5 minute read
5. ESKELAK: Luis Sendino
from Bermeo Fiestas 2018
by editorialmic
Eskelak
Testua: Luis Sendino Argazkiak: Andoni Anasagasti
Advertisement
Sarritan, gure herriak dauzkan turismo baliabide eskasei buruz berba egitean, ahaztu egiten zaigu dena ez dela hasten ez amai-tzen katedral handietan, Koliseoan, Partenoian… Ahaztu egiten zaigu Barojak esaten zuenean bera zela “un poeta aldeano, poeta de un humilde País, el País del Bidasoa”. Txikienaren edertasuna eta besteengandik bereizten gaituzten xehetasun txikiak ahazten ditugu. Bermeok, beste bereizgarri askoren artean, badauka Unamunok “intrahistoria” edo gure muin berezigarria deitzen zuena. Eskelak. Anton Erkorekak bere Bermeoko etnografi an zera dio IGAROTZE ERRITUAK ETA HERIOTZAREN KOMUNIKAZIOA lantzen duenean: “Hacia 1950 hicieron su aparición las funerarias. Estas se encargaban de todo lo relacionado con el cadáver y de colocar esquelas generalmente en castellano, en las que se indica el nombre del difunto, a veces su mote, y el lugar y hora en que se va a celebrar el entierro. Las esquelas se colocan en la puerta de la Iglesia, en el portal de la casa de todos los parientes y en algunos puntos del pueblo muy concurridos como era el ángulo del muro del convento de los frailes y tras su derribo en 1999 en el Fielato, frente al Arco de San Juan, en la esquina de Kurtzio, etc. “ Guretzat bereizgarria den kontu bat dago eta batez ere etxerik zaharrenetan ageri dena: eskelak ipintzeko dagoen egurrezko markoa. Hainbat herritan ibili gara eta inon ez dugu aurkitu antzeko sistemarik. Elorrion Fielaton dagoen moduko taula bat dute eta bertan ehorztetxe guztietako eskelak ipintzen dituzte. Otxandion pragmatikoagoak dira eta eskela herriko okindegiko atean ipintzen dute eta herrian dagoen okindegi bakarra denez, bertatik lagun eta lagunak ez diren guztiak igarotzen dira, azken baten betiko lotarako entrenamendu ederra, berriz ere elkarrekin eta ustez lagun artean egongo direnerako. Urduñan
udalaren iragarki taula aprobetxatzen dute, Elorrion bezala. Baina horietariko baten ere ez dute kolar bakoitzean bere eskelak ipintzeko taularik. Baina badago herri guzti hauetan bat egiten duen osagaia, elizako leku jakin baten euren izena duen belaunaulkia, nahiz eta hau duela hainbat urteko kontua den. Leinu, etxe, familia, eliza harreman honek ideia bat dakarkigu burura: eskelak ipintzeko taula xumeak Barandiaranek aipatzen duen etxea-eliza moduan ideiaren oroigarria izatea. Barandiaranek honi buruz zera dio: “Hasta 1930 en la Zona de Guernica, se acostumbraba enterrar bajo el alero del caserío a los niños que morían sin haber sido bautizados”. Etxeak eta bertako biztanleek (aurrekoak zein ondorengoak) duten harreman hori hainbat ohituratan islatuta ikusten dugu. Horietariko ohitura batzuk zoritxarrez galduta daude; esaterako, erleei aitalehenaren heriotzaren berri ematearena.
Nahiz eta Frazerrek dioenez “garauaren izpiritua”rekin erlazionatutakoak izan daitezkeen. Niretzat etxearen eta eskelak ipintzeko taula xumearen eta arbasoen arteko harremana argia da. Honi buruz zera dio Julio Caro Barojak: “El vivo y el muerto viven en comunidad, cada cual en su recinto propio. A veces tienen comunidad de símbolos. La cuestión es que la casa está representada en la iglesia y los caminos que unen a casa con iglesia unen a muertos y vivos. Ni en la vida del trabajo cotidiano, ni en los ritos y costumbres propios de cada momento de la vida familiar, ni en las fi estas anuales se hallarán elementos que
descompongan esta visión”. Eta eztabaidarik sortzeko gogo barik, erritu hauetariko asko hain urrun dagoen Galizian ere errepikatzen dira. Monasterio baten izena duen Sobrado dos Monxes herrian Audientzien Etxeko pasabidean ipintzen dira eskelak. Ez da edozer segituan igarotzea gizakien justiziatik jainkoen justiziara. Bueno, ez hain arraroa kontuan hartzen badugu monasterioko abadea baserritarren berezko epailea ere bazela, beraz ez da harritzekoa neurrigabekeria lar egiten zituenean nekazariek “bertzunkada”ka hiltzea. Baina historia zehaztasuna errespetatzen badugu mundutar txikikeria hauen ardura monasterioko prioreak zuen. Ez dira antzekotasunak hemen amaitzen. Galizian aitalehenaren irudia dago, nahiz eta amalehenaren irudia ere egon. Irudi honek ez gaitu harritu behar, Bermeon gauza bera gertatzen baita. Aitalehenek etxetik kanpo denbora asko egiten duten leku guztietan etxekoandrea da etxearen eta etxekoen ardura hartzen duena. Bai Euskal Herria eta baita Galizia ere, emigrazioa jasan duten lurraldeak dira, beraz ez da harritzekoa arazo beretarako
irtenbideak antzekoak izatea. Antzekotasunak ez dira hemen amaitzen, Galizian maiorazkoaren irudia ere badago-eta. Hala ere, Galizian testamentuaren onuraduna bat izan beharrean, bi dira. Horren arrazoia izan beharko da nire lagun Susok esaten duen “los gallegos somos muy desconfi ados”. Antzekotasunetariko beste bat, hileta elizkizunetako otorduak dira. 1787. urtean Jaurerri honetako Gobernu Unibertsaleko jaunek zera esan zuten: “que sin embargo de las Reales Provisiones y Decretos, hechos en razón de las concurrencias de gentes a Entierros, Honras, Bodas y Misas Nuevas, dirigidos a precaver los excesivos gastos que con su motivo, y en la publicación de Misas se habían originado, con notorio escándalo y
Eskelak Sobrado dos Monxesko (Coruña) Audientzien Etxean.
ruina de las familias, eran tantas y tan repetidas las quejas que tenía, de que en algunos Lugares de este dicho Señorío no se observaba lo así mandado especialmente hacia la merindad de Busturia, llegando a tanto el desorden, que tenían las comidas en los cementerios de las Iglesias, sin que hubiesen servido las amonestaciones de los curas, para que en el campo, o en otro sitio pudiesen tener las permitidas , de que se seguía la profanación del Sagrado por las borracheras y quimeras que de semejantes funciones regularmente suelen resultar”. Nire ustez dibertimendu hauetatik dator ondoko esaera hau: “Trago y cigarro que la difunta no vuelve”. Antzeko gertaeretan jarduteko modua Galizian errepikatzen da, nahiz eta gaurkotuta izan. Herrixken sakabanatzea eta familiartekoen kopuru handia delaeta, batez ere jende nagusia hileta-elizkizunetara familiak ipinitako autobusetan joatea eragiten du. Euskaldunoi buruz esaten da etxea zabaltzen dugula, galegoei buruz esan daiteke euren sukalde eta despentsako atea zabaltzen digutela. Ikusten denez, arazo beretarako irtenbide berak esaera errepikatzen da. Jateko gogo bera, lagunarteko izaera, an-tzeko ohitura eta mitoak dituzten herri bi. Norbaitek uste izango duenez kontu hau puzten ari naizela, Santiago de Compostelako Museo do Pobo Galegora bisita egitea gomendatzen diot, Santo Domingo de Bonavalgo komentu dominikano zaharrean dagoena. Bidaia aprobetxatuz Corticela parrokiako katedrala ere bisita dezakezu, euskaldunen eta atzerritarren parrokia. Eta hau da guztia.
Bibliografi a:
· José Miguel de Barandiarán. El mundo en la mente popular vasca. Auñamendi, San Sebastián. 1960. Julio Caro Baroja. Vasconiana. Txertoa. San Sebastián.1986. Anton Erkoreka Barrena. Etnografía de Bermeo. Doniene. Bilbao. 2003. J. G. Frazer. La Rama Dorada. Fondo de cultura económica. Decimotercera reimpresión en España. 1991.