4 minute read

GUADALUPERA EGINDAKO PELEGRINAZIOAK

Ez dago zalantzarik Guadalupe Santutegia herri pelegrinazio asko sortu dituen gunea dela. Hondarribiar askok oraindik gogoratuko dituzte don Jose ttikia koadjutoreak 1948ko maiatzetik 1950 hamarkadaren bukaera arte antolatu zituenak hileko lehenengo larunbatetan herriko ume askorekin, baita Hijas de María kongregazioarekin egindako beste asko ere. Berak azaltzen dizkigu Urretxutik, Arrasatetik, Getariatik, Bilbotik, Baionatik, Bordeletik, Akizetik eta abarretik izandako la relación de las (22) Peregrinaciones que han desfilado por el Santuario durante el mes de julio pasado 1955, horietako gehienak bi edo hiru autobusetan etorriak

Kontuan izaten badugu udal artxiboan eta garai hartako prentsan dagoen informazioa, asko eta jendetsuak izan dira Guadalupera egindako pelegrinazioak 1876an santutegia konpondu zutenetik (bigarren gerrate karlistan tropek gotorleku eta kuartel bihurtu zuten). Elizaren zaharberritzea ospatzeko, urte hartako urriaren 15ean elizkizun bat egin zen: función religiosa llevándola en procesión a la Santa Imagen (parrokiatik) a aquella Ermita, eta elizkizunera joan ziren el Ayuntamiento, Cabildo y demás autoridades invitadas… Gobernador Civil, Conde de Llobregat, Cónsul de España en Bayona y el Diputado General y sus acompañantes…y se espera gran aglomeración de gente.

Advertisement

Aipatu daitezke, beste pelegrinazio batzuen artean, data honetan egina: 3 de junio de 1877 con motivo del año quincuagésimo Episcopal de S.S. Pio IX; pelegrinazio haren ekitaldi programari buruzko berria ematen digu xehetasunez Joaquín Ollo bikarioak. Era berean azaltzen digu 1885eko ekainaren 6koa; hartara Kongregazio hauen kide asko joan ziren: Congregaciones de las Hijas de María de esta provincia. eta horren antzekoa zen maiatzaren 9koa zen Oiartzungo, Errenteriako, Pasaiako, Irungo eta Hondarribiko San Luis Gonzaga Kongregazioek antolatutakoa ere aipatzen du. 1898an eta horren hurrengo urteetan aita kaputxinopek zenbait antolatu zituzten haien hirugarren ordenako kideentzat edo hirugendar frantziarrentzat eta Bidasoaldeko eta Oarsoaldekoentzat. Adierazgarria da 1904ko apirilaren 30ean Auspicio Otaegui bikarioak Zenón Aiestaran alkateari egin zion gonbidapena helburu honekin: honre con su presencia cuando el clero y el pueblo salgan a recibir con su banda de música…a los miles de personas que han de honrarnos con su presencia con motivo de la peregrinación al Santuario de Nª Señora de Guadalupe…el día ocho del entrante mes de Mayo…Se han encargado del canto el laureado orfeón tolosano, el cual, así como también, la banda de música de S. Juan de Pasajes se han comprometido con generosidad.

Hala ere, nabarmendu nahi nuke 1887ko martxoaren 13an egin zena Guadalupeko errepidearen inaugurazioagatik, eta haren sustatzaileari, aipatutako Joaquín Ollori, aurreko urteko otsailean hildakoari, egindako omenaldia. Han egon ziren Udala, parrokiako kleroa , gobernadore zibila eta beste agintari batzuk. Nahiz eta udal aktetan ez den ia ekitaldi hori aipatzen, Claudio Otaegik egun hartako ekitaldien aipamena egiten du: batzuek koche panparroietan eta besteak oñez eta ariñ, Hendaya, Irun, Gainchusketa (sic) eta mendi kantal guztietatik, eta deiadar egiten du: ¡Nola kabitu ainbeste persona aiñ eremu chikian! Nai ta nai ez gelditu bearko dute askok kanpoan.

Baina nabarmendu nahiko nukeen pelegrinazioa da “La Constancia” egunkari donostiarrak bere azalean izenburu honekin azaltzen duena: Grandiosa Peregrinación a Guadalupe. Donostiako Aita Karmeldarrek antolatu zuten 1916ko ekanaren 1ean, eta azpitituluan hau esaten zen: Asisten unos 8.000 peregrinos. Lau zutabetan azaltzen ditu Estación del Nortera Karmeldarren Komentutik goizeko lau eta erdietan atera zenetik egin ziren ekitaldiak. Geltokitik en cuatro trenes llegaron a

1. Don José Ormazabal Aiestaranen argitaratu gabeko eskuz idatzitako oharrak. 2. Hondarribiko Udal Artxiboa (HUA), E-4- -21-5. 3. HUA, A-1-193, 173 atzealdea eta 175 aurrealdea orriak, 1876ko urriaren 11ko eta 25eko aktak. 4. HUA, E-4- -21-5. DEAH, 3429/025-01 5. HUA, A-1-. 164 aurrealdea, 165 aurrealdea, 166 atzealdea eta 167 atzealdea orriak, 1887ko otsailaren 27ko, martxoaren 6ko, 13ko eta 20ko aktak. 6. OTAEGI-ko Klaudio, Guadalupe-ko bidearen festa. Euskal-Erria: revista bascongada. XVI Liburukina, 241 or.

Irun abarrotados de peregrinos y desde la ciudad se dirigieron a la ciudad heroica, andando unos y otros en tranvías y en coches. Parrokian jaunartze meza entzun ondoren, prozesioa 8:30ean atera zen Saindua ermitarantz, cantando el himno de la peregrinación que la mayoría de los peregrinos había ensayado y sabía de memoria. Sanduan prozesioa desegin zen Guadalupeko zabaltzara igotzeko; han goizean eta arratsaldean programatutako zenbait elizkizun egin ziren. El regreso se hizo en la misma forma a las siete de la noche.

Gure herriko ondare imnaterial eta kulturala berreskuratzeko eta kontserbatzeko interesak bultzatu egiten nau aldarrikatzera aipatutako Himno de la Peregrinación lanaren konpositorea, zeren eta aipatutako kronikan bakarrik aipatzen da el famoso Pepe Artola, autor de la letra del himno de la Peregrinación, konpositorea aipatu gabe. Iaz, El verdadero compositor del Agur Jesusen Ama artikulurako materiala prestatzen ari nintzela, Inocencio Gaztelumendi hondarribiarraren partitura ezezagun bat aurkitu nuen honela osatua: dos marchas religiosas. Izenburu hau zuten: Guadalupeko Ama chit garbiyari eta Agur Amachori.

Ikusi nuen José Artolak letra “Euskal-Erria: revista bascongada” aldizkarian argitaratu zuela izenburu honekin: Ondarrabi’ko Guadalupera peregrinazioa. Oin-ohar hau zuen: Gaztelumendi jauna’ren doinua. Baina ez digu azaltzen partitura argitaratu zen. Lerro labur hauekin berreskuratzen dut eta gure Hiriko ondare kultural eta historiko aberatsari ematen diot Pantaleón Inocencio Gaztelumendi Lekuona (Hondarribia 1885-Donostia 1961) herriko semearen birbilobak lagatako eskuz idatzitako jatorrizko partituraren zati baten kopia.

Fermin Olaskoaga

7. La Constancia. 1916ko ekainaren 2ko Egunkari Integro-Fuerista. Antzeko kronika erreproduzitu zen era berean Hondarribian argitaratzen zen astekarian: Ecos del Jaizquibel. 1916ko ekainaren 3ko Semanario Liberal Monar-quico. 8. ARTOLA José. Ondarrabi’ko Guadalupera peregrinazioa. Euskal-Erria: revista bascongada. XVI. Liburuki-na, 496 or. 9. Bere datu biografikoak ezagutzeko, Iňoxenxio Gaztelumendi musikari eta musikagile oparoa, Joseba Aurk-enerena Barandiaranek Hondarribia Herri Aldizkarian argitaratua #330.2019ko maiatza, 10. orOr.

This article is from: