28 milioitik gorako funtsak Euskadira, Ikerbasqueri esker Zientziari lotutako 1.116 profesional kontratatzea ahalbidetu zuen iaz Jon Lasa Galdos
2018aren amaieran IKERBASQUEk ibilbide luzeko eta lidergo-gaitasun handiko 153 ikertzaile zituen; 68 ikertzaile gazte - goi-mailako ikertzaile gazteen harrobia indartzera datozenak- eta beste 18 ikertzaile, aurreko bi kategoriak osatuz ikertzaile-karrerako etapa guztiak estaltzeko xede duen Research Associate kategoriari atxikiak. Guztion ikerketa-lanak oihartzun zabala lortu zuen zientzia-aldizkari. Hartara, urte osoan 1.160 artikulu plazaratu zituzten guztira indexatutako argitalpenetan, hau da, nazioarte mailako kalifikazio handiko hedabide editorialetan. IKERBASQUEko ikertzaileek 2018an lortutako funtsen guztizko zenbatekoa 28.366.352 eurokoa izan zen (2017an baino 2 miloi euro gehiago). 2007az geroztik, Euskadira 175 milioi euro erakartzea lortu dute guztira. Kanpoko finantzaketaz landutako 589 proiektuetatik (aurreko urtean baino 160 proiektu gehiago) hamabik ERCren (European Research Council, Europako Ikerketa Kontseilua) finantzaketa izan zuten. Hauxe da kontinente zaharreko erakunderik ospetsuena, ezagutzaren mugan finkatutako asmo handiko ikerketa-proiektuen sustape-
nari dagokionez, eta, iazko urte amaieran, 877 pertsonak lan egiten zuten IKERBASQUEko ikertzaileek zuzendutako taldeetan. IKERBASQUEk Euskadiko unibertsitatean eta I+G zentroetan lan egiteko erakarri dituen mundu osoko ikertzaileak 36 herrialdetakoak dira, gehienak espainiarrak (138), italiarrak (22), alemaniarrak (11), errusiarrak (7), britainiarrak (7), kanadarrak (6) eta estatubatuarrak (5), baina badira Europa, Amerika eta Asiako beste 29 nazionalitatetako pertsonak ere. Horien artean gizonak dira nagusi, % 79, emakumezkoen % 21en aldean. Ikertzaileen jakintza-arloei erreparatuta, gehienak fisika zientzietakoak dira(% 30), % 22 medikuntza-zientzietakoak eta %14 kimika-zientzietakoak. %12 giza eta gizarte zientzietako adituak dira, ingenieritzakoek ere ehuneko berdina daukate, eta gainerako % 10 biologiakoak. Ikerbasqueko ikertzaile hauek munduko zentrorik ospetsuenetatik etorritakoak dira, MIT, Harvard, Oxford eta Stanfordeko unibertsitateak, CNRS edo Max Planck Elkartea tarteko direla. 2018an lortutako emaitzen harira esan daiteke Euskadi zientziaren arloko Europako erreferentetzat posizionatu dela. Nazioartean, Euskadi ikerketa
Ikerbasquek datu baikorrak aurkeztu ditu iazko jarduerari buruz.
aurreratuko eskualdea dela aitortzen dute dagoeneko, nazioarte mailako euskal ikerketataldeei eta bertan nazioarteko kategoriako ikerketa garatzeko eskaintzen diren baldintza egokiei erreparatuta. Nabarmentzeko moduko lan batzuk KERBASQUEko ikertzaileek egindako lanen artean eta azken urteko argitalpenik nabarmenen artean, honako hauek azpimarra daitezke: ❚
❚
Luis Liz Marzan. Ikerbasqueko ikertzaile eta CICbiomaGUNEko zuzendari zientifikoak gaixotasun neurodegeneratiboei lotu ohi zaizkion zuntz amiloideak detektatzeko metodologia berritzaile baten aurkikuntzan parte hartu zuen. Proceedings of the National Academy of Sciences of the USA aldizkarian argitaratutako azterlanak atea ireki die Alzheimer eta Parkinsonen gaixotasunak eta gaixotasun prionikoak diagnostikatzeko metodo berriei. Tom Broadhurst. Ikerbasqueko ikertzaileak eta UPV/EHUn harekin batera lanean diharduten nazioarteko ikertzaileek inoiz ikusi den banakako izarrik urrunena identifikatu zuten, Icaro
izenaz bataiatutako izar urdin erraldoia. Lana Nature Astronomy aldizkari ospetsuan argitaratu zen. ❚ Maia Garcia Vergniory. Ikerbasqueko ikertzaileak eta DIPCen harekin batera lanean diharduen nazioarteko ikertzaile-taldeak frogatuta utzi zuten, topologikoki garrantzirik gabekotzat jotzen den bismutoaren egitura elektronikoa berez topologikoa dela. Nature Physics aldizkariak azala eskaini zion ikerlanari. ❚ Ma José Sanz. Ikerbasqueko ikertzaile eta BC3ko zuzendari zientifikoak, Nature Climate Change aldizkarian argitaratutako berotegi efektuko gas isuriei buruzko artikulu batean, herrialdeek emandako datu ofizialen eta ereduen komunitate globalak kalkulatutako datuen arteko aldeak kuantifikatu zituen. Emakume ikertzaileen aitorpena 2018an, IKERBASQUEk gizonen eta emakumeen aldeko berdintasunerako plana garatu zuen Emakundek proposatutako metodologiaren arabera, eta prozesu horren ondorioz, berdintasunerako bidean aurrera egiteko asmoz, Ikerbasquek epe laburrean garatu beharreko 7 ekintza proposatu ditu; horien artean, emakume ikertzaileen aitorpena. Horren kariaz, 2019an, ikerketa karrera Euskadin garatzen ari diren hiru emakume aitortu nahi ditugu. Ekintza honen bitartez, emakume ikertzaile bikainen karrerak bistaratu nahi ditugu, geroko belaunaldientzako eredu bihur daitezen. Hiru aitorpen egingo dira: ikerketa karrera osoaren aitorpena, dagokion ikerketa esparruan lider bilakatu den emakume ikertzailearen aitorpena eta emakume ikertzaile gazte batek egindako ekarpen nabarmenaren aitorpena. Azken aukeraketa egiteaz arduratuko da Ikerbasqueko Patronatuaren Ordezko Batzorde bat, Ikerbasqueko Patronatuko emakume ikertzaileek eta Zuzendari Zientifikoak osatutakoa, eta Ikerbasqueko Batzorde Zientifikoak baliozkotuko du. Aitorpenak maiatzean edo ekainean antolatuko den jendaurreko ekitaldi batean banatuko dira.
2019 urtearen hasieran garela, agertzen hasiak dira enpleguaren alorreko iazko datuak eta azpimarragarria da eremu digitaleko profesionalak direla egun enpresek gehien eskatzen dituztenak. Jarraian azaltzen dugu zein diren 2018ko azken hiru hilabeteetan gehien eskatu ziren profil digitalak Jon Lasa Galdos
Lanposturik eskatuena Java Developer edo Java Garatzailea da. Java lengoaiarekin lan egiteaz arduratzen den pertsona da hau. Programazioko lengoaia zehatza da Java, eta profil hori aditua da lengoaia horretan. Horrek ez du esan nahi beste lengaoaia batzuk menderatzen ez dituenik. Javaren ezaugarririk bereziena da sortua izen zela aplikazioetan txertatzean gailu digitaletan ahalik eta intzidentzia gutxien eragiteko. Lengoaia hau, arraz erabilgarria eta praktikoa denez, gorantz doa, eta enpresa askotan erabilia da. Horregatik, Java garatzailea oso eskatua da. Gainera, mundu digitalean gerta ohi den bezala, eskaria eskaintza baino handiagoa da eta asko kostatzen zaie enpresei profil hau betetzen duten hautagaiak aurkitzea. Egoera larriago baino ez du egiten profil hau lortzeko ikasketarik ez izateak. Badira ikastaro batzuk ziurtagiria ematen dutenak, baina oso gutxi dira. Normalki ziurtagiri hauek enpre-
sa informatiko eta digitalek berek ematen dituzte, erabili nahi den lengoaia sortzen dutenak.
Java Garatzailea, Back-End Garatzailea eta Front-End Garatzailea izan ziren iaz enpresek gehien eskatu zituzten lanbideak Beste garatzaileak Bigarren postuan dagoen lanbide eskatuena Back-End Developer edo Back-End Garatzailea da. Pertsona hau webgune baten programazioaren arduraduna da bere esanahi dinamiko guztietan. Zein trebetasun eta ezaguera izan behar ditu bere lana ondo egiteko? Bada lehenik eta behin, abstrakzio logikorako gaitasuna.
Lanbide eskatuenak 2018n lurraldeka Bizkaia Java Garatzailea 229 Backend Garatzailea 169 Frontend Garatzailea Full Stack Garatzailea 57 Proiektu Digitalen Nagusia 37 Negozio Digitalen Estratega Zibersegurtasuna BBDD Garatzailea 69 Ekintzen hasiera eta amaiera ikusi behar ditu eta ustezko ibilbideak planteatu gero estrategia eraginkorrena erabakitzeko. Horretaz aparte, lengoaien ezaguera eta ikasteko gaitasuna: etengabe PHP, Ruby, Python, Perl eta/edo JavaScript ikasten egon. Baita gutxienez CMS bat erabiltzen jakin, hala nola WordPress edo Drupal. Framework bat erabiltzen jakin bahar du ere, erreferentzia bezala izanik Zend edo Cake. Azkenik, web zerbitzarien konfigurazioko oinarrizko ezaguerak izan, memoria, artxiboak igo, eskaera maila eta APC eta GD liburutegiak ipintzeko gai-
Gipuzkoa
Araba
IruĂąa
42 61 20 37 9 -
36 23 9 4 5 -
22 39 9 39 8 -
tasunak egokitzeko. Aipatutako baldintza hauek ez dira derrigorrezkoak, baina bai oso ongi balioetsiak. Hirugarren postuan daude FrontEnd Developer eso Front-End Garatzaileak. Hauen ardura hauxe da: orrialdeen diseinua kodean itzuli behar du guneen interfaza eraikitzeko. Zeintzuk dira izan behar dituen gaitasunak? Bada edukiaren egitura semantikoa diagramatzeko arduradunak izanik, diseinua kodifikatu behar dute estilo-orrietan eta erabiltzaileekiko interakzioak gehitu. Trebetasun eta ezaguera sorta bat izan behar dute. Hauek dira horietako batzuk: HTML5 eta CSS3-en gaitasunak izan; Javascripten ezaguerak, bereziki jQuery; gutxienez CMS bat manipulatzen jakin, adibidez WordPress; oso sortzailea izan, lortu ahal izateko ikustea, ikus-estiloko animazioak, trantsizioak eta aldaketak aplikazioan kodean; naizioarteko estandarrak menderatzea HTML eraikitzeko W3Ck diktatuak; diseinuko ezaguerak izan eta webgune bateko osagai bisualak erabili; web diseinatzailearen eta back-end garatzailearen lanak ulertu. Ondorengoak Hiru horiek dira gaur egun enpresa digitalek gehien eskatzen dituzten lanbideak, eta egia esan alde dago hiru horien eta beren ondorengo lanbideen artean, eskaera kopuruari dagokionez. Dena den, zilegi da zerrenda luze horretan aurkitzen diren lanbideak aipatzea.
Laguntzen du
Lanbide eskatuenak
Lanbide Heziketako ikasleak Ikasenpresako Azokan LHko 2.000 ikasle inguru elkartu zituen VIII. Ikasenpresa Azokak Eibarren
Programaren helburuak Ikasenpresa bat sortzea, ikasleak ekintzaile izateak zer esan nahi duen jabetu daitezen. ❚ Ikasleen gaitasunak garatzea, profesional onak izan daitezen: enplegagarriak, aktiboak, ekintzaileak edo euren lantokietan ekintzaile izateko. ❚ Ikasleak autoenplegua beste aukera on bat dela jabetzeko sentsibilizatzea. ❚
Lanbide Heziketako ikasleak euren Ikasenpresako proiektuekin.
Jon Lasa Galdos
Aurten, berriro ere, ikasgeletan ekintzaile kultura lantzen duten Lanbide Heziketako ikasleak Eibarren elkartu ziren, Ikasenpresa Azokaren zortzigarren edizioan. Txaltxa-zelain eta Untzaga plazan kokatutako karpa eta standetan erakutsi zituzten 2.000 ikasle inguruk euren ikastetxeetan garatu zituzten produktu eta zerbitzuak goiz guztian zehar, ekintzailetza sustatzea helburu duen Ikasenpresa programaren baitako proiektu gisa. Aurten, azokan erakutsi ziren Ikasenpresa proiektuen kopurua 376raino iritsi zen, guztiak ere Euskadiko Lanbide Heziketako 81 ikastetxetako ikasleen eskutik.
Ikasenpresa programak LHko ikasleen artean ekintzailetza bultzatzea du helburu; horretarako, ikasgeletan euren enpresa-proiektuak sortuta Azokaren irekiera ekitaldian eta ondoren standez stand egin zen
bisitan parte hartzaile izan ziren: Rikardo Lamadrid, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria, Miguel de los Toyos, Eibarko alkatea, eta Iñaki Mujika, Tknika- Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntza Zentroko zuzendaria. Ikasleek garatu zituzten produktu edo zerbitzu horiek erabat ziren arlo eta sektore ezberdinetakoak, hala nola, osasunaren eremukoak, ostalaritzakoak, informatikakoak, energia arlokoak, robotikaren ingurukoak, ile apaindegi eta estetika arlokoak, eraikuntzakoak edo nekazaritza sektorekoak, besteak beste.
Ikasenpresa programa Ikasenpresa ikasgeletan eskolaenpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza-programa da. Proiektu horren helburuen artean enpresaren mundua ikasgeletara hurbiltzea dago eta baita gaitasun ekintzaileen garapena sustatzea ere: sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, informazioaren kudeaketa, iniziatiba, lidergoa, konpromisoa, negoziazioa, eta abar. Honez gain, ikaslea, beste kultura eta gizarte-errealitate batzuetara hurbildu eta ikastetxeen arteko elkarlana sustatu nahi da.
Euskadiko Lanbide Heziketako 81 ikastetxetako ikasleek garatutako 376 Ikasenpresa proiektu erakutsi dira azokan
Zer egiten da? Ikasleek enpresa txiki bat martxan jarriko dute ikasgelan, eta enpresaren jarduera guztiak aurrera eramango dituzte (irudi korporatiboa, administrazioa, marketina, salerosketa, eta abar). Produktu edo zerbitzu errealak izango dira, beraiek ekoiztu edo merkaturatutakoak.
Artolazabal: “Enplegurako prestakuntzaren espezialitate batzuen laneratze-tasak % 75ekoak dira” Aurkeztutako azken datuen arabera, 17.310 pertsonak arrakastaz amaitu zuten prestakuntza, 2017an Jon Lasa Galdos
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, otsailaren 19an, Vitoria-Gasteizen, honako hau nabarmendu zuen: “Lanbideren laguntzaile diren enplegurako prestakuntzako zentro batzuek 2017an eman zituzten espezialitate batzuek % 75 inguruko laneratze-tasak izan zituzten, prestakuntza amaitu eta sei hilera”. Artolazabal sailburuak mendekotasuna duten pertsonentzako arretarekin zerikusia duten ekintzak aipatu zituen; horiek lan-merkatuan txertatzeko izan zuten batez besteko maila, 2018an, % 74,8koa izan zen. Borja Belandia Lanbideko zuzendari nagusiarekin eta Juan Ibarretxe erakunde publikoko Prestakuntzako zuzendariarekin batera, azken urtean enplegurako prestakuntzak izan dituen emaitzak aurkeztean, Beatriz Artolazabalek honako hau esan zuen: “17.310 pertsonak arrakastaz amaitu zuten beren prestakuntza, Lanbideren zentro laguntzaileek 2017an emandako 1.463 prestakuntza-ekintzaren batean parte hartu ondoren”. Lanbidek finantzatzen eta kudeatzen duen prestakuntzaren zati bat hainbat egoerarengatik lanmerkatuan txertatzeko zailtasun gehien duten pertsonei oinarrizko tresnak ematera bideratzen da. Marjinazio-egoeretan egoteko aukera gehien dutenak dira. Beatriz Artolazabalen hitzen arabera, “pertsona horientzat guztientzat, Lanbidek eskaintzen dien prestakuntza funtsezko tresna da, ordainpeko lan batera jotzeko duten aukerak areagotzeko”. Hori horrela, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak berriz ere esan zuen: “enplegurako lanbide-heziketaren ildo oinarrizkoenak sendotzeko lan egiten jarraitu behar da; izan ere, horiek kokatzen dituzte pertsona ahulenak bazterketatik irteteko ateetan”. Enplegurako prestakuntza bost prestakuntza-mailatan egituratzen da autonomia-erkidegoan, maila oinarrizkoenetik -0 maila- berri-
kuntzara artekoa -4. maila- ; tartean, Estatuko trebakuntzen mailak ezarritako tarteko 3 mailak daude. 2017an, 5.000 pertsona inguruk amaitu zituzten 0 eta 1 mailetako prestakuntza-ekintzak (1.844 pertsonak 0 maila, eta 3.045 pertsonak 1 maila). Nahiz eta enplegurako prestakuntzaren sistemako baxuenak diren, Artolazabalen iritziz, “balio handia dute horiek egiaztatzen dituztenentzat; izan ere, etorkizunean profesionaltasun-ziurtagiria eskuratzeko ateak irekitzen ditu”. “Langabeek jasotzen duten prestakuntza ez da bakarrik lan-mundura jotzeko, baita gure ingurunearen errealitate berriei aurre egiteko ere”, esan du Artolazabalek.
Lanbide-arlo batzuetan, adina ez da muga, enplegu batera jotzeko orduan
Kontratazioak Laneratze gehienak preofesionaltasun-ziurtagirien ondorioz izan ziren; titulu hori ofiziala da eta baliozkotasuna du Estatu osoan; horren bidez, pertsonek lan-jarduera jakin bat egiteko lanbide-gaitasunak dituztela egiaztatzen da. Era berean, ziurtagiriek trebakuntza
eta ondoko lanbide-garapena hobetu ahal izateko prestakuntzaibilbidea eratzen dute. Aztertu den epean, 7.834 kontratazio egin ziren, Euskal Enplegu Zerbitzuak bultzatzen dituen prestakuntza-ikastaroak amaitu eta sei hilera. % 78,6 (6.393 kontratu) lanbide-trebakuntzen euskal sistemako 2., 3. eta 4. mailei zegozkien, eta horiek, kontratazioaren ikuspegitik, arrakastatsuenak izan dira. Eskari gehien duten espezialitateen laneratze-tasa antzekoa izan zen hiru lurraldeetan. 2. mailak du prestakuntza-laneratzeko harreman onena; alde batetik, Mendekotasun Legearekin zerikusia duten jarduerek daukaten laneratze-maila handiagatik (% 74,8); horrek, bestetik, Lanbideren ikastaroetan parte hartzen duten ikasleek gehien eskatzen duten lanbide-arloetako bat izatea dakar. 2017an, 1.540 pertsonak amaitu zuten “Arreta soziosanitario”ko prestakuntza Legeak aurreikusten dituen bi alderdietan: gizarte-erakundeak eta etxeak. Aurrekoarekin batera, “Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa”, “Tresneria industrialaren mantentze eta muntatze mekanikoa” eta “sukaldaritza” espezialitateek % 70etik gorako laneratze-tasak dituzte eta matrikulen eskari onargarria dute. 3. mailan, enpresen Administrazio eta Kudeaketaren zeharkako adarraren barruan -beste sektore
Beatriz Artolazabalek Lanbideren azken datuak aurkeztu berri ditu
batzuetarako enplegua sortzen du-, “Ikuskapenerako kontabilitate- eta administrazio-kudeaketa” ikastaroek % 62,8ko laneratzemailak izan zituzten. Enplegurako Prestakuntzaren maila altuenek maila teknikoko lanak autonomiaz eta lantaldeak koordinatzeko gaitasunarekin garatzeko gaitasuna ematen dute”, esan zuen Artolazabalek. Gazteak Gazteenek (25 eta 34 urte bitartean) eta, bereziki, 25 eta 29 urte bitarteko gazteen kolektiboak, oro har, aprobetxatu dute gehien profesionaltasun-ziurtagiriak enplegua lortzeko bide gisa ezarri izana. Adin-tarte horretako hamar pertsonatik seik, gutxi gorabehera, ikastaroa amaitu eta hurrengo 180 egunetan lan-merkatuan sartzea lortu zuten, % 56,2k. “Hala ere, lanbide-arlo batzuetan, adina ez da muga bat, enplegu batera jotzeko orduan”, esan du Artolazabalek. Hori gertatzen da, esaterako, “Arreta soziosanitarioa gizarte-erakundeetan” jardueran; bertan, 35 urteko eta 55 urteko pertsonetan dauden laneratze-tasen arteko aldea hamarren batzuetakoak baino ez dira (% 75 ingurukoa bi kasuetan). Antzekoa gertatzen da “Eraikin eta lokaletan gainazalak eta altzariak garbitzea” (% 60) eta “Enplegurako lanbide-heziketako irakaskuntza” jarduerekin, nahiz eta ikasleen parte-hartzea pixka bat txikiagoa izan.
“Apustua egin behar dugu, gauzei buruz ikuspegi ezberdin eta jasangarri bat duen jendearen alde” Jon Lasa Galdos
Gloria Gubianas Hemper-eko kide da, -duela bi urte sei ekintzaile gaztek sortutako enpresakoa-. Eskola eta unibertsitatean ezagutu zuten elkar, eta motibazio komun bat zuten: giza konpromisoa. Horregatik, motxilen salmenta eta banaketako enpresa hau ipini zuten martxan, Nepaleko ehun-teknika eta material tradizionalekin eginak. Horrela, merkatuan produktu jasangarriak ipintzen eta komunitate behartsuenak garatzen laguntzen dute. Elkarrizketa honetan, Gloriak Hemper-en historiari eta etorkizuneko ilusioei buruz hitz egiten digu, besteak beste. 2018an unibertsitate-ekintzaileen 'Global Student Entrepreneur Awards'en (GSEA) espainiar edizioa irabazi zenuten, Entrepreneur's Organization-ek (EO) antolatuta. Zer sentitu zenuten albistea jasotzean? Egia esan oso pozik eta harro geunden, Hemper-en sariak irabaztea asko kostatzen baitzaigu.
Ez dugu berritzailea den ezer, izan ere produktu bat, moda, saltzen ari gara, eta nahiz eta gure produkzio-katearekin eta irabazten dugun diruarekin komunitateetan lankide diren gizatalde ahulenei laguntza ematen diegun, azkenik ez da oso produktu berritzaile bat. Beraz, oso pozik geunden. Nola sortu zen Hemper-en ideia? Nire bazkideetako bi, Alejandro eta Gonzalo, Nepalera bidaiatu ziren GKE bati laguntza emateko eta itzultzean moduren batean Nepalari laguntza ematen jarraitu nahi zuten. Kalamu-zuntza hango ehun-zuntz oso tradizional bat da eta politak ziren produktu batzuk sartzen saiatu ginen. Zehazki motxilak gustatu zitzaizkigun eta 50 erosi genituen dirua biltzeko, eta hortik aurrera oso ongi saldu ziren. Guzti hau edozein proiektu solidario hasten duen edozein pertsona bezala. Orduan, ikertu ondoren eta benetan inpaktu soziala nola sortzen den eta mundu guzti hau nola funtzionatzen duen
ikusi eta gero, gure ekoizpen-kate osoan inpaktu soziala sortzen saiatu ginen. Nola heldu zineten Budhanilkantharen Komunitatearekin lan egitera? Ezagutu genituen eta han aukera asko zeuden zein motatako hornitzaileak hautatu genitzakeenaren inguruan; batzuk oso handiak eta esperientzia askorekin, eta gero ezagutu genituen hauek, hornitzaile txikiak zirenak eta landatarrak zirenak. Emozionalki askotxo konektatu genuen hauekin eta konturatu ginen hornitzaile txiki lokalen alde apustua eginez hornitzaile handiei erosiz baino talka handiagoa sor genezakeela. Eta ordutik gaur arte.
“Gure helburua Nepalen garapen sozial eta ekonomikoan laguntzea da”
Zein da zuen lan egiteko modua? Gure helburua Nepalen garapen sozial eta ekonomikora laguntzea da. Garapen honen puntu ezberdinak ikutzen ditugu; lehenik eta behin, lan duin eta aberastasuna sortuz han. Horregatik gure ekoizpen-kate osoa Nepalen dugu. Guretzat askoz ere errazagoa izango litzateke gauzak hemen ekoiztea, hemen tailer bat izanda edo materiale batzuk hemen erosiz. Beraz, han ekoizpen-kate oso bat baldin badugu, herrialdearentzat aberastasun gehiago sortzen ari gara, bere garapen industrialari lagunduz, nazioarteko merkataritzari… Bestetik, gure ekoizpen-katean hango artisau prozesu tradizionalak erabiltzen ditugu kultura, artisautza eta artea mantentzeko, eta zehazki kalamua ere. Kalamuak maila ekologikoan osagarri oso
interesgarri batzuk ditu, beste zuntz natural batzuekin alderatuz, ez dituelako hainbeste ur edo pestizidarik behar adibidez, eta orain aurkitzen ari den zuntz bat da. Eta gainera laguntzen ari gara modaren merkatu horretan kalamuaren erabilera sartzen. Bestalde, gure ekoizpen-kate guztian gizatalde ahulak enplegatuta daude, Nepal herrialdeko parte baten aukera berak izan ez dituztenak. Zonalde landatarretako jendea da, maila sozial baxuagokoak, heziketa amaituta edo osatuta ez daukatenak, eta zati bereziena ehunen egikaritzarena da, eta han emakume talde bat daukagu. Hamabi bat emakume dira, giza-baztertze arriskuan daudenak eta aipatu dudan guztiari emakume izatea gehitzen zaiona. Emakume hauekin eta jostunen parte batekin egiten duguna da, gure irabaziekin, onura sozialen programa bat ematea, hots, gure motxilen salmenten irabazien zati batekin eskola-laguntza bat ipini diegu beren seme-alabei, beren gurasoek heziketarik ez daukatenez beste haurrek baino eskola-porroterako arrisku gehiago baitaukate, eta honekin beren ikasketak amaitzera laguntzen diegu etorkizunerako aukera gehiago izan ditzaten. Emakumeei ere heziketa ematen diegu, garbitasunean, hondakinen kudeaketan, ekonomian…, beraien aurrezkiak, familia eta abar kudeatzeko gai izan daitezen, txirotasuna gainditu eta hara itzultzeko arriskua izan ez dezaten. Hemengo taldea 12 pertsonek osatzen duzue eta hasieran 6 zineten. Nola ezagutu zenuten elkar? Bazkideetako hiru eskolako lagunak dira eta besteak unibertsitateko lagunak dira, Mondragon Unibertsitateko LEINN (Liderazgo Emprendedor e Innovación, Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) gradua ikasi genuelako.
Zein onura ematen dio gizarteari zuen motxilak erabiltzea? Lehenik eta behin, beren ekoizpen-prozesuek gehiago kutsatzen duten batzuk erosi ordez, askoz ere ur gehiago, kutsatzaile eta abar behar direlako, gure motxilekin planetari laguntzen ari zaio. Bestalde, laguntzen ari zaio Nepaleko komunitate batzuetan lan duin bat eta etorkizunerako aukera gehiago izateari, eskola-errefortzuari motxilak egiten dituzten seme-alabentzat, eta gero Espainian baita laguntzen zaio ere garapen iraunkorrari eta inpaktu soziala duten enpresak sortzen saiatzen ari garen enplegatzaile gazteei, gurea bezalako enpresa gehiago egon eta aurrera atera daitezelari.
“Gure motxilak erabilita planetari laguntzen zaio”
Zuena bezala, gizarteari balio sozial bat ematen duten enpresa gehiago falta direla uste al duzue? Bai. Nik uste dut asko daudela eta kontsumitzaile bezala egin behar duguna da banan-banan hauen alde apustu egitea eta aurkitzea, denbora eskaintzea jendea zer egiten ari den ezagutzeari eta marka hauek kontsumitzea. Enpresak ekonomiaren eta mundumugimenduaren parte handi bat dira; beraz, gauzak gaizki egiten dituztenei erosten badiegu, horiek izango dira modu batean mundua gobernatzen dutenak. Erosten dugunean bozkatzen ari gara. Hortaz, kontsumitzaile bezala, hau sektore guztietan ikusi behar dugu, elikadura mailan, modan, garraioan…, saiatu apustu egiten gauzei buruz ikuspegi ezberdin eta jasangarri bat dutenen alde. Zer da ekintzailetzaren onena eta txarrena? Onena da azkenean zure gogo eta energia berak dituzten pertsonengatik inguratzen zarela, munduari buruzko zure ikuspegi berdina duten taldeak sortzen dituzula. Eta txarrena da ez dakizula hau bihar edo hurrengo hilabetean bukatuko den edo aurrera aterako den. Arazoak etxera eramaten
dituzu… Hori izango litzateke alderik itsusiena.
