Euskadiko eta Holandako LHko ikasleak elkarlanean Diseinua International proiektuaren helburua da kultura eta teknologia arloetako gaitasunak eta talde-lanerako trebetasuna bultzatzea Jon Lasa Galdos
Euskadiko eta Holandako Lanbide Heziketako 15 ikasle Diseinua International ekimenean parte hartzen ari dira. Ekimen horrek urtero aurkezten du erronka teknologiko bat, taldeen arteko lankidetzaren bidez gainditu behar dena. Aurtengo edizioko erronka da makina bat diseinatzea eta fabrikatzea 3D inprimaketarako plastikozko filamentuak egiteko. Baina ekimen honen ezaugarri nagusia da lantalde bakoitzean Euskadiko eta Holandako ikasleak daudela, eta horrek esan nahi du nazioartekotzearekin lotutako gaitasunak ere garatzen dituztela.
Euskadiko eta Holandako LHko ikasleak lankidetzan ari dira nazioartekotze-arloko erronka batean
“Mugikortasun birtuala deitzen dioguna erabiltzen dugu” azaldu du Julen Elgetak, Euskadiko Lanbide Heziketako 24 ikastetxe biltzen dituen HETEL elkarteko presidenteak, “ados jarri behar dute balizko konponbideak aurkezteko, proiektua garatzeko eta gero defendatzeko, kontuan hartuz ezin dutela elkar ikusi fisikoki, toki desberdinetan daudelako”. Hala, proiektuaren helburua da benetako enpresetan erabili ohi diren lan-moduak imitatzea, eta, ezagutza teknologikoez gain, horretarako baliatzen diren gaitasunak garatzea, hala nola, ingelesezko komunikazioa, talde-lana eta kultura desberdinetako pertsonen arteko lankidetza. Nazioartekotze arloko esperientzia hori Fabrikazio Mekanikoko Diseinuari buruzko Lanbide Heziketako Goi-mailako Zikloan egiten
da. Euskaditik, bost HETEL ikastetxetako (hiru Bizkaikoak, bat Arabakoak eta bat Gipuzkoakoa) hamar ikaslek parte hartu dute; Holandatik, berriz, ROC Da Vinci zentroko bost ikaslek. Lantaldeak dagoeneko hasi dira lanean, eta martxoan Holandan aurkeztu beharko dituzte euren proiektuen emaitzak, hango irakaslez eta enpresaz osatutako epaimahai baten aurrean. HETEL elkarteak 6 urte daramatza Diseinua International proiektua bultzatzen, eta edizio bakoi-tzean erronka desberdin bat aurkezten du, euskal ikasleek beste herrialde batzuetako ikasleekin lankidetzan gainditu behar dutena. Ekimen honek auto-prestakuntzan eta sormenean zentratzen den e-Motive metodologia darabil. “Erronka aurkezten denetik gainditu arte jarraitu beharreko urratsak ematen dizkiegu, baina metodologia honetan, eurak dira euren ikaskuntzaren protagonista. Irakasleek laguntzen diete jarraipena eginaz eta orientazioa emanez, baina ez diegu azaltzen nola egin behar dituzten gauzak” dio Julen Elgetak.
HETEL Euskadiko gizarte ekimeneko lanbide heziketako 26 ikastetxe biltzen dituen elkarte bat da. HETEL 1987an sortu zen eta, gaur egun, konpromisoa, ilusioa, sormena eta elkarlana oinarritzat izanda, lanean dihardute gazteen lan aukerak hobetzeko eta Euskadiko enpresen premiei erantzuteko asmoz. 2015ean, lanbide heziketaren eremuan Zilarrezko A Saria kudeaketa aurreratuari jaso duen lehen erakundea izan da. Gaur egun, bere lantaldeak ondorengo erronketan lanean dihardute: Lanerako formakuntza; LH Duala eta espezializazioa; IKTak gelan eta zentroaren kudeaketan; Berrikuntza teknologikoko proiektuak; beTEKu; Nazioarteko moilitatea eta proiektuak; Erronkak elkarlanean ebazteko ikasketak (ETHAZI); Zentroen administrazioa eta kudeaketa; Eleaniztasuna euskara; Oinarrizko LH; Komunikazioa; Enpresentzako zerbitzu teknologikoak; Ikastetxeen arteko proiektuak. ❚ Misioa: Lanbide Heziketa arnasten dute, herriaren aurrerapen sozioekonomikoa sustatzeko.
❚
Ikuspegia: Lanbide Heziketaren itsasargia izatea. ❚ Baloreak: Sormena; Ilusioa; Konpromisoa; Kolaborazioa. HETEL nazioartean HETEL Abantean ikastetxeak bereizten dituzten baloreetako bat nazioartekotzea da. Lanbide heziketarekin eta enpresarekin lotura duten mundu osoko ikastetxe eta erakundeekin harremanetan da HETEL Abantean, eta sare horrek hainbat aukera ematen ditu: ❚ Erasmus+ bekei esker, Europako enpresatan esperientzia eskain diezaiekete bere ikastetxeetako ikasleei. ❚ Munduko edozein tokiko enpresetan nazioarteko esperientzia eskaintzen diete Goi mailako tituludunei (Unibertsitatea eta goi mailako Lanbide Heziketa). ❚ Mundu osoko LHko ikastetxeekin, unibertsitateekin eta enpresekin lan egiten dute, gure irakasleak etengabe eguneratuta egon daitezen, ikuspuntu tekniko, pedagogiko eta konpetentzial batetik. Izan ere, HETELen arabera, "talentua munduko edozein tokitan sortzen eta garatzen baita".
Langabeziarik gabeko lanak Betetzeko zailenak diren lanpostuak ez dira digitalak bakarrik; izan ere, gruistak, elikagaien manipulatzaileak edo mekanikoak falta dira Jon Lasa Galdos
Espainiako lan-merkatua eraginkortasun txikikoa da. Langabeziamaila handia dao (% 13,8), eta, aldi berean, bete ezin den lan-eskaintza handia ere bai, horietarako profesional gaituen gabezia baitago. Desoreka horrek ManpowerGroup-ek galdetutako mila espainiar zuzendarien % 41 hartzen ditu eraginpean. Hori azken hamarkadako zifrarik altuena da, mundu osoan errepikatzen den egoera bat, non inkestatutako 14.000 exekutiboen erdiek baino gehiagok adierazi duten zailtasun handiak dituztela behar dituzten langileak kontratatzeko. Batez ere eraldatze digitala egiteko.
Besteak beste, urdaiazpiko-hezurgabetzaileak profesional bilatuenen artean daude "Adimen Artifizialako (AA) espezialistak behar dira, aplikazioen (appak) garatzaileak, bezeroen kudeaketako adituak (salesforce), baina baita Lanbide Heziketako (LH) teknikariak ere, gaur teknologikoak aurkitzea bezain zaila direnak. Berdin gertatzen da biltegiko gazteekin, eskorga-eramaleekin edo urdaiazpikoen hezurgabetzaileekin..., eskaintza handia duten lanpostuak, baina eskakizun oso txikia dutenak”, dio Javier Blascok, Adecco Group Institute-ko zuzendariak. Eraikuntzaren sektorean espezialistak behar dira ere, hala nola bistako adreilukoak, burdinlariak, gruistak edo makinetako operadoreak. Industrian, bestetik, enpresek ondorengo langileeen gabezia dute: eskorga automotoren gidatzaileak, peoi matrizeroak, soldatzaileak, fresatzaileak, mekanikariak eta elektromekanikariak. Berdin-berdin gertatzen elikaduran, elikagaien maneiuan adituak diren langileekin, hezurgatzaileekin edo hiltegietako langileekin, “profil espezializatuak eta ondo ordainduak beren lanpostuak esfortzu fisiko handia eskatzen duelako eta estres termikoaren menpe baitaude”, azaltzen du Blascok.
Langile hauentzat lana aurkitzea erraza da, adituen arabera, enpresen eskakizun handia dela eta. Orokorrean, LHko teknikariek 25.000 eta 35.000 euro gordin arteko soldata jaso dezakete urtean, bilatuenak 40.000ra iristen diren arren. Unibertsitateko graduatuak baino gehiago Kontsultatutako iturri guztiek bat egiten dute adieraztean 2019n, lehen aldiz, LH profesionalen eskakizunak unibertsitateko graduatuena gainditu zuela. “Beren emaitzak enpleguan handiagoak dira, baita ordainsarian ere, unibertsitario askok ez baitute lan egiten beren heziketarekin harremana duten tokietan”, agertzen du Andreu Cruañasek, Asempleoko presidenteak. Adecco-n % 42 izan da % 38,5ren kontra. Infojobs-en, non hiru milioi lan-eskaintza kudeatzen diren urtero, lanpostuen laurden batek LH eskatzen dute, % 14k goi mailako titulatuak eskatzen dituzten bitartean. Neus Margalló lan atariko ikerketen arduradunak dio iragarkien % 40 baino gehiago heziketarik gabeko edo oinarrizko ikasketak dituzten pertsonei zuzenduak daudela. Izan ere, nahiz eta etorkizuna (baita oraina ere) digitala izan, konpainia espainiarrek egiten dituzten kontratuak oraindik ez dira horrela. 2019n sinatu ziren 22,5 milioi dokumentuen artean, ez di-
ra % 1era iristen teknikari informatikoak eta programatzaileak. Ez dira agertzen ere gehien handitzen diren lanpostuen artean. Hazkunde gehien erakusten duten kontratuak dira aktoreenak (% 28), lan-arriskuen prebentzioko teknikariak (% 27), hondakinen sailkatzaileak (% 23), kazetariak (% 19,6), grua eta makineriako operadoreak (% 19,4), osasun larrialdietako teknikariak (% 18,9), abere-hiltzaileak eta haragi-industriako langileak (% 18,5) eta banatzaileenak edo mezularienak (% 15,9). Informatikarien eskakizunak % 6 egiten du gora 2018rekin alderatuz, Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoaren arabera (Servicio Público de Empleo Estatal, SEPE). Dena den, enpresarien eta giza baliabideetako profesionalen aldetik datorren kexarik errepikatuena azken urteetan da aditu digitalen gabezia. Sektore guztiek behar dituzte, ez bakarrik teknologikoek. Infojobs-ek berriz testuinguratzen du: lanpostu batengatik 38 hautagai aurkeztu dire batezbeste. Informatikaren kasuan ez dira hamarrera iristen. Profil eskatu gehiago Profil eskatuenak eta betetzeko zailenak direnak, non langabeziarik ez dagoen, asko dira. Ingeniariak dira, zibersegurtasuneko adituak, sareen administrariak,
Python ingurunetako programatzaileak, big data-koak, robotika, adimen artifiziala, 5G edo errealitate handitukoak. Betekizun hauek batezbesteko soldata oso altuak dituzte, Blascoren arabera, izan ere 50.000 eta 60.000 euroren artean irabaz dezaketelako urtean. Horien artean baita aurkitzen dira ere sare sozialetako programazioko adituak, analista digitalak edo espezialistak bezeroaren esperientzian. "Mota honetako profilak ez dira aurkitzen oso gutxi daudelako, ez baitaude espezialitate hauetan prestatzen dituzten graduak. Ez dira ikasten blockchain-eko kateak eta marketin digitala. Edo master bat egiten da edo boot camp batean sartzen da heziketa horrekin ateratzeko sei hilabetetan" jarraitzen du. Aldi baterako enpresen patronaleko presidenteak, non 770.000 hautagai eta 4,3 milioi kontratu gidatzen diren urtean, uste du Administrazioak lan-merkatuaren beharrei erantzuten diela heziketarekin hautagaien gabezia nabaria denean, bi urteren ondoren, eta ziuraski beste bi gehiago ematen ditu ikasketa batzuk sustatzen, horien eskakizuna amaitu daitekeelarik horiek ateratzean. "Hor dago arazoa -dio Cruañasek-, akoplamendu faltan hezkuntza eta lan sistemen artean. Hori da gaur egun gertatzen ari dena big data-rekin".
Laguntzen du
LHko mundu kongresua, laster Donostian Lanbide Heziketako munduko liderrak Donostian bilduko dira urrian, 'guztiontzako bikaintasuna' aldarrikatzeko Euskal sistema Tknikaren inguruan antolatzen da, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako ikerketa eta berrikuntza- aplikatuko zentroa. Urriaren 11tik 16ra bitartean hainbat jarduera ospatuko dira, eta biltzarra urriaren 15ean eta 16an egingo da. Hitzaldiak hiru gai-multzo handiren inguruan garatuko dira, Nazio Batuetako Garapen Iraunkorrerako Helburuekin lotura estua dutenak: Lanbide Heziketa ekonomia globalean -laugarren iraultza industriala, digitalizazioa eta 4.0 eremuak barne-, inklusioa eta LHko bikaintasunplataformak, guztiak ere generoberdintasuna edo migrazioak bezalako eztabaida sakonekin uztartuta. Kongresuaren leloak, 'Excellence for all' (Bikaintasuna guztiontzat), beharrezkoa den Lanbide Heziketa indartsu eta abangoardista bat inor atzean ez uzteko eta etorkizuneko lan-merkatuari aurrea hartzen dakiena aldarrikatzen du.
Jon Lasa Galdos
Donostian egingo da urriaren 11tik 16ra Lanbide Heziketako munduko topaketa nagusia, World Federation of Colleges and Polytechnics (WFCP) World Congress 2020. Bigarren aldiz Europan eta lehenengo aldiz Euskadin egingo da, eta topaketak hezkuntza-aukera onenak ikasle guztiengana iritsi daitezen Lanbide Heziketako bikaintasunplataformei balioa ematea du helburu, ikasleen bokazioa, jatorria edo maila sozioekonomikoa eta kulturala kontuan izan gabe.
Kongresuan bost kontinenteetako adituek parte hartuko dute, etorkizuneko erronkei erantzuna emateko
Dagoeneko ireki da kongresurako izen-ematea eta mundu osoko Lanbide Heziketako 600 profesional baino gehiago erakarriko ditu Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian. Sydneyn (Australia) 2018an egin zen azken topaketaren lekukoa hartu du Donostiak. Tknikak (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatutako LHren inguruko ikerketa zentroa) eta Erresuma Batuko Association of Collegesek (AOC) WFCPrekin batera antolatutako topaketa hau Europan egiten den bigarren aldia da. Urrian ospatuko den Lanbide Heziketaren aste honetan, hainbat herrialdetako profesionalak trebatuko dira jardunbide egokienetan eta mundu mailako Lanbide Heziketako sistemetako erreferente batean, hots, Euskal Autonomia Erkidegoko ereduan. Europako Batzordeak bikaintasun-plataforma gisa hautatu du Euskadikoa, Europako Lanbide Heziketaren etorkizuneko eredua eraikitzeko eredu gisa hartuz.
Euskadin bi urtean behin egiten den World Federation of Colleges and Polytechnics (WFCP) biltzarra burutuko da 2020ko urrian, 'Excellence for All' lelopean
Antolatzaileak Antolaketa entitate hauen esku egongo da: WFCP (www.wfcp2020.eus), Tknika (www.tknika.eus) eta Association of Colleges (www.aoc.co.uk). The World Federation of Colleges and Polythecnis (WFCP, Ikastetxeen eta Politeknikaren Munduko Federazioa) institutu eta elkarteen nazioarteko sarea da. WFCPk puntako hezkuntza estrategiak
eta praktika onenen institutuko zuzendaritza partekatzen ditu mundu osoko langileriaren hezkuntza handitzeko. WFCP bat egiten duen ahotsa da TVETen politika globalaren garapena bultzatzeko eta mundu osoko kideen programa berritzaileak sustatzeko. WFCPko kideek kontinente guztiak estaltzen dituzte, Kanada, Estatu Batuak, Txile, Erresuma Batua, Txina, Brasil, Euskal Herria, Australia, Zeelanda Berria eta Afrikako hainbat herrialdetako kide aktiboak.
Bilera horretan, laugarren iraultza industrialaren inguruko aurrerapausoak aztertuko dira
Bere aldetik, Tknika Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Lanbide Heziketako eta Prestakuntzako Sailburuordetzak sustatutako zentroa da. Berrikuntza eta ikerketa aplikatua Tknikaren muina dira etengabeko ahaleginak euskal Lanbide Heziketa Europako abangoardian jartzeko. Tknika munduko lanbide heziketako zentro aurreratuenetako batzuen ondoren moldatu da. Lanbide Heziketako irakasleen sareko eta zuzeneko inplikazioaren bidez, Zentroak proiektu berritzaileak garatzen ditu teknologia, hezkuntza eta kudeaketa arloetan. Bukatzeko, The Association of College elkartea Ingalaterran etengabeko hezkuntzako ahots nazionala da. 1996an sortu zen. Bere kideek sektorearen ia % 95 osatzen dute. Urtean 2,2 milioi eraldatzen dira. Ahots kolektibo gisa jarduten da, ikastetxeen interesak ordezkatuz eta sustatuz, eta kideei kalitate handiko laguntza-zerbitzuak eskaintzen dizkie, besteak beste, prestakuntza, ekitaldiak eta kontratazioa.
Deustu, Europako Unibertsitateak ekimenean Deustuko Unibertsitateak UNIC proiektua aurkeztu du Europako Unibertsitateak ekimenean parte hartzeko Jon Lasa Galdos
Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburua, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearekin batera, Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektorearekin bildu zen joan den otsailaren 28an, Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan. UPV/EHUko eta Mondragon Unibertsitateko errektoretza-taldeekin berriki egindako bileretan bezala, bileraren arrazoia izan zen Deustuko Unibertsitateak Europako Batzordearen Europako Unibertsitateak ekimenerako aurkeztu duen proiektua zuzenean ezagutzea. Deustuko Unibertsitatearen aldetik, errektorearekin batera, Alex Rayon Deustuko Ingeniaritza Fakultateko Kanpo Harremanetarako eta Etengabeko Prestakuntzako dekanordea ere izan zen. Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten hiru unibertsitateek dagoeneko aurkeztu dituzte beren proiektuak Europako Batzordearen aurrean. Europako ekimen honek nazioarteko aliantzak sortzea bultzatzen du, etorkizuneko unibertsitate bihurtzeko, eta, horrela, Europar Batasun osoan goi-mailako irakaskuntzako erakundeen arteko elkarte estrategikoak indartzeko.
Deustuk beste zazpi unibertsitaterekin batera parte hartzen du UNIC Europako Unibertsitate proiektuan
Aliantza horien bidez sortutako Europako unibertsitateak EB osoko unibertsitateen sareak dira, kontinentean goi-mailako irakaskuntzaren kalitatea eta lehiakortasuna sustatzea ahalbidetuko dutenak. Beste zenbait proposamenen artean, unibertsitateko kolektibo guztientzako mugikortasun sistematikoa, unibertsitate
elkartuetan eginiko egonaldien aitortzak eta ikasketa-plan osagarriak eskaintzen dituzte. Unibertsitateko aliantza horien proiektuek jasangarritasuna, bikaintasuna eta balio europarrak izan behar dituzte ardatz, eta, horrez gain, ikaslea erdigunean hartzen duten ikasketa-planak eskaini behar dituzte, unibertsitateen arteko campusetan batera irakatsitakoak. Europako Unibertsitateak ekimenaren azken helburua da europar sortzaileen belaunaldi berri bat eratzea, lankidetzan aritzeko gai izango direnak, hizkuntzak, mugak eta diziplinak gaindituta, Europak dituen erronka sozial handiei eta gaitasun- gabeziei aurre egiteko. UNIC Europako Unibertsitate proiektua Deustuko Unibertsitatea, Europako beste zazpi unibertsitaterekin batera, UNIC - Hiri Post-Industrialen Europako Unibertsitatea proiektuko kide da. Proiektuan parte hartzen duten zortzi unibertsitateek iragan eta esperientzia bera partekatzen dute, iragan industrial baten ondoren euren burua berrasmatzen jakin duten hirietan kokatuta baitaude. UNICen ezaugarri nagusietako bat da esperientzia arrakastatsu hori baliatuko duela elkarrekin
lan egiteko irakaskuntza-, ikerketa- eta ikaskuntza-modu berritzaileagoetan, eskuragarriagoetan eta inklusiboagoetan; etorkizuneko hirien eta unibertsitateen erronkei eta beharrei behar bezala erantzuteko. Deusturekin batera Proiektuan parte hartzen duten unibertsitateak honako hiri hauetan daude: Bochum (Alemania), Cork (Irlanda), Istanbul (Turkia), Lieja (Belgika), Oulu (Finlandia), Rotterdam (Herbehereak) eta Zagreb (Kroazia). UNIC proiektuko unibertsitateek osatzen duten aliantza estrategikoak hiriarekiko elkarrizketa jarriko du prestakuntzaren erdigunean. Bere helburua ikasleen mugikortasuna eta inklusioa bultzatzea da. Misio honek lotura estua du hiriarekin eta hiriaren barruan inpaktu soziala sortzeko asmoarekin, eta, aldi berean, hiritik ikasten da. Euskadira talentua erakartzea Bileran, Hezkuntza sailburuak gogorarazi zuen Euskal Unibertsitate Sistemaren nazioartekotzearen aldeko apustua Hezkuntza Sailaren Euskal Unibertsitate Sistemaren Planaren (2019-2022) ardatz nagusietako bat dela, eta, beraz, Europako ekimen hau guztiz bat datorrela berak zuzentzen duen sailak bultzatzen dituen uni-
bertsitate-politikekin. Sailburua zein errektorea bat etorri ziren ekimenak bertan parte hartzen duten unibertsitateen lehiakortasunerako eta ikasleen esperientzia eta prestakuntza-kalitaterako eskaintzen duen aukera azpimarratzean.
Proiektuaren helburua da ikasleen mugikortasuna eta inklusioa bultzatzea
Era berean, Uriartek bereziki garrantzitsutzat jo zuen Europako ekimen hori Hezkuntza Sailarentzat, Euskadira talentua erakartzeko gaur egungo eta etorkizuneko beharrak kontuan hartuta, eta, beraz, alde honetatik ere ekimenak guztiz egiten du bat sailaren lan-ildoekin. Uriarte sailburuak positibotzat jo zuen, gainera, euskal unibertsitateek parte hartzen duten proiektuek erronketan oinarritutako ikuspegia hartzea, ikasleek, esparru akademikoak eta kanpoko bazkideek diziplinarteko taldeetan lankidetzan jardun ahal izan dezaten, Europak gaur egun dituen arazo garrantzitsuenei aurre egiteko.
"Hondakin bati bigarren bizitza bat ematen diogu" Jon Lasa Galdos
Inoiz izan al duzue zuen eskuen artean haziz osatutako paper bat, hori erabili eta gero berriz landa dezakezuena berrerabilgarria izan dadin? Hori da, bada, Sheedo enpresak eskaintzen duena. 2015. urtean sortuta, Sheedok papera bezalako produktu jasangarriak fabrikatzen ditu, eta bere bezeroen artean, Coca Cola, Sony, TelefĂłnica edo Inditex daude. Elkarrizketa honetan, bere fundatzaile den Gala Freixak iraunkortasunaren eredu den enpresa honetaz hitz egiten digu. Zer da Sheedo? Sheedo iraultza txiki bat da, hazi bat landatzen hasten dena, aldaketaren hazia. Papera haziekin sortzea erabaki genuen, enpresa
handiekiko ezberdina zen komunikazio-tresna bat eskaintzeko xedearekin.
posatzen dugu ere, modu erantzulean fabrikatuak daudenak. Nola otu zitzaizuen ideia?
"Sheedo kontsumo erantzuleago baterantz daraman aldaketaren hazia da"
Hain berezia den paper hau kotoiarekin fabrikatua dago eta haziak ditu bere konposizioan. Horrela, behin erabili eta gero ez da botatzen... landatzen da! Sheedon diseinua, artisautza eta berrikuntza batzen ditugu, marketin jasangarriko irtenbideak sortzeko. Paperaz aparte, produktu ekologiko sorta handi bat pro-
Ideia unibertsitatean jaio zen: nire bazkide den Gonzalo eta biok ekiteko pasio bera genuen eta natura oso gogoko genuen ere; oso argi genuen, gainera, gue balioekin enpresa bat sortu nahi genuela. Hasierako ideia abarketen marka bat sortzea zen eta, 'packaging' ezberdin eta berrerabilgarri bat bilatzen genuen bitartean, hazidun paperaren kontzeptua topatu genuen. Une horretan ereintzako metodo bat besterik ez zen, ezin zen ez inprimatu, ez tratatu. Lehen erronka paper hain nahasi hontetarako inpresio metodo bat aurkitzea zen eta gero hain berritzaile den produktu hau komertzializatzea, inoiz ez baitzen probatua izan merkatuan. Hortik aurrera hazten joan ginen, baita oztopoak gainditzen ere egunetik egunera. Esperientzia faltak eta paperean eta inpresioan espezialistak ez izateak bultzatu gintuen ezpezialistez inguratzea eta gure grinarekin maitemintzea.
Sheedo paper bat baino askoz ere gehiago da, kontsumo erantzuleago bateruntz daraman aldaketaren hazia da. Sheedorekin igorri nahi dugu "zuhaitz altuena ere hazia izan dela�, hau da, proiektu handi oro ekintza txiki batekin hasten da, esate baterako hazi bat landatu edo kontziente izaten hasi kontsumitzerako orduan plastikoa ekidinez. Imajina ezazue zer lor genezakeen 7500 milioi pertsonek uste balute aldaketa txikiek ezberdintasuna dakartela... Zer produktu mota fabrikatzen duzue?
Egia esan, bai, bereziki unibertsitatean hasi ginenean eta jabetu ginenean gizakiak sortuz dihoan ingurugiroko hondamendiaz.
Sheedon marketin jasangarriko produktuak egiten ditugu; enpresa bat pentsatzen ari bada ingurumenarekiko eta pertsonekiko errespetuan oinarritua dagoen kanpaina bat egitean, guk hori errealitate bihurtzen dugu. Oraintxe bertan paper jasangarri ezberdinak ditugu, zuhaitzak moztu gabe eta kimiko toxikorik gabe ekoiztu direnak. Gure produktu izarra hazidun papera da. Paper honekin edozein euskarri egin daiteke: 'flyer'-ak, gonbidapenak, bisita-txartelak, etiketak, etab., eta behin beren erabilpena bete dutenean, landa daitezke, bizitza bat sortu eta naturari itzuli maileguan uzten dizkigun baliabideak. Baditugu beste produktu batzuk, hala nola bonboi landagarriak, "lurra eztitzeko" balio dutenak. Kotoi eta hazi bolitak dira eta ur gutxi batekin ernetzen hasten dira eta jardina loreekin dekoratzen hasten da. Duela gutxi atera dugun beste produktu berezi batzuk dira Earth Pills-ak: pilula biodegradagarriak dira, bere konposizioan haziak dituztenak, ingurumenerako sendaketa irudikatzen dutenak. Bakar-bakarrik lurrean sartu behar duzun pilula bat da, "aldaketaren hazia landatzeko� eta kontzientziatzeko gure planeta zaintzearen garrantziaz.
