TECNALIA eta UPV/EHU eskutik TECNALIA eta UPV/EHUk 50 ikerketa-proiektu baino gehiago dituzte elkarrekin, 4.0 industriari, energiari eta osasunari buruzkoak Jon Lasa Galdos
Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta TECNALIA Ikerketa eta Garapen Teknologikoko Zentroak beste aurrerapauso bat egin te elkarrekin lankidetzan, eta zenbait proiektu landu dute 2019ra begira, hala nola laborategi berriak sortzea, teknologia-ikasgelak irekitzea eta nazioarteko proiektuetan lankidetza indartzeko tresna bat aktibatzea. Asmo horrek jarraipena ematen dio 2018an egindako lanari. “Oso urte emankorra izan da, eta elkarrekin egindako lanaren emaitzak hobetuz joan dira urtez urte”, baieztatu berri dute Nekane Balluerka EHUko errektoreak eta Iñaki San Sebastián TECNALIAko CEOak, elkarlanaren balantzea eta aurrera begirako erronkak aurkezteko ekitaldian. Aurreko ekitaldian, 50 ikerketaproiektutan baino gehiagotan parte hartu dute biek, eta gutxi gorabehera 9 milioi euroko aurrekontua erabili dute bien artean. Horrez gainera, 6 patente eskatu eta 116 argitalpen egin dituzte elkarrekin, eta 86 doktoretza-tesi prestatzen ari dira zuzendaritzakidetzan. Datu horiek esan nahi dute TECNALIAk % 10 handitu duela (2017ko datuekin alderatuta) ekoizpen zientifikoa, EHUrekiko lankidetzari esker. 2019an % 10 gehiago handitzea da helburua. Erakunde bien artean zenbait urtetik hona izan den lankidetzaren ondorio dira emaitza horiek, eta esan behar da lankidetza hori asko indartu eta sendotu dela Euskampus Bikaintasunaren Nazioarteko Campusa garatu zenetik. 2018an hitzartu zuten lankidetza hori hitzarmen estrategiko baten bidez, zeinaren helburua baita harreman ireki eta integratzaile bat sortzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistema osoaren alde, gizartean inpaktu handiagoa izan dezan. Erakunde biek dute helburu trebakuntza, ikerketa, transferentzia, berrikuntza eta jakintzaren dibulgazioa, eta, horretarako, hainbat lankidetzagune dituzte -jakintza-polo deritzenakgizartearen erronka handi diren eta Espezializazio Adimendunaren Euskal Estrategiarekin bat datozen gai hauek lantzeko: itsas energia berriztagarriak; 4.0 industria, osasuna eta zahartzea; digitalizazioa,
eta material jasangarri eta funtzio anitzekoen garapena. Nekane Balluerka errektoreak azpimarratu duenez, “Euskal Herriko Unibertsitatearentzat gizarteari jakintza -enpresen bidez edo beste gizarte-erakunde batzuen bideztransmititzea oinarrizko helburu bat da, baina TECNALIArekin dugun harreman estrategikoa harago doa, eta beste lan-ildo batzuk ere jorratzen ditu, hala nola irakaskuntzaren arloa -praktiken bidez, gradu amaierako edo master amaierako lanen bidez-, eta ikerketaren arloa doktoretza-tesien bidez eta lankidetzarako talde mistoen bidez-. Horregatik uste dugu TECNALIA, Europako zentro teknologiko garrantzitsuenetako bat, funtsezko aliatua dela gure unibertsitatearen helburua garatzeko”. Iñaki San Sebastianek, bere aldetik, hau erantsi du: “Euskal Herriko Unibertsitatearekin dugun lankidetza-hitzarmena estrategikoa da, eta lagungarri zaigu jakintzaren ekosistemak -hezkuntza, ikerketa eta garapenekoak- sortzen jarraitzeko. Asmoa da ingurunearen garapen ekonomikoa, soziala eta kulturala indartzea, eta horrek nazioartean proiekzioa izatea. Garapen horri esker, I+G+Baren balio-kate gehiago, inpaktu eta iraupen handiagokoak, sortzen ari gara ikuspegi osagarrietatik begiratuta, eta erakunde bien sinergiak indartuta”. Lankidetza hezkuntzan, trebakuntzan eta ikerketan Erakunde bien lankidetzaren ondorioz, EHUko ikasleek aukera dute TECNALIAn hezkuntza-praktikak egiteko (enplegua sustatzen da, hala), eta posible da elkarrekin jardutea trebakuntza-jardueretan. Lankidetzaren beste helburuetako bat da hezkuntza-eremu berriak sortzea, hala nola Bordeleko Unibertsitatearekiko Mugaz Gaindiko Campusa, TECNALIA teknologia-ikasgelak edo elkarren arteko ikerketa-laborategiak. TECNALIA teknologia-ikasgelak helburu honekin sortu ziren: lankidetza sustatzea arlo zientifikoteknikoan, I+G+Bko jardueretan elkarrekin parte hartuz eta ikertzaileen trebakuntza partekatuaren eta etengabekoaren bidez. Gaur egun, hiru TECNALIA teknologia-ikasgela daude, -ingeniari-
tzaz, ekonomia eta enpresaz, eta zientzia eta teknologiaz-, eta 2019an Gipuzkoa eta Arabako campusetan beste batzuk irekitzea da asmoa.
