13 minute read
Tokiko esnekiak
by eroski
Tradizioa eta kalitatea
Zure lurreko jogurten, postre tradizionalen eta gazta tipikoen atzean familia txikiak daude, eta arretaz eta mimoz lantzen dituzte egunero kalitate handiko produktuak, lehengairik onena erabilita eta betiko errezetei jarraituta.
Abeltzainen, gaztagileen eta esneki ekoizleen eguneroko lanak lagundu egiten du inguru hurbileko ekonomia, kultura eta paisaia. Etxalde, gaztandegi eta lantegi txiki horiek ezinbestekoak dira inguru jasangarri bat izan dezagun.
Horien inguruan hainbat lanpostu sortzen da, zuzenekoak eta zeharkakoak. Ustiategiko abeltzainak eta langileak, esne gordina bildu eta ontziratze plantara eramaten duten garraiolariak, plantako langileak, albaitaritza zerbitzuetakoak, makinak konpontzen dituzten lantegietakoak, pentsu ekoizleak...
EROSKIn konpromisoa hartu dugu lan hori guztia babesteko eta nekazaritzako elikagai industriaren alde egiteko guk dakigun modurik onenean.
EKOIZLEAK BABESTU
Gure harreman komertziala egokitu egiten da enpresa txiki eta ekoizle horien beharrizanetara, eta lagundu egiten dugu profesionalizazio planak sustatzen, euren jarduera ekonomikoa jasangarria izan dadin etorkizunean ere.
Bermatu egiten dugu artisau erako produktu horiek lekua izango dutela gure dendetan, gehiago edo gutxiago saldu.
EROSKItik uztartu egiten ditugu tradizioa eta berrikuntza, eta tokiko hornitzaileekin lankidetzan, barietate berriak bilatzen ditugu, ontzi berriak eta baita elaborazio modu berriak ere, betiere bere horretan errespetatzen ditugula produktu horien bereizgarri diren balioak.
Urtez urte handitu egiten dugu hurbileko produktuen eskaintza, gure dendetako elikagaiak gero eta gehiago izan daitezen tokikoak.
Ikus ezazu zer-nolako historiak dauden gure gazten, jogurten... atzean.
ARAGOI
Familiako enpresa txiki bat da Villa Villera, eta esnekiak egiten ditu Sieso de Huesca herrian. Duela 50 urte baino gehiago sortu zen, esne behien etxalde gisa. Familiako tradizio luzeari jarraituz, 90eko urteetan esnekiak egiteari ekin zioten etxaldeko behien esnearekin: gazta onduak, freskoak, gaztanbera, jogurtak eta postreak. Produktu horiek aitortza handia jaso dute bai Aragoin eta bai handik kanpo ere, eta horren erakusgarri da World Cheese Awards sarietan egin dituzten lorpenak: hiru urre eta bi zilar 2016-2017ko ekitaldietan.
Artisau erako ekoizpen prozesuak erabiltzen dituzte, eta kalitateari ematen diote beti lehentasuna; hori dela eta, esne naturala da haien lehengai nagusia, inolako gehigarririk gabea. Gainera, kontrolatu egiten dute ekoizpen ziklo guztia, abereen hazkundea, jezteko prozesua, elaborazioa eta banaketa, zeina 100 kilometroko erradiora mugatzen den. Villa Villera produktuak artisau eran egiten dituzte, beren behien esne naturalarekin.
BALEARRAK
Coinga, Menorcako zapore paregabea
Abeltzain kooperatiba gisa sortu zen Coinga, 1966. urtean, Menorcan. Abeltzainak eta ekoizleak elkartu ziren, esne sektorearen iraunkortasuna bultzatzeko. Sortu zenetik, Coinga eta Menorcako uhartea elkarren eskutik joan dira, eta Mahón gazta bihurtu dute beren ikur: berdinik ez duen produktua da, estu-estu lotua uharteko ezaugarri geoklimatikoei, zeina Biosferaren Erreserba izendatu duen Unescok.
Hezetasuna, tenperatura eta Mediterraneo itsasotik datorren haizea funtsezkoak dira; haize horrek gatza itsasten du larreetan, eta gazta egiteko tradizio antzinakoari esker, errezeta paregabea osatzen dute, Jatorri Izen Babestuaren bidez egiaztatzen dena 1985. urteaz geroztik.
