+Trebakuntza eta Gazteok Powered by Europe Digital HUB - 2019ko Apirila

Page 1

UPV/EHU, Erasmus Mundusen eskutik UPV/EHU da Erasmus Mundus master gehien eskaintzen dituzten unibertsitateetako bat Jon Lasa Galdos

UPV/EHUren 2019-2020 ikasturterako eskaintza 106 unibertsitate-masterrek eta 32 berezko masterrek osatzen dute. Proposamen zabal eta askotariko horretan, unibertsitate-masterrei dagokienez, nabarmentzekoak dira UPV/EHUn datorren ikasturtean egin ahal izango diren sei Erasmus Mundus masterrak. Haietatik hiru berriak dira: Mikrouhinetako Elektronika eta Optika Berritzaileak Erasmus Mundus, Hiri eta Komunitate Adimenduak Erasmus Mundus eta Energiaren Biltegiratze eta Konbertsiorako Materialak Erasmus Mundus. Europar Batasunak bultzatzen du Erasmus Mundus programa entzutetsu hau, eta helburu du Europako goi-mailako hezkuntzaren kalitatea bultzatzea. Programaren ekintza nagusietako bat da laguntza eskaintzea garrantziagatik eta kalitate akademiko bikainagatik hautatzen dituzten master -eta doktoretza- programa bateratuei; eta, gainera, haietako batzuek finantziazioa ere lortzen dute. Estatuko unibertsitate bakar batek hartzen dio aurrea UPV/EHUri Erasmus Mundus master-kopuruari dagokionez, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak. Lehendik eskaintzen ziren beste hiru Erasmus Mundus masterrei gehitzen zaizkie hiru berri hauek: Itsas Baliabide Biologiko-

ak Erasmus Mundus, Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus eta Energia Berriztagarriak Itsas Ingurunean Erasmus Mundus. Aipatu beharra dago azken bi master horiek Good Practices Flag aintzatespena lortu zutela; Europar Batasunaren ebaluazioa gainditu zuten, gutxieneko nota (100etik 75) baino askoz ere puntuazio handiagoarekin. “Eskaintza honek indartu egiten du UPV/EHUk nazioartekotzearen alde egin duen apustua, zeina gure ardatz estrategikoetako bat baita. Gainera, aukera emango die ikasleei Europako izen handiko unibertsitate-programetan sartzeko, eta, hala, aukera izango dute hainbat lekutako ikasle eta irakasleekin trebakuntza-esperientziak partekatzeko; hori guztia oso funtsezkoa da gaur egungo mundu global honetarako”, azaldu du Araceli Garin Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordeak. Hiru Erasmus Mundus master berriez gainera, Subiranotasuna Europako Herrietan masterra eskainiko da lehen aldiz datorren ikasturtean, euskaraz. 16 unibertsitate master Erasmus Mundus sei masterrez gainera, UPV/EHUk baditu beste 16 master unibertsitate arteko izaera dutenak, alegia, beste unibertsitate batzuekin batera ema-

ten dira -bai atzerrikoak, bai estatukoak-; bestalde, beste hamar masterrek nazioarteko titulazio bikoitza lortzeko aukera eskaintzen dute, hau da, unibertsitate elkartuan irakasgai batzuk eginez, ikasleek bi master unibertsitatetitulu eskuratzen dituzte: bata UPV/EHUrena, eta bestea, dagokion atzerriko unibertsitatearena. Bestalde, UPV/EHUk sei unibertsitate-master eskaintzen ditu Amerikako beste unibertsitate batzuetan, Graduondoko Latinoamerikako Sarearen bidez: maila handieneko komunitate akademikoa osatzen dute 12 herrialdetako 16 unibertsitatek.

UPV/EHUk 16 unibertsitate master eta 3 master dual ere eskaintzen ditu

Azkenik, formatu dualean emango dira hiru master datorren ikasturtean: Multimedia Kazetaritza masterra, Sistema Txertatuen Ingeniaritza masterra eta Fabrikazio Digitala masterra. “Unibertsitate gisa daukagun nahia da gure ikasleek aukera profesional arrakastatsuak izan ditzaten bermatzea. Eta modalitate

dualean emango diren master hauek xede horretan lagunduko dute, enpresekin eta erakundeekin lankidetzan eta txandakatuta diseinatu eta gauzatzen baita prestakuntza-programa”, dio Garinek. UPV/EHUk mota askotako masterrak ditu lanbiderako ahalmena ematen dutenen artean: guztira 11, Abokatutza edo Industria Ingeniaritza masterretatik Arkitektura, Nautika eta Itsas Garraioa edo Laneko Segurtasun eta Osasuna masterretaraino. Berezko masterrei dagokienez, UPV/EHUk irmo jarraitzen du Unibertsitateak berak antolatutako irakaskuntza espezializatuen bidezko etengabeko prestakuntzaren alde egiten; izan ere, malgutasunez egokitzen dira gizarte-eskaeretara, eta modu erabakigarri batean laguntzen dute ibilbide profesionala orientatzen eta berrorientatzen. Hala, datorren ikasturtean aurten baino berezko master gehiago eskainiko dira; guztira 32, zeinetatik hamar master berriak baitira eta jakintza-arlo berriekin lotuta baitaude: Sorkuntza Zinematografikoa eta Ikus-entzunezkoen Sorkuntza, Kultura Zientifikoa, Datu Pertsonalen Babesa, Zibersegurtasuna eta IKTen Zuzenbidea edo Haurren eta Helduen Neuropsikologia Klinikoa. Formatu modularrean egin ahal izango dira beste hamaika master -ikasturte honetan estreinatu da formatu hori-. Formatu modularreko master horiek iraupen txikiagoko programetan zatitzen dira, zeinak bereizita egin baitaitezke eta, guztiak batuta, goi-mailako titulazioa lor baitaiteke. Master Eguna Bizkaia Aretoan Eskaintza hau osorik aurkezteko, UPV/EHUk Master Eguna antolatu zuen interesa duten lagun guztientzat. Apirilaren 4an izan zen, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbo). Jardunaldi horretan, master-arduradunek beren programak aurkeztu zituzten eta egin zitzaizkien galderei erantzun zieten. Halaber, mugikortasunari, bekei, matrikulazio-prozesuari eta abarri buruzko informazioa eman zuten. Jardunaldia amaitzeko, aintzatespen ekitaldi bat izan zen: diplomak eman zitzaizkien 2017-2018 ikasturtean espediente akademiko onena izan zuten UPV/EHUko master-ikasleei.



Blockchain unibertsitatean Blockchainaren teknologia dibulgatzea eta hedatzea da ekimen honen helburua Jon Lasa Galdos

UNEDek (Universidad Nacional de Educación a Distancia) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) “Blockchainaren Unibertsitatea” izenburuko proiektu berri bat aurkeztu dute azken egunotan. Proiektua UNEDek bultzatutako ezagueraren transferentziarako ekimen bat da, eta, bere helburua, Blockchainaren teknologia hedatzea; baita datu kateatu eta enkriptatuen teknologia erabiliz balio sozialeko ezaguera transferitzea ere. Horrela, Blockchainaren Unibertsitatea profesional espainiarren lehiakortasuna sustatzeko pauso berri bat da eraldatzen ari den inguru global batean. Programa honen xedea gizarte orokorrari irekiak egongo diren mintegiak antolatzea da eta unibertsitateko komunitatera zehazki, teknologia honen dibulgazio eta difusiorako, eta modu berean, beste ekimen akademiko osagarri batzuk sortzea espero da ere. UNEDen arabera, beraz, erronka ezagueraren transferentzia da, balio sozialarekin, datu kateatu eta enkriptatuen teknologia erabiliz. Izan ere, UNEDeko ikertzaile eta “Blockchainaren Unibertsitatea”ren zuzendarikide den Germán Ruipérezen dibulgazio artikulu batean, honakoa baieztatu zuen egileak: - “2019an, Europako Blockchainaren merkatua 609 milioi eurora igoko da, % 51eko hazkunde batekin 2018rekin alderatuz”. - “2020an, Europako erregioen % 15ak martxan ipiniko ditu botazioko proiektu pilotuak Blockchain plataformen bitartez”. - “2020an, mundu osoko 150 milioi pertsonek beren identitatea digitalki kudeatuko dute beren mugikorretara lotutako Blockchain plataformei esker”. Iragarpen hauekin argi dago UNEDek unibertsitate hau sortzeko duen interesa. Bere aldetik, Ruipérezek aipatu zuen teknologiak datuen egiaztatzea bezalako lanak automatizatzen dituzten plataformak sortzea uzten duela, lan hauek jada pertsonek ez lituzketelako egingo. Azkenik, hau adierazi zuen: “Plataforma hauek kudeatzen ditzuten datuak materialki ezinezkoa egiten dute iruzurra edo

bere manipulazioa”. Unibertsitateak eta Blockchain UNED Blockchain teknologiarekin ohituta dago teknologia honen hedapenean zentratuta dauden ekimenak baititu. Iniziatiba hauen artean aurkitzen da irratsaio bat non gaiari buruzko difusioak ematen dituzten. Era berean, Euskal Herriko Unibertsitatea aitzindaria da Blockchainaren teknologian oinarritua den ziurtagirian, zentroak Bilbon ospatu zen Ikasnabar 2018 kongresuan adierazi zuen bezala. Baina ez dira bakarrak. Beste unibertsitate batzuk proposamen desberdinak egiten ari dira Blockchainari tokia emateko akademian. Adibidez, Txileko Unibertsitate Katoliko Pontifikalak, bere bikaintasun-mailagatik ezagutua, Blockchaineko diplomatu bat ireki zuen. Berdin-berdin, Txilen ere, ikasketetako beste etxe bat, Mugako Unibertsitatea (Universidad de la Frontera), diplomatu bat eskaintzen ari da Digitalizazioa eta negozio berriak: Industria 4.0-n, zeinak enfasia egiten duen Blockchain teknologian. Halaber, beste unibertsitate batek bere prozesuetan Blockchain teknologia sartzeko aukera egin du. Kolonbiako Unibertsitate Nazionala da. Honek programa pilotu bat egingo bere lehen ziurtagiri akademikoak Blockchainaren bidez emateko. Bukatzeko, aurten Tsinghuako Unibertsitateak, Beijingen, Txinan, kokatua, iragarri zuen Ripplerekin elkarlanean Blockchain teknologiarako ikerketa beka bat eskainiko zuela 2019an zehar bikaintasunez graduatutako ikasle txinatarrentzat. Zer da Blockchain? Ziuraski Blockchain terminoa edonon entzun duzu eta ez diozu garrantzi askorik eman bere esanahia ez duzulako ulertzen. Izan ere, blockchaina duela zenbait denbora modan ipini den kontzeptu bat da baina oso gutxik daki ezer bere funtzionamenduaz. Jarraian zenbait zalantza argituko ditugu horri buruz. Blockchain edo blokeen katea gure ekonomian iraultza bat proposatzen duen kontzeptu bat da, baita egunetik egunerako edozein

Blockchaina unibertsitateetan jorratzen hasiko da.

eremutan ere. Nola funtzionatzen den ez da hain erraza eta mundu mailan erabiltzen ari den termino bat denez, beharrezkoa da jakitea zertaz ari den.

an ekosistema baten barne erabil daitezke zerbitzu edo erabilgarritasun batean parte hartzeko. Adibide bat kasinoa da, non bere tokenak (fitxak) erosten diren gero bere makinetan eta jatetxeetan erabiltzeko.

UNED eta UPV/EHUren proiektuaren xedea mintegi irekiak antolatzea da, Blockchaina ezagutarazteko

Erabilgarritasuna

Blokeen kateko kontzeptua eta teknologia 2009an sortu zen Bitcoinen agerpenarekin; hau da, blockchaina txanpon birtual honen atzetik dagoen teknologia da, baina horretaz bana daiteke beste gauza batzuk egiteko. Adibidez, beste kriptoitxanpon batzuk egin (elkartruka daitezkeen txanpon birtualak eta beste edozein dibisa tradizional batekin bezala opera daitekeena), printzipio berdinetan oinarri bitezela, baina beste ezaugarri batzuk izan ditzatela algoritmoa edo txanpon-politika aldatuak izanagatik. Blockchaina erabilia izan daiteke ere balio-ordezkaritzako beste mota batzuk sortzeko. Tokenak bezala ezagutuak dira, eta funtse-

Blockchainak datuen transferentzia ahalbideratzen dute modu guztiz ziur batean kodifikazio oso sofistikatu bati esker. Enpresa bateko kontabilitateko liburu batekin konpara ohi da, non erregistratuak dauden diru carrera eta irteera guztiak. Baina kasu honetan, gertaera digitaletako liburu bat da. Transferentzia honek ez du behar bitartekorik informazioa egiaztatu eta onartzeko, baizik eta nodo independente (erabiltzaile) ezberdinetan banatua dago, erregistratu eta baliozkotzen dutenak. Horrela, behin informazioa sartuta dagoela, ezin izango da ezabatua izan; bakarrik erregistro berriak gehitu ahal izango dira. Gainera, ez da legezkotua izango gutxienez gehiengoa ados ipintzen ez bada. Funtsean, blockchainak bitartekoak ezabatzen ditu, bere kudeaketa guztia deszentralizatuz. Prozesuaren kontrola erabiltzaileena da eta horiek dira milioika nodoz osatutako banku handi baten parte direnak. Horietako bakoitzako bankuaren kontuen liburuaren partaide eta kudeatzaile da.


2019ko Unibertsitateko Ekintzaileen Espainiako finalaren 3 irabazleak Mondragon Team Academyko LEINNeko lantalde ekintzaileak dira Jon Lasa Galdos

Mondragon Unibertsitatearen Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza (LEINN) graduko hiru lantaldek lortu dituzte unibertsitateko ekintzaileen Global Student Entrepreneur Awards 2019 (GSEA) final nazionaleko lehen hiru postuak. Mondragon Team Academy sareko Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza (LEINN) Graduko lantalde ekintzaileak dira hiru saridunak. KUVU proiektua izan da edizio honetako irabazlea, eta proiektuaren sortzaileetako batek, Eduardo Fierro kanariarrak, ordezkatu du. Ostatu partekatua bilatzeko onlineko eta offlineko plataforma da KUVU. Harremanetan jartzen ditu gazteak, alde batetik, eta etxean lekua izanik gazteekin bat egin nahi duten adinekoak, bestetik. Proiektu teknologikoa, eskalagarria eta inpaktu sozial handikoa da. Lehen sariak, 1.500 euroko txekeaz gain, barre hartzen du datorren apirilaren 14an Macaon (Txinan) izango den GSEAren final orokorrean Espainia defendatzeko aukera ere, Kanariar gaztea gastu guztiak ordainduta joango da Macaora, bost kontinenteetako 50 herrialde baino gehiagotatik joango diren finalistekin lehiatzera. Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza Graduko lantalde ekintzaileetako kidea da Eduardo. Anmama Catering proiektuak eskuratu du bigarren saria. Ana Castellok, sortzaileetako batek, ordezkatu du. Elikadura orekatuaren eta iraunkorraren irizpideetan oinarritutako proiektua da. Anaren lantaldea Madrilgo Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza Graduko (Teamlabseko) taldeetako bat da. Hirugarren postua O-Lay enpresak eskuratu du, Adrian González madrildarrak ordezkatu duenak. Erabat pertsonaliza daitekeen lehenengo motor elektrikoa homologatzeko prozesuan dago O-Lay

enpresa. Madrildarrak LEINN graduko ibilbiderik nazioartekoena egiten du, eta Txinako, Egiptoko, Costa Ricako, Armeniako eta Espainiako kideak biltzen ditu lantaldean. Globalizazioak ekarri duen nazioarteko lankidetzaren adibide bikaina da, beraz.

Lehen postua Bilboko LEINNeko Eduardo Fierrok ordeztutako KUVU proiektuak irabazi du LEINN Mondragon Unibertsitateak 2009. urtetik eskaintzen duen LEINN gradua, ekintzailetzako, lidergoko eta berrikuntzako ezagutzak biltzen dituen nazioarteko gradu bakarra da. LEINN formulak sekulako arrakasta izan du, eta, horri esker, gradua mundu osoan zehar hedatu da, berrikuntzako 10 laborategien bitartez -horietako 8tan garatzen da LEINN-.

Gaur egun, 750 lagunek ikasten dute LEINN gradua, ematen den zortzi hirietan. Zehazki, Irunen, Bilbon, Oñatin, Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Querétaron (Mexiko) eta Shanghain (Txina) ematen da LEINN. Bestetik, Mondragon Team Academy 2008an sortu zen, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko ekintzailetza-sarea izateko xedez. MTA sareak tokian tokiko bazkideekin elkarlanean sortutako ekintzailetza-laborategien bidez dihardu. Ekintzailetzan trebatzea eta hori bultzatzea helburu duen nazioarteko ekintzailetza-sareak hiru kontinentetan du presentzia, eta mundu osoko 1.300 ekintzaile ditu kide, sortu zenetik hamar urte igaro ondoren. Hala, nazioarteko sare hori abian jarri zenetik hainbat jatorritako gazteak prestatu ditu ekintzailetzaren arloan, graduko (LEINN) eta graduondoko (MINN, TEAMINN eta beste batzuk) prestakuntza-programen bidez, talde-lanean eta balio kooperatiboetan oinarritutako ekintzailetza bultzatzeko helburuz. Denbora horretan, Europara, Asiara eta Amerikara hedatu da Mon-

dragon Team Academy. Izan ere, sareak laborategiak ditu gaur egun Irunen, Bilbon, Oñatin, Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Querétaron (Mexikon), Seulen (Korean), Punen (Indian) eta Shanghain (Txinan). Mondragon Team Academy Mondragon Team Academy 2008an sortu zen, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko ekintzailetza-sarea izateko xedez. MTA sareak tokian tokiko bazkideekin elkarlanean sortutako ekintzailetza-laborategien bidez dihardu. Ekintzailetzan trebatzea eta hori bultzatzea helburu duen nazioarteko ekintzailetza-sareak hiru kontinentetan du presentzia, eta mundu osoko 1.300 ekintzaile ditu kide, sortu zenetik hamar urte igaro ondoren. Hala, nazioarteko sare hori abian jarri zenetik hainbat jatorritako gazteak prestatu ditu ekintzailetzaren arloan, graduko (LEINN) eta graduondoko (MINN, TEAMINN eta beste batzuk) prestakuntza-programen bidez, taldelanean eta balio kooperatiboetan oinarritutako ekintzailetza bultzatzeko helburuz.

Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko lantaldeak izan dira nagusi aurtengo Unibertsitateko Ekintzaileen Espainiako finalean.

Laguntzen du

Mondragon Team Academy, Unibertsitateko Ekintzaileen Espainiako irabazle


Euskal unibertsitate-sistema gidatuko duen plana onartuta Eusko Jaurlaritzak Araugintza Plana eta euskal unibertsitate-sistema gidatuko duen plana onartu ditu adingabeak, atzerritarrak, desgaitasun psikikoa duten pertsonak abusu edo tratu txarren biktima... Dirulaguntzen Plan Estrategikoa

Jon Lasa Galdos

Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak agerraldia egin zuen martxoaren 12an Gobernu Kontseiluaren ondorengo ohiko prentsaurrekoan, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia lagun zituela. Hezkuntzako sailburu Cristina Uriartek jakinarazi zuenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du Unibertsitate Sistemaren 20192022 Plana, unibertsitate guztietarako estrategia eta helburu bateratu batzuk ezartzea helburu duena. Hala, azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak ekintza estrategikoen ardatz bat ezarri du, ekintza bateratuena euskal unibertsitatesistema osatzen duten 3 unibertsitateentzat, haietako bakoitzak bere ekintzak modu independentean garatu ahal izatetik harago doana. “Praktikan, unibertsitate bakoitzaren Plan estrategikoak Eusko Jaurlaritzak definitu duen lan-lerro estrategikoek zehaztutakoak izango dira neurri handi batean”, azaldu zuen. Hezkuntzako sailburuaren arabera, Plan handi eta ausart bat da, unibertsitateen aldetik oso harrera ona izan duena. “Espero dut gure unibertsitate-sistema osoa hobetzen lagunduko duela”, gaineratu zuen.

Bestalde, Cristina Uriartek jakinarazi zuenez, Hezkuntza Sailak eta Gasteizko Udalak asmoen protokolo bat adostu dute hezkuntzako bizikidetzaren eta ekitatearen aldeko lankidetza bat garatzeko.

Planak Unibertsitate guztietarako estrategia eta helburu bateratu batzuk ezartzea helburua

Urteko Araugintza Plana Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak jakinarazi zuenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du 2019rako “Urteko Araugintza Plana” eguneratzea. Hala, Erkorekak azaldu zuenez, Plan honek bere baitan hartzen ditu aurten Gobernuak landu, onetsi eta Legebiltzarrari helaraziko dizkion Lege Proiektuak eta Dekretuak; guztira, 145 arau: 19 lege eta 126 dekretu. Horien artean, sailburuak nabarmendu egin zuen etorkizuneko lege bat, oraingo lege hauen edukiak eguneratu eta zabalduko dituena: “Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legea”; “Mugikortasun Ja-

sangarriari buruzko Legea”, eta “Gazteriari” eta “Haurren eta nerabeen Arretari eta Babesari buruzko” lege berriak. Gobernuko bozeramaileak ezagutzera eman zuenez, Gobernuak 15 milioi euro inbertituko ditu “Doako Justizia finantzatzen, 2019an. Erkoreka sailburuak argitu zuenez, inbertsio horrek bermatu egingo du kalteberatasun-egoera berezian dauden pertsonek doako sarbidea izatea Euskadiko Justizia Administraziora. Hau da, ahalbidetu egingo du pertsona inputatu, atxilotu edo kartzelatu guztiek arreta jasotzea, baliabide ekonomikorik ez dutenean edota babes bereziko kolektiboetakoak direnean: indarkeria matxista, indarkeria familiaren barruan, terrorismoaren biktimak,

