Barakaldo Karmenak 2022

Page 9

PREGOILARI ETA TXUPIN JAURTITZALEAK Udalbatzan ordezkatutako talde politiko guztietako ordezkariek eta elkarteen koordinakundeko ordezkariek osatzen duten Barakaldoko Udal Jai Batzordeak Sasiburu Euskal-

dunon Elkartea izendatu du 2022ko Barakaldoko Karmenetako jaien pregoilari, eta Jolindarrak Kultur Elkartea, berriz, txupin jaurtitzaile.

SASIBURU ELKARTEA

bizi nahi dut, Euskaraldia,Sasiburu saria eta Zure euskara polita da.

Duela 30 urte, sasoi honetan, euskararen egoera larria zela medio, Barakaldoko zenbait euskaltzale elkartzen hasi ginen. Jatorri anitzetakoak denak, hala nola, beste euskara talde batzuetan ibilitakoak, irakaskuntzan aritutakoak edo bazebiltzanak, eta beste arloetakoak ere bai. Orduan ilusio ikaragarria zegoen, euskarazko egunkaria kalean zegoen herritarron lanari esker eta gainera beste zenbait herritan euskararen aldeko elkarte sendoak bazeuden. Aitzitik, Barakaldon garai hartan euskaldunon portzentaia ehuneko 10etik gorakoa zen, baina guztiz sakabanatuta geunden 100.000 biztanle baino gehiago zeukan hiri batean. Beraz, gure lehen helburua euskaldun horiek saretzea izan zen eta euskaldun horiek hiztun aktibo bihurtzea, euskaraz jakitetik euskaraz bizitzera igaro zitezen. Aipaturiko helburua lortzeko, SASIBURU KULTUR ELKARTEAK urte hauetan guztietan mota askotariko ekimenak, kanpainak eta kultur jarduerak burutu ditu: antzezlanak, bertso saioak, ipuin kontalariak, magia saioak, tailerrak, lasterketak, mintzataldeak, hitzaldiak, eta jardunaldiak, besteak beste. Halaber, komunikazio tresnak sortu eta sare sozialak elikatu ditugu, euskararen erabileraren aldeko kanpainak sustatzearekin batera, hala nola, Bai euskarari, Euskara ahora, Euskarak 365 egun, Euskaraz

Bistakoa denez, ibilbide luzea da gurea, baina ez da dena oraindik amaitu. Hala eta guztiz ere, Sasiburu elkarteak herriari eta euskarari egin, egiten eta egingo dion ekarpena ez da bakarrik gure lanaren uzta, herriko beste eragile eta erakundeekin batera elkarlanean aritu baikara une oro. Izan ere, Sasiburuk ez du izaterik Barakaldoko euskal ekosisteman txertaturik ez bada. Beste kasu batzuetan, Kontseiluak, AEK-k edo Topaguneak antolatutako ekintzetan gure sostengua eman dugu eta gure ekarpena egiten ahalegindu gara. Gure txikitasunetik doako eta gogozko ekarpena egin nahi izan dugu lelo bati eutsiz ‘Barakaldon euskaraz dena posible da eta gure herrikideekin elkarlanean errazagoa izango da’. Gure jarduna, beraz, elkarlan apalean eta euskarari eta euskal kulturaren adierazleei dagokien ikusgarritasuna ematean datza. 9 Amaitzeko, azken urte hauetan guztietan Barakaldon euskararen normalizazioan urrats txiki asko ematen ari diren arren, oraindik ere zeregin franko daukagu ortzi-mugan eta horien artean badaude gero eta nabarmenagoa den eta oztopoz oztopo euskaraz bizi den euskaldun komunitateari merezi duen agerikotasuna ematea, erreferenteak izan daitezen. Izan bitez Barakaldoko jaiak horretarako erakustoki aparta!

BARAKALDOKO KARMENAK 2022


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.