+Trebakuntza eta Gazteok Powered by Europe Digital HUB - 2019ko Ekaina

Page 1

1.000 euroko bi beka, Sarralleren eskutik Helburua da gizonen eta emakumeen arteko arrakala teknologikoa geldiarazten laguntzea eta zuzendaritza-postuetan emakumeen presentzia sendotzea

esparru sozialetan zuzendaritzaeta erantzukizun-postuak edota pertsonen kudeaketako postuak eskuratzeko prestatzea. Horixe da, hain zuzen, emakume ikasleen unibertsitateko ikasturte bakoitzeko matrikula finantzatzen laguntzeko Sarrallek hartu duen konpromisoaren arrazoia. Gainera, ingeniaritzaesparruan eta korporazioko departamentuetan ordaindutako praktikak egiteko aukera izango dute udako partean, eta baita gradu amaierako proiektua egiteko ere, beren ikasketak garatu nahi dituzten Taldeko dibisioan. Jon Lasa Galdos

SARRALLE GROW deritzon urte anitzeko beka-programaren I. edizioa abian jarri du abian Sarralle Taldeak, gizonen eta emakumeen arteko arrakala teknologikoa geldiarazten laguntzeko eta zuzendaritza- eta erantzukizun-postuetan emakumeen presentzia sendotzeko. Zehazki, ikasturte akademiko bakoitzeko 1.000 euroko beka emango die Sarrallek datorren ikasturtean Zientzietako, Teknologiako, Ingeniaritzako eta Matematikako (STEM) gradu bikoitzeko ikasketak egiten hasten diren emakumeei; eta 1.000 euroko beste beka bat ere emango die ikasturteko gradu bikoitzeko honako ikasketa hauek egiten hasten diren emakumeei: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea; Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza; Negozioen Kudeaketa + Lan Harreman eta Giza Baliabideak; Ingeniaritza Mekanikoa + Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza; Zuzenbidea + Lan Harremanak; Nazioarteko Harremanak + Zuzenbidea; Zuzenbidea + Komunikazioa (edo antzeko gradu bikoi-tzak). Interesa dutenek ekainaren 30era arte aurkeztu ahal izango dute eskaera, eta irailaren 9ra arteko epea izango dute agiriak entre-

gatzeko. Parte hartzeko, ezinbestekoa da gutxienez 18 urte eta gehienez 25 urte izatea, Gipuzkoan bizi izatea, eta aurreko ikasturtea osorik gaindituta izatea. Aukeratutakoen izena 2019ko irailaren 11n jakinaraziko da.

18 urtetik 25 urtera bitarteko emakumeek parte hartu ahal izango dute, Gipuzkoan bizi direnek eta aurreko ikasturtea osorik gaindituta dutenek Joera alderantzikatzea Beken programa hau abian jartzean, gizonen eta emakumeen artean dagoen arrakala teknologikoa desagerraraztearen aldeko apustua egin du Sarrallek, eta baita emakumeak zuzendaritzaeta erantzukizun-postuetan ahalduntzearen aldeko apustua ere. Emakumeen jarduerak gizonezkoena baino txikiagoa izaten jarraitzen du. Askotariko faktoreak ditugu horren oinarrian, hala nola faktore kulturalak nahiz sozialak, bai eta gaur egungo lan-merka-

tuaren idiosinkrasia bera ere. Botereari dagokionez ere, emakumeek, era berean, botere gutxiago dute. Merkatu berrietan eta normalean gizonezkoenak direla esaten den lanetan gero eta presenteago badaude ere, emakumeen kopurua murriztu egiten da kategoria profesionalak gora egiten duen heinean, eta ia desagertu egiten da zuzendaritza- eta erantzukizun-karguetan. Zientzietako, Teknologiako, Ingeniaritzako eta Matematikako (STEM) ikasketak oinarri-oinarrizkoak dira, etorkizuneko profesionalak prestatu ahal izateko. Baina ikasketa horiekiko interesa agertzen duten ikasleen faltak sortzen duen kezka nabarmena da mundu osoan, eta are gehiago generoaren arabera bereiziz gero. STEM ikasketak egiten ari direnen % 28 soilik dira emakumeak, eta matrikulatzen diren horietatik % 45ek soilik lortzen dute titulua. Etorkizuneko ikasketak direla jabetuta, ikasketa horietan leku bat izan nahi duten emakumeak aitortu nahi ditu Sarrallek, eta soldata-berdintasuna eta lan-berdintasuna sustatu nahi ditu alderdi guztietan. Horrekin batera, emakumeak STEM ikasketetan matrikula daitezen sustatzea bezain garrantzitsua da ingeniaritzaren esparruan nahiz edozein

