Eibar Fiestas 2019

Page 34

SANJUANAKEIBARREN2019

34

arrate filatelia elkartearen 50. urteurrena

60ko hamarkada bukatuta, Eibarko filatelista batzuek egin ohi zituzten batzarretan seilu erakusketa bat antolatzea erabaki zuten, beren bilduma partikularretako batzuk udalerrian ezagutzera emateko. Horretarako, San Andres jaia aprobetxatu zuten. Lehenengo erakusketa hura, herri mailan egin zena, 1969ko azaroaren 23tik 30era bitartean egin zen, Udaletxean bertan zegoen udal liburutegiaren lokaletan. Erakusketan filateliako 17 erakusketarik, numismatikako batek eta zigarro-puruen eraztunen bildumagile batek hartu zuten parte: guztira 47 beira-arasa. Izandako arrakastak eta bildumak egiteko zuten grinak eraginda, Asociación Filatélica Eibarresa sortu zuten. Hala, 1969ko abenduaren 15ean, Arrate Kultur Elkartearen lokaletan bilduta, hogei bat zalek elkartearen sortzezko akta sinatu zuten eta lehenengo zuzendaritza batzordea aukeratu, honela osatuta zegoena: Ignacio Zuazu, Presidentea; Jesús Garay, Idazkaria; Santiago Badás, Diruzaina; Daniel Ruiz eta Miguel Ángel Retolaza, Bokalak. Hasiera hartan Arrate Kultur Elkartearen lokaletan biltzen ziren, Zuloaga-tarren kalean, hamabostean behin. Lehenengo urtean 37 bazkide izatera iritsi ziren.

1970ean ez zuten erakusketarik egin, baina Elkarteak Ignacio Zuloaga pintorearen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko ekimenean lagundu zuen oroitzapenezko zigilu-marka batekin. Hurrengo urtean, Elkarteak izenez aldatzea erabaki zuen eta Asociación Filatélica Arrate izena hartu zuen. 1971n, 2. Erakusketa Filatelikoa antolatu zuen, eskualde mailakoa. 1976ra arte urteroko erakusketari eutsi zioten eta Euskal Herri mailakoa izatera iritsi zen. Udaletxeko barruko patioa estali ondoren, erakusketetarako lokal zabalagoa lortu zuten eta ordutik aurrera beste etapa batera pasatu ziren, estatu mailako izaera hartuta eta erakusle eta beiraarasa kopuruetan igoera nabarmena lortuta. Harrezkeroztik, urtez urte, seilu erakusketek prestigioa hartzen jarraitu zuten eta erreferente kultural garrantzitsua bihurtu ziren San Andres jaietan. “Exfibar 80” Eibarko Seilu Erakusketan berrikuntza garrantzitsua izan zen Eibarko postaren historian: Eibarko euskarazko lehen zigilu-marka atera zuen Elkarteak, harrijasotzaileari dedikatua. 1983ko martxoaren 13an, Arrate Kultur Elkarteak ordurarte laga zion lokala utzi zuen, eta Udalak eskaini zion beste lokal


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.