4 minute read

Edergintza udazkenerako erritualak.

Next Article
Bidaiak

Bidaiak

edergintza

Edergintzako erritualekin, ekin UDAZKENARI

Urteko garai honek bere errutinak izaten ditu edergintzari eta osasunari loturik, eta bizi estiloak ere moldatu egiten ditugu. Ohitura onei eta jarraibide osasungarriei leku bat egiteko garaia da eta larruazala eta ilea lehengoratzeko balioko duten zainketa eta edergintza errutinak kontuan hartzekoa. Udan agian lehortu, itzali eta ahuldu egin izango zaizkigu eguzkiaren, itsasoko uraren, kloroaren eta hezetasun handiagoren eraginez, eta agian guk ere baztertuxe utzi ditugu ohiko tratamenduak.

BABES, INDAR ETA NUTRIZIO GEHIGARRIA

REVLON

Magic Flash Uretan garbitzea eskatzen ez duen tratamendua, 10 onura ematen dituena 1ean, ezin hobea uda ondoren zure ilea lehengoratzeko. Biziberritu eta hidratatu egiten du, moldatu eta korapiloak askatu, sendotu, kizkurrak kontrolatu, termikoki babestu 180 ºC-raino, lagundu egiten du muturrak ez daitezen ireki, kolorea babestu, leuntasuna eman eta errazago erabiltzeko moduan uzten du. Egokia da ile mota guztietarako, eta ile hezean eta lehorrean erabil daiteke. Berehalako emaitza. L’OREAL ELVIVE

Olio bikain unibertsala Olio honek berehala eraldatzen du ilea eta ikusgarri uzten du, distiratsuago eta leunago. 6 lore zoragarrirekin aberastua dago, eta testura arina eta ezgantzatsua dauka. Uretan garbitu beharrik ez dago, eta egokia da ile mota guztietarako.

PANTENE PRO-V

Olioa arganarekin Emaiozu bizi berria zure ileari tanta bakar batekin. Pro-V mantenugai multzoak, E bitaminak eta argan olioak sakon elikatzen dute ilea, eta leundu egiten dute berehala eta distira nabarmendu. Testura arina dauka, ez-itsaskorra, eta ez du trinkotzen.

u Ilea sendo eta osasuntsu

Uda ostean, normalena izaten da ileak zainketak behar izatea berriz sendotzeko, distiratsu egoteko eta elikatzeko. Muturrak irekitzea, itxura lakar eta hauskorra izatea edo buruko larruazala lehortzea ohiko arazoak izaten dira uda garaian, eta egoera okertu egiten da udazkenean. Erabili ezazu ilerako erritual egokia sendotasuna emateko, lehengoratzeko eta distiraz hornitzeko, zure ileak bizitasuna eta leuntasuna berreskura ditzan, eta erantsi ezazu tratamendu espezifi ko bat zainketa gehigarri bat izan dezan.

ILERIK EZ DADIN ERORI

PANTENE PRO-V

Xanpua, Hazkunde indartsua Konbinatu egiten ditu Pro-V zientziaren ahalmena, Konbinatu biotina eta banbua. Lagundu egiten du ile bio gutxiago eror dadin apurtzearen erruz. Olio mineralik eta koloragarririk gabea. Ontzia %100 birziklagarria da, eta plastiko birziklatua dauka %25.

ILEA LEHENGORATZEA UDAKO KALTEETATIK

GARNIER FRUCTIS

Xanpua, Agur kalteei Xanpu lehengoratzailea, amla eta keraphyll estraktuarekin aberastua; elikatu egiten du ilea, sakon lehengoratu eta berritu egiten du azpitik muturreraino. Konpondu egiten du zuntzaren gainazala eta bete egiten ditu kanpoko erasoek sortzen dituzten arrakalak. Maskara, Agur kalteei Elikatu egiten du ilea, sakon lehengoratu eta berritu egiten du azpitik muturreraino. Maskara sendogarri hau amla eta keraphyll estraktuarekin aberastua dago.

SYOSS SALONPLEX Xanpua eta egokitzailea Sakura lorearen formulak sakon lehengoratzen du ilea barnetik bertatik eta nabarmen murrizten du ileen haustura; osasuntsu eta sendo uzten du, ileapaindegitik atera berritan bezala.

edergintza

Indarberritu zure larruazala

Luzaroago iraun dezan beltzaranduta, larruazala hidrataturik edukitzea da gakoa. Horretarako, erabil itzazu osagai lehengoratzaileak eta elikagarriak dituzten produktuak, argitasuna indartzen dutenak. Erantsi zure aurpegiko errutinari beste zerbait gehiago maskara bat emanez edo kapsula kontzentratuekin. Zure larruazala hidrataturik mantentzeaz gain, zahartze goiztiarraren aurka borrokatzen ariko zara.

OLAY

Collagen Peptide 24 Hobetu egiten du larruazalaren hesi hidratatzailea eta sendo eta distiratsu egon dadila lortzen du 14 egunean, kolageno peptidoekin egindako formula sendoa baitu, zeinak larruazaleko 10 geruza ere zeharkatzen dituzten larruazala leunagoa egon dadin eta eraberrituta.

OLAY

Retinol 24 Gaueko krema honek berehala hidratatzen, leuntzen eta argitzen du larruazala eta murriztu egiten ditu hazpegietako marrak 14 gautan. Gainera, bere formula berritzaileari esker, zeinak niazinamida darabilen, larruazal distiratsuarekin esna zaitezela lortzen du.

GARNIER SKINACTIVE

Hydra Bomb maskara Ehun hidratatzailea duten maskarak, azido hialuronikoarekin, larruazala indarberritzeko. Serum hidratatzailearen fl asko baten baliokidearekin aberastuta daude. DIADERMINE

Flash Effect kapsulak LIFT+ teknologiarekin, bizkortu egiten dute larruazaleko kolageno ekoizpena eta berregin egiten dute haren egitura. Emaitzak? Larruazal irmo eta leuna lortzen da berehala, neke zantzuak murriztu egiten dira eta itxura nabarmen biziberritua hartzen du, ukitu zetatsuarekin.

edergintza

Jarraitu ezazu fotobabes bat erabiltzen

Nahiz eta orain ez zaren jartzen zuzenean eguzkia hartzera, udazkenean ere handia izan daiteke eguzki erradiazioa, eta ezinbestekoa da eguzki babesak erabiltzen jarraitzea fotozahartzeari aurrea hartzeko eta tonu erregular bat lortzeko.

BELLE&SUN BB SUN Krema koloreduna da, bereziki egokia larruazal argietarako edo eguzkiarekiko sentibera direnetarako. Pigmentu sorta hautatu bat dauka, eta bateratu egiten du tonua, lausotu egiten ditu inperfekzioak eta handitu egiten du argitasuna; horri esker, lagundu egiten du begi-zuloak neutralizatzen eta larruazal sentiberen gorriuneak disimulatzen.

Eguzkitarako jariakina FPS 50+ Krema hau bereziki egokia da aurpegia eta paparra babesteko. Sensitive lerrokoa da, hipoalergenikoa eta ez dauka lurrinik. hipo

belle saileko gainerako belle produktuak bezala, p eguzkitako kremak arabenorik gabe formulatuta daude, eta test dermatologikoekin frogatuta. belle&SUN sailak baditu eguzki kremak aurpegirako, eta horien formula bereziki egina dago aurpegiko larruazalerako. Lagundu egiten du zimurrik eta orbanik ez dadin agertu, eta ‘oil free’ erako produktua da.

Gel gardena FPS 50 belle&SUN familiak era askotako testurak ditu, adibidez gel garden hau; azkar xurgatzen da, eta sentipen beluskara uzten du larruazalean.

This article is from: