2 minute read
Bidaiak
LANZAROTE
Aurreztu eta gozatu uharte desberdin batean
Sumendien uhartean ohartzen gara oraindik ere badirela lekuak auto ilararik gabe gidatzeko aukera ematen dutenak, zaratatik ihes egin eta leku liluragarriak eskaintzen dituztenak jende pilaketarik gabe. Eta erreserba egitean %5 itzuliko dizugunez, euroak metatuko dituzu zure txartelean hurrengo erosketak egiteko.
Geria BESTE MUNDU BATEKO PAISAIAK
Lanzarotek harritu egiten du bere paisaia ikusgarriekin, eta bat hautatzekotan, Timanfayako Parke Nazionaleko inguru bolkanikoa bereiziko genuke, naturak duen ahalmenaren adierazpen paregabea. Krater eta harri bihurturiko laba artean, egiazko astronautak bezala sentituko zarete. Montañas de Fuego direlakoen oinetan, Geria dago, mahastiz beteriko paisaia harrigarria, non eremu bolkaniko beltzean dauden zuloetan hazten diren zuhaitzak. Ingurua ezin hobea da mendi ibilaldiak egiteko, eta, horregatik, ez ahaztu maletan oinetako egokiak sartzea.
AMETSETAKO HONDARTZAK ETA D BITAMINA NAHIERAN
Lanzaroten gure zain daude harea zuri, urrekara eta beltza duten hondartzak, baina baita arrantzale herriak eta paseo luzeak ere itsasoaren ondoan. Batez besteko tenperatura 24 ºC-koa izaten da, eta urteko edozein sasoitan bainu bat hartzeko modua eskaintzen du horrek. Papagayoko kalak bisitatu eta ilunabar ahaztezin batekin gozatzea izan daiteke aukera bat, surf saio bat egitea Famarako olatuetan edo urpekaritza probatzea Puerto del Carmenen. Erabat deskonektatu nahi izanez gero, Graciosa uhartera itsasontziz joatea baino hoberik ez dago, asfaltorik gabeko leku bakarretakoa da-eta Europan.
Papagayoko hondartzak Graciosa
MERKATUAK ETA AZOKAK ARAKATUZ
Maite al dituzu tokiko produktuak? Hala bada, izugarri gustatuko zaizkizu Lanzaroteko azokak. Villa de Teguise-koa da ezagunena, eta igandero egiten da. Uharteko hiriburu zaharra, gainera, harlauzaz eginiko kaleekin eta jauregi kolonialekin, Espainiako herririk politenetakoa da.
PARADISUA OSO HURBIL DAGO EL PARAÍSO ESTÁ MUY CERCA Con varios vuelos directos a la semana desde la Península, será complicado encontrar excusas para no ir a Lanzarore. Ahora que va llegando el frío, ¿a quién no le apetece volver a disfrutar del sol y la playa? Lanzaroteko paisaiaren edertasun berezia beste inork baino hobeto ikusten jakin zuen hango artistarik ezagunenak, Cesar Manriquek. Haren maisulanik handiena Jameos del Agua delakoa izango da agian, hodi bolkaniko bat izan zenaren barnean eraikitako ametsezko lorategi bat. Hango galerietan paseatzea Lurraren barnealdera bidaiatzea bezala da. Nekazariaren Etxe-Museoa ere eraiki zuen, San Bartolomen, eta horrela omendu nahi izan zuen gizon eta emakume nekazarien ahalegina, zeinak tradizio aberatsa utzi duen bertako elikagai eta ardoetan. Itsaso eta lur zaporeko gastronomia ezagutzeko leku aparta da, herrixka zurien arkitektura tradizional ederrarekin gozatzen dugun bitartean. Ikustekoa da, halaber, Kaktusen Lorategia, Guatiza-n; harrobia izan zen bere garaian, eta Manriquek 5.000 kaktusen bizitoki bihurtu zuen, eta forma, neurri eta kolore guztietakoak ikus daitezke.
Penintsulatik zuzeneko hegaldi bat baino gehiago dago astero Lanzarotera joateko, eta zaila izango da horri muzin egiteko aitzakiak aurkitzea. Hotza gero eta gertuago dugun honetan, nork ez du nahi berriz eguzkiarekin eta hondartzarekin gozatu? ARTEA ETA NATURA BILTZEN DITUEN TOPAGUNEA
Itzuli egingo dizugu %5
zure EROSKI club txartelean (1)
EROSKI Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan
(1) Urriaren 1etik 31ra egindako erreserbetarako balio du, eta 2022ko abenduaren 31 bitartean bidaiatzeko. Gestio tasetan eta kuotetan izan ezik.