2 minute read

HATXEROEN ESKUADRAREN JATORRIA

Alardeko Konpainia berriak sortzeko ez zen Udalaren berariazko baimenik behar, eta hala, ez dago Hondarribiko Udal Artxiboan horri buruzko dokumentaziorik.

Baina 1819ko abuztuaren 4ko Udalaren aktan honela esaten da: Eta beste puntu batzuen artean hau irakurri zen:

Advertisement

“En la Casa Consistorial de la M. N. (…) ciudad de Fuenterrabía, a quatro de agosto de mil ocho cientos diez y nueve, a campana tañida se juntaron los Señores D. Román de Yriarte é Yarza y D. Miguel Blas de Uría alcaldes y jueces ordinarios de la misma; D. Francisco (…)

“Se leyó un memorial de José de Larrañaga y otras personas, pidiendo facultad para formar una Compañía de Granaderos y Cazadores, para el alarde del día ocho de septiembre próximo corriente, y se acordó encargar el arreglo del punto de que trata el memorial, al Señor alcalde Yriarte Comandante nato del Alarde”.

1. HUA A-1-159 1. Orria 1819/08/04 Akta 2. HUA C-2 39 Liburua 1. Zenbakiko Esp. 1859-09-12ko Akta 3. HUA C-2 39 Liburua 1, Zenbakiko 3. Karpeta 1959-09-28ko Akta

Udalak, erakunde moduan, ez zuen erabakirik hartu, eta Iriarte alkatearengan, “Comandante nato del Alarde” zen harengan, eskuordetu zuen erabakia, hau da, gaur egun Burgomaestre izenez ezaguna dugunarengan. Ez dago jasota zer egin zuen ondorioz.

“Granadariak” Carlos IIaren erregealdian sartu ziren ejertzitoan, zehazki 1685 urtean, Gorputz militar honen jatorria Frantzian dago, han jaio zen eta izen handia hartu zuen azkar. “Granadariak” gizon indartsuak eta adoretsuak ziren, Infanteria lerroko eliteko konpainien barruan jokamolde zuzenaren eta mendekotasunaren eredu. Haien batez besteko estatura 1,74 m-koa zen, eta itxuran tankera bikaina izan behar zuten, bigotedunak, txarratel gorriak jantziak eta hartz larruz egindako txano altuak edo lumadun kaskoak (garaiagoak emateko) buruan, eta horrez gain bizkarraren zabalera handitzeko sorbaldakoak zituztela.

Eratu al zen Alardeko Konpainia hori? Baliteke. Eta baliteke 1819an desfilatzea lehenengo aldiz, baina hori hipotesi hutsa da.

Udaleko Aktetan eta geroagoko haren Kontu Liburuetan ez aipatzea ere ez da erabakiorra, zeren eta ez bazioten udalari gastua eragiten ezin ziren dokumentazio ofizialean agertu. Jakina da arazo asko izan zirela haiek errekrutatzeko eta lortzeko, Udalak soldaduei ematen zien errazioaren bikoitza ematen ziela, eta sarrerak ematen zizkiela zezenketetarako, eta abar.

Edozein kasutan, 1859ko irailaren 12ko aktan aipatu ziren lehenengoz Hatxeroak, Larraňagak eskaera egin baino berrogei urte geroago: “Se hizo presente la cuenta presentada por José Dionisio Salaberria del gasto hecho por los acheros del alarde del día 8 de Setiembre y acordó espedir libramiento”.

Baina 1859ko irailaren 28ko Udalaren Kontu Liburuan agertzen da:

“Cuenta que presento yo Dionisio Salaverria de lo que he suministrado por mandado del Sr. alcalde a los siete archeros que acudieron al alarde del día ocho de Setiembre del presente año, importan cincuenta y seis r. v.”. Ondorioz, Udalaren akta ofizialean “Achero” izena ematen zaie eta Salaverriak aurkeztutako gastu oharrean “Archero” izena ematen zaie. Urte berean arrazoi beragatik idatzitako bi testuren aurrean gaude, eta bietan bi izen desberdin erabiltzen dira. Orduan bikoiztasun baten aurrean al gaude izendatzeko moduan, bata ofiziala, eta bestea “herrikoiagoa”? Beste xehetasun garrantzitsu bat da zehazten dela “Archero”ak zazpi zirela.

Historian zehar Hatxeroak oso modu desberdinetan izendatu dira, adibidez: “Granadariak”, “Gastadoreak”, “Zapadoreak”, “Hartxeroak”, “Arkeroak”, “Zomorroak”, “Danborrariak”, “Korazariak”, “Alabardariak”, “Bastidore frantziarrak”, “Hatxeroak edo egurketariak”…

4. A.M.H. A-1-159 1ª Hoja Acta del 04-08-1819 5. A.M.H. C-2 Libro 39 Exp. nº 1 Acta del 12-09-1859 6. A.M.H. C-2 Libro 39 Exp. nº 1 Carpeta nº 3 Acta del 28-09-1859

This article is from: