontatu du, hala nola, dantza taldea, Musika Eskola, Musika Banda, Gazte Asanblada, Arte Eszenikoen Eskola, Gaztelekua, eskola kirola eta ikastetxea. Batzuk geldirik egon dira gaur arte, beste batzuk zerbaitetan hasiak dira, eta internet bidez aritu denik ere bada. Guztiek, birusak birus, elkarrekin aritu nahi dute, elkarrentzat egin, eta elkarri opa. Talde eta elkarte bakoitza egoera berezi honetan jarduteko prestatu da edo prestatzen ari da, horrek esan nahi du korrontearen aurka egiteko erabaki sendoa dutela. Izan ere, zerbaitegatik esango da gizakiak izate soziala duela. Jone, herriko taldeekin aritzeaz gain, Udaleko Gizarte Zerbitzuetako eta Elikagai Bankuko ordezkariekin eta Bainuetxeko langileekin egon da. Hasieran esan dugu azken hilabeteetan errotik aztoratu gaituen gertaera, bakoitzak oso modu desberdinean bizi izan duela. Herritar batzuk sufritzen ari dira, haien etxeetan birusak ondorio ekonomikoak ekarri dituelako. Joneren artikuluaren ondoren Gurutze Lopetegiri egindako elkarrizketa irakurri dut. Kirolari amorratuaren hitzak irakurrita, berriz ere taldearen garrantzia, elkarrekin jarduteak gizakiontzat duen balioa, etorri zait burura. Gurutze korrika, igeri, eskaladan, bizikletan… zein kiroletan ez da aritu. Hala ere, elkarrizketaren une batean hauxe dio: "… baina praktikatzen nituen kirolak oso bakartiak ziren eta gero eta gogorragoak egiten zitzaizkidan". Eta zer pasako burutik eta Zumaian arraunean hastea. Oso gogorra kirola, baina taldean egitekoa. Azken hilabeteotan, beste guztiok bezala, ez du arraun kideekin elkartzeko aukera handirik izan eta etxean bakarrik entrenatu behar izan du. Talde kirola aukeratu eta etxean bakarrik ergometroari eragin eta eragin. Zorte txarra! Ez dakigu Gurutze ikasturte honetan traineruan sartuko den berriz. Gurutzerekin edo Gurutze gabe Zumaiako emakumeek batera egin beharko dute arraun, trainerua zuzen joatea nahi badute. Ea Zestoan ere batera arraun egiteko gai garen, premia izango dugu, eta haizea kontra.
diruz lagundutakoa
onintza irureta azkune
d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna
a
rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola
d
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
219.qxp_55 27/9/20 23:12 Página 4
Etorkizun gorabeheratsua Karmelek niretzat “sorpresa” bat zuela esan zidanean, beste zerbait espero nuen! Nire opari gustukoen inguruan hitz egiteko berriz geratu beharko dinagu, aurrekoan ez zitzaian batere garbi geratu eta, je, je. Txorakeriak alde batera utzita, zure galderan murgilduko naiz. Karmelek esan bezala, duela hiru urte amaitu nituen Lehen Hezkuntzako ikasketak, oraindik ez naiz maiztasunez hasi lanean ordea; ordezkapen laburren bat egin dut, baina zorterik gabe. Itxaron egin behar nire aukera iritsi arte! Haurren heziketari dagokionez, ikasturtea zalantzaz josia dator. Berez, ikasturtea irailaren 7a inguruan hasiko zela iragarri zuten, baina oraindik pandemian bete-betean murgilduta gaudela kontuan izanda, eta egoera okerrera doala ikusirik, neurri askoz betetako ikasturte hasiera izaten ari da. Garbi dago, nire iritziz behintzat, haurren heziketarako egokiena haurrak eskolara joatea dela, online bidezko klaseek asko mugatzen baitute euren garapena. Batez ere, hutsune handiena ebaluatzerako garaian ikusten dut. Nahiz eta klase guztiak jarraitu eta lan denak egin, irakasleek banan banako nolabaiteko jarraipena egiteko zailtasun handiak izango dituzte. Gurasoek ere ez dute batere lan erraza izango; izan ere, askok goizez lanera joan beharko dute, eta baliabiderik ez dute izango haurrak norbaitekin uzteko. Zer egingo dute? Egoera zailak datoz, beraz, nire animoak guraso, irakasle eta haur guztiei. Esan bezala, etorkizunak ez dauka itxura onik, kontraesan eta logika gutxiko erabaki asko hartzen ari baitira. Zoritxarrez gainera, gehien sufritzen duten esparruak hezkuntza eta kultura izaten dira. Ni “musikaria” naizen aldetik, musika eskola eta antzekoek nola funtzionatuko duten jakin nahiko nuke, esaterako. Gure herri txiki honetan musikarako joera izugarria da, ikusi besterik ez dago zenbat musika talde irteten diren. Baina harrigarriena, hain biztanle gutxiko herri batek udal musika banda edukitzea da. Bandako partaide naizen aldetik, luzaro jarrai dezala nahiko nuke, eta horretarako, musika gustuko duten gazteak behar dira. Beraz, nire enbidoa Beñat Etxaberi zuzenduta doa. Horren inguruan erantzun egokia emango didala ziur bainago. Beñat, hainbat musika eskolatan ibiltzen zaren heinean, nolako ikasturtea espero duzu hasiberri den hau?
enbidoa
pablo blanco
pintada.
Komun publikoa noiz? Ia sei hilabeteren ondoren, haurrak eskolara itzuli eta arratsaldeak elkarrekin jolasten pasatzeko grina izugarria da. Zorionez, haurren eta gurasoen elkargune da berriro ere Zestoan parke-frontoi ingurua. Nahiz eguraldi ona edo txarra, hortxe dabiltza gure herri eta auzoetako haurrak. Bistakoa denez, horrelako lekuetan hainbat behar sortzen dira, tartean komunera joan beharra. Egunean zehar, herrian kalean dabilen edonori ere etor dakioke premia. Gaur egun, Zestoako herrian komun publikorik irekita ez izateak sortzen dituen eragozpenak adierazi nahi dira idatzi honekin. Badakigu ez direla garai onenak, baina kiroldegia eta kultur etxea itxita edo erdi itxita egonik, haurrak bazter guztietan arrastoa uzten hasiak dira. Zer adinetara iritsi arte onartuko diegu hori? Noiz hasiko gara hori ez egiteko erakusten? Pixa egin daiteke eta besterik? Non egin daiteke? Belarretan? Hormetan? Ea bada, asko luzatu edo ahaztu aurretik, bakarrik garbitzen den komun horietako bat dugun parkean eta gure haurrak kiroldegi, kultur etxe, taberna eta elkarteetara edo kaleko edozein bazterretara eraman beharrik ez dugun izaten norbere premiak egitera.
guraso bat eta bi eta hiru eta lau
bota librean
219.qxp_55 27/9/20 23:12 Página 5
Urak dakarrena. Zazpi hilabete dira hau guztia hasi zela. Horietatik bi etxean sartuta, lanera joateko orduetan izan ezik. Maiatzean, pixkanaka, utzi ziguten ateratzen eta “normaltasun berrira” pasa ginen. Positiboak ia desagertu eta ihesari ekin genion edonora. Saiatu gara “ez-jaiak” ospatzen segurtasun neurri denak hartuta, eta joan gara oporretara, ahal zen Norbere egia Azken hilabete hauetan nork ez lekura, berdin ditu kanpoan edo barruan kontraesanak bizi izan? Era zion nora. Ez dugu bateko eta besteko edukiak aurki ditzakegu, komunikapentsatu ikasturbide gehienetan alderdi batekoa entzuten baditut ere. te berri, arraro, ez Horren aurrean galdera honen bueltan ibili gaitezke: ohiko bat gainera Nork du arrazoia? Non nola zetorkigun. Bat-batean konturatu gara uda dago egia? Zein ari da onberoak ez duela birusa lozorrotzen. Beti pentsatu gi eta zein gaizki? Koroizan dugu: “Eskerrak erakundeak zein irakasleak nabirusaz harago, horixe dena antolatzen dabiltzan”. Kar, kar, kar! izan da historian zehar Eta gure herriko haurrek? Zer egin dute 1936ko eta esparru desberdinegerra ondoren izandako “oporraldirik” luzeenean? tan gerra, gatazka, gaizki Nola ibili ote dira aisialdia antolatzen? Hemen daulertu eta urrutiratzeetator alde ona. Igerilekurik gabeko herrian, UK06 ra eraman gaituena. edo UK03 busak hartu eta han joan dira ondartzeLotura zuzena dago sortara. Beste asko herriko ibai inguruetan ibili dira, tzen ditugun pentsamenirudimenak muturreraino eramanez, hutsik dagoduak sentituko dugunarekin, eta horiek, oinarrian dituen futbol zelai triste batetik eta goizeko zortziegun beharrekin. Eta hori guztia hartuko ditugun erabaki, tan AP-8ak adinako trafikoa duen zubi zahar eta jokaera edo jarreren isla izango da. estu batetik metro gutxira. Denok behar dugu segurtasuna, babesa, konfiantza, afekIrtenbide ez hain garestiak eta teknikoki ez hain tua, askatasuna, gauzak zentzuz egitea… Eta horregatik, zailak ziur badaudela. Baina dirudienez, hemen askotan, geure barruan ere zatiketa, nahasmena edo gure ere urak dakarrenaren zain gaude. Ez dago inkeskontraesanak izango ditugu lagun. Atzo lagun batek esatarik, ez bilerarik. Haurrei ez zaie galdetu, ez zaie ten zidan, “ni kontu horrekin bipolar nago”. Beraz, gure galdetzen. Ez dago herritar sektore horrekiko bepentsatzeko moduak eta jokatzeko moduak desberdingirunerik. Herri honen etorkizun izango direnak, tzen gaitu, baina jokaera horiek izatera mugitzen gaituen ahaztuak ditugu. beharretan bat egiten dugu. Zorionez, mundu guztiko autokarabanen errefeJoko horretatik irten gaitezke, norbere barruan dugunari rentzia gara Google delakoan. Egunero izan eta entzunez, eta horri jarraituz. Hor aurkituko dugu bakoiizango ditugu haien gorotz eta txizak musu-truk tzaren egia eta egiteko dugun bidea. Ez da ez zuzena, ez husteko prest, prozesio amaigabean. okerra izango, bakoitzak bizitza honetan ikasteko dugun Urak dakarrena ez, baina, eramaten dituena, hori zeharkatzeko egin behar dugun bidea baizik. IbilbiLauiturrietako zakarrontziek gainezka egiten dudea barruak esaten digunarekin egitea izan daiteke gure tenean, jendeak haizearen mende uzten dituen zeregina; eta hori elkarrenganako onarpen, begirune eta plastiko eta beste hainbat kutsagai dira. Normala laguntza eskainiz egitea lortzen badugu, ibilbidea xamuizan baita, abuztuan behintzat, jendez lepo ibili rragoa egingo zaigu, epaiketa eta kritikak alde batera den gune horretako zakarrontziak beteak ikusutzita. tea. Eta bazterrak zikin, jendeak “nik ez ditut nire Desberdin pentsatu, jokatu, sentitzen duen pertsona hohondakinak eramango, zergak ordaintzen ditudarren aurrean, keinu maitekor bat jarri nahi dut. Kanpolako” esango balu bezala. Hori guztia urte osoan ratzen ez badut ere, barruan leku berezia egin nahi diot. ikusteak, urtean behin egiten den ibai garbiketa Emozionalki neurri horietaraino kutsatzeko gai izan ga“sinbolikoak” ez duela askorako balio pentsatzera ren beldurraren pandemia honetan, itxaropena, alaitasunarama. na, maitasuna, begirunea… ere kutsatzeko gai izan gaitezEz gaitzala urak eraman leporaino gaudenean, ez ke. Animatzen? behintzat zakar artean.
.
nerea mendizabal
asier mendizabal
5
jardunian
219.qxp_55 27/9/20 23:12 PĂĄgina 6
Geldirik egoten ez dakien horietakoa da Gurutze Lopetegi Salegi (Zestoa, 1986), erronkak eta gauza berriak probatzea du gustuko, eta kirola maite du. Korrika, bizikleta, arrauna, eskalada... Ura, mendia edo asfaltoa, edozertara animatzen da. Hitz etorria ere ez du nola nahikoa, hori Lopetegi aldetik omen datorkio. Kalean ez dugu asko ikusiko, badira hiru bat urte Zestoatik IbaĂąarrietara joan zela bizitzera. Gurasoak baserritarrak izanik, beti tira izan dio baserriak, mendiak. Baita itsasoak ere, askotan ibili da arraunean hasteko tentatuta eta azkenean, lesio bat tarteko, animatu egin zen. Zumaiako Telmo Deun elkarteko traineruan arraun egiten du. Iraileko bigarren asteburuan, denboraldia bukatu berritan elkartu gara berarekin. Atsedenerako egunik hartu gabe, kirola egiten jarraitzen du. Ababorretik aritzen da, aurrekalari lanetan; ziabogan patroiari ontzia biratzen laguntzen dio. Ziabogara iristeko, ordea, hasi egin behar. Hiru, bi, bat... estatxa askatu eta bagoaz!
Denboraldi arraro edo gogor baten bukaera izan da ezta? Bai, hala da. Esango nuke arraroa eta gogorra izan dela. Arraroa izan da ohituta gaudelako arrauneko entrenamendu progresiboetara. Eta aurten, denon bizitzak bezala, entrenamenduak ere hankaz gora joan dira. Eta gogorra; lehorreko lana beti da astuna, eta ergometroarekin eta bakarrik aritu beharra zer esanik ez. Egia esan, ez digute entrenamendu bakar bat ere barkatu. Inoiz ez dugu garbi izan lehiatuko ginen edo ez, baina hala ere lanean jarraitu dugu.
219.qxp_55 27/9/20 23:12 Página 7
1
Itxialdian, etxe barruan, nola entrenatzen da? Alde positiboa ere izan du, norbera organizatzen baita horrela. Ez dugu izan entrenatzeko ordu jakinik. Ni etxetik telelanean aritu naiz eta nire ordutegiaren arabera antolatu naiz. Espazioa da beste faktore garrantzitsua. Kasu horretan, nik suertea izan dut, baneukan lekua ergometroan eta bizikleta estatikoan ibiltzeko eta horietan entrenatu naiz. Egunero? Astean egun bat uzten ziguten libre. Berez asteartea, baina horretan izan dugu malgutasuna.
“Lehorreko lana beti da astuna, eta ergometroarekin eta bakarrik aritu beharra zer esanik ez”
Ederra izango zen bada, itxialditik irten eta itsasora sartu zineten lehen aldia... Normalean lehorreko lanak bukatu eta itsasoan hasten gareneko sentsazio berak izan genituen, nerbio berak genituen, urduri geunden... Trainerua uretara ateratzea ikuskizuna izan zen, oso berezia. Azken bi aste horietan ezezkoen gehiago geunden, baiezkoan baino. Azkenean, hilabete bat edo izan dugu lehiatzen hasi aurretik, uretan ibiltzeko. Gustura gelditu al zarete egin duzuen denboraldiarekin? Entrenamenduetan bagenuen beldurra, pentsatzen genuen agian ez ginela beste urtetan bezain indartsu iritsiko lehiatzera. Ikusi da, ordea, lehorreko lanak fisikoki mantentzen lagundu digula. Urte batzuk lehiatu gabe ibili ondoren, eta jende berri askorekin aurreko urtekoak oso denboraldi ona irten zuen. Orduan, itxaropen onak genituen aurtengorako, baina ez gara iritsi aurreko urtekoa egitera. Puntu batengatik play-offetatik kanpo gelditu gara eta aurten bandera bakarra lortu dugu. Hor egon gara bai-ez, bai-ez, baina ez gehixeago irten dira. Baina Kontxako estropadara sailkatu zarete. Beldur ginen, ikusten genuen talde batzuk azken egunetan goraka zetozela, eta edozer gerta zitekeen. Erlojuaren aurka ondo moldatzen gara eta ikusi zen txukun irten zitzaigula. Horrekin gustura. Baina aurtengoan Donostiako arrapala huts-hutsa. Nik urtero esaten diot entrenatzaileari ez dela justua egun bat hainbeste baloratzea, guk bi hilabete daramatzagunean arraunean; baina aitortu behar dut aurreko urtean Donostiako “arranpla” ikusi nuenean haluzinatuta gelditu nintzela. Parrandagatik Parte Zaharreko giroa ezagutzen nuen, baina arrapala ez. Aurtengoa oso tristea izan da. Aurtengoa ez zen Kontxako bandera irabazteko urtea. Kar, kar, kar! Ez, ez. Ontzitik irten eta zuzendaritzakoei esan nien sei urte falta zaizkigula bandera irabazteko. Aurreko urtean zortzigarren, aurten zazpigarren, sei urtean banderaren jabe izango gara! Kar, kar, kar! Arrauna probatzen duten gehienak bezala, ikusten dut zu ere harrapatu zaituela. Gerora hasi zara zu arraunean. Zer dela eta? Beti egin izan zait deigarria, zestoarrak ere ibili izan dira eta baneukan kuriositatea. Agian, gauza berriak probatzeko adina ez neukala iruditzen zitzaidan, baina praktikatzen nituen kirolak oso bakartiak ziren eta gero eta gogorragoak egiten zitzaizkidan. Horrela, korrika lesionatu egin nintzen. Orduan, fisio batengana jo nuen, arraunlaria zen. Hark konbentzitu ninduen. Ez zara zestoar bakarra traineruan... Bi zestoar, iraetar bat eta bi Arroabeko gabiltza.
7
219.qxp_55 27/9/20 23:12 PĂĄgina 8
Zestoako batela osatzeko moduan zarete orduan! Bai, bai, halaxe da. Ontzian kostakoak baino lehorreko gehiago gabiltza. Azken urteetan emakumeen arraunari ikusgarritasuna eman zaio, baina oraindik asko falta da berdintasunera iristeko ezta? Nik uste dut kirol gehienetan hasi garela emakumeak gehiago ikusten. Arraunean ere bai, aldarrikapen asko egin dira berdintasunaren alde, baina oraindik pauso asko falta dira. Ez gaude egoera berean. Ikusten da badagoela gogoa eta bagoaz pixkanaka. Baldintza ekonomikoez aparte, distantziak ere ez dira berdinak. Gizonezkoak hiru ziabogatara, emakumeak batera. Nola ikusten duzu hori? Sarietan ezberdintasuna dago eta distantzietan ere bai. Guk ez dugu inoiz esan gutxiago egin beharko genukeenik. Guk beti esaten dugu: maratoi erdirako entrenatuz gero, maratoi erdia korritzen duzu, eta maratoirako entrenatuta maratoia korritzen duzu. Kondizioak bere garaian horrela jarri ziren eta horretara egokitu gara, baina eztabaida beti dago irekita. Telebistak ere asko agintzen du. Bai, hala diote, bai. Arraunetik bizitzea zaila da eta emakumeen kasuan ezinezkoa. Zer ogibide duzu? Gizarte hezitzailea naiz eta ikasketak amaitu nituenetik lanean nabil suertez. Lan dezente egin dut atzerritar gazteekin, eta azken urteetan familia bitartekari lanetan ibili naiz. Aurten Deustuko Unibertsitatean klaseak emateko aukera suertatu zait eta horretan hasi naiz. Egoera gogorretan bizi den jendearekin lan egitea egokitu zaizula pentsatzen dut. Arrisku egoeran dauden gazteekin egin dut lan. Laguntze prozesuetan ibili naiz, gazteei jarraipena egiten nien eta laguntza eman. Hasieran guztiak Euskal Herrira etorri berriak ziren, eta gehienak bakarrik gainera. Harrera etxeetan zeuden eta handik irtetean, gizarteratze plan bat zeukaten. Nik laguntzaile papera betetzen nuen. Lan gogorra, baina era berean berezia izan da. Oroitzapen oso onak ditut, susto batzuk ere bai tartean, baina inondik inora ez nukeen aldatuko lan hura. Hala ere, unibertsitatean esaten ziguten denbora bat pasatutakoan kolektibo batekin zuzeneko lanean, komeni dela tartean behin aldaketaren bat. Ni konturatu nintzen lana asko gustatu zitzaidala, baina ziklo hori amaitu zela. Eta orduan familia bitartekaritzan hasi zinen. Bestelako egoerak ziren, egoera potenteak, haurrak bitarteko. Alde ona da pertsonalki interbentzio hori ez duzula egiten, ez dago esku-hartze zuzenik. Gatazkan paper neutroa daukazu, gatazka kudeatzeko laguntzaile zara, baina ez duzu parte hartzen zuzenean. Haiek berak dira protagonistak, beraiek joan behar dute egoerari buelta nola emango dioten erabakitzen, eta nik interbentzio hori faltan bota dut. Nik saltsa behar dut. Orain ikasleekin bilatu beharko duzu saltsa. Hori da. Bestelako profila da, baina uste dut oso interesgarria izan daitekeela gazteentzat orain arteko lanetan izan dudan esperientzia. Aurten probatuko dut eta ea nola moldatzen naizen. Ez naiz irakaskuntzan aritu orain arte, klaseak gaztelaniaz eman behar ditut... erronka ederra dut aurretik! Urte berezi samarra irakaskuntzan hasteko... Orain arte asko bultzatu da aurrez aurreko lana, ikasleen arteko elkarlana; baina egoera guztiz aldatu da. Aurreko ikasturtea online bukatu behar izan dute eta orain erdibideko zerbait egingo dugu. Klase erdiak aurrez aurre eta beste erdiak etxetik.
ARRAUNA PROBATU NAHI??
12 eta 17 urte bitartean badituzu Arrauna gustatzen bazaizu eta Zumaiako arraunlaria izan nahi baduzu Deitu telefono honetara eta informa zaitez! 626 483 282
219.qxp_55 27/9/20 23:12 PĂĄgina 9
1
Beraz, aurrez aurre eta pantaila atzetik arituko zara. Bai, bai. Eta teknologia berri horiek ez ditut nik oso lagun. Nire lanagatik, pertsonekiko hurbileko tratua gustatzen zait. Lanbide aldaketaz gain, duela gutxi bizitokia ere aldatu duzu. Gurasoak baserritarrak izan dira eta oso lotuta egon gara baserriari. Bartzelonan bizi izan naiz, Hego Ameriketan ere ibili nintzen lanean, baina garbi neukan, aukera izanez gero, mendi inguruan bizi nahi nuela. IbaĂąarrietara joateko aukera sortu zitzaidan, nire proiektu pertsonala izan da eta momentu honetan uste dut inoiz hartu dudan erabakirik onena izan dela. Etxetik kanpo nahiko lan ez eta etxean ere lanean jarraitu behar? Aurtengo konfinamendu garaiko proiektua baratzea izan da eta gero aitak beti han izan ditu animaliak. Zaindari ofizial moduan aitak segitzen du, nik langile soil moduan laguntzen diot. Kar, kar, kar! Behiak, ardiak, ahuntzak, astoak, txakurrak... denetik dugu. Lana ematen dute, baina pila bat disfrutatzen dut. Lan gogorrena aitak egiten du, baina han gaude gu ere.
“Uste dut oso interesgarria izan daitekeela gazteentzat orain arteko lanetan izan dudan esperientzia�
Ikusten dut ezin duzula geldirik egon. Etxea gobernatu behar egunero, asteburuan bukatu duzue arraun denboraldia; baina aste honetan esan didazu ez daukazula deskantsatzeko asmorik. Kar, kar kar! Niri kirola gustatzen zait, denetik. Eskaladan ibili naiz pixka bat; bizikleta eta korrika, mendia, asfaltoa berdin zait zer; igeriketa ere asko gustatzen zait. Orduan, azken hilabeteetan arraunean bakarrik ibili naizenez, aste honetako erronka egunean kirol bat egitea da. Asteartea da. Atzo eta gaur zertan ibili zara? Atzo, zer eguraldi zegoen ikusita, bizikletan ibili nintzen. Aspaldian errepideko bizikletari gurpilak puztu gabe nengoen, atzo puztu eta kosta bueltatxoa egin nuen. Gaur, berriz, Donostiako Kontxako badiari, uharteari atzetik eta badiari aurretik, kayakean eman diogu buelta, lau bat kilometro egin ditugu. Kontxaren beste ikuspegi bat... Hori da. Han nenbilela, esan diot neure buruari: ikusten, hirugarren kalea laugarrena baino askoz hobea zen! Kar, kar, kar! Eta datozen egunetarako zer asmo? Bihar adibidez, korrika daukat pentsatuta eta ostegunean eskalada. Gero, eguraldiaren arabera, ikusiko dut beste zer kirol okurritzen zaizkidan.
Aurre denboraldiarekin hasi zarela ematen du. Ba ez dakit, adinak ere zer pentsatua ematen dit. Aurten hilabete eta erdi hau hartu nahi dut lasai pentsatzeko, gozatzeko. Aprobetxatuko dut gogoak emandako kiroletan aritzeko eta gero ikusiko dugu.
amaiur aristi
9
219.qxp_55 27/9/20 23:12 Página 10
danbolin.eus
Ane Urbieta eta Nerea Lopetegik Trikitilari Gazteen Zarauzko XL. Txapelketa irabazi dute
Irailaren 2an, Trikitilari Gazteen Zarauzko XL. Txapelketa ospatu zen Zarauzko Modelo aretoan, eta Ane Urbieta eta Nerea Lopetegik eskuratu zuten txapela. Txapelketan parte hartzeko izena zazpi bikotek eman bazuten ere, Hernaniko bi bikotek ezin izan zuten Zarauzko oholtza gainera igo PCR probak egin behar zituztela eta. Beraz, bost bikoteren artean ospatu zen Trikitilari Gazteen Zarauzko XL. Txapelketa.
‘Preziyo juxtua’ lehiaketa antolatu du merkatari elkarteak
Eskualdeko merkatarien elkarteak elkarlanean sortu dute "Prezio justua" kanpaina. Azkoitiko Herrixen, Azpeitiko Bertan eta Zestoako Zestoa Zuretzat elkarteek produktu eta zerbitzuz osatutako hiru erakusleiho prestatu dituzte. Herri bakoitzean bana eta herritarrek, leiho horri dagokion prezio zehatza asmatu beharko dute. Urriaren 5etik 25era bitartean egongo da kanpaina martxan. Herri bakoitzean izen propioa izango du, eta Zestoan, "Preziyo juxtua" deituko da. Erakusleihoa Ugarte eta Kutxa arteko lokalean egongo da. Elkarteko dendetan erosketak eginda, papertxo bat banatuko da eta bertan azalduko dira lehiaketan parte hartzeko pausoak.
Grises taldeak eta Jagoba Astiazaranek disko bana kaleratu dute
Musikari zestoarrak lanean dabiltza burubelarri. Horren isla dira, Jagoba Astiazaran eta Grises boskotea. Disko bana kaleratu berri dute. Astiazaranek, ‘Arineketan’ izeneko lana kaleratu du Iñar Sastrerekin batera. Duela 200 urte jasotako euskal doinu eta erritmoak oinarri hartu eta eguneratu egin dituzte. Zestoan egin behar zuten diskoaren aurkezpena baina Covid-19aren agerraldia dela eta, atzeratu egin da ekitaldia. Grises boskotea ere bueltan da ‘Talisman’ lanarekin. Zestoarren seigarren lana da. Eñaut Gaztañaga taldekidearen Gaztain estudioetan grabatu eta nahastu dute lana eta Víctor Cabezuelo eta Jurgi Ekizaren musikariek kolaborazioak izan dituzte. Covid-19ak sortutako krisiaren eraginez atzeratu behar izan dute lanaren kaleratzea.
Zestoako San Juan Fundazioko langileak omendu dituzte ‘IV. Euskal Herria Txapela’ finalean
Pasa den irailaren 5ean ‘IV. Euskal Herria Txapela’ finala jokatu zuten Realak eta Osasunak. Partida aurretik, Zestoako San Juan Fundazioko zein Lizarrako San Jeronimo zaharren egoitzako langileak omendu zituzten. Izan ere, COVID-19ak eragindako larrialdi egoeran adineko pertsonen osasuna eta zaintza bermatzeko asmoz, aipaturiko bi kolektiboek itxialdia egin eta egoitzatik irten gabe gelditu ziren. Egindako lana aitortzeko, San Juan eta San Jeronimo egoitzetako ordezkariak Reala eta Osasunaren arteko norgehiagokan izan ziren.
219.qxp_55 27/9/20 23:12 PĂĄgina 11
1
1 Zestoako Osinbeltz presa eraitsi dute
Zestoako Udalaren baimenarekin, Uraren Euskal Agentziak Zestoako Osinbeltzeko presa eraistea erabaki du. Presa, izen bereko zentral hidroelektrikoari ura emateko erabiltzen zen, baina 1983ko uholdeen ondorioz, instalazioak erabilezin geratu ziren eta orduz geroztik utzita zegoen. Eraispenaren helburua, Urola ibaiko arrain-faunaren iragazkortasuna lortzea da, Zestoa parean arrainen ibilbidea oztopatzen duen hesi fisikoa kenduz. Honekin, arrainen zirkulazio naturalagoa eta dibertsifikatuagoa berreskuratuko da, presaren eraikuntzaren aurreko egoeraren antzeko baldintzetan. Konportak duen ondare-balioa dela eta, aztarna gisa kontserbatzea erabaki dute. Lanak amaitutakoan, sarbidea sortzeko erabilitako materialak kendu eta bertako landaredi potentziala landatuko dute (haltzadi kantabriarra).
Moriako errefuxiatuen kanpalekurako janari bilketa egingo du Portalek
Zestoak ere bat egin du Zaporeak taldea aurrera eramaten ari den janari bilketa erraldoiarekin. Greziako Lesbos uharteko Moria errefuxiatuen kanpalekuan, lehen gutxi ez eta, koronabirus kasuak geroz eta gehiago dira eta orain gainera sutea sortu da, bertako larrialdi egoera areagotuz. Portale arduratu da Zestoako bilketa egiteaz. Elkartasuna adierazi nahi izan du bertako errefuxiatuek bizi duten egoerarekin. Herrian bildutako janaria Zarautzera eraman dute.
Covid-19 birusaren agerraldia kaskoan
Abuztua bukaeran ere izan ziren Osasun saileko jakinarazpenetan kasu positibo bakarren batzuk, baina, herrian "normaltasuna" zen nagusi. Irailaren 17an piztu zen aurreneko argi gorria, azken orduetan 7 kasu positibo izan zirela baieztatu zenean. Astebururako iragarrita zeuden kultur ekitaldiak bertan behera uzteko erabakia hartu zuen Udalak orduan. Azken egunetan birusak "egoera kezkagarria" sorrarazi zuela adieraziz. Baieztatutako kasu positiboen kopuruak goruntz jarraitu zuen eta eragina sumatzen hasi ginen herrian; San Juan eta Gisasola egoitzetan bisitak eta irteerak bertan behera utzi zituzten, Udalak ere eraikin publikoak itxi zituen eta tabernak ixtea ere adostu zuen jabeekin. Irailaren 21ean ikastetxeko gela batzuk konfinatu egin zituzten, herriko establezimenduak etxerako zerbitzua eskeintzen hasi ziren, Mankomunitatea konfinatuak hondakinak nola atera behar dituzten ohartarazten, kaleko desinfekzio lanak indartuta‌ Ez zen gutxiagorako, asteburu bakarrean 16 kasu positibo atzeman zituen Osakidetzak eta tartean Udal gobernuko kideak. Herrian alde guztietako hedabideak izan genituen eta gure egoeraren berri eman zuten hedabide guztietan. Danbolinen zenbaki hau inprentara bidali dugunean, irailaren 24 arteko datuak zenbatuta, 41 izan dira azken agerraldi honetan positibo eman duten herritarrak eta 200dik gora dira konfinatuta daudenak. Beldurra, kezkaren eraginez edota arduraz erdi autokonfinatu egin diren herritarrak ere asko izan dira. Kaleak hutsik ikusi ditugu egunotan. Mikel Arregi alkatearen esanetan; "Neurriak garaiz hartu izanak dirudienez eragina izan du eta bilakaera ona izan da, egoera kontrolpean egoteraino. Baina ikusi den bezala, Covid 19aren kutsatze ahalmena haundia zein azkarra da eta etorkizunean beste agerraldirik izan ez dezagun neurriak ondo betetzea erabakigarria izango dela. Udalaren aldetik, herritarren jarrera eta tabernariek egindako esfortzua bereziki eskertu nahi da, izan ere, herri bezala erantzunez, arazoari errazago eta era eraginkorragoan aurre egiten zaio. Hau etorkizunerako ikasgaia ere izan da".
219.qxp_55 27/9/20 23:12 Página 12
EXISTITZEN DELA, EZ DELA. BADELA, EZ DELA. HEMEN DUGUNIK EZIN UKA ETA HORREKIN BIZI BEHARKO DUGULA PIXKA BATEAN ERE EZ. IKASTEN IGARO DUGU URTE ERDIA ETA EGUNETIK EGUNERA MOLDAKETETAN DIHARDUGU ORAINDIK. BAINA ZESTOAK NOLA HASI DU IKASTURTEA? ZER MARTXA DUGU HERRIAN 2020KO IRAIL BEREZI HONETAN? JAKIZU IRAKURLE, KOKATZEKO, ALE HAU INPRENTARA BIDALI DUGUN ASTEA, KASU POSITIBOEN AGERRALDIAREN ASTEA IZAN DELA: ERAIKIN PUBLIKOAK ITXITA, ESKOLAN GELA BATZUK KONFINATUTA...
Gaztelekuko ordutegia txandatan banatuko da: ostegun arratsaldetan, bi txanda egongo dira 3. zikloko ikasleentzat; eta ostiral eta larunbat arratsaldetan, hiruna txanda DBHkoentzat. Txanda bakoitzean hamalau erabiltzaile sartu ahalko dira. Eta txanda erreserbatzeko, aurrez izena emateko aukera egongo da. Datozen asteetan, Gaztelekuko Ikasturte hasierarekin batera, denbora libreko ekintzei ere berriro ekin zaie. jardueretarako izen-emate Aurten jakinekoa da ikasturtea berezia izango dela, eta herriko taldeak orokorra zabalduko da, eta egokitzapenetan dabiltza. informazio osoa argitaratuko Itxaropena dantza taldea martxotik irailera bitartean da www.zestoagazte.zestoa.eus webgunean. Eskola kirolekoak ere ez daude geldirik geldirik egon da. Irailean eskaintzekoak ziren egoteko. Gipuzkoako Foru Aldundiak emanaldirako entseguak egiten ibili dira helduak, baina onartu du entrenamenduekin hastea eta gaztetxoak geldirik. Idiazpiko gela txikia da, orain gomendio batzuk ere eman ditu: lehiaketa arteko taldekide kopururako, eta aztertzen ari dira gabeko jarduerak izatea, beste ikastetxeekin beste modurik ba ote dagoen segurtasun neurriak nahastu gabe eta gure ikastetxeko taldeak beteta, ikasturtea martxan jartzeko. mantenduz egitea, materiala ahal dela ez Aldizkari honen ale hau inprentara bidali aurreko astea partekatzea eta haurren artean segurtasun (irailak 21-27) berezia izan da. Udalak, koronabirus kasu neurriak betetzea. Entrenamenduak positiboak kontrolatu asmoz eraikin publikoak itxi kiroldegian izango dira, sarreran zituen eta ondorioz jarduera kultur etxean duten Ertxiña Musika eskola, Banda eta Gaztetxea ere tenperatura hartuta… Hori guztia posible moldaketetan ari dira. Aurtengo dinamika horrela nola egin diseinatzen ari dira udaleko kirol izango dela, garbi gelditu da. teknikaria eta ikastetxeko kirol Arte Eszenikoen Eskolak urrian ekingo dio ikasturteari. koordinatzailea, guraso elkartea eta Pandemia garaian saioak online egin ziren eta ekainean ikastetxearekin elkarlanean. Antzerki Astea egin zen, egoerara egokituta. Orain Entrenatzaileek prestakuntza saioak egin prestaketa lanetan aurkitzen dira, talde txikitan eta eta urria erdi aldera hastea nahiko lukete. beharrezko segurtasun neurriak zainduz. Azaroaren Entrenamenduekin batera, LH1ekoentzat 15ean Guateke emanaldiaren zati bat eskaintzekoak Kirolaz Josta ere hastea aurreikusten da. dira lanketa berezi baten bitartez, Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan. Erronkaz beterik hasiko dute horiek ere ikasturtea. Beste arlo batean, jaso berri dituzte Gipuzkoako Foru Aldunditik haur eta nerabeei zuzendutako aisia hezitzaileko jarduerak garatzeko gomendioak Gaztelekuan. Jarduera egokitzeko plana garatzen ari dira orain. Erabiltzaileek higiene eta prebentzio neurriak hartu beharko dituzte: musukoaren erabilera, eskuak maiz garbitzea, sarreran tenperatura hartzea…
ERAGILEAK MOTORRAK BEROTZEN
219.qxp_55 27/9/20 23:12 PĂĄgina 13
ZESTOAKO IKASTETXEKO GELA BATZUK KONFINATUTA Hasi da ikastetxeetan ere ikasturte berezia eta Danbolinek artikulu hau idatzi duen garaian, Zestoako ikastetxean, ia ikasturtea hastearekin batera, gela batzuk pandemiaren bigarren agerraldiarekin aurkitu dira, hau da, egoera mistoan; talde batzuk normal funtzionatzen, baina LH2ko bi talde konfinatuta egon dira eta zenbait gelatan ume bakarren batzuk falta izan dira. Berrogeita hamar bat haur konfinatuta egon dira, baina horiez gain autokonfinatutako haurrak ere izan dira. Etxean konfinatzeko agindua jaso duten haurrei etxeko lanak bidali zaizkie eta jarraipena egiten zaie eskolatik, baina, ez da gauza bera egin autokonfinatzea erabaki duten haurrekin, horiek eskolara joatera behartuta baitaude. Zuzendaritzaren esanetan, etxeko erabakiak ezin du ikasleen hezkuntza eskubidea ukatu. Eskola eremu segurua da. Normaltasun berri honetan, bizitza ahalik eta normalena egiten saiatzea gomendatzen da. Konfinatuta egon diren haurrek PCR frogak egin zituzten irailaren 24an eta emaitza negatiboa jaso ahala eskolaratzen hasiak dira.
