Eibar Fiestas 2019

Page 42

42

SANJUANAKEIBARREN2019

ASKATASUNA ETA AUTONOMIA: EIBARKO ITUN FEDERALISTAREN 150. URTEURRENEAN

Eibarren 1869ko ekainaren 23an sinatu zuten guztien argazkia

B

ilera historiko bat egin zen Eibarren 1869ko San Juan bezperan. Lau probintzia euskal-nafarretako erakunde errepublikar federaletako ia hogeita hamar ordezkari elkartu ziren bertan Itun Federala deituriko dokumentu bat onartzeko. Akordioa Eibarko Itun Federala bezala ezagutzera pasatu zen. Itun horren sinatzearen antzeko ekitaldiak egin ziren Espainiako beste hiri batzuetan, hala nola Tortosa, Kordoba, Valladolid edo A Coruñan, non probintzia eta eskualdeetako federalistek erabaki zuten federalki eratzea eta lurralde antolaketa federala proposatzea herrialde osorako. Eskenatokia 1868ko irailean burutu zen Iraultza Aintzagarria deitua zen, eta Seiurteko Demokratikoa deituriko aukera planteatu zen ordura arte erabat ezezaguna zen norabide batean Espainiaren patuak bideratzeko. Tamalez, esperientziak huts egin zuen eta beste mende erdi luze bat itxaron behar izan zen antzeko beste bat bizitzeko. Gure kasuan, Eibarkoak euskal berezitasunaren osagaiak zeuzkan. Errepublikar federalista haiek, Francisco Pi y Margallen oso eraginpean zeudenak, –esan behar da hark ez zuela ekitaldia galdu nahi izan–, hiru probintzien eta Nafarroako foruei buruz egin zuten irakurketa demokratikoa avant la lettre izan zen, eta betiko euskal irudi aurrerazalean kokatu zen. Foruen ikuspegi deformatua zen, baina kultura politiko guztiek egiten zuten beste horrenbeste. Historialariren batek “metaforalitatea” deitu zion horri. Begirada horren ondorioz,

Itunaren puntuetako batek euskal foruek Espainiako beste eskualdeetara hedatzea proposatzen zuen, horretarako autonomiak kudeaketan eta lurralde desberdinen arteko ezberdintasunak aitortzeko zeuzkaten ontasunak aipatuaz. Ideia ez zen gauzatu era guztietako ezintasunekin topo egin zuelako –beste autore batek “utopia ezinezkoa” deitzen dio horri–, baina horrekin azken batean ideia bat berresten da, alegia garai hartan errepublikanismoak eta federalismoak gehiago funtzionatu zutela “munduaren ikuspegi ilusionatu gisa” ideologia edo politika zehatz gisa baino. Zentzu horretan, Eibarko ekitaldiak oinarrizko bi kontzeptu bateratzen zituen: askatasuna eta autonomia, banakakoa nahiz kolektiboa. Horrela, gizabanakoen gaitasunaz fidatzen zen behetik gora demokratikoki antolatzeko, eskumenen autokudeaketan eta ahal zen neurrian aginte politikoaren kontrolean, horrek hiritarren borondateari ihes ez egiteko. Agindu horiek garai haietan ez zeukaten ibilbide handirik marko politikoa oso mugatua zelako, baina denborarekin gaur zalantzarik gabe aitortzen ditugun axioma bilakatu dira. Eibarko bilera haren oroitzapenak, zeinaren 150. urteurrena ospatzen dugun aurten, gonbidatu egiten gaitu politikan eta maila guztietan gizabanakoentzat eta kolektiboentzat bi kontzeptu horiek, askatasuna eta autonomia, bateratzeko eta konbinatzeko aukerei buruz gogoetatzera. Lurdes Auzmendi Euskal Herriko Federalistak Elkarteko presidentea


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.