3 minute read

LEHIAKETA (158

Duela 30 urte

Advertisement

BERTSOLARI aldizkariaren I. BERTSO IDATZI lehiaketa

Gaztetxoen kategoria (14 urte arte)

LEHEN SARIA Araitz Ramos, Maddi Lasa eta Urko Ormazabal.

13-14 urte, Lasarte-Oria. Gela Urdina scaperoomerako (Zarautz, Gipuzkoa) lau sarrera eskuratu dituzte, baita Ternuako kamiseta bat ere. Aupa zuek!

KE BELTZA GURE INGURUAN Doinua: Haizea dator ifarraldetik

1. Munstro berri bat eraiki zuten gaiztoa bezain garratza dagoeneko eten dueña herri on baten arnasa. Ingurukoak isilaraziz egin zuten euren kasa, ostu zieten herritarrei zuten botere eskasa. Erraustegiak handitu zuen intzidentziaren tasa, orain airean barrena dabil gure zaborraren gasa.

2. Eskolan bertan eraiki zuten baldintza txarregietan etxe ondoan nahi ez zutena ipiniz gure lurretan. Ezin da lore berririk jaio tristuraren errautsetan eta zaharrak itota daude ezintasun malkoetan. Gure indarrak xahutu dira jada borroka honetan, eskola belztu zigutenetik deabruan itzaletan.

3. Ustelkeria hustu ezean itzaliko da argia ez daigun a(ha)ztu hor dagoela bailara honen zoria; Batu gaitezen sendatzekotan sortu diguten zauria, hau baita euskal gizartearen aurkako hondamendia ta laino beltzek ez estaltzeko herriaren memoria esku bietan eutsi dezagun geroaren miraria.

BIGARREN SARIA Maitexa Iriarte.

13 urte, Ibarla Bere etxean jasoko ditu Bertsolari aldizkariak argitaratutako komiki eta liburu sorta, baita Ternuako kamiseta bat ere. Biba Maitexa!

BERTSO ESKOLA Doinua: Kantuz sortu naiz eta

1. Asteartetan dugu guk bertso-eskola ez badu_iduri ere buruko kirola bertso on bat egitea da sartzea gola asteartez emeki pasten ikastola erakaslea salbu nehor ez kakola Bertsolari bikainak bihurtuko hola!

2. Kondatuko dauziegu sekretu bat, huna: Aitzakia bezala baliatzen duguna atsaskariari esker bertsoa laguna eta gainera beti da biziki huna guk, eta guk bakarrik dugun ondasuna asteart guzietako kinder erresuma!

3. Baina atsaskariek ezin ordezkatu gure erakasleak dohain ainitz baitu berari esker gira lehiaketan batu gordetzen badugu_ere betitik maitatu lehen kurtsoan zauku bihotzean sartu «Xan xure eskertzeko bertso hau asmatu».

Helduen kategoria (14 urtetik goiti)

LEHEN SARIA Iñigo Legorburu Arregi.

44 urte, Hernani Elkano scaperoom-erako bi sarrera eta Kabian apartamentuetan gau bat bi lagunentzat (Getaria, Gipuzkoa), baita Ternuako kamiseta bat ere. Zorionak Iñigo!

BULARRETIK MINTZO Doinua: Amaren bularra (X. Lete)

1. Hitzartuta bezala, ilunabarrean aspaldiko promesa baten aparrean hasi da abentura… diot marmarrean nerabea zarela ahaztu xamarrean. Estrainekoz, eskutik estilo zaharrean nerbioek barrutik gu jan beharrean… Normaltasun eria denez indarrean zenbat lehenengo aldi, aldi bakarrean! 2. Eritasuna gaixo jarri bitartean konplize izatera garamatzate han. Ileapaindegiko eskaparatean diozu ezin gara gelditu atean! Ziurtasunez niri hori esatean esperantza piztu da nire aldartean… Harrotasunez bete nauzu bat-batean zu zarenaren zati biok izatean.

3. Emozioz dardarka daukazu kokotza baina ausarki moztu dizute mototsa: Ama, bizi duzuna gaur ez zait arrotza, zure ile-ordea jada ez da motza! Kimio, goragale ta beldur bakoitza urrun nabari ditut, urrun heriotza! Hil ordez, ile-orde… ta akabo lotsa! Bularraren ordezko dut zure bihotza.

BIGARREN SARIA Mikel Retolaza Etxebarria.

27 urte, Busturia Honako saria eskuratu du: Elizondo Landaetxean gau bat bi lagunentzat eta Lasturko tabernan otordu bana bi lagunentzat, baita Ternuako kamiseta bat ere. Gozatu, Mikel!

"HOZKAILU ZAHARRARI" Doinua: Potajearena

Jaki goxoak arin joaten zaizkizu bai trukean gordez inork ez dituenak nahi paregabea zara onartzen dut lasai urteen joanean bihurtu zara, ai! nire lagun min eta baskularen etsai

Imanez eusten duzu zita zein oharra, salbu mantenduz gure memoria txarra gainera eginda ere mesede edarra, ez al da injustizi potolo xamarra besteok betetzeko zu hustu beharra?

Omenaldi txiki bat zen gure erronka ta horrela irten da zuretzako sorta segi gauzak gordetzen nahiz ta gero bota hemen segi dezazun egin daigun topa, hain hotza izateak ez digu importa! •

This article is from: