Armairua aldizkaria

Page 1



ARROPAZALEAK

GARA "Jendeak haien arropari buruz zer pentsatuko duenaren beldur dira neska asko"

Gaur egungo gizarteak duen edertasunaren irudia oso aldatuta dago beste mende batzuekin konparatuta. Gaur egun, edertasunaren irudiak modeloak dira eta gazte asko haiek bezala izan nahi dute: ederrak eta argalak.

1


Lauro Ikastolako hirugarren mailako neskeei egindako inkesta baten arabera, egungo gazteriaren neska askok arropan 60 euro baino gehiago xahutzen dituzte eta denda oso garestietan erosten dute.

Grafiko honek adierazten du ze nolako gizartea dagoen gaur egun. %46,2-ak noizbait edo oso gutxitan, zerbait erostean atzera egin du jendeak zer pentsatuko duenaren beldur izan delako. %34,6ari maiz gertatu zaie, gehiengoari oso gutxitan eta %19,2-ari inoiz.

Grafiko honek adierazten duen bezala, nesken gehiengoak hilero 10-30 euro artean eta 30-60 euro artean hilero xahutzen dituzte arropan .

Inkestaren datuak aztertuta, zenbait ondorioetara heldu naiz: 14 urteko nesken gehiengoari arropa-dendetara joatea asko gustatzen zaie eta nahiko diru xahutzen dute haietan; mota guztietako elementuetan: lurrinak,lepokoak,pultserak...

2


MODAREN MUNDUAN BARRENA

!1


Gaur egungo edertasunaren kanonak oso zuhurrak dira eta egungo modeloak edertasun kanon horien eredua dira. Gizarteari, baina neskei gehienbat, asko eragiten die eta askok haiek bezala izan nahi dute. Gaur egun argala ez bazara, itsusia bazara edo zure janzkera besteen gustokoa ez bada, gizartearen kontra joango zara eta kritikatuko zaituzte horregatik.

Moda popularitatea lortzen duen estetika jakin bat da, gehiengo batek janzkera hori bereganatzea da. Modak baita ere hainbat garaietako eta tokietako ohiturekin zerikusia duten arropa, osagarri, bizimodu eta izaerak adierazten ditu. Bereziki marketing-tekniken bitartez sortu eta hedabideen bidez zabaltzen da. Moda gizakia janzten hasi zenetik sortu zen eta hortik aurrera garatzen eta aldatzen joan da, hala eta guztiz ere, beste garai batzuetako modak gaur egun berpizten ari dira.

!2


Nola sortzen dira tendentzia berriak? Diseinatzaileek haien sorkuntzak kontsultatu, sortu eta aurkezten dituzte baina gizarteak azken hitza du. Artikulu zehatzen erosketa eta haien erabilpenarekin tendentzia berriak sortzen ditugu eta haiek indarrean egongo dira beste tendentzia batzuek ordezkatu arte. Gaur egun, tendentziak duela hainbat urte baino azkarrago aldatu egiten dira. Egungo moda galkorra da eta hurrengo denboraldian erabiliko den arropari adi egon behar gara. Mundu oso globalizatu batean bizi gara eta horrek modan eragina du baita. Nola sortzen dira tendentzia berriak? Hona hemen eredu eta ezaugarriak: - Lehenik eta behin, diseinatzaileak daude. Haiek ez dute kaleko look-etan bakarrik inspirazioa hartzen, baizik eta, hainbat pelikula, liburu, pertsonai edo toki exotikoetan aurkitzen dituzte haien ideiak. Beste inspirazio iturri batzuk Lindsey Lohan, Lady Gaga, Katy Perry edo Kristen Stewart famatuak dira; haien nortasunarekin estilo berriak sortzen dituztelako. -Ondoren, aholku bat, iraganean inspirazioa hartzea izan daiteke. Bridgitte Bardot, Katherine Hepburn, Grace Kelly edo Rita Hayworth adibidez, iraganean estilo eta tendentzia bat sortu zuten eta gaur egun guregana itzuli da. Azken denboraldi honetan ikusten ari garen osagarri handiak, neon koloreak, leggins-ak...80.hamarkadatik itzuli dira.

!3


-Azkenik, tendentziak sortzeko ezaugarri bat, modaren munduko giroan oinarritzea da. Diseinatzaileak, aldizkari argitaratzaileak, zuzendari artistikoak, argazkilariak... sarritan bateratzen dira festetan, desfileetan, afarietan etab. eta horrek eragina dauka tendentzietan ere. Izendatutako urrats hoiek baino lehenago, gure estilo pertsonala dago. Azkenean, moda eramaten dugunak gu geu gara. Guztiek ez dituzte tendentziak jarraitzen baina pertsona asko, tendentzien esklabu dira. Norberak erabaki behar du tendentziak jarraitu edo beste denboraldi bateko arropa janztea. Kontuan izan behar dugun gauza garrantzitsu bat honakoa da: norberaren estiloa, horren nortasuna eta identitatearen islapena da.

!4


"Holi festival" Holi deitutako, udaberriko jaia, maite eta koloreen jaiarekin baita ezagututa, festa erlijioso bat da eta Indian izan du bere jatorria . Indian hain famatua zenez, mundu osora zabaldu da. Azkeen urteetan, Europan, Amerikan eta Asian batu dira festa hau ospatzera. Istorioa Joli, "Jolika"-ri erreferentzia egiten dio, eta holia egin aurretik, sute bat egiten da garaipena oroitzeko eta holi-a hurrengo egunean egiten da. Indian festa hau 16 egun irauten du eta festa udaberrian ofizialki ireki egiten da eta holi-ak maitasuna ospatu egiten du. Beste mito batek dio, holi eguna, hau da festa egiten den eguna, gauzak txarretatik kanporatzeko, gatazkekin amaitzeko.... dela. Pertsonak barkatu edo zorrak ordaintzen dituzte, bere bizitza berriei aurre egiteko. Holi-ak baita udaberriaren hasiera adierazten du eta batzuentzat urtearen hasiera.

1


Erritualak Holi-a hinduen jaialdi zaharra da. Hona hemen, zenbait erritual : • Dolika dahan: Holiaren bisperan, goizean edo arratsaldean, sute bat pistu egiten da. Erritual hau, gauza txarrak ahazteko eta onak gogortzeko da. Jendeak abestu eta dantzatu egiten du, suaren alboan. • Koloreen jolasa: Holi-aren festa, sutearen hurrengo egunean hasi egiten da. Egun hau lagunekin ateratzeko eta ondo pasatzeko soilik egiten da. Umeek eta nerabeek kolore lehorrekin jolastu egiten dute eta koloreak beraien artean bota egiten dituzte. Guztia bukatu ostean, jendeak "gujiya", "mathri", "malpuas" edariak edaten dituzte, Indiako edari tipikoak baitira. Erritual guzti hauek, gutxienez, Indian 16 egun iraun egiten dute.

2


Nire ametsa Artikulu hau egiteko Holi-aren gaia erabaki dut, 18 urte egiten ditudadenean, festa horretara joan nahi dudalako. Bilbon ere festa hau egiten da baina Indiara joatea gustatuko litzaidake hor erritual gehiago egiten direlako , eta azkenean bertan du holi-ak jatorria. Espero dut urte batzuk pasatu egiten direnean, festa horretara joatea eta azkenean, Indiako kultura pixka bat gehiago ezagutzea gustatuko litzaidake. Nire lagunekin joatea gustatuko litzaidake, haiekin dibertitzeko eta oso ondo pasatzeko.

3


INMIGRAZIOA

Inmigrazioa fenomeno ekonomiko, politiko eta sozial bat da, non leku jakin bateko pertsonek haien herrialdea uzten duten (arrazoi ezberdinengatik) beste herrialde batera mugitzeko. Gaur egungo etorkinen gehiengoak, herrialde azpigaratuetatik garatuetara doaz eta arrazoia, ekonomikoa izan ohi da. Lekualdaketa, bizitza osorako edo denboraldi luze baterako izan al da.

Kausak: Inmigranteek beste herrialdeetako mugak arrazoi zehatz batzuegatik zeharkatzen dituzte: -Arrazoi ekonomikoak: lan hobeago baten bila datoz: haien herrialdeetan ez dutelako lanik edota lana izanik, lan-baldintzak eta soldatak ez dira egokiak. Bizi-maila duinago baten bila doaz. -Natura hondamendiak: tsunami, lurrikara, uholde, sikateak... -Arrazoi politiko-erlijiosoak: gerra, jazarpena, erlijio edo etnia gutxiengoak...

- Gizarte arlokoak: osasun arazoak, medikuntza tratamenduak, jubilazio edo erretiroa... !1


Alde onak: -Gehienetan lan egitera datoz eta bere familiei diru kopuru bat bidaltzen diete. - Ekartzen diguten kulturak aniztasun handia du, beraz, gure herrialdeak beste herrialde desberdinetako gauzetaz aberasten

gaituzte. -Merkeago lan egiten dute. -Jendeak lan egin nahi ez duten gauzetan lan egiten dute.

Alde txarrak: Azken urteotan gure herriko etorkin tasa handitu da eta horrek, jendearen aldetik hainbat arazo ekar ditzake: -Inmigrazio ilegalak drogen salerosketa areagotzen du. Hortaz, gazteak gero eta lehenago hasten dira drogak kontsumitzen eta etorkinek horretan paper garrantzitsu bat jokatzen dute. -Paperik ez dutenez, lan egiteko orduan segururik ez dute. Nagusiak diru gutxiago gastatu behar du haiengan eta gainera, besteek baino soldata txikiago bat izateko prest egon ohi dira. -Bai justiziarekin, bai jendearekin istilu asko izaten dituzte. -Lanik ez dutenez, ez dute etxerik eta kalean egin behar izaten dute lo.

!2


Motak (erabakiaren arabera): -Borondatezko migrazioa: gizabanako batek nahi duelako egindakoa, gehienetan baldintza ekonomikoak hobetzearren. -Behartutako migrazioa: Pertsona talde baten lekualdaketa, gobernu batek burututakoa edo agindutakoa, derrigorrez.

Motak (lurraldearen arabera): Landarik landarakoa: Adibidez nekazari edo abeltzaina jubilatu eta kostaldeko herrixkara bizitzera doanean, edo herrialde azpigaratuetako nekazariak beste herrixketara lekualdatzen direnean... -Landatik hirirakoa: Biztanleria herrixketatik mugitzen denean hirietako enplegu, zerbitzu edo bertako bizi-maila hobeagoaren bila. -Hiritik landarakoa:: Herri batean kokatuta dagoen eta lorategidun, partzeladun etxe batera aldatzen ohi diren hiri handietan bizi diren familiak ( ingurugiro kalitatea,lasaitasuna, espazio gehiago, garraiobideen hobekuntza dela...). -Hiritik-hirirakoa: Hiriko zonalde batetik bestera, edo hiri handi batetik beste handi edo ertain batera lekualdatzen direnak, lana, etxe hobe edo merkeagoa dela eta..

Motak (Bizilekuaren istorioaren arabera) -Zuzena:: Migraria jaiolekutik edo bizilekutik helmugara zuzenean doa, geldialdirik egin gabe. -Mailakatua: migraria bere bidaian, bizileku ezberdinetan egon da, azken helmugara iritsi ahal izateko ( Saharazpiko afrikar gehienen bidai luzea bezala).

!3


- Itzulera-migrazioa: migraria, behin atzerrian egon ostean, bere jaioterrira itzultzen denean, lana galdu duelako, krisialdia dagoelako joan den herrialdean, jubilatzeko adina ailegatu eta bere jaioterrian bukatu nahi duelako bizitza...

Motak (kokalekuko iraupenaren arabera): -Urtarokoak: hilabete batzuk soilik iraun, uzta bilketa lanak, urtaroko lanak ( udako edo neguko kirol/aisialdi munduarekin erlazionatuta) -Behin-behinekoak:Ikasketak, lankontratu bereziak, kirolari profesionalak... -Behin-betikoak: Etorkina ez ohi da bere jaioterrira itzultzen

Motak (gainditzen den helmugaren arabera) : -Barrukoa: (estatu barruan egiten denean, eta zehaztu behar den, betiere informazio zehatza egotekotan: herri artekoa, eskualdeartekoa, probintziartekoa, udalerri artekoa, Autonomia erkidego artekoa...) -Kanpokoa: estatuko muga gainditzen denean, eta datuen arabera zehaztu behar da nazioartekoa, kontinente artekoa den.

Motak (partehartzaile kopuruaren arabera) : -Banakakoa -Familiartekoa/Senitartekoa -Kolektiboa: ( normalean pertsona talde handiak, errefuxiatuak, desplazatuak...)

!4


Gizakiaren historian, migrazioak elementu ukaezin bat izan dira. Gaur egun, dena den, garrantzi paregabe bat hartzen dute komunikazioen eta garraioaren azkartasunaren ondorioz. Inmigrazioak(ilegala/legala) alde onak eta txarrak ditu eta txarto edo ondo iruditu arren, ia egunero gure herrialdeetara etorkinak datoz eta haiekin elkar-bizi behar dugu.

!5


MATXI DENDA Maria Elorriaga 1975an jaio zen Bilbon. Gaur egun, 40 urte ditu eta Matxi bitxi- dendan lan egiten du. Maria, pertsona oso alaia da. Beti dago pozik eta ez da ia inoiz haserretzen. Pertsona oso langilea da eta oso burugogorra baita. Zerbait ez zaionean ateratzen lortu arte ekiten dio.

Ikasketak Lauro Ikastolan ikasi du. Lauron 1978 eta 1993 urteen a r te a n e g o n z e n . B e r t a n burutu zituen bai Derrigorrezko Hizkuntzako zein Batxillerreko ikasketak. Batxiller zientifikoa egin zuen, albaitaria izan nahi zelako. 1 9 9 3 . u r te a n Z a r a g o z a - ko u n i b e r t s i t a te a n h a s i z e n Albaitaritza ikasten, 1998. urtean amaitu zuen arte. Kokalekua Alameda Urquijo, 20,BILBO

Matxi denda oso harrigarria da. Maria eta Isabel dira denda honen jabe eta arduradunak. Bitxiak gustoko dituen edozein pertsonarentzat denda oso apropos bat da. Gaur Mariarekin gaude eta bere dendari buruzko zenbait bitxikeria kontatuko dizkigu.

-NOLA BURURATU ZITZAIZUN DENDA IREKITZEA? Nire ahizpa beira lantzen hasi zen eta nik kontsulta batean egiten nuen lan, baina azkenean aspertu nintzen. Aitari kontatu nion Isabelekin denda bat zabaltzea bururatu zitzaidala. Nire aitak, Isabelekin hitz e g i n z u e n e t a Is a b e l nirekin ados jarri zen, horregatik gure denda MaTxi deitzen da; Maria nire izena eta Txini nire ahizparen ezizena.

1


- Z E I N I Z A N DA G AU Z A R I K ZAILENA DENDA EGITERAKOAN?

-ZEIN TRESNA BEHAR DITUZU

Finantziazioa lortzea. Dendaren ideia guztiz garatuta geneukan baina martxan jartzeko dirua falta zitzaigun. Dendaren proiektuarekin hasteko gure aitari dirua eskatu genion, ondoren, dirua irabazten hasi ginenean, diru guztia itzuli genion,noski.

Lan egiteko mahai berezi bat behar dugu. Piezak ebakitzeko; diamantezko punta bat, kola, labe bereziak, xaboia eta leuntzeko makina.

PIEZAK EGITEKO?

- N O L A E R A BA K I Z E N U T E N DENDAREN APAINKETA? Heldu ginenean gehiena eginda zegoen, guk egin genituen gauza bakarrak izan ziren: bi leiho berri sortzea, tailerra sortu eta horma zuriz margotu.

-ZEIN DA PROZESUA?

-ZEIN MATERIALEZ OSATUTA DAUDE EGITEN DITUZUEN PIEZAK ( P U LT S E R A K , B E L A R R I T A K O A K , LEPOKOAK...)? Beiraz, baina azkenean, beirak oinarri bat behar du eta oinarri hori zilarrez osatuta dago. Batzuk larruarekin egon daitezke eginda eta eraztun batzuk kola berezi batekin jartzen dira baita ere.

Lehenengo, pieza bakoitza geruzetan ebaki behar da, ondoren, banaka garbitu behar dira, beraien artean itsatsi eta labean sartu 840 gradutara. Labetik ateratzerakoan bi geruzak leundu behar dira; beirazkoa eta zilarrezkoa, bestela piezak ez dira itsasten. Ondoren, kola ipintzen da, berriro labera sartu (ordu bat) eta azkenik, atera eta berriro kontu handiarekin garbitu. 

-GUTXI GORABEHERA ZENBAT ORDU EMATEN DITUZU PIEZA BAKOITZA EGITEN? Ez ditugu piezak banaka egiten. 50-naka 2


sartzen ditugu labean,labe handia delako. Prozesu osoak 3 egun iraun ditzake.

EGUNERO ZENBAT ORDU LAN EGITEN DITUZUE? Egunero 7 ordu egiten dugu lan, goizean 10:30-etik-14:00-etara eta arratsaldeetan, 17:00-etik 21:00-etara.

- BA

AL

DUZU

D E N DA N

GERTATUKO PASADIZORIK? Bai, egun batean neska bat dendara sartu eta denda oso berezi eta desberdina denez, galdetu zidan ea ileapaindegi bat zen. Hasieran, denda guztian zehar ibiltzen hasi zen eta hainbat bira eman ondoren, bere ileari buruz hitz egiten hasi zen. Azkenean, jakinminaz galdetu zidan ileapaindegiari buruz.

3


TON

FRANKISMOAREN AURKA " Herrialde askatuago bategatik arriskatu nintzen, herrialde hobe bat eraikitu nahian" José Antonio García (Sevilla-1948) (67 urte) Ton, oso pertsona alaia da eta beti prest dago edonori laguntzeko. Oso izaera gozoa du eta inoiz ez da haserretzen. Bere lana asko gustatzen zaio eta lan egitea baita. Bere emaztearekin 36 urte elkarrekin bizi zen, seme bat eduki zuten eta duela 14 urte emaztea hil egin zen. Semeak 34 urte ditu eta 2 urte daramatza Alemanian lan egiten. Gaur egun nire izekorekin bizi da eta oso zoriontsua da , berari esker, alde batetik galdutako familia beste aldetik handitu du.

José Antonio 67 urterekin

Ikasketak

Jose Antonio García (Ton) 1948-an jaio zen, Sevillan, klase ertaineko familia batean. Bere familia: gurasoek, 5 nebaarrebek eta berak osatzen zuten. Aita, Sanabriakoa (Zamora) zen eta komertziala zen: Extremadurako hestebeteen eta beste produktu batzuen salketan (denda eta biltegietan) bitartekaria zen. Ama, Sestaokoa zen eta bere familiaren eta etxearen zainketan aritu zen 55 urteetararte. Ordutik aurrera, mertzeria handi bat ireki zuen, Sevilla-ko zentroan. Bertan lanean jardun zuen, bere adinak eragotzi zion arte. Bere Amaren familia 1929-an. neba-arreba guztiak Sevillan jaio ziren.

Salesianos izeneko eskolan ikasi zuen, 6 urteetatik 17-etara eta dioenez, aldi horretatik ez ditu oroipen onak gogoratzen. Dioenez, garai hartan, garrantzitsuena obedientzia itsua zen eta irakasleek ia ez zuten ezer irakasten. Garai hartan, eskola, gizartearen nolakotasunaren adierazgarri argi bat zen. Geroago, institutura heldu zen eta bertan askatasun handi bat sentitu zuen: irakasle bikainak izan zituen eta oso ondo tratatu zuten. Azkenik, unibertsitatera ailegatu zen, non zientzia fisikoa ikasi zuen eta 3 hilabete geroago, jadanik,

Gaur egun, 8 pertsonez osatuta zegoen familia horretatik, 3 bakarrik bizi dira; bere bi arreba txikiak eta hura bera, noski. Elkarrizketa honetan, Ton-ek mota askotako oroimenak eta garaipenak biltzen ditu.

insitutu batean lanean hasi zen.

