Geugaz 2 (Ondarroako udalaren berdintasun arloko aldizkaria)

Page 1

2.zk • 2014ko azaroa

ONDARROAKO UDALAREN BERDINTASUN ARLOKO ALDIZKARIA

EugAZ Jostorratzak dantzan ditugu

Ondarroan ospatuko dira Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministak

editoriala IRABAZI DUGU!

iritzi artikulua «GUAPA» ESATEA, ERASO MATXISTA AL DA? elkarrizketa FURIA, RAPERA ERRADIKALA ONDARROAN erreportaia JOLASAK ETA JOSTAILUAK, SEXISTAK AL DIRA? agenda AZAROA’2014-OTSAILA’2015


EdiToriALA

Ondarroako Udalaren Berdintasun Sailak argitaratua. Testuen erabilera baimentzen dugu, baina iturria aipatu beharko duzu. Lege Gordailua: BI-1111-2014 Erredakzioa: Graziana Xarra, Agurne Bikandi Aizpurua, Maravillas Lanberto, Julene Azpeitia, Rosa Baltar Cabo, Katalina de Erauso, Polixene Trabudua. Koordinazioa: Udal Berdintasun Saila Maketazioa: 11barri/ Nekane Akarregi

ETXELILA Emakumeen Topalekua Artibai, 3 • 94 613 40 08

etxelila@ondarroakoudala.net Jendaurreko ordutegia: martitzenetik barikura, 16:30-20:30

$

E makumin Topaleku

ETXElIlA

Ondarroako Udala

IZENA: HELBIDEA: POSTA ELEKTRONIKOA:

L

irabazi dugu!

erro gutxi hauek hartu nahi genituzke borroka baten errekonozimendu gisa. Izan ere, Mugimendu feministaren lanari esker Espainiako Gobernuak bertan behera uzi behar izan du abortuaren lege erreforma atzerakoia.

Irabazi dugu (irabazten ari gara). Baina zer irabazi dugu? Printzipioz PPren gobernuak aurreproiektua bertan behera utzi du eta ministroak dimititu (bye bye Gallardon jauna!). Denborarekin ikusiko dugu alderdi horretako sektore kontserbadoreak ideia hori alde batera uzten duen edo beste bideren bat erabiliko duten. Alerta feminista piztuta dugu Baina momentuz, gauza askotan irabazten ari garela esan dezakegu, bai! Kale mobilizazioetan irabazten ari gara. Mugimendu feministak deituta, milaka emakume eta gizon irten dira kalera aurreproiektu horri ezetza esatera. Mugimendu feministak sektore garrantzitsu asko batzeko gaitasuna erakutsi du gatazka honetan. Mugimendua ezaugarritzen duten aniztasunak aniztasun, eskubideen defentsan batasuna gailendu da. Eta zer esanik ez, honetara batu diren beste sektoreez: osasun sektorea ere zuzenki inplikatu da solidaritate eta desobedientzia ideiak bere hartuz. Eztabaida eta konfrontazioan irabazten ari gara. Eztabaida antzuetatik ihesi, emakumea(k) eta honen gorputzaren gaineko eskubideetan zentratu da. Eztabaidaren erdigunean erabakitze eskubidea eta askatasuna jarriaz, emakume mota askoren eskubideez jardun eta aldarrikatzea posible izan da. Beste barik, zorionak eta jarrai dezagun lanean erakutsiaz Onintza Enbeitak bezala: “Señorías, ¡en mi coño y en mi moño mando yo, y SOLAMENTE YO!”

Aldizkari hau zure etxe, bulego, lantoki, establezimentu… jaso nahi izanez gero, jarri gurekin kontaktuan. Bestela herriko toki ezberdinetan aurkituko gaituzu!