Bekak jasotzeko eskaerak ekainaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira Eskaerak eta esleipen-sistema Urte anitzeko bekak jasotzeko interesa duten emakumeek Sarralleko webguneko (www.sarralle.com) 'careers' atalean dagoen eskaera-inprimakia bete behar dute, beheko agiriak erantsiz, edota posta elektroniko bidez bidali selección@sarralle.com helbidera, 'gaia' atalean BECAS GROW adieraziz. ● Matrikularen ordain-agiria (eskaera egin ondoren aurkeztu ahal izango da). ● Aurreko ikasturteko notak, batez besteko nota adieraziz (eskaera egin ondoren aurkeztu ahal izango da). ● NANaren kopia. ● Motibazio-gutuna. ● Gomendiozko gutuna. Elkarrizketa guztietan, Sarralleko hiru pertsonek hartuko dute parte gutxienez: Taldeko Zuzendari Teknikoak/Gerenteak; Giza Baliabideen departamentuko pertsona batek; eta hautagaiaren curriculum-diziplinako teknikari batek.


Markel Azkue Etxeandia eta Nagore Etxebarria Altuna izan dira sarituak, biak Goi Eskola Politeknikoko ikasleak Jon Lasa Galdos

Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak euskaraz egindako karrera-amaierako proiekturik onenak saritu zituzten maiatzaren 17an, MONDRAGONek Arrasaten duen egoi-tza nagusian. Aurtengo edizioan, Mondragon Unibertsitateko bi proiektu saritu dira, biak Goi eskola Politeknikokoak. Lehen sariaren irabazlea Markel Azkue Etxeandia izan da, Ikerlanentzat egindako “Aplikazio industrialetarako energiaren biltegiratze-sistema hibridoen analisia” lanagatik, eta 1.500 euroko saria jaso du. Bigarren sariaren irabazlea Nagore Etxebarria Altuna izan da, FAGOR Arrasaterentzat egindako proiektu honengatik: “Formatu kargatzailea eta elikapen-lerroa uztartzen dituen prentsa baten elikapen-sistemaren diseinua”. Kasu honetan, 500 euroko saria eman diote. Sariok duela zortzi urte sortu ziren, MONDRAGON Korporazioko Euskara Batzordearen ekimenez, Mondragon Unibertsitateko ikasleek lan-munduan sartzeko egin beharreko ikasketa-amaierako proiektuak euskaraz egin zitzaten. MONDRAGON Korporazioak erronka hori jasoa zuen bere Plan Estrategikoan, eta 2010ean lan-

talde bat sortu zuen, Korporazioko eta Unibertsitateko kideez osatua, sariak abian jartzeko.

Fakultate bakoitzeko bi ordezkarik eta Korporazioko batek osatutako epaimahaiak Korporazioko enpresetan egin eta sariketara aurkeztutako proiektuak aztertu dituzte Guztira 582 proiektu garatu dira Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean, Goi Eskola Politeknikoan eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Horietatik 187 euskaraz egin dira, alegia, %32. MONDRAGONeko kooperatibetan 120 proiektu landu dira eta bertan euskaraz garatutako 22 proiektuek parte hartu dute lehiaketan. Aurkeztutako proiektu guztiek maila tekniko handia dute, eta euskaraz ongien idatzitakoak izan dira sarituak. Epaimahaia osatzen duten fakultate bakoitzeko kideak hauek izan dira: Eneko Bidegain eta Karmele Perez (HUHEZI), Rafael

Markel eta Nagore, erdian, epaimahaiaren ordezkariekin.

Altuna eta Miriam Leibar (Enpresagintza), Xabier Arrasate eta Pedro Urteaga (Mondragon Goi Eskola Politeknikoa) eta Ander Etxeberria (MONDRAGON Korporazioa). Proiektuak sakon aztertu ondoren, epaimahaikideak ados jarri dira puntuazioa eman eta saridunak aukeratzeko orduan. MONDRAGON MONDRAGON enpresa izaerako errealitate sozioekonomiko bat da, kooperatiba autonomo independenteekin osatua, Euskal Herriaren kulturan sustrai sendoak dituena, pertsonek eta pertsonentzat sortua, Esperientzia Kooperatiboaren Oinarrizko Printzipioetan inspiratua, ingurunearekin, hobekuntza lehiakorrarekin eta bezeroa gogobetetzearekin konprometitua, eta enpresa garapenaren bidez eta enplegua, batez ere kooperatiboa, sortuz, gizartean aberastasuna sortzea helburutzat duena. Aldi berean: ❚ Elkartasun konpromisoetan du oinarri eta metodo demokratikoak erabiltzen ditu bere antolakuntza eta zuzendaritzarako. ❚ Pertsonek euren enpresen gestioan, emaitzetan eta jabetzan parte hartzea eta integratzea bultzatzen du, eta en-

presa horiek gizartearen, enpresen eta pertsonen aurrerabidearen proiektu komun bateratzailea garatzen dute. ❚ Formazioa eta berrikuntza bultzatzen ditu, giza eta teknologiko gaitasunetatik abiatuta, eta ❚ Gestio Eredu propioa darabil, aitzindaritza lekuak erdietsi eta Lankidetza bultzatzeko. Bisioa eta printzipioak Izan nahi dute pertsona konprometituak eta nortasun kooperatiboa dutenak, testuinguru globalean Enpresa Talde errentagarria, lehiakorra eta ekintzailea osatzen dutenak; eredu sozioenpresarial arrakastatsua aplikatuz, merkatuari irtenbide integralak eskainiz, esperientzia, ezagutza, berrikuntza, elkarren arteko lankidetza eta aliantza estrategikoetan oinarrituta; eta talentua erakarriz eta bultzatuz, balio erantsiko enplegua eta ingurunean garapen iraunkorra emateko behar besteko baliabideak sortzeko. MONDRAGONen balioak dira: ❚ Lankidetza: Jabe eta protagonistak. ❚ Partaidetza: Gestiorako konpromisoa. ❚ Gizarte erantzukizuna: Aberastasunaren banaketa solidarioa. ❚ Berrikuntza: Berritze etengabea.

Laguntzen du

Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Korporazioak gradu-amaierako euskarazko proiektuak saritu dituzte


Eusko Jaurlaritzak Euskadin nahi ditu gazteak Eusko Jaurlaritzak gazteen itzulera sustatu eta horien kontratazioa bultzatzen du, epe mugagabez kontratatzen den pertsonaren soldataren % 50 ordaintzeko laguntzen bidez protagonistek duten gogobetetasun-mailari egiten dio erreferentzia izenburuak.

Gazteen Itzulerarako Programaren bidez, 35 urtetik behera dituzten eta beste herrialde edo autonomia-erkidego batean bizi diren gazte profesionalen kontratazioa sustatzen da

Kontratazioa diruz laguntzeaz gainera, Lanbidek gazteei joan-etorrirako laguntzak eskaintzen dizkie.

Jon Lasa Galdos

Euskal enpresetako arduradunak eta nazioarteko esperientzia duten gazteak zabalkunde-kanpaina berriaren protagonista dira; Eusko Jaurlaritzak gazte profesionalen kontratazioa sustatu nahi du, Gazteen Itzulerarako Programaren bidez. Programa horrek 35 urtetik behera dituzten eta beste herrialde edo autonomia-erkidego batean bizi diren gazte profesionalak Euskadira itzultzea sustatzen du, Lanbidek diruz lagundutako lankontratuaren bitartez. Dagoeneko kanpaina zabalik dago, nagusiki sare sozialen bidez, eta kanpainaren beraren elemen-

Kanpaina berrian, Lanbidek Programaren abantailei heldu dieten sei pertsonaren lekukotza aurkeztu du tu nagusiak gazte eta enpresaburu batzuek “Merezi izan du” lemaren inguruan egindako lekukotza batzuk dira. Lanbidek garatzen duen eta epe mugagabez kontratatutako pertsonari ezarritako soldataren % 50 arteko laguntzak jaso dituen programa horrekin

“Enpresaburuek onartzen dute atzerrian lanbide-arloko prestakuntza jaso duten gazteak sartzeak irtenbide berriak, eraginkortasun-maila handiagoak eta lan-prozesuen hainbat ikuspegi dakartzala”, esan du Borja Belandia Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak. Julen, Asier eta Ane, hiru gazte, hurrenez hurren, kanpainako elementu batzuetako protagonistak dira. Hirurek erabaki zuten iaz Euskadira itzultzea, atzerrian prestakuntza -eta lanbide- aldi bat bete ondoren eta Gazteen Itzulerarako Programaren abantailak eta Lanbidek bertan sartzeko jartzen dituen erraztasunak ezagutu ondoren. “Euskadira Delhitik, Los Angelesetik eta Paristik itzuli ziren, hurrenez hurren, beren espezializa-

