Frikigunea aldizkaria

Page 1



JOLASTEKO EDO LAN EGITEKO? IOS Mugikor eta tableta bakoitzak bere sistema eragilea dauka eta horietako bat IOS da. IOS Apple enpresak asmatu zuen eta jendearen %45ak sistema hau du gogoko.

Android Android beste sistema eragile famatu bat da eta Samsung enpresak asmatu zuen. Jendeari ez zaio Android sistema asko gustatzen eta %26ak bakarrik dauka gogoko.

Duela urte batzuk teknologia gutxi batzuek zeukaten bere eskuetan baina gaur egun teknologia denetarik egiteko eta egunero erabiltzen dugu. Ezinezkoa da teknologia barik bizitzea gero eta gauza gehiago eta hobeagoak asmatzen badituzte. Orain etxe bakoitzean ordenagailu edo mugikor bat aurkitu dezakegu gutxienez. Jendearen %37 ak 10 aparatu teknologiko baino gehiago dauzka etxean. Ia pertsona guztiek daukate mugikor bat eta denbora guztian eramaten dute poltsikoan.

Windows Windows beste sistema eragile bat da baina ordenagailuetan zentratzen da gehien eta Microsoft enpresak asmatu zuen. Jendearen%29 ak du Windows gogoko.

Gainera jendea gero eta denbora gehiago ematen du


Lau ordu baino gehiago

aparatu elektrikoen aurren. Orain lan egiterako orduan askotan ordenagailu batekin edo tableta batekin egiten dugu lan. Jolasteko ere asko erabiltzen dira eta sarean ibiltzeko edo sare sozialetan egoteko ere. Guztiok erabiltzen ditugu aparatu elektronikoak 2 ordu baino gehiago eta %65 ak lau ordu baino gehiago erabiltzen ditu. Arazoa ez da asko erabiltzea baizik eta nola

Teknologiaren erabilera izugarria da eta egunero zerbaitetarako erabiltzen dugu. • Jolasteko • Ikasteko • Lan egiteko

Baina benetan harrigarria dena da zenbat ordu ematen ditugun teknologiaren aurrean. Ez dago inor ez duena ordu bat ere ez ematen teknologia aparatuekin eta %60ak lau ordu baino gehiago ematen ditu. Ia egunaren laurdena da. Urte batek 8760 ordu baldin baditu guk 1460 ordu baino gehiago egongo ginateke aparatu teknologiko baten aurrean. Agian urte batzuk pasatzen direnean lau ordu baino gehiago izan beharrean 6 ordu izango dira. Hori astakeri bat da eta zerbait egin behar da hori gertatu ez dadin.

erabiltzen ditugun. %5 ikasteko erabiltzen ditu %20 lan egiteko %50 jolasteko eta 40% beste gauza batzuetarako; adibidez, sare sozialetan egoteko edo bideoak ikusteko.


TEKNOLOGIAREN DROGAZALEAK Azkenengo urteetan egindako aurrerapen ugariak direla eta, teknologia gero eta hobea izatea lortu da. Gaur egun denok daukagu zenbait aparatu elektroniko etxean: ordenagailuak (internet), mugikor taktilak etb...

Nora iritsiko da teknologiaren erabilera? Orain jende asko teknologiaren menpe bizi da eta gero eta aparatu elektroniko gehiago ditugu etxean. Teknologia gure bizitzaren pieza derrigorrezko bihurtzen ari da. Inkesta bat egin ondoren, jakin dugu zenbat aparatu elektronoko ditu jendea etxean:

Zenbat aparatu elektroniko dituzu etxean?

Hemen ikusten da nola gehienek 10 aparatu elektroniko baino gehiago dituzten eta askok 5-6ren artean. Argi dago teknologia gero eta gehiago behar dugula

1


Mugikorrak erregeak dira Ez gara hor geratuko, Lauro ikastolan egindako inkestak zehatzagoak izan dira eta zer aparatu elektroniko dira gehien erabiltzen direnak ere galdetu diegu. Ikastola honetan ipad-ak erabiltzen dira ikasteko, horregatik normala da ipad-ak izatea gehien erabiltzen diren aparatu elektronikoa baina, bere atzetik mugikorrak daude. Gutxien erabiltzen diren aparatu elektronikoak, telebistak eta bestelakoak dira. Hurrengo grafikoak esaten duen bezala:

Ikusten den bezala, ipad-as aparte mugikorrak dira gehien erabilitakoak. Baina ez da bat ere arraroa, mugikorrek gauza inportante asko egiten dute gugatik. Adibidez: ikasle gehienak uzten dute mugikorra piztuta gauean bere alarma entzuteko eta altzatzeko.

Beste adibide bat, non ikusten dugu gaur egun teknologia behar dugula bizitza normal bat izateko.

Lagun ala Etsai? Oraindik dago galdera oso garrantzitsu bat, aparatu teknologiko eta beraien beharra ona da guretzako? Teknologiak jendearengandik urrundu ala hurbiltzen gaitu? Ikasleei galdetu eta gero gehienek urruntzen gaituela pentsatzen dute. Orduan teknologiak benetan laguntzen gaitu alor guztietan?

Hau guztia ikusita, ondorioak aterako ditugu. Denok teknologia behar dugu, baina hainbeste? Gero eta gehiago erabiltzen ditugu aparatu hauek eta, ailegatuko da momentu bat non gizakia ezin izango den bizi teknologiarik gabe.

2


Imajina dezagun

Imajina dezagun une batez gure bizitzako objekturik meheena. Zein izan daiteke? Erantzun azkar bat emanda, paper-orri bat esan genezake. Hortik kanpo, paper-orri bat baino ehun mila aldiz meheagoa den material bat, atomo baten lodiera baino ez duena dago. Ez dago hori baino meheago. Material harrigarri hori grafenoa da, eta egitura hexagonala duen karbonoatomozko geruza bakar batez osatua dago. Grafenoa, etorkizuneko materiala da. Ikerlarien ustez, 2 urte pasa eta gero, grafenozko lehenengo mugikorra egingo dute eta 50 urte geroago dena grafenoz izango da. Grafenoa karbono-atomoz osaturik dagoen laminazko egitura laua da, atomo bateko lodiera duena. Izena grafito eta enotik dator. 2010eko Fisikako Nobel Saria Andre Geimek eta Konstantin Novosiolovek jaso zuten grafenoaren aurkikuntzagatik. 2004. urtean, bi ikerlariek, ohartu ziren grafito-geruzak bereiz zitezkeela metodo erraz eta merke bat erabilita: paper itsasgarria. Itsasgarria behin eta berriz itsatsita, askatuta zeuden grafito geruzak bereiztu zituzten. Asko ikertu ondoren, mundu baten atea ireki zuten.

Eroankortasun termiko eta elektriko handia denez, gaur egungo eguzki panelak ordezkatu dezake.

Grafenoa, oso material merkea izango da eta oso erraz lortuko da. Material gardena, malgua eta gogorra da (altzairua baino 200 aldiz gogorragoa eta diamantea baino gogorragoa da). Berez hozten da eta argiarekin elektrizitatea sortzen du. Material honekin pantaila flexibleak, gardenak eta bateria azkarrenak egin ahal izango ditugu. California-Riverside Unibertsitateko ikertzaileek frogatu dute, bero-eroale oso ona dela. Ezaugarri hori duela ikusita, uste dute tresna elektronikoen beroa kentzeko material benetan egokia izan daitekeela.


Gure etxean 2065. urtean guztia grafenoz izango da eta oso material merkea denez guztiok ordaindu al izango dugu. Kotxeak, oso gogorrak eta seguruak izango dira. Gure etxeko detaile minimoak grafenoz izango dira:

Etxeko leihoak Pantaila digitalak etxe osotik egongo dira: - Logelan - Komunean - Sukaldean - Egongelan Honekin lortu nahi dena, nahi dugun momentuan nahi dugun guztia egitea da.

Grafenoa, beroa mantentzen duen material solidoa denez, sukaldaritzarako balio du. Gainera, modu askoz seguruagoan sukaldatuko dugu. Kotxeak, gogorragoak, seguruagoak eta oso azkarrak izango dira (370 km/orduko abiadurara helduko direlako). Nahi dugun momentuan nahi dugun pertsonarekin komunikatu al izango gara.

Grafenozko lehenengo kotxea GTA


Osasuna Manchester Unibertsitateko zientzialarien laguntzari esker, grafenoa, minbizia tratatzeko, terapia ez-toxikoak egiteko ate berri bat ireki du. Ikerketa honetarako, grafenozko oxido bat erabili dute. Oxido honek minbiziaren aurka erreakzionatzen du eta zelula Grafenoa minbizia txarrak hiltzen ditu. Ikertzaileek sei minbizi sendatuko du desberdinekin probatu dute: bularrekoa, pankreasekoa, biriketakoa, garunekoa, obuluetakoa eta prostatakoa. Emaitza, zalantzarik gabe, arrakastatsua izan da. Gainera, oso material biguna denez, ez dira bigarren mailako ondoriorik egongo.

Nola lortzen da grafenoa? Grafenoa erostea gaur egun oso zaila da, oraindik ez delako nahikorik garatu. Baina, herrialde garatu batzuetan grafenoa saltzen dute. Bi modutan: Grafeno xaflatan: kalitate handikoa da eta elektronikarako, informatikarako eta aeronautikarako erabiltzen da. Gaur egun oso garestia da. Hautsazko grafenoa: kalitate baxukoa eta askoz merkeagoa da.

Gaur egun ikusten dugu, grafenoaren prezioa nahiko anitza dela. 2008. urtean grafenozko 2cm 80 milioi euro balio zuen. Azkenengo 6 urteetan grafenoaren prezioa aldatu da, gaur egun, grafenozko 2cm 80 euro balio du.


Ondorioak Grafenoa, material gardena, malgua, gogorra eta bero-eroale ona da. Etorkizunean, etxeko leku guztietan egongo da (sukaldean, egongelan, komunean...). Hainbat gaixotasun sendatuko ditu. Gaur egun, nahiko zaila da eskuratzea eta garestia da. Beraz, duda barik, historia markatuko duen materiala izango da eta teknologiaren mundua eta pertsonen bizitzak aldatuko ditu.


COD CHAMPIONSHIP Azken urte hauetan, bideojokoen munduak, garrantzia handia, lortu du, batez ere gazteen artean. Bideojoko industriak, diru asko mugitzen du, baina negozioak ez daude bideokonsoletan baiziketa bideojokoetan. Agian bidejokorik salduenetariko bat CALL OF DUTY izan da, horregatik urte osoan zehar hainbat txapelketa ospatu dira, garrantzitsuena izanez COD CHAMPIONSHIP izeneko torneoa. COD CHAMPIONSHIP, Call of duty bideojokoaren torneo internazional bat da non, easports 1.000.000 dolar, banatzen dituen 8talde irabazleen artean. Munduko jokalaririk hoberenak aurkeztu dira. Torneoan parte hartu ahal izateko hainbat torneo pasatu egin izan behar zuten aurretik, Australian, Estatu Batuetan, Brasilen eta Erresuma Batuetan. Ebentoan zita eman zaie 32 taldeei: 14 talde Ipar Amerikakoak, 1 Talde Erresuma Batuetakoa, 4 talde Irlandakoak, 3 Frantziakoak, 2 talde Alemaniakoak, 1 Benedulekoa, 1 Italiakoa,1 Espaniakoa, 1 herrialde Norikoetakoa, 1 Arabiar Emirerri Batuetakoa, 3 Australiakoak eta 1 Latinoamerikakoa. Talde guzti hauetako jokalariak, entrenatzen egon dira 3 hilabetetan, torneo honetan lehiatu ahal izateko. Taldeak laukoak izan behar dira eta partidua irabazi ahal izateko 3 puntu irabazi behar dituzu. Azkarren lortzen dituena 3 puntu horiek partiduaren irabazlea da. Puntu bakoitza jokoaren modu ezberdinetan lortzen da. 4 modu daude (Hard point, Search and Destroy, Enlace eta Tomar la Bandera) 2-2 joanez gero partiduan Serch and destroy modua errepikatzen da.


LEHENENGO EGUNA: MARTXOAREN 27a ostirala Lehenengo eguna Martxoaren 27a ostiralean lehiaketa hasi egin zen, L.A.Live izeneko esparruan, zeinetan Advanced Warfare izeneko jokoarekin lehiatzen zen. Gamer2 izeneko talde Espainiarra ordu bietan jokatu zuen, Exile izeneko Australiar taldearen kontra, zeinetan errez irabazi zuten (3-0). Methodz, Juenka, Lgend eta Tojor , Gamers2 osatzen duten jokalariak erakutsi zuten trebetasun eta gaitasun handia, 3 modu ezberdinetan (Hard Point, Search and Destroy eta Tomar la Banderan). Sortea aldatu egin zitzaien klasifikatzezko 2-garren txandan, Optik Gaming izeneko talde Amerikarraren kontra jokatzean, munduko talderik hoberenetarikoak direlako. Partiduko lehenengo puntua, parekatuta egon zen Hard point izeneko moduan, 2-garren puntuan baitaere galdu egin zuten naiz eta oso berdinduta egon, azkenik azkenengo 3garren puntua Optic Gaming irabazi zuten eta partidua garaitu zuten. Ordu bat geroago Talde Espainiarra Gamers2, SSOF Gaming izeneko talde Brasiliarren kontra jokatu zuen, zeinetan talde Espainiarra konfiantza berreskuratu zuen, lehenengo 3 puntuetan Gamer2 menderatu zuen 2-1 markagailuan egonez, azkenean Talde Espainiarra irabazi zuen.

Bigarren Eguna: Martxoaren 28-a Larunbata 2 Ronda irabazi eta erronda bat galdu ondoren Gamer 2-ko jokalariak konfiantza eta animo handiekin sentitzen ziren, larunbateko taldea irabazteko asmoz.

Bigarren Eguna Larunbatean Martxoaren 28-an ospatu egin zen, Gamers 2 inoiz baino motibazio eta koordinazio handia adierazi zuen. Bakarrik 2 Talde Europear lortu zuten klasifikazioak igarotzea, Gamer 2 eta Serious Gaming. Zeregina ez zen batere erraza, lehenengo partidua FaZe Clan, Estatu Batuarren kontra izan zelako. FaZe Clan, Optic Gaming izeneko taldearen oso parekatua zen, eta gogoratu behar dugu Optic Gaming Gamers 2 irabazi zuela. Zoritxarren Gamer2 Hard Point izeneko modua galdu zuen 239-209 eta Search and destroy izeneko modua ere bai. Talde Espainiarra zeukan saiakera bakarra Tomar La banderan zen, baina baita ere galdu egin zuen. Gamers2 beste aukera bat izan zuen Torneoan aurre egiteko Platronics Mindfreak izeneko talde Australiarraren kontra. Gamer2-ko motibazioa gutxitzen zihoan eta tentsioa gero eta handiagoa zen, talde Espainiarra eta Australiarra animatuak izan ziren denbora osoan, Lehenengo modua, Hard Point, Espainiarrek galdu egin zuten 218-184. Galdu izan arren Search and Destroy moduan indarra berreskuratu zuten eta 3-1 irabazi zuten. Markagailua inoiz baino


intieresgarriagoa jartzen zen 1-1 zihoaten eta 3puntuetara ailegatu egin behar zen, hurrengo moduan empate bukatu zuten eta guztia erabaki zen azkenengo moduan Search and Destroyen, Gamers2 oso ondo jokatu zuen baina, ezin izan zion aurre egin Australiar taldeari eta Txapelketatik baztertua izan zen.

HIRUGARREN EGUNA: Martxoaren 29-a Hirugarren eguna, izan zen txapelketaren finala, 1.000.000$-ko saria irabaziko zutenak irabazleek. 8 Taldeen artean, diru guzti hori jokoan zuten. Klasifikazioa bi taldeetan sailkatuta zegoen, "upper brucket" (klsifikazio gorena) talde irabazleak jokatzen zuten, eta bestetik "lower brucket" (behe-mailako klasifikazioa) zeinetan galdutako taldeak zeukaten beste aukera bat finalera heltzeko.

Hirugarren eguneko lehenengo lansaioan Denial taldea Revenge izeneko taldearen kontra jokatu egin zuen, finala lehiatzeko. Denial taldea fan asko lortu egin zituen, Optic Gaming, team kaliber, eta automatik kaliber bezalako taldeak irabazteagatik. Ikusle guztien animoak, Denialeko taldearentzat zuzenduta zeuden. Revenge eta Denialen artean jokatutako partidua oso parekatua izan zen, baina Denial erakutsi zuen bere, trebetasuna eskuekin eta irabaztea lortu zuen, 3-2-ko markagailuarekin. Urte honetako finala, call of duty txapelketa guztietatik interesgarriena eta parekatuena izan da. Pasadan urteko torneoan, finala azkarra izan zen, baina aldiz, urte honetako finala emozionantea izan da. Hauek izan ziren irabazi zuten 8 taldeak:


CALL OF DUTY CHAMPIONSHIP-eko Postuak 8-garren postuan: Team killer 7-garren postuan: Optic gaming 6-garren postuan: Mindfreak 5-garren postuan: Automatic reload 4:garren postuan: Prophecy 3-garren postuan: Faze Red 2-garren postuan: Revenge 1-garren postuan: Denial

COD CHAMPIONSHIP-EKO TALDEAK DENIAL, ESTATU BATUAR TALDEA, COD CHAMPIONSHIP IZENEKO TXAPELKETA, IRABAZI ONDOREN


ESKIA TOPATZEN Eskiaren kondaira

Gaur egun, elurrean, asko praktikatzen den kirol oso famatu bat ezagutzen dugu, eskia.

Marianoren aitak eskiak ekarri zituen Aragonera. Oso pertsona garrantzitsu bat izan zen.

Honek, istorio askoren sortzailea izan zen, baina gutxi batzuk ezagutzen ditugu.

Mariano Fanlo

Kirol guztien atzean, hainbat istorio daude, baina eskia kirol berezi bat da.

84 urterekin eskiatzeko afizioa galdu ez duen gizon bat da. Sallent de Gallegon bizi da eta mito bat da eski munduan. Zer da zuretzako eskia? Eskia niretzako oso garrantzitsua da, 1930. urtean jada eskiatzen zelako. Hasieran leku batetik bestera joateko modu bat zen. Ondoren, Formigaleko eski estazioa egin zenean, kirol oso profesional batean bihurtu da. Gaur egun, bizimodu bat da Sallent de Gallegoko eta Tena Ibarreko jendearentzat.

Zelakoa izan da zure eskiatzaile bizitza?

Nola hasi zen Aragonen eskia? Sallent de Gallegoko biztanleak Aragoneko lehen eskiatzaileak izan ziren, Frantziatik, lehen eskiak heldu eta Aragoneko lehenengo estazioa Kandantsu izan zelako. Bertan, lehenengo teleaulkia eraiki zelako.

Lau urterekin hasi nintzen eta oso polita izan da. Hasieran, Sallent alboko larreetan eskiatzen genuen, eta ondoren, udaberrian, Pacinoko tontorrean edo Furco mendian, non gaur egun Formigaleko eski estazioa topatzen dugu.

"Eskia niretzako oso garrantzitsua da"


Nola ikasi zenuen eskiatzen? Nik bakarrik ikasi nuen. Larreetan eskiatzeko, eskailera moduan igotzen genuen (eskiekin aldapak igotzeko modu bat) zapaldutako elurra gogor usteko eta bertatik eskiatu ahal izateko. Motel jaisten zuten eskiekin eskiatzen genuen, dena zuzen eta azkenean, eskiak biratzen genituen.

"Ni bakarrik ikasi nuen"

Nork irakatsi zizun? Urte batzuk geroago Austria eta Suitzako irakasle batzuk etorri ziren teknika berriak irakastera. Teknikak ikasi ondoren, lasterketak egiten genituen Mariano eta bere aizpa lasterketa bat egin ondoren (1935. urtean) Nola sortu zen eski eskola? Militarrek sortu zuten Kandantsun. Zuzendaria Jesus Fontana izeneko koronel bat zen. Bi urte beranduago, Salleneko eskiatzaileak Formigaleko eskola sortu zuten. Bigarren urtean eskolako zuzendaria bihurtu nintzen. 1927. urtean Sallent de Gallegoko 40 eskiatzaile. Nola garatu da materiala? Asko hobetu du. Hasieran, egurrezko eskiekin eskiatzen genuen eta egunero zeroma eman behar genien eskiak elurretik ondo joateko.

1960. urtean eski modernoak heldu ziren; pisu gutxikoak eta oso arinak. Gaur egun, oso garatuta daude, karbin eskia bezala: - Laburrak

Makilak oso luzeak eta arandela oso handiak zituzten, elurrean ez iltzatzeko.

- Punta zabala

Mendiak igotzeko, eskiei, foka azala jartzen genien beheko partean, elurrera ondo eusteko.

- Pisu gutxi

- Erdiko partea estua


Nola heldu ziren lehengo eskiak Aragonera? 1912. urtean heldu ziren eta duela gutxi ehungarren urtea ospatu da. Nire aitona, Mariano Fanlo Mart贸n, lagun asko zituen Frantzian, horietatik bat apaiza zen eta Lave Dudovik zuen izena. Gizon hau, Espainiara asko etortzen eta Mariano Frantziara joaten zen. Egun batean, elurte handia zegoela, Lave herrira heldu zen eta jendea harrituta, ezin zuen sinetsi nola elurte hori zeharkatu zuen. Hurrengo goizean, Marianoren aita (Antonio Fanlo) bertako larreetan eskiatzera animatu zen, 14 urte zituela. Hilabete batzuk geroago, Lave Antoniori eski batzuk oparitu zizkion eta horrela Aragoneko lehen eskiatzailea bihurtu zen.

"Momentu on asko etorri

Nork fabrikatzen zituen eskiak?

zitzaizkidan burura"

Herrian, arotz bat zegoen eta fresnoko egurrarekin nire aitaren eskiak imitatzen hasi zen. Nola egiten zituen? Egurra mozteko makina batekin eskiak moldatzen zituen. Gainera, errementari eta zapatari batek , estribo metalikoak eta sokak botak eskira lotzeko egiten zituzten.

Antonio Fanlo 1914. urtean Non eskiatzen zenuten?

Neguan, Sallent alboko larreetan eskiatzen genuen eta udaberrian Formigalen eskiatzen genuen. Antonio (nire aita), Espainiako eta Frantziako mugan, aterpe bat zuen eta bertan eskiatzen genuen.

Zer sentitu zenuen, lehenengo eskiak jarri zenituenean? 4 urte nituen eta ez dut gogoratzen, baina urte batzuk geroago, eskiatzeko gogo handia nuen. Gaur egun, oso zoriontsu nago, 84 urte dauzkadalako eta oraindik eskiatzen dudalako.

Duela berrogeita hamar urte sortu zela eski eskola. Nola bizi zenuen jai hori?

1925. urtean, Espainiako mugan

"84 urterekin eskiatzen dut"

Oso polita izan zen. Egun horretan, Sallent de Gallegoko kaleetatik jaitsiera bat egin zen eta nik Aragoneko lehenengo eskiekin eta arropa oso zaharrarekin jaitsi nuen. Momentu on asko etorri zitzaizkidan burura.


Lorem Ipsum Dolor

29 de mayo de 2015

FRIKIGUNEA Gaur egun jendea aspertzen denean bideojokoetara jolasten du. Bideojokoak teknologia berriak ekarri duen asmakuntza bat da. Ia etxe guztietan daude bideojokoak eta jende askok egunero erabiltzen ditu lanetik edo ikastolatik bueltatu ondoren. Bideojokoak euskarri desberdin askotan erabili ahal dira; adibidez, tabletan, mugikorrean, konsoletan, ordenagailuan... Gainera teknologia asko hobetu denez lagunekin online jolastu ahal da eta horri esker jende gehiago jolasten du. Gaur egun bideojokoen txapelketak ospatzen dira mundu guztian zehar eta jende asko hobby bat bezala hartu beharrean bere lana bezala hartzen du. Hori lortzeko egunean 4-5 ordu jolasten dituzte bere txapelketako taldearekin.

1-Call of Duty: Call of duty bideojokoen serie bat da, lehenengo pertsonan oinarritua. Joko hau Ben Chichosky sortu zuen Infinity Word eta Activision enpresen laguntzarekin. Frankizia, komputadora pertsonalean hasi zen eta geroago kontsoletara ireki egin zen. Call Of Duty izan duen arrakastarekin, txapelketa internazionalak sortu dituzte mundu osoan zehar. Gaur egun 9 Call of Duty bidejoko daude: Call of duty Modern Warfare 4, World at War, Modern Warfare 2, Black Ops, Modern Warfare 3, Black Ops 2 eta azkenik gaur egun jolasten dena Advanced Warfare. 2-GTAV (Grand Theft Auto V): Jokoa Rockstar enpresak garatu zuen abenturazko joko bat da. 2013 ko irailaren 17 an Xbox 360erako eta Playstationerako atera zen. Jokoa Los Angelesen kokatuta dago eta Threvor, Michael eta Franklin (protagonistak) legez kanpoko hainbat gauza egingo dituzte diruaren bila. Lorum Ipsum Dolor

1


Lorem Ipsum Dolor

29 de mayo de 2015

3-FIFA 15: EA sports enpresak garatu zuen futbolezko joko bat da. 2014 ko irailaren 25 ean atera zen Xboxean, PlayStationean eta Wiian. Joko honetan zure jokalariak erosten dituzu eta zure futbol taldea sortzen duzu. Online edo bakarrik jokatu daiteke.

4-Clash of Clans: Clash of clans, COC moduan ere ezagutua IOS eta Androideko bideojoko bat da, Supercell izeneko enpresa bategatik sortua. Clash of clans, estrategiako jokoa da, non herrixka bat eraiki behar duzun eta bertan zure armada sortu behar duzu beste herrixka batzuk erasotzeko. Beste herrixkak erasotzean bertako dirua eta elixirra lapurtzen duzu. Gainera zure lagunekin taldeak sortu ahal dituzu eta beste talde baten aurka guda bat egin dezakezu. 5-Minecraft: Minecraft javan oinarrituriko ordenagailurako bideojoko bat da, Mojang, bideojoko enpresak, 2009an sortua. Mundu ireki batean kokatzen da jokalaria eta egin behar duen bakarra bizirik irauntea da. Horretarako etxeak eraiki behar dituzu, janaria lortu eta kobazuloetan sartu materialak lortzeko. Gaur egun plataforma askotan da eskuragarria: Linux, Mac OS X, Raspberry Pi, Windows eta Xbox360en. Beste bertsio berriago bat agertu zen 2012an Android eta iOSentzako.

6-Plantas vs Zombies: Plantas vs Zombies PopCap Games garatu zuen, tower defense estiloko joko bat da. Microsoft Windows, IOS eta Androiden jokatu daiteke. 2009ko uztailaren 5-an atera zen. Jokoa, base bat defendatzean datza, horretarako, dendan erosten diren landareekin zonbiak hil behar dira. Landare mota desberdin asko daude eta zonbi desberdinak ere. Gainera abilidade desberdinak erosi ahal dituzu zure landareak bizitza edo eraso gehiago eukiteko.

Lorum Ipsum Dolor

2


Lorem Ipsum Dolor

29 de mayo de 2015

7-Red Dead Redeption: Rockstar enpresak garatu zuen abenturazko, akziozko eta western eko joko linial bat da. 2010 eko maiatzaren 18 an atera zen Ipar Amerikan. Jokoa, Xboxean eta Playstationean joka daiteke. Red Dead Redeptionean protagonista Jonh Marston da. Honek, banda txar baten buruzariak hil behar ditu eta istorioan zehar, hainbat gauza gertatzen zaizkio oeste osotik.

8-Geometry Dash: Geometry dash jokua Suedian (2013an) sortu zen. Robert Opalak asmatu zuen eta hau banatu egin zen ROBTOPgames enpresatik. Lasterketa joko bat da 18 maila dituena. Joko hau gero eta zailagoa da zenbat eta maila altuagoan jolastu, eta maila bakoitza soinu banda desberdinak ditu. Joku sinplea baina entretenigarria da. 9-Far Cry 4: Ubisoft Montreal enpresak garatu zuen jokoa eta Windowsen, PlayStationean eta Xboxean jokatu ahal da. Mundu ireki bat da eta China eta Nepalen artean kokatzen da mapa. Jokoan animaliak hil, kotzeak gidatu edo etsaien baseak konkistatu ahal dituzu. Jay Gale jokoaren protagonista da eta Kirateko diktadorea hiltzen saiatu behar da.

10-LOL (League Of Legends) League Of Legends online bideojoko bat da MOBA generokoa zehatz mehatz. Riot Games izeneko enpresak garatu eta sortu egin du, Microsoft Windowseko sistema eragilearentzat. Jokoa etsaiaren basea apurtzean datza, horretarako taldean jokatu egin beharko duzu, errezago irabazteko.

Lorum Ipsum Dolor

3


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.