Kooperatibako kide guztiek mimoz zaintzen dute elaborazio prozesuko pauso bakoitza. Egunero biltzen dute esnea uharte guztiko etxaldeetatik, eta esne fresko hori erabiltzen dute ontziratzeko eta gaztak egiteko biltzen duten egun berean.
ZAPORE BERDINGABEA
Menorcako esnearen eta gaztaren zaporeak ez du parekorik, eta, horregatik, Coinga erdiondua zortzi aldiz sailkatu izan dute munduko gaztarik onenen artean. Gainera, Mahón gaztarik moldakorrena da. Ezin hobea pintxoak prestatzeko, gratinatzeko, ogi txigortuarekin eta tomatearekin jateko edo Balearretako txigorki berezian jartzeko sobrasada beroaren gainean. Goxo-goxoa egoten da beti.
Gazta onduak ere hainbat sari irabazi du nazioartean. 180 eta 240 egun artean egiten ditu ontzen, zapore sendoa izaten du eta lurrin handia. Bikaina da aperitibo edo postre gisa hartzeko, fruitu lehorrekin edo frutarekin lagunduta. Ezinbestekoa gazta sorta batekin taula bat prestatzeko.
Coinga etxeko produktu guztiek Welfair™ Europako ziurtagiria daukate, Animalien Ongizateari buruzkoa, eta egiaztatu egiten du jardunbide egokiak erabiltzen dituztela ustiategietan eta konpromisoz jokatzen dutela landa eremuarekin, ingurumenaren jasangarritasunarekin eta produktuen kalitatearekin.
Coingako Mahón gaztak egiteko erabiltzen duten esnea egunero biltzen dute Menorcan.
GALIZIA
Kalekói, zero kilometroko jogurtak egiteko artea
Tribu zelten omenez hartu dute izen hori, Kalekói, K.a-ko 1800. urtean lur haietan bizi izan ziren eta. Familiako enpresa txiki bat da, eta jogurtak egiten ditu. Orain dela bost urte sortu ziren, eta dagoeneko leku bat egin du merkatuan artisau eran eta kalitate handiz egiten duten ekoizpenari esker.
Lalin herrian dute egoitza (Pontevedra), Galiziaren bihotzean, eta orain dela bost urte ekin zioten bideari Kalekóirekin, beren bizitza aldatzeko erabakia hartuta. Susana Aguiar da sustatzaileetako bat, industria ingeniaria bera, eta Alex Moure bestea, elektronikako ingeniaria. Jogurtak egiteko abenturan barneratzea erabaki zuten, Susanaren gurasoen etxaldean lortzen zuten esneari balio emateko. Geroxeago jogurt frutadunak egiten hasi ziren beirazko potoetan, marrubiarekin, sagarrarekin eta laranjarekin.
Kalekói jogurtak krematsuak eta naturalak dira, bizi guztiko zapore berezi horrekin. Horixe da marka horren esentzia, jatorrira itzultzea eta behiek betidanik ekoitzi duten esneaz baliatzea.
Beren behiek ematen duten lehengaia darabilte, beren lantegian eraldatzen dute, eta horixe da Kalekóiren apustua landa eremuko ekonomia babesteko eta ekoizpen ziklo itxiaren alde egiteko. Horrekin, kontrolatu egiten dute behien elikadura eta esnea eraldatzeko prozesua, eta jogurt zaporetsuak eta kalitatezkoak lortzen dituzte, urte osoan zapore berdina izaten dutenak.
Familiako enpresa txiki hori gurasoen ganadutegiarekin hasi zen, eta gaur egun hazten eta landa eremu hartako ekonomia laguntzen ari da. Lanpostuak sortzen ditu inguru hartako herri txikietan, eta behien bazka eta jogurtak egiteko fruta ere inguruan erosten dute. Kalekói produktu sortan, badira jogurt naturalak, frutadunak, kefi rra eta esnea.
NAFARROA
Ultzama, ibarrean sortzen diren postreak
Ultzamako ibarrean sortu zen Ultzama Postreak, Ziganda eta Galain familien eskutik, 1996an. Ardien zainketa tradizionalean oinarritzen dira eta artisau erako produktu autoktonoak eta kalitatezkoak ekoiztea da haien espezialitatea. Artzain familia batetik datoz, eta ibarrarekin sentitzen duten atxikimendua da haien nortasun ikurra.
ESNEAREN SEKRETUA
Garai batean, ardiak jetzi eta urki egurrez egindako ontzi batean biltzen zuten (kaikua). Esnea egosteko, esne harriak erabiltzen zituzten: esnetan sartu eta errearen lurrin eta zapore berezi hori ematen zioten (kizkilurrina). Tradizio horrekin jarraitzeko, Ultzama Postreen ardi esnea kizkilurrin horrekin heldu da, etxean egiten duzun mamiak zapore hori bera eduki dezan.
Ardi esne freskoan dago Ultzama Postreen sekretua. Beren artaldea dute, aire zabalean bazkatzen da eta egunean bitan jezten dute. Beren instalazioetan %100 ardi esnea ekoizten dute, pasteurizatua, homogeneizatua eta esnekiak ere bai, jakina: mamia, jogurta, izozkia eta gazta.
ARTISAU ERAKO MAMIA
Lehengai onenari, ardi esneari alegia, probetxurik onena ateratzen diotela eta teknologiarik aurreratuenak erabilita, Ultzama Postreek esneki sorta ugaria ekoizten dute, kalitate gorenekoak.
Postre nagusia eta adierazgarriena artisau erako mamia da, ibarreko ardi esnearekin egina %100, non animaliak modu naturalean elikatzen diren. Errezeta tradizionalarekin egiten dute, ez dezan galdu artisau erako berezko ukitu eta zapore hori. Postre erraza, gustagarria, leuna eta krematsua da.
Ardi latxak aire zabalean bazkatzen dira Ultzamako ibarrean (Nafarroa), modu naturalean, eta horrexegatik da esnea hain bikaina.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA
Goenaga, bizitza bera bezain naturala
Pokopandegi baserria Donostian dago, leku berezi eta pribilegiatuan. Landa eremuan bizi dira Goenagatarrak, baina Gipuzkoako hiriburuko hondartzetatik kilometro gutxira.
Familia hori esnea ekoizten aritzen zen 1983. urtea arte, eta orduan erabaki zuten jogurtak egiten hastea etxeko esnearekin. Garbi zuten ideia: hurbileko produktu bat eskaintzea, naturala eta konfi antzazkoa. Horretarako, kontrolatu egiten dute prozesu guztia: behien hazkuntza, elikadura, jezteko prozesua eta, jakina, jogurten elaborazioa.
Balio hori eransten die Goenaga familiak bere produktuei, prozesu guztia kontrolatzeak ematen duen konfi antza, hasi behiak baserrian bazkatzen diren unetik eta jogurtak gure dendetara iristen diren arte.
KALITATEA LEHENETSI KANTITATEAREN GAINETIK
Pokopandegi baserriko bertako esnearekin egiten dituzte jogurtak. Esne hori bildu eta 24 ordu igaro baino lehen eraldatzen dute, inolako gehigarririk gabe, esne pasteurizatuarekin bakarrik.
Behi guztiak Brown Swiss arrazakoak dira, ospe handikoak eta kalitate bikaineko esnea ematen dutenak; izan ere, balio proteiko handia izaten du, eta bereziki A2 proteina nabarmentzen da, zeinari esker hobeto digeritzen diren esnea eta jogurta. Hortik datorkio bere leloa: More than Milk (Esnea baino gehiago).
Azienda, gainera, bazkalekuetan bizi da, beti egin izan duen bezala, eta familian etengabe zaintzen dute haien ongizatea eta elikadura, esnearen kalitateari ematen baitiote garrantzia, eta ez kantitateari.
Emaitza ere halakoxea lortzen dute: berezko gozotasuna izaten du jogurtak, inolako gehigarririk erantsi gabe, eta bere horretan jan dezakezu, batere azukrerik bota gabe. Huts-hutsik jan daiteke edo zerbaitekin lagunduta -fruta freskoa, fruitu lehorrak, marmelada... -, jogurtari zure ukitua emanda eta irudimena aske utzita.
Baserriko bertako esnearekin egiten dituzte Goenaga jogurtak, behiak jetzi eta 24 ordu igaro baino lehen.
Idiazabal gaztaz egindako ‘crackers’-ak sesamoarekin
• 75 g gari irin (osokoa) • 70 g garbantzu irin • Gatza, koilarakadatxo baten laurdena • Gozogintzako legamia, koilarakadatxo erdia • 85 ml ur epel • 40 ml oliba olio birjina estra • 3 koilarakada sesamo hazi (beltza) • 30 g Idiazabal gazta
NOLA PRESTATU. Jarri labea berotzen 205 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola.
Birrindu gazta eta gorde geroko.
Ontzi batean, nahasi irinak, legamia, sesamoa eta gazta.
Nahasi ura eta olioa beste ontzi batean.
Egin hutsune bat osagai lehorren erdian eta erantsi ura eta olioa, eta nahasi ongi ore homogeneo bat lortu arte.
Zabaldu irin pittin bat mahaiaren gainean eta, arrabola baten laguntzaz (hori ere irineztatuta), zabaldu orea ahalik eta fi nena, 3-4 mm-ko lodiera duela. Mozteko gailuarekin (hori ere irineztatua), moztu gailetak eta jarri erretilu batean, aurrez labeko paperez estalita.
Elkartu sobera gelditu den orea, zabaldu berriz eta moztu.
Egin zulo txiki batzuk zotz batekin orea apaintzeko.
Sartu gailetak labean 10-12 minutuz. Harrotu egin beharko dute zertxobait eta gorri kolore arina hartu. Atera labetik eta utzi hozten sareta baten gainean.
Kurruskatsu iraun dezaten, lata hermetiko batean gorde ditzakezu. Hozkailuan ere fresko irauten dute.
OHAR DIETETIKOA Gaileta gazi hauek aukera ona dira aperitibo gisa hartzeko zabalduta jateko elikagai osasungarri batekin: humusa,
Errazioak: 4
Zailtasuna Denbora
60’
guakamolea edo tapenadea. Kanapeak egiteko oinarri gisa ere erabil daiteke. Idiazabal gaztak ukitu oso zaporetsua ematen die.
Nutrizio arloko ezaugarriak. Osoko gari irina eta garbantzuen irina erabiltzen denez, mantenugai askotarikoak ematen ditu eta kopuru handiagoan. Irin fi nduarekin alderatuta, hiru halako izaten du zuntza osokoak, berdin burdina, potasioa eta fosforoa, eta bost halako E bitamina, magnesioa, slenioa eta zinka. Garbantzuen irina, lekale batetik datorrenez, oso interesgarria da nutrizioaren ikuspegitik.
Gaileta horiek, gainera, nutrizio dentsitate handia dute eta energia dezente ematen dute; hori dela eta, ongi neurtu behar da errazioa.
Egokia da. Dieta laktobegetarianoetarako.
0,30€
ERRAZIOAK
NUTRI-SCORE
A B CC D E
ERRAZIO BATEK DAUKA:
KCAL 263
%13
GANTZA 15,58g
%22
GANTZ SATURATUAK 3,82g
%19
AZUKREAK 1,23g
%1
GATZA 0,33g
%6
Hutsik egiten ez duten errezetak
Nueces de California
5 ARRAZOI KALIFORNIAKO INTXAURRAK SARTZEKO ZURE EGUNEROKO DIETAN
1. Onurak osasunerako. Intxaurrek era askotako mantenugaiak izaten dituzte, eta omega-3a kopuru aipagarrietan ematen duten fruitu lehor bakarrak dira (2,7 gramo 30 gramo bakoitzeko).
Europako Batasunak aitortu egiten du propietate osasungarriak dituela eta baieztatzen duenez, “egunean intxaur eskutada bat jateak hobetu egiten du odol-hodien elastikotasuna”. 2. Moldakorrak. Zapore leuna dute, eta edozein platerekin erabil daitezke testura eta ukitu krematsua emateko. Berdin funtzionatzen dute errezeta gozoetan eta gazietan! 3. Glutenik gabeak. Ez daukate ez glutenik, ez sodiorik, ez haragirik eta ez kolesterolik, eta horregatik, oso erabilgarriak dira jende askorentzat kozinatu behar duzunean. 4. Landare jatorriko proteinak. Intxaurrekin konbinatzen direnean, landare jatorriko elikagaietan oinarritzen diren errezetak oso onuragarriak izan daitezke, haragi platerkada bat bezainbeste, landare jatorriko elikagaietan oinarritzen diren jakiek zuntz gehiago izaten baitute. 5. Oso goxoak daude! Gorde itzazu hozkailuan/izozkailuan freskotasuna mantendu dezaten. PATATA TORTILLA GAZTA ETA INTXAURREKIN
OSAGAIAK 3 patata ertain, tipula erdia, olioa, 30 g intxaur (Kaliforniakoak), 4 arrautza, 30 g roquefort gazta, 30 g gorgonzola gazta, gatza
NOLA PRESTATU. 1. Zuritu eta moztu patatak eta tipula. Sartu mikrouhinerako egokia den ontzi batean oliba olio pittin batekin. Kozinatu potentzia gorenean 5-10 minutuz. 2. Jarri patatak olioa duen zartagin batean. Erantsi gaztak eta intxaurrak. 3. Bota arrautza irabiatua, eta zabaldu ongi alde guztietara. 4. Zertxobait mamitu denean, eman buelta tortillari. Zerbitzatu plater batean eta jateko prest egongo da.
Bila itzazu Kaliforniako intxaur onenak produktu hauetan
GLUTENIK GABEA
SODIORIK GABEA
Hemen aurkituko duzu errezeta osasungarri gehiago: www.nuecesdecalifornia.com
1,65€
ERRAZIOAK
Txerri azpizuna esne eran
• 600 g txerri azpizun, pieza bakarrekoa • 1,250 l esne (osoa) • 2 baratxuri atal • 75 g tipula • 15 ml oliba olio birjina estra • Gatza, piperbeltz beltza eta arrosa • Hosto bat ereinotz eta erromero
NOLA PRESTATU. Jarri labea berotzen 190 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen diola.
Eman gatza eta piperbeltza azpizunari. Erantsi koilarakada erdi oliba olio zartagin batean eta gorritu alde guztietatik. Gorde geroko.
Zartagin garbi batean (laberako egokia izan dadila), erantsi koilarakada erdi oliba olio eta guritu baratxuriak eta tipula, azken hori xehe-xehe moztuta. Prest dagoenean, gorritzera iritsi gabe, erantsi esnea, hosto bat ereinotz eta adartxo bat erromero. Utzi kozinatzen 15 minutuz su ertainean, mantso-mantso agortzen joan dadin.
Jarri zartaginean lehen gorde dugun azpizuna eta sartu labean 15-20 minutuz, lodieraren arabera.
Atera labetik, kendu azpizuna zartaginetik eta gorde berotan. Kendu ereinotz eta erromero hostoak ere eta birrindu saltsa. Beharrezkoa balitz, utzi saltsa pittin bat agortu dadin guk nahi dugun testura lortu arte.
Moztu azpizuna xerra lodietan, estali zerbitzatzeko erretilua saltsarekin eta erantsi haragia.
Eho piperbeltz beltza (pittin bat), piperbeltz arrosa (ale batzuk) eta erromeroa (hosto batzuk), eta erbitzatu berehala. Hutsik egiten ez duten errezetak
Errazioak: 4
Zailtasuna Denbora
40’
NUTRI-SCORE
OHAR DIETEKIKOA
Neurrian jateko platera da, haragi gorria baita, nahiz eta azpizuna izan gantz gutxien duen zatietako bat. Kalitate handiko proteina ematen du, baina baita gantza eta gantz azido saturatuak ere, nahiz eta erdiak esnetik datozen. Erraz prestatzekoa izateaz gain, nutrizio kalitate onekoa ere bada. Oroitu beharrekoa da, dena den, aukerarik onena platerak berduraz laguntzea dela beti.
A B C D E
KCAL 369
%18
ERRAZIO BATEK DAUKA:
GANTZA 18,62g
%27
GANTZ SATURATUAK 8,15g
%41
AZUKREAK 11,36g
%13
GATZA 0,71g
%12
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
Ba al zenekien...? Esnearen gantza ez da arrisku faktore bat bihotz-hodietako gaitzetarako; hain zuzen, esneak duen gantz azidoetako batek nolabaiteko babesa ere ematen duela dirudi, esneak dituen beste osagai batzuek bezala.