zioarekin bat zetorren lan-kontratuarekin, eta, Lanbidetik jaso zituzten laguntzen bidez, joan-etorrirako gastu horien zati bat ordaindu zuten”, esan du Belandiak. Bi enpresaburuk, Leirek eta Cristinak, eta Luisek, enpresa Zamudioko teknologia-parkean finkatu duen ekintzaile batek, Lanbidek bere kanpaina berrirako prestatu duen ikus-entzunezko materiala osatzen dute. “Euskal enpresaburuen konplizitatea bilatzen dugu, kontratazio bat aukeratzeko orduan, gure mugetatik kanpoko prestakuntza duten gazteek ematen dieten kalitate-plusa oso gogoan hartzeko”, esan du Belandiak. 12.000 euro Lanbideren Gazteen Itzulerarako Programak euskal enpresentzako laguntzak aurreikusten ditu, eta laguntza horiek kontratu mugagabe bakoitzeko 12.000 eurokoak izan daitezke, alegia, ezarritako soldataren % 50. Laguntza-ildoa bikoitza da: alde batetik, 35 urtetik beherakoak diren eta kanpoan gutxienez 12 hilabete lanean daramatzaten euskaldunak kontratatzen dituzten euskal enpresek diru-laguntza jaso dute, soldataren zati bat ordaintzeko; bestetik, kontratatutako gazteek laguntza bat jaso dute, joan-etorrien gastuak ordaintzeko. Kontratazioak ezingo dira urtebete baino gutxiagokoak izan.


2019ko Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresua egin zen “4. Industria Iraultza: Teknologia, Iraunkortasuna eta Balioak” izan zen ekimenaren goiburua Jon Lasa Galdos

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte eta Enplegu eta Gizarte Politiketakoa saiburu Beatriz Artolazabal lagun zituela, 2019ko Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresua inauguratu zuen ekainaren 12an, Donostiako Kursaal Jauregian. “4. Industria Iraultza: Teknologia, Iraunkortasuna eta Balioak” goiburu hartuta, kongresuak mila aditutik gora bildu zituen bi egunez, ekainaren 12an eta 13an, Donostian, tartean zirela Estatuko edo Autonomia Erkidegoetako Lanbide Heziketako politiken arduradunak, ikastetxeetako irakasle nahiz zuzendariak, enpresetako ordezkariak edo nazioarteko erakundeetako arduradunak. Mundu zabaleko bost kontinenteetako 54 herrialdetik etorririk, Donostia Lanbide Heziketaren hiriburu bihurtu zuten bi egunez. Irekiera ekitaldian Lehendakariak Euskadiko Lanbide Heziketa Saria eman zien euren ibilbide-profesionalean euskal Lanbide Heziketa egun lortu duen erreferentziazko tokiraino eramateko lan egin duten hiru laguni: Iñaki Mujikari, Tknikaren egungo zuzendaria eta aurrez, 2005-2009 urteen artean Lanbide Heziketako sailburuorde izan zenari; Jose Mari Elolari, Tknikaren lehen zuzendari izan zenari, eta beraz, zentro hori abian jarri zuenari; eta Jose Luis Fernandez Maureri, duela gutxi arte Tknikan Nazioarteko arloaren arduradun izan denari (Tknika Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa da). Europako Enplegua, Gizarte Gaiak, Gaitasunak eta Lan Mugikortasunaren komisario Marianne Thysen-ek ere Kursaalera bere mezua helarazi nahi izan zuen, bertan proiektatu zen bideo baten bidez. Thysen komisariak euskal Lanbide Heziketa goraipatu zuen, Euskadiko ereduaren izaera aitzindaria aitortuz. “Euskadiko ereduan inspirazioa hartuta, bikaintasun profesionaleko zentroak inauguratu ditugu (Europan), eskualdeen hazkundea, berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzeko”. Europako enpresa

askok langile kualifikatuak -eta egun beharrezko diren gaitasunak dituztenak- aurkitzeko dituzten zailtasunak ere hizpide izan ditu komisarioak. Egoera horren aurrean, eta Lanbide Heziketaren eredu malgu bat garatzeko beharra ikusirik, berriro ere euskal eredua ipini du adibide, “garapen teknologiko eta sozial azkar horretara egokitu ahal izateko”, esan zuen. “Bere inguruan gertatzen ari diren aldaketetara hobeto egokituko den sistema behar dugu, eta gazteen gustuko aukera izango dena; Euskadin dagoena bezalakoa, munduan den onenetako bat, eta Europan askorentzat inspirazio iturri dena”. Thysen komisarioaren mezuaren ondotik, Europako Batzordeko Enplegu eta Gaitasunetako zuzendari nagusi Manuela Geleng-ek hartu zuen hitza. Berau da kongresu honetan Europako Batzordearen ordezkarietako bat. “Skills for competitiveness and innovation” hitzaldian, eta aurrez komisariak agerturiko argudioei jarraiki, Geleng-ek egun Europako Batzordea garatzen eta bultzatzen ari den lan ildo nagusiak azaldu zituen, betiere gaitasun profesionalen arloan. Giza dimentsioa Nazioarteko Kongresu honetan batez ere 4. Industria Iraultzaren giza dimentsioan sakondu zen. Txostenek eta hitzaldiek gizakiaren garrantzia azpimarratu zuten, eta baita teknologia, robotizazioa, sistema adimendunak nahiz adimen artifiziala nagusi izango diren gero eta etorkizun hurbilagoan gizakiak berak landu behar dituen balioak ere. Kongresuak fokua pertsonengan eta hauek prestatzeko moduan jarri zuen, gizartearen ongizatearen eta aurrerabidearen aurrean teknologia elementu osagarri bihur dadin. Hau da, nola prestatu behar dugun protagonista pertsona izan dadin, eta teknologia berriz, hobeto bizitzen lagunduko digun adiskidea izan dadin. Lehen hizlarietako bat Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalo izan

zen. “El desafío de la compejidad" izenburupean, Arevalok azaldu zuen konplexutasuna kudeatzeak zer suposatzen duen eta Lanbide Heziketako Euskadiko ikastetxeak nola hari diren konplexutasunaren erronkari aurre egiten, teknologia eta sistema adimendunen testuinguru horretan: zein helburu finkatu behar diren eta, bereziki, zein metodologia eta antolakuntza-eredu berriekin egiten dioten aurre. Ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Adimen Artifizial eta Konputazioko Zientziako katedradun Humberto Bustincek hartu zuen hitza, “La inteligencia artificial y su proyección a 2025” izenburupeko hitzaldiaren bitartez, honako gaiak jorratzeko: datozen bost edo sei urteetan adimen artifizialak ezagutuko duen garapena, eta adimen artifizial horrek pertsona guztien bizitzaren gero eta esparru arruntagoetan izango dituen aplikazio praktikoak. Ana Lopez de San Roman aholkulari estrategikoak ere gai horri heldu zion bere hitzaldian. Ingurune adimendunetako giza dimentsioaz aritu zen, eta gizakiak ingurune horretan landu behar dituen balioek duten garrantzia aztertu zuen, 4.0 deitutako balioak Iraunkortasuna Bi egunetan guztira 18 hitzaldi -Europako, Ameriketako eta Ozeaniako

adituek garatuak- biltzen zituen programaren barruan iraunkortasunaren gaia izan zen kongresu honetako saioen beste ardatz nagusietako bat. Kasu honetan ere garrantzia eta protagonismoa pertsonei eta euren ongizateari eman zitzaien. Iraunkortasunari buruzko (Tknikako -Lanbide Heziketari aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskal Autonomia Erkidegoko Zentroa- arduradunek eman zuten) edo ekonomia zirkularrari buruzko (Ecoalf -itsasotik bildutako arrantza-sareekin arropa, oinetakoak eta osagarriak egiten ditu- enpresak eman zuen) hitzaldiez gain, Kursaalen egingo den kongresuaren bigarren jardunaldian pertsonen egunerokotasunean etorkizun hurbilean garrantzi handia izango duten gaiak jorratu ziren. Horren harira honako hitzaldi hauek azpimarratu behar dira: Vicomtech enpresako Eduardo Carrascoren “Salud 4.0. Envejecimiento saludable” izenburua daraman hitzaldia bertan, teknologiak gizarte zahartu batean eman dezaken laguntza jorratu zuen-; edo Stephany Laguna zirujau torazikoak “Impresión de biomodelos” izenburupean emango duen hitzaldia -biomodeloak 3Dn inprimatzeari esker kirurgian gertatzen ari diren aurrerapausoak azaldu zituen-. Zibersegurtasuna eta informatikako delituak, 4.0 Gastronomia edo biki digitala izenekoa izan ziren beste gai batzuk.

Kongresuak pertsonengan ipini zuen arreta, 4. Industria Iraultzaren giza dimentsioan azpimarra eginez.


Ikerbasquek emakume ikertzaileak nabarmendu ditu Ikerbasquek hainbat sari banatu ditu emakume ikertzaileen lana aitortu eta agerian jartzeko Jon Lasa Galdos

Hezkuntzako sailburu eta Ikerbasqueko presidente Cristina Uriarte izan zen, joan den maiatzaren 6an, Euskadin ikerketan diharduten hiru emakumeri aintzatespenak emateko antolatutako ekitaldiko buru. María Isabel Arriortua, Aitziber Lopez-Cortajarena eta Maia García Vegniory izan ziren omendutako ikertzaileak. Ekitaldian, Fernando Cossío Ikerbasqueko zuzendari zientifikoa eta Euskadiko unibertsitate, ikerketa-zentro eta zentro teknologikoen ordezkariak bildu ziren. Ikerbasquek emakume ikertzaileen aitorpenez eratutako aintzatespen hauen lehenengo edizioan, hiru emakume saritu zituen karrera zientifikoko fase desberdinetan: ibilbide zientifikoa, ikerketa esparru batean izandako lidergoa eta emakume ikertzaile gazte batek egindako ekarpen nabarmena. Ikerketa arloko karrera osoaren aitorpena María Isabel Arriortuarentzat (1950) izan zen. UPV/EHUko Kristalografia eta Mineralogiako katedraduna da 1992az geroztik, eta bertan prestaturiko lehenengo emakume irakasle titularra izan zen, baita UPV/EHUn katedra lortu zuten lehen emakumeetako bat. IMaCris/MaKrisI ikerketa-taldea sortu zuen eta aitzindaria izan da ingurumen nahiz energiaren esparruan aplika daitezkeen sistema multifuntzionalei buruzko ikerketan. 2010ean, Euskadiko Ikerketa Saria jaso zuen Zientzia eta Teknologia modalitatean, eta 2012an, Zientzien, Arteen eta Letren Euskal Akademiako (Jakiunde) kide oso izendatu zuten. Aitziber López-Cortajarena (1974) proteinen ingeniaritzaren arloan lortutako lidergoagatik aitortu zuten. UPV/EHUn Biokimikan doktoratu ondoren, zazpi urte egin zituen Estatu Batuetako Yale Unibertsitatean, proteinen diseinu, egitura eta funtzioei buruzko zereginetan. 2011n Europara itzultzea erabaki eta ikerketa-taldea sortu zuen Madrilgo IMDEA-Nanozien-

Irudian, Maribel Arriortua, Aitziber López Cortajarena eta Maia García Vergniory, beren sariekin.

tzian, nanoegitura biofuntzionalen sorkuntzarako proteinak diseinatzeko asmoz. 2016an, Ikerbasque Research Professor bezala sartu zen CIC biomaGUNE zentroan Nanoteknologia Biomolekularreko taldea zuzentzeko, ERC-Consolidator Grant deritzon ikerketa arloko laguntza garrantzitsua jaso duelarik.

Maribel Arriortua, Aitziber López Cortajarena eta Maia García Vergniory emakume ikertzaileek aintzatespen bana jaso zuten beraien ikerketa-karreragatik

Azkenik, Maia Garcia Vergniory (1978) material topologikoen esparruan egin duen ekarpen nabarmenagatik aitortu zuten. Materia kondentsatuaren fisikan doktoratu zen UPV/EHUn. Ondoren, Max Planck Institute of Microstructure Physics zentroan lan egin eta doktorego ondoko egonaldia egin zuen Estatu Batuetako Lawrence Berkeley

National Laboratory delakoan. Egun, DIPCi atxikitako Ikerbasqueko Ikertzaile gisa lantzen ari da material topologikoei buruzko ikerketa- jarduna. 2017an L'Oreal-Unesco for Women in Science saria jaso zuen eta 2018an QUO 2018 zientzia-selekzioko kide izan zen. 300 emakume baino gehiago aintzat Aitortutako emakume ikertzaileak aukeratzeko, Ikerbasquek Euskadiko 300 emakume ikertzaileren baino gehiagoren ekoizpen nahiz ekarpen zientifikoei buruzko datuak aztertu zituen. Amaierako hautaketa Ikerbasqueko Patronatuaren Ordezko Batzordeak egin zuen, Fundazioko Batzorde Zientifikoak baliozkotu zuelarik. 2018an, Emakundek proposatutako metodologiari jarraiki, Ikerbasquek gizon eta emakumeen arteko berdintasun plana garatu zuen. Prozesu horren emaitza gisa, eta berdintasuneranzko bidean aurrera egiteko asmoz, 7 ekintza proposatu ziren; horien artean, emakume ikertzaileen aitorpena. Neurri hauen bitartez, Ikerbasquek goitik behera gainditu nahi ditu, emakume ikertzaile asko karrera zientifikoei uko egitera bul-

tzatu eta beste hainbat kasutan gizonen aldean ezkutuan utzi ohi dituzten genero-estereotipoak. Ondorioz, emakume ikertzaile distiratsuen karrerak bistaratu eta zientziari egindako ekarpena aitortzea da ekintza honen helburu nagusia, ondorengo belaunaldien eredu bihur daitezen. 2018an, IKERBASQUEk gizonen eta emakumeen aldeko berdintasunerako plana garatu zuen Emakundek proposatutako metodologiaren arabera, eta prozesu horren ondorioz, berdintasunerako bidean aurrera egiteko asmoz, Ikerbasquek 7 ekintza proposatu zituen; horien artean, emakume ikertzaileen aitorpena. Horren kariaz, 2019an, ikerketa karrera Euskadin garatzen ari diren hiru emakume aitortu nahi zituen. IKERBASQUEri buruz IKERBASQUE Eusko Jaurlaritzak ikerketa zientifikoaren alde egindako apustuaren eta autonomiaerkidegoko administrazioek, unibertsitateek eta enpresek duela zenbait urtez geroztik gauzatutako aliantzaren emaitza da. Euskadi I+G+b arloko potentzia garrantzitsuenen artean kokatzeko ahalegin horretan lagundu nahian, ikerketa arloko talentua erakartzeko gunea izatea da IKERBASQUE ren jardunaren ardatz nagusia.


“Kooperatibak ez gara hain zurrunak eta horrek azkartasunez ekiten uzten digu” tea uzten digu. Stockek kostu finantziero hain handi bat duten mundu batean azkartasunak eragiten du gure bezeroek gaurtik biharrera eskaerak egitea eta gure erantzunaren bikortasuna berme bat da, kontuan izan gaitezela dakarrena. Nola ikusten duzue enpresaren mundua orokorrean eta kooperatibena bereziki Nafarroan?

Jon Lasa Galdos

Mapsak Talentuaren Saria jaso du martxoan Iruñeko Ikaslearen eta Enpleguaren Areto Europarraren azken edizioan. Enpresa horrek Orkoienen, Nafarroan, du bere egoitza eta 1957. urtetik automobilgintzarentzan lan egiten du, 1977an bere aluminiozko lehen haguna sortu zuelarik. 90eko hamarkadatik Mondragon Korporazioko kide da, eta lana eta berrikuntza bere identitatearen ezaugarri direnez, gaur egun hagunen fabrikazioren eta diseinuaren abangoardian dago eta automobilen ekoizle garrantzi-tsuenek konfiantza osoa dute bere produktuetan. Mapsako presidente Juantxo Martínez-Garciariáinekin hitz egin dugu. Iruñako Ikaslearen eta Enpleguaren Areto Europarraren azken edizioan Talentuaren Saria lortu duzue. Nola jaso duzue saria? Zergatik uste duzue eman dizuetela? Benetan ohore bat izan da horrelako sari bat jasotzea eta gure enpresa bistaratzeko bidean berresten gaitu, gizartearen aldetik eta heziketako gizartearen aldetik modu berezian. Uste dugu, modu batean, hurrengo belaunaldien heziketan dugun ardura biltzen duela, gure kooperatiban garatzen dugun gazte profesionalak sartzeko programaren bidez, eta jakina, unibertsitateko enplegu azoka ezberdinetako parte-hartze jarraituan adierazi ohi ditugun gure egonezinak aitortzen ditu. Zein izan da Mapsaren garapena? Zeintzuk izan dira bere une gakoak bere historian zehar?

Mapsaren garapena oso positiboa izaten ari da azken urteetan, nahiz eta logikoki, ez da une zailetatik libre egon. Une zailak egon dira, non gure bazkideek benetako sakrifizioak egin behar izan dituzten, baina denborak arrazoia eman digu azkenean. Traumatikoa zirudien guzti horrek, suposatzen zuenagatik, oinarri bezala balio izan du egungo momentura iristeko, gure erakundean inoiz ezagutu ez den kaudimen eta sinesgarritasun batekin. Nik nabarmenduko nuke 2007-2011 bitartean bizi izan genuen krisialdia, non proban ipini ziren gure uste erkidekooperatiboak. Nola bizi izan duzue krisialdi ekonomikoa zuen sektorean, non lan egiten duzuen automobilgintzako industriarentzat? Oso epe laburreko sektorea da, non gaur da nagusi. Baina estrategia oso modu asmatuan lan egin dugu eta hori baimentzen ari da gure kudeaketa balioan ipintzea eremu ezberdinetan, baita nazioarte mailan ere. Zertan nabarmentzen da Mapsa sektore bereko beste enpresekin alderatuz? Gure iritziz gure arrakastaren gakoa azkartasunean eta berezoari ematen diogun erantzunaren bizkortasunean dago. Denborak proban ipintzen du egunero gure moldakortasuna eta gure erantzuna gogobetegarria da modu handian. Zein abantaila ditu kooperatibismoak? Kooperatibak ez gara hain zurrunak eta horrek azkartasunez eki-

