1936ko uztailaren 18an, Emilio
Mola, Jose Sanjurjo, eta geroago
Francisco Franco, buruzagi zirela,
militar talde batek estatu kolpea
antolatu zuen, ostean 1936ko gerra
ekarriko zuena.
Francok eta Molak laguntza
militarra eta estrategikoa eskatu
zieten beraien aliatu naturalei,
Oliveira Salazar, Hitler eta Mussoliniri.
Guztiek eskaini zieten laguntza
eta, gainera, Hitler-ek agindu zion
Hermann Goering jeneralari Kondor
Legioaren sustraia izango zen aireunitatea
bidaltzea.
Kondor Legioaren sorrerarekin
batera, Hitler-ek Hermann Goering
jenerala Lau Urteko Plana delakoaren
zuzendari izendatu zuen; bulego edo
saila horren helburua zen Alemania
prestatzea 1936-1940 urte bitarteko
“hurrengo gerra”-rako. Halatan,
bada, Kondor Legioaren helburu
nagusia zen gerra estrategia berriak
esperimentatzea, batez ere terrore
bonbardaketak, eta Bigarren
Munduko Gerran hegazkinak
erabakiorrak izango zirela erakustea.