Nora iritsi nahi duzue? Zuen produktu sorta handitzea pentsatu al duzue?
“Nahikoa itxaropentsu nago, gazteek startup batean egoteko apustua egingo dutela eta”
Nahi dugun lehen gauza erretagarriak izaten bukatzea da. Bi urte daramatzagu eta lehenengoetan galerak izango ditugu gure egituragatik eta nahi dugun hazkundeagatik. 2019 urte honetan galerak izango ditugu, eta orduan, gure epe luzeko helburua da iraunkorrak izaten lortzea da. Hori lortzen dugunean, oparoa den hazkunde batera iristen saiatzea. Guk nahi duguna honetaz bizi ahal izatea da eta Nepalen komunitate hauei laguntzen dieten proiektuak egin ahal izatea. Salmenta fisikoa egiten hasiko gara ere, orain arte online salmenta baitaukagu, produktu berriak ateratzen goaz, modako osagarri berriak, gerriko poltsak bezala, poltsak eta abar, eta bainta enpresentzako osagarriak diren lerro bat atera nahi dugu… eta gero Europara hedatzea, hedadura hori 2018ko maiatzan hasi genuena eta uste dugu Europan merkatu oso handi bat dugula, gure balio berekin konprometituta dagoena. Beraz, uste dugu hor aukera asko ditugula.
Ekintzaile eta enpresari gazte bezala, nola ikusten duzu lanmundua une hauetan? Nire inguruan ekiten ari ez den jendea ikusten dudanean, zailtasun asko daudela ikusten dut. Maila globalean dena nahiko gaizki dago. Baina beste aldetik ekiten ari den jendeaz inguratzen naiz, geroz eta gehiago kontratatzen ari dena, hazten ari dena eta tale politak dituena… Nik itxaropen asko ditut batez ere gazteek startup batean egoteko apustua egin dezaten, sortu berri den edo txikia den enpresa batean, azkenean pilo bat ikasiko dutelako eta nik uste dut lana dagoela eta hazten ari dela.
Nola eskura daitezke zuen produktuak? Web orrian, www.hemper.es, eta laster denda fisikoetan, urte honetarako. Zer gomendatuko zenioke negozio bat martxan ipini nahi duen edonori? Gomendatuko niokeena da talde indartsu bat alboan baldin badu aurrera jo dezala. Nik uste dut azkenean dena dela gure inguruan dugun jendea eta daukagun taldea. Saia dadila, izan ere gazteak garenean hori egiteko aldi onena dela uste dut, oraingoz ez baitauzkagu erantzukizun familiarrik, ez daukagu ez familia ez hipotekarik… eta hori egiteko beharrezkoak diren energiak ditugun unea da. Eta ekitean, aldiro kontuan izan apur bat ingurumena eta dauden ezberdintasun sozialak, saiatzeko aberastasun ekonomikoaren sorkuntzaren bitartez giza-aberastasuna sortzen, eta baita ahalik eta ingurugirotalka gutxiena ere. WWW.HEMPER.ES
HETELen prestakuntza-ziklo industrialetako ikasleek ia % 100eko laneratze tasa dute Aurreko urteetako joera bera berretsi da, eta industriaren sektoreko zikloak aukeratzen dituzten emakumeen ehunekoa % 6-% 7 ingurukoa da Jon Lasa Galdos
Industriaren sektoreko prestakuntza-zikloak egiten dituzten ikasleen ia % 100ek beren ikasketekin bat datorren enplegua lortzen dute sei hilabeteko epean. Hori izan daiteke, oro har, Euskal Lanbide Heziketaren aurkezpen gutuna. HETELek, Euskadiko Lanbide Heziketako Abantean Ikastetxeen Elkarteak, hiru lurraldeetako 24 ikastetxe eta 10.000 ikasle baino gehiago hartzen ditu barne. Joan den ikasturtean (2017-2018) inkesta bat egin zuen graduatutako 3.431 ikasleen artean, eta emaitzek errealitate hori berretsi dute. Inkesta azaroan eta abenduan egin zen, hau da, ikasketak amaitu eta sei hilabetetara, Bizkaiko 14 ikastetxetan, Gipuzkoako 8 ikastetxetan eta Arabako batean, eta ikasleen % 89k erantzun zuten (3.059 ikaslek).
2017-2018 ikasturtean graduatu diren HETELen Lanbide Heziketako ikasleen % 80 lanean ari dira
Txostenak argi eta garbi erakusten du, industriaren sektoreko prestakuntza zikloetan, laneratze tasa ia % 100ekoa dela. Prestakuntza ziklo guztietan, berriz, batez besteko laneratze tasa % 80 ingurukoa da, ikasketak amaitu eta sei hilabetetara. Laneratze tasa errealari dagokionez, honako hauek dira ehunekorik handiena duten zikloak: sistema elektrotekniko eta automatizatuak, produkzioaren programazioa fabrikazio mekanikoan, mekatronika industriala, mantenimentu elektronikoa eta robotika industriala goi mailako zikloen kasuan, soldadura eta galdaragintza, erizaintzako zaintza osagarriak eta
mekanizatua erdi mailakoetan; goi mailako heziketa ziklo horiek guztiek % 90etik gorako lan munduko laneratze tasa eta erdi mailakoak %80tik gorakoa dutelarik. Aitzitik, laneratze tasarik txikiena duten zikloen artean, Gizarte integrazioa (% 45), marketinga eta publizitatea (% 53) eta mikroinformatika-sistemak eta sareak (% 40) daude. Txostenak eskaintzen duen beste datu interesgarri bat da graduatu diren ikasleen % 83k beren prestakuntzarekin bat datorren enplegu batean lan egiten dutela. Emakumeak eta industria Euskal Lanbide Heziketari esker, gazteen % 50 inguruk lanbide heziketa aukeratzen dute unibertsitatera joan beharrean. Azken urteetan, matrikulazioek etengabe egin dute gora. Gainera, horien artean ia erdiak emakumeak dira. HETELen kasuan 2017-2018 graduatutako %26a emakumeak izan dira (907). Nolanahi ere, txostenak aurreko urteetako joera irmoa berresten du, eta industriaren alorreko zikloek emakumeen ehuneko minimoa islatzen jarraitzen dute. Hala, industria ikastaro bat egitea aukeratzen duten emakumeen ehunekoa % 6 edo % 7 ingurukoa da. “Ehuneko hori geldirik mantendu da azken 10 urteetan�, azaldu du Julen Elgetak, HETELeko lehendakariak. Ziklo batzuetan emakumezkoen hegemonia nagusitu arren -estetika
eta edertasuna, ile apainketa, jarduera komertzialak, Ehunezko eta larruzko artikuluen konponketa (% 100), haur hezkuntza (% 95) edo erizaintzako zaintza osagarriak (% 88)-, beste ziklo batzuetan, emakumezkoen presentzia anekdota hutsa da, eta hori kezkatzeko moduko gaia da, horiek baitira enplegu indizerik handiena duten zikloak. Horrela gertatzen da, esaterako, ziklo hauekin: beroa sortzeko instalazioak, mantentze elektromekanikoa, automozioa, instalazio elektriko eta automatikoak, mekanizazioa, soldadura eta galdaragintza, moldaketa bidez konformatzeko prozesua eta sistema elektrotekniko eta automatizatuk. Ziklo horietan, emakumeen ehunekoa % 0ren eta % 4ren artean kokatzen da. LH Duala Era berean, Euskal Lanbide Heziketa Dualak enplegua bilatzeko orduan duen eraginkortasuna azpimarratu du azterketak. Hala, 2017-2018 ikasturtean zehar, HETELeko 623 ikaslek aukeratu zuten modalitate hori, eta horietatik 110 emakumeak ziren (%18a). Inkestatik argi eta garbi ondoriozta dezakegu, ia prestakuntza ziklo guztietan, kasuan kasuko modalitatea amaitu eta sei hilabetetara, lan munduko txertaketa nabarmen handiagoa dela gainerako ikasleen batez bestekoa baino. Ostalaritzaren adarrean, adibidez,
laneratze tasa % 60tik % 100era igotzen da ikasleek LH Duala egin ondoren. Hori da, halaber, Administrazio kudeaketa edo mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari dagozkien familien kasua, horietan, laneratze tasa % 60-70etik % 100era igotzen baita. Edonola ere, LH Duala egiten duten ikasleek, lan aukerak areagotzeaz gain, % 100eko laneratze tasa izaten dute familia askotan, batez ere industriako zikloetan, horrek sistemaren eraginkortasuna erakusten duelarik. Euskadiko Lanbide Heziketa ezaugarri bereziak ditu. Matrikulatutako ikasleen artean, %53ak goi mailako heziketa ziklo bat egiten du, %36ak erdi mailakoa eta %11ak Oinarrizko Lanbide Heziketa. Emakumeen kasuan, %62ak goi mailako heziketa ziklo bat egiten du, %32ak erdi maila eta %5,4ak Oinarrizko Lanbide Heziketa. Azkenik, oso ohikoa da erdi mailako zikloetako ikasleek goi mailako zikloetan ikasten jarraitzea. Gaur egun, horietatik % 56 inguru kualifikazio profesional handiagoa eskainiko dieten zikloak ikasten ari dira. Goi mailako beste ziklo batean edo unibertsitatean ikasten jarraitzen duten goi mailako zikloetako ikasleen ehunekoa, berriz, % 22 ingurukoa da eta Oinarrizko Lanbide Heziketako %72ak ikasten jarraitzen du, seguruenik erdi mailako heziketa ziklo bat egiten.