Surfmania aldizkaria

Page 1



SURFLARI FAMATUAK Artikulu honetan munduko surflari famatuei buruz hitz egingo dizuet.

KELLY SLATER: Kelly Slater, Floridako kostako herrialde batean, Cocoa Beach-en jaio egin zen 1972ko otsailaren 11an. Munduko surflaririk famatuena da, munduko surf txapelketa 11 aldiz irabazi duelako. Txapelketa hau irabazi duen surflaririk gazteena eta zaharrena izan da. Lehenengo aldiz munduko txapelketa irabazi zuenean 20 urte zituen, eta irabazi zuen azken txapelketa 39 urterekin izan zen. Orain 41 urte ditu eta surf txapelketetan parte hartzen jarraitzen du. Kelly Slater "New School" surflari talde barruan zegoen. "New School" surflariak, 90. hamarkadako surflaririk garrantzitsuek osatzen dute.

Kelly Slater olatu bat hartzen, WCT-an, munduko surf txapelketan.

Kelly-k bere lehenengo titulua irabazi zuen, baino hurrengo urtean ez zen horrela izan. Hori ikustean, asko ahalegindu egin zen berriro irabazteko. Entrenamendu eta ordu asko surfa egiten pasatu ostean, berriz irabazi zuen munduko txapelketa. Horregaitik pertsona askok esaten dute Kelly-k surfaren mundua asko aldatu zuela, surfa egiten hasten diren surflari gehienak bera dutelako adibide bezala, berak ez duelako inoiz amore ematen. Kelly Slater QuikSliver-en irudirik garrantzitsuena da. QuikSilver markak surfari buruzko iragarki, argazki eta bideo askotan Kelly Slater agertzen da. Haietako bideo batzuk honakoak dira: Quiksilver's Kelly Slater in Black and White eta Surfers of Fortune. Horretaz gain, Kelly-k Los Vigilantes De La Playa izeneko telebista saioan agertzen zen. Horrek surfa eta Kelly Slater munduan zehar ospea lortzea eragin zuen.

Kelly Slater eta Andy Irons surf egiten.


ANDY IRONS: Andy Irons 1978ko ekainaren 24an jaio egin zen Hawai-en eta 2010eko azaroaren 2an hil egin zen, Texas-en, 32 urterekin. Munduko txapelketa 3 aldiz irabazi zuen eta Kelly Slater-en aurkaririk garrantzitsuena izan zen. 2002, 2003 eta 2004 urteetan irabazi egin zuen munduko surf txapelketa, Kelly Slater-i titulua eskuetatik kentzen. Itsasoan aurkariak izateaz gain, Billabong, QuikSilver-en aurkaririk haundienak, Irons fitxatu egin zuen, haien artean lehia gehiago egoteko. Andy, 2010. urtean, Rip Curl egingo zuen surf proba egiteko Puerto Ricora joan egin Andy Irons, Billabong egindako bideo batean surf egiten. zen. Dengea izeneko gaixotasun bat hartu zuen eta horren ondorioz ezin izan zuen proban parte hartu. Berak aukeratu egin zuen, Hawai-era berriz bueltatzera, etxean egiteko. Baina Dallas-en geldialdi bat egin zuen eta bertako hotel batean hil egin zen. Hasieran uste zuten Dengea gaixotasunagaitik izan zela, baina gero ondorioztatu zuten, droga asko hartzeagaitik hil egin zela.

DANE REYNOLDS: Dane Reynolds 1985ko abuztuaren 7an jaio egin zen, Californian. Dane mundu osoan ospetzua da "Go For Broke" surf egiteko moduagaitik. Bera izan baino lehen, surflari hoberenak egiten zituzten truko gehienak tuboak ziren, baina Dane Reynolds heldu zenean hori aldatu egin zen. Dane-k hainbat maniobra eta akrobatzia aereo naiz esperimentalak sartu zituen surfaren munduan. Estilo honetari Free Surf deitu zioten. Hainbat surflari, estilo berri hau egiten hasi ziren, surf klasikoa baino Dane Reynolds olatu gainean akrobazia aereo bat egiten. dibertigarriagoa eta zailagoa zelako. Honek asko aldatu zituen txapelketen epaiketa moduak, estilo hori baino lehen ez zeudelako horrelako gauzarik. Hauek dira maniobra horietako famatuenak, aereal, cut back, floater etab.


Free surfa alde batera utzita, Dane-k, 2009ko munduko surf txapelketan, 12. postuan izan zen. 2012 urtearen sasoiaren erdian, Dane-k pentsatu egin zuen, surfa ez zela txapelketetan egiteko, baizik eta olatu gainean zaudenean sortzen zaizun momentua sentitzeko eta sortzen zaizun sentzazio horretaz gozatzeko. Horregaitik, gaur egun Danek txapelketetan parte hartzen du baina ez da lehen bezala ahalegintzen. Bitxikeria bezala, Dane Reynols-ek 2011. urtearen bukaeran, bere surf taula propioa diseinatzea erabaki egin zuen. Taula hau Channel Islands-ekoekin egin zuen. Taula hau, "Sperm Whale" deitu egin zuen, hau da, Balearen Semena. Dane Reynolds-ek sortutako taula. Whale Sperm (Balearen Semena) deiturikoa.

EUSKAL HERRIKO SURFLARI GARRANTZITSUENAK ARITZ ARANBURU: Aritz Aranburu Euskal Herriko surflaririk hoberena da. Munduko surflari ranking-ean, pasadan urtean 15. postuan izendatu egin zuten. Aritz 1985ko abuztuaren 30ean jaio egin zen, Zarautzen, Gipuzkoan. 2007an, Europako surf txapelketaren irabazlea izan zen. Horrek munduko 44 surflari hoberenen ranking-ean sartzeara bultzatu zion. Urte horretan oso ondo surfeatu zuen eta WTC-an, munduko surf txapelketan, lehiatu egin zuen. Aritz Aranburu olatu bat hartzen, 2007ko Europako surf txapelketan. Aritz, Zarautzeko hondartzan surfa egiten hasi zen, 7 urterekin. Hainbat elkarrizketetan esan duen bezala, txikia zenean, Kelly Slater, Andy Irons eta Tom Curren ziren bere surflari gustukoenak, eta bere esanetan, haiek izan ziren surfa egitera bultzatu zituztenak. Elkarrizketa batean esan duen bezala, bere ametsik handiena bete du: Kelly Slater-ekin surf egitea.


ENEKO ACERO: Eneko Acero Getxon jaio zen, 1977ko apirilaren 22an. Munduko zirkuituan dagoen surflari euskaldun bakarretakoa da. Europako zirkuitua osatzen zuten saio guztietan garaipena lortu ondoren. 1999. urtean Europako surf txapelketa irabazi egin zuen. Eneko, titulu hori lortu zuen lehenengo surflari euskalduna izan zen. Europako surf txapelketa irabazi ostean, munuduko 44 surflari hoberenen ranking-ean sartzea da lortu nahi duena. Eneko Acero Europako surf txapelketan.


2015eko maiatzaren 13a

"Olatua hartzean, munduko erregea naizela dirudi" Lauroko 3. mailan surfa egiten dutenei inkesta bat egin diegu, gure mailan surfaren egoera aztertzeko. Datuen esanetan, ikastolan pertsona gutxik surfa egiten dute eta haietako 77%ak taula pertsonala dute. Besteei surf ikastaroetan hartzen dituzte edo lagunak uzten diete eta besteek taulak alokatzen dituzte.

Surfa behar bezala egiteko, taularik erabiliena zuntzezkoa da, horregatik ikasleen erdiek gutxi gora behera (46%ek) taula hau erabiltzen dute. Baina surfa ondo egiteko, lehenengo, ikasi egin behar da, eta horretarako kortxozko taula erabiltzea gomendagarria da. Kortxozko taulak ez dira zuntzezkoak bezala hondoratzen, material arinagoa duelako eta horregatik olatu bat hartzea errazagoa da. Nire ustez horregatik hondoko grafikoan ikusten dugun bezala, ikasleen 31%-ek kortxozko taula erabiltzen dute. Ikasle gehienak, 3 urte baino gehiago daramate surfa egiten, baina harrigarria izan arren, batzuk 7 urte baino gehiago daramate. Euskal Herrian, umeak gero eta lehenago hasten dira surfa egiten, guraso askok haien umeei erakutsi egiten dietelako.

8% 15% 46%

31%

Zuntza Kortxo Alokatzen du Lagun batek uzten dio

1


2015eko maiatzaren 13a

Bakio Barria Lekeitio Plentzia

8%

Barinatxe Laga Mundaka Euskal Herritik kanpo

8%

Zuk hondartza batera joatean, ez duzu ikusten pertsona bakarra surfa egiten, gehienetan lagun taldeak izaten dira. Inkestak hau egiaztatu du, ikasleen 70%ak lagunekin batera surfa egiten dute. Nire ustez hau gertatzen da, lagun batekin surfa egiten duzunean, segurtasun gehiago duzulako eta hobeago pasatzen duzulako.

