1 minute read

EUSKALKIA EDO SUKALKIA? • BERTOKOA INDARTUZ. MERKATARITZA

Next Article
EUSKARALDIA

EUSKARALDIA

EUSKALKIA EDO SUKALKIA?

Urriaren 25ean, DARABILGUk antolatuta, EUSKALKIA EDO SUKALKIA tailerra egin genuen Larrabetzun. Ikastaroan hogeita hamarretik gora lagun batu ziren, tartean Larrabetzuko elkarteetako hainbat ordezkari. Deialdi arrakastatsua, beraz; izan ere, berau antolatzeko arrazoi nagusiak izan ziren, batetik, idatzizko komunikazioan sarri egiten ditugun hankasartzeei buruz ohartaraztea eta hausnartzea, eta, bestetik, aurrekoaren haritik, gure herriko elkarte eta erakundeen izenean Larrabetzun argitaratzen diren kartel, ohar, txio, WhatsApp-mezu eta abar zelan idazten ditugun aztertzea.

Advertisement

Berez, hiru ordu laurdeneko saio bi izan ziren. Lehenengoan, Xabier Amurizak gogora ekarri zuen bere iazko artikulua, Berrian Kontrakultura izenez urriaren 4an argitaratu zena. Artikulu horrek eragin zuen, hain zuzen ere, tailerra egitea eta eman zion, gainera, izena: EUSKALKIA EDO SUKALKIA.

Amurizak azpimarratu zuen ahots erreferenteek (esatari, aurkezle, kolaboratzaile eta, oro har, hizketa ordaintzen zaienek) hizkera jasoa egin behar dutela. Eta gogoratu zuen hizkera jasoak (hitzak osorik eta fonetismorik gabe) sei direla: batua eta bost euskalkiak, hauek ere, euren eremuan, hizkuntza batuak. Gainontzekoa -argitu zuen- sukalkia da. Hortaz, komeni da jakitun izatea komunikatzera goazenean zelan jokatu behar dugun, eta egoki, zuzen eta hizkuntzarekiko begirunez jokatzea. Hau da, batuaz egin behar bada, batuaz; bizkaieraz egin behar bada, bizkaieraz; baina bizkaiera batuan edo jasoan, eta ez gogoak ematen digun bezala; bestela, bizkaieraren beraren kontra ariko garelako, batez ere. Saioa amaitu zuenean Darabilguko lagunek oroigarria eman zioten Xabier Amurizari, bere ibilbide oparoa saritu eta Larrabetzurekin duen urtetako harremana eskertzeko.

Bigarren saioan Aitor Fernandez de Martikorena AEK-ko irakasleak hartu zuen parte. Fernandez de Martikorenak zer den batua (eta zer ez) azaldu zuen, ariketa praktiko baten bidez. Horretaz gain, Larrabetzuko kaleetan ikusitako hainbat karteletako adibideak jaso eta partekatu zituen, baita idatzarau batzuk eman ere.

Hobe beharrean, Darabilguk hausnarketa Larrabetzuko elkarte zein herritarrekin partekatu gura du, eta horretaz gainera, sor daitezkeen galdera, zalantza edota proposamen guztiak jasotzeko prest

This article is from: