Parkour aldizkaria

Page 1



Lauro Ikastola

2015/03/26

EMIGRAZIO "BEHARTUA" Errusiako hotza Errusia munduko leku hotzenetarikoa da neguan -25 graduko tenperaturak daude eta udan ez da 0 gradutik igotzen. Oso zaila da bertan bizitzea.

Errusiako bizimodua Errusiako bizimodua oso desberdina da Euskal Herrikoarekin konparatuz. Ez dira bakarrik tenperatura baxuak, 4 orduko diferentzia dago eta aldaketa horretara ez da erreza ohitzea.

Alaba errusiarra Zuberoak Errusian izan zuen alaba izateko nahia, orduan 2 urte pasata alaba izan zuten Euskal Herrian Libe izenekoa. Baina Rusiara bueltatu behar ziren orindik 3 urte geratzen zitzaizkielako bertatik joateko. Orduan ez zegoen beste erremediorik eta Errusiara eraman zuten Libe. Bertan zaintzaile errusiar batekin dago eta oso ondo konpontzen da berarekin, zaintzaileak errusiarrez egiten dizkio adibidez abestiak, txisteak etb.

Lauro Ikastola

Zuberoa Ranea Gaur gurekin dugu Zuberoa Ranea, Zuberoak bere mutilagunarekin batera I単igo deitutakoa Errusiara joan behar izan ziren lana ez galtzako. Zuberoak 31 urte ditu, gaur egun Errusian bizi da bere alaba Libe eta bere mutilagunarekin I単igo. Lehen Leioan bizi zen Lamiakon bere gurasoekin Inma eta Adolfo. Duela hiru urte joan ziren eta bi urte gehiago geratzen zaizkie Errusian. Gaur Zuberoari elkarrizketa bat egindo diogu nola de bere bizimodua bertan, nola izan zen alaba bat bertan edukitzearena etb.

1


Lauro Ikastola

2015/03/26

Zergatik esan zenion baietz Errusiara lan egitera joateari? Zeren gure enpresak Errusian ipini baitzuen lantegi bat ezetz esaten bagenion I単igok (nire mutilagunak) eta nik lana galduko genuen. Horregatik niri beti galdera hau egiten zaidanean beti hori esaten dut emigrazio "behartua" izan dela. Azaldu nolakoa den zure lana bertan. Nire lana autoetako piezak egitea eta ondo dauden konprobatzea da Errusian. Gainera bertan kotxe salmenta handia dagoenez gure enpresak hemen Errusian jarri zuen lana.

Beti faltan botatzen dituzu. Beste herrialde batera joatea lanaren bila merezi du? Bai, pena merezi du. Ondo dago beste herrialde berri batera zoazelako eta bertako jendea, janaria etabar ezagutzen dituzulako eta alde txarra, zure lagunengandik, familiarengandik alde egiten duzulako eta beti faltan botatzen dituzu. Zure enpresak Errusiako kotxea, etxea... Ordaintzen dizu? Bai. Nire enpresak kotxe bat jartzen dit eta segurua ordaindu ere baina, gasolina edo beste ekipamentu bat nik ordaindu behar dut. Nire etxea bezala, alkilerra ordaintzen didate baina nik argia, ura, berogailua etabar ordaindu behar ditut. Zein da Errusian bizitzeko gauzarik txarrena? Agian hotza edo jendea. Neguan -30 gradutara gaude eta lehen urteetan oso gogorra egiten zen. Eta jendea oso serioa da normalean ez dute gehiegirik hitz egiten.

Nire bizimodua orain bertan ez da garestiagoa Errusian bizitzea garestiagoa da? Zergatik? Ez. Nire bizimodua orain bertan ez, janaria, fruta, barazkia normalean merkeagoak dira ere gauza garestiak daude baina normalean merkeagoak dira adibidez Euskal Herrian baino. Bi aldiz pentsatu zenuen alaba bat edukitzea Errusian? Azkenean bai, zure buruari galdetzen diozu ea nola eragingo dion hotzak, ze hizkuntza ikastiko duen lehenengo... Horrek pixka bat atzera botatzen dizu baina azkenean alaba eduki nuen.

Lauro Ikastola

2


Lauro Ikastola

2015/03/26

Zein da gehien erabiltzen duzun hizkuntza Errusiako jendearekin komunikatzeko? Ingelesa erabiltzen dut gehien baina azken hilabeteetan errusieraz hitz egiten diet. I単igok bakarrik ingelesek egiten die Errusiera ez zaio hain ondo ematen. Zenbat urte daramatzazu hor? Bost urte daramatzagu hor eta bakarrik bi urte geratzen zaizkigu bertan, galdetzen bazara ez zait Euskeraz hitz egiten ahaztu. Defenitu zure bizitza hitz batean. Zoragarria. Familia ikaragarria daukat eta alaba mundiala.

Lauro Ikastola

3


Pertsonen erdiak baino gehiagok hau da 11 pertsona inguruk baietz esan dute ikastoletan heziketa fisikoaren atalen batean parkour egiteko klase batzuk ematea, datu honekin heziketa fisikoko irakasleei komentatu ahal diogu parkour-eko klase batzuk emateko. Parkour ikasteak eragiten du elastizitate hobea izatea eta gorputz guztia berotzea.

Erdiek ezetz esan dute orduan ez dago guztiz argi baietz ala ezetz, beste hirurak ez dakitela esan dute berdin zaiela.

Bai

Ez

Agian

13%

48% 39%

Zehatz mehatz 20 pertsonek ezagutzen zuten parkour-a eta pertsona asko dira kirol ez prefesional hori ezagutzen dutena eta 3 pertsonek noizbait entzun dutela esan dute. Orduan parkour kirol famatua bihurtu da azken urteetan. Datu hauekin esan ahal dugu parkour ez dela gutxik ezagutzen duten kirola guztiz kontrakoa, jende askok ezagutzen du eta inkestak esaten du. Jada pertsona askori ez zaie azaldu behar zer den Parkour kirola.

Bizitzaren oztopoak arintzen. Parkour kirolari buzruzko inkesta bat burutu dut 3DBH ko talde batzuetan pertsona batzuei, eta datuak oso arrigarriak dira parkourreko kirola jende askok ezagutzen baitu.


0-5

1 etik 10 era nota bat ipintzeko eskatu nien inkestan eta oso emaitza onak atera dira. Grafikoan ikusten denaren arabera bakarrik 4 pertsonei ez zaie gustatzen parkour-a oso pertsona gutxi dira. Gero nota eskas batetik nota altuago batetara batetara 11 pertsona daude, horrek esan nahi du pertsona gehienek nota ona edo oso ona ipiniko ziotela. Azkenik 9 eta 10 puntu jarri dituztenak 8 pertsona dira eta haietako gehienak 10ak dira.

6-8

9-10


NBA Saskibaloia, oso kirol famatua da baina oso gutxik ez dute hain ondo ezagutzen. Saskibaloia kirol oso zaharra da 1936. urtean ofiziala bihurtu zen olinpiadetan, kirol berri hori jende askori gustatu zitzaion. Hain garrantzitsua bihurtu zen Estatu Batuetan liga ofizial bat sortu zela NBA deiturikoa 1946. urtean, bertan talderik onenak biltzen ziren eta saskibaloira jokatzen zuten, irabazleek saria izaten zuten. Huskies hosting-ek New York Knickerbockers-eri aurka egin zioten eta partidu horretara milaka pertsona joan ziren nahiz eta oso kirol berria izan. Garai horretan saskibaloira jolasten zen "All Star" zapatilekin, orain, zapatila horiek janzteko erabiltzen dira, datu txiki horrekin konturatzen gara nolakoa izan den denbora. Garai horretan ez zeukaten diru gehiegirik eta zapatila horiekin jolasten zuten. Gaur egun guztiz kontrakoa zapatila bereziekin jolasten dute airezko kamera dutena orkatiletan babesa dutena... Gaur egun saskibaloia munduko kiroletatik oso garrantzitsua da baina herrialde askotan Espainian adibidez ez da asko hitz egiten. Duela hiru egun Madrilek kopa irabazi zuen saskibaloian eta ez dute ezta 10 minutuko berri bat aurkeztu kiroleko telesaian. Gero adibidez futbolean jokalari bat talde batetik joan denez 15 minutuko berria eskaintzen diote, hori ez da bat ere justua, badakigu futbolak ospe gehiago duela baina ere saskibaloiari eskaini behar zaio berrietan agertzeko aukera.


Soldata? NBA-a munduko ligarik garrantzitsuena da Amerikan ospatzen da, Amerika guztiko taldeak biltzen dira lehiaketa bat jokatzeko. Irabazten duena munduko talderik hobeena bihurtzen da, gainera kopa bat hematen diete. Mundu osoan jokalariak lehiatzen dira NBA-ko talde batean egoteko, adibidez Bilbao Basket taldean jokatzen dutenen artean NBA-an egon direnak. Latavius Willyams, Munbru eta Raul Lopez dira (urte honetakoak). Baina Espainian ere jokalari asko NBA-ra joan dira, famatuenetarikoak: Marc eta Pau Gasol dira: Pau "Los Angeles Lakers" taldean eta Marc " Memphis Grizzlies" taldean. Gero ere base batzuk ditugu adibidez Nabarro "Memphis" taldean egon zen gero Ricky Rubio daukagu "Nimessota Timberwolfs" taldean jokatu zuela. Ikusten denaren arabera Espainian eta Euskal Herrian jokalari ezberdin asko daude eta oso onak gainera, baina hain erreza izan zaie jokalari hauei leku horretara heltzea? Adibidez: JoaquĂ­n Colom Barrufet jokalariaren adibidea ipiniko dugu, Colom duela urte bat langabezian zegoen, ez zeukan ez lanik ez ezer. Pentsatu zuen saskibaloia uztea, baina udan fisikoa hartu zuen eta orduan Bilbao Basket taldeak JoaquĂ­n Colom Barrufet jokalaria fitxatu zuten. Horrek esan nahi du saskibaloiko jokalarien karrera profesionala ez dela izan erreza, eta zuk nahi duzula lortzeko borrokatu behar dela. Gainera ACB-(Espainiako liga profesionala) jokalari gehienek ez dute soldata normal bat oso eskasa baizik. Beste aldetik badakigu ezin dugula NBA ACB ligarekin konparatu baina ACB-ko jokalari askok potentziala daukate soldata hobeago bat izateko. Laburbilduz ez da erabat erreza ACB-ko jokalaria izatea baina esfortzuarekin lortzen da.


All Star Zer da "All Star" terminoa? NBA- ligan egiten den lehiaketa bat da. Ez dira partidoak guztiz kontrakoa taldeko 3 pertsona hautatzen dira lehiaketarako, lehiaketan 2 atal nagusi daude: Jaurtiketak: Talde bakoitzeko pertsona bat dator guztira bi, beraien artean lehiaketa bat dago ea nork sartzen dituen hirukoak azkarren pozizio bakoitzeko. Sei alboetan eta bederatzi hirukoaren marraren inguruan. Lehen sartzen dituenak irabazten du, lehiaketa hau oso intentsoa da zeren bi jokalariak triple gehien sartzen dituztenetakoak dira orduan batzuetan sorte utsa da. Mateak: All Star-eko zatirik ikusgarriena da, bertan Mateak egiten dira, eta hori mundu guztiari gustatzen zaio. Bertan talde bakoitzeko pertsona bi hartzen dira eta beraien mate hoberenak erakutsi behar dituzte gero epaileek nota bat ipintzeko. Normalean "Pivot"-ak joaten dira (mate arrigarriagoak egiten dituztelako) baina batzuetan baseak ere doaz adibidez: Westbrook izeneko baseak All Star lehiaketa bat irabazi zuen Mateen atalean. Mateak eta gero epaileek mate gustukoena hautatzen dute eta sari bat irabazten du. Duela urte batzuk WestBrookek irabazi zuen eta jendeak ezinezkoa ikusten zuen hori baina berak frogatu eta erakutsi zuen posiblea zera. Bera 1.91 Metro bakarrik neurtzen du eta mate arrigarriak egitera heltzen da.


Saskiboloi zelaia Saskibaloiko zelaiak ez dira futboleko zelaiak bezalako handiak baina ere jende asko sartzen da. Konparazio bat hau da:

Ikusten denaren arabera saskibaloiko zelaia ez da bat ere handia futbolekoarekin konparatuz. Saskibaloikoa 26 metro luze ditu eta 20 metro zabaleran, zelai batzuk handiagoak edo txikiagoak izan ahal dira baina NBA eta ACB-ko zelai gehienek horrelako luzeerak dituzte. Gero datu harrigarri bat da saskia 3.05 metrotara dagoela, Rondo izeneko jokalariak 1.80 neurtzen du horrek esan nahi du metro bat eta hogei zentimetro salto egin behar duela saskia ikutzeko. Distantzia asko da tamaina horietako pertsona batentzat. Gero gradei dagokionez futbolean pertsona gehiago sartzen dira zelai handiagoa delako. Saskibaloiko graden forma hau izango zen:


NOLA HASI PARKOUR EGITEN?

Parkour kirolean hastea ez da bat ere erreza, normalean jendeari asko kostatzen zaio. Parkoura gainera kirol oso arriskutsua da eta ezin da Ikasi egun batetik bestera. Hemen parkour-eko teknika batzuk azalduko dizkizuet kirol honetan hasteko.

1. Elastikoa izan: txorakeria bat dirudi baina ez, parkour ezin da parktikatu elastizitate ona ez badaukazu lesioak apurketan izan ahal dituzu. Gainera adibidez "Scoot" mugimendua egiteko elastikoa izan behar zara.

2. Ausarta izan: oso garrantzitsua da ausarta izatea, adibide batekin argituko dizuet. Adibidez teilatu batetik beste batera salto egiterakoan ausardia falta bazaizu ezingo duzu saltorik egin baina badaukazu parkour-eko teknika guztiak praktikatzea bakarrik falta zaizu.

3. Arropa egokia: Parkour egiteko arropa berezi bat dago elastikoagoa dena, arinagoa eta seguruagoa. Normalean jendeak kiroleko arroparekin egiten du baina kiroleko arropa oso pisutsua da eta ez du ezer babesten, batzuetan ere fraka motzekin egiten dute, parkour-ean beti luzeekin! Argazki honetan ikusten duzue parkour-eko arroparen adibide oso ona.


Zapatilen beheko aldean tako formako egitura txiki batzuk daude hobeto eusteko.

4. Leku aproposa: parkour leku guztietan praktikatu ahal da baina leku batzuetan hobeto egiten da beste batzuetan baino. Adibidez ez da berdina bakarrik hesi batean egitea edo skate-park batean egitea. Lehenengoan bakarrik teknika batzuk praktikatu ahal dituzu baina skate-parkean parkour-eko mugimentu guztiak praktikatu ahal dituzu skate egiteko lekuak daudelako.

Skate Park Leioa

Irudian ikusten dugunaren arabera barandila batzuk ditugu bertan militar jauzia egiteko edo "Kong" praktikatzeko. Teknika batzuk azaldu dizkizuet, horain parkour-eko mugimentu errazak azalduko dizkizuet. Mugimentu hauek parkour egiten hasteko oso baliagarriak izango zaizkizue. Gero mugimendu hoiekin beste mugimentumota batzuk sortzen dira adibidez "kong-arekin" "Double No Legs Kong" mugimendua.

1: Kong: mugimentu errezena da, mugimendu hau erabiltzen da objektu bat azkar igaro nahi dugunean. Hau egiteko imaginatu behar zara igerilekura buruz botatzen ari zarela, orduan berdina egiten duzu baina objektura heltzean besoak ipintzen dituzu eta gero besoetatik hankak pasatu.

2: Militar jump: Kongaren oso antzekoa den mugimendua da, Kong-a egiteko hankak besoen barrutik igaro behar dira baina Militar Jump-ean alboetatik pasatu behar dira. Salto hau egiten da objektu txikiak igartotzeko.


3. Speed Vauld: Parkoureko mugimendurik errezena da gainera mugimendu hori pertsona guztiek egiteko ahalmena dute. Tamaina erdiko obektu batentzako egiten da lehenengoz esku bat objektuan ipintzen da eta gorputza inklinatuz hankak bertatik igarotzen dira. Mugimendu hau parkour-eko mugimendurik azkarrena eta komunena da.

4. Back Flip: Oso zaila den mugimendua da trikimailu hau beste mugimendu batekin egiteko konbinatzen da. Bertan ahal duzun gehien salto egin behar duzu gero airean bira oso bat hemateko. Teknika hau denborarekin lortzen da, material bakarra koltzoi zahar bat da bertan jausteko.

5. Front Flip: Back Flip bezalakoa baina aurrera, mugimendu honetarako abiadura oso handia hartu behar duzu gero jauzi handia burutzeko. Parkour-eko mugimenduen artean ia zailena da zeren grabitateak ez dizu laguntzen, adibidez back flip-ean atzera egiten duzunean grabitateak lurrera botatzen zaitu eta horrek asko laguntzen du.

Mugimendu hauek errezenak dira parkour-ean hasteko, zailagoak egiteko asko entrenatu behar da. Teknika eta mugimendu hauekin parkour-ari buruz gehiago jakin duzu eta noizbait egitera animatzen bazara gogoratu nagusiena zure segurtasuna da, mugimendu bat ez baduzu praktikatu nahi lasai, denborarekin aterako da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.