EROSKI_OCTUBRE_2022_EUSKERA

Page 44

www.eroski.es#812022ko Urria ONGI JAN ETA AURREZTU. EGIN LITEKE! Edergintza Udazkenari ekiteko erritualak Elikadura Eskola Ohitura osasungarrietan heztea EROSKI club Urrezko Txartela daukaten bazkideentzako aldizkaria Hilean aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko. Dendan nahiko ale izanez gero. 800 produktu baino gehiago preziorik onenean
10/8/2022 09:14:44 44 Bidaiak www.eroski.es 04 Zenbaki honetan. 06 Gure dendetako azken kontuak. 14 Egunero aurrezteko modu asko EROSKIrekin. 22 Elikadura Eskola: hemen da Hazteko energia heziketa programaren denboraldi berria. 28 Produktu ekologikoak. 32 Edergintza: udazkenerako erritualak. 38 Elkartasuna. 40 EROSKI club-en abantailak. 44 Bidaiak: Lanzarote. 47 Aurrezki-kupoiak. 50 Albisteak. 50 Albisteak 22 Elikadura Eskola 3 32 Edergintza 38 Elkartasuna 28 Produktu ekologikoak 2022ko urria Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan. aurkibidea

zenbaki honetan

Ohitura onak haurtzarotik bertatik

EROSKIn hainbat ekintza eta kanpaina egiten ditugu zuri zeregin horiek errazteko. Tailerrak, ikastaroak eta gomendioak eskaintzen ditugu besteren artean, elikadura orekatuagoa eta ohitura osasungarriak sustatu nahi ditugulako haurtzarotik bertatik.

Eta horren adibiderik onena gure Elikadura Eskola da; Lehen Hezkuntzako ikasleekin lantzen den ekimena da, eskola teorikoen eta tailer praktikoen bidez, non gai hauek lantzen diren besteak beste: elikadura orekatua, bizi ohitura osasungarriak, tokiko produktuak, munduko beste leku batzuetako dietak eta planetaren jasangarritasuna.

Ikasturteak bere bidea hartu duelarik, urria garai aproposa da neska-mutikoen artean ohitura onak sendotzeko. Oso garrantzitsua da etxean zer jaten den zaintzea, dieta orekatua egitea funtsezkoa baita haien garapena laguntzeko eta eskolan emaitza onak lortzeko. Baina are garrantzitsuagoa da ongi erakustea zein diren gakoak bizimodu aktiboagoa egiteko eta modu osasungarriagoan elikatzeko.

Horretaz gain, hilabete honetan lasaitasun uneak ere eskaini nahi dizkizugu eguneroko zereginetarako, era askotan aurreztu dezazun ‘Pilatu Aurrezkia’ kanpainarekin: produktuak preziorik onenean, sustapenak, eskaintzak eta abantailak bazkide izateagatik.

Zenbaki honetan hori guztia aurkituko duzu eta askoz gehiago ere bai (errezetak, merkaturatzeak, aholkuak eta aurrezki kupoiak) udazken honetan ez dezazun eduki ezeren faltarik.

ARGITARATZAILEA

ARGITALPENAREN

Itxaso Cuesta EROSKI club-eko arduraduna
4
editoriala
EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211
EGILEA Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104 Banaketaren kontrola: OJD Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 16 - 1. solairua. 28020 Madril. Tel. +911 21 38 38 Lege gordailua: BI-222-2015 Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.

Hasieratik

Gaur

Haurren

Elikadura arloko segurtasunaren alde inplikatzea

Elikadura orekatua

Nutrizio arloko premia

Kontsumo arduratsua egiten laguntzea

Tokian tokiko produktu gehiago eskaintzea

Ongi eta prezio onean jateko erraztasunak jartzea

Argitasunez eta

jardutea

Langile garen aldetik geure burua zaintzea

Bizimodu osasungarriagoa bultzatzea

5 1
sustatzea 2
gizentasunari aurrea hartzea 3
espezifikoei arreta eskaintzea 4
6
bertatik,EROSKIn uste dugu denda dela elikadura on bat eta kontsumo arduratsuago bat bultzatzeko lekua.
egun ere, uste horrek gidatzen gaitu gure bidean, eta osasunaren eta jasangarritasunaren aldeko 10 konpromisotan laburbildu dugu. Betidanik eta betiko, aurrera eginez ari gara gehien axola zaizun horretan.
7
gardentasunez
8
9
10
5

Azken kontuak

Gure produktuek zure egunerokoa erraztea nahi dugu eta, gainera, aurrezten laguntzea. EROSKI markaren berrikuntza batzuk aurkeztuko dizkizugu familian goza dezazun eta zure denbora gauza garrantzitsuetan eman dezazun: zeure kontuetan eta etxekoekin.

Zaporea ITSASOTIK

TXIBIA BARATXURI ERAN

Itsasoko produktu honek aukera emango dizu era askotako platerak prestatzeko konplikaziorik gabe. EROSKIk baratxuri eran eskaintzen duen txibia berria egosita heldu da, moztuta eta olioz, baratxuriz eta perrexilez onduta. Hotza edo beroa jan daiteke, eta ontzia egokia denez mikrouhinean sartzeko, azkar batean prestatu ahalko duzu.

Plater honek ugari ematen ditu proteinak, oso gantz gutxi eta glutenik ez batere, eta ezin hobea da entsaladak laguntzeko edo nahaskiak eta aperitiboak prestatzeko.

TXIRLA ARREAK ERA NATURALEAN

Estimu handia dute gure gastronomian, aukera asko ematen dutelako sukaldean eta zapore gaindiezina dutelako. Txirlen artean, bereziki mamitsuak izaten dira arreak, eta itsasoko almendra ere esaten zaie, antzeko itxura eta zaporea dutelako, zertxobait gozoa mingostasun sotil batekin.

Errezeta asko dagoen arren, jateko modurik onenetakoa aperitibo gisa da edo gisatu batekin, pastarekin edo arrozarekin.

6
TX ER ga e do arrozarekin

Kenyako kaferik onena zure etxean

Kafe

%100 arabikoa, garbitua eta Kenyako goi lurretan bildua. Klima epela eta urte sasoi jakinetako euriak konbinatzen dira zapore bizi eta frutatsuko kafea ekoizteko, zitrikoen ukituekin. Oso produktu berezia da, munduan estimurik handiena duenetakoa, jatorria ere halakoxea du eta.

Emaiozu plazer bat zure ahosabaiari EROSKI SELEQTIA saileko Kenyako kafe kapsula berriekin: gorputz paregabea dute eta ahogozo konplexu eta iraunkorra uzten dute.

FRUTA ETA KALE ZUKUAK

Konbinazio harrigarria

Etxean zukurik onenak dastatzea oso erraza da frutaz eta aza kizkurrez (kale) egindako gure zuku berriarekin; sagar, anana, mango, marakuia eta kale zukuz egina dago.

Plastikozko botila batean dator, eta %100 material birziklatuz eta birziklagarriz egina dagoenez, gehiago errespetatzen du ingurumena.

Har ezazu fresko-fresko gosaritan, otordu artean, askaria lagunduz edo beste edozein unetan. Harritu egingo zaitu!

GREZIAR JOGURTA

BANILLAZKO ZAPORE BERRIA

Postrerako edo zeure buruari gutizia bat eskaintzeko. Banilla maite baduzu eta greziar jogurten ukitu krematsua ere bai, ezin izango diozu muzin egin gure greziar banilladun berriari. Edozein ordutan hartzeko modukoa.

7

Hutsik egiten ez duten klasikoak

Ogitartekoak, mokadutxoak edo lagunarteko afariak prestatzen direnean, leku bat merezi dute txorizo gozoak, minak, Pamplona erakoak eta saltxitxoiak.

Egun horietarako, EROSKI basic saileko hestebete xerratuak dira aukerarik onenak, preziorik onenean gainera. Eta orain ontzi jasangarriagoan datoz, zeinak plastiko birziklatua duen %70.

ETXEKO POSTREAK

ERRAZA ETA AZKARRA

Gozoak egin zalea bazara eta etxekoak harritu nahi badituzu haientzat postre batzuk prestatuz konplikazio handirik gabe, hiru berrikuntza dakartzagu gauzak errazteko. Natillak eta mamia egiteko prestakinak eta karamelu ziropak aukera emango dizute etxean postre gustagarriak prestatzeko modu erraz eta azkarrean.

8
ONTZI JASANGARRIAGOAK -15% PLÁSTICO* –70 %
azken kontuak

Ogiak eduki behar duena, ez gehiago eta ez gutxiago

Beti egin izan dugun bezala, eta orain irudi berriarekin.

Gehigarririk eta legamiarik gabea, berezko ama orearekin egina, luzaroan hartzituta eta bi labealdi emanda.

ERRAZ DIGERITZEKOA

ETA ONGI SENTIARAZIKO

ZAITUENA

Ogi txigortua da, %100 osokoa, zerealaren ale osoarekin egina, eta mantenugai asko eta zuntz guztia emango dizuna. Bi labealdi emanda, digestioaren zati bat egina etortzen zaizu, apurtu egiten baititu almidoi kateak eta laburragoak bihurtu.

Azukre erantsirik gabea da, gure ogia artisau erako prozesu tradizional batekin egiten da eta. Betiko zaporea eta testura.

Ez dugu eransten gantz saturaturik, kardio-osasungarria izaten jarrai dezan (zure bihotzerako ona, alegia). Goza ezazu zapore ona uzten duen eta are hobeto sentiarazten duen ogi batekin!

ERRAZ JATEKOA

Ez dauka gehigarririk eta legamiarik hartzidura eragiteko. Ez dugu horren beharrik! Berezko ama orearekin eta hartzidura luze batekin lortzen dugu. Destrinatze prozesua eta hartzidura luzea funtsezkoak dira txigorkiak kurruskatsu gelditu daitezen, baina hautsi gabe. Gainera, oso ongi irauten dute denbora askoan.

ERRAZ KONBINATZEKOA

Zer maite duzu gehiago, gozoa edo gazia? Konbinatu ezazu zure Dextrin Ogia zure gogoko diren osagaiekin, eta goza ezazu nahi duzunean: eguna hasteko, askaritarako edo afari arin bat egiteko.

PASCUAL DINAMIC Proteinazko irabiaki berria

Eliteko kirolari izan gabe ere har daiteke proteinazko irabiakia

H emen da Pascual Dinamic proteinazko irabiakia. Apustu berri hau egin du konpainiak, eta sektorea irauliko duela espero du. Azukre erantsirik gabea eta 25 gramo proteinarekin, zeinak lagundu egiten duten giharrak mantentzen; B2, B3 eta B6 bitaminak eta magnesioa ere baditu, eta horiek lagungarriak dira nekea eta akidura gutxitzeko. Baita zinka eta kaltzioa ere.

Nork dio hau ez dela zuretzat? #LiberaTuDeportista

9
Santiveri mintzo da club-erako Pascual mintzo da club-erako

Hona hemen gure Finezza pizza

Besteak ez bezalako pizza bat da, familiakoak edo lagunak harritzeko modukoa afari inprobisatu batean. Formatu berritzailean dator, ore gustagarri eta fi n-fi narekin, zeina tolestua dagoen eta kalitatezko osagaiak dituen.

Zaporeen artean, hor daude Urdaiazpikoa eta camembert gazta konbinatzen dituena, eta ausartagoa den zerbait nahi duenak, berriz, hortxe dauka Melenzzana berenjenarekin.

u koa re i na k

Finezza pizza berri tolestuak prest daude labean sartzeko eta aukera bikaina dira bazkarian edo afarian partekatzeko edo mokadutxoak egiteko.

osoarentzako

Gozogintzako errezetetan erabiltzeko, kafeari gozotasuna emateko, postre bat laguntzeko... Etxekoek esne kondentsatua maite baduzue, hementxe duzu kiloko gure ontzi berria, neurri ezin aproposagoa duena familietarako.

10
a
Familia
formatuan ESNE KONDENTSATUA azken kontuak

Hemen da BIO TXIKORIA BERRIA

Leroux Bio txikoria natural disolbagarria produktu osasungarria da eta oso erraz prestatzen dena. Landare jatorrikoa da %100, ez dauka kafeinarik eta zuntz ugari ematen du; esnearekin edo gehien maite duzun edari begetalarekin konbinatu dezakezu, baita ur irakinarekin ere infusio moduan.

160 urtetik gorako esperientzia pilatu ondoren, Leroux etxeak txikoria biologiko hau aurkeztu du, landaketa eremurik onenetan hautatua eta zaporerik originalenarekin. Izan al daiteke bio-agoa?

OSOKO ESPELTAZ EGINDAKO PASTA

Plater desberdin bat

Zure errezetarik osasungarrienak prestatzeko, gure dendetan daukazu espeltazko pasta %100 osokoa. Espeltak duen konbinazioari esker eta marrazo erako itxurari esker, saltsak eta ongailuak hobeto bateratzen dira, eta horrek nabarmen indartzen du zaporea.

Pasta hau Italian egina da, brontzezko molde tradizionalekin, eta tenperatura txikian lehortua.

AMA OREZ EGINDAKO OGI GEHIAGO GURE DENDETAN

Gure okindegietan ogirik onenak aurkituko dituzu, gure okinek ama orez eginak eguneroegunero. Artozko ogi biribila, zekalez egina eta landakoa luzaro egoten dira egonean, eta hartzidurak zapore eta lurrin paregabeak ematen dizkie, artisau erako ogien gauzarik onenekin goza dezazun.

11
Leroux mintzo da club-erako

BABATXOAK OLIBA OLIOTAN

BESTELAKO UKITU BAT

Zure platerei gourmet ukitu bat eman nahi badiezu, irtenbide ezin aproposagoa dakargu: EROSKI SELEQTIA saileko babatxoak oliba oliotan. Bere horretan jateko, urdaiazpiko pittin batekin edo haragi eta arranekin

konbinatuta, oso aukera ona dira zure errezetei bestelako ukitu bat emateko.

Baby erako babatxo hauek oso samurrak dira, txikiak direnean biltzen dituztelako eta, ondorioz, azala finagoa izaten dute eta testura leunagoa. Gainera, oliba olioa daramate eta horrek nabarmendu egiten du zaporea.

Aukera berri bat eta ontzi jasangarriagoak

EROSKIn era askotako ozpinki tradizionalak eta olibak eskaintzen dizkizugu, hezurdunak eta hezurrik gabeak, minak, eta abar. Produktu sorta horri beste bat gehitu diogu orain, oliba berde zatituak, hatzak miazkatzeko moduko ongailuarekin.

Guztiak ere oso egokiak dira ordu artean mokadutxoak egiteko edo entsalada bat laguntzeko, eta orain ekodiseinuz egindako terrina berrietan aurkituko dituzu gure dendetan, %26 plastiko gutxiagorekin.

Txokolate eta esne-gainez egindako kopak liluratu egingo zaitu hasi eta buka. Txokolate leuna eta esne-gain krematsua konbinatzen ditu, eta postre gustagarria da noizbehinka geure buruari gutizia bat emateko. Ez dauka glutenik eta ontzia jasangarriagoa da, aurrekoak baino %35 plastiko eta kartoi gutxiago du eta.

TXOKOLATE ETA ESNE-GAINEZKO KOPA KONBINAZIO GUSTAGARRIA -15% PLÁSTICO* –26% OLIBAK ETA OZPINKIAK
12 azken kontuak

AURREZTU ZURE EROSKETA SASKIAN

Zure diruak gehiago iraun dezan eta hozkailua betetzea gutxiago kosta dakizun, EROSKIn era askotan aurreztu dezakezu egunero.

Pilatu Aurrezkia eguneroko saskian

Gure dendetan 800 produktu baino gehiago aurkituko dituzu ‘preziorik onena’ oharrarekin markatuta, eta oso erraza izango zaizu modu osasungarrian elikatzea eta prezio onean, gainera.

beste marka batzuen aldean

eguneko erosketa osatua

a, ak ko zu,

a,

Zuri laguntzeko asmoz, erosketa zerrenda bat egin dugu behar diren produktu guztiekin, gosari, bazkari eta afari osatuak, errazak eta modu onekoak egin ditzazun. Arraina, haragia, frutak eta barazkiak ageri dira, biltegian ezinbestekoak diren elikagaiak ere bai, baita higieneko eta garbiketako produktuak ere. Gure dendetan eta online supermerkatuan aurkituko dituzu, ‘preziorik onena’ oharrarekin markatuta, eta %35 aurreztu ahalko duzu beste marka batzuekin alderatuta.

Fruta eta berdura

Gosariak eta askariak

Bazkariak eta afariak Garbiketa eta etxea Bananak Sagarrak Laranjak Kuiatxoa Porruak

Letxuga Tomateak Lekak Tipulak Baratxuriak Patatak

Esnea Jogurt naturala Gailetak Fruta anitzeko edariak

Moldeko ogia Kafea Hestebeteak Indioilar bularkia Burgosko gazta Corn Flakes

Ura Ogi barra Olioa Arrautzak Irina

Pasta Tomate frijitua Dilistak Arroza Legatza Atuna oliotan Oilaskoa Solomo xerrak

Komuneko papera Hortzetako pasta Gela Lixiba

Garbigarria Ontzi garbigarria Sukaldea eta komuna garbitzekoa

Gainera, aurrezkia pilatzeko aukera izango duzu gure dendetan aurkituko dituzun eskaintzekin: 50.000 produktuk baino gehiagok dute deskontua, batzuetan 3x2-koa, besteetan bigarren alea %70ean, eta abar.

Eskuratu itzazu deskontu eta eskaintza esklusiboak, adibidez 2x1 erakoak, edo baliatu itzazu erosketa guztietan BEZa itzultzen dizugun egunak, gasolinatarako kupoiak...

14
800
produktu baino gehiago
10-15
Pilatu Aurrezkia sustapenez baliatuz Pilatu Aurrezkia EROSKI club-eko bazkide izanda hilabete honetan Eskaintzak Abantailak 35–%

Pilatu Aurrezkia haur txikiak izanez gero

Familia Plana

Eman ezazu izena Familia Plana 0·12 programan. Itzuli egingo dizugu erosten duzun guztiaren %2 eta abantailak lortuko dituzu hilero. Eta oraindik haurtxoak badira, %5 aurreztuko duzu pixoihal eta toallatxoetan 3 urte betetzen dituen arte!

Pilatu Aurrezkia EROSKI club Urrezko Txartelarekin

Aurreztu

%4a

Aurreztu ezazu %4 EROSKIn egiten dituzun erosketa guztietan: elikadura, etxetresnak, optika, erregaia, bidaiak, eta abar. Merezi du hilean 30 € gastatuz gero. Gainera, txartela dohain probatu dezakezu hilabetez iraupen konpromisorik gabe. Kalkulatu ezazu zenbat aurreztu ahalko zenukeen gure kalkulagailuarekin: www.eroski.es/tarjeta-oro-eroski-club.

Pilatu Aurrezkia EROSKItik kanpo Zure aurrezkia hilero-hilero

Erosketa egin eta elkar agurtzen dugunean ere jarraitu egiten dugu zurekin pilatzen, EROSKI Club ordainketa txartelarekin itzuli egiten baitizugu zure erosketa guztien %1a, bai jatetxeetan, gimnasioetan, zinemetan, bai moda dendetan...

Gure aplikazioan dituzu informazio eta xehetasun guztiak aurreztu duzunaren inguruan. Nahi duzunean, hilero zenbat aurreztu duzun begiratu dezakezu, bai eskaintza eta sustapenetan lortu duzuna, eta bai prezio bereziekin eta aurrezki-kupoi pertsonalizatuekin lortu duzuna ere.

Hilabete honetan aurreztu duzuna EROSKI club-eko bazkide izateagatik

Gure

eskaintza eta deskontuetan aurreztu duzuna (3x2, 2. alea %70ean, 2. alea %50ean...)

Aplikazioa ez baduzu, ez kezkatu, hilero aurreztu duzunaren laburpen bat jasoko duzu tiket batean ordainlekutik pasatzean

15
ko%2
DESK.

PRESTATU. Garbitu patatak eta moztu xafla finetan

baratxuriak, belarrak, gatza, piperbeltza eta kaiena birringailu batekin pasta bat lortu arte. Erantsi oliba olio birjina estra eta nahasi ongi.

Igurtzi patatak pastarekin eta sartu labean (aurrez berotzen jarrita) 200 ºC-an, 30-35 minutuz, beroa goitik eta behetik ematen duela, gorritzen diren arte.

Prestatu jogurt saltsa luzokerra birrinduta eta gainerako osagaiekin nahasita.

Zerbitzatu patatak jogurt saltsarekin lagunduta.

OHAR DIETETIKOA

Patata erreak modu honetan prestatzen direnean, askoz gehiago itsasten dira zaporeak; izan ere, belarrak eta espeziak erabiltzen direnez eta ebakiak egin eta akordeoi erako xaflak egiten zaizkionez, askoz gehiago sartzen dira zaporeak, eta, gainera, gatzarekin, piperbeltzarekin eta kaienarekin onduta daude.

Nutrizio arloko propietateak. Patataren %80 ura da eta gainerakoa, nagusiki,

karbohidratoak. Zuntza ere badu, baina gutxi. Horregatik, berdurekin laguntzea gomendatzen da, horrela doitu egiten baita karbohidratoak xurgatzeko prozesua. Egokia da dieta laktobegetarianoak egiteko. Jogurt naturalaren ordez jogurt begetala erabiliz gero, egokia da dieta beganoak egiteko.

16 hilabete honetan 0,48 € ERRAZIOAK Hutsik egiten ez duten errezetak %14 285 60’ %10 0,58g %4 3,54g %13 2,54g %21 14,84g A D E NUTRI-SCORE B C Errazioak: 4 ZailtasunaDenbora ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta KCAL AZUKREAKGATZA GANTZ GANTZASATURATUAK B ‘Hasselback’ patatak jogurt saltsarekin • 4 patata ertain • 60 ml oliba olio birjina • 4 baratxuri atal • Eskutada bat albaka fresko • Eskutada bat perrexil fresko • Koilarakadatxo bat oregano • Kaiena eho pittin bat • Gatza eta piperbeltz eho berria • 30 ml limoi zuku Jogurt saltsa: • 125 g jogurt natural • 80 g luzoker • Baratxuri atal bat • Gatza, piperbeltza eta kaiena • 5 ml oliba olio birjina estra NOLA
zabaletara, bukaerara iritsi gabe. Birrindu

ºC-an

zurtoina brokolitik, eta birrindu papur

gelditu arte. Xehatu birringailuan brokoli

patata. Desegin legatz desizoztua eta xukatua. Nahasi biak osagai hauekin: brokolia, gazta, arrautzak, curry-a, gatza, piperbeltza eta belarrak, harik eta

bat lortzen den arte.

Egin 50 gramo inguruko bolak edo kroketak, ura ongi xukatuta. Jarri labeko erretilu batean (argizariz bustiriko paperaren gainean) eta eduki labean 25 minutu inguru, eta beste hiru minutu gresillarekin, gorritu daitezen.

Nahasi maionesa eta tartar saltsa. Zerbitzatu kruxpetak saltsarekin lagunduta, gainean limoi atalak jarrita eta belarrak zabalduta.

OHAR DIETETIKOA

Errezeta honek lagundu egiten du janaririk ez botatzen, probetxua ateratzen dio-eta brokoliaren zurtoinari ere. Etxean haurrak izanez gero, lagundu egin dezakete osagaiak nahasiz eta kruxpetei forma emanez.

Nutrizio arloko ezaugarriak. Begetalek zuntza eta karbohidratoak ematen dituzte, arrainak kalitate oneko proteina, eta zuria izanik, gantz gutxi. Arrautzak eta gaztak, proteina ez ezik, gantz pittin bat ere eransten dute.

Trikimailua. Gantz guztiaren erdia maionesak ematen du, eta nahi izanez gero, oso erraz ordezkatu daiteke tomatearekin edo jogurt saltsarekin.

1717 1,20 € ERRAZIOAK Hutsik egiten ez duten errezetak Legatz eta brokoli kruxpetak • 380 g brokoli • 170 g patata • 350 g solomo legatz izoztu • 2 arrautza • 75 g emmental gazta (birrina) • Oreganoa, perrexila eta curry-a • Gatza eta piperbeltz eho berria • 4 g oliba olio birjina estra Saltsa: • 80 g maionesa • 15 g tartar saltsa NOLA PRESTATU. Jarri labea berotzen 190
(haizagailuarekin). Bereizi
gisa
loreen erdiak. Birrindu
ore
%22 431 40’ %17 1,03g %3 2,49g %36 7,17g %43 30,06g A D E NUTRI-SCORE B C Errazioak: 4 ZailtasunaDenbora ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta KCAL AZUKREAKGATZA GANTZ GANTZASATURATUAK A

Untxia saltsa gazi-gezan

• 750 g untxi

• 8 ml oliba olio

• Gatza eta piperbeltz eho berria

Saltsa gazi-geza

• 15 ml oliba olio birjina estra

• 15 ml sesamo olio

• 2 baratxuri fin-fin xehatuta

• Jengibrea

• 30 ml tomate kontzentratu

• 15 ml arroz ozpin

• 8 ml soja saltsa

• 8 ml ezti

• 250 ml ur

• Koilarakada bat arto irin (Maizena)

Guarnizioa

• 120 g arroz (osokoa)

• Sesamoa

• Tipulina

NOLA PRESTATU. Egosi arroza ur ugarirekin, paketean ageri diren jarraibideak kontuan hartuta. Moztu untxia neurri ertaineko zatietan.

Eman gatza eta piperbeltza untxi zatiei eta erregosi zartagin batean koilarakada erdi oliorekin. Alde guztiak gorritzen zaizkionean, sartu aurrez berotuta dagoen labean 15 minutuz 195 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen duela. Atera eta gorde geroko.

Wok edo zartagin batean, erantsi olioak, baratxuria eta jengibrea fin-fin xehatuta. Utzi gorritzen eta erantsi tomate kontzentratua eta arroz ozpina. Nahasi eta erantsi soja saltsa, eztia, ur basokada bat arto irin disolbatuarekin, eta utzi kozinatzen 10 minutuz su ertain-bizian.

Erantsi untxia, eragin ongi eta utzi kozinatzen 4-5 minutuz su ertainean.

Zerbitzatu untxia osoko arroz egosiarekin, gainetik sesamoa eta tipulin xehatua zabalduta.

OHAR DIETETIKOA

Untxiaren haragi zuriarekin egindako errezeta gustagarria da, saltsa gazigezaren ukitu bereziarekin. Oraingoan osoko arrozak laguntzen du, eta fruta eta berdura errazio batekin lagundu daiteke plater osatu bat edukitzeko.

Nutrizio arloko ezaugarriak. Haragi zuriek kalitate handiko proteina ematen

dute eta gantz pittin bat, B multzoko bitaminak, potasioa, fosforoa eta selenioa. Untxiak zertxobait gantz gutxiago izaten du oilaskoak baino, nahiz eta zatiaren araberakoa den hori. Berdura eta fruta errazio bat eransten badiogu osoko arrozari, platerak falta duen karbohidratoa eta zuntza lortuko ditugu, eta bitaminak, mineralak eta fitokimikoak gehituko dizkiogu.

Hutsik egiten ez duten errezetak

18
%23 463 30’ %14 0,86g %3 2,79g %22 4,38g %27 18,73g A D E NUTRI-SCORE B C Errazioak: 4 ZailtasunaDenbora ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta KCAL AZUKREAKGATZA GANTZ GANTZASATURATUAK A hilabete honetan
1,54 €
ERRAZIOAK

hilabete honetan

Mini ‘cheesecake’-ak kiwiarekin

Oinarria egiteko:

70 g datil deshidratatu

170 g almendra

Cheesecake’-a egiteko:

200 g esne gain

4 hosto gelatina

150 g gazta krema

20 g ezti

Kiwiaren estalgarria egiteko:

3 kiwi

6 hosto gelatina

NOLA PRESTATU. Oinarria prestatzeko, birrindu almendrak eta datilak (aurrez deshidrataturik). Gorde geroko.

Jarri gelatina hostoak hidratatzen ur hotzetan. Bitartean, berotu 100 gramo esne gain eltzetxo batean, irakiten hasi arte. Irakiten hasten denean, itzali sua, bota gelatina hostoak eta disolbatu.

Bota ontzi batera eta erantsi gazta krema, gainerako esne gaina eta eztia, eta nahasi guztia nahastura homogeneo bat lortu arte.

Estali metalezko lau uztai labeko paperarekin, eta muntatu tartak, lehenik oinarria jarriz eta ondoren cheesecakearekin egindako betegarria. Utzi hoztera gutxienez ordubetez edo gainazala behar bezain solido egon arte.

Prestatu kiwizko estalgarria, gelatina hostoak hidratatuz eta kiwiak zurituz, moztuz eta birrinduz. Berotu 60 ºC-an su ertainean (2-3 minutu, termometrorik izan ezean) eta disolbatu gelatina sua itzalita dagoela.

Bota kiwia gaztazko geruzaren gainean eta hoztu hozkailuan beste ordubetez gutxienez. Atera moldetik kontu pixka batekin eta zerbitzatu.

OHAR DIETETIKOA

Betiko gazta tarta, baina laberik gabe egina eta bestelako ukitu batekin, sasoiko frutarik aipagarrienetako bat erabilita, kiwia alegia. Nutrizio arloko ezaugarriak. Gantz ugariko errezeta da. Gehienak gantz osasungarriak izan arren, baditu gantz azido saturatuak ere, eta horrek areagotu egiten du kalorien zama. Kopuru aipagarrietan ematen ditu proteinak, zuntza, kaltzioa, fosforoa, C bitamina eta

bitamina.

20
Hutsik egiten ez duten errezetak
A
1,45 € ERRAZIOAK Trikimailua. Errezetaren nutrizio kalitatea hobetu egin daiteke errazio bakoitza bi alditarako banatuz eta kiwi zatitu batekin edo beste frutaren batekin lagunduta. Egokia da dieta laktobegetarianoak egiteko. %29 587 30’ %18 1,07g %31 20,28g %69 13,71g %61 43,04g A D E NUTRI-SCORE B C Errazioak: 4 ZailtasunaDenbora ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta KCAL AZUKREAKGATZA GANTZ GANTZASATURATUAK C + 2 h hozkailuan

Kellogg's etxeak konpromisoa hartu duela herritarren artean zuntzaren kontsumoa sustatzeko, eta horretarako babestu egiten duela osagai horren garrantziari eta onurei buruzko heziketa ematea eta zuntz gehiago duten elikagaiak eskaintzea.

Dieta osasungarri eta jasangarrietan funtsezko elementua izaten da landare jatorriko elikagaiei 1lehentasuna ematea, nutrizio balio handiagoa izaten dutelako, iturri onak dira-eta mikromantenugaiak, konposatu bioaktiboak eta zuntza hartzeko.

Gauza jakina da zuntzak on egiten diola osasunari. Berriki egin diren ikerketa zientifikoek iradoki dutenez,2 zuntz ugariko dieta egiteak lagundu egiten du mikrobiota orekatuagoa eta askotarikoa izan dadin, 3 eta hori onuragarritzat jotzen da. Ebidentziarik sendoenak esaten du gariaren zahiak eta osoko gariaren zuntzak dutela eraginik handiena hesteetako mikrobiotaren aniztasunean, 4

egunean 6 gramo gehiago hartzearekin bakarrik.

Hemen duzu azken berrikuntza

All-Bran® Natural, zereal kuxintxo kurruskatsuak, eosagai bakarrarekin eginak: %100 osoko garia. Era horretan, zuntza berez agertzen da zerealean, eta aukera bikaina da eguneko kopuru gomendatuetara iristeko.

...Kellogg's zerealen %94 zuntz iturri dira? katsuak, ko realean,

GABEA EZTITZAILE ARTIFIZIALIK AZUKRE ERANTSIAK** %100 OSOKO GARIA EGOKIA DA BEGETARIANO ETA BEGANOENTZAT
*All-Bran Natural-ek 3,6 gramo gari zahi ematen ditu errazio bakoitzeko. Gari zahiaren 10 gramo hartuta egunean, azkartu egiten da hesteetako igarotze prozesua. Jan itzazu dieta orekatu baten barnean eta bizimodu osasungarria eginez. **Berezko azukreak ditu. 1 AESAN 2020-2025. Espainiako Herritarrei Dietaren arloan egindako Gomendioak Berrikusteko eta Eguneratzeko Batzorde Zientifikoaren Txostena. http://bit.ly/3DbOIAX. 2 EFSA 2010. Scientific Opinion on Dietary Reference Values for carbohydrates and dietary fibre. (Karbohidratoek eta zuntzak dietan eduki behar dituzten erreferentziazko balioei buruzko iritzi zientifikoa). https://doi.org/10.2903/j.efsa.2010.1462. 3 Hervert H.2021. Hesteetako mikrobiota eta zerealen zuntza: ebidentziak eta gomendio praktikoak. HYPERLINK “https://dx.doi.org/1020960/nh.3790”https://dx.doi.org/10.20960/nh.3790. 4 Jefferson A, Adolphus K. 2019. The Effects of Intact Cereal Grain Fibers, Including Wheat Bran on the Gut Microbiota Composition of Healthy Adults:A Systematic Review (Zerealen zuntz ukitugabeen eraginak, gari zahiarena barne, osasuntsu dauden helduen hesteetako mikrobiotaren osaeran: berrikusketa sistematiko bat). https://doi.org/10.3389/fnut.2019.00033 TM, ®, ©, 2022 KELLOGG Europe Trading Limited Ba al zenekien…? UGAL N DU EGITEN DU DIGEST I O NERA OSASUNA* Kellogg’s mintzo da club-erako %0

OHITURA

OSASUNGARRIETAN HEZIZ haurtzaro guztian

Haurrei dieta orekatua egiten erakustea funtsezkoa da haien bilakaerarako. EROSKIn hainbat ekintza egiten dugu elikadura osasungarria sustatzeko, adibidez Elikadura Eskola eta Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programa, zeina zabaldu egin den 3 urtetik 12ra, eta hainbat berrikuntzarekin dator gainera.

Gizentasuna bidea egiten ari da, bereziki haurtzaroan. Horrelaxe baieztatu dute Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta ikerketa zientifikoek, besteak beste Aladino Ikerketak (Espainiako Osasun, Kontsumo eta Ongizate Ministerioak egina da) eta Espainiako Herritarren Nutrizio eta Elikadura Ohituren Azterketak (EROSKI Fundazioak sustatu du).

EROSKItik, prebentzio lana egiten ari gara haurren gizentasunarekin, elikadura orekatua sustatuz eta bizi ohitura osasungarrietan heziz. 2013 urteaz geroztik, Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programa lantzen ari gara ikastetxeetan, Hazteko energia ekimenaren barrenean.

3 URTETIK 12RA Heziketa programa hori doakoa da, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako

ikasleei zuzendurik dago. Helburua da haurrek ikas dezatela zein garrantzitsua den modu orekatuan elikatzea, jarduera fisikoa egitea eta ingurumena zaintzea.

1,5 milioi ikaslek baino gehiagok parte hartu dute Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programan, eta helburua da bi milioi haurrengana eta haien familietara iristea 2025erako.

22

Ikasteko lekurik onenak familia eta eskola direnez, oso erraz erabiltzen diren materialak sortu ditugu, jolas interaktibo, bideo eta tailerrekin, elkarrekin egitea dibertigarriagoa izan dadin. Edukia egokitu egin da adin bakoitzera, eta badago Haur Hezkuntzako ikasleentzako materiala (3-6 urte) eta badago Lehen Hezkuntzako ikasleek erabiltzekoa ere (6-8 urte eta 8-12).

Programan hainbat gai lantzen dira: elikagaien jatorria, elikagai eta mantenugai multzoak, tokiko eta sasoiko produktuak, jasangarritasuna eta kontsumo arduratsua, nutrizio arloko etiketa, ohitura osasungarriak (jarduera fisikoa, higienea, hidratazioa).

Neska-mutilek modu dibertigarrian ikasten dute metodologia berritzaile bati

tib

Jolas interaktiboa

Tix eta Loy-ren misioa betetzeko, online jolas egin beharko dute (Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitzera egokitua dago). Ikasleak animatu egiten ditu ohartu daitezen zein diren gako nagusiak nork bere osasuna eta planetarena zaintzeko,

esker, non konbinatu egiten diren teoria eta jolasak, komikiak eta hizkuntzazko komunikazioa sustatzen duten jarduerak, konpetentzia sozial, zibiko eta digitalak sustatzen dituztenak eta baita haurren ekimena eta espiritu ekintzailea ere.

Zalantzaren bat izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan. Pozik erantzungo dizugu.

Helbide elektronikoa: info@escueladealimentacion.es

Telafonoa:664 613 353, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 15:00etara.

zenbait erronka dibertigarri gaindituz. Ikasleek oso ongi pasatuko dute galdera bidezko jolasekin ikasiz, adibidez Elikaduraren erruletarekin eta Bide osasungarriarekin. Eta errezeta bat nola egin ere ikasiko dute, zer behar duten ikusi eta kozinatu egingo dute!

ANIMATU

23
Hazteko energia ekimeneko materiala pedagogo adituek eta dietista-nutrizionistek sortu dute heziketa etapa bakoitzeko curriculumaren helburuak betetzeko helburuz, baliagarria izan
dadin ikasleen oinarrizko konpetentziak sendotzeko.
EZAZU ZURE IKASTETXEA PARTE HARTZERA! 1 Ikastetxea gure webgunean sartzen da. 2‘Erregistratu’ atalean, parte hartuko duten ikasgelen zerrenda ematen du. 3Saioa hastean, proiektuko materialak eskuratzen dira. 4Ikastetxearen eskura egongo dira heziketa baliabide interaktibo guztiak ikasleek Tix, Loy, Edda eta Kun pertsonaien jolasekin goza dezaten. Gehiago jakin nahi? Sar zaitez webgunean: WWW.ESCUELADEALIMENTACION.ES
osaba-izebenetxalderagonbidatu Benetan?Arrautzak erebadituzue? Izugarri! 31 ARRAUTZA GOXO-GOXOA! 11.ZBK k
4 24 23 22 21 19 datu Arrautzak dituzue? goaz ? Gaurtortillagoxogoxoaegingodugu!ez,ba! seginaldu arrautzak OX 2 egiteaetadenetarikjatea Kundutizena,eta nireaskogustatzenzait berriaklagunekingauza ikastea Eddadutizena.Kaixo!Denokgelabereragoaz etabetielkarrilaguntzendioguditugunzalantzekin. Kaixo!Loydutizena,mailaraLehenHezkunoa.Askogustatzenzaizkit landareaketak gureplanetazaintzea Kunek berri bat du!

hilabete honetan

TRESNA BAT HAURTZAROA

OSASUNGARRIAGOA

IZAN DADIN

Haurren gizentasuna osasun

arazo handia da gure gizartean, eta jarraipena egitea funtsezkoa da neska-mutilek etorkizun osasungarriagoa eduki dezaten. EROSKI Fundazioan tresna fidagarri bat sortu dugu ikastetxeek eta gizarte osoak erabili ahal izateko: Haurren gehiegizko pisu eta gizentasun tasaren adierazle dinamikoa.

Gaur-gaurkoz, haurren gehiegizko pisua eta gizentasuna aztertzeko adierazlerik onartuena Aladino Azterketa da, Espainiako Kontsumo Ministerioak sustatua (Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentzia, AESAN), zeina 2011, 2013, 2015 eta 2019an egin baitzen. Baina ez dago tresnarik datuak ikastetxeka, herrika eta autonomia erkidegoka ematen dituenik, denboran mantendu denik eta osasun arazo larri horren jarraipena egiten duenik.

EROSKI Fundazioak Haurren gehiegizko pisu eta gizentasun tasaren adierazle dinamikoa sortu du, eta urtero neurketak egingo dizkio populazio berdinari; horrela,

lagundu egingo du modu zehatzagoan jakiten zenbaterainoko arazoa den haurren gehiegizko pisua eta gizentasuna, eta zein neurritan izan diren eraginkorrak abian jarri diren neurriak eta zein den aurrerantzean jarraitu beharreko bidea.

25 IKASTETXETAKO

1.815 IKASLE

EROSKI Fundazioaren Adierazlea datuz hornitzeko lehen ekitaldian Lehen Hezkuntzako 1.815 ikaslek parte hartu dute, 6 eta 11 urte bitartekoak; bederatzi autonomia erkidegotako 25 ikastetxetakoak izan dira guztiak (Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Aragoi, Katalunia eta

Balear uharteak). Ebaluazioa egiteko, irakasleek neurtu eta pisatu egin dituzte haurrak, Espainiako Populazioaren Nutrizio Azterketak (ENPE) erabili zuen metodologiarekin, hura ere EROSKI Fundazioak sustatua 2014-2015 urtean. Txostenean ageri denez, gehiegizko pisuaren tasa globala %22,31koa da eta gizentasunaren tasa globala %8,76koa, eta mutiletan oro har puntuazio zertxobait handiagoak ageri dira nesketan baino.

Adierazlearen bigarren neurraldia 2022ko bigarren seihilekoan egingo da, eta asmoa da autonomia erkidego guztietara zabaltzea.

24
HAURREN GEHIEGIZKO PISU ETA GIZENTASUN TASAREN ADIERAZLE DINAMIKOA

NOLA FUNTZIONATZEN DU ADIERAZLEAK?

EROSKI

Fundazioaren Heziketa Programan txertatua dago adierazlea (Lehen Hezkuntzako ikasleei eskaintzen zaie programa hori), eta horrek erraztu egiten du ikastetxeek parte hartzea.

Ikastetxeei aukera ematen die arazoaren kontzientzia har dezaten eta jarraipen tresna bat eduki dezaten nondik abiatzen diren jakiteko eta ikasleen ohitura osasungarriak hobetzeko bidean hartu diren neurrien eraginkortasuna egiaztatzeko.

1NEURKETAK EGITEA

Lehen Hezkuntzako ikasleei pisua, altuera eta aldakaren diametroa neurtuz lortzen dira datuak; neurketa horiek irakasleek egiten dituzte, adituek landu duten metodologia estandar batekin (2015ean ere metodologia hori erabili zen ENPE Azterketan).

2 ERABATEKO PRIBATUTASUNA

Neurketak anonimoak dira. Elikadura Eskolaren webguneko atal pribatuan sartu (www.escueladealimentacion.es), han dauden fi txak bete eta guri helarazten dizkigute irakasleek.

3 ANALISIA

Neurketa horietatik abiatuz, bi adierazle kalkulatzen ditugu, biak ere populazioaren azterketak egiteko erabiltzen direnak ospe handiko lanetan.

Lehenbizikoa Gorputz Masaren Indizea da (GMI), maiztasun handienarekin erabiltzen den adierazlea (lau taldetan sailkatzen ditu norbanakoak): pisu txikikoak, pisu normalekoak, gehiegizko pisua dutenak eta gizentasuna dutenak.

Bigarrena Gerrialdea-Taila Indizea da (GTI), sabelaldean metatu den gantzari buruzko informazioa ematen duena. Sabelaldeko gizentasunak izaten du lotura gehien bihotzhodietako patologiarekin.

4 ‘FEEDBACK’-A IKASTETXEEKIN

Ikastetxe bakoitzak txosten bat jasotzen du ikasleei egindako neurketen emaitzekin, eta alderaketa bat ere bai parte hartu duten gainerako ikastetxeekin.

Horrekin batean, jardunbide onak eta gomendioak helarazten dizkiete. Informazio horrek lagundu egin dezake egoeraren kontzientzia hartzen eta hobetzeko ekintzak ezartzen.

Gehiago jakin nahi adierazlearen inguruan?

Parte hartuko duten ikastetxeek informazio zehatza jasoko dute ikasleei neurketak egiteko. Prozedura erraza eta automatizatua da, eta EROSKI Fundazioaren laguntza jasoko dute une orotan.

Eduardo Cifrian, EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolako arduraduna

25

Kalabaza ‘gnocchi’-akPESTOAREKIN

‘GNOCCHI’-AK EGITEKO

500 g kalabaza

250 g irin

Arrautza bat

Gazta eta piperbeltz beltza

PESTOA EGITEKO

40 g albaka

30 g pinazi txigortu

60 ml oliba olio birjina estra

40 g gazta parmesano (birrindua)

Gatza eta piperbeltza

BA AL ZENEKIEN…?

Gnocchi hitzak opila, pikorra edo pilotatxoa esan nahi du italieraz, eta pastari ematen zaion itxura adierazten du.

Zuritu kalabaza, moztu eta kozinatu labean 200 ºC-an. Hoztu denean, birrindu eta nahasi irinarekin eta arrautzarekin ore homogeneo bat lortu arte. Zabaldu irina mahai gainean eta egin zilindroak orearekin. Moztu gnocchiak eta egosi ur gainean gelditzen diren arte.

3. PAUSOA

Birrindu pestoaren osagai guztiak elkarrekin, saltsa bat lortu arte.

PAUSOA

Zerbitzatu gnocchiak pestoarekin eta gazta parmesano birrinduarekin.

26
6 ERRAZIO / ZAILTASUNA 1 / 40 MIN
hilabete honetan 1. PAUSOA 2. PAUSOA 4.

OHAR DIETETIKOA

ak Italiako pasta mota bat dira, patataz eta irinez eginak. Errezetaren bertsio honetan, sasoiko barazki bat erabili da patataren ordez: kalabaza.

hobea da haurrek berdura jan dezaten eta sukaldean parte hartu eta gozatzen ikas dezaten.

27
Gnocchi
Ezin
%24 483 %9 0,53g %5 4,34g %24 4,77g %35 24,77g ECA NUTRI-SCORE B heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL AZUKREAKGATZA GANTZ GANTZASATURATUAK

hilabete honetan

Eko, logikoa

Eko gosaritan, bazkaritan eta afaritan. Eko dutxan eta garbiketan. Eko ordu eta egun guztietan. 2.000 produktu baino gehiago zure eko erosketa osatua egin dezazun.

Hotzean edukitzeko produktuak

GERBLÉ BIO

Ekialdeko hanburgesa Zerealekin egina, %100 begetala, bio eta zuntz iturria.

Ahuntz gaztaz eta eztiz egindako hanburgesa Zerealekin egina eta bio. Ahuntz gaztaren egiazko zaporearekin eta eztiaren gozotasunarekin.

Olioak eta ongailuakLekaleak eta haziak

VERITAS

Koko olio birjina estra Olio ekologia, hotzean prentsatua. Ugari ematen ditu gantz osasungarriak. Ezin hobea kozinatzeko.

EROSKI BIO

Etxeko tomate frijitua Nafarroan egina da oliba olio birjinarekin eta estilo tradizionalari jarraituz.

Kinoa erreala aletan Nekazaritza ekologikotik datorrena. Ugari ematen ditu proteinak, eta ezin hobea da entsaladetarako eta berdurekin konbinatuta.

VERITAS

Ekilore haziak Hazi ekologiko hauek energia asko ematen dute eta lagundu egiten dute kolesterola doitzen.

Falafel Tofuz egina, %100 begetala eta bio. Proteina iturri da eta ugari ematen du zuntza.

Garbantzuak Ekologikoak eta proteina ugarikoak. Kozinatu aurretik, jar itzazu beratzen gau guztian.

b lo o uga Koz

28
Ki iK a. a

Gosariak eta askariak

BIO

Mueslia

Gari malutak, oloa eta gari txigortua daramatza fruta zatitxoekin eta fruitu lehorrekin (mahaspasak, sagarra, abrikota, almendrak eta hurrak), guztiak ere modu ekologikoan ekoitziak.

Ahabia eta mugurdi marmelada Ingurumena errespetatuz egina dago, ekoizpen ekologikoari jarraituz. Ahabiak eta mugurdiak teknika natural eta tradizionalekin landatzen dira, eta ongarri organikoekin.

Txokolateak

Olo edari kaltzioduna Ekologikoa, kontserbagarririk eta zapore-emaile kimikorik gabea. Azukre erantsirik ere ez dauka.

Txokolate beltza %85 Kakao purua maite dutenentzat. Txokolate beltz onenaren intentsitate guztia, kakaoa eta azukrea nekazaritza ekologikotik datozen bermearekin.

Mix gordina

Osoko 4 zerealen malutak

Energetikoak, zuntz ugarikoak eta ekologikoak. Ezin hobeak hesteetako igarotze prozesua laguntzeko.

Os z m En n ug ek ho h iga ga lag a

lehorrak

BIO

Mokadutxoak egiteko, zure platerak laguntzeko, errezetetan erabiltzeko edo kremak prestatzeko, fruitu lehorrak aukera osasungarria dira, ezin hobea familia osoarentzat. Fruitu lehor gordinen dohain guztiak dituzte, eta balio erantsi bat: nekazaritza ekologikotik datoz.

29
k
Fruitu
EROSKI BIO EROSKI
VERITAS EROSKI

Dilista gorrien talotxoak

• 150 g dilista gorri

• Ura (katilukada bat eta katilukada eta erdi artean)

• 45 g garbantzu irin

• Koilarakadatxo bat gatz

• 2 baratxuri atal

• Koilarakadatxo bat kumino (hautsa)

• Koilarakadatxo bat Proventzako belar

• Koilarakada erdi legamia

• Oliba olio birjina estra Betegarria:

• 250 g perretxiko edo txanpiñoi

• 2 baratxuri atal

• Tipulin erdi bat

• Koilarakada erdi oliba olio birjina estra

• 40 g krema begano (ogitan zabaltzeko)

• 2 tomate

• Ahuakate bat

• Gatza eta piperbeltza

NOLA PRESTATU. Jarri dilistak beratzen bezperako gauean.

Erantsi oliba olioa zartagin batean eta erregosi baratxuria eta tipulina txanpiñoi edo perretxiko zatituekin batean. Gorde geroko.

Prestatu talotxoak osagaiak birringailuaren ontzian xehatuz, baina ur guztia aldi berean bota gabe, mantso-mantso baizik, krema arin-arin baten testura lortu arte.

Eman koipea zartagin bati (23 cm-ko oinarria eduki behar du gutxienez), olioz bustiriko paper baten laguntzaz. Berotu denean, erantsi orea (koilarakada bat) eta banatu azkar-azkar gainazal guztian. Orearen gainaldean burbuilak agertzen hasitakoan, eman buelta eta kozinatu minutu batez. Atera plater batera eta gorde berotan.

Muntatu wrap-a ebaki bat eginez, zirkunferentzia baten erradioa balitz bezala. Erantsi berdura erregosien koilarakada bat, tolestu talotxoaren laurden bat eta igurtzi gazta krema beganoa, tolestu beste laurden bat eta erantsi ahuakate xafla eta, azkenik, tomatea.

OHAR DIETETIKOA

Oso komenigarria da lekaleak maiz samar jatea (astean hiru-bost aldiz), eta errezeta honek aukera ematen digu beste era batean jateko, ez bakarrik talotxoen oinarri gisa prestatuz, baita beste hainbat modutan konbinatuz ere.

Nutrizio arloko ezaugarriak. Betegarrian egongo da plater honen gakoa. Talotxo hauena ezin egokiagoa da, begetalekin egina baita, eta bereziki nabarmentzen dira lekaleek ematen dituzten mantenugaiak. Oso errezeta osatua da: proteina dauka, gantz osasungarriak, hidratoak, zuntza, eta bitamina eta mineral asko eta askotarikoak.

Ba al zenekien? Dilista gorriak ez du azalik eta, ondorioz, errazago digeritzen da eta desegin egiten da kozinatzean. Egokia da dieta beganoak egiteko.

1,20 €

ERRAZIOAK

egiten

18 Hutsik
ez duten errezetak %16 317 30’ %8 0,49g %6 5,82g %17 3,33g %17 11,76g A D E NUTRI-SCORE B C Errazioak: 4 ZailtasunaDenbora ERRAZIO BATEK DAUKA: heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta KCAL AZUKREAKGATZA GANTZ GANTZASATURATUAK A hilabete honetan

Edergintzako erritualekin, ekin

UDAZKENARI

Urteko

garai honek bere errutinak izaten ditu edergintzari eta osasunari loturik, eta bizi estiloak ere moldatu egiten ditugu. Ohitura onei eta jarraibide osasungarriei leku bat egiteko garaia da eta larruazala eta ilea lehengoratzeko balioko duten zainketa eta edergintza errutinak kontuan hartzekoa. Udan agian lehortu, itzali eta ahuldu egin izango zaizkigu eguzkiaren, itsasoko uraren, kloroaren eta hezetasun handiagoren eraginez, eta agian guk ere baztertuxe utzi ditugu ohiko tratamenduak.

Magic Flash

Uretan garbitzea eskatzen ez duen tratamendua, 10 onura ematen dituena 1ean, ezin hobea uda ondoren zure ilea lehengoratzeko. Biziberritu eta hidratatu egiten du, moldatu eta korapiloak askatu, sendotu, kizkurrak kontrolatu, termikoki babestu 180 ºC-raino, lagundu egiten du muturrak ez daitezen ireki, kolorea babestu, leuntasuna eman eta errazago erabiltzeko moduan uzten du. Egokia da ile mota guztietarako, eta ile hezean eta lehorrean erabil daiteke. Berehalako emaitza.

Olio bikain unibertsala Olio honek berehala eraldatzen du ilea eta ikusgarri uzten du, distiratsuago eta leunago. 6 lore zoragarrirekin aberastua dago, eta testura arina eta ezgantzatsua dauka. Uretan garbitu beharrik ez dago, eta egokia da ile mota guztietarako.

Olioa arganarekin Emaiozu bizi berria zure ileari tanta bakar batekin. Pro-V mantenugai multzoak, E bitaminak eta argan olioak sakon elikatzen dute ilea, eta leundu egiten dute berehala eta distira nabarmendu. Testura arina dauka, ez-itsaskorra, eta ez du trinkotzen.

BABES, INDAR ETA NUTRIZIO GEHIGARRIA
L’OREAL ELVIVE
REVLON
PANTENE PRO-V
edergintza
32

Xanpua, Agur kalteei Xanpu lehengoratzailea, amla eta keraphyll estraktuarekin aberastua; elikatu egiten du ilea, sakon lehengoratu eta berritu egiten du azpitik muturreraino. Konpondu egiten du zuntzaren gainazala eta bete egiten ditu kanpoko erasoek sortzen dituzten arrakalak.

Ilea sendo eta osasuntsu

Uda ostean, normalena izaten da ileak zainketak behar izatea berriz sendotzeko, distiratsu egoteko eta elikatzeko. Muturrak irekitzea, itxura lakar eta hauskorra izatea edo buruko larruazala lehortzea ohiko arazoak izaten dira uda garaian, eta egoera okertu egiten da udazkenean. Erabili ezazu ilerako erritual egokia sendotasuna emateko, lehengoratzeko eta distiraz hornitzeko, zure ileak bizitasuna eta leuntasuna berreskura ditzan, eta erantsi ezazu tratamendu espezifiko bat zainketa gehigarri bat izan dezan.

ILERIK EZ DADIN ERORI

PANTENE PRO-V

ILEA

Xanpua, Hazkunde indartsua Konbinatu egiten ditu Pro-V zientziaren ahalmena, biotina eta banbua. Lagundu egiten du ile gutxiago eror dadin apurtzearen erruz. Olio mineralik eta koloragarririk gabea. Ontzia %100 birziklagarria da, eta plastiko birziklatua dauka %25.

Konbinatu bio

LEHENGORATZEA

UDAKO KALTEETATIK

Maskara, Agur kalteei Elikatu egiten du ilea, sakon lehengoratu eta berritu egiten du azpitik muturreraino. Maskara sendogarri hau amla eta keraphyll estraktuarekin aberastua dago.

Xanpua eta egokitzailea Sakura lorearen formulak sakon lehengoratzen du ilea barnetik bertatik eta nabarmen murrizten du ileen haustura; osasuntsu eta sendo uzten du, ileapaindegitik atera berritan bezala.

33
SYOSS SALONPLEX GARNIER FRUCTIS
u

edergintza

GARNIER SKINACTIVE

Hydra Bomb maskara

Ehun hidratatzailea duten maskarak, azido hialuronikoarekin, larruazala indarberritzeko. Serum hidratatzailearen flasko baten baliokidearekin aberastuta daude.

Indarberritu zure larruazala

Luzaroago iraun dezan beltzaranduta, larruazala hidrataturik edukitzea da gakoa. Horretarako, erabil itzazu osagai lehengoratzaileak eta elikagarriak dituzten produktuak, argitasuna indartzen dutenak. Erantsi zure aurpegiko errutinari beste zerbait gehiago maskara bat emanez edo kapsula kontzentratuekin. Zure larruazala hidrataturik mantentzeaz gain, zahartze goiztiarraren aurka borrokatzen ariko zara.

OLAY

Collagen Peptide 24

Hobetu egiten du larruazalaren hesi hidratatzailea eta sendo eta distiratsu egon dadila lortzen du 14 egunean, kolageno peptidoekin egindako formula sendoa baitu, zeinak larruazaleko 10 geruza ere zeharkatzen dituzten larruazala leunagoa egon dadin eta eraberrituta.

OLAY

Retinol 24

Gaueko krema honek berehala hidratatzen, leuntzen eta argitzen du larruazala eta murriztu egiten ditu hazpegietako marrak 14 gautan. Gainera, bere formula berritzaileari esker, zeinak niazinamida darabilen, larruazal distiratsuarekin esna zaitezela lortzen du.

DIADERMINE

Flash Effect kapsulak

LIFT+ teknologiarekin, bizkortu egiten dute larruazaleko kolageno ekoizpena eta berregin egiten dute haren egitura. Emaitzak? Larruazal irmo eta leuna lortzen da berehala, neke zantzuak murriztu egiten dira eta itxura nabarmen biziberritua hartzen du, ukitu zetatsuarekin.

34

edergintza

Jarraitu ezazu fotobabes bat erabiltzen

Nahiz eta orain ez zaren jartzen zuzenean eguzkia hartzera, udazkenean ere handia izan daiteke eguzki erradiazioa, eta ezinbestekoa da eguzki babesak erabiltzen jarraitzea fotozahartzeari aurrea hartzeko eta tonu erregular bat lortzeko.

BELLE&SUN

Eguzkitarako jariakina FPS 50+

belle&SUN sailak baditu eguzki kremak aurpegirako, eta horien formula bereziki egina dago aurpegiko larruazalerako. Lagundu egiten du zimurrik eta orbanik ez dadin agertu, eta ‘oil free’ erako produktua da.

BB SUN Krema koloreduna da, bereziki egokia larruazal argietarako edo eguzkiarekiko sentibera direnetarako. Pigmentu sorta hautatu bat dauka, eta bateratu egiten du tonua, lausotu egiten ditu inperfekzioak eta handitu egiten du argitasuna; horri esker, lagundu egiten du begi-zuloak neutralizatzen eta larruazal sentiberen gorriuneak disimulatzen.

hipo

Krema hau bereziki egokia da aurpegia eta paparra babesteko. Sensitive lerrokoa da, hipoalergenikoa eta ez dauka lurrinik.

belle p

belle saileko gainerako produktuak bezala, eguzkitako kremak arabenorik gabe formulatuta daude, eta test dermatologikoekin frogatuta.

Gel gardena FPS 50 belle&SUN familiak era askotako testurak ditu, adibidez gel garden hau; azkar xurgatzen da, eta sentipen beluskara uzten du larruazalean.

36

hilabete honetan

Babestu egiten ditugu minbizia duten emakumeak

Orain minbizia duten emakumeak lagundu ditzakezu zenbait erakunderi babesa adieraziz; aski duzu zentimo batzuk ematea gure dendetan txartelarekin ordaintzen duzunean.

Bularreko minbizia da tumorerik ohikoena emakumeen artean. Diagnostikoa egin eta “minbizi” hitza ahoskatzen denean, inor ez da prestatua egoten. Gaixotasunaren tratamenduari beldurra, ezagutza falta eta zalantzak eransten zaizkio. Horregatik, gaitz hori duten emakumeei eta haien familiei laguntza ematea, baliabideak eta orientazioa eskainiz eta ikerkuntza bultzatuz, hori ere bada minbiziari aurre egitea.

Urtean 34.000 kasu inguru antzematen dira. Gaur egun, askok eta askok gainditu egiten dute gaitza medikuntzak eta zientziak egin duten aurrerapenari esker, baita gizarteak gero eta kontzientzia handiagoa duelako ere prebentzioaren eta diagnostikoa garaiz egitearen inguruan, baina oraindik bide luzea

dago aurretik, eta minbizia duten emakumeek eta haien familiek gugandik jaso dezaketen babes guztia behar dute.

Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen eta Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkartearen bitartez (SARAY), gaixotasun hori daukaten emakumeak lagunduko ditugu babes psikologikoa eta terapeutikoa emanez eta bestelako baliabide batzuk eskura jarriz.

Elkartasuna

38 Más información: Elkartasuna Solidaridad
Bularreko minbizia Solidaridad Cáncer de mama Honen alde: A favor de: osasungarriak jasangarriak kon pro mi Informazio gehiago: Solidaridad Octubre.indd 10/8/2022 09:15:32

Zatoz zure EROSKI dendara eta Marvel etxeko hainbat opari eskuratu ahalko duzu eskolarako edo lanerako itzuleran gozatzeko edo zuk nahi duzunerako. Besteak beste, hiru eratako katiluak daude gosariak egiteko, eta era askotako produktuak bazkari eta askariei bestelako

izateagatik

botila

ukitu bat emateko, adibidez botilak, haurrentzako tuperrak, fruta ontziak... Gainera, Marvel etxeko lau pertsonaia aipagarriren peluxeak eskuratu ahalko dituzu, propio zuretzat bereiziak.

EROSKI club-eko bazkide izateagatik bakarrik, zatoz hurbilen duzun EROSKI saltokira, eta hantxe aurkituko dituzu

opariak (11 eratakoak). Aukeratu ezazu gehien gustatzen zaizuna, ordainlekuan erakutsi ezazu EROSKI club-eko bazkidea zarela, eta 599 Travel Punturekin edo prezio berezi batean eraman ahalko duzu ale bakoitza

Egizu guztien bilduma eta goza ezazu filmetan bezala Marvel etxeko zure lagunekin.

cio 41 (1) 2022/10/26 arte edo produktuak bukatu arte balio du. Ikus baldintzak hemen: eroski.es.
(1)
bazkide
Katilua 599 puntu edo 4,99 € aleak Poltsa 599 puntu edo 4,99 € aleak Helduentzako
599 puntu edo 6,99 € aleak Haurrentzako tuperra 599 puntu edo 6,99 € aleak Fruta ontzia 599 puntu edo 6,99 € aleak © 2022 MARVEL Zure oparia 599 punturen truke edo prezio berezia ordainduta Peluxea 599 puntu edo 6,99 € aleak u Zu t ke edoru CLUB-EKOA IZATEAGATIK, ERAMAN EZAZU Marvel-eko pertsonaia berezi bat etxera

Abantaila gehiago

eoaaeaga, o e a u EROSKI EKO-BIO p roduktu ba t

Club-ekoa izateagatik, lor ezazu doan EROSKI EKO-BIO produktu bat

Hilabete honetan, EROSKI EKO-BIO produktu bat emango dizugu opari. Lortu nahi baduzu, aktibatu ezazu zure kupoia EROSKI aplikazioan. Ez baduzu, deskargatu ezazu eta unean bertan lortuko duzu oparia!

Behin kupoia eskuratuta, hurbilen duzun EROSKI dendatik pasatu zaitezke zure EKO-BIO produktua jasotzera

honetan, EROSKI EKO-BIO produktu bat go Lor tu nahi baduzu, aktibatu zazu eta unean bertan lortuko duzu oparia! oi a eskura t u ta, hur bil en d uzun a tik pa satu zaitezke zure EKO-B IO sotzera

Aktibatu ezazu zure kupoia doan EROSKI aplikazioan. Oraindik ez baduzu, deskargatu ezazu hemen.

ezazu zure OSKI atu ezazu hemen.

42
(1) 2022ko urriaren 6tik azaroaren 3a arte balio du. Beharrezkoa da EROSKI club-eko bazkide izan eta EROSKI aplikazioa deskargaturik edukitzea: hortxe agertuko zaizu EROSKI EKO-BIO produktu batekin trukatzeko kupoia, “nire aurrezki kupoiak” atalean. Oraindik ez baduzu Eroskiren aplikazioa, 2022ko azaroaren 3a baino lehen egin dezakezu eta kupoia eskuratu.

bazkide izateagatik

BAZKIDE BAZARA, 499 puntuko oparia lortuko duzu

Hiru

opari bikain eta jasangarri aukeratu ditugu Travel Club Katalogotik (1), puntuak aurrezteko aukera berezia eskaintzen dutenak EROSKI club-eko bazkideentzat bakarrik. Opari bat eraman

dezakezu 499 Punturen truke

soilik. Gainera, oparietako bat lehenago lor dezakezu Puntu Estrekin markatuta dauden produktuak erosita. Ehunka produktu daude, eta zure esku-orrian edo EROSKI dendan aurkituko dituzu.

ZURE OPARIA punturekin 499

Eraman itzazu lehenago

Puntu Estrekin seinalatuta dauden ehunka produkturi esker

Gainera, 100 erosketa orga zotz egingo ditugu

Hilabete

honetan 100 orga zotz egingo ditugu, 100 €-koak. Ez galdu zurea eramateko aukera!

Nola parte har dezakezu?

PARTE HARTU

Hiru produktu erosten dituzun bakoitzean.

800 baino gehiago daude!

EROSKI aplikazioan jolas eginez

Oso erraza! ‘Preziorik Onena’ oharra ageri duten hiru produktu erosten dituzun bakoitzean, zozketan parte hartuko duzu.

EROSKI aplikazioko jolasaren bidez ere parte har dezakezu. Gastatzen dituzu 30 € bakoitzeko, jolas egiteko aukera izango duzu eta horrela partaidetza bat lortuko duzu(2).

6.000 bazkidek

Tuarey poltsaElikagaiak eramateko poltsa Harxem jaki-ontzia
43 (1) Sustapen honen balioa 22/10/06tik 22/11/03ra bitartekoa da, EROSKI club-eko bazkideentzat bakarrik. Produktu bat baino gehiago har daiteke. Gehienez: erreferentzia berdin bat bazkide bakoitzeko. Katalogoan gerta daitezkeen aldaketen mende daude produktuak. Gehienez:
eskuratu ditzakete. Sustapenaren baldintzak, eroski.es helbidean (2) Ikusi hemen lege baldintzak: https://www.eroski.es/sorteo-carros/ Elikiktklt Zozketan ORGA 100 €-KOAK 100

LANZAROTE Aurreztu eta gozatu uharte desberdin batean

Sumendien uhartean ohartzen gara oraindik ere badirela lekuak auto ilararik gabe gidatzeko aukera ematen dutenak, zaratatik ihes egin eta leku liluragarriak eskaintzen dituztenak jende pilaketarik gabe. Eta erreserba egitean %5 itzuliko dizugunez, euroak metatuko dituzu zure txartelean hurrengo erosketak egiteko.

Lanzarotek harritu egiten du bere paisaia ikusgarriekin, eta bat hautatzekotan, Timanfayako Parke Nazionaleko inguru bolkanikoa bereiziko genuke, naturak duen ahalmenaren adierazpen paregabea. Krater eta harri bihurturiko laba artean, egiazko astronautak bezala sentituko zarete. Montañas de Fuego direlakoen oinetan, Geria dago, mahastiz beteriko paisaia harrigarria, non eremu bolkaniko beltzean dauden zuloetan hazten diren zuhaitzak. Ingurua ezin hobea da mendi ibilaldiak egiteko, eta, horregatik, ez ahaztu maletan oinetako egokiak sartzea.

44
Geria
BESTE MUNDU BATEKO PAISAIAK
bidaiak

AMETSETAKO HONDARTZAK

ETA D BITAMINA NAHIERAN

Lanzaroten gure zain daude harea zuri, urrekara eta beltza duten hondartzak, baina baita arrantzale herriak eta paseo luzeak ere itsasoaren ondoan. Batez besteko tenperatura 24 ºC-koa izaten da, eta urteko edozein sasoitan bainu bat hartzeko modua eskaintzen du horrek. Papagayoko kalak bisitatu eta ilunabar ahaztezin batekin gozatzea izan daiteke aukera bat, surf saio bat egitea Famarako olatuetan edo urpekaritza probatzea Puerto del Carmenen. Erabat deskonektatu nahi izanez gero, Graciosa uhartera itsasontziz joatea baino hoberik ez dago, asfaltorik gabeko leku bakarretakoa da-eta Europan.

Graciosa

Jameos del agua

MERKATUAK ETA AZOKAK ARAKATUZ

Maite al dituzu tokiko produktuak? Hala bada, izugarri gustatuko zaizkizu Lanzaroteko azokak. Villa de Teguise-koa da ezagunena, eta igandero egiten da. Uharteko hiriburu zaharra, gainera, harlauzaz eginiko kaleekin eta jauregi kolonialekin, Espainiako herririk politenetakoa da.

ARTEA ETA NATURA BILTZEN DITUEN TOPAGUNEA

Lanzaroteko paisaiaren edertasun berezia beste inork baino hobeto ikusten jakin zuen hango artistarik ezagunenak, Cesar Manriquek. Haren maisulanik handiena Jameos del Agua delakoa izango da agian, hodi bolkaniko bat izan zenaren barnean eraikitako ametsezko lorategi bat. Hango galerietan paseatzea Lurraren barnealdera bidaiatzea bezala da. Nekazariaren Etxe-Museoa ere eraiki zuen, San Bartolomen, eta horrela omendu nahi izan zuen

Itzuli

gizon eta emakume nekazarien ahalegina, zeinak tradizio aberatsa utzi duen bertako elikagai eta ardoetan. Itsaso eta lur zaporeko gastronomia ezagutzeko leku aparta da, herrixka zurien arkitektura tradizional ederrarekin gozatzen dugun bitartean. Ikustekoa da, halaber, Kaktusen Lorategia, Guatiza-n; harrobia izan zen bere garaian, eta Manriquek 5.000 kaktusen bizitoki bihurtu zuen, eta forma, neurri eta kolore guztietakoak ikus daitezke.

EROSKI

PARADISUA OSO HURBIL DAGO

Penintsulatik zuzeneko hegaldi bat baino gehiago dago astero Lanzarotera joateko, eta zaila izango da horri muzin egiteko aitzakiak aurkitzea. Hotza gero eta gertuago dugun honetan, nork ez du nahi berriz eguzkiarekin eta hondartzarekin gozatu?

45 %5 (1) Urriaren 1etik 31ra egindako erreserbetarako balio du, eta 2022ko abenduaren 31 bitartean bidaiatzeko. Gestio tasetan eta kuotetan izan ezik.
Papagayoko hondartzak
Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan
egingo dizugu zure EROSKI club txartelean (1)
Activia Frutas, Fresa, Arándanos, Mango, Pera y Frutos del bosque Activia contiene cloruros presentes de forma natural, que provienen de las sales minerales y que contribuyen a una digestión normal mediante la producción de ácido clorhídrico en el estómago, y calcio, que contribuye al funcionamiento normal de las enzimas digestivas

albisteak

PROIEKTU HAU BABESTU DUGU

ARTE ESZENIKOEN trukea Iparraldeko Bidean

Bigarren

urtez jarraian, 2022an ere babestu egin nahi izan duzu arte eszenikoen trukea sustatzen duen Ipar Eszena Bidea. Babesle ofi zial gisa egin dugu laugarren ekitaldi honetan, eta horrela sendotu egin dugu lurraldeen arteko truke kulturala sustatzen duen ekimenarekin daukagun konpromisoa.

Ipar Eszena Bidea (IEB) truke kulturalerako proiektu bat da, eta Donejakue Bideen ibilbide historikoa hartzen du erreferentzia gisa, eta programazio eszeniko oparoa eskaintzen du.

Irribarreak hazi leloarekin, IEBk programazio berezia izango du

heldu den urriaren 9a bitarte, eta 15 konpainiak parte hartuko dute, antzerkiaren, dantzaren eta zirku berriaren arlokoek, eta beren ikuskizunak eskainiko dituzte proiektuan parte hartzen ari diren 38 egoitzetan. Laugarren ekitaldi honek, gainera, berrikuntza garrantzitsuak dakartza. Besteak beste, sekula baino konpainia gehiagok parte hartuko dute (15ek

guztira) emanaldien zirkuituan, eta nabarmentzekoa da, halaber, Arabak eta Nafarroak lehenbizikoz parte hartuko dutela. Era horretan, Iberiar penintsularen iparraldetik doan Donejakue Bidean hedatu eta zabaldu egingo da IEB.

PROGRAMAZIO ASKOTARIKOA

Arte eszenikoen ekoizleak biltzen dituzten elkarte profesional hauek sustatzen dute Ipar Eszena Bidea izeneko ekimena: Escena Galega (Galizia), EscenAsturias (Asturias), ACEPAE (Kantabria) eta Eskena (Euskal Autonomia Erkidegoa).

Horiek guztiak Ipar Eszena Bidea izeneko entitatean bildu dira, proiektu hori landu, kudeatu eta ekoizteko sortu duten erakundea. Helburua da Galiziako, Asturiasko, Kantabriako eta Euskal Herriko ekoizpen eszenikoak plazaratzea eta duen balioa ematea kultura, hizkuntza, formatu eta lengoaia aniztasunari.

50

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.