EROSKI_ENERO_2025_EUSKERA

Page 1


EROSKI markarekiko pasioa

Doako
ALDIZKARIA

04 Marka propiozalea: markazalea eta aurrezkizalea

06 Aukeratu EROSKI aurrezkiagatik

12 Non aukeratu asko dagoelako

14 Dilistak: barietatea zure jaki-tokian

17 Boladan dauden hamar produktu

18 Zure beharrizanetara egokitzen diren produktuak

22 Erraz jartzen dizutelako ongi jatea

26 Freskoak direlako

28 Zitrikoen denboraldia

30 Tokiko produktuak direlako

36 Arduratsuak direlako

40 Historia dutelako

44 Gure dendetako azkena

47 Deskontu txartelak

50 Albisteak

ARGITARATZAILEA

EROSKI S. COOP.

Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia).

Tel. +34 946 211 211

Zuzenaria: Ainhoa Oyarbide

Erredaktore burua: Manuela Díaz

ARGITALPENAREN EGILEA

Factoría Prisa Noticias, S. L. U. Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104

Banaketaren kontrola: OJD

Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com

Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 85. 28020 Madrid. Tel. 911 21 38 38

Lege gordailua: BI-222-2015

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.

MARKA PROPIOZALEAK gara

Gure beharrizan, balio eta ametsetara zer egokitzen den hobekien erabaki dezakegun mundu honetan, aukera bat baino gehiago izatea aberasgarri da gure bizitzarako.

Gure elikaduraz ari bagara, erraz aukeratzeko askatasuna izateak erabateko zentzua hartzen du. Kalitatezko produktu barietate zabala bidezko prezioan eskura izateak, aukera ematen digu erosketak egiterakoan erabaki kontzienteak hartzeko, eta, gainera, konfiantza osoa dugu egiten ari garena ona dela gure patrikarako, gure osasunerako eta gure ingurunerako.

Sentimendu eta erabateko asebetetze sentipen horixe daukagu marka propiozaleak garenok.

Izan ere, marka propiozaleak garenok erabateko fedea dugu gure markan, badakigulako gauzak ondo egitea gustatzen zaiola, hobetu eta aurrera egiten duela zuri era guztietako soluzioak eta produktuak eskaintzeko, berritu egiten duela azken-azkeneko produktua proba dezazun, eta aukeratzen laguntzen dizula informazio argia emanda, Nutri-Scoreak edo nutrizio semaforoak ematen dutena, adibidez. Eta hori guztia, zu aintzat hartuta egiten du.

EROSKIn, gainera, argi daukagu zein diren gure marka propiozaleak izatearen zutabeak: aurreztea, konfiantza eta lotura. Horregatik, marka batek marka onen alderdi onak eta aurrezkiaren alderdi onak uztartzen dituenean, jarraitzaileak baino gehiago marka propiozaleak sortzen ditu! Buruz, bihotzez eta maite dugun hori zainduz betetzen dugu erosketaren orga, kalitatezko produktu osasungarriz eta eskuragarriz bete ere, eta 70 euro baino gutxiagoan!

Zenbaki honetan azalduko dizugu guztia!

Marka propiozaleak, markazaleak eta aurrezkizaleak

GOZATU ALDIZKARIAZ FORMATU DIGITALEAN eguneko edozein unetan zure sakelakotik

‘AURREZKIZALEA’: beti prezio onak

Aurrezkiagatik

“Izugarri gustatzen zait apalategiak ‘Beti prezio ona’ itsulapikoa duten produktuz beteta ikustea. Ni neu, bezero ere banaizen aldetik, lasai sentitzen naiz erosketa egiten, badakidalako aurrezten ari naizela. Hori dela eta, EROSKIren eta EROSKI basic-en zalea naiz, haiei esker aurreztu egin dezakedalako kalitateari uko egin gabe. Horregatik, bezeroei beti gomendatzen diet. Eta app-ean edo aldizkarian dauden deskontu txartelak ez galtzeko ere esaten diet!”.

Trujillo, Pablo Gargalloko (Zaragoza) EROSKI CENTER-eko langilea

Prezio onei gure maitasuna agertu genienetik, gure helburua eta ahalegina da bezeroek EROSKIn erosiz aurreztea eta gure markek zer kalitate duten ikusaraztea. Zure jaki-tokia eta hozkailua Beti Prezio Ona etiketa duten EROSKI produktuekin betetzera gonbidatzen zaitugu. Horrez gain, aurreztu eskaintzan dauden gure markekin, tokiko produktuetan dauden beherapenekin eta marka propioko produktu gogokoenetan dituzun deskontu txartelekin.

Beti prezio onean dauden 2.000 produktuetatik erdia baino gehiago gure EROSKI markakoak dira. Haiekin elikadura osoa, osasungarria eta eskuragarria egin ahal izango duzu; izan ere, zerrenda horretan denetarik dago: frutategiko, arrandegiko edo harategiko freskoak, zure ingurune hurbilean egindako tokiko produktuak eta zure jaki-tokian edo hozkailuan ezinbestekoak diren oinarrizkoak, hala nola esnea, ogia, lekaleak eta arrautzak. Aurrezten lagundu nahi dizugunez, bilatu ‘Beti prezio ona’ etiketa duten produktuak zure ohiko dendan.

KAFEA
LEKA IZOZTUAK
GARBIGARRI LIKIDOA
TXANPIÑOIAK

GURE MARKA EGUNEROKORAKO

EROSKIn badakigu erosketaren orga betetzeak ez lukeela buruhaustea izan behar.

Horregatik sortu genuen EROSKI basic, zu eta zure patrika zaintzeko pentsatutako marka, merezi duzun kalitateari uko egin gabe. Ontzi soilekin, garrantzia duenari eman nahi diogulako garrantzia: barnekoaren kalitateari.

EROSKI basic markan egunerokorako behar duzun

guztia duzu: oinarrizko produktuak, praktikoak eta modu-moduko prezioan, zaporea, freskura edo konfiantza alde batera utzi gabe soluzio ekonomikoak bilatzen dituzten familientzat.

Gosarirako kafea eta zerealak, komuneko papera edota presazko otordua prestatzeko atakatik atera zaitzakeen pasta; irudiko espageti gozo horiek, adibidez.

Prestatu errezeta hau minutu gutxitan.

Izan asteko erosketa handirako izan jaki-tokian beti eduki behar diren oinarrizkoak berritzeko, EROSKI basic produktuekin modurik merkeenean eta kezkarik gabe beteko duzu zure orga. Oinarrizkoak ez baitu konplikatua izan behar.

Ez galdu hilero gure aldizkarian sartzen ditugun deskontu txartelak; gure markako produktuak dira, beherapenaren itsulapikoarekin adieraziak (bila itzazu 47. orrialdean). BILATU

eta aurrezkizaleak.

BAINO GUTXIAGOREN TRUKE

ORGA BAT EROSKETA OREKATU ETA OSASUNGARRIA

EGITEKO BEHARREZKO GUZTIAREKIN

Jo dezagun berdura, fruta, arraina, oilaskoa, olioa, kafea, lekaleak, pasta, jogurtak, fruitu lehorrak... sartzen dituzula organ. Zer iruditzen %100 osoko moldeko ogia sartzen baduzu, eta landare olo edaria, eta dutxako gela, garbigarria eta baxera detergentea? Orain, egin kalkuluak... EROSKIn aukera duzu orga osasungarri hori 70 euro baino gutxiagoan eskuratzeko.

GUZTIAK GOGOAN

DITUEN

JAKI-TOKIA

Laktosarik gabeko esnea eta landare olo edaria.

OINARRIZKO

JAKI-TOKIA

Oliba olio birjina estra, kafea, arroza, pasta, dilistak…

PRODUKTU FRESKOAK

Berdura, barazkiak, fruta, haragia, oilaskoa eta arraina; esaterako, MSC Zigilu

Urdina duen EROSKI Natur lupia hau.

GOSARIRAKO, MOKADU

BATERAKO EDO ASKARIRAKO EZINBESTEKOAK

Jogurtak, fruitu lehorrak eta %100 osoko moldeko ogia.

EGUNEROKO HIGIENERAKO

EZINBESTEKOAK

Dutxako gela eta emakumeentzako higiene intimorako babeslea.

ETXERAKO PRODUKTUAK Garbigarria eta baxera-detergentea.

OTORDUAK ERRAZTEKO

ELIKAGAIAK

Arrain eta berdura izoztua, garbantzu egosiak, jateko prest dagoen patata tortilla. Ez dago aitzakiarik!

ORGA HONETAN SARTUTAKOEN

ARTEAN DAUDE…

Jatorri nazionala duten produktuak.

Jatorri Babestuaren Adierazpena duten produktuak.

Palma koiperik gabeko produktuak.

Arrantza jasangarri eta arduratsuaren ziurtagiria duten arrainak.

Animalien ongizate ziurtagiria duten haragia eta esnea.

Kategoria estrako lekaleak eta tomatea.

1. kategoriako barazkiak.

GGN laborantza arduratsuaren ziurtagiria duten patatak eta platanoak.

A edo B Nutri-Scorea duten produktuak.

Ingurumenaren gaineko eragina murrizteko diseinatutako ontziak.

Larruazal sentiberentzako dutxako gela, hipoalergenikoa eta beganoentzat egokia.

HIRU PLATER BEREZI HIRU

3

ERREZETA produktu

EROSKI PRODUKTUREKIN

JENDEA HARRITUTA UZTEKO

3,26€ ERRAZIOAK

Poche arrautzarekin

salteatutako orburuak

420’

3 osagai

• 2 ontzi EROSKI orburuen bihotzekin (6/8 fruitu)

• 4 EROSKI arrautza

• Almendrak

Eta EROSKI ukitu berezia

• Koilarakada bat eta erdi OOBE

• 100 ml ozpin

• Limoi erdi baten zukua

• Gatza eta piperbeltz eho berria

• Perrexila

Arrautzak poche erara prestatzeko, banaka egin behar dira. Eltze batean, jarri litro bat ur eta 100 ml ozpin. Irakiten hastean, kendu sutatik eta kraskatu arrautza bol txiki batean.

Sartu bola pixkanaka uretan eta utzi arrautza leun-leun irristatzen eltzearen barnean.

Irakiten eduki 3-4 minutu. Apar burruntzali batekin, eraman arrautza ur izoztuko bol batera. Xukatu paper xurgatzailearen gainean. Gorde geroko.

Atera orburuak ontzietatik, kendu ur guztia eta lehortu ondo paper xurgatzailearekin. Salteatu zartagin batean OOBE koilarakada erdi batekin. Gorde geroko.

Prestatu nahasketa bat osagai hauekin: OOBE koilarakada bat, limoi erdi baten zukua eta haren birrina, gatza, piperbeltza eta xehe-xehe ebakitako perrexila. Gorde geroko.

Atondu platera orburu salteatuekin, bota gainetik aurreko nahasketa eta poche arrautza, eta, azkenik, hautseztatu almendra txikituak eta perrexil xehatu gehiago.

Legatz

kurruskariak batata txipekin eta jogurt saltsarekin

3 osagai

• 4 legatz xerra izoztu

• 75 g ogi arraspatua perrexilarekin

• 125 g jogurt

Eta EROSKI ukitu berezia

• Batata bat

• Limoi erdi baten zukua

• Koilarakadatxo erdi baratxuri hauts

• Kaiena eho pittin bat

• Koilarakada eta erdi oliba olio birjina estra

• Gatza eta piperbeltz beltza (ehoa)

• Menda freskoa

Jarri labea berotzen 200 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola. Garbitu, zuritu eta ebaki batata bastoi erara. Blaitu olioarekin. Erre labean 20 minutu, gorritu arte, eta ondu gatzez eta piperbeltzez.

Desizoztu legatz trontzoak eta ondo lehortu. Bol batean, nahastu osagai hauek: koilarakada bat OOBE, ogi arraspatua perrexilarekin, baratxuri hautsa, kaiena, gatza eta piperbeltz ehoa. Ondoren, estali legatza nahasketa horrekin. Erre labean 10 minutuz.

Prestatu saltsa bat osagai hauek nahastuta: jogurt naturala, koilarakadatxo erdi OOBE, limoi zukua, gatza, piperbeltz beltza eta xehe-xehe ebakitako menda freskoa.

Zerbitzatu legatz trontzoak batata txipekin eta jogurt saltsarekin.

0,88€

ERRAZIOAK

0,53€

ERRAZIOAK

Txitxirio entsalada epela zitrikoen ozpin-olioarekin ondua

3 osagai

• Poltsa bat EROSKI Supremme entsalada

• Txitxirio ontzi bat (380/400 g)

• Oliba beltzak

Eta EROSKI ukitu berezia

• Koilarakada erdi OOBE

• Kumino hautsa, piperrauts mina, oregano eta ezkai freskoak

• Ahuakate erdia

• Almendrak

Laranja ozpin-olioa

• 2 koilarakada oliba olio birjina estra

• Laranja erdi baten eta limoi erdi baten zukua

• Gatza eta piperbeltza

Ozpin-olioa prestatzeko, laranja eta limoi zukuak, OOBE, gatza eta piperbeltza nahastuko ditugu, eta geroko gorde.

Garbitu eta lehortu ondo txitxirioak. Salteatu zartagin batean koilarakada erdi OOBErekin, ondo gorrituta egon arte. Lehortu eta estali espezia nahasketarekin.

Entsalada prestatuko dugu, letxuga hostoekin, ahuakate zatiekin eta xerretan ebakitako oliba beltzekin. Ozpin-olioarekin blaituko dugu, eta almendra birrinduekin hautseztatu.

Badudalako non aukeratu

“Niretzat, EROSKI markark egiten du supermerkatu hau hain berezia. Langile naizen aldetik, badakit zer lan dagoen atzean kalitate goreneko elikagaiak eta norberaren zaintzarako eta etxerako produktuak merkaturatzeko, beti azken berrikuntzei adi egoteko eta ahalik eta prezio onenak eskaintzeko. Batez ere drogeriako produktuak gustatzen zaizkit. Luxu bat da gustu, beharrizan eta egoera guztietara egokitzen diren produktuak eta halako aukera sorta zabala eskaintzea, eta hutsik egiten ez duten produktuekin orga betetzea, beti prezio onean!”

Amaia Begiristain, EROSKIko langilea eta bezeroa (Gipuzkoa)

GURE EROSKI MARKETAKO 5.000 PRODUKTU BAINO GEHIAGO

Kalitate-prezio bermatua. Aurrezki gorena.

Edergintza eta norberaren zaintza kalitateprezio onenean. Zapore arduratsua.

Goi sukaldaritzako gourmet zaporea, modu-moduko prezioetan.

Barazki frijituak
Lupia freskoa
Egur labean erretako pizza
Aurpegirako anpoilak
Beherapen kupoia aldizkari honetan

390

FRUTA ETA

BERDURA BAINO GEHIAGO

Horietatik 100 baino gehiago 2 € baino merkeagoak dira.

JANARI-TOKIKO

680

PRODUKTU BAINO GEHIAGO

Erdia, 2 € baino merkeago.

140

JOGURT ETA POSTRE BAINO GEHIAGO

200

EDARI BAINO GEHIAGO

Erdia, 2 € baino merkeago.

316 GOSARI ETA ASKARI

550

PRODUKTU BAINO GEHIAGO EDERGINTZAKO

%90, 2 € baino merkeago. Batez besteko prezioa: 3 €.

760

PRODUKTU BAINO GEHIAGO ARRANDEGIKO

PRODUKTU BAINO GEHIAGO HARATEGIKO

800

50

PRODUKTU BAINO GEHIAGO

PRODUKTU BAINO GEHIAGO IZOZTUTAKO

140

PRODUKTU BAINO GEHIAGO DROGERIAKO

300

Erdia baino gehiago 2 € baino merkeago. Erdia, 2 € baino merkeago.

DILISTAK Barietatea zure jaki-tokian

Boga-bogan dauden gorriak, pardina klasikoak, amonaren eltzeko zapore horrekin, edo azkena iritsi direnak, dilista azkarrak, minutu gutxitan prestatzen direnak. Aukera ugari hainbat eratara presta daitekeen elikagai honetaz gozatzeko, eta egun hotzetan barrua goxatzeko.

ESTRA KATEGORIA + PROTEINA UGARI + ZUNTZ UGARI +

PARDINA

Azal leun-leuna. Ilunak eta tamaina txikiagokoak.

Ezin hobeak gisatuetarako eta entsaladetarako.

ESTRA

Handiak eta distiratsuak, kolore berde arrekoak.

Ondo egosten dira ur mota guztietan.

Ezin hobeak eltzekoak prestatzeko; ez dira desegiten.

EGOSTE AZKARRA

Presio eltzean 5 eta 15 minutu artean egosten dira.

Azal leuna dute eta testura sendoa.

EROSKI SELEQTIA

NUTRI-SCORE A

TIERRA DE CAMPOS AGB

Basque Culinary Centerrek egiaztatuak.

Tierra de Campos AGB jatorri bermatuarekin.

Zapore atsegina eta oso leuna ahosabaian.

GORRIA

Testura fina eta kolore gorrizta, laranja aldera. Crimson barietatea.

Ezin hobeak kremak eta pureak prestatzeko.

EGOSIA

Leunak eta jateko prest.

Minutu gutxitan presta dezakezu lehen plater bero bat, entsalada bat edo beste plater baterako hornigai bat.

EROSKI BIO EGOSIA

Leunak eta jateko prest.

Ezin egokiagoa entsaladak eta humusa prestatzeko.

EROSKI SELEQTIA

EGOSIA

Basque Culinary Centerrek egiaztatuak.

Tierra de Campos AGB jatorri bermatuarekin.

Zapore atsegina eta oso leuna ahosabaian.

ERRIOXARRA ZUZENEAN

PLETERERA

Txorizo, urdai, patata, azenario, piperrauts eta tomatearekin.

Ireki, berotu eta prest.

EGIN HANBURGESA HAUEK ZUK ZEUK

KONBINAZIO IRABAZLEA

1. PROTEINA OSOA

Nutrizio profil osoa

Biek batera proteina osoa eratzen dute, animalia jatorriko elikagaiek dutenaren antzekoa.

2. GLUZEMIA INDIZE APALA ETA ASEBETETZE HANDIAGOA

Dilisten zuntz disolbagarriari eta disolbagaitzari esker, odoleko azukrea erregula dezakegu, eta asebetetze sentsazioa luzatu.

3. ENERGIA ITURRI DISOLBAGARRIA

Arrozak digestio errazeko karbohidratoak ditu, eta dilistek, zuntza, proteinak eta mineralak.

4. ABERATSAK BITAMINATAN ETA OINARRIZKO MINERALETAN

Dilistak: burdin, magnesio, folato eta antioxidatzaile asko dute.

Osoko arroza: manganeso, magnesio eta B taldeko bitamina iturri da.

Eta limoia, tomatea edo piperra gehitzen badiozu platerari, edo laranja bat edo kiwi bat jaten baduzu postrean, erraztu egiten da burdinaren xurgatzea

#elikatupentsatzenduzuna

0,79€ ERRAZIOAK

Dilista onduak, plantxan egindako endibiekin eta poché arrautzekin
430’

• 4 endibia, laurdenetan moztuta luzetara

• 200 g dilista

• 4 arrautza

• 2 hosto ereinotz eta 3 atal baratxuri

• 60 ml oliba olio birjina estra

• 30 ml sagar ozpin

• 5 g ziape (Dijongoa) eta 5 g ezti

• Perrexil eta aneta freskoak eta berro batzuk

• Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria

Dilistentzako gatzozpina prestatuko dugu: nahasi eztia, ziapea, hiru koilarakada eta erdi olio, ozpina, gatza (koilaratxo baten hiru laurden) eta piperbeltza. Nahasi ongi eta gorde geroko.

Jarri dilistak ur hotzetan egosten su ertainean ereinotzarekin eta baratxuriekin (dilistak halako hiru izan behar du ura). Irakiten hastean, estali erdizka eta kozinatu 20 minutuz dilistak samurtzen diren arte. Iragazi, kendu ereinotza eta baratxuriak, eta bota berriz eltzera. Zabaldu gainetik gatzozpina eta usain belarrak, lodi samar moztuta. Gorde geroko.

Jarri gainerako olioa zartagin batean eta frijitu endibiak su bizian, buelta eta buelta.

Jarri eltze bat urarekin irakiten. Hartu sukaldeko film bat, eman olioa, kraskatu arrautza bakoitza film horren barrenean, eta sartu ontzi txiki batean. Egin korapiloa filmari fardeltxo bat izango balitz bezala. Ura irakiten hasten denean, sartu fardeltxoa eta utzi hiru minutu inguru irakiten arrautza bakoitza.

Atera arrautza moldetik eta muntatu platera: endibia frijitua jarriko dugu oinarrian, eta gainean hiru koilarakada dilista, arrautza eta eskutada bat berro. Beroa dagoela jan daiteke edo giroko tenperaturan.

1,29€

Dilista

curry-a + 8 h. beratzen

450’

• Baratxuri atal bat

• 100 g tipula gozo

• 60 ml oliba olio birjina estra

• 2 koilarakada curry pasta

• Koilarakada bat kurkuma

• 800 ml berdura salda

• 5 g jengibre fresko

• 200 g dilista hori

• 150 g brokoli

• 200 g kalabaza

• 90 ml koko esne

• Lima bat

• Jogurt natural bat

• Almendra xaflak

• Martorria

• Granada 1

Hidratatu dilistak bezperako gauean ur ugaritan.

Moztu xehe-xehe baratxuria eta tipula, eta frijitu su eztian eltze batean oliba olioarekin. Tipula gardena dagoenean, erantsi curry pasta eta kurkuma, eta nahasi dena ongi.

Bota berdura salda eta jengibrea, eta jarri irakiten. Une horretan, bota dilista hidratatuak, brokolia zuhaixkatan moztua eta kalabaza zuritua eta lauki txikietan moztua.

Egosi guztia 20 minutuz gutxi gorabehera su eztian eta atera jengibrea egosaldia bukatzean.

Erantsi koko esnea eta kozinatu su ertainean bost minutuz edo saltsa loditzen den arte. Atera sutatik, zukutu lima eta eragin.

Zerbitzatu jogurt natural pittin batek lagunduta eta apaindu almendra xaflekin, martorri hostoekin eta granada haziekin.

ERRAZIOAK
SILID

BOLADAN

DAUDEN

PRODUKTUAK

EKIALDEKOA

OILASKO GYOZAK

Proteina iturria.

Koipe gutxikoak. Zapore fina.

TEX-MEXA

EROSKI FAJITA BETEGARRIA

BASERRIKOA

BASERRIKO PATATA TORTILLA

Baserriko arrautzekin.

Ireki eta kito.

Proteina askokoa.

Afaria 5 minututan.

Barazki erreak eta oilasko egosia.

ITSASOZ BESTALDEKOA

EROSKI LEGATZ BARRATXO BIRRINEZTATUAK

FRESKAGARRIA

EROSKI basic GAZPATXOA

Fruta eta berduren eguneko bost errazioetako bat.

Tapa ireki eta gozatu, besterik ez.

ERROMESA

PAZIFIKOKO BIEIRA

Sukaldean aukera asko ematen duena.

Zapore fina.

Ingurumena zainduz ekoitzia.

Zukutsuak.

Osasungarriagoak eta kurruskariagoak zure airfryer-ean.

DENBORA BEHAR DUENA

URDAIAZPIKO ETA GAZTA PIZZA

48 orduko hartzidura luzea.

Oliba olioarekin.

LEHENA IRISTEN

PIPER GORRI ETA BERDEAK NAHASIAN

Kozinatzen hasteko prest.

Frijitu perfektua.

BERDEENA

BROKOLI LOREAK

Bitamina askokoak. Errezeta prest, minutu gutxitan.

BEROENA

BERDURA KREMA

Afari osasungarria. Hiru minutuan prest.

ZELIAKOA BAZARA

Glutenik gabe bizi behar baduzu eta ez badiozu pastari, ogiari edo gosariko gailetei uko egin nahi, Glutenik Gabeko EROSKI produktuak dituzu. Horiek prestatzeko, gari irinaren ordez arroz irina eta arto irina erabili dugu. Eta gaileten kasuan, glutenik gabeko oloa. 28 produktu prezio onean eta Europako Lizentzia Sistemak (ELS) ‘galburu marratua’ zigiluaren bidez ziurtatuak eta Zeliakoen Espainiako Elkarteen Federazioak (FACE) bermatuak.

Nire beharrizanetara egokitzen direlako

“Nire burua zaintzea gustatzen zait, eta, nire gorputzak glutena ez duela onartzen jakin nuenetik, konturatu nintzen nire elikadura aldatzeaz gain, nire bizitza estilo aktibora egokituko ziren aukerak aurkitu behar nituela. EROSKIn glutenik gabeko produktu sorta zabala aurkitu dut, eta proteina eduki gehigarriarekin. Hala, elikagai horiek egokiak dira nire beharrizanetarako. Inoiz baino aukera gehiago daukat nire burua zaintzeko eta sasoian egoteko, prezioen kezkarik izan gabe; izan ere, EROSKI markakoak izanik, eskuragarriak dira nire patrikarako”.

Jose Carlos Ramos, Bizkaiko EROSKI clubeko bazkidea.

deskontua EROSKI CLUB-ekin

Eta, gainera, galburu gorri horren bidez, glutenik ez duten 2.000 EROSKI produktu baino gehiago identifikatu ahal izango duzu.

Glutenik gabeko 200 produktu baino gehiagotan, bai gure markakoetan eta bai beste fabrikatzaile batzuen produktuetan. EROSKI clubeko bazkide izan behar duzu, besterik ez (doakoa da), eta elkarte hauetakoren bateko bazkide: Euskadiko Zeliakoen Elkartea (EZE), Errioxako Zeliakia Elkartea (ACERI), Nafarroako Zeliakoen Elkartea (NZE), Balear uharteetako Zeliakoen Elkartea (ACIB) eta Associació Celíacs de Catalunya.

LAKTOSARI

INTOLERANTZIA BADIOZU

Laktosari intolerantzia edo esneari alergia badiozu, EROSKIn laktosarik eta esnerik gabeko eta landare oinarriko produktuak dituzu, dieta orekatua eta osasungarria egiteko. Gainera, gure ontzietan beharrezko informazio guztia duzu lehen begi kolpean egiaztatzeko zure dietarako segurua den ala ez.

LAKTOSARIK GABEAK

LANDARE OINARRIA

ESNERIK ETA

LAKTOSARIK

GABEAK

BAZENEKIEN LAKTOSA

ARRAZOIRIK GABE GURE DIETATIK

KENTZEAK INTOLERANTE BIHUR GAITZAKEELA?

LAKTOSA FUNTSEZKOA DA KALTZIOA XURGATZEKO, ETA, BERAZ, MEDIKUAREKIN AZTERTU GABE

DIETATIK KENTZEAK GABEZIA EKAR

DEZAKE HEZURRAK ETA GIHARRAK

HAZTEKO ETA GARATZEKO

FUNTSEZKOAK DIREN MANTENUGAI

BATZUETAN, BATEZ ERE HAURRETAN.

INFORMAZIO GEHIAGO: CONSUMER.ES

NOLA ESKURATU PROTEINA GEHIAGO EGUNEAN

OILASKO BULARKIA (EGOSIA, 100 G)

Proteina: 31 g. Ezin hobeak giharra egiteko.

ARRAUTZAK (2 ERTAIN)

Proteina: 12 g.

Mantenugaietan aberatsak.

DILISTAK (KATILU BAT, EGOSIAK, 200 G)

Proteina: 18 g. Zuntz, burdin eta landare proteinaren iturri dira.

IZOKINA (EGOSIA, 150 G)

Proteina: 33 g.

Aberatsa bihotzerako onuragarriak diren omega 3 gantz azidoetan.

JOGURT GREKOA NATURALA (150 G)

Proteina: 10 g. Aberatsa kaltzioan.

TOFUA (BLOKE TXIKI BAT, 125 G)

Proteina: 15 g.

Aberatsa burdin eta kaltzioan, ezin hobea beganoentzat.

FRUITU LEHORRAK (ESKUKADA BAT, 30 G)

Proteina: 6 g. Koipe osasungarrien iturri dira.

COTTAGE GAZTA (KATILU ERDI, 100 G)

Proteina: 12 g.

Koipe gutxi eta kaseina asko du; azken hori onuragarria da gauean giharrak berriro indartzeko.

KINOA (KATILU 1, EGOSIA, 185 G)

Proteina: 8 g.

Proteina osoa eta glutenik gabea.

ONTZIRATUTAKO ATUNA (100 G, XUKATUA)

Proteina: 25 g. Gantz gutxikoa.

KIROLARIA BAZARA

Esnekietan, gozatu proteina gehigarriaz, zure gihar masari eusteko eta garatzeko. +Proteina gamak ez du azukre gehigarririk eta gantz eduki oso txikia edo %0 dauka. Gainera, Nutri-score taulan A maila du. Gogoratu proteina nahikoa kontsumitzea, batez ere kalitateko iturrietatik baldin badator, mesedegarri dela adinaren ondorioz galtzen den gihar masa berreskuratzeko eta fisikoki errazago suspertzeko. Gainera, lagungarri da asebetetze sentipena eta pisu osasungarria izateko.

ETXEKO INDIOILAR BULARKIAREN TXIGORKIA

EZIN HOBEA GOSARI, ASKARI ETA AFARI

ARINETARAKO.

ETXEKO INDIOILAR BULARKIAREN TXIGORKI HAU

AUKERA ELIKAGARRIA ETA EZIN GOZOAGOA DA ZURE

EGUNEROKOAN PROTEINA GEHIAGO KONTSUMITZEKO.

KOIPE GUTXIKOA DA ETA MANTENUGAI ASKOKOA. GAINERA, OSOKO OGIAREN KARBOHIDRATO OSOAK

ETA INDIOILARRAREN PROTEINAK KONBINATZEN

DIRENEZ, ENERGIA IRAUNKORRAREN ITURRI DA HAINBAT ORDUTARAKO. GEHITU AHUAKATEA, KOIPE OSASUNGARRI GEHIAGO IZATEKO; TOMATEA, BITAMINA

ETA ANTIOXIDATZAILEAK ESKURATZEKO; ETA CHIA HAZIAK, ZUNTZ GEHIGARRIAK LORTZEKO.

ERREZETA, PAUSOZ PAUSO

BEGANOA BAZARA

Tofua, seitan, soja bolognarra, falafela, albondigak, lasagna… EROSKI VEGGIE 20 produktu baino gehiago, animalia proteinarik gabe, guztien eskura. Aukera bikaina dieta begetarianoa, flexitarianoa edo beganoa egiten dutenentzat.

Beherapen kupoia aldizkari honetan

KUTIXIAZALEA BAZARA

200 EROSKI SELEQTIA gutizia baino gehiago, ospe handiko jatorrietako osagaiekin, artisau erako metodoekin eta errezeta tradizionalei edo goi sukaldaritzakoei jarraituz eginak. Basque Culinary Centerrek probatuak, gourmet platerarik onenez gozatzeko, prezio onean.

ERREZETA, PAUSOZ PAUSO
LASAGNA BEGANOA

Ondo jaten laguntzen didalako

“Etxean jaten duguna zaintzen saiatzen naiz, nahiz eta beti ez erraza izan. Horretarako, laguntza handia da Nutri-Scorearen koloreei erreparatzea. Begiratu bakarrean, badakizu zer ari zaren erosten. Erosketa bakoitzean gida bat edukitzea bezala da!”

Lorena Otero Goris, Novo Mesoiro EROSKI Centerreko (A Coruña) online eskarien prestatzailea

EROSKIren sorrera beretik gure konpromisoa izan da elikadura osasungarria eta orekatua mantentzen laguntzea, eta beti prezio onean. Hori dela eta, ezabatu edo murriztu egin ditugu gure osasunerako kaltegarriak diren osagaiak, berrikuntza osasungarriagoak merkaturatzen ditugu eta informazio argia eta zehatza eskaintzen dugu gure etiketetan eta informazio eta difusio kanaletan.

Gure EROSKI piramidea

BETI PREZIO ONEAN

NOIZBEHINKAKO KONTSUMOA

ASTEKO KONTSUMOA EGUNEROKO KONTSUMOA

Argitasuna

Nutri-Scorea lagungarri da begi-kolpe bakarrean nutrizio kalitate oneneko elikagaiak bereizteko. Eta nutrizio semaforoak errazio eta mantenugai bakoitzeko informazio zehatza ematen digu.

NUTRI-SCOREAREKIN MERKATURATUTAKO

LEHEN EROSKI PRODUKTUA

Tomate ontzi batean jarri genuen lehen

Nutri-Scorea, 2019an. Gure markako 2.200 produktu inguru ditugu ontzian Nutri-Score etiketa aurreratua dutenak.

GAUR EGUN, GURE MARKAKO 10

PRODUKTUTATIK 7K

A, B EDO C LETRA DUTE

GERO ETA OSASUNGARRIAGOAK

Erosketako orgen edukia nabarmen hobetu da nutrizioaren ikuspegitik; izan ere, aukeratzen hasita, letra onenen alde egiten dugu.

NUTRIZIO SEMAFOROA EROSKIk sortu zuen, Dietista Nutrizionisten Espainiako Elkartearekin elkarlanean, eta tresna oso baliagarria da errazio eta mantenugai bakoitzeko informazio zehatza eskuratzeko. Tresna horren bidez, produktu bakoitzeko errazio batek duen gantz, azukre, gatz eta kaloria kantitatea zehazten da, egunean hartu beharreko kantitatea kontuan hartuta.

NUTRIZIO INTERESA DUEN BESTELAKO INFORMAZIOA

AB D E C
NUTRI-SCORE C B A

Konpromisoa

Gure produktuak hobetzen ditugu zuretzat gero eta osasungarriagoak izan daitezen. Azken urtebetean, nabarmen murriztu ditugu kaloriak, azukrea, gatza edo gantzak produktu horietako askotan.

Datuak 100 gramoko (edo miligramoko), Nutri-Scorea duten EROSKI markako produktu guztiak aintzat hartuta.

ZUNTZ GEHIAGO

110 produktu baino gehiagotan.

PALMA KOIPERIK GABEAK

Beti prezio preonak zio ona naak io

AZUKRE GUTXIAGO

60 produktu baino gehiagotan.

HORRETAZ GAIN... -%2,8-%2,7-%6,8-%3,8-%0,7

Gure produktu guztietatik kendu dugu erabat. Haren ordez, aukera osasungarriagoak baliatu ditugu, hala nola ekilore olioa.

GATZ GUTXIAGO

30 produktu baino gehiagotan.

Beti prezio preonak zio ona naak re o

GANTZ GUTXIAGO

125 produktu baino gehiagotan.

PARTZIALKI

HIDROGENATUTAKO

LANDARE GANTZIK GABE

Trans gantz artifizialen iturri hau kendu dugu, odolean kolesterol txarra areagotzen eta gehiegizko pisua sortzen baitute.

Nutrizio profil baxua duten produktuetatik haurren irudiak kentzea erabaki dugu, txikienen artean elikagai horien kontsumoa ez bultzatzeko.

1,17€

ERRAZIOAK

ERRAZIO

Kinoaz betetako piperrak

4 90’

• 200 g kinoa

• 400 ml berdura salda

• 25 ml oliba olio

• 1 tipula

• 200 g oilasko

haragi (xehatuta)

• Kuiatxo erdi bat

• 2 tomate

• 4 piper gorri

• Piperbeltz beltza

• Koilarakadatxo bat kumino hautsa, koilarakadatxo bat kurkuma, koilarakadatxo bat piperrauts gozoa eta koilarakada erdi oregano

Eltze batean jarri irakiten salda. Irakiten hasitakoan, gehitu kinoa. Jarri tapa eta kozinatu su ertainean 15 minutu.

Zartagin handi batean, sueztitu tipula xehe-xehe eta fin-fin ebakia. Biguntzen hasitakoan, gehitu oilasko haragi xehatua eta kozinatu su indartsuan gorritu arte. Gehitu kuiatxoa laukitxotan ebakita, eta, bost minuturen buruan, tomatea, hori ere laukitxotan ebakita. Gehitu kinoa egosia. Ondu piperbeltz beltzez, kurkumaz, kuminoz, piperrautsez eta oreganoz. Nahasi.

Zabaldu piper gorriak erditik. Kendu haziak eta bete kinoaren nahasketarekin. Sartu labean eta erre 20 minutuz 180 ºC-an.

Zer em ten dizu?

Plater osasungarriaren gomendioak betetzen ditu: osagaien erdia baino gehiago barazkiak dira, zati bat osoko zereala da eta bestea proteina osasungarria.

Ba al zenekien…?

Piper gorria C bitamina gehien duen elikagaietako dela? Horri esker, gure gorputzak hobeto xurgatzen du landare jatorriko burdina. Hori dela eta, kinoa eta piperra konbinatzea ezin hobea da.

#elikatupentsatzenduzuna

Freskoak

Frutak, barazkiak, haragiak, arrainak, ogia eta arrautzak. Naturalak, zaporetsuak eta jatorri onenetakoak. EROSKI Natur da gure produktu freskoen marka. Kalitate eta freskura baldintza zorrotzei jarraituz landuta daude produktu horiek, eta ingurunearekiko modu arduratsuan ekoitziak, jatorritik dendaraino.

OGI ONENAK

ZAPOREAGATIK. Lehengai eta gari irin aukera onenarekin, eta atseden egokia utzita. Ore harroa eta azal fina, gorritua eta kurruskaria.

ARDURAGATIK ETA

JATORRIAGATIK. Irinak lortzeko, zereal landaketetan nekazaritza jarduera errespetuzkoak erabiltzen dira eta gertuko hornitzaileengana jotzen da.

FRUTA ETA BARAZKI ONENAK

ZAPOREAGATIK. Heltze puntu egokienean bilduak, gutxieneko gozotasun balio batzuk eta kalibre optimoa aintzat hartuta.

ARDURAGATIK. Global G.A.P edo Ekoizpen Integratua ziurtagiriarekin. Ingurumenaren gaineko inpaktua ahalik eta gehien murriztuz eta ingurunearen garapena bultzatuz ekoitziak izan direla ziurtatzen du horrek.

JATORRIAGATIK. Ospe handiko barietateak, jatorri deitura eta adierazpen geografiko babestuak, hala nola Kanarietako Platanoa, Valentziako Zitrikoak, Jerte Bailarako pikotak eta abar.

HARAGIRIK ONENAK

ZAPOREAGATIK: kalitatea, zaporea eta samurtasuna. Elikadura, arraza eta hazkuntza baldintza onenak.

JATORRIAGATIK: ospe handieneko jatorria duten haragiak, hala nola Aragoiko Ternasco AGB NATUR arkumea, EROSKI Natur Duroc txerria eta EAEko, Balearretako eta Kataluniako tokiko txekorra. Eta, gainera, Nafarroako, Galiziako eta Kantabriako Adierazpen Geografiko Babestua zigiluaren bermearekin.

ARDURAGATIK: hazkuntza tradizionala landa inguruneetan, ingurumena errespetatzen duten instalazioak eta Animalien Ongizatea bermatzen duen Welfair ziurtagiria gure oilasko, txerri, untxi, indioilar eta Aragoiko Ternasco haragietan. Ziurtagiri horrek bermatzen du animaliak ondo elikatuta daudela, leku egokietan bizi direla, eta haien osasun egoera eta portaera ona dela.

ARRAIN ONENAK

ZAPOREAGATIK: freskura eta jatorria dira bereizgarri nagusiak.

ARDURAGATIK: arrantza jasangarriaren MSC Zigilu Urdinaren ziurtagiria dute gure arrainek. EROSKI NATUR lupia, izokina, arrano-berrugeta eta haztegiko beste arrain batzuk ere badituzu eskueran, Global G.A.P. ziurtagiriarekin. Zigilu horrek bermatzen du arrainak kalitate kontrol zorrotzekin haziak izan direla eta ingurumenarekin eta arrainen ongizatearekin modu arduratsuan jokatuz.

ESPAINIAN LEHEN SUPERMERKATUA IZAN

GINEN MSC ZIURTAGIRIA LORTZEN, ETA, HORRI ESKER, MSC ZIGILU URDINA DUTEN PRODUKTUAK MERKATURATU DITZAKEGU.

ARRAUTZA ONENAK

ZAPOREAGATIK: baserriko oilaskoak, erdia (%50) gutxienez zerealez elikatuak (artoa, garia eta garagarra).

ARDURAGATIK: oilaskoak aske mugi daitezke etxaldeetan, eta aire librera atera daitezke.

BITAMINA +

Zitrikoen garaia da. Laranjak, mandarinak, arabisagarrak, limoiak... puntu-puntuan daude. Zukutsuak, zapore eta gozotasun punturik onenean eta gorputzak urte garai honetan behar dituen bitamina eta mineralekin.

ZAPORE PAREGABEA

EROSKI Natur laranjak, mandarinak eta limoiak Valentziako Erkidegotik eta Murtziatik datoz. Neguko denboraldian unerik onenean bilduak izan dira, eta zapore orekatua eta usain bizia dute. Gainera, GGN ziurtagiria dute, eta horrek laborantza arduratsua eta segurua bermatzen du. Gogoko dugu soltean erostea!

Erabili birrindura, honako hauek nahi badituzu:

Zapore bizia

Zukuak azidotasuna eta gozotasuna ematen ditu, eta birrindurak, aldiz, zapore purua kontzentratzen du, eta horrek nabarmendu egiten ditu plater gozoak nahiz gaziak.

Usain zoragarria

Fruta hauen azala birrintzean askatzen diren oinarrizko olioei esker, usain freskoa sortzen da, eta horrek hobetu egiten ditu errezetak.

Aukera ugari

Gozoak egiteko (bizkotxoak, magdalenak), plater gazietarako (marinatuak, saltsak, entsaladak) eta edariak prestatzeko (cocktailak, infusioak).

#elikatupentsatzenduzuna

LARANJA ERTAIN BATEKIN

ASKI DA EGUNEAN

GOMENDATZEN DEN C BITAMINA GUZTIA (%100)

HARTZEKO: EGUNEAN

60 MG HELDU BATEN KASUAN.

AUKERAK BETI PREZIO ONEAN

Negu honetan, gozatu laranja eta mandarinen zaporeaz, beti prezio onean. Mandarinek ezaugarri nabarmen hauek dituzte: mami gozoa eta zukutsua, azidotasun ukitu orekatua eta erraz zuritzen den azala. Aldiz, laranjak nahiago badituzu, zapore bizi eta zukutsuagoa dutelako, aukeratu mahaikoen edo zukukoen artean. Zitrikoak soltean edo hainbat kilotako sareetan aurkituko dituzu. Freskura eta kalitatea eskura!

BALEARRAK

TOKIAN TOKIKO ZAPOREA

Beti prezio onak ona rezioak

Balearretako gure dendetan, uhartean bertan ekoitzitako laranjak, mandarinak eta limoiak aurkituko dituzu, EROSKIk eta tokiko agintariek haien laborantza sustatzeko eta merkaturatzea bermatzeko hitzartutako konpromisoari esker. Uharteko zapore autentikoen aldeko apustua.

LARANJA ETA MUGURDI GOMINOLAK

ZAILTASUNA: 1 / DENBORA: 60’

ERRAZIOAK: 40 GOMINOLA (10 PERTSONA)

2 koilarakada agar-agar

30 ml ur

120 g mugurdi

120 ml laranja zuku

40 g agabe ziropa

Koilarakada 1/2 limoi zuku

1. Birrindu mugurdiak eta iragazi purea haziak kentzeko.

2. Zukutu laranjak 120 ml zuku atera arte.

3. Diluitu agar-agarra uretan. Berotu segundo batzuk, irakitera iritsi gabe. Banatu nahasketaren erdia laranja zukuan eta beste erdia mugurdi purean.

4. Gehitu 20 g agabe ziropa nahasketa bakoitzari. Mugurdi pureari gehitu limoi zukuaren koilarakada erdi. Ondo nahasi.

5. Bete gominolen moldeak bi nahasketekin eta sartu hozkailuan, solidotu arte.

Ohar os sungarri k

Esperimentatu beste fruta zuku eta pure batzuekin, zapore desberdinak sortzeko.

Aldian behin gozatzeko aukera osasungarria eta gozo-gozoa.

Gozatu eta ikasi familian #elikatupentsatzenduzuna

%100 bertako esnea

Nire lurreko produktuak dituztelako

“Abeltzain naizen aldetik, supermerkatu batean gehien balioesten dudana hurbileko produktuen alde apustu egitea da, eta gure produktuak jende gehiagorengana eramateko aukera ematea. Alde horretatik, EROSKI beti egon da gure ondoan, ekoizle txikien eta kontsumitzaileen arteko lotura sustatuz. Bertakoarekiko duen konpromisoak hazten laguntzen digu, eta, horrez gain, egiten dugunaren kalitatea eta hemen lan egiten dugunon ahalegina jartzen ditu balioan”.

Nuria Ranero, Karrantza bailarako abeltzaina

Gure ustez ona delako hemengoa izatea, gure EROSKI

UHT esnea %100 bertakoa da Galizian, Nafarroan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Katalunian.

Zuregandik hurbil jaso eta ontziratutako esnea, tokiko 300 abeltzainek baino gehiagok zaindutako behietatik datorrena. Zuri kalitate eta zapore oneneko esnea eskaintzeko ari dira lanean abeltzain horiek, animalien ongizatea eta ingurunea errespetatuz. Hala, bertako produktu freskoekiko duen konpromisoa sendotzen du EROSKIk, lagundu egiten die ekoizleei eta elikadura osasungarria sustatzen du.

Eta orain, esne fresko pasteurizatua ere bai, %100 bertakoa EAEn eta Galizian.

Nuria Ranero eta beste hogeita hamar bat familia abeltzain Karrantza Bailara ENSko kide dira, eta EROSKI kooperatiba horrekin lankidetzan ari da 2016tik, esnea Euskal Autonomia Erkidegoko familiei eramateko.

EROSKIrekin eta Karrantza Bailararen arteko akordio horrek ziurtatzen du esneak Esneki Jasangarriaren zigilua duela, eta erosleak km 0 esnea erosten duela, kalitatezkoa, bailara horretako larreetan bazkatzen diren behien esnea. Gainera, udalerrian bertan ontziratzen da esnea, jetzitako egun berean, eta, horri esker, freskotasun, nutrizio propietate eta zapore natural osoari eusten zaio.

Abeltzainei egonkortasun ekonomikoa eta bidezko prezioa bermatzen die akordio horrek, eta, haien ustiategiei eta lur hauetan sakon sustraitutako bizimoduari eusteko aukera ematen die.

1,56€

ERRAZIOAK

Hutsik egiten ez duten

errezetak

Txerri azpizuna esne

eran

4 40’

• 600 g txerri azpizun, pieza bakarrekoa

• 1,250 l esne (osoa)

• 2 baratxuri atal

• 75 g tipula

• 15 ml oliba olio birjina estra

• Gatza, piperbeltz beltza eta arrosa

• Hosto bat ereinotz eta erromero

Jarri labea berotzen 190 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola.

Eman gatza eta piperbeltza azpizunari. Erantsi koilarakada erdi oliba olio zartagin batean eta gorritu alde guztietatik.

Gorde geroko.

Zartagin garbi batean (laberako egokia izan dadila), erantsi koilarakada erdi oliba olio eta guritu baratxuriak eta tipula, azken hori xehe-xehe moztuta. Prest dagoenean, gorritzera iritsi gabe, erantsi esnea, hosto bat ereinotz eta adartxo bat erromero. Utzi kozinatzen 15 minutuz su ertainean, mantsomantso agortzen joan dadin.

Jarri zartaginean lehen gorde dugun azpizuna eta sartu labean 15-20 minutuz, lodieraren arabera.

Atera labetik, kendu azpizuna zartaginetik eta gorde berotan. Kendu ereinotz eta erromero hostoak ere eta birrindu saltsa. Beharrezkoa balitz, utzi saltsa pittin bat agortu dadin guk nahi dugun testura lortu arte.

Moztu azpizuna xerra lodietan, estali zerbitzatzeko erretilua saltsarekin eta erantsi haragia.

Gehitu piperbeltz arrosa (ale batzuk) eta erromeroa (hosto batzuk), eta erbitzatu berehala.

Zer em ten dizu?

Neurrian jateko platera da, haragi gorria baita, nahiz eta azpizuna izan gantz gutxien duen zatietako bat. Kalitate handiko proteina ematen du, baina baita gantza eta gantz azido saturatuak ere, nahiz eta erdiak esnetik datozen.

Erraz prestatzekoa izateaz gain, nutrizio kalitate onekoa ere bada. Oroitu beharrekoa da, dena den, aukerarik onena platerak berduraz laguntzea dela beti.

#elikatupentsatzenduzuna

OSPATU SAGARDO

DENBORALDIA EROSKI

SELEQTIAREKIN

Urtarrilaren erdi aldera, Euskal Herrian sagardo denboraldia ospatzen da, Txotx! oihu ezagunarekin. Tradizio horrek gure sustraiekin eta gure bertako produktuen aberastasunarekin lotzen gaitu. EROSKIn, Euskal Sagardoa Jatorri Deitura duen benetako euskal sagardoa dastatzera gonbidatzen zaitugu. Gure EROSKI SELEQTIA markarekin merkaturatzen dugu sagardo hori. Astigarragako Zelaia sagardotegiak eginiko sagardoa da, eta, beraz, hurbiltasunarekiko dugun konpromisoaren adibide garbia, Gipuzkoako familia sagardotegi historiko bat baita Zelaia. Sagarrak tokiko ekoizle txikietatik datoz, heltze puntu egokienean bilduak eta bereiziak, ekoizle horiekin egiten den zuzeneko lanari esker. Birrindu eta zanpatu ondoren, sagar horien muztioak hartzidura prozesu zorrotza igarotzen du, eta gutxienez lau hilabete egoten da atsedenean betiko kupeletan, puntu-puntuan egon arte. Emaitza: fruta zapore orekatuko sagardoa, gorputz arinekoa, freskagarria eta gazitasun doia duena, gehiegizkoa izan gabe sagardoaren berezko freskotasuna nabarmentzen duena.

Produktu hau kalitatearen eta zaporearen bermea da, baita tokiko nekazariekiko arduraren eta haiei emandako babesaren erakusle ere. Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak, Hazi Fundazioak ikuskaturik, gure ekoizleen eta paisaien benetakotasuna eta haien biziraupena bermatzen du.

Oihana Gaincerain da Zelaia sagardotegiaren arduraduna, ahizpekin batera.

IBARRAKO

PIPARRAK, BIZITASUN

BERDINGABEA

EROSKI SELEQTIA piperren atzean Ibarrako (Gipuzkoa) Zubelzu Piparrak familia enpresa dago. Herri inguruko baratzeetan lan egiten du enpresa horrek, Euskal Autonomia Erkidegoan gehien estimatzen den barazkietako bat ekoizteko. Bikainak dira edozein modutara: gordinik eta bere horretan, oliba olio txorrotada txiki batekin eta EROSKI ezkata gatzarekin, gilda modura prestatuta olibekin eta antxoekin...

BENETAKO ZAPOREA DUEN SALDA

Gorputza goxatzeko zer hoberik salda bero bat baino, eta are gehiago etxean egindakoa bezalakoa bada. EROSKI SELEQTIA haragi salda eta baserriko oilaskoaren salda Elorrioko (Bizkaia) Delikatetxe kooperatiba txikiak prestatzen ditu, eta horretarako, inguruko baratzeetako barazkiak eta Euskolabel zigiluarekin aske hazitako baserriko oilaskoak erabiltzen ditu, edota ekoizpen ekologiko oilaskoak bestela, arrautzak jartzeari utzi diotelako merkaturatzen ez direnak. Hala, bertatik bertarako osagai horiek zapore handia ematen diote saldari.

EROSKI SELEQTIA saldaren eta oilasko saldaren sekretuak

Errezetak HEMENGO PRODUKTUEKIN

Galizia itsasora begiratzen duen lurraldea da. Hango uren tenperaturari, mantenugaien oparotasunari eta kostalde harritsuari esker, itsaski eta arrain barietate handia dago. Arrain horietako bat da muxar handia. Ezin hobea da parrillan eta labean prestatzeko. Hemen duzu Basque Culinary Centerrek prestatutako errezeta fin eta harrigarria, zentzumen guztiei atsegin emateko.

Muxar handia galiziar erara

61 h

• 1 kg muxar handi

• 3 patata

• 200 g tipula

• 200 g piper gorri

• 200 g piper berde

• 1 g gatz

• 35 ml OOBE

• 3 baratxuri buru

• Ereinotz hosto bat

• 15 g piperrauts

Garbitu eta zuritu berdurak.

Ebaki patatak xerra ertainetan, baratxuria zerrendatan eta tipula

Zer em ten dizu?

eta piperrak juliana eran.

Labeko erretiluaren oinarrian, jarri patatak eta berdurak, ereinotz hostoa eta ondu gatzez eta piperrez nahieran. Gehitu OOBE txorrotada bat.

Kozinatu 20-25 minutu inguru 180 ºC-an.

Ondu muxar handia gatzez, piperbeltzez eta piperrautsez, eta ipini berdurak gainean. Kozinatu beste 15-20 minutu.

Arrain erdi-koipetsu bat da, eta 4 eta 5 gramo gantz artean ematen dizu 100 gramoko, gantz asegabea eta omega 3 gantz-azidoetan aberatsa gehienbat. Gainera, arrain guztiek bezala, kalitate oneko proteinak, B12 bitamina, D bitamina, selenioa, fosforoa, iodoa eta abar ere ematen dizu. Osagarriak karbono hidratoak eta zuntza gehitzen ditu. Piperren artean, gorriak batez ere C bitamina eta karotenoak ditu.

MUXAR HANDIA

Oso estimatua da haren haragi zuri zukutsuagatik, testura irmo eta zapore leunagatik. Muxar handia irailetik urtarrilera bitarte egoten da unerik onenean. Arrain erdi-koipetsua izanik, proteina eta omega 3 gantz azidoen iturri oso ona da.

1,46€

ERRAZIOAK
BCCk diseinatutako errezetak

Valentziako Albuferako Parke

Naturalean landatzen da arroz hau eta eskuz biltzen da ingurunea errespetatzen duten teknikak erabiliz. Hala, EROSKiko

Valentzia JD arroza ezaguna da zaporeak xurgatzeko duen gaitasunagatik eta testura paregabeagatik, eta ezin hobea da paellak prestatzeko. Tokiko jatorriak eta laborantza metodo jasangarriek bermatzen dute.

TOKIKO EROSKI PRODUKTU

EROSKIren kontserbako muskuiluak

%100 Galiziako itsasadarretako bateetan hazitakoak dira; han heltzen dira eta iristen dira nutrizio maila onenera. Horrek produktuaren zapore eta kalitate paregabea bermatzen du.

LODOSAKO PIKILLO PIPERRAK

Nafarroako Lodosa

eskualdekoa da jatorriz

EROSKI SELEQTIA Jatorri

Deitura duen Pikillo Piperra, eta haren zapore leun, gozo eta zertxobait ketuak egiten du hain berezi. Basque Culinary Centerreko adituek probatutako produktua da.