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak jakinarazi zuenez, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak Saileko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2019rako. Tapiak azaldu zuenez, Eusko Jaurlaritzak 435,9 milioi bideratuko ditu euskal enpresen lehiakortasuna hobetzera, baita Euskadiko ekonomia produktibo osoarena ere. Sailburuak azaldu zuenez, Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 81 jardute-lerroekin jarriko da abian, eta 384 milioi euro baino gehiagorekin. Gainera, sozietate publiko atxikiek, SPRIk eta EVEk, osatzen dituzte dirulaguntzak 51,9 M gehigarrirekin, industriaren lehiakortasuna hobetzeko, eraginkortasun energetikorako eta berriztagarrien sustapenerako. Horrez gain, prentsaurrekoan, sailburuek hainbat galdera erantzun dituzte. Besteak beste, Itunpeko Hezkuntzaren inguruan eginak, Terrorismoaren Biktimen Nazioarteko Egunari buruzkoak, Venezuelaren inguruan galdetutakoak, transferentzien inguruan eginak eta Lehendakariak procesaren kasuaren inguruan egindako deklarazioari buruzkoak.



Ingeniaritza Biomedikoko ikasleak PBL Day-ko irabazle Ingeniaritza Biomedikoko ikasle diren neskek jaso dute PBL Day-ren IV. edizioko proiektu onenaren saria unibertsitatekoenekin, ikasleek ikasturtean zehar jasotako ezaguerak aplikatu behar dituzte eta hartzen zailak diren konpetentziak garatu behar dituzte klasean eta indibidualki (hala nola komunikazioa, lidergoa, erabakien hartzea, etab.). Metodoaren helburu da ikasleek, etorkizunean egingo duten moduan, ezaguerak aplikatzea, arazoei aurre eginez eta horiek ebazten ikasturtean zehar eremu ezberdinen jasotako ezaguerak praktikak ipintzen. Horretarako, ikasleek eman dituzten ikasgaien ezaguerak integratu behar dituzte.

Maitane Araujo, Eider Casado, Ainhoa Zallo, Izarra Berasategi eta Saioa Iriarte ziren talde irabazlearen kide.

Jon Lasa Galdos

Inork ez du zalantzan jartzen, dagoeneko, osasunaren sektorea etorkizuneko sektoreetako bat izango dela. Dagoeneko bada, gero eta gehiago eskatzen dira ondo prestaturiko profesionalak, eta hauek irtenbide eta zerbitzu berriak eskaintzen dituzte. Mondragon Unibertsitateak Ingeniaritza Biomedikoaren aldeko apustua egin zuen eta aurtengo PBL Day-k erakutsi du gradu honetako ikasleek proiektu eta zerbitzu interesgarriak eskaintzen hasi direla. PBL Day-ren laugarren edizioa bost neskek osatutako talde batentzat izan da, proiektu bat diseinatu eta garatu dutenak kornean kultibo zelular bat egitea baimentzen duen produktu bat gaur egun dentsitate baxuagatik baztertzen diren kornea-emaileak aprobetxatzeko. Irtenbide honek keratoplastietarako itxarotezerrendak murriztea ekarriko du. Mondragon Unibertsitateko Goi Mailako Eskola Politeknikoko ingeniaritzako bederatzi gradutako 1.567 ikaslek 250 PBL (Project Based Learning- ikasketako metodo bat benetako arazoen ebazpenean oinarritua) proiektu egin dituzte ikasturteko lehen sei hilabeteetan. 25 onenak Orona Fundazioan erakutsi ziren PBLDAY-

ren IV. edizioan lehiatzeko eta sarietako baten bat irabazteko: 1.000 euroko sari ofizial bat eta 400 euroko sari bat batxilergoko eta Lanbide Heziketako zentroetako 300 ikaslek gehien bozkatutakoarentzat. 1.000 euroko saria jaso zuten taldea osatzen zuten ondorengo neskek: Maitane Araujo GonzĂĄlez, Eider Casado Lozano, Ainhoa Zallo Urraza, Izarra Berasategi Oyanguren eta Saioa Iriarte Cilveti. PBL PBL arazo errealen ebazpeneko ikasketa-metodo bat da eta Mondragon Unibertsitatea aitzindaria da honetan Estatuan. Eredu honetan, parekagarria dena Europa iparraldeko eta Estatu Batuetako

Proiektuetan Oinarritutako Ikasketa hedatzea zen PBL DAY-ren erronketako bat Jardunaldiak Proiektuetan Oinarrituako Ikasketaren (PBL, Project-Based Learning) metodologia erakustea du xede, hau da, egiten ikasi eta hezitzen ikasi arazo errealen ebazpenetik aurrera. Jazoeran, lehiaketarako hautatuak izan diren 25 PBL-ez gain (250 ingururen artean), panel eta bideoekin egun osoan zehar, PBL 2019 onenari sari ofiziala eman zitzaion. Unibertsitateko irakasleez eta enpresetan adituez osatutako epaimahai batek talde irabazlea

aukeratu zuen, kontuan hartuz planteatutako irtenbide teknikoa eta taldeek beren standetan horri buruz egin zuten komunikazioa. Esan bezala, bigarren sari bat izan ere, batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek gehien bozkatu zuen proiektuari. Proiektu guzti hauetan ikasleek ikasturteko lehen sei hilabeteetan lan egin zuten. Orokorrean, 800 ikasle izan ziren, horietatik 300 batxiler eta LHtik etorrita eta beste guztiak Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako ikasleak. Proiektuak Aukeratutako 25 proiektuak ikasleek aurkeztutako 250 proiektu inguruko lagin bat ziren. PBL proiektu onena lortzeko lehiaketan parte hartzeko aukeratu zirenak ingeniaritzako eremu ezberdinetatik zetozen, hala nola energia, biomedikuntza, ekoteknologia industriala, diseinu industriala, elektronika, informatika, mekanika, antolaketa edo telekomunikazioak. Finalisten artean aurkitzen ziren robot filogidatu bat, itsasoko plastikoak jasotzen irtenbide bat, snowboardeko skate bat, banbuko bizikleta elektriko baten garapena, audio-anplifikadore bat, errehabilitaziorako klinika bat, zentral minihidrauliko baten diseinu eta emulazioa, teleferiko moduko garraio ikerketa bat mugikortasun baxuko pazienteak mugitzeko, scape room simulatzaile bat, ultrasoinuko radar bat, pilota-jasotzaile bat‌ besteak beste.


Lana egon, badago Gazteen langabezia-tasa altua izan arren, badira sektore batzuk gazteen eskari handia dutenak

Jon Lasa Galdos

Gazteen langabezia-tasa % 28,8koa da egun, baina, hala eta guztiz ere, badira gazteak kontratatzeko ahaleginean etsita dauden enpresariak. Lana bermatuta daukaten moduluak eskaintzen dituzten eskolek ez dituzte beren eskolak betetzen. Bestetik, badira gazteak eskaria duten lanbideetan izena eman nahi dutenak, eta palzarik aurketzen ez dutenak. Eta alderantziz, gero eta eskola gehiago irekitzen dira dagoeneko beteta dauden lanbideentzat. Zentzurik gabeko baieztapenak dirudite, baina irtenbidea ez da hain erraza. Adibidez, irakasleen arabera, arrazoietako batzuk dira eskolaren eta enpresen arteko sintonia falta, administrazioaren azkartasun gabezia profil profesional berriak antzeman eta sortzeko edo giza gutxiespena zikloetako ikasketei karrera unibertsitarioen artean. Erlojugileak, optikako teknikariak, biologiako datu handien maneiuan espezializatutako informatikoak, mekanikoak eta karrozariak, kirurgialaria operatzen ari denean zehaztasuneko aparailu bat konpon dezaketen langileak, elektrikariak, komertzio elektronikoaren kudeaketan azkartzeko eta aurrezteko gai diren garraio eta logistikako espezialistak, ospitaletan zerbitzua emateko 3D inprimatzaileetako teknikariak eta abar luze falta dira.

Beste arrazoietako bat honakoa da: lan-sartze oso handia daukaten eta soldata duinak bermatzen dituzten lanbideetara jotzeko dauden zikloak ez dituzte familiek orokorrean ezagutzen eta, ondorioz, enpresek kanpoko jendea kontratatu behar dute. “Geroz eta handiagoa da ospitale eta ikerketa-zentroen beharra biologiako ezaguerak dituzten informatikariak lortzeko”, dio Ana Ripoll Bioinformatics Barcelonako (BIB) lehendakariak. Bioinformatikako zikloak dagoeneko existitzen diren titulazioen egokipenak dira eta bi institututan ematen dira bakarrik (EU Gimbernat, San Cugat del Vallèsen, eta IES Provençana, l'Hospitalet de Llobregaten). Lehen promozioa guztiz sartu da lan merkatuan 22.000 eta 24.000 euro gordineko soldata batekin. Dena den, espezialitatea hasi zuten 60 ikasleen % 50ak bukatu zituen bakarrik ikasketak heziketa horrek zuen exigentziagatik. Institut Bonanova, osasuneko familiaren zikloetako erreferente nazioanala, lerro honetan heziketak irekitzeko aukera balioesten ari da. “Informatikan, elektromedikuntzan, eremu handia dagoela ikusten dugu”, azaltzen du Montse Blanesek, aipatutako institutu publikoaren zuzendariak. Instituzioen eskaria ez da nabaria askotan, bere arabera, baina egon badago. Ospitaletako onkologiako sailetan dauden 3D inprimatzaileak beste espezialitateetako medi-

kuek bisitatu ohi dituzte, teknologia honi onura atara diezaioketela ikusten dutela. “LHek ezin du lanmunduaz kanpo lan egin”, uste du Blanesek. “Dual motako LHtan, zentroan eta enpresan heziketa eskatzen duten horietan, ikusten ari gara zein garrantzitsua den curriculumak partekatzea, beharrak ikustea eta itunak egitea”.

Erlojugileak, optikako teknikariak, biologiako informatikoak, mekanikoak, karrozariak, elektrikariak… falta dira

Unibertsitatera presioagatik Badaude guraso batzuk uste dutenak LHko aukera porrotagatik hartzen. Beren seme-alabak industrietako langile bezala bukatuko dutela uste dutela, toki zikin eta zarataz beteta daudenetan, eta beraien soldata eta bizitzako kokapena gradua ikasiz lortuko dutena baino baxuagoa izango dela. Baina 4.0 industria garbia da, isila, robotizatua. Soldatak 1.800 eta 2.000 euro bitartekoak dira hilabetean, bidaiatzeko eta plusak

lortzeko aukerarekin, dio Vicenç Guerrerok Institut Palau Ausitetik. “Mantentze-lanetarako eta elektromekanikarako pertsonal gaituaren eskariak eskaintza hirukoizten du, baina elektrikaria izatea ez da entrenatzaile pertsonala edo sukaldaria izatea bezain mediatikoa. Eta nesken gaia drama bat gradu hauetan: emakumezko ikasle bat dugu lau urteko”, adierazten du Guerrerok. “Ikasle askok mota akademikoko ikasketak unibertsitatean bukatzera jotzen dute gurasoen presioagatik, nahiz eta beraien nahia lan zehatz batean hezitzea izan”, uste du Pilar Godinezek Institut Joan Brossatik, non oso eskatuak diren garraio eta logistikako zikloak ematen diren. “Nire iritziz, hibridoa den batxilergo bat ireki beharko litzateke, non ikasleek lanbide heziketako esperientziak proba zitzaketen aukera erreal bat bezala kontsidera zitzaten unibertsitaterako ateak itxi gabe”. Horrela, ziklo batzuetan, adibidez IES Joan Brossan, ikasleen % 50 UPC matrikulatzen da. “Ikasle hauek baliozkotutako materiekin sartzen dira, soldata bat irabazten, optikek lana ematen dietelako”, dio Godinezek, argituz ikasleek ere alderantzizko bide bat egiten dutela eta badirela lizentziatuak LH bat ikasten dutenak. Lourdes González IES Mercéko zuzendari da eta mahai gainean kontraesan bat ipintzen du, alegia ziklo batzuk ikasle gutxi izatea lan eskaria handia egon arren -karrozeriako gradu ertainaren kasua da, non jendeak ez du izena ematen, ezta erlojugintzan ere, plaza gutxirekin- eskaria altua eta lan-irteera gutxikoen aurka -irudia eta soinuaren familia adibidez, erreferente nazionala, zeinean zentroak 50 plaza ditu eta 200 eskakizun dauden. Hala ere, ziklo batzuetan, gradu ertainekoetan zehazki, ikasleak “oinarrizko konpetentzia oso baxuekin iristen dira, in extremis gainditu dituztenak, eta horrek eramaten aintzat hartu behar dela ez bakarrik batxilergoa birplanteatu behar dela, baizik eta baita DBH ere”, iradokitzen du Blanesek.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.