hilabete honetan
MURRIZTU AZUKREA ETA GATZA Elikagai azukretsuak edo gatz asko dutenak maiz jateak eragin kaltegarria izaten du osasunean. Horien kontsumoa murrizteko, osagai horiek ordezkatzeko moduak bilatu behar dira. Zorionez, aukera asko dago, eta esku-eskura dituzu denak.
Gatzaren ordez, espeziak erabiltzea Gatza da sukaldeko ongailurik ezagunena, eta horregatik izan edo ez, batzuetan gehiegi erabiltzen da. Norberak platerei eransten diena neurtu daiteke,
baina elikagai askok ere gatza izaten dute, adibidez fianbreek, gaztek eta aurrez kozinatuta datozen platerek, eta zailagoa da hori neurtzea.
LURRINA ETA ZAPOREA Espeziak oso egokiak dira gure errezetetan gatz gutxiago erabiltzeko. Entsalada bat ontzeko, haragiak adobatzeko, arrozak prestatzeko edo postreei ukitu berezi bat emateko erabil daitezke, zaporea ematen dutelako eta nabarmendu egiten dutelako elikagaien berezko gustua. EROSKIn aukera zabala aurkituko duzu, beirazko poto erosoetan ontziratuta.
42
42-43 Sal y azucar_EUS.indd 18
17/12/21 17:23