01 eus ondasun kolektiboak

Page 1

Jakarta 2013tik Euskal Herria 2017ra Elikadura Burujabetza eraikiz Euskal Herrian

ONDASUN KOLEKTIBOAK k 1. LIBURUXKA k


KOORDINAZIOA Agroekologia eta Ondasun Kolektiboak: EHNE Bizkaia Elikadura Burujabetza eta Feminismoak: BIZILUR-Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundea y Mundubat Ekonomia Solidarioa. Elikadura sistema lokalak sortzeko bidea: VSF-Herrien Bidezko Elikadura eta Emaús Fundazio Soziala DISEINUA ETA IRUDIAK www.enriquevinuela.com ITZULPENA Igone Regidor García de Albéniz LEGE-GORDAILUA BI-1312-2015

Ez du merkataritza izaerarik. 3.0 lizentzia beraren pean partekatu. Lan hau edonork kopia, parteka eta bana dezake publikoki, baldin eta egilea aipatzen bada eta merkataritzako helburuekin erabiltzen ez bada. Dokumentua nolabait aldatzen bada edo horretatik abiatuta beste lan bat prestatzen bada, honen berdina den lizentziapean bakarrik banatu ahal izango da. Lizentzia osoa: creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/3.0/es/

ARGITALPENA DOAN DESKARGATZEKO www.elikaherria.eus EUSKAL HERRIA, 2015ko IRAILA FINANTZIATZAILEA

LAGUNTZAILEA

La Vía Campesinak bere proposamena Elikadura Burujabetzaren inguruan definitzen duenetik, hura osatzen dugun elkarteok hainbat tresna prestatu ditugu proposamen hori gure lurraldean aurrera eramateko. Funtsezko tresna horietako bat da, gure ustez, prestakuntza. Hori dela eta, duela urte batzuk prestakuntza lana burutzen dugu zentzu horretan, aurrez aurreko ikastaroak eta foro desberdinak antolatuz. Elikadura Burujabetza garatzeko ezinbestekotzat jotzen ditugun zenbait elementutan oinarritu da lana: beste erakundeekin batera egindako lana, ikuspuntu integrala eta kolektiboa. Material honekin, oinarrizko elementu horiek aditzera eman nahi ditugu, eta Elikadura Burujabetza lortzeko prozesuan garrantzitsuak diren ardatzen inguruan garatu ere bai. Heldu beharreko lehen ardatzaAagroekologia da, nekazariek hautatu duten ekoizpen eredu soziala, proiektuarekin aurrera egiten laguntzeko. Agroekologiak, ikusteko ikuspuntu berria ematen digu, hainbat dimentsioren bidez: teknikoenetik begiratzeak egunero jarduteko balio digu, lurrarekin eta gure ekosistemekin harremanetan gaudela; politikoenetik begiratzean, aldiz, gure prozesuetan erabakiak hartzeko dugun gaitasunari erreparatzen zaio. Zentzu horretan, prozesuak berak garrantzia handia hartzen du eredua aldatzeko orduan, modu kolektiboan hartuta, epe ertainean eta luzean. Banakakoa baino harago begiratzeko gai izan behar gara, eta egunero berehalako emaitzak izateko dugun behar hori gainditzen jakin behar dugu. Nekazal munduan, prozesu horrek oinarrizko beste ardatz bat ere badu: Sarbidea Ondasun Kolektiboetara edo “bizitza iturrietara”; ura, haziak, lurra, ezagutza eta zaintzak guztion esku egon eta guztioi zuzendutako begiradaren bidez kudeatu behar dira, ez erruz agintariek “interes orokorra” deitu ohi duten horren bidez. Horretarako, ezinbestekoa da begirada kolektiboa berreskuratu eta horren inguruan hausnartzea, ondasun horiek mantentzen eta berreskuratzen jarraitzeko. Izan ere, merkatu kapitalista dela eta, beste edozein salgaitzat hartu ohi dira gaur egun. Ondasun komun horiek definitzean, duela zenbait urtetik hona, zaintzak ere sartu ditugu, bai hirietan bai landa guneetan ekonomia feministak eta feminismo berriak sortzeak duten eraginetik abiatuta. Elikadura Burujabetza kontzeptuak berak justizia sozialarekiko konpromisoa biltzen du eta, hortaz, gizon eta emakumeen arteko berdintasunarekiko konpromisoa ere. Hori dela eta, Feminismoen eta Elikadura Burujabetzaren arteko harremana aukeratu dugu analisirako hirugarren ardatz gisa. Azken ardatzari dagokionez, azpimarratu gura genuke Elikadura Burujabetzaren aldeko borroka beste borroka zabalago baten barruan sartzen dela, merkatu kapitalistak ekarritako balioak aldatzera bideratutakoa, hain zuzen. Horretarako, Ekonomia Sozial eta Solidarioan aurkitzen dugu mundu justuago baten alde borrokatzen duten hainbat arlotako pertsonak biltzen dituen eremua, begirada pertsonen benetako beharretara eta ez marketin kapitalistak sortutako nahietara zuzentzeko. Material hauetan, ardatz bakoitzaren inguruan hainbat kolektibok partekatutako hausnarketak biltzen dira. Espero dugu baliogarriak izatea abiapuntu gisa erabiltzen ditugun printzipioen, eta etorkizunera begira ditugun erronken gainean hausnartzeko eta horien analisia egiteko.


Jakarta 2013tik Euskal Herria 2017ra Elikadura Burujabetza eraikiz Euskal Herrian

ONDASUN KOLEKTIBOAK k 1. LIBURUXKA k

1. SARRERA ................................................................................................................................... 8 2. IPARRALDEAREN ETA HEGOALDEAREN ARTEKO DESBERDINTASUNAK ................................................................................................... 10 3. ELIKADURA BURUJABETZARAKO ONDASUN KOLEKTIBOAK: LURRA .................................................................. HAZIAK .............................................................. URA ....................................................................... EZAGUTZAK ...................................................... ZAINKETAK ........................................................

11 12 13 14 15

4. IKUSPEGI KOLEKTIBOA, GIZARTE-ALDAKETAREN OINARRA.... 17 5. BIBLIOGRAFIA ..................................................................................................................... 17


1. SARRERA Interes orokorrak duela asko ordeztu zuen Ondasun kolektiboa gure gizartean. Interes orokorrak enpresa edo pertsona zehatzen interes partikularrean du jatorria, eta hala egiaztatu ahal izan da. Kapitalismo patriarkalak balio berri ugari ekarri zituen, eta horiek dira egun mendebaldeko gizarteetan benetan nagusitzen direnak, edo hala lortu nahi da. Balio horiek ez dira bateragarriak ondasun kolektiboen “benetako” kudeaketarekin.Elikadura buruzagitzarekin lortu nahi duguna zera da: ura, lurra edo dibertsitatea gizakiaren esku dauden baliabide soilak bezala ikusteari utzi, hark bere nahien edo interesen arabera erabiltzen baititu, nahi duenean eta gura duen moduan. Aurrera egiteko eta “kudeaketa” hobetzeko helburuarekin, Herriak pribatizatzeari ekin zaio, horrek dakarren guztiarekin. Ez bakarrik lurraldea bera, baita bertako kulturak ere. Prezioa jartzen zaio merkatuan saldu ahal den guztiari, eta gainerako guztia suntsitzen da. Argitaratutako definizioren bat berreskuratuz, kolektiboaz ari garenean zera esan nahiko dugu: baliabide kolektiboak denon artean kudeatzeko era, merkatutik kanpo kooperazio, trukatze eta ustiapen printzipioak ezarriz. Azpimarratu beharra dago proposatzen dugun ikuspegi aldaketak ez diola soilik kudeaketari eragiten. Ondasun kolektiboei eta ikuspegi kolektiboari buruz hitz egiten denean, aldaketa soziala izan behar da; bestela, kapitalismoaren kudeaketa kolektiboa izango litzateke soilik. Hortaz, ondasun kolektiboak hiru elementuk osatzen dituzte: Baliabidea bera (materiala zein immateriala), baliabide horren ekoizpena eta erreprodukzioa biarazi eta mantentzen duten pertsonen komunitatea eta kudeatzeko modua. Zentzu horretan, argitu behar da elementu horiek ez direla zertan finkoak izan behar. Batak bestea osatzen du modu dinamikoan. Ondasun kolektiboen kudeaketa honek oinarrizko lau premisa ditu:

> Demokrazia: Kolektibotzat hartzeko, ondasun hauek modu demokratikoan kudeatu behar dira, sarbideari eta iraunkortasunari dagokienez komunitateek erabakiak har ditzaten. Erabakiak kolektiboki hartu behar dira, desberdintasunak eta aniztasuna errespetatuz, eta komunitateko sektore guztiek parte hartzen dutela bermatuz: emakumeek, pertsona nagusiek, gazteek, etab. Sektore bakoitzak lotura desberdina izango du ondasun “kolektibo” horiekin. > Besterentzeko ezintasuna: Beren ezaugarriak direla eta, ondasun hauek ezin dira merkatuan saldu, ezta horiekin espekulatu edo metatu ere, etorkizunean etekinak ateratzeko xedearekin. Horien balioa erabilera-balioa da; beraz, ezin diote finantzamerkatuaren logikari jarraitu. Testuinguru honetan, beharbada galdera honi erantzutea da erronka nagusietako bat: zer esan nahi du komunitate hitzak gaur egun? Bizi dugun garai teknologikoan, non harremana eta interakzioa nahasten diren, aurrean dugun erronketako bat da komunitate bat zer den definitzea. Non mugatuko dugu? Gure kasuan, nekazarien giroan? Auzoetan? Udalerrietan? Argi dago egoera bakoitzak zehaztuko duela kasu bakoitzean komunitateak zer hartzen duen; eta, lehenago aipatu dugun bezala, ez dugu kontzeptu finko bat bezala ulertu behar, baizik eta kontzeptu dinamiko bat bezala.

Baliabide kolektiboak denon artean kudeatzeko era, merkatutik kanpo, kooperazio, trukatze eta ustiapen printzipioak ezartzen dituzte

> Unibertsaltasuna: Komunitatea osatzen duten guztiei eman behar zaie ondasun kolektiboetarako sarbidea, ondasun horiek zaintzeaz arduratzen baitira eta etekina ateratzen diete. > Iraunkortasuna: Ondasunen iraunkortasuna bermatuko duen kudeaketa erabili behar da, etorkizuneko belaunaldiek ere etekina atera diezaieten.

8

9


2. IPARRALDEAREN ETA HEGOALDEAREN ARTEKO DESBERDINTASUNAK “Kolektiboa” interpretatzeko orduan, Iparraldeko ikuspegiaren eta Hegoaldeko ikuspegiaren arteko desberdintasun nagusia zera da: Iparraldean, gai honi buruz irakurtzea edo pentsatzea hondar-gai bati buruz hitz egitea da, zenbait tokitan bizi dena baina kasu gehienetan garrantzia handirik gabe. Hegoaldeko herrialde askotan, ordea, bizirik irauten duen lankidetza modu bat da hau, oso hedatuta dagoena, nahiz eta NDFk eta Munduko Bankuak etengabe presioa egin eta mehatxu egiten duten. Halaxe gertatzen da Afrikan. Aldi berean, Latinoamerikako zenbait herrialdetan kudeaketa kolektiboko eredu tradizionalak instituzioek beraiek eskatu

dute. Bolivian, Venezuelan eta Ekuadorren, adibidez, legeetan eta politika publikoetan jaso dira. Ikuspuntu horretatik, ondasun kolektiboak ez dira soilik ohitura zaharren aztarnak edo landa-inguruneetako komunitateek dituzten jarduteko modu errotuak. Eta egun ez du soilik esan nahi sarean konektatutako komunitateek ekonomia “immaterial” deitu ohi den horretako produktu digitalak kudeatzen dituztela. Hemen aurkezten dugun ondasun kolektiboen ikuspuntuak garrantzia handia du politika antolatzeko tresna gisa proposatzen dugulako, bizitzako pribatizazioa eta monetarizazioa albo batera utzita.

Lurrak pilatzeko erak desberdinak izan arren, ondorioak berdinak dira, nekazariak beren lurretatik kanporatzea eta lurrak esku gutxi batzuetan geratzea

10

3. ELIKADURA BURUJABETZARAKO ONDASUN KOLEKTIBOAK lurra Lurren pilaketaz eta bertako biztanleak kanporatzeaz entzuten dugunean, Hegoaldeko herrialdeetan pentsatzen dugu sarritan. Bertan, askotan salatu da enpresa handiek indigenen eta nekazarien lurraldeak indarrez hartu dituztela. Baina, Europako La Via Campesinak eta Hands of the Land Aliantzak batera prestatutako txostenean jaso bezala, “Concentración y Acaparamiento de tierras y luchas populares en Europa” izenekoa, gai honek badu eragina gugan. Ikerketa honek agerian uzten du pilatzeko erak desberdinak izan arren, azken finean ondorioak berdinak direla: nekazariak beren lurretatik kanporatzea eta lurrak esku gutxi batzuetan geratzea. Txostenean ikus daiteke “lur-jabeen %3k nekazaritzako lurren erdia kontrolatzen duela. Pilaketa hori Brasilen , Kolonbian eta Filipinetan erregistratutako kasuekin aldera daiteke”.

Metatze horiek sustatzen dituzten hainbat faktore daude: erauzketaren industria, hirien hedapena, gune turistikoak, azpiegiturak, etab. Europan, zehazki, PAC delakoa (Nekazaritzako Politika Bateratua) ezinbesteko faktorea da lurren pilaketan, izan ere, zuzenean lursail handiei mesede egiten die. Estatistiken arabera, lur-jabeen %16k laguntzen %75 jasotzen dituzte, baina baliteke jabeek elikagairik ez ekoiztea. Datu hauek lurrak berriz banatzeko borroka sustatzeko beharra sendotzen dute. Ezinbestekoa da lurraldea aintzatesteko eta kudeatzeko ikuspegia izatea. Gaur egun, Lurraldearen Antolamendurako Ildoek arautzen dute kudeaketa hori. Hala ere, gure lurraldean nahi ez dugun norabidean doaz ildo horiek, izan ere lehentasuna ematen zaio zementazioari, eta ez nekazaritza guneetako lurrak babesteari eta elikagaien ekoizpenari. Azken urteetan, nekazarien aldarrikapen hauek lorpenak egin dituzte gure lurraldean. Adibidez, zenbait lur funts jarri dira martxan probintzia eta udalerri mailan, eta hainbat ekimen abiarazi dira tokiko lur publikoak zabaltzeko, Zeraingo Udalaren kasuan bezala. Azken kasu hau bereziki interesgarria da, ez baitu soilik alde kuantitatiboa hartzen (hektarea publikoen kopurua areagotzea); herritarrek kudeaketan parte hartzeko modua ere aintzat hartzen du.

11


haziak

ura

Nekazaritza hasi zenetik, pertsonek eta haziek harreman berezia izan dute beti. Hala ere, nekazaritzako sistemetan egondako aldaketak direla eta, elikagaiak ekoizteko elementu garrantzitsu hau sargai arrunta bilakatu da, besteak bezalakoa. Haziei buruz hitz egitean ez gara soilik ondasun fisikoaz ari; hazi bakoitzari lotuta dagoen jakintza osoaz ere bai, haziak eta jakintzak berreskuratzeko, kontserbatzeko, areagotzeko eta partekatzeko xedearekin komunitateak egindako lanari esker lortu dena. Horri esker, nekazarien aberastasun kulturala eta jakintza ere bultzatu dira.

jarraiki eta tokiko barietateak erabiliz. Esan daiteke, beraz, egungo ondasun preziatu baten jagoleak izan zirela. Hazien Sareak emakume horien ordezkoak dira gaur egun. Energia guztia biodibertsitatearen eta hazi tradizionalen alde borrokatzera bideratzen dute. Zentzu horretan, lan garrantzitsua burutzen ari da hazi tradizionalak eta haien gaineko ezagutzak berreskuratzeko, azken horiek ere ezinbestekoak baitira haziak zuzen

2000. urtean munduko biztanleriaren %5ak jasotzen zuen ura enpresa pribatuen eskutik; 2011n, ordea, portzentaje hori %14koa izan zen, edo %27 artekoa hirietan. 2011. urtean soilik, 53 milioi pertsona hasi ziren enpresa pribatuen zerbitzuak erabiltzen eguneroko ur-kontsumorako. Joera hori bizkortu egin da suspertzen ari diren herrialdeetan, Munduko Bankuaren politikak direla eta. Nazio Batuen esanetara jarduten duen erakunde honek kreditu-

Gure lurraldera gerturatuz, azpimarratzekoa da Nafarroako Kanalarekin erabiltzen ari den politika. Pribatizatzeko proposamenak iradokitzen du gutxienez 5 ha-ko ureztatzeunitateak behar direla ura eskuratu ahal izateko. Horrek esan nahi du baratze tradizionalak desagertuko direla, ez baitira hain handiak. Horrez gain, lursailean instalazioa egiteko hasierako kostua hektareako 5.316 eurokoa da, erabilitako urak duen kostua kontuan hartu gabe.

Egun, Iraultza Berdea delakotik mende erdia igaro denean, agerikoak dira pribatizazioak eta nekazaritzako barietate desberdinen patenteek biodibertsitatean izan duten eragina. FAOren datuen arabera, XX. mendearen hasieratik nekazaritzarako interesgarria den dibertsitate genetikoaren %75 galdu da. Galera hau nekazaritzan erabiltzen hasi diren hazi transgenikoek larritu dute; izan ere, biodibertsitatea galtzeaz gain eta horiek kontsumitzen dituzten pertsonentzako guztiz seguruak ez izateaz gain, beste laboreak kutsatzen dituzte eta laborantza tradizionalen galera eragiten ari dira. Horien artean, artoa da kasurik larriena, gure elikaduran oinarrizkoa dena. Mexikon, adibidez, 1930ean erregistratuta zeuden arto barietateen %20 baino ez daude gaur egun. Horiek mantentzeko, ezinbestekoa izan da historikoki emakume nekazariek egin duten lana. Enpresa handiek ekoizpen industriala abiarazteko sistema modernoak ekartzen zituztenean, emakume askok baratzean landatzen jarraitu zuten beren familien kontsumorako, ezagutza tradizionalei

pribatizatzea diru-kutxa publikoak betetzeko bide gisa ikusten da. Gaur egun, Estatu espainiarreko uraren kudeaketaren %50a esku pribatuetan dago, eta %50 horretatik %51 Aigües de Barcelona enpresaren eskuetan. Beste enpresa garrantzitsu bat FCC da, Aqualiaren bidez estatuko 800 udalerritako 13 milioi biztanleri zerbitzua ematen diena. 2014ko urtarrilean, enpresa honek Jerezko 200 familiari ur-hornidura eten zien tarifak ordaindu ezin zituztelako. Horrekin agerian utzi zuen enpresa mota hauek oinarrizko ondasun honen gainean duten ikuspuntua.

zaintzeko eta ekoizteko. Horretarako, “hazien zaintzaileak” bezalako lanpostuak sortu dira. Pertsona horiek konpromisoa hartzen dute barietate tradizionaleko haziak behin eta berriz ereiteko eta sarearen eskura jartzeko. Eta hori guztia legeak praktika hauen aurkakoak izanda, aitzaki gisa trazabilitatea eta elikadura segurtasuna erabiliz. Nahi dutena da gure Elikadura Burujabetzarako oinarrizkoa den ondasun bat pribatizatu eta monetarizatu.

