Olatuen artean aldizkaria

Page 1


-

.I'

-


ORAINGO TAULA MOTAK • Tow-ín : Taularik txikienak eta meheenak dira. "Footstraps" daukate, taula oinetara itsatsita eramateko. Olatuak hartzeko uretako motor batekin lagundu behar dizute. Maila handiko surf-lariek bakarrik erabili dezakete. Fish: Taula ona da indar gutxiko olatuen egunetarako. Zabala eta b·ihurgune gutxirekin. Oso txikia da, beraz mugimenduak egiteko erreza. lsatsa arrain modukoa da, horregatik bere izena. • Retro : Txiki eta indar gutxiko olatuentzako aproposak dira, 2-4 gila iz·a tera heldu daitezke. Erdi maila bat behar da taula hauek erabiltzeko. "Fish" taularen antzekoa da. Shortboard: Taularik ohikoena da eta bilakaerarik handiena duena. Edozein motako olatuekin erabil daiteke. Beraz, guztiz probetxu ateratzeko erdi mailako surf-laria izatea gomendatzen da. Ebolutiboa: Hasiberrientzako taularik onenak dira, olatuak hartzeko erraztasun handia daukate eta egonkortasun handia. • Malibú edo Mjni-Longboard: Mutur biribileko taula handiak dira. Egonkorrak dira eta arraun egiteko errazak. Hasiberrientzako eta olatu txikiko egunentzako aproposak dira. • Gun : Mutur eta isats zorrotzekoak. Olatu handiak hartzeko erabiltzen dira. Taula bizkor eta egonkorrak dira, maila altuko surf-lariek erabili dezakete. • Longboard : Taula handia da, punta biribilekoa. Olatu txiki eta erdiko tamainakoentzat.

_ ::;----

-


2015KO MAIATZAK 11

Surfa gazteen artean

Ikastaroen beharra?

Zaila edo erreza?

SURFA, EGUZKIA ETA HONDARTZA

Surfa, ahoz aho transmititutako kondairen bitartez, badakigu Hawaiko irletan, kanoekin eta txalupa txikiekin gehienbat, olatu gainean irristatzeko ohitura zegoela. Bertatik sortu zen zurezko taula baten gaienan jartzeko ohitura. Gaur egun, surfa gazteen artean gero eta gehiago praktikatzen den kirol bat da. Beti bezala, saskibaloia edo futbola ospe gehien dituztenak dira, baina gutxinaka ospea hartzen doa uretako kirol honek. Batez ere udan praktikatzen da, eguraldiaren ondorioz eta uraren tenperatura epelagoa dagoelako, baita denbora librea daukagulako eta naturarekin denbora pasatzea gustatzen zaigulako ere. Neskek eta mutilek, beti bezala ez dituzte aukera berdinak. Hala ere, nahiz eta mutilei garrantzi gehiago eman, neskak merezi duten postua irabazten ari dira.

!1


2015KO MAIATZAK 11

Surfa gazteen artean Euskal Herrian surfak ospe asko dauka, batez ere udan. Surflari gehienek udaberrian hasi eta udazkenean amaitzen dute, hemengo itsasoak hotzak bai dira.

Inkestaren ondorioak 3.DBH-n

Gogorra da neguan egitea, uretik kanpo 13 gradu badaude, uretan 9 edo gutxiago egongo dira. Gainera Euskal Herrian, euria protagonista da eta horrek hotz gehiago eragiten du.Traje lodi-lodi batekin egin behar da bertatik bizirik atera nahi baduzu. Sopela, Bakio eta Mundaka olaturik oneneko hondartzak dira. Olatuen arabera, surfa zaila edo erreza izan daiteke. Mundaka munduan zehar oso famatua da, daukan olatu bereziagatik.

Nola ikasi zenuen?

Inkestaren bidez ateratako ondorioen bidez, ikastaroak, gero eta ospetsuagoak dira bai denbora pasatzeko, bai lagunak egiteko eta bai monitoreen laguntzaren bidez modu errazean ikasteko. Lehen gehienek, haien kontuz edo lagunen batengatik ikasten zuten. Gurasoek ere irakatsi dezakete, baina orokorrean gertatzen da, broma bezala hartzen dugula, hau da, garrantzi gutxiago ematen diogula haiek esandakoari. Horren ondorioz, gurasoek pazientzia galtzen dute eta errietan hasten dira. Zure kontuz ikasi ahal den kirol bat da. Hori bai, ona izateko orduak eta orduak sartu behar izaten dira, bizitzaren arlo guztietan bezala.

