zenbaki honetan
Ohitura onak haurtzarotik bertatik
EROSKIn hainbat ekintza eta kanpaina egiten ditugu zuri zeregin horiek errazteko. Tailerrak, ikastaroak eta gomendioak eskaintzen ditugu besteren artean, elikadura orekatuagoa eta ohitura osasungarriak sustatu nahi ditugulako haurtzarotik bertatik.
Eta horren adibiderik onena gure Elikadura Eskola da; Lehen Hezkuntzako ikasleekin lantzen den ekimena da, eskola teorikoen eta tailer praktikoen bidez, non gai hauek lantzen diren besteak beste: elikadura orekatua, bizi ohitura osasungarriak, tokiko produktuak, munduko beste leku batzuetako dietak eta planetaren jasangarritasuna.
Ikasturteak bere bidea hartu duelarik, urria garai aproposa da neska-mutikoen artean ohitura onak sendotzeko. Oso garrantzitsua da etxean zer jaten den zaintzea, dieta orekatua egitea funtsezkoa baita haien garapena laguntzeko eta eskolan emaitza onak lortzeko. Baina are garrantzitsuagoa da ongi erakustea zein diren gakoak bizimodu aktiboagoa egiteko eta modu osasungarriagoan elikatzeko.
Horretaz gain, hilabete honetan lasaitasun uneak ere eskaini nahi dizkizugu eguneroko zereginetarako, era askotan aurreztu dezazun ‘Pilatu Aurrezkia’ kanpainarekin: produktuak preziorik onenean, sustapenak, eskaintzak eta abantailak bazkide izateagatik.
Zenbaki honetan hori guztia aurkituko duzu eta askoz gehiago ere bai (errezetak, merkaturatzeak, aholkuak eta aurrezki kupoiak) udazken honetan ez dezazun eduki ezeren faltarik.
ARGITARATZAILEA
ARGITALPENAREN
Itxaso Cuesta EROSKI club-eko arduradunaHasieratik
Gaur
Haurren
Elikadura arloko segurtasunaren alde inplikatzea
Elikadura orekatua
Nutrizio arloko premia
Kontsumo arduratsua egiten laguntzea
Tokian tokiko produktu gehiago eskaintzea
Ongi eta prezio onean jateko erraztasunak jartzea
Argitasunez eta
jardutea
Langile garen aldetik geure burua zaintzea
Bizimodu osasungarriagoa bultzatzea
Azken kontuak
Gure produktuek zure egunerokoa erraztea nahi dugu eta, gainera, aurrezten laguntzea. EROSKI markaren berrikuntza batzuk aurkeztuko dizkizugu familian goza dezazun eta zure denbora gauza garrantzitsuetan eman dezazun: zeure kontuetan eta etxekoekin.
Zaporea ITSASOTIK
TXIBIA BARATXURI ERAN
Itsasoko produktu honek aukera emango dizu era askotako platerak prestatzeko konplikaziorik gabe. EROSKIk baratxuri eran eskaintzen duen txibia berria egosita heldu da, moztuta eta olioz, baratxuriz eta perrexilez onduta. Hotza edo beroa jan daiteke, eta ontzia egokia denez mikrouhinean sartzeko, azkar batean prestatu ahalko duzu.
Plater honek ugari ematen ditu proteinak, oso gantz gutxi eta glutenik ez batere, eta ezin hobea da entsaladak laguntzeko edo nahaskiak eta aperitiboak prestatzeko.
TXIRLA ARREAK ERA NATURALEAN
Estimu handia dute gure gastronomian, aukera asko ematen dutelako sukaldean eta zapore gaindiezina dutelako. Txirlen artean, bereziki mamitsuak izaten dira arreak, eta itsasoko almendra ere esaten zaie, antzeko itxura eta zaporea dutelako, zertxobait gozoa mingostasun sotil batekin.
Errezeta asko dagoen arren, jateko modurik onenetakoa aperitibo gisa da edo gisatu batekin, pastarekin edo arrozarekin.
Kenyako kaferik onena zure etxean
Kafe
%100 arabikoa, garbitua eta Kenyako goi lurretan bildua. Klima epela eta urte sasoi jakinetako euriak konbinatzen dira zapore bizi eta frutatsuko kafea ekoizteko, zitrikoen ukituekin. Oso produktu berezia da, munduan estimurik handiena duenetakoa, jatorria ere halakoxea du eta.
Emaiozu plazer bat zure ahosabaiari EROSKI SELEQTIA saileko Kenyako kafe kapsula berriekin: gorputz paregabea dute eta ahogozo konplexu eta iraunkorra uzten dute.
FRUTA ETA KALE ZUKUAK
Konbinazio harrigarria
Etxean zukurik onenak dastatzea oso erraza da frutaz eta aza kizkurrez (kale) egindako gure zuku berriarekin; sagar, anana, mango, marakuia eta kale zukuz egina dago.
Plastikozko botila batean dator, eta %100 material birziklatuz eta birziklagarriz egina dagoenez, gehiago errespetatzen du ingurumena.
Har ezazu fresko-fresko gosaritan, otordu artean, askaria lagunduz edo beste edozein unetan. Harritu egingo zaitu!
GREZIAR JOGURTA
BANILLAZKO ZAPORE BERRIA
Postrerako edo zeure buruari gutizia bat eskaintzeko. Banilla maite baduzu eta greziar jogurten ukitu krematsua ere bai, ezin izango diozu muzin egin gure greziar banilladun berriari. Edozein ordutan hartzeko modukoa.
Hutsik egiten ez duten klasikoak
Ogitartekoak, mokadutxoak edo lagunarteko afariak prestatzen direnean, leku bat merezi dute txorizo gozoak, minak, Pamplona erakoak eta saltxitxoiak.
Egun horietarako, EROSKI basic saileko hestebete xerratuak dira aukerarik onenak, preziorik onenean gainera. Eta orain ontzi jasangarriagoan datoz, zeinak plastiko birziklatua duen %70.
ETXEKO POSTREAK
ERRAZA ETA AZKARRA
Gozoak egin zalea bazara eta etxekoak harritu nahi badituzu haientzat postre batzuk prestatuz konplikazio handirik gabe, hiru berrikuntza dakartzagu gauzak errazteko. Natillak eta mamia egiteko prestakinak eta karamelu ziropak aukera emango dizute etxean postre gustagarriak prestatzeko modu erraz eta azkarrean.
Ogiak eduki behar duena, ez gehiago eta ez gutxiago
Beti egin izan dugun bezala, eta orain irudi berriarekin.
Gehigarririk eta legamiarik gabea, berezko ama orearekin egina, luzaroan hartzituta eta bi labealdi emanda.
ERRAZ DIGERITZEKOA
ETA ONGI SENTIARAZIKO
ZAITUENA
Ogi txigortua da, %100 osokoa, zerealaren ale osoarekin egina, eta mantenugai asko eta zuntz guztia emango dizuna. Bi labealdi emanda, digestioaren zati bat egina etortzen zaizu, apurtu egiten baititu almidoi kateak eta laburragoak bihurtu.
Azukre erantsirik gabea da, gure ogia artisau erako prozesu tradizional batekin egiten da eta. Betiko zaporea eta testura.
Ez dugu eransten gantz saturaturik, kardio-osasungarria izaten jarrai dezan (zure bihotzerako ona, alegia). Goza ezazu zapore ona uzten duen eta are hobeto sentiarazten duen ogi batekin!
ERRAZ JATEKOA
Ez dauka gehigarririk eta legamiarik hartzidura eragiteko. Ez dugu horren beharrik! Berezko ama orearekin eta hartzidura luze batekin lortzen dugu. Destrinatze prozesua eta hartzidura luzea funtsezkoak dira txigorkiak kurruskatsu gelditu daitezen, baina hautsi gabe. Gainera, oso ongi irauten dute denbora askoan.
ERRAZ KONBINATZEKOA
Zer maite duzu gehiago, gozoa edo gazia? Konbinatu ezazu zure Dextrin Ogia zure gogoko diren osagaiekin, eta goza ezazu nahi duzunean: eguna hasteko, askaritarako edo afari arin bat egiteko.
PASCUAL DINAMIC Proteinazko irabiaki berria
Eliteko kirolari izan gabe ere har daiteke proteinazko irabiakia
H emen da Pascual Dinamic proteinazko irabiakia. Apustu berri hau egin du konpainiak, eta sektorea irauliko duela espero du. Azukre erantsirik gabea eta 25 gramo proteinarekin, zeinak lagundu egiten duten giharrak mantentzen; B2, B3 eta B6 bitaminak eta magnesioa ere baditu, eta horiek lagungarriak dira nekea eta akidura gutxitzeko. Baita zinka eta kaltzioa ere.
Nork dio hau ez dela zuretzat? #LiberaTuDeportista
Hona hemen gure Finezza pizza
Besteak ez bezalako pizza bat da, familiakoak edo lagunak harritzeko modukoa afari inprobisatu batean. Formatu berritzailean dator, ore gustagarri eta fi n-fi narekin, zeina tolestua dagoen eta kalitatezko osagaiak dituen.
Zaporeen artean, hor daude Urdaiazpikoa eta camembert gazta konbinatzen dituena, eta ausartagoa den zerbait nahi duenak, berriz, hortxe dauka Melenzzana berenjenarekin.
u koa re i na k
Finezza pizza berri tolestuak prest daude labean sartzeko eta aukera bikaina dira bazkarian edo afarian partekatzeko edo mokadutxoak egiteko.
osoarentzako
Gozogintzako errezetetan erabiltzeko, kafeari gozotasuna emateko, postre bat laguntzeko... Etxekoek esne kondentsatua maite baduzue, hementxe duzu kiloko gure ontzi berria, neurri ezin aproposagoa duena familietarako.
Hemen da BIO TXIKORIA BERRIA
Leroux Bio txikoria natural disolbagarria produktu osasungarria da eta oso erraz prestatzen dena. Landare jatorrikoa da %100, ez dauka kafeinarik eta zuntz ugari ematen du; esnearekin edo gehien maite duzun edari begetalarekin konbinatu dezakezu, baita ur irakinarekin ere infusio moduan.
160 urtetik gorako esperientzia pilatu ondoren, Leroux etxeak txikoria biologiko hau aurkeztu du, landaketa eremurik onenetan hautatua eta zaporerik originalenarekin. Izan al daiteke bio-agoa?
OSOKO ESPELTAZ EGINDAKO PASTA
Plater desberdin bat
Zure errezetarik osasungarrienak prestatzeko, gure dendetan daukazu espeltazko pasta %100 osokoa. Espeltak duen konbinazioari esker eta marrazo erako itxurari esker, saltsak eta ongailuak hobeto bateratzen dira, eta horrek nabarmen indartzen du zaporea.
Pasta hau Italian egina da, brontzezko molde tradizionalekin, eta tenperatura txikian lehortua.
AMA OREZ EGINDAKO OGI GEHIAGO GURE DENDETAN
Gure okindegietan ogirik onenak aurkituko dituzu, gure okinek ama orez eginak eguneroegunero. Artozko ogi biribila, zekalez egina eta landakoa luzaro egoten dira egonean, eta hartzidurak zapore eta lurrin paregabeak ematen dizkie, artisau erako ogien gauzarik onenekin goza dezazun.
BABATXOAK OLIBA OLIOTAN
BESTELAKO UKITU BAT
Zure platerei gourmet ukitu bat eman nahi badiezu, irtenbide ezin aproposagoa dakargu: EROSKI SELEQTIA saileko babatxoak oliba oliotan. Bere horretan jateko, urdaiazpiko pittin batekin edo haragi eta arranekin
konbinatuta, oso aukera ona dira zure errezetei bestelako ukitu bat emateko.
Baby erako babatxo hauek oso samurrak dira, txikiak direnean biltzen dituztelako eta, ondorioz, azala finagoa izaten dute eta testura leunagoa. Gainera, oliba olioa daramate eta horrek nabarmendu egiten du zaporea.
Aukera berri bat eta ontzi jasangarriagoak
EROSKIn era askotako ozpinki tradizionalak eta olibak eskaintzen dizkizugu, hezurdunak eta hezurrik gabeak, minak, eta abar. Produktu sorta horri beste bat gehitu diogu orain, oliba berde zatituak, hatzak miazkatzeko moduko ongailuarekin.
Guztiak ere oso egokiak dira ordu artean mokadutxoak egiteko edo entsalada bat laguntzeko, eta orain ekodiseinuz egindako terrina berrietan aurkituko dituzu gure dendetan, %26 plastiko gutxiagorekin.
Txokolate eta esne-gainez egindako kopak liluratu egingo zaitu hasi eta buka. Txokolate leuna eta esne-gain krematsua konbinatzen ditu, eta postre gustagarria da noizbehinka geure buruari gutizia bat emateko. Ez dauka glutenik eta ontzia jasangarriagoa da, aurrekoak baino %35 plastiko eta kartoi gutxiago du eta.
AURREZTU ZURE EROSKETA SASKIAN
Zure diruak gehiago iraun dezan eta hozkailua betetzea gutxiago kosta dakizun, EROSKIn era askotan aurreztu dezakezu egunero.
Pilatu Aurrezkia eguneroko saskian
Gure dendetan 800 produktu baino gehiago aurkituko dituzu ‘preziorik onena’ oharrarekin markatuta, eta oso erraza izango zaizu modu osasungarrian elikatzea eta prezio onean, gainera.
beste marka batzuen aldean
eguneko erosketa osatua
a, ak ko zu,
a,
Zuri laguntzeko asmoz, erosketa zerrenda bat egin dugu behar diren produktu guztiekin, gosari, bazkari eta afari osatuak, errazak eta modu onekoak egin ditzazun. Arraina, haragia, frutak eta barazkiak ageri dira, biltegian ezinbestekoak diren elikagaiak ere bai, baita higieneko eta garbiketako produktuak ere. Gure dendetan eta online supermerkatuan aurkituko dituzu, ‘preziorik onena’ oharrarekin markatuta, eta %35 aurreztu ahalko duzu beste marka batzuekin alderatuta.
Fruta eta berdura
Gosariak eta askariak
Bazkariak eta afariak Garbiketa eta etxea Bananak Sagarrak Laranjak Kuiatxoa Porruak
Letxuga Tomateak Lekak Tipulak Baratxuriak Patatak
Esnea Jogurt naturala Gailetak Fruta anitzeko edariak
Moldeko ogia Kafea Hestebeteak Indioilar bularkia Burgosko gazta Corn Flakes
Ura Ogi barra Olioa Arrautzak Irina
Pasta Tomate frijitua Dilistak Arroza Legatza Atuna oliotan Oilaskoa Solomo xerrak
Komuneko papera Hortzetako pasta Gela Lixiba
Garbigarria Ontzi garbigarria Sukaldea eta komuna garbitzekoa
Gainera, aurrezkia pilatzeko aukera izango duzu gure dendetan aurkituko dituzun eskaintzekin: 50.000 produktuk baino gehiagok dute deskontua, batzuetan 3x2-koa, besteetan bigarren alea %70ean, eta abar.
Eskuratu itzazu deskontu eta eskaintza esklusiboak, adibidez 2x1 erakoak, edo baliatu itzazu erosketa guztietan BEZa itzultzen dizugun egunak, gasolinatarako kupoiak...
Pilatu Aurrezkia haur txikiak izanez gero
Familia Plana
Eman ezazu izena Familia Plana 0·12 programan. Itzuli egingo dizugu erosten duzun guztiaren %2 eta abantailak lortuko dituzu hilero. Eta oraindik haurtxoak badira, %5 aurreztuko duzu pixoihal eta toallatxoetan 3 urte betetzen dituen arte!
Pilatu Aurrezkia EROSKI club Urrezko Txartelarekin
Aurreztu
%4a
Aurreztu ezazu %4 EROSKIn egiten dituzun erosketa guztietan: elikadura, etxetresnak, optika, erregaia, bidaiak, eta abar. Merezi du hilean 30 € gastatuz gero. Gainera, txartela dohain probatu dezakezu hilabetez iraupen konpromisorik gabe. Kalkulatu ezazu zenbat aurreztu ahalko zenukeen gure kalkulagailuarekin: www.eroski.es/tarjeta-oro-eroski-club.
Pilatu Aurrezkia EROSKItik kanpo Zure aurrezkia hilero-hilero
Erosketa egin eta elkar agurtzen dugunean ere jarraitu egiten dugu zurekin pilatzen, EROSKI Club ordainketa txartelarekin itzuli egiten baitizugu zure erosketa guztien %1a, bai jatetxeetan, gimnasioetan, zinemetan, bai moda dendetan...
Gure aplikazioan dituzu informazio eta xehetasun guztiak aurreztu duzunaren inguruan. Nahi duzunean, hilero zenbat aurreztu duzun begiratu dezakezu, bai eskaintza eta sustapenetan lortu duzuna, eta bai prezio bereziekin eta aurrezki-kupoi pertsonalizatuekin lortu duzuna ere.
Hilabete honetan aurreztu duzuna EROSKI club-eko bazkide izateagatik
Gure
eskaintza eta deskontuetan aurreztu duzuna (3x2, 2. alea %70ean, 2. alea %50ean...)
Aplikazioa ez baduzu, ez kezkatu, hilero aurreztu duzunaren laburpen bat jasoko duzu tiket batean ordainlekutik pasatzean
PRESTATU. Garbitu patatak eta moztu xafla finetan
baratxuriak, belarrak, gatza, piperbeltza eta kaiena birringailu batekin pasta bat lortu arte. Erantsi oliba olio birjina estra eta nahasi ongi.
Igurtzi patatak pastarekin eta sartu labean (aurrez berotzen jarrita) 200 ºC-an, 30-35 minutuz, beroa goitik eta behetik ematen duela, gorritzen diren arte.
Prestatu jogurt saltsa luzokerra birrinduta eta gainerako osagaiekin nahasita.
Zerbitzatu patatak jogurt saltsarekin lagunduta.
OHAR DIETETIKOA
Patata erreak modu honetan prestatzen direnean, askoz gehiago itsasten dira zaporeak; izan ere, belarrak eta espeziak erabiltzen direnez eta ebakiak egin eta akordeoi erako xaflak egiten zaizkionez, askoz gehiago sartzen dira zaporeak, eta, gainera, gatzarekin, piperbeltzarekin eta kaienarekin onduta daude.
Nutrizio arloko propietateak. Patataren %80 ura da eta gainerakoa, nagusiki,
karbohidratoak. Zuntza ere badu, baina gutxi. Horregatik, berdurekin laguntzea gomendatzen da, horrela doitu egiten baita karbohidratoak xurgatzeko prozesua. Egokia da dieta laktobegetarianoak egiteko. Jogurt naturalaren ordez jogurt begetala erabiliz gero, egokia da dieta beganoak egiteko.
ºC-an
zurtoina brokolitik, eta birrindu papur
gelditu arte. Xehatu birringailuan brokoli
patata. Desegin legatz desizoztua eta xukatua. Nahasi biak osagai hauekin: brokolia, gazta, arrautzak, curry-a, gatza, piperbeltza eta belarrak, harik eta
bat lortzen den arte.
Egin 50 gramo inguruko bolak edo kroketak, ura ongi xukatuta. Jarri labeko erretilu batean (argizariz bustiriko paperaren gainean) eta eduki labean 25 minutu inguru, eta beste hiru minutu gresillarekin, gorritu daitezen.
Nahasi maionesa eta tartar saltsa. Zerbitzatu kruxpetak saltsarekin lagunduta, gainean limoi atalak jarrita eta belarrak zabalduta.
OHAR DIETETIKOA
Errezeta honek lagundu egiten du janaririk ez botatzen, probetxua ateratzen dio-eta brokoliaren zurtoinari ere. Etxean haurrak izanez gero, lagundu egin dezakete osagaiak nahasiz eta kruxpetei forma emanez.
Nutrizio arloko ezaugarriak. Begetalek zuntza eta karbohidratoak ematen dituzte, arrainak kalitate oneko proteina, eta zuria izanik, gantz gutxi. Arrautzak eta gaztak, proteina ez ezik, gantz pittin bat ere eransten dute.
Trikimailua. Gantz guztiaren erdia maionesak ematen du, eta nahi izanez gero, oso erraz ordezkatu daiteke tomatearekin edo jogurt saltsarekin.
Untxia saltsa gazi-gezan
• 750 g untxi
• 8 ml oliba olio
• Gatza eta piperbeltz eho berria
Saltsa gazi-geza
• 15 ml oliba olio birjina estra
• 15 ml sesamo olio
• 2 baratxuri fin-fin xehatuta
• Jengibrea
• 30 ml tomate kontzentratu
• 15 ml arroz ozpin
• 8 ml soja saltsa
• 8 ml ezti
• 250 ml ur
• Koilarakada bat arto irin (Maizena)
Guarnizioa
• 120 g arroz (osokoa)
• Sesamoa
• Tipulina
NOLA PRESTATU. Egosi arroza ur ugarirekin, paketean ageri diren jarraibideak kontuan hartuta. Moztu untxia neurri ertaineko zatietan.
Eman gatza eta piperbeltza untxi zatiei eta erregosi zartagin batean koilarakada erdi oliorekin. Alde guztiak gorritzen zaizkionean, sartu aurrez berotuta dagoen labean 15 minutuz 195 ºC-an, beroa goitik eta behetik ematen duela. Atera eta gorde geroko.
Wok edo zartagin batean, erantsi olioak, baratxuria eta jengibrea fin-fin xehatuta. Utzi gorritzen eta erantsi tomate kontzentratua eta arroz ozpina. Nahasi eta erantsi soja saltsa, eztia, ur basokada bat arto irin disolbatuarekin, eta utzi kozinatzen 10 minutuz su ertain-bizian.
Erantsi untxia, eragin ongi eta utzi kozinatzen 4-5 minutuz su ertainean.
Zerbitzatu untxia osoko arroz egosiarekin, gainetik sesamoa eta tipulin xehatua zabalduta.
OHAR DIETETIKOA
Untxiaren haragi zuriarekin egindako errezeta gustagarria da, saltsa gazigezaren ukitu bereziarekin. Oraingoan osoko arrozak laguntzen du, eta fruta eta berdura errazio batekin lagundu daiteke plater osatu bat edukitzeko.
Nutrizio arloko ezaugarriak. Haragi zuriek kalitate handiko proteina ematen
dute eta gantz pittin bat, B multzoko bitaminak, potasioa, fosforoa eta selenioa. Untxiak zertxobait gantz gutxiago izaten du oilaskoak baino, nahiz eta zatiaren araberakoa den hori. Berdura eta fruta errazio bat eransten badiogu osoko arrozari, platerak falta duen karbohidratoa eta zuntza lortuko ditugu, eta bitaminak, mineralak eta fitokimikoak gehituko dizkiogu.
Hutsik egiten ez duten errezetak
hilabete honetan
Mini ‘cheesecake’-ak kiwiarekin
Oinarria egiteko:
70 g datil deshidratatu
170 g almendra
Cheesecake’-a egiteko:
200 g esne gain
4 hosto gelatina
150 g gazta krema
20 g ezti
Kiwiaren estalgarria egiteko:
3 kiwi
6 hosto gelatina
NOLA PRESTATU. Oinarria prestatzeko, birrindu almendrak eta datilak (aurrez deshidrataturik). Gorde geroko.
Jarri gelatina hostoak hidratatzen ur hotzetan. Bitartean, berotu 100 gramo esne gain eltzetxo batean, irakiten hasi arte. Irakiten hasten denean, itzali sua, bota gelatina hostoak eta disolbatu.
Bota ontzi batera eta erantsi gazta krema, gainerako esne gaina eta eztia, eta nahasi guztia nahastura homogeneo bat lortu arte.
Estali metalezko lau uztai labeko paperarekin, eta muntatu tartak, lehenik oinarria jarriz eta ondoren cheesecakearekin egindako betegarria. Utzi hoztera gutxienez ordubetez edo gainazala behar bezain solido egon arte.
Prestatu kiwizko estalgarria, gelatina hostoak hidratatuz eta kiwiak zurituz, moztuz eta birrinduz. Berotu 60 ºC-an su ertainean (2-3 minutu, termometrorik izan ezean) eta disolbatu gelatina sua itzalita dagoela.
Bota kiwia gaztazko geruzaren gainean eta hoztu hozkailuan beste ordubetez gutxienez. Atera moldetik kontu pixka batekin eta zerbitzatu.
OHAR DIETETIKOA
Betiko gazta tarta, baina laberik gabe egina eta bestelako ukitu batekin, sasoiko frutarik aipagarrienetako bat erabilita, kiwia alegia. Nutrizio arloko ezaugarriak. Gantz ugariko errezeta da. Gehienak gantz osasungarriak izan arren, baditu gantz azido saturatuak ere, eta horrek areagotu egiten du kalorien zama. Kopuru aipagarrietan ematen ditu proteinak, zuntza, kaltzioa, fosforoa, C bitamina eta
bitamina.
Kellogg's etxeak konpromisoa hartu duela herritarren artean zuntzaren kontsumoa sustatzeko, eta horretarako babestu egiten duela osagai horren garrantziari eta onurei buruzko heziketa ematea eta zuntz gehiago duten elikagaiak eskaintzea.
Dieta osasungarri eta jasangarrietan funtsezko elementua izaten da landare jatorriko elikagaiei 1lehentasuna ematea, nutrizio balio handiagoa izaten dutelako, iturri onak dira-eta mikromantenugaiak, konposatu bioaktiboak eta zuntza hartzeko.
Gauza jakina da zuntzak on egiten diola osasunari. Berriki egin diren ikerketa zientifikoek iradoki dutenez,2 zuntz ugariko dieta egiteak lagundu egiten du mikrobiota orekatuagoa eta askotarikoa izan dadin, 3 eta hori onuragarritzat jotzen da. Ebidentziarik sendoenak esaten du gariaren zahiak eta osoko gariaren zuntzak dutela eraginik handiena hesteetako mikrobiotaren aniztasunean, 4
egunean 6 gramo gehiago hartzearekin bakarrik.
Hemen duzu azken berrikuntza
All-Bran® Natural, zereal kuxintxo kurruskatsuak, eosagai bakarrarekin eginak: %100 osoko garia. Era horretan, zuntza berez agertzen da zerealean, eta aukera bikaina da eguneko kopuru gomendatuetara iristeko.
...Kellogg's zerealen %94 zuntz iturri dira? katsuak, ko realean,
OHITURA
OSASUNGARRIETAN HEZIZ haurtzaro guztian
Haurrei dieta orekatua egiten erakustea funtsezkoa da haien bilakaerarako. EROSKIn hainbat ekintza egiten dugu elikadura osasungarria sustatzeko, adibidez Elikadura Eskola eta Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programa, zeina zabaldu egin den 3 urtetik 12ra, eta hainbat berrikuntzarekin dator gainera.
Gizentasuna bidea egiten ari da, bereziki haurtzaroan. Horrelaxe baieztatu dute Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eta ikerketa zientifikoek, besteak beste Aladino Ikerketak (Espainiako Osasun, Kontsumo eta Ongizate Ministerioak egina da) eta Espainiako Herritarren Nutrizio eta Elikadura Ohituren Azterketak (EROSKI Fundazioak sustatu du).
EROSKItik, prebentzio lana egiten ari gara haurren gizentasunarekin, elikadura orekatua sustatuz eta bizi ohitura osasungarrietan heziz. 2013 urteaz geroztik, Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programa lantzen ari gara ikastetxeetan, Hazteko energia ekimenaren barrenean.
3 URTETIK 12RA Heziketa programa hori doakoa da, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako
ikasleei zuzendurik dago. Helburua da haurrek ikas dezatela zein garrantzitsua den modu orekatuan elikatzea, jarduera fisikoa egitea eta ingurumena zaintzea.
1,5 milioi ikaslek baino gehiagok parte hartu dute Elikadura eta Ohitura Osasungarriei buruzko Heziketa Programan, eta helburua da bi milioi haurrengana eta haien familietara iristea 2025erako.
Ikasteko lekurik onenak familia eta eskola direnez, oso erraz erabiltzen diren materialak sortu ditugu, jolas interaktibo, bideo eta tailerrekin, elkarrekin egitea dibertigarriagoa izan dadin. Edukia egokitu egin da adin bakoitzera, eta badago Haur Hezkuntzako ikasleentzako materiala (3-6 urte) eta badago Lehen Hezkuntzako ikasleek erabiltzekoa ere (6-8 urte eta 8-12).
Programan hainbat gai lantzen dira: elikagaien jatorria, elikagai eta mantenugai multzoak, tokiko eta sasoiko produktuak, jasangarritasuna eta kontsumo arduratsua, nutrizio arloko etiketa, ohitura osasungarriak (jarduera fisikoa, higienea, hidratazioa).
Neska-mutilek modu dibertigarrian ikasten dute metodologia berritzaile bati
tib
Jolas interaktiboa
Tix eta Loy-ren misioa betetzeko, online jolas egin beharko dute (Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitzera egokitua dago). Ikasleak animatu egiten ditu ohartu daitezen zein diren gako nagusiak nork bere osasuna eta planetarena zaintzeko,
esker, non konbinatu egiten diren teoria eta jolasak, komikiak eta hizkuntzazko komunikazioa sustatzen duten jarduerak, konpetentzia sozial, zibiko eta digitalak sustatzen dituztenak eta baita haurren ekimena eta espiritu ekintzailea ere.
Zalantzaren bat izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan. Pozik erantzungo dizugu.
Helbide elektronikoa: info@escueladealimentacion.es
Telafonoa:664 613 353, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 15:00etara.
zenbait erronka dibertigarri gaindituz. Ikasleek oso ongi pasatuko dute galdera bidezko jolasekin ikasiz, adibidez Elikaduraren erruletarekin eta Bide osasungarriarekin. Eta errezeta bat nola egin ere ikasiko dute, zer behar duten ikusi eta kozinatu egingo dute!
ANIMATU
hilabete honetan
TRESNA BAT HAURTZAROA
OSASUNGARRIAGOA
IZAN DADIN
Haurren gizentasuna osasun
arazo handia da gure gizartean, eta jarraipena egitea funtsezkoa da neska-mutilek etorkizun osasungarriagoa eduki dezaten. EROSKI Fundazioan tresna fidagarri bat sortu dugu ikastetxeek eta gizarte osoak erabili ahal izateko: Haurren gehiegizko pisu eta gizentasun tasaren adierazle dinamikoa.
Gaur-gaurkoz, haurren gehiegizko pisua eta gizentasuna aztertzeko adierazlerik onartuena Aladino Azterketa da, Espainiako Kontsumo Ministerioak sustatua (Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentzia, AESAN), zeina 2011, 2013, 2015 eta 2019an egin baitzen. Baina ez dago tresnarik datuak ikastetxeka, herrika eta autonomia erkidegoka ematen dituenik, denboran mantendu denik eta osasun arazo larri horren jarraipena egiten duenik.
EROSKI Fundazioak Haurren gehiegizko pisu eta gizentasun tasaren adierazle dinamikoa sortu du, eta urtero neurketak egingo dizkio populazio berdinari; horrela,
lagundu egingo du modu zehatzagoan jakiten zenbaterainoko arazoa den haurren gehiegizko pisua eta gizentasuna, eta zein neurritan izan diren eraginkorrak abian jarri diren neurriak eta zein den aurrerantzean jarraitu beharreko bidea.
25 IKASTETXETAKO
1.815 IKASLE
EROSKI Fundazioaren Adierazlea datuz hornitzeko lehen ekitaldian Lehen Hezkuntzako 1.815 ikaslek parte hartu dute, 6 eta 11 urte bitartekoak; bederatzi autonomia erkidegotako 25 ikastetxetakoak izan dira guztiak (Galizia, Asturias, Kantabria, Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Aragoi, Katalunia eta
Balear uharteak). Ebaluazioa egiteko, irakasleek neurtu eta pisatu egin dituzte haurrak, Espainiako Populazioaren Nutrizio Azterketak (ENPE) erabili zuen metodologiarekin, hura ere EROSKI Fundazioak sustatua 2014-2015 urtean. Txostenean ageri denez, gehiegizko pisuaren tasa globala %22,31koa da eta gizentasunaren tasa globala %8,76koa, eta mutiletan oro har puntuazio zertxobait handiagoak ageri dira nesketan baino.
Adierazlearen bigarren neurraldia 2022ko bigarren seihilekoan egingo da, eta asmoa da autonomia erkidego guztietara zabaltzea.
NOLA FUNTZIONATZEN DU ADIERAZLEAK?
EROSKI
Fundazioaren Heziketa Programan txertatua dago adierazlea (Lehen Hezkuntzako ikasleei eskaintzen zaie programa hori), eta horrek erraztu egiten du ikastetxeek parte hartzea.
Ikastetxeei aukera ematen die arazoaren kontzientzia har dezaten eta jarraipen tresna bat eduki dezaten nondik abiatzen diren jakiteko eta ikasleen ohitura osasungarriak hobetzeko bidean hartu diren neurrien eraginkortasuna egiaztatzeko.
1NEURKETAK EGITEA
Lehen Hezkuntzako ikasleei pisua, altuera eta aldakaren diametroa neurtuz lortzen dira datuak; neurketa horiek irakasleek egiten dituzte, adituek landu duten metodologia estandar batekin (2015ean ere metodologia hori erabili zen ENPE Azterketan).
2 ERABATEKO PRIBATUTASUNA
Neurketak anonimoak dira. Elikadura Eskolaren webguneko atal pribatuan sartu (www.escueladealimentacion.es), han dauden fi txak bete eta guri helarazten dizkigute irakasleek.
3 ANALISIA
Neurketa horietatik abiatuz, bi adierazle kalkulatzen ditugu, biak ere populazioaren azterketak egiteko erabiltzen direnak ospe handiko lanetan.
Lehenbizikoa Gorputz Masaren Indizea da (GMI), maiztasun handienarekin erabiltzen den adierazlea (lau taldetan sailkatzen ditu norbanakoak): pisu txikikoak, pisu normalekoak, gehiegizko pisua dutenak eta gizentasuna dutenak.
Bigarrena Gerrialdea-Taila Indizea da (GTI), sabelaldean metatu den gantzari buruzko informazioa ematen duena. Sabelaldeko gizentasunak izaten du lotura gehien bihotzhodietako patologiarekin.
4 ‘FEEDBACK’-A IKASTETXEEKIN
Ikastetxe bakoitzak txosten bat jasotzen du ikasleei egindako neurketen emaitzekin, eta alderaketa bat ere bai parte hartu duten gainerako ikastetxeekin.
Horrekin batean, jardunbide onak eta gomendioak helarazten dizkiete. Informazio horrek lagundu egin dezake egoeraren kontzientzia hartzen eta hobetzeko ekintzak ezartzen.
Gehiago jakin nahi adierazlearen inguruan?
Parte hartuko duten ikastetxeek informazio zehatza jasoko dute ikasleei neurketak egiteko. Prozedura erraza eta automatizatua da, eta EROSKI Fundazioaren laguntza jasoko dute une orotan.
Eduardo Cifrian, EROSKI Fundazioaren Elikadura Eskolako arduraduna
Kalabaza ‘gnocchi’-akPESTOAREKIN
‘GNOCCHI’-AK EGITEKO
500 g kalabaza
250 g irin
Arrautza bat
Gazta eta piperbeltz beltza
PESTOA EGITEKO
40 g albaka
30 g pinazi txigortu
60 ml oliba olio birjina estra
40 g gazta parmesano (birrindua)
Gatza eta piperbeltza
BA AL ZENEKIEN…?
Gnocchi hitzak opila, pikorra edo pilotatxoa esan nahi du italieraz, eta pastari ematen zaion itxura adierazten du.
Zuritu kalabaza, moztu eta kozinatu labean 200 ºC-an. Hoztu denean, birrindu eta nahasi irinarekin eta arrautzarekin ore homogeneo bat lortu arte. Zabaldu irina mahai gainean eta egin zilindroak orearekin. Moztu gnocchiak eta egosi ur gainean gelditzen diren arte.
3. PAUSOA
Birrindu pestoaren osagai guztiak elkarrekin, saltsa bat lortu arte.
PAUSOA
Zerbitzatu gnocchiak pestoarekin eta gazta parmesano birrinduarekin.
OHAR DIETETIKOA
ak Italiako pasta mota bat dira, patataz eta irinez eginak. Errezetaren bertsio honetan, sasoiko barazki bat erabili da patataren ordez: kalabaza.
hobea da haurrek berdura jan dezaten eta sukaldean parte hartu eta gozatzen ikas dezaten.
hilabete honetan
Eko, logikoa
Eko gosaritan, bazkaritan eta afaritan. Eko dutxan eta garbiketan. Eko ordu eta egun guztietan. 2.000 produktu baino gehiago zure eko erosketa osatua egin dezazun.
Hotzean edukitzeko produktuak
GERBLÉ BIO
Ekialdeko hanburgesa Zerealekin egina, %100 begetala, bio eta zuntz iturria.
Ahuntz gaztaz eta eztiz egindako hanburgesa Zerealekin egina eta bio. Ahuntz gaztaren egiazko zaporearekin eta eztiaren gozotasunarekin.
Olioak eta ongailuakLekaleak eta haziak
VERITAS
Koko olio birjina estra Olio ekologia, hotzean prentsatua. Ugari ematen ditu gantz osasungarriak. Ezin hobea kozinatzeko.
EROSKI BIO
Etxeko tomate frijitua Nafarroan egina da oliba olio birjinarekin eta estilo tradizionalari jarraituz.
Kinoa erreala aletan Nekazaritza ekologikotik datorrena. Ugari ematen ditu proteinak, eta ezin hobea da entsaladetarako eta berdurekin konbinatuta.
VERITAS
Ekilore haziak Hazi ekologiko hauek energia asko ematen dute eta lagundu egiten dute kolesterola doitzen.
Falafel Tofuz egina, %100 begetala eta bio. Proteina iturri da eta ugari ematen du zuntza.
Garbantzuak Ekologikoak eta proteina ugarikoak. Kozinatu aurretik, jar itzazu beratzen gau guztian.
b lo o uga Koz
Gosariak eta askariak
BIO
Mueslia
Gari malutak, oloa eta gari txigortua daramatza fruta zatitxoekin eta fruitu lehorrekin (mahaspasak, sagarra, abrikota, almendrak eta hurrak), guztiak ere modu ekologikoan ekoitziak.
Ahabia eta mugurdi marmelada Ingurumena errespetatuz egina dago, ekoizpen ekologikoari jarraituz. Ahabiak eta mugurdiak teknika natural eta tradizionalekin landatzen dira, eta ongarri organikoekin.
Txokolateak
Olo edari kaltzioduna Ekologikoa, kontserbagarririk eta zapore-emaile kimikorik gabea. Azukre erantsirik ere ez dauka.
Txokolate beltza %85 Kakao purua maite dutenentzat. Txokolate beltz onenaren intentsitate guztia, kakaoa eta azukrea nekazaritza ekologikotik datozen bermearekin.
Mix gordina
Osoko 4 zerealen malutak
Energetikoak, zuntz ugarikoak eta ekologikoak. Ezin hobeak hesteetako igarotze prozesua laguntzeko.
Os z m En n ug ek ho h iga ga lag a
lehorrak
BIO
Mokadutxoak egiteko, zure platerak laguntzeko, errezetetan erabiltzeko edo kremak prestatzeko, fruitu lehorrak aukera osasungarria dira, ezin hobea familia osoarentzat. Fruitu lehor gordinen dohain guztiak dituzte, eta balio erantsi bat: nekazaritza ekologikotik datoz.
Dilista gorrien talotxoak
• 150 g dilista gorri
• Ura (katilukada bat eta katilukada eta erdi artean)
• 45 g garbantzu irin
• Koilarakadatxo bat gatz
• 2 baratxuri atal
• Koilarakadatxo bat kumino (hautsa)
• Koilarakadatxo bat Proventzako belar
• Koilarakada erdi legamia
• Oliba olio birjina estra Betegarria:
• 250 g perretxiko edo txanpiñoi
• 2 baratxuri atal
• Tipulin erdi bat
• Koilarakada erdi oliba olio birjina estra
• 40 g krema begano (ogitan zabaltzeko)
• 2 tomate
• Ahuakate bat
• Gatza eta piperbeltza
NOLA PRESTATU. Jarri dilistak beratzen bezperako gauean.
Erantsi oliba olioa zartagin batean eta erregosi baratxuria eta tipulina txanpiñoi edo perretxiko zatituekin batean. Gorde geroko.
Prestatu talotxoak osagaiak birringailuaren ontzian xehatuz, baina ur guztia aldi berean bota gabe, mantso-mantso baizik, krema arin-arin baten testura lortu arte.
Eman koipea zartagin bati (23 cm-ko oinarria eduki behar du gutxienez), olioz bustiriko paper baten laguntzaz. Berotu denean, erantsi orea (koilarakada bat) eta banatu azkar-azkar gainazal guztian. Orearen gainaldean burbuilak agertzen hasitakoan, eman buelta eta kozinatu minutu batez. Atera plater batera eta gorde berotan.
Muntatu wrap-a ebaki bat eginez, zirkunferentzia baten erradioa balitz bezala. Erantsi berdura erregosien koilarakada bat, tolestu talotxoaren laurden bat eta igurtzi gazta krema beganoa, tolestu beste laurden bat eta erantsi ahuakate xafla eta, azkenik, tomatea.
OHAR DIETETIKOA
Oso komenigarria da lekaleak maiz samar jatea (astean hiru-bost aldiz), eta errezeta honek aukera ematen digu beste era batean jateko, ez bakarrik talotxoen oinarri gisa prestatuz, baita beste hainbat modutan konbinatuz ere.
Nutrizio arloko ezaugarriak. Betegarrian egongo da plater honen gakoa. Talotxo hauena ezin egokiagoa da, begetalekin egina baita, eta bereziki nabarmentzen dira lekaleek ematen dituzten mantenugaiak. Oso errezeta osatua da: proteina dauka, gantz osasungarriak, hidratoak, zuntza, eta bitamina eta mineral asko eta askotarikoak.
Ba al zenekien? Dilista gorriak ez du azalik eta, ondorioz, errazago digeritzen da eta desegin egiten da kozinatzean. Egokia da dieta beganoak egiteko.
1,20 €
ERRAZIOAK
egiten
Edergintzako erritualekin, ekin
UDAZKENARI
Urteko
garai honek bere errutinak izaten ditu edergintzari eta osasunari loturik, eta bizi estiloak ere moldatu egiten ditugu. Ohitura onei eta jarraibide osasungarriei leku bat egiteko garaia da eta larruazala eta ilea lehengoratzeko balioko duten zainketa eta edergintza errutinak kontuan hartzekoa. Udan agian lehortu, itzali eta ahuldu egin izango zaizkigu eguzkiaren, itsasoko uraren, kloroaren eta hezetasun handiagoren eraginez, eta agian guk ere baztertuxe utzi ditugu ohiko tratamenduak.
Magic Flash
Uretan garbitzea eskatzen ez duen tratamendua, 10 onura ematen dituena 1ean, ezin hobea uda ondoren zure ilea lehengoratzeko. Biziberritu eta hidratatu egiten du, moldatu eta korapiloak askatu, sendotu, kizkurrak kontrolatu, termikoki babestu 180 ºC-raino, lagundu egiten du muturrak ez daitezen ireki, kolorea babestu, leuntasuna eman eta errazago erabiltzeko moduan uzten du. Egokia da ile mota guztietarako, eta ile hezean eta lehorrean erabil daiteke. Berehalako emaitza.
Olio bikain unibertsala Olio honek berehala eraldatzen du ilea eta ikusgarri uzten du, distiratsuago eta leunago. 6 lore zoragarrirekin aberastua dago, eta testura arina eta ezgantzatsua dauka. Uretan garbitu beharrik ez dago, eta egokia da ile mota guztietarako.
Olioa arganarekin Emaiozu bizi berria zure ileari tanta bakar batekin. Pro-V mantenugai multzoak, E bitaminak eta argan olioak sakon elikatzen dute ilea, eta leundu egiten dute berehala eta distira nabarmendu. Testura arina dauka, ez-itsaskorra, eta ez du trinkotzen.
Xanpua, Agur kalteei Xanpu lehengoratzailea, amla eta keraphyll estraktuarekin aberastua; elikatu egiten du ilea, sakon lehengoratu eta berritu egiten du azpitik muturreraino. Konpondu egiten du zuntzaren gainazala eta bete egiten ditu kanpoko erasoek sortzen dituzten arrakalak.
Ilea sendo eta osasuntsu
Uda ostean, normalena izaten da ileak zainketak behar izatea berriz sendotzeko, distiratsu egoteko eta elikatzeko. Muturrak irekitzea, itxura lakar eta hauskorra izatea edo buruko larruazala lehortzea ohiko arazoak izaten dira uda garaian, eta egoera okertu egiten da udazkenean. Erabili ezazu ilerako erritual egokia sendotasuna emateko, lehengoratzeko eta distiraz hornitzeko, zure ileak bizitasuna eta leuntasuna berreskura ditzan, eta erantsi ezazu tratamendu espezifiko bat zainketa gehigarri bat izan dezan.
ILERIK EZ DADIN ERORI
PANTENE PRO-V
ILEA
Xanpua, Hazkunde indartsua Konbinatu egiten ditu Pro-V zientziaren ahalmena, biotina eta banbua. Lagundu egiten du ile gutxiago eror dadin apurtzearen erruz. Olio mineralik eta koloragarririk gabea. Ontzia %100 birziklagarria da, eta plastiko birziklatua dauka %25.
Konbinatu bio
LEHENGORATZEA
UDAKO KALTEETATIK
Maskara, Agur kalteei Elikatu egiten du ilea, sakon lehengoratu eta berritu egiten du azpitik muturreraino. Maskara sendogarri hau amla eta keraphyll estraktuarekin aberastua dago.
Xanpua eta egokitzailea Sakura lorearen formulak sakon lehengoratzen du ilea barnetik bertatik eta nabarmen murrizten du ileen haustura; osasuntsu eta sendo uzten du, ileapaindegitik atera berritan bezala.
edergintza
GARNIER SKINACTIVE
Hydra Bomb maskara
Ehun hidratatzailea duten maskarak, azido hialuronikoarekin, larruazala indarberritzeko. Serum hidratatzailearen flasko baten baliokidearekin aberastuta daude.
Indarberritu zure larruazala
Luzaroago iraun dezan beltzaranduta, larruazala hidrataturik edukitzea da gakoa. Horretarako, erabil itzazu osagai lehengoratzaileak eta elikagarriak dituzten produktuak, argitasuna indartzen dutenak. Erantsi zure aurpegiko errutinari beste zerbait gehiago maskara bat emanez edo kapsula kontzentratuekin. Zure larruazala hidrataturik mantentzeaz gain, zahartze goiztiarraren aurka borrokatzen ariko zara.
OLAY
Collagen Peptide 24
Hobetu egiten du larruazalaren hesi hidratatzailea eta sendo eta distiratsu egon dadila lortzen du 14 egunean, kolageno peptidoekin egindako formula sendoa baitu, zeinak larruazaleko 10 geruza ere zeharkatzen dituzten larruazala leunagoa egon dadin eta eraberrituta.
OLAY
Retinol 24
Gaueko krema honek berehala hidratatzen, leuntzen eta argitzen du larruazala eta murriztu egiten ditu hazpegietako marrak 14 gautan. Gainera, bere formula berritzaileari esker, zeinak niazinamida darabilen, larruazal distiratsuarekin esna zaitezela lortzen du.
DIADERMINE
Flash Effect kapsulak
LIFT+ teknologiarekin, bizkortu egiten dute larruazaleko kolageno ekoizpena eta berregin egiten dute haren egitura. Emaitzak? Larruazal irmo eta leuna lortzen da berehala, neke zantzuak murriztu egiten dira eta itxura nabarmen biziberritua hartzen du, ukitu zetatsuarekin.
edergintza
Jarraitu ezazu fotobabes bat erabiltzen
Nahiz eta orain ez zaren jartzen zuzenean eguzkia hartzera, udazkenean ere handia izan daiteke eguzki erradiazioa, eta ezinbestekoa da eguzki babesak erabiltzen jarraitzea fotozahartzeari aurrea hartzeko eta tonu erregular bat lortzeko.
BELLE&SUN
Eguzkitarako jariakina FPS 50+
belle&SUN sailak baditu eguzki kremak aurpegirako, eta horien formula bereziki egina dago aurpegiko larruazalerako. Lagundu egiten du zimurrik eta orbanik ez dadin agertu, eta ‘oil free’ erako produktua da.
BB SUN Krema koloreduna da, bereziki egokia larruazal argietarako edo eguzkiarekiko sentibera direnetarako. Pigmentu sorta hautatu bat dauka, eta bateratu egiten du tonua, lausotu egiten ditu inperfekzioak eta handitu egiten du argitasuna; horri esker, lagundu egiten du begi-zuloak neutralizatzen eta larruazal sentiberen gorriuneak disimulatzen.
hipo
Krema hau bereziki egokia da aurpegia eta paparra babesteko. Sensitive lerrokoa da, hipoalergenikoa eta ez dauka lurrinik.
belle p
belle saileko gainerako produktuak bezala, eguzkitako kremak arabenorik gabe formulatuta daude, eta test dermatologikoekin frogatuta.
Gel gardena FPS 50 belle&SUN familiak era askotako testurak ditu, adibidez gel garden hau; azkar xurgatzen da, eta sentipen beluskara uzten du larruazalean.
hilabete honetan
Babestu egiten ditugu minbizia duten emakumeak
Orain minbizia duten emakumeak lagundu ditzakezu zenbait erakunderi babesa adieraziz; aski duzu zentimo batzuk ematea gure dendetan txartelarekin ordaintzen duzunean.
Bularreko minbizia da tumorerik ohikoena emakumeen artean. Diagnostikoa egin eta “minbizi” hitza ahoskatzen denean, inor ez da prestatua egoten. Gaixotasunaren tratamenduari beldurra, ezagutza falta eta zalantzak eransten zaizkio. Horregatik, gaitz hori duten emakumeei eta haien familiei laguntza ematea, baliabideak eta orientazioa eskainiz eta ikerkuntza bultzatuz, hori ere bada minbiziari aurre egitea.
Urtean 34.000 kasu inguru antzematen dira. Gaur egun, askok eta askok gainditu egiten dute gaitza medikuntzak eta zientziak egin duten aurrerapenari esker, baita gizarteak gero eta kontzientzia handiagoa duelako ere prebentzioaren eta diagnostikoa garaiz egitearen inguruan, baina oraindik bide luzea
dago aurretik, eta minbizia duten emakumeek eta haien familiek gugandik jaso dezaketen babes guztia behar dute.
Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen eta Bularreko Minbiziaren Nafarroako Elkartearen bitartez (SARAY), gaixotasun hori daukaten emakumeak lagunduko ditugu babes psikologikoa eta terapeutikoa emanez eta bestelako baliabide batzuk eskura jarriz.
Elkartasuna
Zatoz zure EROSKI dendara eta Marvel etxeko hainbat opari eskuratu ahalko duzu eskolarako edo lanerako itzuleran gozatzeko edo zuk nahi duzunerako. Besteak beste, hiru eratako katiluak daude gosariak egiteko, eta era askotako produktuak bazkari eta askariei bestelako
izateagatik
botila
ukitu bat emateko, adibidez botilak, haurrentzako tuperrak, fruta ontziak... Gainera, Marvel etxeko lau pertsonaia aipagarriren peluxeak eskuratu ahalko dituzu, propio zuretzat bereiziak.
EROSKI club-eko bazkide izateagatik bakarrik, zatoz hurbilen duzun EROSKI saltokira, eta hantxe aurkituko dituzu
opariak (11 eratakoak). Aukeratu ezazu gehien gustatzen zaizuna, ordainlekuan erakutsi ezazu EROSKI club-eko bazkidea zarela, eta 599 Travel Punturekin edo prezio berezi batean eraman ahalko duzu ale bakoitza
Egizu guztien bilduma eta goza ezazu filmetan bezala Marvel etxeko zure lagunekin.
Abantaila gehiago
eoaaeaga, o e a u EROSKI EKO-BIO p roduktu ba t
Club-ekoa izateagatik, lor ezazu doan EROSKI EKO-BIO produktu bat
Hilabete honetan, EROSKI EKO-BIO produktu bat emango dizugu opari. Lortu nahi baduzu, aktibatu ezazu zure kupoia EROSKI aplikazioan. Ez baduzu, deskargatu ezazu eta unean bertan lortuko duzu oparia!
Behin kupoia eskuratuta, hurbilen duzun EROSKI dendatik pasatu zaitezke zure EKO-BIO produktua jasotzera
honetan, EROSKI EKO-BIO produktu bat go Lor tu nahi baduzu, aktibatu zazu eta unean bertan lortuko duzu oparia! oi a eskura t u ta, hur bil en d uzun a tik pa satu zaitezke zure EKO-B IO sotzera
Aktibatu ezazu zure kupoia doan EROSKI aplikazioan. Oraindik ez baduzu, deskargatu ezazu hemen.
ezazu zure OSKI atu ezazu hemen.
bazkide izateagatik
BAZKIDE BAZARA, 499 puntuko oparia lortuko duzu
Hiru
opari bikain eta jasangarri aukeratu ditugu Travel Club Katalogotik (1), puntuak aurrezteko aukera berezia eskaintzen dutenak EROSKI club-eko bazkideentzat bakarrik. Opari bat eraman
dezakezu 499 Punturen truke
soilik. Gainera, oparietako bat lehenago lor dezakezu Puntu Estrekin markatuta dauden produktuak erosita. Ehunka produktu daude, eta zure esku-orrian edo EROSKI dendan aurkituko dituzu.
ZURE OPARIA punturekin 499
Eraman itzazu lehenago
Puntu Estrekin seinalatuta dauden ehunka produkturi esker
Gainera, 100 erosketa orga zotz egingo ditugu
Hilabete
honetan 100 orga zotz egingo ditugu, 100 €-koak. Ez galdu zurea eramateko aukera!
Nola parte har dezakezu?
PARTE HARTU
Hiru produktu erosten dituzun bakoitzean.
800 baino gehiago daude!
EROSKI aplikazioan jolas eginez
Oso erraza! ‘Preziorik Onena’ oharra ageri duten hiru produktu erosten dituzun bakoitzean, zozketan parte hartuko duzu.
EROSKI aplikazioko jolasaren bidez ere parte har dezakezu. Gastatzen dituzu 30 € bakoitzeko, jolas egiteko aukera izango duzu eta horrela partaidetza bat lortuko duzu(2).
6.000 bazkidek
Tuarey poltsaElikagaiak eramateko poltsa Harxem jaki-ontziaLANZAROTE Aurreztu eta gozatu uharte desberdin batean
Sumendien uhartean ohartzen gara oraindik ere badirela lekuak auto ilararik gabe gidatzeko aukera ematen dutenak, zaratatik ihes egin eta leku liluragarriak eskaintzen dituztenak jende pilaketarik gabe. Eta erreserba egitean %5 itzuliko dizugunez, euroak metatuko dituzu zure txartelean hurrengo erosketak egiteko.
Lanzarotek harritu egiten du bere paisaia ikusgarriekin, eta bat hautatzekotan, Timanfayako Parke Nazionaleko inguru bolkanikoa bereiziko genuke, naturak duen ahalmenaren adierazpen paregabea. Krater eta harri bihurturiko laba artean, egiazko astronautak bezala sentituko zarete. Montañas de Fuego direlakoen oinetan, Geria dago, mahastiz beteriko paisaia harrigarria, non eremu bolkaniko beltzean dauden zuloetan hazten diren zuhaitzak. Ingurua ezin hobea da mendi ibilaldiak egiteko, eta, horregatik, ez ahaztu maletan oinetako egokiak sartzea.
AMETSETAKO HONDARTZAK
ETA D BITAMINA NAHIERAN
Lanzaroten gure zain daude harea zuri, urrekara eta beltza duten hondartzak, baina baita arrantzale herriak eta paseo luzeak ere itsasoaren ondoan. Batez besteko tenperatura 24 ºC-koa izaten da, eta urteko edozein sasoitan bainu bat hartzeko modua eskaintzen du horrek. Papagayoko kalak bisitatu eta ilunabar ahaztezin batekin gozatzea izan daiteke aukera bat, surf saio bat egitea Famarako olatuetan edo urpekaritza probatzea Puerto del Carmenen. Erabat deskonektatu nahi izanez gero, Graciosa uhartera itsasontziz joatea baino hoberik ez dago, asfaltorik gabeko leku bakarretakoa da-eta Europan.
Graciosa
Jameos del agua
MERKATUAK ETA AZOKAK ARAKATUZ
Maite al dituzu tokiko produktuak? Hala bada, izugarri gustatuko zaizkizu Lanzaroteko azokak. Villa de Teguise-koa da ezagunena, eta igandero egiten da. Uharteko hiriburu zaharra, gainera, harlauzaz eginiko kaleekin eta jauregi kolonialekin, Espainiako herririk politenetakoa da.
ARTEA ETA NATURA BILTZEN DITUEN TOPAGUNEA
Lanzaroteko paisaiaren edertasun berezia beste inork baino hobeto ikusten jakin zuen hango artistarik ezagunenak, Cesar Manriquek. Haren maisulanik handiena Jameos del Agua delakoa izango da agian, hodi bolkaniko bat izan zenaren barnean eraikitako ametsezko lorategi bat. Hango galerietan paseatzea Lurraren barnealdera bidaiatzea bezala da. Nekazariaren Etxe-Museoa ere eraiki zuen, San Bartolomen, eta horrela omendu nahi izan zuen
Itzuli
gizon eta emakume nekazarien ahalegina, zeinak tradizio aberatsa utzi duen bertako elikagai eta ardoetan. Itsaso eta lur zaporeko gastronomia ezagutzeko leku aparta da, herrixka zurien arkitektura tradizional ederrarekin gozatzen dugun bitartean. Ikustekoa da, halaber, Kaktusen Lorategia, Guatiza-n; harrobia izan zen bere garaian, eta Manriquek 5.000 kaktusen bizitoki bihurtu zuen, eta forma, neurri eta kolore guztietakoak ikus daitezke.
EROSKI
PARADISUA OSO HURBIL DAGO
Penintsulatik zuzeneko hegaldi bat baino gehiago dago astero Lanzarotera joateko, eta zaila izango da horri muzin egiteko aitzakiak aurkitzea. Hotza gero eta gertuago dugun honetan, nork ez du nahi berriz eguzkiarekin eta hondartzarekin gozatu?
albisteak
PROIEKTU HAU BABESTU DUGU
ARTE ESZENIKOEN trukea Iparraldeko Bidean
Bigarren
urtez jarraian, 2022an ere babestu egin nahi izan duzu arte eszenikoen trukea sustatzen duen Ipar Eszena Bidea. Babesle ofi zial gisa egin dugu laugarren ekitaldi honetan, eta horrela sendotu egin dugu lurraldeen arteko truke kulturala sustatzen duen ekimenarekin daukagun konpromisoa.
Ipar Eszena Bidea (IEB) truke kulturalerako proiektu bat da, eta Donejakue Bideen ibilbide historikoa hartzen du erreferentzia gisa, eta programazio eszeniko oparoa eskaintzen du.
Irribarreak hazi leloarekin, IEBk programazio berezia izango du
heldu den urriaren 9a bitarte, eta 15 konpainiak parte hartuko dute, antzerkiaren, dantzaren eta zirku berriaren arlokoek, eta beren ikuskizunak eskainiko dituzte proiektuan parte hartzen ari diren 38 egoitzetan. Laugarren ekitaldi honek, gainera, berrikuntza garrantzitsuak dakartza. Besteak beste, sekula baino konpainia gehiagok parte hartuko dute (15ek
guztira) emanaldien zirkuituan, eta nabarmentzekoa da, halaber, Arabak eta Nafarroak lehenbizikoz parte hartuko dutela. Era horretan, Iberiar penintsularen iparraldetik doan Donejakue Bidean hedatu eta zabaldu egingo da IEB.
PROGRAMAZIO ASKOTARIKOA
Arte eszenikoen ekoizleak biltzen dituzten elkarte profesional hauek sustatzen dute Ipar Eszena Bidea izeneko ekimena: Escena Galega (Galizia), EscenAsturias (Asturias), ACEPAE (Kantabria) eta Eskena (Euskal Autonomia Erkidegoa).
Horiek guztiak Ipar Eszena Bidea izeneko entitatean bildu dira, proiektu hori landu, kudeatu eta ekoizteko sortu duten erakundea. Helburua da Galiziako, Asturiasko, Kantabriako eta Euskal Herriko ekoizpen eszenikoak plazaratzea eta duen balioa ematea kultura, hizkuntza, formatu eta lengoaia aniztasunari.