17%

8% 17% 17% 17%

8%

Euskal Herriko kostaldeak, hainbat hondartza zoragarri ditu eta haietan izugarrizko olatuak izaten dira. Lauroko ikasleen artean gehien bisitatutako hondartzak Barinatxe, Lekeitio, Bakio eta Laga dira. Mundaka, surflari askorentzat munduko hondartzarik hoberenetarikoa da, baina Lauroko 3. mailakoentzat, ez da surfa egiteko lekurik ohikoena.

Galdera hauek datu objektiboak biltzeko izan dira, baina garrantzitsuena alde subjektiboa da, hau da, ikasleei surfa egitean sortzen zaizkien sentimendu eta jarrera ezberdinak. Olatu baten gainean surfa egiten daudenean, gehienek, poztasuna eta abiadura sentitzen dutela esan dute baina hainbat erantzun oso sakonak izan dira. Adibidez, batek hau esan du: "Olatua hartzera noanean, bakarrik olatua hartzeaz arduratzen naiz eta eguneroko arazoak eta kezkak alde batera usten ditut". Baina gehien hunkitu didan esaldia honakoa izan da: "Olatua hartzean askatasunaz gain, munduko erregea naizela dirudi".

2


TomorrowLand, munduko musika elektronikoko festibalik handiena eta famatuena da. Festibal hau, urtero Belgikan kokatuta dagoen Boom deituriko herri batean egiten da. ID&T eta "Entertainment and Media Enterprise" dira urtero TomorrowLand antolatzen duten enpresak. TomorrowLand-en lehenengo edizioa, 2005eko abuztuaren 14ean izan zen. Bertara mundu osoan zehar dauden DJ eta musika elektronikoko talde famatuenetarikoak joaten dira urtero. Lehen edizioetan 100 DJ eta 10.000 pertsona inguru joan egiten ziren baina aurten 400 DJ eta 400.000 pertsona baino gehiago joatea espero da. Pasadan urtean, bertara joan ziren pertsona guzti horiek, 60 herrialde ezberdinetatik etorri ziren, horrek esan nahi du munduko edozein tokiko pertsonak izaten direla. Bertan hainbat kontzertu egoten dira egun guztian zehar. TomorrowLand 2 edo 3 asteburu irauten du eta jendea egun eta gau guztietan zehar egoten da bertan.

Egitura: TomorrowLand egiteko, espazio handia behar da, eta oso garestia eta zaila izaten da guztia prestatzea. Guztira 75 hektareako tamaina behar da dena prestatzeko. Kontzertu asko egoten direnez, hainbat eszenatoki behar dira. 2015eko TomorrwLand-ean 23 eszenatoki egongo direla baieztatu egin da, baina zeguraski geroago gehiago jarriko dituzte. DJ edo musika taldearen garrantziaren arabera, eszenatokiak asko aldatzen dira. Kontzertu famatuenetan eszenatokiaren dekorazioa, efektuak eta espazioa hobeagoak dira kontzertu txikietan baino. Talde hoberenak "Main Stage"-an egoten dira. "Main Stage" eszenatoki nagusia esan nahi du. Eszenatoki honetan egiten diren kontzertuetara pertsona asko joaten direnez, pantaila handi bat dauka eszenatokiaren goikaldean atzean dauden ikusleek hobeto ikusteko. Eszenatoki nagusia gai fantastiko bat dauka eta maitagarri ipuin batetik aterata dagoela dirudi. Gehienetan, errobotak, sua, suziriak, kea, ura, konfetia, eta naturarekin erlazionatutako gauzak erabiltzen dituzte eszenatokia apaintzeko.

Irudi honetan ikusi daiteke eszenatoki nagusia kontzertu baten erdian.


Sarrerak: TomorrowLand-era urtero milaka pertsona joaten direnez, ezin dute bertan sarrerak saldu. Horregatik interneten bidez, sarrerak saltzen dituzte. Sarrerak saldu baino lehen, sare sozial guztietatik esaten dute, jendea prest egoteko sarrerak erosteko. Pasadan urtean, sarrerak saltzeko lehenengo egunean, TomorrowLand-eko web ofizialean, 250.000 pertsona baino gehiago egon ziren sarrerak erosteko prest. Azkenean 2 milioi pertsona inguru sarrerarik gabe geratu egin ziren. Eta ID&T-ko enpresakoek hori ikustean, erabaki egin zuten, YouTube erabiltzea.

