1 minute read

Aurrezki-kupoiak

PROIEKTU HAU BABESTU DUGU

ARTE ESZENIKOEN trukea Iparraldeko Bidean

Bigarren urtez jarraian, 2022an ere babestu egin nahi izan duzu arte eszenikoen trukea sustatzen duen Ipar Eszena Bidea. Babesle ofi zial gisa egin dugu laugarren ekitaldi honetan, eta horrela sendotu egin dugu lurraldeen arteko truke kulturala sustatzen duen ekimenarekin daukagun konpromisoa.

Ipar Eszena Bidea (IEB) truke kulturalerako proiektu bat da, eta Donejakue Bideen ibilbide historikoa hartzen du erreferentzia gisa, eta programazio eszeniko oparoa eskaintzen du.

Irribarreak hazi leloarekin, IEBk programazio berezia izango du heldu den urriaren 9a bitarte, eta 15 konpainiak parte hartuko dute, antzerkiaren, dantzaren eta zirku berriaren arlokoek, eta beren ikuskizunak eskainiko dituzte proiektuan parte hartzen ari diren 38 egoitzetan. Laugarren ekitaldi honek, gainera, berrikuntza garrantzitsuak dakartza. Besteak beste, sekula baino konpainia gehiagok parte hartuko dute (15ek guztira) emanaldien zirkuituan, eta nabarmentzekoa da, halaber, Arabak eta Nafarroak lehenbizikoz parte hartuko dutela. Era horretan, Iberiar penintsularen iparraldetik doan Donejakue Bidean hedatu eta zabaldu egingo da IEB.

PROGRAMAZIO ASKOTARIKOA

Arte eszenikoen ekoizleak biltzen dituzten elkarte profesional hauek sustatzen dute Ipar Eszena Bidea izeneko ekimena: Escena Galega (Galizia), EscenAsturias (Asturias), ACEPAE (Kantabria) eta Eskena (Euskal Autonomia Erkidegoa).

Horiek guztiak Ipar Eszena Bidea izeneko entitatean bildu dira, proiektu hori landu, kudeatu eta ekoizteko sortu duten erakundea. Helburua da Galiziako, Asturiasko, Kantabriako eta Euskal Herriko ekoizpen eszenikoak plazaratzea eta duen balioa ematea kultura, hizkuntza, formatu eta lengoaia aniztasunari.

This article is from: