GIZARTE ONGIZATEA / BIENESTAR SOCIAL
Bizi Jardueren Orientazio Zerbitzua, 60 urtetik gorako herritarrentzako aukera Azarotik aurrera, Laudioko Udalak bitarteko berria izango du zaintzeko herritar nagusienen osasun integrala, populazio horrek osatzen baitu herriko biztanleriaren laurdena baino gehiago.
fisikoan eta esku hartze psikosozialean. Euren abiapuntua da osasunaren ikuspegi integrala, alde fisikoari erreparatuta, baina atal psikologikoak eta sozialak ahaztu gabe, norbanako ongizatera lotuta baitaude.
Egitasmo berri honek eragin nahi du funtsezko bi aldetan kalitatezko bizitza luzea hobetezeko herriko helduen artean. Alde batetik, zahartze aktiboa sustatu nahi du ongizate fisiko eta psikologikorako, eta gaixotasunak prebenitzeko tresna legez. Bestetik, 60 urte bete dituztenen inplikazioa bilatuko du udalerriko komunitate ehunean, ez bakarrik tokiko harreman kolektiboak hobetzeko, baita parte hartze horrek dakarren eragin mesedegarriak populazio nagusian, euren autoestimua eta erabilgarritasun soziala indartzen baititu.
Hortaz, euren eragin esparrua izango da aholkularitza, orientazioa eta herritar nagusien jarraipena, gaixotasunak prebenitzeko, baita osasungarriak ez diren jarrerak eta ohiturak, sedentarismoak sorturik. Halaber, sustatuko dituzte kirol jarduerak eta ariketa fisikoa.
Esleipenak, momentuz, hiru urterako kontratazioa ahalbidetu du eta bi urte gehiagorako luzatu daiteke. Urtero 14.800 euroko aurrekontua egongo da horretarako. Horrela, Bizi Jardueren Orientazio Zerbitzua (BJOZ) eskainiko dute Ardantzazareko Gizarte Etxean, Ardantzazar kaleko 6. zenbakian, eta aukera egongo da joateko aldez aurretik hitzordua eskatuta anbulatorioan, Udaleko Zerbitzu Sozialetan edota norberak bere kabuz eginda. Ekimena gauzatzea izango da psikologo profesional talde baten ardura, zeinak berezituak dauden jarduera
Norbanako izaera izango du eta beharrezkoak diren saioak eskainita islatuko da hori kasu bakoitzean, baina kutsu kolektiboa ere izango du, talde jardueren bidez. Horren guztiaren helburua da hobetzea BJOZen parte hartzen duten lagunen ongizate psikologiko eta emozionala. Horretarako bultzatuko dituzte ekintza kolektiboak eta euren oinarria izango da kirol ez lehiakorra eta intentsitate moderatuko ekintzak; adibidez, ibilaldiak edo txangoak. Bizimodu ez osasuntsuak deuseztatzeko zerbitzua abiatzeko ideia sortu zen #MugiLaudio plataformaren barruan. Bertan aritzen dira Eusko Jaurlaritzako Mugiment ekimeneko profesionalak, Laudioko anbulatorioa, Osakidetzakoa eta Laudioko Udaleko Giza Garapeneko Saila.