Udal Finantzaketa. Udalen parte-hartzea zerga itunduetan, 2019ko likidazioa
Gipuzkoako Finantzen Lurralde Kontseilua EUDELen ordezkariak: Ane Lukene Beitia, ELGOIBARko alkatea Jaime Domínguez-Macaya, DONOSTIAko zinegotzia Eneko Maioz, OREXAko alkatea Izaro Elorza, OÑATIko alkatea Miguel de los Toyos, EIBARko alkatea
Gipuzkoako Finantzen Lurralde Kontseilua Gipuzkoako Finantzen Lurralde Kontseilua 2020ko otsailaren 14an izan zen, eta 2019ko ekitaldiko Udal Finantzaketako Foru Funtsaren likidazioa zehaztu zen bertan.
Gipuzkoako udalerriek 2020ko ekitaldian 11,6 milioi euro gehiago jasoko dituzte 2019ko ekitaldian kontura emandako kopuruaz gain.
2019ko likidazioa Behin betiko likidazioa 529,5 milioi eurokoa da, hau da, hasierako aurrekontua baino %2,24 handiagoa. (9. taula) 9. Taula Gipuzkoa - UFFF
2019ko aurrekontua e
2019ko likidazioa e
Aldea e
%
517.894.187
529.507.846
11.613.659
%2,24
Aurreko ekitaldietako likidazioak Aurreko ekitaldietako likidazioen saldoa positiboa da Gipuzkoako udaletarako, ez baitute metatuta aurreko ekitaldietako likidazio negatiboen zorrik; 2019ko ekitaldiko otsailean, 28,8 milioi euro gehiago jaso dituzte 2018ko ekitaldiko likidazio positibotik.
Udala 166 · 2020
13