F

• June Fernandez

(Pikara Magazine-ko zuzendaria)

B

ilbotik oinez nihoan behin, norbaitekin telefonoz diskutitzen, erdi negarrez. Nire aldamenean pasa zen gizonak “qué guapa” bota zidan. Hori da eguneroko kaleko jazarpen matxistaren ezaugarrietariko bat: enpatia falta. Matxistari bost axola ea umore onez nabilen, ea ezezagunekin hitz egiteko interesik dudan, ea nire amama hil berri den... Eta askotan horrelako komentarioak gure sorbaldetan egiten dira, edo gauez kaletik bakarrik goazela, hala gure gorputzean urduritasuna eta ikara sartuz. Helburua ez baita gurekin harreman zintzo bat hastea, baizik eta euren gizontasuna berrestea.

N

eska ezezagun bati kaletik “guapa” esatea, berez eraso sexista bat al da? Eta begirada lizun bat botatzea? Kontua ez da gertakari isolatu bakoitza epaitzea, baizik eta testuinguru batetan kokatzea: gure gizartean, gizon askok uste dute emakumeei euren gor-

putza edo janzkerari buruz komentarioak egiteko eskubidea daukatela, eta horrek ez duela minik egiten edo, are okerrago, eskertu behar dugula, ederrak garelaren seinale delako. Emakumeok dinamika hori etsipenez eramaten ikasi dugu eta erantzuten badugu esajeratuak eta oldarkorrak izatea leporatuko digute.

P

IROPEOA' sexu indarkeriarekin lotuta dago; gure gorputzak publikoak eta erabilgarriak direlaren aurreritzik abiatuta, matxistek zilegi ikusten dute gure ipurdia edo alua kalean, tabernan zein autobusean ikutzea. Eta guk horrelako erasoen aurrean sumindura irentsi eta ezin ezer egitea sentitu dugu.

IriTzi ARTikulua 8

EugAZ

“Guapa” esatea, eraso matxista al da?

eminismoari esker, emakumeen artean kaleko jazarpen matxistari aurre egiteko beharra gero eta hedatuagoa dago. Gehiago kezkatzen nau gizonen ligatzeko ereduarekiko (auto)kritika falta. Ni taberna batetan lagunekin dantzatzen banabil eta tipo bati begiradarik bota ez badiot, zergatik uste du ideia ona dela nire parranda saioa etetea eta besterik gabe nirekin ligatzen saiatzea? Enpatia da niretzat hitz klabea, mutil gazteekin landu beharrekoa. Eta oso garrantzitsua deritzot gizon berdinzaleek momentuan lagunei adieraz diezatela 'piropeoa' ohitura deitoragarria dela, halako jarrerak txalotu edo ez ikusiarena egin ordez.

O

raindik ere ozen gogoratu behar dugu gure gorputza ez dela gizon matxistaren gozamenerako objetua, eta kaleak eta gaua gureak ere badirela.


4

ErrEPOrTAiA

jolasak eta jostailuak, sexistak al dira?

Irudiak: Berdintasunean hezi eta jolastu 2014 egutegia. Egilea: AXPI

2014ko azaroa • 2.ZK • gEugAZ

J

olasa, era askean eta berez sortzen da. Gozamena eragiten du ametsen antzeko funtzioa betez, nahiak gauzatzeko mekanismoa da. Jolasa da ezagutzarako, ikasketarako eta adierazpenerako bide nagusia. Jostailuak, aldiz, jolasaren euskarriak dira. Tresna fisikoa, funtzio zehatz baterako egina ala umeak espontaneoki bilakatua. Haurren hezkuntza prozesuaren parte garenez gero, aintzat hartu behar dugu horien bidez, baloreak transmititzen direla, gaitasunak lantzen direla eta jendartearen arauak eta portaerak ikasten dituztela umeek.

Jolasa hezkuntza prozesua aberasteko egoera naturala dela aintzat harturik horien bidez sexismoari aurre egiteko gomendio ugari daude. Mundu txiki bezain handi horretan arakatzen hasteko hausnarketarako hainbat gako ematen dira artikulu honetan kontutan hartuta laster abendua datorkigula gainera eta horrekin (batzuentzat) opari sasoia

Jostailuak berez, ez dira onak edo txarrak, erabileraren arabera izango dira egokiak ala desegokiak. Izan ere, horien bitartez, neska edo mutil izaten ikasiko dute, estereotipo sexistak behin eta berriro errepikatu eta barneratuko dituzte neska-mutilek. Horregatik komenigarria da jakitea era bateko edo besteko jostailua erabiltzen dugunean zer transmititzen ari garen. Jostailuak aukeratzeko zenbait irizpide eta gomendio Lehenik eta behin, umearen adina eta gaitasunak kontuan hartzea komeni da. Alegia, jostailuak umearen gaitasun sentsomotore, kognitibo, afektibo eta sozialetarako egokia izan behar du. Jostailuak haurraren beharrak bete behar ditu: miaketa, hausnarketa, adierazpena, sormena, irudimena, elkar ardura, komunikazioa ‌ sustatu.


5

gEugAZ • 2.ZK • 2014ko azaroa Era berean, parte hartzeko, erronkarako eta aurkikuntzarako aukera eman behar du haurra bera protagonista izanik. Irudimena lantzera gonbidatu dezaketen elementuak eskaintzeak esperientzia berrietarako bidea eman dezake. Helduok, gehienetan, neska eta mutilen jolasak ezberdindu egiten ditugu, sexu bien arteko mugak eraikitzen ditugu. Garrantzitsua da umeek era askotako jostailuak izatea (panpinak mutikoentzat eta mekanoak neskentzat, esaterako) bakoitzak garapen prozesu ezberdinak eragiten dituelako helduaren bizitzan. Esan beharrik ez dago, jostailu eta jolas bortitzak ekiditea garrantzitsua da; berez, indarkeria adierazpena sustatzen dituzten pistolak, tankeak, armak… alboratu, eta komunikazioa, elkar ardura, kooperazioa eta konfiantza sustatzen dituztenak hautatu.

Jolas eta jostailu dira:

sexistak

• Neskak edo mutilak jolasteko aukera ematen ez dutenak.

• Gizona edo emakumea izaten "irakasten" dutenak.

• Genero desberdintasunak markatzen dituztenak.

• Helduen eta umeen arteko • •

harremana, generoen arabera bideratzen dituztenak. Harremanak sexuaren arabera markatzen dituztenak. Egungo genero zatiketa birproduzitzen dutenak.

Norbera protagonista Umeei beraien bizitzaren protagonistak direla gogoratu behar dugu, eta hortaz, bizitzeko eredu ezberdinak ikusaraztea lan polita da. Familia ereduak, emakume zein gizon ereduak, guraso ereduak, kultur aniztasuna… sustatzen dituzten jolasak bultza ditzakegu, eta gainera, bakarka zein beste umeekin jolasteko gailuak eskainiz gero, hobe. Garrantzitsua da jolasteko era askotako objektuak eskura izatea, esperientzia ezberdinak ahalbidetuko dituzte eta: mugimendua, fantasiaren adierazpena, eraikuntza, komunikazioa… Hala ere, neurrian erabiltzea zaindu beharko genuke, gehiegi ematea sekula ez baita aukera ona.

Jolas eta jostailu

ez sexistak dira:

• ∑Sexuari lotutako generoaren rolak

errepikatzen ez dituztenak. • ∑Pertsona moduan ditugun gaitasunak bultzatuz, osotasunean garatzen laguntzen dutenak. • ∑Genero estereotipoei erantzuten ez dietenak. • ∑Generoak garatzen dituen gaitasunak baino askoz gehiago lantzeko aukera ematen dutenak. • ∑Eredu zabal eta ez itxietan jolasteko aukera ematen dutenak. • ∑Generoari dagozkion bestelako baloreak bultzatzen dituztenak (balore positiboak) • Bizitzarako eredu berri bat bultzatzen dutenak, parekidetasunean oinarrituta.