Ton eta Pablo(semea) 1982-an

-

-


Franko

- Ze nolako zailtasunak eduki zenituen garai hartan jaiotzean? Eskolako egoera oso negatiboa zen, nahiko irrazionala eta gehienetan zentzu gabekoa. Kalera irtetean, edonork errieta bota al zizun, milaka gauza ezin ziren egin ezta esan, baina ez bakarrik gazteriak baizik eta nagusiek baita. Nire haurtzaroa eta gazteria oso tristeak gogoratzen ditut, etxean izan ezik. Etxean, maitasun asko jaso genuen, nire gurasoak oso zorrotzak izan arren, haien papera guri heziketa on bat ematea zen. . 


-Oso gogorrak izan ziren

garai horiek? Haurra nintzenean, ume guztiek duten ilusioa eta alaitasuna nuen. Gutxinaka-gutxinaka ohartzen joan nintzen bizitza ez zela izan behar gurasoek maiz esaten zuten bezala. "Hau da dagoena" azalpen komodina zen, edozer azaltzeko balio zuen. 


Ton duela 6 urte.

- Z Bizitzen ari zineten egoerari aurre egin zion bakarretakoa izan zinen , zer egin zenuen zure herrialdeagatik? Beti izan naiz bihurria, errealitatea oso zapaltzailea iruditzen zitzaidan eta beti esanak bete behar nituen eta horrek aspertzen ninduen. Unibertsitatean sartu nintzenean, nire lagun hoberenak beste fakultate batekoak ziren e t a e z ke r r a l d e ko a k b a i t a . B e r t a n , komunistei batu nintzaien eta klandestinoki aritzen ginen. Poliziagatik jarraituak izan ginen eta sozialki komunistak oso txarto ikusita zeuden; jende gehiena eskuinaldekoa edo frankistak zirelako . Herrialde askatuago bategatik arriskatu nintzen, herrialde hobeago bat eraikitu nahian.

 

.


-

Nire amaren aldeko osabak 7 urte zituen eta belgikar familia batek bere etxean hartu zuen eta nire ama eta amona, gerrateak irauten zuen bitartean, iparraldeko beste familia batek bere etxean hartu zituzten.

Atxilotu zintuzten? Eta kartzelan sartu?

Nire emaztearekin batera atxilotu ninduten baina ez ginen kartzelan sartu, komisaria bateko ziegan sartu ginduten baina ez ziguten epaitu, ez zutelako bilatzen zuten ezer aurkitu baina lagun batzuk(burkideak) kartzelan sartu zituzten . Nire familia ez zen ezertaz jabetu eta gainera, ez zekiten ezta PCE-an nengoela. Ezin nion inori esan eta ezen beharrezkoa nire familia kezkatzea. Franko hil berria zen eta inork ez zekien sekula, zer gertatuko zen.

-Gerrate zibilaren ostean jaio zinen, baina ba ahal zeneukan familia-kiderik hura bizi izan zutena? Nire amaren aldeko amona oso gaixorik ipini zen eta nire aita Kubatik etorri zen (non duela nahiko urte bizitzen zen) eta heltzean, Franko errepublikaren kontra matxinatu egin zen eta gerrate zibila hasi egin zen. Nire aitari bando nazionalekoek errekrutatu zioten haiek agintzen zuten zonalde batean egoteagatik eta gerrate ostean zehar atzeguardian egon zen, erizaina zelako.

Nire amaren aldeko aitona, Sestaoko labe garaietako langilea izan zen eta errepublikar bandoan egon zen eta errepublika garaian Sestaoko udaletxeko errejidorea izan zen. Ka r g u h a u g a r e s t i ko s t a t u z i t z a i o n , nazionalak Bilbon sartu zirenean, atxilotu eta kartzelara eraman zuten-eta, bertan 3 urte igaro zituen. Nire amonak dio egunero kartzelako atera joaten zela, fusilatuen zerrenda begiratzera ea aitona fusilatu zuten.

Nire amak izugarrizko beldurra zuela kontatzen zuen; nazionalek eta alemaniarrek bonbardaketak sorrarazten zituztenean, babesleku batera joan behar zirenean, eta bertatik gertu bonben soinua entzuten zutenean.


 - Garai horietan nola zegoen politika? Nola bizitzen zen egora hura kaletik? Nola izan zen guerraostea? Par tidu bakarra zegoen, Frankorena, Mugimendu Nazionala deiturikoa eta bertan familiako buruek bakarrik bozkatu al zuten. Emakumeek ezin zuten bozkatu eta jendea politikari buruz hitz egiteari beldur zen. Guerraostearen eta gerrate zibilaren ostean geratutako beldurrak kuestio sozialak gizartetik desagertzea egin zuen. Oso solidaritate gutxiko gizarte bat zen, prentsa, zinema, liburuen antzerkiak,testu liburuak etab zentzuratuta zeuden.

Gizarte oso matxista zen eta familiak eta gizarteak emakumea oso kontrolatuta zeukaten. Ezin ziren tabernetan sartu haien senarrarekin ez bazen, ezin zuten etxebizitzarik erosi eta senarrak edo aitak erosi behar zuen eta hortaz, ekonomiko aita edo senarraren mende zeuden. Homosexualak oso erreprimituta zeuden eta alferren eta gaizkileen legeagatik jarraituak ziren. Jazarpena ez zen politikoa bakarrik, soziala baita. Gainera, ez zegoen askatasun sexualik eta hortaz, gizartea oso behartuta zegoen, ez zegoen askatasunik.


-Nola zegoen industrigintza? Industrigintza eskasa zen eta ia guztia Euskadin eta KataluĂąan kontzentratua zegoen. Sevillan, hegazkinen eraikuntzarako lantegi bat zegoen, ehun lantegi bat eta geroago, autoen beste bat.


 -Noiz baretu zen egoera hura? Guztia bere erara itzuli zen? Egoera ez zen baretu 1978-ko konstituzioa onartu zen arte, nahiz eta Franko hil ondoren, ezkertientzako esperantza handi bat izan eta eskuindarrentzako etorkizunari begira, oso ikara handia. Hala ere, gogoan dut Franko hil baino urte batzuk lehenago, 1975-an, jadanik, gizarte berri baten zenbait zeinu nabaritzen hasi zirela, gizartea aberatsagoa zen eta jende asko Frankoren kontra pentsatzen hasi zen eta konturatu ziren ez zutela horrela jarraitu nahi.

-Gaur egun, harro zaude garai haietan zure herrialdeagatik egindakoagatik? Ez dakit harro den hitza baina badaukat zerbait egin nuenaren sentsazioa. PCE-aren kide izan nintzen justu Ezker Batua sortu zen arte, ez zitzaidalako ideia gustatzen baina perspektiba batetik ikusita, uste dut ezkerrekoa sentitzen naizen arren, ez nintzela inoiz komunista on bat izan. Nik nahi nuen bakarra askatasuna zen eta benetan frankismoaren aurka borrokatzen zuen partidu bakarra PCE-a zen baina bazeuden beste hainbat partidu muturreko ezkertiak zirenak baina haiek ez nituen gustuko, nire ustez oso erradikalak ziren. 


-Garai haiek gaur egunarekin ez dute zerikusirik, ezta? Diferentzia handia nabari izan duzu? Noski ezetz, izugarrizko diferentzia nabari da denboraldi horiekin. Gaur egun, gure herrialdeak asko hobetu du, gaurko gazteek ez dute ideia egiten garai horrek suposatu zuenarekin, ezta beraien guraso eta aititeamonek gerrate zibilean eta errepublikan bizi izandakoarekin, beste gauza batzuen artean, inork ez zuelako horri buruz hitz egiten, ez bazen intimitatean edo lagunartean.

Oso gizon jatorra eta umore onekoa. Milaka oztopo izan ditu bizitzan eta aurrera egiten jakin du. Garai horietan oso denbora saiak izan ziren baina gaur egun,67 urteekin , Sevillan fisikako irakaslea da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.