Guadalupera egindako pelegrinazioak
E
z dago zalantzarik Guadalupe Santutegia herri pelegrinazio asko sortu dituen gunea dela. Hondarribiar askok oraindik gogoratuko dituzte don Jose ttikia koadjutoreak 1948ko maiatzetik 1950 hamarkadaren bukaera arte antolatu zituenak hileko lehenengo larunbatetan herriko ume askorekin, baita Hijas de María kongregazioarekin egindako beste asko ere. Berak azaltzen dizkigu Urretxutik, Arrasatetik, Getariatik, Bilbotik, Baionatik, Bordeletik, Akizetik eta abarretik izandako la relación de las (22) Peregrinaciones que han desfilado por el Santuario durante el mes de julio pasado 1955, horietako gehienak bi edo hiru autobusetan etorriak Kontuan izaten badugu udal artxiboan eta garai hartako prentsan dagoen informazioa, asko eta jendetsuak izan dira Guadalupera egindako pelegrinazioak 1876an santutegia konpondu zutenetik (bigarren gerrate karlistan tropek gotorleku eta kuartel bihurtu zuten). Elizaren zaharberritzea ospatzeko, urte hartako urriaren 15ean elizkizun bat egin zen: función religiosa llevándola en procesión a la Santa Imagen (parrokiatik) a aquella Ermita, eta elizkizunera joan ziren el Ayuntamiento, Cabildo y demás autoridades invitadas… Gobernador Civil, Conde de Llobregat, Cónsul de España en Bayona y el Diputado General y sus acompañantes…y se espera gran aglomeración de gente. Aipatu daitezke, beste pelegrinazio batzuen artean, data honetan egina: 3 de junio de 1877 con motivo del año quincuagésimo Episcopal de S.S. Pio IX; pelegrinazio haren ekitaldi programari buruzko berria ematen digu xehetasunez Joaquín Ollo bikarioak. Era berean azaltzen digu 1885eko ekainaren 6koa; hartara Kongregazio hauen kide asko joan ziren: Congregaciones de las Hijas de María de esta provincia. eta horren antzekoa zen maiatzaren 9koa zen Oiartzungo, Errenteriako, Pasaiako, Irungo eta Hondarribiko San Luis Gonzaga Kongregazioek antolatutakoa ere aipatzen du.
1898an eta horren hurrengo urteetan aita kaputxinopek zenbait antolatu zituzten haien hirugarren ordenako kideentzat edo hirugendar frantziarrentzat eta Bidasoaldeko eta Oarsoaldekoentzat. Adierazgarria da 1904ko apirilaren 30ean Auspicio Otaegui bikarioak Zenón Aiestaran alkateari egin zion gonbidapena helburu honekin: honre con su presencia cuando el clero y el pueblo salgan a recibir con su banda de música…a los miles de personas que han de honrarnos con su presencia con motivo de la peregrinación al Santuario de Nª Señora de Guadalupe…el día ocho del entrante mes de Mayo…Se han encargado del canto el laureado orfeón tolosano, el cual, así como también, la banda de música de S. Juan de Pasajes se han comprometido con generosidad. Hala ere, nabarmendu nahi nuke 1887ko martxoaren 13an egin zena Guadalupeko errepidearen inaugurazioagatik, eta haren sustatzaileari, aipatutako Joaquín Ollori, aurreko urteko otsailean hildakoari, egindako omenaldia. Han egon ziren Udala, parrokiako kleroa , gobernadore zibila eta beste agintari batzuk. Nahiz eta udal aktetan ez den ia ekitaldi hori aipatzen, Claudio Otaegik egun hartako ekitaldien aipamena egiten du: batzuek koche panparroietan eta besteak oñez eta ariñ, Hendaya, Irun, Gainchusketa (sic) eta mendi kantal guztietatik, eta deiadar egiten du: ¡Nola kabitu ainbeste persona aiñ eremu chikian! Nai ta nai ez gelditu bearko dute askok kanpoan. Baina nabarmendu nahiko nukeen pelegrinazioa da “La Constancia” egunkari donostiarrak bere azalean izenburu honekin azaltzen duena: Grandiosa Peregrinación a Guadalupe. Donostiako Aita Karmeldarrek antolatu zuten 1916ko ekanaren 1ean, eta azpitituluan hau esaten zen: Asisten unos 8.000 peregrinos. Lau zutabetan azaltzen ditu Estación del Nortera Karmeldarren Komentutik goizeko lau eta erdietan atera zenetik egin ziren ekitaldiak. Geltokitik en cuatro trenes llegaron a
1. Don José Ormazabal Aiestaranen argitaratu gabeko eskuz idatzitako oharrak. 2. Hondarribiko Udal Artxiboa (HUA), E-4- -21-5. 3. HUA, A-1-193, 173 atzealdea eta 175 aurrealdea orriak, 1876ko urriaren 11ko eta 25eko aktak. 4. HUA, E-4- -21-5. DEAH, 3429/025-01 5. HUA, A-1-. 164 aurrealdea, 165 aurrealdea, 166 atzealdea eta 167 atzealdea orriak, 1887ko otsailaren 27ko, martxoaren 6ko, 13ko eta 20ko aktak. 6. OTAEGI-ko Klaudio, Guadalupe-ko bidearen festa. Euskal-Erria: revista bascongada. XVI Liburukina, 241 or.
28 HONDARRIBIKO JAIAK 2019ko IRAILA