Erreza iruditzen zaizu?

Dibertigarria izateaz aparte, arduratzen zaizun gauza guztiez ahaztea lortzen du. Gazteek oso azkar eta gustura ikasten dute, oreka mantentzea erreza delako.

gazteontzat. Besoetan indarra eduki behar da eta igeri egiten jakitea ezinbestekoa da, istripuak egon ez gero, !2


2015KO MAIATZAK 11

bertatik irten ahal izateko. Lehiaketak ikusiz asko ikasten da, maila altua dutenek egiten dutena ikustean asko ikasten delako. Gainera, motibazio gehiagorekin sartzen zara uretara, haiek egindakoa errepikatzeko asmoz. Kirol honek daukan gauzarik onena, lagun berriak egitea eta haiekin gustuko duzun kirola praktikatzea da.

!3


Gaur Aritz Trekuri galdera batzuk egiteko aukera izan dugu. Aritz irakasle izateaz aparte, Treku training enpresa eramanten du, hau surf entrenamenduak eskeintzen dituen eskola da, beraz Aritz surfaren munduan murgilduta dagoen irakaslea da, has gaitezen lehenengo galderarekin.

Zenbat urte daramazu surfarekin? Surfa probatu nuenetik 27 urte, lehenengo aldia 7 urterekin izan zen, nire osabarekin. Nola heldu zinen surfaren mundura? Nire familia kostaldekoa da eta hondartzan ikusten zen surfa, nire osabak surfa egiten zuen eta 9 urte eramaten garenez, berarekin hasi nintzen. Nola ikasi zenuen surf egiten? Ni bakarrik ikasi nuen, baina nire osabak tente jartzen, zutik jartzen eta joaten irakatsi zidan. Nolako olatuak hartzen dituzu? Ertainak, normalak, handiak ez ditut hartzen. Lehiaketetan parte hartu izan duzu? Ez, surfeko lehiaketetan ez dut parte hartu inoiz, horretarako oso ona izan behar zara. Esperientzia txarren bat izan al duzu? Bai bai, olatu nahiko handiekin uretan beldurra pasatzea, uretatik ezin atera, horrelako esperientziak izan ditut.


Nondik surfeatu duzu? Astean zehar Bilbo inguruan nabil, normalean "La Salvajen", Sopelan; hemen banago eta olatu handiagoak badaude Mundakara ere, bestela, haize txarra dagoenean Laredora. Eta gero, Gipuzkoan banago Deban inguruan olatu oso onak ere badaude. Eta zeintzuk izan dira zure toki gogokoenak? Deba inguruan Itziarren, Zumaia eta Debaren artean olatu oso onak daude, baina hemendik kanpo hoberenak Maldibak dira.

Nola moldatzen zara bi lanekin? Lan asko egiten, egia da, astelehenetik ostegunera nahiko estresantea da baina bueno, gero ere, alde batetik, nire entrenamenduen historioa nire proiektu propioa da orduan ez daukat inolako presiorik, bik neure buruari jartzen dut. Nola hasi zinen Trekutraining-ekin? Ibefeko ikasketak egiten dituzunean, irteera desberdinak daude eta bat goi erremdimenduko da, batez ere,hori ikasi nuen, eta gero ikusi nuen surfan dagoen demandarekin han aukera zegoela lan egiteko eta aurrera. Surfaren mundutik bizi ahal zara ? Egin beharko nuke apostu bat, baina jendeak soldata handiak lortzen dute, profesionalak direnak irabazten dute diru asko. Aholkuren bat eman ahal diguzu surf ikasteari buruz? Bai, orain dituzuen baliabideekin, gauzarik onena eskola batera joatea da eta han ikastea askoz arinago ikasten delako.


21 EGUN 1. eguna: Gaur nire lehenengo eguna izan da eta gogo handiz hasi naiz, You Tubeko neska bat ikusten egon naiz eta gustuko izan ditut bere kanalean igotako bideoak, beraz neska horren kanalera suskribitzea erabaki dut. Hasteko gorputzeko hainbat atal lantzeko ariketa batzuk egin ditut. Ariketa guztiak segituan egin ditut eta 10 minuturik behin 4 minutuko deskatsuak egin ditut, guztira 45 minutu iraun ditut. 30 flexio, 50 abdominal eta 100 sentadilla egin ditut. Gehien kostatu zaizkidanak flexioak izan dira, besoetan indar gutxiago daukadalako. Amaitutakoan oso nekatuta negoen, suposatzen dut entrenamendu falta daukadalako izango dela. Espero dut 21 egunetako proba hau amaitzerakoan erresistentzia gehiago eukitea eta ariketa hauek egiten jarraitzea.

2. eguna: Gaur bigarren eguna da eta saio honetan fitballarekin egin ditut ariketak. Fitballa baloi oso handi batekin ariketak egitea da, oso dibertigarria iruditu zait, nire ahizpak ere probatu izan nahi du. Fitball ariketetan hankak eta abdominalak lantzeko balio du. Hasieran, egia esanda, ez dut seriotasun handiarekin hartu baina nekatzen ez nintzenez serio jarri naiz eta benetan asko nekatzen duen ariketa bat iruditu zait. Bost minutuko deskantsuak egin ditut 15 minuturik behin eta guztira 50 minutu iraun du gaurko saioak, hauek izan dira egin ditudan ariketak:


3. eguna: Gaur, apirilak 15 hirugarren eguna da, gaur pixka bat gehiago kostatu zait ariketak egitea, alde batetik bero izugarria egiten duelako eta bestetik heziketa fisikoa eduki dudalako azken orduan eta gainera geroago patinajea neukan eta nahiko nekatuta nengoelako. Hortaz aparte denbora aldetik ere oso larri nenbilen. Ala ere, kirol ariketak egin ditut. Gaurkorako aukeratu dudan bideoa saiatu naiz oso gogorra ez izaten. Egin ditudan ariketak hankak lantzeko dira, hanketan indar gehiago daukadalako eta horrela errazagoa izango zelako. Hasteko 70 sentadilla egin ditut eta bizikleta estatikoarekin 15 minutu gelditu barik. Hau guztia egiten 30 minutu iraun dut.

4. eguna: Laugarren eguna da jada eta egun honetan lehenik eta behin funky dantza akademiara joan naiz eta geroago, etxera heldutakoan etxerako lanak egin ditut, azterketa bat daukat bihar, ikasten egon nahiz 2 ordu eta azkenean berandu egin zait, 21:30etan hasi naiz gogo handiarekin, esterilla jarri dut lurrean eta lehenik 30 flexio egin ditut, pausa bat eginez, 15 flexio, pausa bat eta beste 15 flexio. Besoetan indar gehiago daukadala sentitzen dut eta hori zen nire helburuetako bat. Flexioak egin eta gero minutu bat atsedena hartzen egon nahiz eta 100 sentadilla egin ditut lehenengo 25, gero 10 segundoko atsedenaldia eta gero beste 25, horrela 100era heldu arte. Azkenik 30 abdominal egin ditut.

5. eguna: Bosgarren eguna da, apirilak 17, ostirala. Etxera heldutakoan Ipadean telebista programa bat ikusten egon naiz, geroago depilaziora joan naiz eta azkenik Arteara joan naiz arropa erosketa batzuk egitera. 22:00etan gutxi gora behera heldu naiz etxera eta ariketak egiten hasi naiz, hurrengo egunean ez naizenez goiz altxatu behar berdin zait berandu hastea. Gaur 10 minutuko sesio bat egin dut, abdominalak lantzeko balio duena. Hasteko besoak sorbaldan jarri behar dira eta saiatu igotzen ahalik eta gehien hankak ere igotzen aldi berean, lehenengo hanka bat eta gero bestea. Ondoren bi eskuak buru azpian jarri eta beso bat luzatu orkatila ukitzen saiatzeko, lehenengo beso batekin eta gero bestearekin. Ariketa ez da oso luzea izan baina bai intentsua.


6. eguna: Gaur larunbata da eta egun lanpetu bat daukat goizean sebillanetako dantza akademiara noa, geroago familiarekin bazkaldu behar nuen eta arratsaldean lagunekin geratu. Ez nekien noiz egin ariketak eta azkenean bazkaldu baino lehen egin ditut. Gaurko sesioa laburra izatea nahi nuen, denbora aldetik ez nenbilelako oso ondo, beraz, atzokoa laburra izan zenez aprobetxatu dut berdina egiteko. 10 minutu iraun du eta abdominalak landu ditut, ariketa hauek oso intentsuak iruditu zaizkit, abdominaletan ez dudalako indar askorik, ala ere besoatan baino gehiago daukat. Ariketa hauek oso ondo daudela iruditzen zait laburrak direlako eta aldi berean asko lantzen dutelako zuk nahi duzun gorputz atala, kasu honetan abdominalak. 7. eguna: Aste bat daramat jada proiektu honekin eta oso pozik nago egindako lanarekin, oso gustora egin dut, aukera on bat hartu dudala pentsatzen dut eta arro nago egindakoarekin. Gaur igandea da eta egun osoa daukat nahi dudana egiteko, berandu altxatu naiz ohetik, gosaria hartu eta etxerako lanak egin ditut, bazkal orduarekin topo egin dut nahi gabe. Bazkaldu eta gero bideo batzuk ikusi ditut Ipadean eta martxan jarri nahiz, ariketak egiteko prest! Gaur oso eguraldi ona egiten du eta kalera irtetea pentsatu dut. Nire ahizpa eta biok etxe alboan daukagun mendira igo gara eta jende askorik ez dagoenez bertan egin ditugu ariketak. 30 flexio 10 sentadilla eta 15 minutu korrika egiten egon naiz. 8. eguna: Apirilak 20, astelehena. Gaur energia askorekin sentitu naiz, etxera heldutakoan kirola egiteko arropa jarri dut eta hasi naiz kirol ariketak egiten, baina hasi baino lehen, bero handia egiten zuenez aire girotua jarri dut martxan, geroago esterilla lurrean jarri eta orduan bai hasi naizela benetan ariketak egiten. Gaurko errutinan sorbaldak pixka bat zabaltzeko ariketak egin ditut, nire sorbalda oso estua delako. Egin dudana da, soka elastiko bat hartu eta luzatu ahal dudan puntura heldu arte. Ondoren sokaren bi muturrak eskuekin hartu eta sokaren erdialdea zapatarekin zapaldu, hau eginda dagoenean eskuekin saiatu behar izan naiz sokarekin ahalik eta gorago heltzen. Hau guztia egiten 25 minutu iraun ditut, ez ditut ia etenaldirik egin eta oso ondo sentitu naiz bukatzerakoan.


9. eguna: Egun honetan, atzokoan bezala oso eguraldi ona egin du eta gainera ez neuzkan etxarako lanik, beraz, arratsalde osoa librea euki dut. Etxera heldutakoan lehenik egin dudana sofan eseri eta telebista programa bat ikustea izan da, merienda jaten nuen bitartean. Amaitutakoan hasi naiz ariketak egiten. Denbora asko euki arren ez nengoen energia askorekin, horregatik gaurko saioan egin ditut 30 flexio, 50 abdominal eta 100 sentadilla. Arro nago erresistentzia handia artzen nagoelako, orain kapaz naiz 100 sentadilla jarraian egiten, 50 abdominal pausa bakar bat eginez eta 30 flexio baita ere pausa bakar bat eginez. Hau guztia egin ondoren oso ondo sentitu naiz lortutakoarekin. 10. eguna: Gaur hamargarren eguna da, asteazkena. Etxera heldutakoan merienda jan eta segituan patinajera joan naiz. Patinajea amaitutakoan etxera bueltatu naiz eta etxerako lanak egin ditut, 20:30ak ziren etxerako lanak bukatu ditudanean eta kirol ariketekin hasi naiz. Gaur aukeratu dudan bideoan kardioa egiten da. Oso ariketa intentsua da eta gutxi gora behera 20 minutukoa izan da. Kardioan mugimendu oso azkarrak eta exageratuak egiten dira, gelditu barik. Kardio errutina honetan abdominalak eta hankak landu ditut. Ariketa hau oso nekagarria izan da eta amaitutakoan dutxa bat hartu beharko duzu, izerdi askorekin bukatuko duzulako.

11. eguna: Egun honetan oso nekatuta heldu naiz etxera, igeriketa euki dut eta geroago funky dantza akademiara joan naiz. 19:30etan ailegatu naiz etxera eta segiduan ariketak egiten hasi naiz. Gaur abdominalak lantzeko ariketak egin ditut. Hasteko 40 abdominal egin ditut. Geroago abdominal posizioan jarri eta hankak altxatu eta berriro ere jaitsi, horrelakoak 30 egin ditut. Ondoren zutunik ipini eta hankak geldirik dauzkadalarik enborra alde batera eta gero bestera inklinatu, honek ez du nekatzen baina ona da abdominalak lantzeko. Amaitzeko saltoak egin ditut lurrean lauki bat irudikatuz. Eta hau izan da guztia gaurkoz, saiatu naiz errutina oso gogorra ez izaten.


12. eguna: Gaur apirilak 25 da, atzo ez nuen denborarik izan ezer idazteko, lagunekin gelditu nintzen eta etxera 23:00etan heldu nintzen, ariketan egin nituen baina testua idazteko alfer nengoen eta gaur idaztea erabaki dut. Berandu heldu nintzenez ariketa asko egiteko, denbora gutxi irauten duen zerbait egitea pentsatu nuen. Etxera heldutakoan makillajea kendu eta arropaz aldatu nintzen, esterilla lurrean jarri eta You Tube aplikazioa ireki nuen, bideo bat aukeratu eta hasi nintzen ariketak egiten. Askotan egiten ditudan ariketa batzuk egin nituen, oso ariketa errazak eta baliagarriak iruditzen zaizkit eta gainera denbora gutxirekin egin ahal direnak. Hasteko, 100 sentadilla egin nituen, ondoren 50 abdominal pausa bakar bat eginez, eta azkenik 30 flexio, baita ere pausa bat eginez. 13. eguna: Gaur denboraz oso justo nabil, goizean nire ahizparen igeriketa sinkronizatuko lehiaketara joan behar nintzen, etxerako lanak egin, bazkaldu eta 16:00etan autobusa hartu Bidezabalera joateko, gero arratsaldean diskoteka batera joango naizelako lagunekin. Azkenean denbora tarte bat lortu dut ariketak egiteko. Besoak lantzen dituen ariketa batzuk egin ditut. Hasteko 15 flexio egin ditut, pusa bat eta gero beste 15. Ondoren beste 15 flexio egin ditu baina oraingoan belaunekin egin ditut eta besoak irekiz eta itxiz. Amaitzeko zutunik jarri naiz eta pixkanaka pixkanaka jaitsi naiz lurrera eta flexio bat egin dut, ondoren besoen laguntzaz berriro ere altxatu naiz eta horrela 15 aldiz.

14. eguna: Gaur igandea da, bi aste daramat jada eta oso pozik nago. Gaur egun guztia neukan nahi nuena egiteko, beraz, ez dut denbora arazorik izan ariketak egiteko. Lehendabizi goiz altxatu naiz, 9:00 gutxi gora behera, gosaldu, arropa jantzi eta korrika egitera joan naiz bide gorrira, 30 minutu egon naiz korrika egiten eta ondoren etxera bueltatu. Etxerako lanak egin ditut, amaitutakoan bazkal ordua zen. Bazkaldu eta gero ariketak egiten amaitu nahi nuen eta berriro ere bueltatu naiz ariketetara. Gaur, korrikaz aparte, 100 salto hankak irekitzen eta ixten, 100 sentadilla, 50 abdominal eta amaitzeko zutunik jarri, eskuak buruan eta eskumako ukondoa jaitsi ezkerreko hanka igotzen dudan bitartean, ukondoa eta belauna ukitu


arte, ondoren berdina baina ezkerreko ukondoareiin eta eskumako hankarekin, horrelakoak 50 egin ditut. Gero arratsaldean sebillanetako akademiara joan naiz.

15. eguna: Astelehena da eta egun honetan, ez dakit zergatik, baina oso nekatuta nengoen. Etxera heldutakoan merienda jan eta siesta egin dut. Ostean, etxerako lanak egin ditut eta amaitutakoan ariketekin hasi naiz. Lehenik nire etxeko solairu guztiak igo eta jaitsi ditut eskaileretatik 3 aldiz eta gorarte edo beherarte heltzen nintzen bakoitzean 50 sentadilla egin behar nituen. Ondoren etxean sartu naiz eta 5 minutu haritu naiz segituan soka saltoan gelditu barik. Eta hau izan da guztia gaurkoz, nekatuta nengoen eta iruditzen zait nahiko egin dudala. Guztira 30 minutu iraun dut gaurko saioa egiten. 16. eguna: Asteazkena da eta gaur, beti esaten dudan moduan, patinajea daukan eta nahiko berandu heltzen naiz etxera, 8:30etan hain zuzen. Gainera etxerako lanak egin behar ditut eta denbora aldetik oso txarto nabil. Beraz denbora gutxi eskatzen didan ariketaren bat egingo dut. 15 minutu irauten duen bideo bat aukeratu dut eta sorbalda eta trizepsa lantzen dituena. Hasteko bi ur botila hartu ditut, ariketa honetan egin behar zena zen besoak altxatu eta jaitsi 90 graduko angelura iritzi arte sorbaldarekiko, hau egiten 5 minutu segituan egon naiz. Ondoren bi botilak elkartu ditut eta bi eskuekin hartuz, besoak altxatu ditut eta atzealderantz jaitsi eta igo egin ditut, hau egiten bost minutu segituan egon naiz. Amaitzeko 30 flexio egin ditut.


17. eguna: Gaur osteguna da eta funky dantza eskolara joan behar nintzen, 19:30etan heldu naiz etxera eta heldutakoan hasi naiz ariketak egiten. Gaurko saioan abdominalak lantzeko ariketak egin ditut. 20 minutu iraun du gaurko errutinak. Hasteko, besoak sorbaldan jarri behar dira eta saiatu igotzen ahalik eta gehien hankak ere igotzen aldi berean, lehenengo hanka bat eta gero bestea. Ondoren bi eskuak buru azpian jarri eta beso bat luzatu orkatila ukitzen saiatzeko, lehenengo beso batekin eta gero bestearekin. Ostean, lurrean etzanda nagoela eta bi hankak zuzen, hanka bat altxatu eta gero bestea. Ariketa ez da oso luzea izan baina bai gogorra.

18. eguna: Maiatzean gaude jada eta gainera gaur, ostirala izanda ez daukagu klaserik, beraz, oso pozik nago eta gainera denbora pilo bat izan dut ariketak egiteko. Nire amak eskatu dit logela txukuntzeko eta etenaldiak egiten joan naiz ariketak egiten nituen bitartean, gaur kardio ariketa batzuk egin ditut. Beste agun batean azaldu nuen nahiko gogorra dela. Esfortzu handia egin behar da, mugimendu oso azkarrak direlako eta oso jarraiak direlako. Gaurko saioa 20 minutukoa izan da eta gorputz osoa lantzen duena “kardio total body" izenekoa. 19. eguna: Gaur larunbata da eta bataio bat neukan, egun osoa euki dut lanpetuta eta goiz altxatu behar izan naiz, bestela ez nuelako denborarik izango prestatzeko eta ariketak egiteko. 9:00etan altxatu naiz, gosaldu aurpegia garbitu, kirol arropa jantzi eta ariketak egiten hasi naiz. Gaurko saioan askotan egiten dudan ariketa batzuk aukeratu ditut, denbora gutxi behar dudalako egiteko. 100 sentadilla, 50 abdominal eta 30 flexio. Etenaldiak egin ditut abdominalak eta flexioak egiterakoan eta guztira 15 minutu iraun du gaurko saioak. Amaitutakoan dutxa bat hartu eta bataiora joateko prestatu naiz.


20. eguna: Azken aurreko eguna da, igandea. Gaurko saioari hasiera emateko beroketa labur bat egin dut, lepotik hasita orkatiletara heldu arte. Jarraian, kirola egiteko arropa janzi, esterilla lurrean ipini eta ariketak egiten hasi naiz. Lehendabizi etzanda jarri naiz, hankak aulki baten gainean ipini ditut eta 20 abdominal egin ditut. Ondoren, etzanda nagoelarik hankak elkarrekin jarri ditut eta borobilak egin ditut airean. Azkenik bankilloa egiten minutu 1 egon naiz, bankilloa egiteko pareta baten kontra jarri behar zara eta eserita egongo bazina bezala ipini, horrela minutu bat igaro arte, bankilloaren ariketa 5 aldiz errepikatu dut. 1 bateko etenaldiak egiten tartean. 21. eguna: Azkenean heldu da azkenengo eguna, maiatzak 4, 21 egunak betetzea lortu dut eta oso pozik nago! Gaur larunbata da eta normalean larunbatetan denbora libre asko daukat eta gaurko saiorako beste agun batean egin nuena errepikatuko dut, Fitball ariketetan hankak eta abdominalak lantzeko balio du. Seriotasunez jarri naiz eta benetan asko nekatzen duen ariketa bat iruditu zait. Bost minutuko etenaldiak egin ditut 15 minuturik behin eta guztira 50 minutu iraun du gaurko saioak. Amaitutakoan nire ahizpa etorri da probatzera eta guzti. Eta honekin amaitzen dut 21 egunetako erronka, espero dut hemendik aurrera jarraitzea erronkarekin, aitortu behar dut egun askotan ez nuela inolako gogorik baina azkenean merezi izan du.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.