2 minute read
Murriztu azukrea eta gatza
from EROSKI_ENERO_2022_EUSKERA
by eroski
Elikagai azukretsuak edo gatz asko dutenak maiz jateak eragin kaltegarria izaten du osasunean. Horien kontsumoa murrizteko, osagai horiek ordezkatzeko moduak bilatu behar dira. Zorionez, aukera asko dago, eta esku-eskura dituzu denak.
LURRINA ETA ZAPOREA
Espeziak oso egokiak dira gure errezetetan gatz gutxiago erabiltzeko. Entsalada bat ontzeko, haragiak adobatzeko, arrozak prestatzeko edo postreei ukitu berezi bat emateko erabil daitezke, zaporea ematen dutelako eta nabarmendu egiten dutelako elikagaien berezko gustua. EROSKIn aukera zabala aurkituko duzu, beirazko poto erosoetan ontziratuta.
Gatzaren ordez, espeziak erabiltzea
Gatza da sukaldeko ongailurik ezagunena, eta horregatik izan edo ez, batzuetan gehiegi erabiltzen da. Norberak platerei eransten diena neurtu daiteke, baina elikagai askok ere gatza izaten dute, adibidez fi anbreek, gaztek eta aurrez kozinatuta datozen platerek, eta zailagoa da hori neurtzea.
Ahosabaia heztea
Badakigu azukre gehiegi hartzen dugula eta ez azukrerik onenak gainera, frutek eta esneki naturalek izaten dituztenak. Askoren nahia izango da, segur aski, azukre gutxiago hartzea, baina ez zaigu erraza gertatzen, zapore horietara ohituta gaude eta.
GOZOTASUNA EMATEKO BESTE AUKERA BATZUK
Fruta zatiak edo fruta irabiatua konbinatzea jogurtekin, gaztarekin, esnearekin edo edariekin… Zenbat eta helduagoa egon, gehiago gozatuko du. Banana helduak osagai egokiak izan daitezke postre askotan. Frutak irabiatuta prestatzea, ez zuku eginda, ez dezagun alferrik galdu osagai bakar bat ere. Horrela eutsi egingo diote zuntzari, eta azukre gutxiago xurgatuko dugu, eta mantsoago. Gozoak eta gozokiak eman ordez, egizu proba fruta deshidratatuarekin. Ura kentzen zaienez, askoz kontzentratuagoa izaten dute zapore gozoa, eta mantendu egiten dituzte propietate osasungarriak.
Kozinatzean, azukrearen ordez beste aukera batzuk erabil ditzakegu, adibidez datilen, mahatsen edo aranen pasta edo zapore gozoko barazkiak, esaterako azenarioa, kalabaza edo batata. Kanela edo banilla lurruna erabiltzea esnekiei, irabiakiei eta postreei zaporea emateko. Komeni da ahosabaia hain gozoak ez diren zaporeetara ohitzea eta gozotasun handikoak mantso-mantso kentzen joatea. Jogurtari, postreari egizu edo, adibidez, gosaritako kakao Ura ke disolbagarriari azukrea guk eransten kontz badiogu, guk erabakiko dugu zenbat gozoa bota, eta gure esku propi egongo da murriztea.
o Gatz gutxiko produktuak hautatzea
Dietaren bidez gatz gutxiago hartzeko modu erraza da gatz gutxiago daramaten produktuak hautatzea. EROSKIn aukera asko aurkituko duzu. gu zenbat
EGUNERO HOBETU EGITEN DITUGU GURE PRODUKTUAK
Konpromisoa hartu dugu EROSKI produktuetatik gantz saturatuak, gatza eta azukreak kentzen joateko, eta behar denean, birformulatu egiten ditugu errezetak, nutrizio profi l hobea eduki dezaten.