Youtube: TomorrowLand YouTubeko kontu bat sortu zuen. Gaur egun 4 milioi jarraitzaile inguru ditu. Bertan kontzertu hoberenak "Streaming" baten bidez igotzen zituzten. Horretaz gain, sare sozialetan bideoak konpartitzen zituzten eta horrela TomorrowLand hasten hasi zen. Gero eta pertsona gehiago bideoak ikusten zituzten, eta izugarrizko arrakasta zutela ikustean, AfterMovie"-a egitea erabaki egin zuten ". AfterMovie urtero TomorrowLand amaitzen denean egiten den bideo bat da. Bideo horretan festibalean egindako bideoak, argazkiak, eta musika jarri egiten dira. Bideoan liburu bat ikusi daiteke. Liburu hori irekitzean, bideo bat dago. Bideo horretan, pertsona batzuk egiten dituzten bidai luzeak ikus daitezke, bidai gutzi horiek TomorrowLand-era heltzeko direlako. Horren ostean, kontzertuetako DJ-en bideoak eta pertsonen argazkiak ikus daitezke, eta atzetik arrakasta gehien izandako musika entzun daiteke. Bideoan hainbat herrialdeetako banderak eta ikurrinak agertzen dira. Horrela jendeak bere herrialdeko jendea bertan dagoela ikustean, TomorrowLand-era joateko gogoak pizten zaizkie. 2012ko AfterMovie-ak, TomorrowLand-eko YouTubeko kontuko bideorik ospetzuena da, 125 milioi bisita ditu guztira.

Argazki hau pasadan urteko TomorrowLand-aren AfterMovie-tik aterata dago eta oso ondo ikus daiteke hainbat herrialdeetako ikurrinak, Steve Aoki-ren kontzertuaren erdian.


TomorrowWorld eta TomorrowLand Brasil TomorrowLand egin zuten enpresek, hainbat arrakasta izan zutela ikustean, beste herrialde batzuetan TomorrowLand egitea erabaki zuten. TomorrowWorld eta TomorrowLand Brasil deitzen dira azpi-festa horiek. TomorrowWorld-en lehenengo edizioa 2013an izan zen eta Belgikan egin beharrean, Georgian, Estatu Batuetan egin zen, TomorrowLand-era joaten ziren pertsona asko bertan bizi zirelako. TomorrowLand-era joan nahi zuten pertsona Estatu Batuar asko, TomorrowWorld-era joatea erabaki zuten, gertuago zegoelako eta antzeko musika egongo zelako. TomorrowLand Brasil 2015eko maiatzaren 1an, 2an eta 3an ospatu zen Sao Paulon lehenengo aldiz. TomorrowLand Brasil eztabaida asko sortu zituen, hainbat pertsonaren ustez, Belgikan izan beharrean Brasilen izango zela pentsatu zutelako. Baina ez zen horrela izan, bi lekuetan ospatu baitzen. Ez zuten uste TomorrowLand bezalako ospea izango zutenik, eta horregatik, sarrerak merkeagoak egin zituzten. Baina ez zen hori gertatu. TomorrowWorld eta TomorrowLand Brasil sarrera guztiak oso azkar saldu zituen eta ID&T-koek sarrera gehiago ez sortzeaz damutu egin ziren.

TomorrowLand-eko eszenario nagusia azken eguneko azken kontzertuan. Ikusi daitezke nola su artifizialak duaden, eta eszenarioaren dekorazioa, aurpegi moduko bat dela.


Sariak: •International Dance Music Awards (2012-2013-2014) •Red Bull Elektropedia Awards (2011-2012-2013)

2014ko TomorrowLand-era joandako DJ-ak:
 •Avicii •Ti sto •David Guetta •Calvin Harris •Swedish House Mafia •Steve Aoki

•Skrillex •Hardwell •Afrojack •Nervo •LMFAO •Blend •RedFoo

•Axwell •Diplo •DVBBS •Dimitri Vegas •Like Mike •Krewella •Nicky Romero

•Ghost •Vitalic •R3hab •Borgore •Chuckie

TomorrowWorld-en 2014ko edizioko lehenengo kontzertua.


Elkarrizketa

2015eko Apirilaren 10ean

ARRAINEKIN BIZITZEN "Eguneroko errutinatik kanporatzeko modurik hoberena"

Gure osaba Javi 1967. urtean Javier Varona jaio egin zen. Bilbon bizi zen bere gurasoekin, Elena eta Emilio eta bere anaia Joserekin. Gaur egun EHU-an lan egiten du eta Leioan bizi da Leire, bere neskalaguna, eta Laia, bere txakurrarekin. Bere zaletasun handiena, urperaketa da.

Noiz eta nola hasi zinen urperatzen?

Gure irakasle

Dulea 20 urte hasi nintzen urperatzen. Nire lehenengo aldia urperatzen oso txarra izan zen, desastre hutsa, guztia txarto egin nuen eta. Miguel izeneko urpekari batek erakutsi egin zidan. Miguel, Kosta Braban zegoen Urperatze Klub batean lan egiten zuen. Niretzat mutil hau famatua zen eta zerbait berezia zeukan.

Javik urperaketa ikastaroak ematen ditu, hainbat urte dabil ur azpian klaseak ematen. Gehienetan Bermeo inguruan ematen ditu eta ere udalekuetan ume txikiei ematen die klase.

zergaitik hasi zinen urperatzen? Niri betidanik gustatu egin zait itsasoa. Baina niretzat, ez zen nahikoa kanpotik ikustea, itssoari buruz gehiago jakin nahi nuen. Orduan pentsatu nuen urperaketaren bitartez itsasoa hobeto ikustea. Niretzat, eguneroko errutinatik kanporatzeko modurik hoberena da.

Zein da ikusi duzun gauzarik arraroena?

monstruo baten modukoa zen.

Pedro Varona

Duela 10 urte, nik bermeoko kostan urperatzen nengoen. Dena ondo zihoan baina bat-batean izugarrizko arrain bat agertu zitzaidan. Gutxi gora behera 3 metroko luzeerakoa zen, niretzat

1


Elkarrizketa

2015eko Apirilaren 10ean

Zein lekutan urperatu egin zara eta non urperatuko zenuke? Ni leku askotan urperatu egin naiz, Espainan, Portugalen, Egipton, Grezian eta leku gehiagotan. Baina niri Australiara urperatzera joatea gustatuko litzaidake. Australian, Koraleko uharri bat dago, bertan animalia eta landare espezie ugari daude eta leku zoragarria iruditzen zait.

Zein da zure urpeko animaliarik gustokoena? Nire urpeko animaliarik gustokoena manta-arraia da. Manta-arraiak ez dira beste animaliak bezalakoak, oso forma arraroa daukate eta oso bereziak iruditzen zaizkit. Nik, ur azpian ikusten dudanean, sentimentu berezi bat sortzen zait, lasaitasunaren eta alaitasunaren antzera.

Klaseak ematen dituzu ezta? Bai, nik urperaketa klaseak ematen ditut. Gehienetan Bermeoko kostan ematen ditut eta adin ezberdineko pertsonei irakatsi egiten ditut. Nire ustez urperaketa egiteko, autokontrol pixka bat bakarrik behar da, ur azpian lasai egoteko.

Izan ahal dituzu arazorik urperatzen? Bai, batzuetan arazoak izaten ditut, nire ikasleak bezala. Arazoak beti nire erruagaitik izaten dira, gehienetan urduri egotearen ondorioz. Baina orokorrean arazo hoiek ez dira batez ere larriak, eta errez konpontzen ditut.

Marrazoei beldurra diozu? Ez, ez diet beldurrik. Gure gizartean oso ospe txarra dute marrazoak. Baina ez dakit zergaitik. Pertsona gehienek beldurra diote marrazoei, baina benetan hori ez zen horrela izan behar. Nik marrazoekin urperatu naiz eta haiek oso beldurtiak eta lasaiak dira, gainera goizeetan beti bere bidetik doaz, inori trabarik egin gabe.

Pedro Varona

2


Elkarrizketa

2015eko Apirilaren 10ean

Javier Varona ezkerrean, bere bi kideekin urperatu oztean.

Zenbat maiztasunarekin zoaz urperatzera? Nik astere normaleetan 3 edo 2 aldiz joan egiten naiz urperatzera. Autoan beti beharrezko equipamendua dut, eta nahi dudanean joan egiten naiz.

Zein da zure ur azpiko ametsa? Nire ametsa betidanik izan da berdina. Asko gustatuko litzaidake irla batera bizitzera joatea, bertan Urperaketa Klub bat sortzea eta han, bizitza guztia egotea urperatzen. Baina zuk esan bezala, ametsak ametsak dira eta ez dut uste nire ametsa beteko denik...

Ametsak ametsak dira eta ez dut uste nire ametsa beteko denik... Javier Varona azpian eta erdian, hondartza batean urperatu eta gero.

Pedro Varona

3


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.