9 minute read
Elikadura Eskola: hemen da
OHITURA OSASUNGARRIETAN HEZIZ haurtzaro guztian
Haurrei dieta orekatua egiten erakustea funtsezkoa da haien bilakaerarako. EROSKIn hainbat ekintza egiten dugu elikadura osasungarria sustatzeko, adibidez Elikadura Eskola eta Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programa, zeina zabaldu egin den 3 urtetik 12ra, eta hainbat berrikuntzarekin dator gainera.
Gizentasuna bidea egiten ari da, bereziki haurtzaroan. Horrelaxe baieztatu dute Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta ikerketa zientifi koek, besteak beste Aladino Ikerketak (Espainiako Osasun, Kontsumo eta Ongizate Ministerioak egina da) eta Espainiako Herritarren Nutrizio eta Elikadura Ohituren Azterketak (EROSKI Fundazioak sustatu du).
EROSKItik, prebentzio lana egiten ari gara haurren gizentasunarekin, elikadura orekatua sustatuz eta bizi ohitura osasungarrietan heziz. 2013 urteaz geroztik, Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programa lantzen ari gara ikastetxeetan, Hazteko energia ekimenaren barrenean.
3 URTETIK 12RA
Heziketa programa hori doakoa da, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendurik dago. Helburua da haurrek ikas dezatela zein garrantzitsua den modu orekatuan elikatzea, jarduera fi sikoa egitea eta ingurumena zaintzea.
1,5 milioi ikaslek baino gehiagok parte hartu dute Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programan, eta helburua da bi milioi haurrengana eta haien familietara iristea 2025erako.
Hazteko energia ekimeneko materiala pedagogo adituek eta dietista-nutrizionistek sortu dute heziketa etapa bakoitzeko curriculumaren helburuak betetzeko helburuz, baliagarria izan dadin ikasleen oinarrizko konpetentziak sendotzeko.
Kaixo! Loy dut izena, Lehen Hezkuntzako 2. mailara noa. Asko gustatzen zaizkit landareak eta gure planeta zaintzea . Kunek berri bat du! Tix dut izena,7 urte x ditut eta asko gustatzen zait kirola egitea eta denetarik jatea .
Kunekberri batdu!
Kaixo! Loy dut izena, Lehen Hezkuntzako 2. mailara noa. Asko gustatzen zaizkit landareak eta k gure planeta zaintzea . Edda dut izena. Kaixo! Denok gela berera goaz eta beti elkarri laguntzen diogu ditugun zalantzekin. Eddadut izena.Kaixo! Denok gela berera goaz eta beti elkarri laguntzen dioguditugun zalantzekin. Kun dut izena, eta asko gustatzen zait nire lagunekin gauza berriak ikastea . Kundut izena,eta asko gustatzen zait nire lagunekin gauza berriak ikastea .
Poz handia eman dit zure osaba-izeben etxaldera gonbidatu izanak, Tix. Benetan? Arrautzak ere badituzue? Aizu, nora goaz orain?Izugarri! Gaur tortilla goxogoxoa egingo dugu!Nola ez, ba! Atsegin al duzu baserrira etortzea? Oiloen arrautzak biltzera. X ARRAUTZA GOXO-GOXOA! 11. ZBK
Egizu denen bilduma! O GO G O-G X OX -GO O-GOXOA XO 1 DOSIERRA- TIX, LOY, EDDA ETA KUN EZAGUTZEN DITUT! datu goaz segin al duzu baserrira etortzea? arrautzak
Arrautzak dituzue? ? ez, ba! Gaur tortilla goxogoxoa egingo dugu!
3
7 8 5 4 6 1 2 911 10 12
13
32 31 30 14
17 7 16 6 16 1 15 18 18 1 19 19
2 20 20 0
21 21 22 22 23 23
29 28
27 26 25 5 25 2 24 4 24
29
2
Jolas interaktiboa ktib
Tix eta Loy-ren misioa betetzeko, online jolas egin beharko dute (Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitzera egokitua dago). Ikasleak animatu egiten ditu ohartu daitezen zein diren gako nagusiak nork bere osasuna eta planetarena zaintzeko, zenbait erronka dibertigarri gaindituz. Ikasleek oso ongi pasatuko dute galdera bidezko jolasekin ikasiz, adibidez Elikaduraren erruletarekin eta Bide osasungarriarekin. Eta errezeta bat nola egin ere ikasiko dute, zer behar duten ikusi eta kozinatu egingo dute!
Ikasteko lekurik onenak familia eta eskola direnez, oso erraz erabiltzen diren materialak sortu ditugu, jolas interaktibo, bideo eta tailerrekin, elkarrekin egitea dibertigarriagoa izan dadin. Edukia egokitu egin da adin bakoitzera, eta badago Haur Hezkuntzako ikasleentzako materiala (3-6 urte) eta badago Lehen Hezkuntzako ikasleek erabiltzekoa ere (6-8 urte eta 8-12).
Programan hainbat gai lantzen dira: elikagaien jatorria, elikagai eta mantenugai multzoak, tokiko eta sasoiko produktuak, jasangarritasuna eta kontsumo arduratsua, nutrizio arloko etiketa, ohitura osasungarriak (jarduera fi sikoa, higienea, hidratazioa).
Neska-mutilek modu dibertigarrian ikasten dute metodologia berritzaile bati esker, non konbinatu egiten diren teoria eta jolasak, komikiak eta hizkuntzazko komunikazioa sustatzen duten jarduerak, konpetentzia sozial, zibiko eta digitalak sustatzen dituztenak eta baita haurren ekimena eta espiritu ekintzailea ere.
Zalantzaren bat izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan. Pozik erantzungo dizugu. Helbide elektronikoa:
info@escueladealimentacion.es
Telafonoa:664 613 353, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 15:00etara.
Gehiago jakin nahi?
Sar zaitez webgunean:
WWW.ESCUELADEALIMENTACION.ES
ANIMATU EZAZU ZURE IKASTETXEA PARTE HARTZERA!
1Ikastetxea gure webgunean sartzen da.
2‘Erregistratu’ atalean, parte hartuko duten ikasgelen zerrenda ematen du.
3Saioa hastean, proiektuko materialak eskuratzen dira.
4Ikastetxearen eskura egongo dira heziketa baliabide interaktibo guztiak ikasleek Tix, Loy, Edda eta Kun pertsonaien jolasekin goza dezaten.
TRESNA BAT HAURTZAROA OSASUNGARRIAGOA IZAN DADIN
Haurren gizentasuna osasun arazo handia da gure gizartean, eta jarraipena egitea funtsezkoa da neska-mutilek etorkizun osasungarriagoa eduki dezaten. EROSKI Fundazioan tresna fi dagarri bat sortu dugu ikastetxeek eta gizarte osoak erabili ahal izateko: Haurren gehiegizko pisu eta gizentasun tasaren adierazle dinamikoa.
Gaur-gaurkoz, haurren gehiegizko pisua eta gizentasuna aztertzeko adierazlerik onartuena Aladino Azterketa da, Espainiako Kontsumo Ministerioak sustatua (Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentzia, AESAN), zeina 2011, 2013, 2015 eta 2019an egin baitzen. Baina ez dago tresnarik datuak ikastetxeka, herrika eta autonomia erkidegoka ematen dituenik, denboran mantendu denik eta osasun arazo larri horren jarraipena egiten duenik.
EROSKI Fundazioak Haurren gehiegizko pisu eta gizentasun tasaren adierazle dinamikoa sortu du, eta urtero neurketak egingo dizkio populazio berdinari; horrela, lagundu egingo du modu zehatzagoan jakiten zenbaterainoko arazoa den haurren gehiegizko pisua eta gizentasuna, eta zein neurritan izan diren eraginkorrak abian jarri diren neurriak eta zein den aurrerantzean jarraitu beharreko bidea.
25 IKASTETXETAKO 1.815 IKASLE
EROSKI Fundazioaren Adierazlea datuz hornitzeko lehen ekitaldian Lehen Hezkuntzako 1.815 ikaslek parte hartu dute, 6 eta 11 urte bitartekoak; bederatzi autonomia erkidegotako 25 ikastetxetakoak izan dira guztiak (Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Aragoi, Katalunia eta Balear uharteak). Ebaluazioa egiteko, irakasleek neurtu eta pisatu egin dituzte haurrak, Espainiako Populazioaren Nutrizio Azterketak (ENPE) erabili zuen metodologiarekin, hura ere EROSKI Fundazioak sustatua 2014-2015 urtean. Txostenean ageri denez, gehiegizko pisuaren tasa globala %22,31koa da eta gizentasunaren tasa globala %8,76koa, eta mutiletan oro har puntuazio zertxobait handiagoak ageri dira nesketan baino.
Adierazlearen bigarren neurraldia 2022ko bigarren seihilekoan egingo da, eta asmoa da autonomia erkidego guztietara zabaltzea.
NOLA FUNTZIONATZEN DU ADIERAZLEAK?
EROSKI Fundazioaren Heziketa Programan txertatua dago adierazlea (Lehen Hezkuntzako ikasleei eskaintzen zaie programa hori), eta horrek erraztu egiten du ikastetxeek parte hartzea.
Ikastetxeei aukera ematen die arazoaren kontzientzia har dezaten eta jarraipen tresna bat eduki dezaten nondik abiatzen diren jakiteko eta ikasleen ohitura osasungarriak hobetzeko bidean hartu diren neurrien eraginkortasuna egiaztatzeko.
1NEURKETAK EGITEA
Lehen Hezkuntzako ikasleei pisua, altuera eta aldakaren diametroa neurtuz lortzen dira datuak; neurketa horiek irakasleek egiten dituzte, adituek landu duten metodologia estandar batekin (2015ean ere metodologia hori erabili zen ENPE Azterketan).
2ERABATEKO PRIBATUTASUNA
Neurketak anonimoak dira. Elikadura Eskolaren webguneko atal pribatuan sartu (www.escueladealimentacion.es), han dauden fi txak bete eta guri helarazten dizkigute irakasleek.
3ANALISIA
Neurketa horietatik abiatuz, bi adierazle kalkulatzen ditugu, biak ere populazioaren azterketak egiteko erabiltzen direnak ospe handiko lanetan.
Lehenbizikoa Gorputz Masaren Indizea da (GMI), maiztasun handienarekin erabiltzen den adierazlea (lau taldetan sailkatzen ditu norbanakoak): pisu txikikoak, pisu normalekoak, gehiegizko pisua dutenak eta gizentasuna dutenak.
Bigarrena Gerrialdea-Taila Indizea da (GTI), sabelaldean metatu den gantzari buruzko informazioa ematen duena. Sabelaldeko gizentasunak izaten du lotura gehien bihotzhodietako patologiarekin.
4‘FEEDBACK’-A IKASTETXEEKIN
Ikastetxe bakoitzak txosten bat jasotzen du ikasleei egindako neurketen emaitzekin, eta alderaketa bat ere bai parte hartu duten gainerako ikastetxeekin.
Horrekin batean, jardunbide onak eta gomendioak helarazten dizkiete. Informazio horrek lagundu egin dezake egoeraren kontzientzia hartzen eta hobetzeko ekintzak ezartzen.
Gehiago jakin nahi adierazlearen inguruan?
Parte hartuko duten ikastetxeek informazio zehatza jasoko dute ikasleei neurketak egiteko. Prozedura erraza eta automatizatua da, eta EROSKI Fundazioaren laguntza jasoko dute une orotan.
Eduardo Cifrian, EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolako arduraduna
6 ERRAZIO / ZAILTASUNA 1 / 40 MIN Kalabaza ‘gnocchi’-akPESTOAREKIN hilabete honetan
‘GNOCCHI’-AK EGITEKO
500 g kalabaza 250 g irin Arrautza bat Gazta eta piperbeltz beltza
PESTOA EGITEKO
40 g albaka 30 g pinazi txigortu 60 ml oliba olio birjina estra 40 g gazta parmesano (birrindua) Gatza eta piperbeltza
BA AL ZENEKIEN…?
Gnocchi hitzak opila, pikorra edo pilotatxoa esan nahi du italieraz, eta pastari ematen zaion itxura adierazten du.
1. PAUSOA
Zuritu kalabaza, moztu eta kozinatu labean 200 ºC-an. Hoztu denean, birrindu eta nahasi irinarekin eta arrautzarekin ore homogeneo bat lortu arte.
Zabaldu irina mahai gainean eta egin zilindroak orearekin. Moztu gnocchiak eta egosi ur gainean gelditzen diren arte.
2. PAUSOA 3. PAUSOA
Birrindu pestoaren osagai guztiak elkarrekin, saltsa bat lortu arte.
4. PAUSOA
Zerbitzatu gnocchiak pestoarekin eta gazta parmesano birrinduarekin.
OHAR DIETETIKOA Gnocchiak Italiako pasta mota bat dira, patataz eta irinez eginak. Errezetaren bertsio honetan, sasoiko barazki bat erabili da patataren ordez: kalabaza. Ezin hobea da haurrek berdura jan dezaten eta sukaldean parte hartu eta gozatzen ikas dezaten.
NUTRI-SCORE
A
B C E
KCAL 483
%24
ERRAZIO BATEK DAUKA:
GANTZA 24,77g
%35
GANTZ SATURATUAK 4,77g
%24
AZUKREAK 4,34g
%5
GATZA 0,53g
%9