3 minute read

Bidaiak

Next Article
Zainzuri garaia da

Zainzuri garaia da

Maspalomasko urmaela eta dunak, San Bartolome de Tirajana

DENETIK DUEN OPORLEKU BAT

Sentsazioz beteriko paradisu paregabea, hurbila eta konfi antzazkoa, hegazkinez ordu gutxian iristeko modukoa, zeure burua mimatzeko, atseden hartzeko eta esperientzia ahaztezinak bizi izateko. Bertako klima epel etengabeak gonbita egiten du orduak aire zabalean pasatzera, eta lekuak mila aukera eskaintzen du turismo aktiborako, lasai egoteko eta Kanaria Handietan egin litezkeen plan guztiekin gozatzeko. Itsasoa eta mendiak, palmondo sailak eta antzinako pinudiak, munduan parerik ez duten paisaien konbinazioak eta adin guztietarako aisialdi eta jardueren eskaintza aurkituko duzu Atlantikoak bustitzen duen oasi honetan.

Opari bat zentzumenetarako

Kanaria Handiko natura amaigabearen opari dira hango leku ikusgarriak, zure oporrekin goza dezazun eta energiaz indarberritu zaitezen. Eguzkia hartuz egin dezakezu hango hondartza zoragarrietan edo barnealde ezezagun eta harrigarria zeharkatuz.

PAISAIA HARRIGARRIAK ETA ZERU BERDINGABEA

Murgildu zaitez Kanari Handiko hiri eta herrietan, eta ezagutu ezazu berezko izatea Uharteetako ohitura eta tradizioen bidez. Barneratu zaitez kontinente txiki honetan eta ikusi zer-nolako arrastoa utzi zuten antzinako gizon-emakumeek Risco Caído-ko Paisaia Kulturalean eta Kanaria Handiko Mendi Sakratuetan; aztarnategi arkeologikoa eta historiaurreko markagailu astronomikoa dituzu bertan, Gizateriaren Ondareak biak ere. Haiek egin zuten bezala, zuk ere izarrak behatzeko modua izango duzu estrategikoki kokaturik dagoen behatoki sarearen bidez. Konstelazioak zeure eskuekin ukitzeko aukera izango duzu ia, eta ez edozein lekutan gainera: Starlight Helmuga Turistiko gisa izendatua dago, gaueko zeruaren kalitate bikaina dela eta. Europako ikuspegirik garbienetakoa eskaintzen du, eta zeru australaren ia %80 ikusten da.

Los Azulejos, Mogan

ITSAS JARDUERAK

Uhartea inguratzen duen itsaso erraldoia ur bare eta epelekoa da, eta 60 kilometroko hondartzak aurkituko dituzu, urre koloreko harea fi na dutenak edo jatorri bolkanikoa duen harea iparraldean. Inguru aparta da itsas jarduerak egiteko, aisialdikoak bezala kirol arlokoak. Askotariko eskaintza dago: belaontziak, txangoak itsasontzian, zetazeoak ikusteko irteerak, surfa, itsasoko motorrak, parasailing eta urpekaritza, besteren artean.

PASEO BAT PASEO BAT ERDIGUNE ERDIGUNE HISTORIKOAN

Gorde itzazu egun batzuk hiriburua ere ezagutzeko, Las Palmas, hiri dinamiko eta bizia, non mendeetako historiaren aztarnak ikusiko dituzun Veguetako hirigune historikoan, etxe kolonialekin eta hiru kontinentetako kulturen fusioarekin. ONDAREA ETA GASTRONOMIA

Turismoari loturiko instalazio eta azpiegitura bikainen osagarri, azpimarratzekoak dira bertako historia, ondarea, gastronomia berezi eta oparoa, tokiko produktuetan oinarritua, eta kanariarren izaera abegikorra. Ez gelditu uhartearen barnealdea ezagutu gabe, hango muinoak eta bioaniztasuna, aberastasun natural berezia, horrexegatik izendatu zuen-eta Unescok Biosferaren Erreserba.

Itzuli egingo dizugu

%5

zure EROSKI club txartelean (1)

EROSKI Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan

(1) Kanaria Handietarako erreserba 2022ko maiatzean eginez gero eta egonaldiak 2022ko urriaren 31 bitartekoak izanez gero. Gestio tasetan eta kuotetan izan ezik. Ikusi hemen: www.viajeseroski.es/contacto/

Milaka kilo elkartasun

Beste behin, Zampakilos Solidarios ekimena egin da Elikagai Bankuen alde Asturiasen, Gaztela eta Leonen eta Galizian ditugun dendetan, eta arrakasta handia izan du. Martxoaren 11 eta 12 artean, bezeroek 65.000 tona produktu eta 22.500 euro eman dituzue, eta Asturiasko, Gaztela eta Leongo (Leon, Palentzia eta Ponferrada) eta Galiziako (Ourense, Lugo, Vigo eta Rias Altas) Elikagai Bankuetara bidaliko ditugu.

Gainerako lurraldeetan ditugun saltokietan, maiatzaren 2tik 7ra egingo dugu Kilo Operazioa, hori ere Elikagai Bankuen alde. Maiatzeko horretan, bezeroek diru ekarpena egiteko aukera izango duzue ordainlekutik pasatzean, eta biltzen den guztia Elikagai Bankuetarako izango da, une horretan beharrezkoak iruditzen zaizkien produktuak erosteko.

Aurreko ekitaldietan bezala, EROSKIk kopuru gehigarri bat jarriko du kanpainan osotara bildu dena osatzeko.

Elikagai Bankuen alde egiten ditugun ekintzez gain (adibidez, Kilo Operazioa eta Bilketa handia), Zero Hondakin izeneko gure programarekin (5.600 tona 2021ean) elikagai freskoak eta ontziratuak ematen ditugu urte osoan, iraungitze-data hurbil dutenak baina guztiz seguruak direnak jateko; era horretan, saihestu egiten da elikagaiak alferrik galtzea.

Deskargatu ezazu doan

Hemen dituzu aurrezki-kupoi pertsonalizatuak!

Aktibatu itzazu EROSKI aplikazioan klik bat eginda. Zure EROSKI club txartelari atxikita egongo dira, eta automatikoki trukatuko dizkizugu zure erosketa ordaintzen duzunean.

This article is from: