Eibar Fiestas 2019

Page 62

SANJUANAKEIBARREN2019

62

SU ARMEN PROBALEKU OFIZIALAREN MENDEURRENA

J

aiotzen garenetik zenbait proba egiten dizkigute: pisua, altuera, neurriak… Ezinbestekoa da ezarritako eta homologatutako neurri batzuk gainditzea, estandar onargarri bat izateko. Armekin ere berdin gertatzen da, eta hori erakusteko, duela 500 urtetik hona armei egin behar izaten zaizkien proba horien jatorria azalduko dut labur-labur. Soraluze-Placencia de la Armas herrian jarri zen Armen Errege Fabrika, non armak probatzen ziren “a estruendo”, erreka aldera. Hortik datorkio probaleku izena. Mende batzuk beranduago barruko probaleku bat zegoen armen azterketa horiek egiteko. XIX. mendearen amaiera aldera, probalekuaren titularitatea Eibarrera etorri zen, eta duela 100 urte, dagoeneko desagertuta dagoen Su Armen Probaleku Ofiziala eraiki zuen Augusto Aguirrek gaur egun epaitegia dagoen lekutik gertu. Hura eraitsi zenean, pabiloi berria egin zen Azitain industrialdean, eta hora joaten da egun armak aztertzera.

saldu ahal izateko azterketa horiek berriro ere egin behar izan gabe, hemen fabrikatutako armen kalterako. Ofizialtasuna lortzea, besteak beste Fermin Calbetoni esker gertatu zen. Hark borrokan egin zuen Ministerioan armaginekin batera, Eibarrek Probaleku Ofizial maila eskuratu zezan, eta horrela hemengo armek ere munduko edozein lekutan tratamendu bera izan eta nazioarteko merkatuan lehiatu ahal izan zezaten. Esan beharra dago herrialde bakoitzak probaleku bakarra daukala eta gurea Eibarren dagoela. Horregatik, Espainian fabrikatzen diren arma guztiek instalazio hauetatik pasatu beharra daukate, egiaztagiria lortzeko identitatearen adierazgarri gisa.

Hasierak ez ziren errazak izan; izan ere, 1919ra arte ez zen beharrezkotzat jo armak probatzea. Azterketak fabrikatzaileen segurtasuna eta konfiantza ematen zien armei erosleen aurrean. Hala ere, 1924ra arte ez zen ofizialtasunik lortu. Urte horretan Eibarrek eskuratu zuen armen azterketen ofizialtasuna, Frantzia, Belgika, Italia eta Erresuma Batuaren aurkakotasunarekin. Herrialde horiek Proba Ofizialaren egiaztagiria ematen zieten beren armei, munduko edozein herrialdetan

Aurten probalekuaren mendeurrena ospatuko dugu, eta horregatik App formatuko “jolas” baten bidez — mugikorrarekin jolasean aritzeko—, armagintzako gremio ezberdinen gaitasunak eta lan konplikatuak eskainiko ditugu. Eta, “azken opari” gisa, azterketek, mundu osorako era unibertsalean onartuak diren horiek, gordetzen dituzten ezkutuko zirrikituetan sartu ahal izango gara.

Probalekuan, armen kanoiari eta baskulari zenbait proba egiteaz gain, tiro txapelketak egin ziren arma labur zein luzearekin, non gizonek eta emakumeek hartzen zuten parte. Emakumeek karabinarekin egiten zuten tiro; gizonek, pistola eta errebolberrarekin.

Nerea Alustiza


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.