TECNALIAk eta UPV/EHUk orain arteko lankidetza-hitzarmena indartu nahi dute trebakuntza eta ikerketa sustatzeko
laborategia. Basque PharmaLabs 4.0 du izena, eta Arabako Teknologia Parkean dago. Arlo horretan TECNALIAk eta EHUk 20 urtez baino gehiagoz egin duten lanaren emaitza da. 2019ko erronkei dagokienez, nabarmendu behar da martxan jarri nahi dela EUSKAMPUS Joint Research Unit, nazioarteko proiektuetan lankidetza sustatzeko tresna. Europar Batasuneko ikerkuntza programetako elkarlaneko baliabide honek, erakundeei entitate bakarra balira bezala jokatzeko aukera emango die. UPV/EHU eta TECNALIAri buruz
Elkarren arteko ikerketa-laborategiek, berriz, lankidetza baliatu nahi dute epe luzeko ikerketa- eta transferentzia-programak garatzeko, erakunde bietako ikertzaileen atxikimenduarekin, eta beste ikerketa-zentro batzuk ere onartzen dituzte. Une honetan, tankera horretako hiru laborategi daude gai hauei eskainiak: datuen analisia, itsas energia berriztagarriak eta, iaztik, matematika aplikatua. Aurtengo beste helburu bat da Bordeleko Unibertsitatearekin nanomaterial jasangarrien laborategi berri bat sustatzea. 2018an, martxan jarri dute elkarrekin industria farmazeutikoari eskainitako Euskadiko lehen 4.0
Euskal Herriko Unibertsitatea munduko 500 unibertsitate onenen artean dago, Shangaiko sailkapenaren arabera. Graduko eta graduondoko 43.000 ikasle baino gehiago ditu, eta 7.400 langile inguru, zerbitzua emateko goi-mailako hezkuntzan, ikerketan eta transferentzian. EAEko ikerketaagente nagusia da. Bere aldetik, ikerketa eta garapen teknologikoko zentro bat da TECNALIA, erreferentziakoa Europa osoan. Hogeita hamar herrialdetako 1.400 aditu ditu, guztiak ere teknologia BPG bihurtu eta gizakion bizi-kalitatea hobetzen biziki saiatzen direnak, enpresentzat negozio-aukerak sortuz.
Afrikan, Etiopian eta Malawin programa berriak jarriko dira martxan eta Kolonbian eta Ekuadorren ere bide beretik jarraituko dute Jon Lasa Galdos
Joan dira 20 urte Mundukide sortu zenetik kooperatibetako langileak izateaz gain denbora librean ONGtan boluntario moduan ari ziren hainbat pertsonen ekimenez. . Proiektu txikiez harago, eragin handiagoa izango zuten proiektuak martxan ipini beharra sentitzen zutelako. Eta, horrela, Mondragonera hurbildu, egin zuten proposamena eta sortu zen Mundukide, ONG eta kooperatiben artean jaiotako erakundea. Horrela azaldu zuen prentsaurrekoan Raul GarcĂa DĂazek, egungo Mundukideren lehendakariak. Urte hauetan guztietan, 10 herrialdetan lan egin du Mundukidek, 250 pertsona aritu dira zeregin honetan, langile eta boluntarioak kontutan hartuta, hegoaldeko 300 elkarte baino gehiagorekin. 2018ko lanak 75.000 pertsonen bizitzetan izan zuen eragina.
Urte hauen errepasoa egitean, Raul GarcĂak pertsonen eta balore kooperatiboen garrantzia azpimarratu zuen Hala ere asko dago egiteko. Alde batetik, egun gertatzen ari den aberastasunaren konzentrazioak gutxi batzuen eskuetan, pertsonen arteko desberdintasunak handitzen ditu, bestetik, klima aldaketak agerian utzi ditu planetaren aurkako mehatxuak eta azkenik, migrazio krisia. Egoera honen aurrean, Leire Mugerza Garatek, Mundukideko lehendakariordeak, hurrengo urteetarako erronka nagusiak azpimarratu zituen. Mundukidek hurrengo hiru urteetan Brasilen eta Mozambiken jarduera handituko du bi herrialde hauetan bizi den egoera kontutan hartuta. Horietaz gain, Afrikan Etio-
pian eta Malawin programa berriak martxan ipiniko dituzte, eta Amerikan aldiz, Kolonbian hasi dira lanean eta Ekuadorrera ere joango dira. Hegoaldeko herrialdeetan egiten duten lanarekin batera, gure gizartean ere aldaketak sustatu nahi ditu eta horretarako Kooperatibekin eta baita Hezkuntza alorreko Mondragon Unibertsitatearekin eta Arizmendi Ikastolarekin lanean hasiko da. Aldi berean, emakumeak indartzeko konpromisoa hartuko du Mundukidek. Bere erakundean, hegoaldeko programetan eta lan egiten duen erakundeekin genero ekitatea indartuz. Azkenik, Josu Urrutia Beristainek, zuzendariak, eskerrak eman zituen urte hauetan Mundukideren bidelagun izandako guztiei: kooperatibak, boluntario, kooperante, langile, finantziadore eta erakunde publikoak. Persona eta erakunde guzti hauekin eta baita ere 20 urte hauetan hegoaldeko izandako bazkideekin ospakizun bat antolatuko dutela azaroaren 7an Arrasateko Kultur Aten aurreratu du. Jarduera handituz 2018-21 Plan estrategikoan adostu zuten moduan, Mundukideren lana etengabe ari da biderkatzen munduan barrena. Esate baterako, 2018an Mozam-
biken, seigarren programa ireki zen Niassa probintziako Mitande distrituan eta guztira 50.000 pertsona baino gehiago dira esperientziaren onuradunak. Brasilen, beste sei estadutako erakundeetan ari dira lanean eta zazpigarrena bidean da, guztira 25 kooperatibarekin elkarlanean. Gutxi bada ere, Kolonbiako programa berriari hasiera emanez agurtu zuten urtea. Mundukideko programez gain eta fundazioko boluntarioei esker, Mexikoko kooperatibetan izan dute presentzia eta Kenyan ere aritu dira, Mondragon Unibertsitateak sustatutako Afrika Basque Challenge proiektuaren barruan ekarpena eginez. 2019ko lehen sei hilabetean Ekuadorren lanean hasiko dira. Eta baita kontinente afrikarreko Malawi eta Etiopian. Hogei urteko ibilbidearen ostean, Mundukide garapen lankidetza alorrean osasuntsu eta esperientziadun agertzearen arrazoi nagusienetarikoa, pertsonen inplikazioarekin batera, enpresa, kooperatiba eta era askotako erakundeen arteko interkooperazio lana izan da. Aurrerantzean ere, munduko pertsona guztiak bizitzaren eta lanaren jabe izan daitezen jarraituko dute lanean.
20 urteren ondoren, Mundukideren lana etengabe ari da handitzen.
Mundukide 1999an sortu zen, MONDRAGONeko kooperatiben babesarekin. Bere lana, Hegoaldeko herrien garapena autogestionarioa eta integrala laguntzera ezezik, gizartean aldaketak sustatzera ere bideratzen da. Helburu horiekin, Hegoaldean bi lankidetza programekin lan egiten dugu. 1)Eskualdeko garapen soziekonomikoa. Pertsonen gaitasunak sendotez, garapen pertsonala eta komunitarioa indartzeko. Azpiegiturak eta nekazal garapena sustatuz. Egun, 45.000 pertsonekin ari dira lanean Mozambiken ildo honetan, eta Etiopian eta Malawin programak martxan ipiniko dituzte. 2)Erakundeak eta Gizarte ekonomia sendotzea. Lidergotza sendoa eta eraldaketa sozialerako bokazioa duten talde egituratuetan, enpresa arloa, antolaketa eta kooperatibagintza indartuko duten programekin. Gaur egun, lan hau Brasilen eta Kolonbian egiten dute 30.000 pertsonekin Formakuntza, Ekimen berrien sorreran laguntza, eta enpresa sozial eta kooperatibei aholkularitza ematen. Laster Ekuadorren ere horrelako beste programa bat jarriko dute martxan.
Laguntzen du
Mundukide, 20 urte elkartasun kooperatiboa sustatzen
25 lanbide digital preziatuenak Laguntzen du
Marketin sektoreak lan-eskaintza digitalen gehiengoa betetzen du, baina badaude beste arlo azpimarragarri batzuk, hala nola 'big data', salmentak eta zibersegurtasuna Jon Lasa Galdos
Teknologia menderatzea ezinbesteko baldintza bat da edozein lanpostutan, eta hizkuntza digitala ezagutzea ia beste hizkuntzak ezagutzea bezain garrantzitsu bilakatu da. Gaur egun ez da ulertzen batek ingelesez ez hitz egitea; eta, modu berean, ez da ulertzen edonork bere egunerokotasunean teknologia berriak aplikatzen ez jakitea bulegoan. Izan ere, lanmerkatuak, gero eta sarriago, profil digital gehiago eskatzen ditu; batez ere, lan-eskaintzen % 41 betetzen duen marketinaren sektorean. Horien gehiengoa digital marketing manager postuak betetzera bideratuta daude. Betekizun honek betetzen du eskaintzen % 31. Are gehiago, azken lau urteetan gehien eskatu den lanpostua izan da. Hori ondorioztatzen da Top 25 lanbide digitalak 2017 ikerketatik, Inesdi Digital Business Schoolek egiten duena Íncipy Digital Strategic Partner eta Indigital Advantage-ren lankidetzarekin. Bertan bederatzi eremu ezberdinetako eskaintzak analizatu dira. Orokorrean 283 lanpostu aintzat hartu dira, 180 enpresa ezberdinetatik.
riarentzat, nahaste honen parte bat jaio zen ez zelako jakiten profesional digital eta teknologiaren artean bereizketa egiten: “Bereiztu beharreko terminoak dira, nahiz eta konpainia askok ez duten egin. Beraz, zailtasunak zituzten behar zuten beharra azaltzen jakiteko, beren funtzioak eta soldata-maila. Profil teknologikoak dira tresna berriak egiten eta neurtzen dituztenak. Bere aldetik, digitalak dira teknologia hori erabiltzen dituztenak enpresaren eramu ezberdinetan". Zentzu honetan, bost lanbide teknologiko gailentzen dira: iOS eta Android app-en garatzailea, backend developer, UI/UX-en diseinatzailea, 3D modelatzailea eta animatzailea eta web garatzailea. Bere aldetik, aurten lanbide digitalen zerrendan lau lanbide berri sartu dira: traffic manager, customer intelligence analyst, digital account manager eta chief information security officer (CISO).
Profil digitalen eskaerak etengabe hazten jarraitzen du
Digital ala teknologikoa? Eraldatze digitalak lan-merkatua asaldatu du. Enpresek behar berriei aurre egin behar izan diete eta profil berritzaileak bilatu dituzte, batzuetan ondo definitzen ez dakizkitenak. Joana Sánchez Íncipy eta Inesdiren lehendaka-
Garapena Azken urtean lanpostu digitalen ezpezializazio hazkor bat nabari da. Arrazoi horregatik, “eskain-
tzak banatuagoak daude eremuen guztian aurreko urteetan baino, zeinetan kokapenen kopuru handi bat marketing digital eta social mediaren aterkipean biltzen zirenean", azaltzen da txostenan. Horrela, digital marketing manager-ari jarraitzen dio community manager eskaintzen % 12 batekin. Hau bigarren postuan kokatu da hiru puntu galdu dituen arren 2016rekin alderatuz. Hirugarren postuan aurkitzen da social media manager (% 7). Eszenatoki honetan, indarra gehien hartu duen eremu bat big data & business analytics izan da, gainera profil berrikuntzenen bat duena barne. Customer intelligence analyst da eta metodo analitikoak erabiltzen ditu bezeroa ezagutu eta negozioaren talka neurtzeko. Horrela, datuen munduak lan-eskaintzen % 7a betetzen du jada eta nabarmentzen dira digital analyst-ei zuzenduak daudenak. Zifra hori % 9ra igotzen da analitikarekin harremana duten beste kokapen batzuk gehitzen badira, hala nola e-commerce analyst specialist, traffic manager eta human resources analyst. Big data-ren pauso berak jarraitzen dituzten beste eremu batzuk dira digital sales (salmenta digitalak), digital account managerekin, eta zibersegurtasuna, chief information security officer (CISO) profilarekin. Betekizun hauek lehen aldiz sartu dira eskatuenen rankingean. Sektoreak eta kokapenak Pixkanaka ikusten ari da nola digitalizazioa enpresa guztietara iristen ari den. Sánchezen arabera, kontsumo, telekomunikazioak, edukin digitalak, zerbitzuak, bankuak eta aseguruetako sektoeetan gehien eskatzen dira profil hauek. Industria eta farma, bestetik, nahiko atzetik doaz. Era berean, hizkuntza digitaleko adituak bilatzen dira ere maila ezberdinetako kokapenentzat eta aurten haziera bat eman da lanpostu exekutibo eta zuzendarietan. Zentzu honetan, nabarmentzen dira estrategia digitaleko lanak: digital manager, digital communication director eta digital transformation project manager.
PROFIL BILATUENAK ❚ CDO/Digital Manager ❚ Digital communication director ❚ Digital transformation project
manager
❚ Digital marketing manager ❚ Inboud marketing specialist ❚ SEM&SEO specialist ❚ SEO specialist ❚ Social CRM manager ❚ RTB manager ❚ Traffic manager ❚ Branded content specialist ❚ Content manager ❚ Copywriter ❚ Community manager ❚ Social media manager ❚ Digital analyst ❚ Big data & data intelligence
analyst ❚ Visual data scientific ❚ Customer intelligence analyst ❚ E-commerce manager ❚ E-commerce analyst specialist ❚ E-recruitment manager ❚ Human resources analyst ❚ Digital account manager ❚ Chief information security
officer (CISO) Balioetsienak Lan panorama honetan, zorionekoak dira digital manager eta chief information security officerak preziatuenak izateagatik soldatari dagokionez, urteko 80.000 eta 100.000 euro gordin arteko batez besteko soldata batekin. Jarraitzen diote e-commerce manager (50.000-150.000 euro) eta digital communication directorak (60.000-120.000 euro). Baldintzak Madril eta Bartzelona dira lanpostuen gehiengoa biltzen dutenak. Hiriburuak, batez ere, analitika eta big datako espezialistak bilatzen ditu, eta Konde Hiriak, bere aldetik, interesa du e-commerce eta eduki digitalen adituetan. Edonola ere, lan-eskaintza guztietan beharrezko gaitasunak eskatzen dira ingurune digital batek aurrera egin dezan: ikasteko gaitasuna, negoziazioa, zerbitzuko orientazioa, erabakien hartzea, adimen emozionala, taldeko lana, sormena, motibazioa, pentsamendu kritikoa eta arazo konplexuen ebazpena.
Auzolandegiak 2019 prest Gazteria Zuzendaritzak Auzolandegiak programa abiarazi du eta Euskadin 170 plaza daude Jon Lasa Galdos
Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak antolatzen duen Auzolandegiak programak 170 plaza eskainiko ditu, hiru lurraldeetan banatuta. 201ko urte honetan, 8 auzolandegi egingo dira, eta guztiak 15 eguneko txandetan, Lekeitioko auzolandegia izan ezik, 2 txanda izango baititu. Horietako hiru nazioarte-eremukoak izan dira eta 5 estatu-eremukoak. Izena emateko epea apirilaren 16tik 24ra bitartean egongo da zabalik, eta, horretarako, Interneten eskuragarri dagoen inprimaki bat bete beharko da: www.gazteaukera.euskadi.eus. “Programa horren bidez, 18 eta 26 urte bitarteko Euskadiko 170 gazte inguruk Euskadiko, beste autonomia-erkidego batzuetako eta atzerriko auzolandegietan parte hartu ahalko dute”, esan du Agurtzane Llano Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak. Plazen trukean, beste erkidego batzuetako 100 gaztek eta atzerriko 50 gaztek Euskadiko auzolandegietan parte hartzea aurreikusten da. Datorren udan, Euskadiko auzolandegietan parte hartzen dutenek hainbat jardueratan parte hartuko dute; besteak beste: hezegune bat berreskuratzea Agurainen, arkeologia-indusketa egitea Maeztun, Gaubean Villamordoneseko eremua egokitzea, Sopuertan bidegorri bat gaitzea, Bergarako eta Lekeitioko egoitzetan hirugarren adineko pertsonak dinamizatzea, Lemoan lubakiak eta memoria berreskuratzea eta Zamudion ahultasun nutrizionaleko egoeran dauden pertsonei elikagaiak banatzea eta laguntzea. Aguraingo, Gaubeako eta Lemoako auzolandegiak nazioarte-eremukoak izango dira, eta atzerritarrak izango dituzte; horien erreferentziazko hizkuntza ingelesa izango da. Gainerako auzolandegietan, hainbat autonomia-erkidegotako gazteek parte hartuko dute, eta erreferentziazko hizkuntzak euskara eta gaztelania izango dira. Gainera, urtero bezala, plazak eskainiko dira gainerako autonomia-erkidegoetan eta atzerrian dauden auzolandegietarako. Atzerrian honako herrialde hauetan: Alemania, Armenia, Estonia, Frantzia, Grezia, India,
Islandia, Italia, Letonia, Maroko, Nepal, Txekiar Errepublika, Errusia, Serbia, Taiwan eta Turkia. Auzolandengien bidez, zenbait balio sustatzen dira, besteak beste, bizikidetza, tolerantzia, elkartasuna, parte-hartzea, kulturen arteko ikaskuntza eta abar”, esan du Llanok.
Euskadiko parte-hartzaileek beste autonomia-erkidego batzuetan eta atzerrian dauden beste auzolandegi batzuetan ere eman ahalko dute izena
Zer dira Auzolandegiak? Auzolandegietan leku askotako gazteak biltzen dira, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez elkarrekin bizi eta gizarte osoarekin zerikusia duen proiektu batean parte hartzeko asmotan. Hona hemen, labur-zurrean, auzolandegiak nolakoak diren azaltzen duten ezaugarri batzuk: ❚ Arauak: Denek parte hartuz, elkarlanean eta lagun-giroan gauzak sortzeko lekua. Horretarako, baina, arau batzuk errespetatu beharko dira. ❚ Ingurua: Auzolandegiaren inguruak ezagutzeko modua eta berarekin bat egiteko era (hainbat ekintza, ibilaldi eta txangoren bidez). ❚ Esperientzia: Eguneroko gauza berdinak egiteari utzi eta esperientzia berriei bideak zabaltzea. ❚ Lana: Parte-hartze aktiboa eta guztien artekoa, auzolandegia egiten den komunitatearen aldeko lanak eginez. ❚ Animazioa: Jarduerak era sortzailean eta elkarlanean egitea, aisialdi konbentzionala alde batera utzita. ❚ Baloreak: Taldean bizitzeko esperientzia bereganatzea. Ba-
Plazen trukean, beste erkidego batzuetako eta atzerriko gazteek Euskadiko auzolandegietan parte hartzea aurreikusten da.
koitza bere indibidualtasunetik atera eta taldeko bizimoduak dituen baloreak bereganatzea. Gizartearen baloreak bereganatzea (tolerantzia, elkartasuna,...). ❚ Jarrera: Parte hartzaile talde bat, taldean bizi, taldean lan egin eta taldean ondo pasatzeko asmoa duena, bakoitza taldera moldatzen dela. ❚ Natura: Ohiko ibilbideak utzita, nekazal inguruneak ezagutzeko aukera. ❚ Topagunea: Sorterri ezberdinetako pertsonek euren kulturak eta ohiturak elkarri trukatzeko topagunea. ❚ Jarrera: Dena, denen artean egiten den tokia. Helburuak Hauek dira Auzolandegiak programaren xedeak: Lehenik eta behin, toki desberdinetatik iritsi eta gizarte-maila desberdineta-
koak diren gazteei elkarrekin bizitzeko eta elkar ezagutzeko aukera ematea, aurreiritziak gainditzeko lagungarria den borondatezko esperientzia bateratu baten bidez. Eta bigarrenik, gizartean proiekzioa duen eta, ingurumenaren, elkartasunaren eta lankidetzaren arloan, bai eta beste arlo batzuetan ere, komunitateari onura ekarriko dion lan bat egiten laguntzea. Gazteria Zuzendaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan antolatzen ditu auzolandegiak, baina auzolandegi horietan gainerako autonomia erkidegoetako nahiz atzerriko gazteak ere hartzen ditu. Era berean, beste autonomia erkidegoetako eta atzerriko auzolandegietan parte hartzeko plazak ere eskaintzen dizkio EAEko gazteei. INFORMAZIO GEHIAGO: www.gazteaukera.euskadi.eus
“Ekintzailetzak nire burua ezagutzea ahalbidetu dit” Jon Lasa Galdos
Oihane Pardok estreinaldia du. ‘Kardena’ aurkeztu berri du, Amarenak bere firmaren udaberriko bilduma. Jazoera hau aprobetxatuz, Unibertsitateko Aldizkariak emakume hau elkarrizketatzeko aukera izan du, oso urte gutxitan lortu duenak kaikua, antzinako euskal jantzi tradizionala, modu eguneratuan kaleetan berriz ikustea eta Amarenak gaur egun gure inguruan oso marka ezagun bat bihurtzea. Oihanerekin hitz egin dugu Amarenaki buruz, bere buruaz, feminismoaz, ekintzailetzaz… Nola otu zitzaizun Amarenak sortzea? Amarenak nire esku zegoen nire amonaren kaiku batetik sortu zen. Ni Donostian jaio nintzen eta hemen jarraitzen dut baina bien bitartean leku gehiagotan bizi izan naiz, eta kaikua jantzi egiten nuen bakoitzean, batez ere Shangay, Txinan, egon nintzen azken tokian, atentzioa asko deitzen zuela konturatzen nintzen Euskadi ere existitzen zela ez zekien
jendeagan. Horrek aukera ematen zidan hura nondik zetorren historia kontatzeko, itsasoarekiko harremana… Behin, kaikua zaharkitua zegoela ikusita, beste berri bat behar nuela erabaki nuen. Kalitate horretako bat aurkitzen ez nuenez, berri bat egin nuen eta atentzioa asko deitu zuen. Une horretan Donostiako gazteentzako ekintzailetzako programa etorri zen, planetas lerrokatu ziren eta horrela sortu zen Amarenak. Nondik dator Amarenak izena? Aipatutako kaiku hori nire amak eman zidan, baina berari nire amonak eman zion. Beraz, kaiku zehatz horri omenaldi bat da, baina baita ere gure ama eta amonenak ziren jantzi guzti horiei, gaur, itzuli bat emanez, janzten jarrai ditzakegunak eta bizirik manten ditzakegunak modu batean. Hain erromantikoa ez den parte bat badago ere, izan ere euskarazko hitz bat bilatzen nuen baina gaztelaniaz eta inglesez zentzu bat zutenak. Amarenak ez da existititzen, baina bai amarena,
gerezi bat dela, hainbatetan entzun dugun amarenako helatua adibidez, eta horrek aukera ematen zuen euskaraz ez dakien jendeak izena gogoratzea. Amarenak-en udaberriko denboraldi berria estreinatu berri duzu. Zein berrikuntza dakartza? Bilduma hau jendeak orain arte Amarenak-en inguruan ikusi duenaz ezberdinena da, nik beti baitiot Amarenak ez direla kaikuak bakarrik, nahiz eta mundu guztiak Amarenak kaikuekin lotu. Egia da kaikua jatorria dela, baina ondoren kaikuen bertsio asko etorri dira eta baita kaikuak ez diren jakak ere, jendea nahasi arren. Amarenak-en euskal tradizioko jantziak eta osagaiak biltzen ditugu, kontatzea nahi dudan historia bat atzetik dutenak eta niretzat interesgarriak direnak, eta diseinuaren bidez historia eta kultura hori kalean bizirik mantentzen dugu. Aurkeztu berri dudan bilduma honek ‘Kardena’ du izena eta lehen aldia da Amarenak-en ez duguna jantzi bat berreskuratu, baizik eta osagai apaingarri bat. Gainera, jada ez dira jakak, baizik eta jantziak, soinekoak, galtzak… Nik diseinatu ditudan arropak dira eta osagai berritzaile bat dutenak, modu batean artisautza teknologia berriekin bat egiten da, antzinan, eskuz josten ziren edredoi eta burko-azaletako brotaduak hartu ditugu, etxeko ehuneko gauzen parte zirenak, batez ere Gipuzkoakok familietan, brodatu horiek digitalizatu ditugu eta oihaletan estanpatu ditugu. Eta brodatu hauek estanpatzeaz gain, patroiak ere zuzenean estanpatu ditugu, guk beti digitalean egiten ditugunak, zehazki oihalean. Beraz, prozesu nahiko berritzaile bat egin dugu. Eta gainera, izurra izurtuz eta Amarenak-ek beti izan duen jasangarritasunaren filosofiari jarraiki, bildumako patroi eta jantzi guztiak ‘zero hondakin’ izatea egin dugu eta honen bitartez, oihal guztia aprobetxatu dugu hondakinik ez izateko. Beraz, guk patroi guztiak oihalean inprimatuz, ziurtatzen dugu, alde
batetik, estanpatu guztiak zehazki guk nahi dugun tokian joatea, baina ekiditen dugu hondakinak egotea patroiak oihal guztia aprobetxatzeko pentsatuak baitaude.