Santoñan eginak eta ontziratuak dira antxoa hauek, hango kontserba tradizio zabalari jarraituz. Basque Culinary Centerreko adituek probatutakoak dira, eta Arrantza Jasangarri Ziurtatuaren MSC Zigilu Urdina dute.

VALENTZIAKO ARROZA GALIZIAKO MUSKUILUA
KANTAURIKO ANTXOA

ALCARRIAKO EZTIA

Guadalajarako La Alcarria eskualdetik dator Jatorri Deiturako ezti hau. Haren lore zaporea da eztiaren bereizgarri nagusia, eskualdeko bertako loreen eta erlezaintza jardun tradizionalen emaitza. Basque Culinary Centerreko adituek probatutako produktua da.

NAFARROAKO ZAINZURIA

Nafarroako Zainzuria Adierazpen Geografiko Babestua dute (AGB), eta lur horretako baratzeetatik datoz. Hango klima eta lurra bereziak eta egokiak dira zainzuriak hazteko, eta horri esker, produktuak testura samurra eta zapore delikatua ditu, oso bertakoa.

GAZTAK

TOKIKO GAZTEN BARIETATE HANDIA

DUGU GURE EROSKI MARKAREN

BARNEAN. GAZTANDEGI TXIKIEK ERREZETA

TRADIZIONALEI JARRAITUZ EGINDAKO

GAZTAK DIRA, INGURUNE BAKOITZEKO

BENETAKO ZAPOREA DUTENAK.

ZURE INGURUNE HURBILENEKO ONENETAN ONENA

Arduragatik

“EROSKIn gehien gustatzen zaidana da erosketa arduratsuagoa egiten laguntzen didala, besteekiko aldea ezartzen duten ekintza txikien bidez. Ekintza horietako batzuk dira, adibidez, ontzietan plastikoak murriztea edo kontsumitzeko data hurbil duten elikagaietan prezioak beheratzea, janaririk ez alferrik galtzeko. Horrelako neurrien bidez, aurrezteaz gain, nire aletxoa jartzen ari naizela sentitzen dut”.

Valeria Ominetti, Bermeoko (Bizkaia) Askatasun Bidea kaleko EROSKI Cityko langilea

EZAGUTZEN DITUZU GURE MARKA ARDURATSUENAK?

Beherapen kupoia aldizkari honetan
Kosmetika natural ziurtatua.

ARDURATSU IZATEAK ESAN NAHI DU

Janaria ez alferrik galtzea

Planifikatu ondo erosketa eta egin zerrenda bat. EROSKI app-ak aukera ematen dizu modu digitalean egiteko eta etorkizuneko erosketetarako gordetzeko. Era berean, aprobetxatu saltzeko epemugara iristear dauden produktuetan eskaintzen dizkizugun beherapenak, eta eman izena Too Good To Go app-ean, gure ezusteko pack-ak eskuratzeko.

Animaliak errespetatzea

WelfairTM zigiluak ziurtatzen du animalien ongizate estandarrak betetzen dituzten etxaldeetatik datozela produktuak.

Gure belle eta EROSKI markako eguzkitako kremen formulak iragazki sistema arduratsu bat du, ozeanoekin arduraz jokatzeko diseinatua, eguzkitako babesaren eraginkortasuna galdu gabe eta testura eta formatu desberdinak eskainiz. Gainera, egokiak dira beganoek erabiltzeko.

Tokiko produktuak eta garaian garaikoak erosteak onura besterik ez du sortzen. Keinu horren bidez, tokiko ekonomiari bultzada ematen diozu, murriztu egiten dituzu salgaien garraioan dauden distantziak, eta, ondorioz, baita horrek dakarren kutsadura ere. EROSKIn 2.000 ekoizle txiki baino gehiagorekin egiten dugu lan lankidetzan, tokiko 20.000 produktu baino gehiagoz eta zure inguruneko onenaz goza dezazun.

Basoak babestea

Aukeratu tiket digitala eta baztertu papera. Klik bakar batean kontsultatu eta deskargatu ahal izango dituzu zure erosketa tiket guztiak.

Aukeratu FSC® edo PEFC zigilua duten produktuak. Papera edo egurra iturri arduratsuetatik eta kontrolatuetatik datozela bermatzen dute zigilu horiek. Adibidez, EROSKI gamako komuneko edo sukaldeko papera eta bulegoko gure materiala.

Aukeratu palma koiperik gabeko produktuak edo jatorri jasangarri ziurtatua dutenak. 2021etik, EROSKI produktu bakar batek ere ez dauka palma koiperik.

Ozeanoak babestea
Zure karbono aztarna murriztea

PLASTIKO GUTXIAGO SORTZEA

2025EAN, %20 MURRIZTU NAHI DUGU

ERABILERA BAKARREKO PLASTIKO

TONEN ERABILERA, 2018AREKIN

ALDERATUTA. NOLA ARI GAREN

LORTZEN AZALDUKO DIZUEGU.

PLASTIKO GUTXIAGO

Gure ontzietako plastiko kantitatea murriztu dugu, produktuaren erabilgarritasuna eta kontserbazioa bermatuta.

KARTOI ZIURTATU GEHIAGO

Plastikoko ontzien ordez, beste material batzuk erabiltzen hasi gara: adibidez, jatorri berriztagarriko papera edo kartoia, FSC edo PEFC zigiluekin ziurtatuak.

POLTSA BERRERABILGARRIAK

Poltsa konpostagarriak eta berrerabilgarriak eskaintzen ditugu, errafiazkoak, oihalezkoak, FSC mistoa zigilua duten paperezkoak, edo soltean erosteko sare berrerabilgarriak... Horiek guztiak fabrikatzeko erabilitako plastikoak birziklatuak dira %55ean.

HOBE SOLTEAN

Gure fruta eta berduraren %60 ontziratu gabe saltzen da, eta arrandegietan, %85etik gora. Lekaleak eta fruitu lehorrak ere soltean eros ditzakezu gure denda askotan.

BAI MATERIAL BIRZIKLATUARI

Gure markako produktuetan material birziklatuen erabilera sustatzen dugu. Haragi eta arrain erretiluek plastiko birziklatua erabiltzen dute %80an, eta gure zabor poltsen gaman, %15 eta %100 artean da plastiko birziklatua.

ZIRKULARRAGOA

Berriro diseinatu ditugu gure ontziak, konpostagarriak izan daitezen. Horrek bermatu egiten du ontzien birziklatzea haien bizitza erabilgarria amaitutakoan. Adibidez, baratxuri ekologikoarena, konpost bihur daitekeen material konpostagarriz fabrikatua, edota tortillarena, aurreko erretilu beltzean beharrean erretilu gardenean ontziratua, kalitate handiagoko PET birziklatua eskuratu ahal izateko.

Beti prezio onak ona rezioak

Eltzekari salda

40’ +8 h beratzen 4

• Tipulin bat

• 2 patata

• 3 azenario

• 120 g zankarroi (behiarena)

• 160 g oilasko atzealde

• Txerri bizkarrezurraren hezur bat

• Urdaiazpiko hezur bat

• 320 g garbantzu

• 160 g fideo

Utzi garbantzuak beratzen gau osoan.

Zuritu patatak, tipulina eta azenarioa, eta ebaki zati handitan.

Jarri barazkiak eta haragia eltze batean, eta estali osorik urez. Egosi 2 orduz, eta kendu aparra tarteka.

Gehitu garbantzuak, eta egosi beste 30 minutuz.

Iragazi salda eta egin fideoak hor bertan.

Hautatu saldatik atera ditugun haragia eta barazkiak, eta bota hezurrak eta azal pusketak.

Atera fideodun salda platerera barazkiekin, haragiarekin eta garbantzuekin batera.

Zer em ten dizu?

Plater bakar hau bikaina da. Barazkiek eta lekaleek karbohidratoak ematen dituzte; haragiak eta garbantzuek, kalitate oneko proteinak, eta gainera, gantz pixka bat eta egunean hartu beharreko zuntz kantitatearen erdia. Baina ez hori bakarrik: askotariko bitamina eta mineral ugari ere ematen ditu.

Oharrak

Beti entzun izan dugu lekaleek ematen duten proteina ez dela osoa, baina gabantzuena eta sojarena badira.

#elikatupentsatzenduzuna

1,49€

ERRAZIOAK

BILATU OSAGAIAK EROSKIN
Beti prezio onak ona rezioak

Beti izan naizelako

“Oraindik gogoan dut EROSKI markako lehen produktuak atera zirenean. Ontzi zurietan eta beste marka batzuk baino

askoz merkeagoak. Are gehiago, gogoan dut produktu haien artean zeudela garbigarria, tomate frijitua, Maria gailetak eta olibak. Jende artean ez zegoen beste konturik: bazela garaia supermerkatu batek urratsa eman eta produktu merkeagoak ateratzeko! Eta, gainera, kalitate berekoak! Ulertzen dut ez dela erraza izango beti kontrakarrean joatea, baina nik bezala beste familia askok eskertu genuen eta eskertzen dugu. Gaur egun, beste supermerkatu batzuek bide horri jarraitu diote, baina nik

EROSKIri leial izaten jarraitzen dut, batez ere kalitateagatik eta bertako produktuengatik”.

