EROSKI_MAYO_2022_EUSKERA

Page 10

hilabete honetan

TOKIKO ESNEKIAK

Tradizioa eta kalitatea Zure lurreko jogurten, postre tradizionalen eta gazta tipikoen atzean familia txikiak daude, eta arretaz eta mimoz lantzen dituzte egunero kalitate handiko produktuak, lehengairik onena erabilita eta betiko errezetei jarraituta.

A

beltzainen, gaztagileen eta esneki ekoizleen eguneroko lanak lagundu egiten du inguru hurbileko ekonomia, kultura eta paisaia. Etxalde, gaztandegi eta lantegi txiki horiek ezinbestekoak dira inguru jasangarri bat izan dezagun. Horien inguruan hainbat lanpostu sortzen da, zuzenekoak eta zeharkakoak. Ustiategiko abeltzainak eta langileak, esne gordina bildu eta ontziratze plantara eramaten duten garraiolariak, plantako langileak, albaitaritza zerbitzuetakoak, makinak konpontzen dituzten lantegietakoak, pentsu ekoizleak...

EROSKIn konpromisoa hartu dugu lan hori guztia babesteko eta nekazaritzako elikagai industriaren alde egiteko guk dakigun modurik onenean.

EKOIZLEAK BABESTU Gure harreman komertziala egokitu egiten da enpresa txiki eta ekoizle horien beharrizanetara, eta lagundu egiten dugu profesionalizazio planak sustatzen, euren jarduera ekonomikoa jasangarria izan dadin etorkizunean ere. Bermatu egiten dugu artisau erako produktu horiek lekua izango dutela gure dendetan, gehiago edo gutxiago saldu.

EROSKItik uztartu egiten ditugu tradizioa eta berrikuntza, eta tokiko hornitzaileekin lankidetzan, barietate berriak bilatzen ditugu, ontzi berriak eta baita elaborazio modu berriak ere, betiere bere horretan errespetatzen ditugula produktu horien bereizgarri diren balioak. Urtez urte handitu egiten dugu hurbileko produktuen eskaintza, gure dendetako elikagaiak gero eta gehiago izan daitezen tokikoak.

Ikus ezazu zer-nolako historiak dauden gure gazten, jogurten... atzean.

10

10-12_14_6_18 Local_EUS.indd 42

12/4/22 22:30


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.