bidaiak Maspalomasko urmaela eta dunak, San Bartolome de Tirajana
DENETIK DUEN OPORLEKU BAT Sentsazioz beteriko paradisu paregabea, hurbila eta konfiantzazkoa, hegazkinez ordu gutxian iristeko modukoa, zeure burua mimatzeko, atseden hartzeko eta esperientzia ahaztezinak bizi izateko. Bertako klima epel etengabeak gonbita egiten du orduak aire zabalean pasatzera, eta lekuak mila aukera eskaintzen du turismo aktiborako, lasai egoteko eta Kanaria Handietan egin litezkeen plan guztiekin gozatzeko. Itsasoa eta mendiak, palmondo sailak eta antzinako pinudiak, munduan parerik ez duten paisaien konbinazioak eta adin guztietarako aisialdi eta jardueren eskaintza aurkituko duzu Atlantikoak bustitzen duen oasi honetan.
Opari bat zentzumenetarako Kanaria Handiko natura amaigabearen opari dira hango leku ikusgarriak, zure oporrekin goza dezazun eta energiaz indarberritu zaitezen. Eguzkia hartuz egin dezakezu hango hondartza zoragarrietan edo barnealde ezezagun eta harrigarria zeharkatuz.
Los Azulejos, Mogan
PAISAIA HARRIGARRIAK ETA ZERU BERDINGABEA Murgildu zaitez Kanari Handiko hiri eta herrietan, eta ezagutu ezazu berezko izatea Uharteetako ohitura eta tradizioen bidez. Barneratu zaitez kontinente txiki honetan eta ikusi zer-nolako arrastoa utzi zuten antzinako gizon-emakumeek Risco Caído-ko Paisaia Kulturalean eta Kanaria Handiko Mendi Sakratuetan; aztarnategi arkeologikoa eta historiaurreko markagailu astronomikoa dituzu bertan, Gizateriaren Ondareak
biak ere. Haiek egin zuten bezala, zuk ere izarrak behatzeko modua izango duzu estrategikoki kokaturik dagoen behatoki sarearen bidez. Konstelazioak zeure eskuekin ukitzeko aukera izango duzu ia, eta ez edozein lekutan gainera: Starlight Helmuga Turistiko gisa izendatua dago, gaueko zeruaren kalitate bikaina dela eta. Europako ikuspegirik garbienetakoa eskaintzen du, eta zeru australaren ia %80 ikusten da.
44
44-45 Viajes_EUS.indd 48
12/4/22 21:46