Ondarroako Hezkidetza egitasmoaren blog-a aurkezten dizuegu, bertan ikasturtean zehar gure ikastetxeekin lantzen joango direnaren berri izan ahalko dugu eta beste hainbat berri eta hausnarketa helaraziko digute:

http://hezkidetzaondarroa.wordpress.com/


AZkEN berriAK 2014-2015 EMAKUMEENTZAKO JABEKUNTZA ESKOLAKO IKASTARO BERRIAK MARTXAN!

2014ko azaroa • 2.ZK • gEugAZ

partaidetza sozialaren bitartez. Horregatik, prestakuntza ez da helburua, jendartearen eraldekatarako bitartekoa baizik. MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK DAGO, eta gogoratu AURRETIAZ MATRIKULATZEA beharrezkoa dela!

Eskolak emakumeen jabekuntza sustatu nahi du, hau da, jendartearen eraldaketarako prozesua: kontzientziazioa, ikaskuntza eta baliabideak eskuratzeko. Banakako nahiz taldeko jabekuntza bilatzen dugu, ez baita nahikoa eremu pertsonalean aldaketak eragitea, baizik eta talde mailan ere aldaketa gertatzea beharrezkoa da, sareak sortuz eta

Gainera, ZERBITZU BERRIA martxan jarriko du Udalak: HAURTZAINDEGI ZERBITZUA ikastaro guztietarako. Horretarako ezinbestekoa da izen emate orrian adieraztea edota astebete aurretik jakinaraztea. Zerbitzu hori TXIRRIMORRASKI taldearekin kudeatuko da.

OTSAILERA ARTEKO IKASTAROAK Jabekuntza Eskolan

• Rap tailerra MARTIZENETAN abenduan, urtarrilean, otsailean eta martxoan/ 17:00-19:00/ Furia

keta martxoan (asteburuan) eta edizioa martxoak 12 eta 19/ 18:00-20:30/ Lara Izagirre

• Maiteminak euskal literaturan. Azaroak 21 (barikua, 17:00-21:00) eta 22 (zapatua, 10:00-14:00)/ Iratxe Retolaza Gutierrez (literatura irakaslea)

• Feminismoaren gaur egungo panorama teorikoan kokatzeko mapak. Urtarrilak 24 eta apirilak 25 (zapatuan egun osoan, 10:00-14:00/16:00-18:00)/ Tere Maldonado Barahona (Feminista eta Filosofia irakaslea)

• Emakumeak kamera atzean. Urtarrileko EGUENAK eta otsailak 5; graba-

olibErTA

6

• Feminismo beltza. Urtarrilak 30 (barikua, 17:0021:00) eta 31 (zapatua, 10:00-14:00)/ Jeanne Roland Dacougna Minkette (Feminista, senegaldarra eta Garaipen elkarteko kidea)

• Diskurtso autobiografikoak euskal literaturan Otsailak 6 (17:00-21:00) eta 7 (zapatua, 10:00-14:00)/ Iratxe Retolaza Gutierrez (literatura irakaslea)


HERRIKO EMAKUMEEN ERAKUSKETAK

ONDARROAKO UDALA, PIKARA LAGUN Pikara on-line Magazine kazetaritza konbentzionalean lekurik ez duten horien ahotsa da. Kazetaritza konprometitua eta kalitatezkoa egiten dute ikuspegi feminista batetik: “Guztiagatik eta guztiontzako egindako kazetaritza bultzatzen dugu, ikuspegi eraldatzaile eta feminista batetik, jendarte ezberdintasunak erakutsiaz”. Ondarroako udalak proiektua lagundu nahi izan du eta Pikara Lagun egin da. Zuk ere babestu nahi? Modu asko daude: ekarpen ekonomikoaz gain, beste mota batzuk ere badaude: hala nola, proiektua zabaldu eta bultzatzea, argazkiak helaraztea, zu zeu kazetari izatea etab. PIKARA ONLINE Magazine: www.pikaramagazine.com Paperezko aleak (jada bigarrena atera berri dute) Etxelilako liburutegian irakurgai edo mailegatzeko.

Herriko artisten erakusleiho bilakatzen ari da aspaldion Etxelila. 7 Emakume en Movimiento elkarteak antolatuta, herriko hainbat emakumen beraien artelanak erakusgai izan dituzte hileotan, batzuk lehen aldiz, beste batzuk ez: Mari Angeles Etxaburu, Marian Etxabe, Rosa Alkorta, Aitziber Bengoetxea etab. Herritar asko hurbiltzeaz gain

hedabideak ere hauekin kontaktuan jarri dira eta elkarrizketa dexente egin dituzte. Aurrera begira gurean izango dira: Yolanda Eizagirre edo Paperaz egindako grabatua tailerrean sortutako lanak esaterako.

egileak entzungai

Entzungai dituzue esaterako Rosa Alkorta eta Aitziber Bengoetxearen elkarrizketak. Nahi izanez gero, jarri Etxelilarekin harremanetan.

MIKROMATXISMOAK Hamarkadak pasatu dira, 1990etik Luis Boninok (psikoterapeuta eta psikiatrak) mikromatxismo hitza plazaratu zuela. Bere hitzetan egunerokotasunean ematen diren dominazio mota sotil eta “intentsitate gutxikoak” omen dira. Jarrera eta portaera askok ez dute intentzionalitate, borondate txar edo planifikaziorik; harago, “mutil izate” prozesuan geureganatutako eta gorpuztutako izan eta munduan egoteko logikak dira. Egunerokotasunean ematen diren harremantzeko logika txikiak izanik, naturaltzat eta ez-mingarritzat hartuak izan ohi dira, ikusezin eta baliogabetuak.. Baina horrela al da? Harremantzeko modu berdinkide eta sanoak lortzen bidean beharrezko da sustraietatik hartu eta egoerari buelta ematea. Maskulino izate bakar horren baitan

diren egunerokotasuneko jarrera hauek bistaratu, deslegitimatu eta deuseztatzea. Ernai Gazte Antolakundea mikromatxismoa lantzen ari da, beraien youtubeko kanalean dituzue esaterako honen inguruko hainbat bideo interesgarri.

EGITARAUA • Azaroak 20 eta 27/ 17:00-20:00/ MIKROMATXISMOEN TAILERRA Gizonei zuzendutako ekimena/ Ibon Arrizabalaga de Mingoren eskutik. • Abenduak 17/ 19:00/ MAHAINGURU IREKIA: Matxismoak dosi txikietan eraginik ba al du emakumeon bizitzetan?/ Oihana Etxebarrieta (Bilgune Feminista) eta Javi Muñoz (Zipriztintzen) hizlariekin.


8

Furia • RAPERA ERRADIKALA JABEKUNTZA ESKOLAN

ELkArriZkETA

2, A Azaroak 2 KONTZERTU eikozinin B 20:00etan ila rdintasun Sa e -B a Ant.: Etxelil

2014ko azaroa • 2.ZK • gEugAZ

«Ikasleak disfrutatzea bilatzen dut eta rap soinuen nahiz rap munduko emakume erreferenteak ezagutuz eta ikasiz, adierazpenerako tresna berri bat ezagutzea eta horrela bizipoza izatea»

N

afarroako Erriberako Cascante herrian jaiotako feminista eta rapera erradikal gisa aurkezten du bere burua Furiak. Beste rapera, abeslari, rockera, punki eta opera egileek dituzten bizipenetatik haztea eta elkarbanatzea du gustuko. The Cure eta flamenkoak zoratzen dute. Berarentzat eredu diren rap egile

e z berdinen ibilbide musikatua ikertu eta ikasten du. Roller Derby kirolaria da, kolore beltza eta lehoinabar estanpatua ditu gustoko.

Nolatan hurbildu zinen rap mundura eta zergatik? Nondik datorkizu Furia goitizena? Amak poesiarenganako zaletasuna barneratu zidan, aitak berriz musikarenganakoa, aitonarekin, nola ez, jotak abesten nituen eta osabak 80 hamarkadako Alemaniako musika elektronikoa entzunarazten zidan. Anaiak gaztetan rap estiloa entzuten zuen, eta bera izan zen musika estilo hau entzutera eraman ninduena. Beti interesatu izan zaidan arren, izan dira garai batzuk gorroto izan dudana.

Furia goitizena, norbere burua identifikatzeko beharrizanetik sortu zait eta aurretiaz argi uzteko jendarteari, ez naizela emakume zapaldua. Izen horren itzalean pertsona erasokorra iruditu arren, maitasunez beterik nago. Zuretzat rapak zer esan nahi du? Badago esaldi bat zuk erabiltzen duzuna “ rapa ahotsik gabekoen ahotsa” ? Rapa erabiltzen dut nahi dudana eta nahi dudan moduan gauzak adierazteko eta esateko. Bere jatorrian aldarrikapenetarako era-


gEugAZ • 2.ZK • 2014ko azaroa

ELKARRIZKETA

biltzen zen eta modu horretan ulertu eta erabiltzen dut. Nahiz eta batzuetan nire bikotekideari edo lagunei abesteko erabili, je, je, je; beste batzuetan, inguruan ikusten ditudan horiek barruan sortzen didatena husteko erabiltzen dut, baina ez dut idazten dudan oro erakusten.

bat bezala ikusten dut, hau da, egokitzen zaidan leku bat bezala. Sistema patriarkalaren eskemak erreproduzitzen ez dituzten emakumeak abesten edo musika jotzen ikustea, eta gainera eszenatoki gainean disfrutatzen… oso gogoko dut! Kaleak, gauak eta eszenatokiak… GUREAK DIRA!!

Rapak feminismoari edo feminismoak rapari, zer eman ahal dio? Ez dakit bakoitzak elkarri zer ematen dioten baina biek batera, alegia, Rap feministak bizipoz izugarria ematen dit eta baita beste emakume rapera edo estilo honen zale direnekin elkartzekoa eta ikastea. Pertsonalki rapak alaitu egiten nau, abestea bizipoza da eta! Gainera, barruan dudan amorru guztia kanporatzen laguntzen dit eta horrela bakea lortzen.

Jabekuntza eskolako aurtengo ikastaro batean irakasle izango zaitugu, zer eman diezaioke rap ikastaroak parte hartzaileei? Norbere burua ezagutzeko beste modu bat da, norbere ezagutzak beste pertsona batzuekin elkarbanatuz. Bakoitzaren izatearen eta nahien arabera gauza ezberdinak eman diezazkieke, niri neuri poza ematen dit ikastaroa burutu ahal izateak. Beraiek disfrutatzea bilatzen dut eta rap soinuen nahiz rap munduko emakume erreferenteak ezagutuz eta ikasiz, adierazpenerako tresna berri bat ezagutzea eta horrela bizipoza izatea.

Eszenatokia, emakumea “bakarrik”, mikrofonoa... Betiko eskemak edo jendarte estrukturak desmuntatzen. Zer suposatzen du horrek? Norentzat? Nahiago nuke norbaitekin egongo banintz baina nire aliatuak oso urrun daude. Egoera horretan lasai egoten naiz, ez naiz batere urduri jartzen baizik eta nirea den leku

Gomendatzen!

RAP TAILERRA FURIAREKIN Martitzenero 17:00-19:00 abendutik martxora (biak barne). Aldez aurretik matrikulatzea beharrezkoa da. Emakumeentzako Jabekuntza Eskolan.

CROWDFUNDING PROIEKTUA: Rap feminista bilduma diruz laguntzeko proiektua Munduko txoko ezberdinetako feminista raperak (tartean Furia) CD —bilduma bat ateratzeko proiektua jarri dute martxan emakumeen eskubideen alde. FEMCEES FLOW FEMINISTA: http://www.verkami.com

9


10

TopAkEtAk Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministak abenduaren 13an

ONDARROAN

jostorratzak dantzan ditugu euskal herriaren burujabetza feministarantz

2014ko azaroa • 2.ZK • gEugAZ

E

inista sortu zeneuskal Herriko Bilgune Fem rten Emakume tik 12 urte igaro dira, au Feministak buruAbertzaleon VI. Topaketa 13an Ondarroan. tuko dituzte Abenduaren utena: Hona hemen kontatu dig

, egungo egoeratik Topaketa hauen helburua rujabetza feminista bateabiatuta, Euskal Herrian bu trantsizioaren oinarriak zeranzko ibilbidearen edota a. Egungo testuinguru hazteko eztabaida emate litikoa egiturazko krisiak ekonomiko, sozial eta po n ik ateratzeko neurri guztie ezaugarritzen du. Krisialdit ute kig diz n urriak ezartze oinarri gisa: “austeritate ne bitartez, urteetan borron ue Ha ”. gure nahien aurka , eskubideak galdu ditugu karen bitartez irabazitako “Ho . nik iza ro eta zailagoa bizitza duin bat izatea ge idute emakumeongan: eg a en netan ere eragin zuz en me aku em e guztiek, turazko neurri murriztail teropatriarkala indartzea he ilia etxeratzea eta fam baitute helburu”

gero, ziklo politiko berri Euskal Herriari begiratuz rela diozkue: “Urte luzez baten aurrean aurkitzen ga eranistan, bake bidean, aljardun den estrategia sob lako herri eredu baterantz daketak eman dira beste oz”. Beraz, egoera honeurrats berriak emateko asm tibo bat eraikitzeko dautan, jendarte eredu alterna o berriak identifikatzea den aukerak eta oztop zaie. beharrezkoa dela iruditzen

rkitzen gara, hau da, “Erronka berrien aurrean au k erdiesteko nola, nondik, lortu nahi ditugun helburua finitzeari ekin nahi diogu” norekin...- ariko garen birde aren inguruko eztabaida Estrategiaren nolakotasun n, hauek Euskal Herriko ugari daude feminismoeta aidatu eta eguneratu nahi testuingurura ekarri, eztab da topaketan.

Topaketen AURKEZPENA0 :0 Etxelila/ azaroak 19/ 19

feministak.net Info+: www.2014topaketa

g www.bilgunefeminista.or ehbfeminista@gmail.com


gEugAZ • 2.ZK • 2014ko azaroa

Emakume Abertzaleon

VI. Topaketa Feministak: abenduak 13 Ondarroan

EGITARAUA

SARRERA 9:00/ Kofradian (barran)/ ONGIETORRIA 10:00/ Kofradian (barran)/ EZPENA. eta EZTABAIDAREN AURK n/ tua 10:30/ Etxelilan eta Institu smo EZTABAIDAK: Kapitali Herrian. heteropatriarkala Euskal eta Zeintzuk dira aldak feministarako gakoak? ai. Lantaldeetan eztabaidag / ian 13:00/ Zaldupe Kiroldeg ONDORIOAK JOSIZ ian/ BAZKARIA 14:00/ Zaldupe Kiroldeg 16:00/ Kofradian (barran)/ : MAHAIAREN BUELTAN entzia Trantsizio feminista: intzid politikoa, estrategiak eta boterea(k). 20:00/ Beikozinin/ EGUNEKO ONDORIOEN IREKIA KONTAKETA ETA EKITALDI 22:00/ Beikozinin/ JOSTORRATZAK DANTZAN! FESTA FEMINISTA: , Euskabareta, Endemaño . es rin ma s La DJ Gure besta eta

IZEN EMATEA

et-en 2014topaketafeministak.n Salneurria: 15 euro.

jostailuak erosteko GIDA

EDOZEIN JOSTAILU EROSI AURRETIK, ZERA GALDETU GEURE BURUEI: Jostailu honekin neska zein mutilek jolastu dezakete? Jostailu hau aproposa da umearen adinerako? Adinaren araberako gomendioak ditu? Jostailu honekin gustura egongo da? Behin eta berriro jolas daiteke berarekin? Interesa piztuko dio? Minutu batzuetarako bakarrik ala hainbat ordutan jolasteko modukoa da? Erraz apurtzen al da? Luzaroan iraungo al du? Jostailu honekin bere lagunekin jolastu ahal izango du era kooperatibo baten, gainontzeko umeen berezitasunak errespetatuz? Jostailuaren bidez, umeak irudimena landuko du? Erabilera bat baino gehiago daukan jostailua da? Lagunduko dio umeari estereotipo sexistak ez errepikatzen? Jostailu hau nire semea edo alabarekin konpartituko dut? Kultur aniztasuna eta naturarekiko errespetua errazten duen jostailua da? Telebistan iragartzen dute? Zer nolako iragarkia da? Estereotiporik gabeko iragarkia da? Igarritakoa betetzen du? Erabiltzeko gomendiorik ba dauka? Nolako gomendioak dira?

BAI EZ


AZAROAN • 19an/ 19:00/ etxelila Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministen AURKEZPENA. Bilgune Feminista.

AZAROAN

• ERAKUSKETA etxelilan: EMAKUMEOK PUBLIZITATEAN.

azaroa’2014otsaila’2015

AgENDA

• 20 eta 27/ 17:00-20:00/ etxelila MIKROMATXISMOEN INGURUKO TAILERRA. Gizonentzako jarduera.

EMAKUMEENTZAKO JABEKUNTZA ESKOLAKO IKASTAROAK Info+, 6. orrialdean.

Gehiagorako, jarri Etxelilarekin kontaktuan!

etxelila@ondarroakoudala.net http://www.ondarroa.eu

• 22, zapatua/ 20:00/ Beikozini FURIAren KONTZERTUA. • 25, martitzena/ 18:30/ alameda EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA. KONTZENTRAZIOA • 26, eguaztena/ 19:00/ Bide Onera Emakumeenganako indarkeriaren kontrako laburmetraien PROIEKZIOAK. • 30ean/ 19:00/ Beikozini “Ez da txantxetako gauza” ANTZEZLANA. UXU. Txo! eta Traman&Brix antzerki taldeen laguntzaz.

ABENDUAN

• 11n/ 19:00/ etxelila HITZALDIA Itziar Mantecarekin, Basauriko Emakumeen informazio zentruko aholkulari juridikoa. UXU. • 17, eguaztena/ 19:00/ etxelila Matxismoak dosi txikietan eraginik ba al du emakumeen bizitzetan? MAHAINGURU IREKIA.

ABENDUAN • ERAKUSKETA etxelilan: Frida Kalhoren lan garrantzitsuenak. Berdintasun Saila • 13an/ Ondarroan Emakume Abertzaleon VI. TOPAKETA FEMINISTAK, Bilgune Feminista.

URTARRILAOTSAILEAN ERAKUSKETAK etxelilan: • Yolanda Eizagirre argazkilariaren lanak. 7 Emakume en movimiento. • “Paperaz egindako grabatuak” tailerreko lanak. 7 Emakume en movimiento.

EugAZ

AZAROAK 25 inguruko ekintzak, Etxelilaren, Berdintasun Sailaren eta UXUren eskutik


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.