1 minute read
ZOZKETA • AZAROAK 25 EMAKUMEEN KONTRAKO
MERKATARITZAREN ALDEKO ZOZKETA
Eskerrik asko parte hartu dozuen guztioi! BERTOKOA INDARTU!
Advertisement
BERTOKOA INDARTUZ KANPAINA
Azaroan herriko merkatarien aldeko kanpaina egin zan. Zozketan parte hartzeko 10.000 boleto banatu ziran herriko komertzio eta zerbitzuetan. Ba, honeek dira zenbaki saridunak:
• Lehenengo saria: 8.075 zenbakia 180 €-ko saskia • Zenbaki saridunaren azken hiru zifrakaz (075) bat datozen txartelak 50 €-ko saskiak
Hemen saridunen argazkiak:
Lehenengo saria, txartela JAGON FISIOTERAPIAk emonda, IKER SAGASTIGORDIArentzat.
Beste irabazle batzuk: Junkal Lekue, Mari Carmen Olabarrieta, Maialen Olazabalaga, Igor Del Valle, Aner Garai, Amaia Barrena, Edgar Fernandez, Ainara Orue.
La campaña BERTOKO INDARTUZ, para promocionar el comercio local ya tiene sus primeros ganadores. Se repartieron 10.000 boletos y ya han aparecido 4 ganadores de las cestas de productos de ERRIGORA El primer premio se lo ha llevado IKER SAGASTIGORDIA, Una cesta valorada en 180 €. Los demás premios son cestas valoradas en 50 €.
EMAKUMEAK LARRABETZUN.
Emakumea naiz, ama bakarra, feminista eta militantea… finean, feminista naiz. Beraz, hala agertzen naiz munduan: gozatzen dut, zaindu, militatu, kontziliatu, lan egiten dut (eta, trukean, ordaindu egiten didate), eta lan egiten jarraitzen dut, kobratu gabe jarraitu ere. Aisialdiaz ere gozatzen dut, eta ez duzue sinetsiko, baina bi ordu atera ditut palan jokatzen ikasteko. Zer esango dizuet zuei, emakumeoi, egunero urratu behar dugun bidea ez dela xamurra? Badakigu. Feminismoa dela gure bizitza hobetzeko bidea? Hori ere, badakigu.
Feminismoa aldatzen doala uste dudanez, formazioa oinarrizkoa dela iruditzen zait. Feminismo asko sartzen baitira feminismoan: ekofeminismoa, transfeminismoa, erradikala, berdinzalea, ezberdintasunean oinarritua, intersekzionala, dekonoliala, arrazializatutako emakumeena, ijitoena… zerrenda amaigabea da. Oraindik, asko dut ikasteko, baina hala egin nahi dut, horrek laguntzen baitit bizitzan jokabidea hautatzen.
Hain zuzen, bide horretan lagundu gaituzte aurten izan ditugun bi hitzorduk: urtearen hasieran Larrabetzun egin genuen Eskola Feminista, batetik; eta, bestetik, azaroan, Durangon egin ziren Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak. 3.000 lagun izan ginen azken horretan, jardunaldietako hiru egunetan. Erraz esaten da. Nik halako gehiago egin nahi ditut, gehiagotan.