12

Ekoizle txikiek ezin dituzte baldintza hauek bete, eta ureztatze-sistemak “modernizatzeko” politika horren atzean lurrak pilatzeko eta minifundioak lerroak eskaintzen dizkie garatzeko desagerrarazteko helburua dagoela salatzen bidean dauden herrialdeei, baina trukean dute. Horiekin batera, ureztatze-sistema herrialdeak uraren kudeaketa erabat edo tradizionalak ere desagertuko lirateke, zatika pribatizatu behar du. Ondorioz, kasu agintariek proposatzen dituzten sistema askotan, herritarrek ordaindu beharreko berri hauek baino askoz ere eraginkorragoak tarifak nabarmen areagotzen dira, eta prezio diren arren. hori ordaindu ezin duten biztanleek ezin dute urik lortu. Espainiaren kasuan, eraikuntza burbuilak eztanda egitean eta aurrezki-kutxen sistemak porrot egitean, udal askok zorpetzeak eta likidezia-eza izan zituzten. Horren ondorioz, uraren kudeaketa

13


ezagutzak Ura, lurra eta haziak denon onuraren ikuspuntutik zaintzeko eta kudeatzeko, prestakuntza eta ezagutzak behar dira. Gaur egun zaila da horiek eskola edo unibertsitate arautuetan soilik aurkitzea. John Bergerrek esan zuen moduan: “Aparta da nekazari batek ordubetean beha dezakeena. Horren estatistika egitea posible balitz, esango genuke hirian bizi den pertsona batek ordubetean ehun gertaera beha ditzakeela. Nekazari tradizional batek, aldiz, mila gertaera, eta haren begiradak den-dena harrapatzen du…”

Ura, lurra eta haziak denon onuraren ikuspuntutik zaintzeko eta kudeatzeko, prestakuntza eta ezagutzak, zaila da eskola edo unibertsitate arautuetan aurkitzea

Behatzeko eta interpretatzeko gaitasun hori ez da soilik liburuetatik ikasten. Egunero egiten duten pertsonek irakatsi behar dute. Irakasteko modu hori eta ezagutza-mota horiek albo batera utzi dira iraultza berdeak ekarritako teknologiak eta ezagutza “teknikoak” indarrez sartu zirenetik. Ez dago zertan batzuk miretsi eta beste batzuk erabat ezeztatu. Ezagutzak parekatu behar dira, eta batez ere horiek nahi eta behar dituzten pertsonen eskura jarri behar dira. Gaur egun, normalizatzen ari da unibertsitateen eta nekazarien mugimenduen arteko elkarrizketak, baina oraindik badira biribildu beharreko zenbait alderdi. Historikoki, unibertsitateetako pertsonek ahalmen handia izan dute printzipio teoriko eta teknikoak ezartzeko, eta hori askotan ez dator bat nekazariek jarduteko duten moduarekin eta pentsaerarekin. Hori dela eta, lengoaia eta jarduteko era berriak garatzeko eta partekatzeko topaguneak bilatu behar dira. Nekazaritza eskolek eta unibertsitateek duten ahalmena agerikoa da. Enpresa eta multinazional askok hori ikusi eta erabili dute, eta kasu askotan beren zerbitzura jarri ere bai. Hezkuntza pribatizatzean, beste pauso bat ematen da zurikeria honetan. Horregatik, lehenbailehen hasi behar gara logika kapitalistatik aldentzen diren hezkuntza guneen alde borrokatzen, hezkuntza kontsumo-ondasun bat bezala ikus ez dadin. Zentzu horretan, gune fisiko guztiak hezkuntza gune bezala tratatu behar dira. Beraz, hor sartu behar dira ere eskoletako eta unibertsitateetako jantokiak eta kafetegiak. Urte gutxitan, gune hauek ur-iturriak kendu eta freskagarrien makinak jarri dituzte, eta lehen gorputza hobeto elikatzen zuten jakiak janari azkarra bilakatu dira. Burmuinek gero eta gutxiago dute beren kabuz pentsatzeko. Eraikitzen ari garen ezagutzei buruzko elkarrizketa hauek, ezagutzak partekatzeko baliogarriak izateaz gain, nekazarien jarduerak duen garrantzia aintzatesteko ere balio behar dute. Mundu osoko biztanleak elikatzeko balio du, alajaina! Eta jarduteko modu zehatzak, kultura, paisaia eta landa-ingurune bizia bermatzen