Ekonomia sozialaren munduak bultzada berezia hartu du gure Komunitatean. Enpleguaren deuseztapenaren aurka erresistentzia berezi bat erakutsi du azken krisialdian eta kalitateko lanpostuen sorkuntzan motore eta bultzada nagusi bezala osatu da azken urteetako ekonomia-sustaketatik aurrera.

“Gazteei beren buruaren analisi zintzo bat egitea gomendatuko nieke” Zein ezaugarri balioesten dituzue Mapsan zuen hautagaietan? Uste dugu gazte profesionalen kontrataziorako faktore erabakigarriak beste edozein enpresatan asimilagarriak direla: oinarrizko ezaguera eta heziketa sendoa, jakin-nahi zientifikoa, erantzukizun profesionala eta hobekuntzarako afizioa. Gehitu genitzake, pixka bat espezifikoki, jarrera eta filosofiarekin harremana dituzten alderdiak, hala nola zerbitzurako ahalegina, espiritu kolaboratiboa eta sakrifizioareko gaitasuna. Espiritu solidarioa, hori bezala ulertuz esfortzu kolektiboa eta taldeko lana, argi eta garbi plus ukaezin bat dira. Zer garrantzia ematen diozue Mapsan nazioartekotzeari? Kontuan izanik gure ekoizpenaren ia % 90a esportatzen dela, bai modu zuzenean edo bai zeharkakoan gure bezeroen bidez -gure autoak esportatzen dituztenak gure hagunak bertan muntatuta-,nazioartekotzea faktore gakoa da helburu merkatu bezala. Gaur egun hau horrela da industriaren parte handi batean. Hala

eta guztiz ere,badaude askotan kontuan hartuak ez diren alderdi batzuk eta horiengatik nazioartekotzea ezin da saihestua izan: teknologiaren parte handi bat eta erabilitako ekipamenduak, lehengaiak, informazio teknologikoa,etab.mundu osotik datoz. Beraz, edozein profesional estimatuk, etorkizunean horrela izaten jarraitu nahi badu,argi izan behar du mundurako sarbidea oinarrizkoa dela, eta horretarako giltza, zalantzarik gabe, hizkuntzen benetako ezaguera da. Nola ikusten duzue lan-merkatua une hauetan? Erlatiboki une on bat da gure gazte profesioalentzat eta oso bereziki ingeniari eta teknikarientzat. Badago eskari oso indartsu bat eta beraz ez da une on bat bakarrik beraien enplegurako, baizik eta unibertsitatearentzat ere karrera hauen alde kanpaina txiki bat egiteko. Zentzu batean apur bat gogorragoak izan daitezke beste batzuk baino, baina merkatuak badaki hori ikusten eta saritzen. Zer aholkatuko zenieke lanari dagokionez nora jotzen ez dakiten gazteei? Nora jo adierazi baino, beren buruaren analisi zintzo bat egitea gomendatuko nieke lehenik eta behin, beren gaitasunak, trebetasunak, esfortzurako gaitasunak eta helburu pertsonalak ezagutzeko. Lehenengo batek ondo ezagutu behar du bere burua eta jakin bere partetik zer dagoen prest jokoan ipintzeko noruntz joan behar den erabaki baino lehen. Behin hau eginda, unibertsitateak eskaintzen dituen eskaintza ezberdinak baliotsi eta ikusi zein neurritan batzuk eta besteak beraien artean bat datozen. Azkenik, berea uste duen etorkizuneko bide horretan dituen lagun eta ezagunen artean aholkua bilatu. Guzti hori egiaztatuta, aukeraketa egin. Bere buruaren ezaguera hobe batean oinarritua izango denez, baita aukera ditzakeen hauta ezberdinetan ere, ziuraski bat etorriko dira modu eraginkorrago batean eta eramango dute aukeratu den norako hori eskuragarri izatea arrakasta handiarekin.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.