gastuak, energia eta mantenu gastuak edota oinarrizko beharretara zuzenduriko gastuak, ezinbesteko jantzi, garraio edo osasun arretara zuzendutakoak‌ Aurten gizarte zerbitzuetan jasotzen duten Eusko Jaurlaritzako ohiko partidak %30eko gehikuntza izan du COVID-19aren ondorioz sortu zitezkeen egoera gehigarri horiei aurre egiteko. Denak beZaila da gizarte zerbitzuetan izandako eskaeretan gorakadak COVID-19arekin harko dituzte, GLL eskaera kopuzenbaterainoko zerikusia izan duen zehaztea. Arrazoi bat baino gehiago egon ruek ere gorakada nabarmena litezke, baina nabarmena da Udaleko Gizarte Zerbitzuetan 2020 urte izan baitute aurreko urteekin alhasieratik iraila bitartean izan duten erabiltzaile kopuruaren gorakada. deratuta. Informazio eta orientazio sailean esaterako, zaurgarritasun Elikadura bankuak ere 2020. urte arrisku egoeran dauden erabiltzaile kopuruak gora egin du, hasieran gorakada nabarmena izan du. besteak beste, lan arloan gertatu diren kaleratze, EEE (EnpleOrduan, 35 familia ziren elikagai bankuko gu Erregulazioko Espedientea, ERE) eta ABEEE (Aldi Baterako onuradun eta gaur egun 48 dira. Kopuruak Enplegu Erregulazioko Espediente, ERTE) delakoen eraginez. gorantz jarraitzen du egunetik egunera, Ondorioz, eta diru laguntzen inguruko informazio bila joan eta erabiltzaileen profila aldatzen ari dela diren herritarren kopuruan antzeman egin da hori. ere gaineratu digute gizarte zerbitzuetan. Gizarte Larrialdi Laguntzak (GLL) gizarte bazterkeria egoerak aurreikusi, saihestu eta leuntzera bideratutako diru-laguntzak dira; ohiko etxebizitzaren erabilera eta mantenura zuzendutako gastuei aurre egiteko laguntzak edota oinarrizko premiak asetzera zuzenduta daude: alokairu gastuak, hipoteka
GIZARTE ZERBITZUEN BEHARRA GORANTZ
1
3
219.qxp_55 27/9/20 23:12 Pรกgina 14
AHAZTUTA UTZITAKO BAINUETXEKO LANGILEAK Zoritxarrez COVID-19ak lan munduan ere eragin du. Jakina da Bainuetxekoak ez direla kaltetu bakarrak, baina horiek hartu ditugu egoeraren erakusgarri gisa. Zestoako Bainuetxea Espainiar estatuko terma katerik handiena den Relais Termal katearen barruan dago. Relais Termalek hamar bainuetxe ditu eta bakarra dago irekita. Ez da aurreneko aldia langileak negoziaketa eta protestan ikusi ditugula. Baina COVID-19ak bereziki kolpatu ditu aurten. Ia guztiak jarraitasunik gabeko langile finkoak edo fijo diskontinuoak dira. Gabon bueltan, normalean, jarduera bukaeraren aitzakian, langabeziara bidaltzen ditu enpresak. Aurten, abenduan beharrean, martxoan gertatu da hori, COVID tarteko. Langileen komitea eta beste zenbait langilerekin bildu da Danbolin. Bainuetxeko bezero nagusiak arrisku taldekoa izanik, jakinekoa zen langileei ere zuzenean eragingo ziela birusak. "Normaltasun berriarekin" uztailean lanera itzultzeko esperantza zuten, baina aldi berean, bazekiten lanera itzultzen azkenak izango zirela, eta halaxe izaten ari da. Aurten hotela irekitzeko esperantza nahiko galdua dute.
DEKRETUAK AHAZTU DITUEN LANGILEEN EGOERA Bainuetxean berrogei langile inguru daude eta bakoitza mundu bat da. Pandemia egoeran bi dekretu atera ziren eta horietako batek, jarraitasunik gabeko langile finkoei zuzendutako artikulu bat zekarren. COVID-19ak eragindako egoeraren harira, 90 eguneko langabeziaren luzapeneko diru-laguntza eskaintzen ziren. Adinak eta bikotekidearen lan baldintzek ere eragina dute laguntza hori jasotzerako orduan, ordea. Langile batzuei langabezia bukatu egin zaie eta beste lantoki batzuetan lanean edo lan bila dabiltza. Urtean bederatzi hilabeteko lan denboraldia egiten dutenez, oso garrantzitsua da langabezia saririk gabe ez gelditzea Bainuetxea berriro irekitzen denerako. ABEEEn sartzeko inspekziora jo zuten langileek, baina apirilean atera zen errege dekretu berriarekin inspektoreak atzera bota zien eskakizuna. Langileen komiteak presionatuta, Lan Gatazkak Ebazteko Borondatezko Prozedurei Buruzko Lanbide Arteko Akordioan (PRECO) bilera bat egitea ere lortu zuten, eta Bainuetxeko nagusiek ABEEEn aukera begiratzeko konpromisoa hartu dute. Bainuetxeko langileek ez bezala, ABEEEra joan ziren gainerako langileek, hasieran 90 eguneko diru-laguntza izan zuten, baina
gero, egoera ikusita, estatuak beste 90 eguneko luzapena egin zien. Jarraitasunik gabeko langile finkoak airean gelditu dira ordea, bigarren luzapen hori gabe. Irailean beste dekretu bat ateratzekoak dira eta nagusiak horren zain daude. Aurrena hori aztertu nahi dute, eta gero ikusi ea beste zer aukera dagoen. IMSERSOKO BEZEROAK Bainuetxe kateko termei, Imsersoko bezeroekin eusten zaie ekonomikoki. Bezero seguruak izan dira orain arte. Urteko bederatzi hilabete %90ean beteta edukitzea ziurtatzen zien. Adinekoak arrisku taldekoak dira COVID garaian, ordea. Bainuetxeko nagusiak Imsersokoekin biltzekoa dira irailean. Imsersoko turismo atala itxita dago 2021era arte, baina Imsersoko termalismo atala ez. Bigarren horrek osasun sailarekin lotura zuzena du, prebentzio aldetik adinekoak bainuetxeetara joateak dituen onurengatik. Bainuetxeko nagusien nahia Imserso martxan jartzea dela dirudi, baina, langileen ustez, ziurgabetasunean ez da hotela irekiko eta gutxiago orain, uda pasatu denean. BETIKO ITXI? Arozena eta beste hotel batzuk ixten ikusi ditugu eta herritar batzuen artean kezka zabaltzen hasia da Bainuetxea betiko itxita geldituko ote den. Relais Termal katea handitzen ari da, Espainiar estatuko terma kate handiena eta Europako bigarrena da. Garbi dago Zestoako Bainuetxeak, Imserso martxan izanik, irabazi politak ematen dituela, horregatik, langileek ez dute uste hotela itxiko denik, baina, hemen lortutako irabaziekin hemengo langileak lan baldintza duinetan jartzea eta eraikina txukun mantentzea nahiko lukete.
219.qxp_55 27/9/20 23:12 PĂĄgina 15
1
Neanderthalen aztarnen atzetik
Amalda iii koban
Azpeitiko Antxieta Arkeologi Taldea astebete aritu da indusketa lanetan Altzolarasko (Aizarna) Amalda III kobazuloan, Neanderthalen garaiko aztarnen bila. Burgosko Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentro Nazionalarekin (CENIEH) elkarlanean aritu dira, Joseba Rios arkeologoaren gidaritzapean. Aurtengo behaketa amaitutzat eman dute. 1983an aurkitu zuten Antxietako kideek Amalda III kobazuloa, Altzolarats bailaran. Urtebetera, 1984an, metro karratu bat zundatu zuten, bi metro eta erdiko sakoneraraino. Kobazuloaren irisgarritasun zailtasunak tarteko, ia 40 urtean ez da indusketarik egin. 2017an Amalda III koban indusketa lanak egiteko Burgosko CENIEH ikerketa zentroko Joseba Rios arkeologo bizkaitarraren kolaborazio eskaera jaso zuten Antxietakoek. Arkeologi taldearen baiezkoa jasota, Gi-
puzkoako Foru Aldundiaren baimena eta dirulaguntza lortu ziren, baita Azpeitiko eta Zestoako udalena ere. Iaz ekin zioten Altzolarats bailarako koba ikertzeari Riosek eta haren lantaldeak, Antxietakoen laguntzarekin; 1984ko zundaketatik hogeita hamabost urtera. Esan bezala, astebetez aritu dira indusketa lanetan irailean zehar, eta Antxieta arkeologi taldeko kideek azaldu digutenez, “aztarnategi bikaina� da Amalda III. Gaian sakondu nahian eta herriko lurretan dagoen aztarnategian zer aurkitu duten zehaztasun handiagoz jakiteko, Antxieta Arkeologi Taldeko Jose Inazio Arrietarengana jo dugu galdezka.
5
219.qxp_55 27/9/20 23:21 Página 16
Zer dago, ordea, Amalda III koban? Lehenik eta behin, Amalda III kobazuloaren karta arkeologikoa pasa digu Arrietak, 1984an, Aranzadi Zientzia Elkarteko Prehistoria Saileko kideen zuzendaritzapean egindako indusketari dagozkion datuak jasotzen dituena. Hiru geruza bereizten dira dokumentuan eta 1984an zundatutako metro karratuan aurkitu zituzten materialak katalogatzen dira. Arrietak azaldu dizkigu geruzak : “Azalean, aurreneko +/-20 zentimetrotan, Kalkolito/Brontze Aroko (orain dela +/- 3.500 urte) ehorzketa erritual bat dago. +/- 10 zentimetroko bigarren geruza antzu bat igaro ondoren, hirugarren geruzan, Neanderthalak agertzen dira. Agertzen den garaia orain dela +/-45.000 urte ingurukoa da. Hortik behera, lumineszentzia (OSL) bidezko datazio-teknikaren bidez, ikusi ahal izan da gutxienez orain dela 100.000 urtetik aurrerako Neanderthalen aztarnak ere badaudela”. Antxietako kideak azaldu digunez, ez da ohikoa aztarnategi batean 3.500 urtetik 45.000 urterainoko saltoa egotea, “oso koba gutxitan ematen da, normalki sekuentzia gehiago egoten dira tartean, beste gizaki batzuk”. Amalda III koban, ordea, Goi-Paleolitikoan ez zen inor egon edo gertaera geologiko batzuengatik ez dira agertzen. Gainera, duela 45.000 urtekoak Kantauri isurialdean egon ziren azkenetako Neanderthalak izan litezkeela azpimarratu digu, dagoeneko desagerpen fasean baitzeuden: “azken Neanderthalak agertzen dira. Inork ez daki seguru zer gertatu zen, baina ziurrenik sapiensa zetorren bultzaka, eta Neanderthalak desagertu egin ziren. Beste teoria bat da arrazoi bioklimatiko batzuengatik sapiensarekin nahastu eta hibridatu ondoren espezie desberdin bezala desagertu zirela”. Duela 45.000 urtetik gutxienez 100.000 urtetik aurrerako Neanderthalen sekuentzia bat dago Amalda III-n. Sekuentzia hain luzea izateak bertako Neanderthalaren historia ezagutzea ahalbidetuko luke, Arrietaren arabera; “ikusiko lituzkete Neanderthalak hemengo bailaratan, bai Urolakoan, bai Altzolaraskoan, baita Ekain inguruan Goltzibar aldekoak ere... bertako gizakiak. Horien historia ezagutzeko garrantzia handia izango du eta litekeena da desagertu baino lehen gertatu zitzaienaren inguruko informazioa ere ematea”.
Iraileko indusketa Beraz, Amalda III koban azken Neanderthalak egon ziren, baina ez hori bakarrik, Neanderthalen sekuentzia luze bat dago, gutxienez 100.000 urtetik aurrerainokoa. “1984an, zundaketa egin genuenean, industria bilatu genuen: suharriak, erabiltzen zituzten tresnak, sua, jaten zituzten animalien hezurrak... denetarik bilatu genuen, baina gutxi. 1x1m ko zundaketa izanik materialen dentsitatea nahiko arrunta ematen zuen”. Orain, Joseba Riosen CENIEH-ko lantaldea indusketak egiten hasi da eta harrituta daudela azaldu digu, aztarnategi aberatsa delako; “lantresna asko eta asko ari da agertzen, jaten zituzten animalien hezurrak ere asko, oso animatuta dago Joseba, aztarnategiak emango dituen datuek hurrengo lauzpabost urtetan proiekzio internazionala izango dutelako. Esperantza handia dauka Neanderthalen hezurrak agertuko ote diren”. Arrietak azaldu digunez, Europa mailan garrantzi handia ematen ari zaie azken urteetan Neanderthalen desagerpenaren inguruko ikerketei. Izan ere, Neanderthala oso ondo egokituta zegoen ingurunera; “Eurasia osoa dominatu zuten, klima aldaketa guztiak bizi izan eta gainditu zituzten, guztiak. Lan-tresnak egiteko gaitasun handia zeukaten, ehi-
219.qxp_55 27/9/20 23:21 Página 17
1
zatzen ere trebeak ziren eta baita bilketan ere. Gero, milaka urte gutxian, Eurasia osotik desagertzen joan ziren”. Hori dela eta, azaldu digunez, Europa mailan ikerketa-lerro franko dago zergatia ikertzen. “Iberiar penintsulan, geografikoki hegoalderantz bultzatzen ditu zerbaitek eta Iberiar penintsula hegoaldean daude azken datazioak, orain dela +/-35.000 eta +/-37.000 urte artean”.
Amalda kobarekin lotura Amalda III koba geografikoki Amalda haitzuloaren ondoan dago. “Amalda askoz ere koba egokiagoa da bertara iristeko, askoz handiagoa. Abantaila guztiak dauzka. Amalda III, berriz, pareta batean 30 metro eskalatuta iritsi behar duzun eta askoz txikiagoa den zulo bat da”. Amalda (Joxe Migel Barandiaranek aurkitu zuen 1920ko hamarkadan) haitzuloan ikerketa asko egin dira azken urteotan, ikertzaile askok erabili dituzte bertako datuak eta Europa osoan zehar dira ezagunak bertako ikerketak. Bada, bi kobak lotzen dituen bitxitasun bat azaldu digu Arrietak: “Amaldako koba garrantzitsu horretan dagoen azken sekuentzia orain dela +/- 45.000 urtekoa da. Amalda haitzuloan Erromatarren garaitik hasi eta Neanderthalen garairainoko sekuentziak daude, +/- 45.000 urtera artekoak”. Beraz, Amalda haitzuloko sekuentziarik zaharrena eta Amalda III-ko berriena garaikideak dira. “Hor badago garai bat ziurrenik gizakiek bi kobazuloak erabiltzen dituztena. Seguruenez ez ziren han gora (Amalda III-ra) bakarrik igoko, bestea ere aprobetxatzen hasiko ziren. Baina gero alde egin zuten, edo desagertu egin ziren”. Hori da Amalda III kobak daukan garrantziaren muina, Neanderthalen desagerpenaren inguruan argi pixka bat emango duen esperantza. Baina hori hemendik lauzpabost urtetara argitaratuko diren ikerketek esango dute.