Txaro Otaola, EROSKI clubeko bazkidea Bizkaian.

Gustuko duzu historia?

HARI HONEN BIDEZ, EROSKI MARKAKO PRODUKTUENA JAKINGO DUZU

Marka zuriko lehen sei produktuak merkaturatu genituen Espainian, marka nagusien kalitate berarekin, baina %30 merkeago.

Etiketetan estatuko lau hizkuntza ofizialak jaso genituen. Gure laborategia sortu genuen gure produktuen kalitatea kontrolatzeko eta bermatzeko. 200 erreferentzia izatera iritsi ginen.

GAZTELANIA

EUSKARA

GALIZIERA

KATALANA

Marka zuria bazarreko eta ehungintzako produktuetara eraman genuen. 800 erreferentziatik gora izatera iritsi ginen.

Gure marka zuriak EROSKI marka izena hartu zuen. Aitzindariak izan ginen CFC zuten espraiak gure produktuetatik kentzen, ozono geruza kontserbatzen laguntzeko.

Gure produktuen kalitatea bermatzen hasi ginen, fabrikatzaileen ziurtagirien bidez.

Nafarroa JDko zainzuria izan zen jatorri deiturako lehen produktua EROSKIn.

Genetikoki moldatutako organismoak kendu genituen gure produktuetatik.

EROSKI Natur produktuak merkaturatzen hasi ginen: goi-mailako eta kalitate handiko produktu freskoak, bai frutategian, bai harategian eta bai arrandegian. Jatorri onenarekin eta zapore arduratsuarekin.

Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federazioak (FACE) bere elikagaien zerrendan sartu zituen glutenik gabeko gure EROSKI produktuak.

Belle marka merkaturatu genuen, EROSKIn ez beste inon saltzen ez diren lurrindegiko produktuekin.

EROSKI basic merkaturatu genuen: ehunka produktu prezio eskuragarrian eta betiko kalitatearekin.

EROSKI SELEQTIAk lankidetzan dihardu Basque Culinary Centerrekin produktuak probatzeko.

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK)

Nutrizio semaforoa gehitu genuen gure produktuetan. Landare gantz partzialki hidrogenatuak kendu genituen. Eroski seleqtia merkaturatu genuen, kalitate handiko eta prezio oneko produktuekin.

Lehen supermerkatua izan ginen norberaren zaintzarako produktuetatik parabenoak erabat ezabatzen.

Aitzindariak gara gure arrandegietan MSC Zigilu Urdina duten produktuak eskaintzen; hala, itsasotik dendarainoko zaintza katea osatu dugu. EROSKI Natur MSC Skrei bakailaoa izan zen eraman zuen lehena.

Veggie lerroa merkaturatu genuen, aukera begetarianoekin eta beganoekin.

ERRAZIO BATEK DAUKA:

Produktu

ekologikoen

EROSKI

BIO marka merkaturatu genuen.

EROSKI Natur haragi zuriko produktuetan animalien ongizaterako Welfair™ ziurtagiria gehitu genuen, ongizate hori bermatzen dela egiaztatzeko.

Aurrendariak izan ginen

Nutri-Score etiketa ipintzen; nutrizio arloko informazio argia ematen du etiketa horrek, hobeto jaten laguntzeko.

Guztiz ezabatu genuen palma gantza gure markako produktuetan.

Gure markako haragi zuriaren %100ari ezarri genion Welfair™ ziurtagiria.

Aurrenekoak

izan ginen

Espainian Planet

Score ingurumen etiketa ezartzen; horren bidez, gure markako produktuetan jasangarritasunari buruzko informazioa ematen dugu.

Berriro diseinatu genituen marka zuriko 180 erreferentzia baino gehiago, birziklagarritasuna hobetzeko eta plastikoen erabilera ahalik eta gehien murrizteko.

EAEko eta Kataluniako haragiarekin landutako produktuen gama berri bat merkaturatu dugu.

Azken kontuak

LEUNGARRIAK

Eman zure arropa garbiei

zure gustuko usaina!

Zure arroparen usainak asko esaten du zutaz. Hori dela eta, EROSKIn berritu egin ditugu gure leungarriak, eta hobetutako sei usain merkaturatu ditugu. Izugarri gustatuko zaizkizu. Oinarrizko olio naturalak dituzte osagaien artean, eta usain gozoen teknologia berritzaile bat erabiltzen dute, zure emozioak pizteko. Horrela berresten dute eginiko azterketa neurologikoek. Gainera, formula beganoa dute, animaliak probarako erabili gabe osatua.

KOLONIA. Haur txikien unibertsora garraiatuko zaituen freskura.

URDINA. Lurrin freskoa eta indartsua, zure zentzumenak biziberritzeko.

TALKOA. Bioleta eta petalo zurien ñabardura finak eta banilla gozoaren ukitu bat.

LOREAK. Zentzumenentzako lurrina, loreen eta fruten ukituarekin.

TROPIC. Joera zirraragarriena, kolorez betetako kontrasteekin.

LAZTANAK. Leuntasun krematsua, zure larruazala eta arropa zaintzeko.

HORTZETAKO ARKUAK

Ahoko higienea zure eskura

Hortzak osasuntsu edukitzeko funtsezkoa da higiene egokia izatea. Hori dela eta, oso erabilgarri izango dituzu EROSKI hortzeko arku berriak, hortzen arteko tartea azkar eta erraz garbitzeko. Hortzen arteko tarte horretara erraz sartzeko diseinatuta daude, uneoro ahoko higiene eraginkorra mantentzeko. Pakete bakoitzean 30 unitate daude, zip itxitura duen poltsatxo praktiko batean. Eta barnean, zorro bat dator, poltsan, nezeserrean edo patrikan modu higienikoan eraman ahal izateko.

albisteak

EROSKI EGITEN DUGU

EROSKI CONSUMER

50 URTEAN

informazio argi

ETA ERABILGARRIA

EROSKIn mugarri nabarmen batekin esan diogu agur 2024ari: gure EROSKI Consumer aldizkariaren 50. urteurrena ospatu dugu. Mende erdia informazio argi eta egiazkoaren alde egiten eta kontsumitzaileen artean ohitura osasungarriak sustatzen.

Urteurren hau “ez da gure historia ospatzeko bakarrik, gure bilakaera eta EROSKI Consumer aldizkariak gaur egungo gizartean betetzen duen funtsezko zeregina nabarmentzeko ere bada; informazio zehatza eta zorrotza ematen dugu, mundu honetan desinformazioaren aurka borroka egitea etengabeko erronka baita”, azaldu zuen Rosa Carabelek, EROSKIko CEOak, Donostiako Kursaal

ere bertaratu ziren ekitaldira.

Jauregian antolatutako ekitaldian. EROSKIko bazkide kontsumitzaileak, laguntzaileak, langileak, erakundeetako ordezkariak eta adituak batuta, 500 lagun inguru bildu ziren bertan.

Aldizkaria aitzindaria da kontsumitzaileei informazioa eta formazioa ematen. Alde horretatik, hauek dira argitalpenaren bereizgarri nabarmenenak: independentzia editoriala, informazio argia eta zorrotza ematea, edukien erabilgarritasuna, irakurketa atsegina eta doan eskuratu ahal izatea. Horri esker, kontsumitzaileek erabaki kontzienteagoak, arduratsuagoak eta onuragarriagoak har ditzakete. 1998an Internetera jauzia eman zuenetik, edukiz betetako 30.000 orrialde baino gehiago

“Familia informatuak, hezitzaile konprometituak eta politika publikoak behar ditugu”

Alejandro Martinez Berriochoak, EROSKI Consumer aldizkariaren eta EROSKI Fundazioaren zuzendariak, egokiera baliatu zuen Lehen Hezkuntzako ikasleen elikadura ohiturei buruzko inkesta aurkezteko, eta, horren harira, hauxe nabarmendu zuen: “Guztiok egin behar dugu ahalegina elikadura osasungarria lortzeko. Informatuta dauden familiak behar ditugu, hezitzaile konprometituak eta politika publikoak, erraztasunak jarriko dituztenak ohitura osasungarriak haurtzarotik hartzeko”.

Ezker eskuin, Juan Luis Arsuaga, Alejandro Martinez Berriochoa, Leire Mugerza, Javier Hurtado Dominguez (Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua), Rosa Carabel, Aitor Arregi eta Ana Ibañez. Ekitaldiaren laburpena

ditu, aldizkari digital bat, profilak sare sozialetan eta webgune bat. Horri esker, urtean 70 milioi ikustaldi baino gehiago ditu, eta gaztelaniaz dauden kontsumoko webguneen artean munduko garrantzitsuenetako bat da. Ekitaldiak bat egin zuen EROSKI Consumer aldizkariaren izaera dibulgatzailearekin. Juan Luis Arsuaga paleoantropologoak elikaduraren historia berrikusi zuen. Ana Ibañez neurozientzialariak azaldu zuen elikadurak adimena ere elikatzen duela eta errendimendua hobetzen. Eta Getariako Elkano jatetxeko arduradunak, Aitor Arregik, bertako eta garaian garaiko produktuak kontsumitzearen garrantzia azpimarratu zuen. EROSKIren esentziaren oinarrizko zutabeak dira horiek guztiak.

Irakurri hemen inkestaren emaitzei buruzko analisia

Sortu zenetik hona EROSKIko presidente izandakoak

Markazaleaketaaurrezkizaleak.

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.