14

ditu. Nekazariek mendeetan zehar burutu dute lan hori, baina hura burutzeko duten prestakuntza- eta ezagutza-maila ikusezina da orain ezagutzak transmititzeko foro “ofizialetan”. Nolabait esateko, ahaztu egin da, gizarteak presioa egin duelako eta lan hori gutxietsi duelako, batez ere azken mendean.

zainketak Ondasun kolektiboez ari garenean, argi utzi behar da ez garela soilik ingurumen-ondasunez ari. Ezagutzarekin gertatzen den bezala, badira agroekologiarako eta Elikadura Burujabetzarako funtsezkoak diren beste zenbait ondasun, ezin ukitu daitezkeenak baina guztiz garrantzitsuak direnak. Zainketen kasuan, garrantzitsuak dira ez bakarrik nekazarien mugimenduetarako, oro har bizitza iraunkorra lortzeko ere bai. Pertsonen zainketarako eta berrekoizpeneko praktikak eta prozesuak ere ezinbestekoak dira. Horregatik, horiek berrikustea komeni da gizartean benetako aldaketa lortu nahi badugu, berdintasunean oinarrituta kudeatzeko eta besteekin harremanak ezartzeko moduak aldatzeko.

15


Yayo Herrerok ezan zuen moduan: “Gizakiok beste gizakien beharra dugu eta gorputz ahuletan bizi gara, bereziki bizitzako une zehatzetan, adibidez haurtzaroan eta zahartzaroan”. Baina bizitzan zehar afektua eta zainketak behar ditugu garatu ahal izateko.

4. IKUSPEGI KOLEKTIBOA, GIZARTEALDAKETAREN OINARRIA

Gizarte patriarkaletan, batez ere emakumeak arduratu izan dira horretaz. Ez daude lan hori egiteko hobeto prestatuak, baina rol hori esleitu zaie sexuaren araberako lan-banaketa egitean. Lan hori arlo pribatuan egiten da, etxeetan, eta beraz ez da ikusten. Familia patriarkalen logikari jarraitzen dio. Publikoa eta pribatua are gehiago desberdintzen dituen logika kapitalistak, soldatapeko lana bizitzaren muina bezala ulertzera bultzatzen gaitu. Horrek erabakitzen du lanak zein garrantzia duen. Soldatapekoa denean, agerikoa eta onargarria izateaz gain, gizarteak aintzatetsi egiten du eta, oro har, gizonekin erlazionatu ohi da.

Hemen deskribatutako ondasun kolektiboak hautatu ditugu gure ustez ezinbestekoak direlako Elikadura Burujabetzarantz bideratzeko. Badira aztertu beharko liratekeen beste ondasun asko, bide horretan lagungarriak izango liratekeenak, izan ere, nekazarien mugimenduen bitartez proposatzen den aldaketa gizarte paradigmaren aldaketari lotuta dago nahitaez. Ezin da gizarte bideragarri bat eraiki ondasun, ezagutza eta aberastasun kolektiboak aintzatetsi gabe, haiei esker lortzen baita bizitza kolektiboa. Ondasun horien artean dago, ingurumenaz gain, espazio publikoa. Orain, “Estatuak” eskubideen bermatzaile eta kudeatzaile gisa duen ezintasuna argi dagoela, ikuspen kolektiboa da gure aukera aurrera egiteko.

Zentzu horretan, azpimarragarria da emakume nekazariekin gertatzen dena. Landa-ingurunean lan ekoizpen lanak burutzen dituzten arren, lan horietako asko eremu pribatuan egiten dira, ekoizpenak txikiak izaten baitira eta baratzea normalean etxetik gertu egoten baita. Hortaz, beren lana bi modutan da ikusezina: alde batetik, berrekoizpeneko lana, arestian deskribatu duguna; bestetik, baratzean egindako lana. Biak ezkutuan daude. Ikuspegi kolektiboan, zainketak sartu behar ditugu, modu kolektiboan zaindu eta kudeatu beharreko ondasun gisa. Orain arte aipatu ditugun ondasun kolektiboei bezain beste garrantzia eman behar zaie, edo horiei baino are gehiago. Funtsezkoa da, ezin da logika merkantilistaren eskuetan utzi. Lan hauek gero eta modu lokalagoan egiteko bideak aurkitu behar ditugu, berdintasuna oinarri. Printzipio hauek sartu behar ditugu pertsona guztien zainketan eta sortzen ditugun kolektibo zein komunitateetan. Rol tradizionalekin eta sexuaren araberako lan-banaketarekin bukatu beharra dago Elikadura Burujabetzaren bidean lan egin nahi badugu, landainguruan ez ezik, beste arlo guztietan ere. La Vía Campesinak aldarrikatzen duen moduan, Elikadura Burujabetza ezin da lortu berdintasuna ez badago. Edozein kolektibok aurrera egin ahal izateko, ezinbestekoa da hura osatzen duten pertsonak zaintzea. Askotan, zainketa hori ahazten dugu lehentasunak ezartzeko orduan; izan ere, garrantzitsua den horren aurretik jartzen dugu premiazkoa eta agerikoa dena.

XXI. mendean ondasun kolektiboen kontzeptua berreskuratzean, egungo gizarteetan bizitzaren jarraipena bermatzen duten ondasunak eta bizimoduak defendatzeari ematen diogu garrantzia gehien. Horretarako prozesuak behar dira, gertutik eta lokalki prentsatuak. Horrela, elkarrekikotasuna edo birbanaketa bezalako printzipioak berreskuratuko dira, eta pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia sustatuko da, ez egun dugun eredua, non pertsonak merkatu kapitalistaren eskuetan dauden. Elikadura Burujabetzari dagokionez, ondasun kolektiboak kudeatzeko galdu diren praktika baliogarriak berreskuratu behar dira, egungo egoerara egokituz. Horretarako, ezinbestekoa izango da esperientzia desberdinetan oinarritzea komunikatzeko, partekatzeko eta ikasteko. Ez ditugu komunitate isolatuak sortu behar, baizik eta sarean dauden komunitateak, batak bestea laguntzeko eta sendotzeko. Hau guztia aintzat hartuta, ikuspegi kolektiboa eredu ekonomiko, politiko eta sozial berria eraikitzeko beste tresna baliogarri bat dela esan dezakegu. Une honetan, gauza birtualak nagusitzen direnean, harremanak eta interakzioa nahasten direnean, ezinbestekoa da gure ikuspegia deseraikitzea eta horri buruz hausnartzea, pertsonek birpentsa dezaten eta pertsonei zuzenduta egon dadin. Elikadura Burujabetzari dagokionez, herriek eskubidea izan behar dute ingurumenarekin eta bizitzarekin iraunkorrak diren printzipioetatik abiatuta nola ekoizten eta kontsumitzen duten erabakitzeko. Horretarako, herriaren kontzeptua berreskuratu behar da, horrek barne hartzen duen guztiarekin: lurraldea, komunitateak, kultura, harremanak, ezagutzak eta jarduteko erak. Hori guztia sartu beharko da proposatzen dugun ikuspegian, alderdi kolektiboek benetan bilatzen ari garen herrien eraldaketa isla dezaten.

5. BIBLIOGRAFIA Mugarik Gabeko Ekonomialariak. El Procomún y Los Bienes Comunes. EsF 16. txostena (2015)

16

17


VSF-Herrien Bidezko Elikadura www.vsf.org.es EHNE Bizkaia www.ehnebizkaia.eus BIZILUR-Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako Erakundea www.bizilur.org Mundubat www.mundubat.org Emaús Fundación Social www.emaus.com La Vía Campesina www.viacampesina.org/es


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.