Erlaitz koban, abuztuan Antxieta Arkeologi Taldeak urteak daramatza Zestoako lurrak miatzen eta bertan dauden historiaurreko aztarnak katalogatzen, babestu eta hondatu ez daitezen. Aurtengo abuztuan, urrutira joan gabe, Erlaitz koban ibili dira. 1978an aurkitu zuten Erlaitz koba eta, Arrietak azaldu digunaren arabera, katalogatzeko lain egin zuten lana. 2015ean, Danbolinzuloko margoak bilatu zituzten garai berean, Erlaitz kobako grabatuak aurkitu zituzten. Ordutik bost urte pasa dira eta Erlaitz kobako grabatuak ikertzen hasi da Blanca Ochoa Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlaria; “espezialista da labar-artean eta dagoeneko eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari koba ikertzeko baimena. Oso albiste ona da; aurtengo abuztuan egin dute lehen kanpaina. Horrek ere ekarriko ditu albisteak”.
Historiaurrea balioan jarri beharraz Zestoako lursailetan dagoen ondarea ikaragarria dela azpimarratu du Jose Inazio Arrietak. “Katalogatutako puntu asko daude, baina kontuari ez zaio daukan garrantzia ematen. Irikaitz hortxe daukazue, Europako aire zabaleko aztarnategirik garrantzitsuenetarikoa da, Neanderthala baino zaharragoa”. Termolumineszentzia bidezko datazioaren arabera, orain dela 240.000 urtekoa dela azaldu digu Arrietak, eta Euskal Herriko dataziorik zaharrena daukan aztarnategia dela. “Harrigarria da bakarra izanda hain zera gutxi ateratzea. Ekain hor dago, Ekainberri hor dago, Lili Jauregia hor dago, Danbolinzulo hor dago, Astuigaña hor dago, Erlaitz hor dago...”. Tristuraz kontatu digu Arrietak Gipuzkoa dela arkeologia museorik ez daukan estatuko probintzia bakarra eta interes faltagatik dela salatu du. “AP-8 autobidean zoazela, Arroara iritsi baino lehen dago kristoren letrerotzaharra Geoparkea; Zarautzera iristear, beste dago Pagoetako Parke Naturala jartzen duena. Arroako peajetik irtenda, berriz, biribilgunean dago letrero txiki-txiki bat, Ekainberri jartzen duena”. Gakoa bultzatu nahi den turismo eremuan dagoela uste du Antxietako kideak. “Kantabria eta Asturias aldean planteamendua bestelakoa da, familientzako turismoa eta turismo kulturalaren aldeko apustua egin da. Diru pila bat gastatu da herri txikietan eta ibilbide oso onak prestatu dituzte. Turismo jasangarriaren aldeko apustua egin dute; hangoak ez dauka zerikusirik Donostiak daukan turismoarekin edo Hondarribiak daukanarekin. Beste era bateko turismoa da, askoz ere ekologikoagoa eta jasangarriagoa”.
nerea odriozola larrañaga
7
agenda
219.qxp_55 27/9/20 23:12 PĂĄgina 18
ur
ria
06
asteartea
Portalek antolatuta, xarabe ikastaroa GarbiĂąe Larrearen eskutik 18:00etatik 20:00etara Alondero udal aretoan. Izen ematea Portale kulturgunean (plaza mugatuak). 12 euro bazkideek eta 15 euro ez bazkideek. Bakoitzak egindako xarabea etxera eramango du.
Ikasturte haserak: ertso eskola. Urritik ekainera bitartean, astean ordubeteko saioa.
*B *Zestoako arte eszenikoen eskola.
Haur, gazte eta helduei zuzendua. HIlean 20 euro. Izena emateko erniarraitz@gmail.com
Haur, gazte eta helduentzat (plaza mugatuak). Berrikuntza: Jantzigintza eta eszenografia departamenturako bi plaza irekiko dira. Izena eman eta informazio gehiagorako: 636906737 edota eromenprodukzioak@gmail.com
*M
arrazketa eta pintura ikastaroa. Urriaren 1ean
hasiko da eta astean ordu bat izango da. Ordutegiak aukeran; 17:00etatik 18:00etara edo 18:00etatik 19:00etara. Adina: 5-6 urtetik gorakoentzat. Txikienentzat, sormena lantzeko, beraientzat egokitutako ikastaro dibertigarri bat izango da. Helduenek, teknika ezberdinak ikasteko aukera izango dute eta arloan dituzten gustu eta lehentasunak ezagutu. ez da mailarik behar, ikasteko edo hobetzeko gogoa besterik ez. Izena emateko edo informazio gehiagorako deitu 627 033231 (Kristina)
*J
osten ikasteko ikastaroa. Urriaren 1ean hasiko da eta
astean bi ordu izango dira, 17:00etatik 19:00etara. Ordutegia beharren arabera alda daiteke. Maila indibiduala izango da, eta pertsona bakoitzaren gustua eta beharrak hartuko dira kontuan. Patroiak egiten ikasi edo erabiltzen ez diren jantziak konpontzen edo birziklatzen ikasteko aukera izango da. Izena emateko edo informazio gehiagorako deitu 627033231 (Kristina)
*Yoga +.
Astean bi egunetan, ordu eta erdiko saioa bakoitza. Harremenetarako eta informazio gehiagorako deitu 692 71 41 65 telefonora (Marina Pons)
219.qxp_55 27/9/20 23:12 PĂĄgina 19
iinkesta.
1
Etorkinak herrian integratzeko ahaleginik egiten al duzu?
kb
miren aristi 56 urte
ale ale?
Ahal den neurrian laguntzen saiatzen naiz baina beti nahi baino gutxiago egiten dudanaren sentsazioa daukat. Nire ustez, integratzen lagundu baino, kulturakotasuna sustatzen saiatu behar dugu, elkarlanean elkarbizitzen. eztizen elorza 30 urte
Guk Osana dugu etxean 8 urte zituenetik eta azken lau urtean gurekin bizi da. Gu ez gara asko kalean ibiltzekoak eta ez dakit zein den kaleko errealitatea baina ahal den neurrian, gertu tokatzen zai- lander zabala gunarekin saiatzen 43 urte gara pausuak ematen. iĂąigo moreton 46 urte
Zuhaitzaren sustraiek lurreko losak altxatzen dituzte Potxolo liburu denda parean. Izango al du konponbiderik zuhaitza moztu gabe!
Trailer eta kamioi luzeentzat egokitu dute isleta baina Iraeta auzo sarreran autoak azkarrago pasatzen dira orain.
(Erantzuleak guztira: 78
Zertoxobait bai. Nik ezagutzen ditudanak agurtu, kasu egin, beren umetara gerturatu. Arropa bankua martxan zegoenean ere harreman estua genuen askorekin. Eskolan tokatze zaigunean ere ondo sentiarazi. Askoz gehiago ez baina hori behintzat bai.
Nik uste dut bakoitza ahal duen neurrian saiatzen garela pausotxoak ematen. Guk etxean dugu Natalia, master bat egitera etorri da urte betez eta horrek integrazio txiki bat ekartzen du.
9
219.qxp_55 27/9/20 23:12 Pรกgina 20