"Benetako berdintasuna iritsiko da inor bere sexuagatik epaitua ez denean, baizik eta egiten duen lanagatik"
Zeure Arkitekturako ikasketek proiektu honetan lagun al zaituzte? Patroiak digitalizatzeko, adibidez, bai, izan ere normalki, batez ere gu bezalako modako enpresa txikietan, dena eskuz egiten baitute eta nik, kontran, Arkitekturako heziketa hori izanagatik, patroi guztiak digitalki egiten ditut arkitekto bezala planoak marrazten nituen programa berdinekin. Beraz, gutxienez horregatik, lagundu naute nire ikasketek. Egia da ere proiektu bat pentsatu, horri ekin eta gauzatzeko modua ere, agian Arkitekturan egiten den modutik gertuago dago modan egiten den modutik baino. Zein izan da enpresaren garapena? Amarenak jaio zenean, hau da, ni itzultzean eta gazte ekintzaileentzako programa honekin hastea erabaki nuenean, hasiera batean Amarenak kaikuak hartu, berritu eta modernizatzea zen. Eta aurrera joan ahala eta baita jendeak zer eskatzen zuena ikusita, konturatu nintzen ezin nintzela kaikuetan bakarrik geratu, jakinda hor armairuan gauza oso interesgarri asko ezkututa zeudela, atera zitezkeela eta itzuli bat emanez berreskura zitezkeela. Beraz, alde batetik, bakarrik kaikuak egitetik mota guztietako jantziak egitera pasa da, beti filosofia bera jarraituz. Beste alde batetik, izan duen beste garapen bat izan da ez garela zentratu bakarrik janzteko produktuak edo erropak egiten, bai-
zik eta enpresentzat ere diseinatzen hasi gara, bai jantziekin bai enpresa-opariekin, enpreak konta nahi duen balio edo historia bat duen osagairen bat hartuz eta diseinuaren bitartez beste gauza batean bihurtuz. Zein da zure lan egiteko modua? Talderen bat al duzu atzean? Oraintxe bertan ez dago talde egonkorrik, baina beste pertsona batzuekin lankidetza egiten dut. Adibidez, jantzigintza nik neuk egiten nuen gehienbat lehen, baina orain geroz eta gehiago parte hori tailerretan eta inguruan ditudan jostunetan delegatzen dut eta berdin-berdin gertatzen da argazkilaritzari dagokionez ere, Tokioargazkilariekin edo ezagutzen ditudanekin lan eginez, eta berdin komunikazioarekin… Enpresaren baitan modu finkoan ni bakarrik nago baina jendearekin lankidetza egiten dut. Ikerketa eta historiaren parteari dagokionez, Euskadiko museo ezberdinetan kontaktu-sare bat egiten joan naiz etnografiako pertsona adituekin… eta sare horretara jotzen dut proiektu berri bati ekin behar diodanean informatuz, dokumentatuz…
"Nire proiektuak hazten jarraitzea eta historia gehiago berreskuratzen joatea dira" Noraino iritsi nahiko zenuke? Proiektu berriak al dituzu? Proiektu asko ditut,baina normalean ez daukadana denbora, dirua eta jendea da horiek guztiak batera jorratzeko. Amarenak-ek aurre egin behar dituen hurrengo desafioak dira hazten jarraitzea, lan-talde bat osatzea eta beharrezko kapital edo finantziazioa lortzea buruan ditudan proiektu guzti horiek garatzeko, eta hazten jarraitu eta historia gehiago berreskuratzen jarraitu. Zer da ekintzailea izatearen onena eta txarrena? Gutxienez niretzat, onenaren artean, ekintzaile izateak ahalbidetu didan zerbait, eta uste dut ekiten duen orok berdin pentsatuko duela, zeure burua ezagutu eta ikastea da. Arkitekto bezala lan egiten nuenean gertatzen zitzaidan gau-
za bat, edo finean soldatapeko bezala, zen frustrazio bat sentitzen nuela esatean “nik badakit gehiagorako gai naizela baina ezin dut, edo ez didate uzten, edo ez daukat horretarako ingurunerik”. Ekintzaile izatean, onerako edo txarrerako, mugak zeuk ipintzen dituzu eta nik izan ditzakedan gaitasunen gehiengoa ateratzen uzten dit, nire mugak esploratzen joan, noraino iristeko gai zaren ikusten joan eta zer egiteko gai zaren daukazunarekin edo dituzun tresnekin. Txarrena ziurtasunik eza da, etengabe bihar zer gertatuko den ez jakitearen egoera horretan egotea, ez jakitea zenbat irabaziko duzun hil bukaeran eta lan batek ematen dizun egonkortasun hori ez izatea, jakin hil hasieran beti izango duzula dirua kontuan, egun jakin batetik beste batera oporretan egongo zarela eta inork ez dizula telefonoz gogaituko, 18:00etan lana uzten duzula eta hori bulegoan geratuko dela… Baina azkenean, zure proiektuak amaituak ikustea ematen dizun poztasunarekin, kaletik paseatzen joan eta zure mugak gainditzen joatearekin, horrek merezi du. Emakume eta ekintzaile bezala, zer iritzi duzu azken aldian ematen ari den mugimendu feministari buruz? Emakume eta ekintzaile bezala, nik uste dut mugimendu feministarekin gertatzen ari den gauzetako bat da norabide asko hartzen ari dela da. Nik aitortzen dut alde batetik ondo etortzen ari zaidala, kontziente naizelako pixka bat ezagutzera eman nahi den adibidearen eredua naizela, hau da, emakume gaztea, ekintzailea, langilea eta borrokalaria, orain modan dagoena eta mundu guztiak ezagutu nahi duena. Orduan, niri ekintzaile bezala ondo etortzen ari
zait zentzu horretan, nire lanari difusioa ematen laguntzen ari dit. Hain ondo iruditzen ez zaidana hori bera da, ez?, emakume izanagatik modu desberdinean tratatzen ari zaidala, onerako edo txarrerako,gizonezkoarekin.Benetako berdintasuna iritsiko da une horretan non inor ez den bere sexuagatik epaitua izango, baizik eta egiten duen lanagatik,eta bereizketa baikor hori egin behar ez dugun momentu horretan, hala nola “goazen emakumeei lausengu gehiago ematea” edo “goazen emakumeei sari gehiago ematea”… Bai uste dut berdintasun horretara iristeko eman beharreko aurretiko pauso bat dela; azken mendeetan egon den isiltasun eta okultismo hori apurtzea, baina askoz ere zoriontsuago egongo nintzateke ezberdintasun hori emateko beharrik egongo ez balitz. Atzera begiratzen baduzu, nola balioesten dituzu azken urte hauek Amarenak-en aurre? Egunerokoan gauza asko egiteko daukadala eta denborarik ez dudan sentsazioa daukat, hainbeste ideia ditut buruan eta ez zaizkit ateratzen, baina atzera begiratzen badut diot “baina zenbat gauza egin ditudan hain denbora txikian”. Zentzu horretan pozik nago baina hazteko gogoarekin. Zer gomendatuko zenioke enpresa bat sortzea pentsatzen ari den gazteriari? Nire kasuan ez zen kontzienteki eman “enpresa bat sortuko dut” pentsatzearena. Barruan nuen zerbaitetik jaio zen hobeto esanda, hitzekin adierazi ez nuen zerbait. Nik bizitza eroso samar bat neraman, nire lanarekin, nire etxea… Eta une batean aldaketa bat behar nuela nabari nuen. Ez nekien zer zen eta azkenean, Job-
sen Puntuen Teorian bezala, hau zela zen, baina ekintzaile izatea ez zen erronka bat berez. Uste dut ez dela mundu guztiarentzako gauza bat. Aintzat hartu beharko lukete nahi dutena hilabete bukaeran lasaitasun eta egonkortasun hori izan, oporretara lasai joatea eta bizitza eroso samar bat izan… Horrela bada, ekitea ez da beraientzat agian. Baina pertsona geldiezinak badira, munduan aldaketa bat egitea nahi badute, ikasten jarraitu nahi badute, proban ipintzen jarraitu, mugan jarraitu eta dinamismo hori baldin badute, agian beraientzako gauza bat da. Baina edozein aukeratan, nik uste dut gakoa norbere burua ezagutzea dela eta zer nahi duzun eta zer mugiarazten zaitun jakitea, eta edozein aukera ondo egongo da. Nola eskura daitezke zeuen produktuak? Oraintxe bertan merkaturatzeko hiru bide ditugu. Lehenengoa gure webgunearen bitartez da (www.amarenak.com); hora dago gure online denda eta baita hitzordua eska daiteke ere gure bigarren komertzializazio biderako, Tabakaleran (laugarren solairua, Kutxakultur) daukagun lantegira etortzea dena eta hor bertan gauzak eska edo eros daitezke, neurrira edo pertsonalizatuak. Eta hirugarren aukera marka anitzeko dendetan dauzkagun salmenta-puntuen bidez da eta beste zentro batzuetan hasi gara ere, adibidez Miramongo Arima Hotelean, Donostiako Noventa Grados-en, non Kardenak-en aurkezpena egingo genuen eta denbora batean zehar han izango diren, Bilbon… dena web orrian dago. INFORMAZIO GEHIAGO: www.amarenak.com