Zer ekarpen du zuen produktuen erabilerak ingurumenera?
Nola eskura daitezke zuen produktuak?
Zertan bereizten da zuen papera paper konbentzionalaz? Gure papera ehungintzako industrian berziklatua den kotoiarekin fabrikatua da. Hau da, ez ditugu zuhaitzak mozten horren fabrikaziorako, baizik eta bigarren bizitza bat ematen diogu hondakin bati. Gainera hazien ikutu magiko hori du: behin erabilita ez da botatzen, landatzen da. Ardura al zenuten jasangarritasunaren gaiarekiko enpresa sortu baino lehen?
Zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dugu postaren bidez, telefono bidez edo presentzialki, eta baita 'e-commerce' baten bidez ere.
"Merchandising' iraunkorreko enpresa errenferentea izan nahi dugu"
Hasieran beti daude oztopoak eta zailtasunak, baina nagusiki esperientzia faltagatik. Egin ahal izan dugun onena da jende adituz inguratzea, laguntza eskatzea eta laguntzen uztea da. Bezeroei begira ere hesi bat bat suposatzen zuen lehen unean, baina profesionaltasuna eta konpromisoa erakusten badituzu, traba horiek desagertzen dira. Nabari izan dugu asko hartzen dela aintzat enpresa gazte batek izan dezakeen malgutasuna, eta hori gure alde egiten duen puntu bat da.
Zein bezero mota dituzue? Alde batetik enpresa handiak ditugu, adibidez Coca Cola, Sony, TelefĂłnica edo Inditex, harritzeko eta komunikatzeko modu originalak behar dituztenak beren erantzukizun sozial korporatiboa erakusteko, baina baita lan egiten dugu ere udaletxeekin, fundazioekin edo negozio txikiekin ere, ingurumenarekin konprometituak daudenak. Gehiengoak egun berezietan erosten digute, esaterako Emakumearen Egunean edo Eguberrietan, ikutu ezberdintzaile bat ematekok beren produktuei. Enpresa gazte eta berri bat izaki, oztopo asko aurkitu al dituzue hau finkatzeko?
Zure iritziz, zer da ekintzaile izatearen onena eta txarrena? Nire aburuz, ekintzaile izatearen onena da emoziozko sentimendua zure bide propioa eraikitzean zuk aukeratzen duzun jende profesionalaz inguratuta, zeintzurekin partekatzen duzun hori aurrera eramateko pasioa. Finean, proiektu pertsonal bat da, zure ezinegon, balio eta nahiekin. Ekintzaile izatearen txarrena da, agian, proiketuari ematen diozun energia eta esfortzu kopurua, oso motel aurrera dihoala ikustea (edo batzutan atzera dihoala ere), eta batez ere hasieran. Frustrazio askorekin eta gorabehera askorekin borrokatu behar da, eta hala
eta guztiz ere, ez indargabetu eta aurrera jarraitu.
"Enpresa gazte batek izan dezakeen malgutasuna asko estimatzen da"
Sheedoko fundatzailekide eta salmenten buruz bezala, zer iritzi duzu emakumearen egoerari buruz lan-merkatuan? Argi dago desberdintasuna lanean badagoela eta datu erreal eta kezkagarri bat da. Hala eta guztiz ere, pertsonalki, nik izan dudan lan-esperientzia bakarra nire enpresan izan da eta oso baikorra izan da. Espainian ekimen eta lehiaketa asko atera dira emakumeen ekintzailetza sustatzeko; beraz, alde horretatik, eskerrak bakarrik eman ditzaket. Bestalde, egia da emakume ekintzaile askoz ere gutxiago daudela, baina horregatik garrantzitsua da gu horretan murgiltzea eta erreferente gehiago sortzea, hurrengo belaunaldiak anima daitezen ekitera.
Nola animatuko zenituzke gazteak enpresa bat sortzea den euren ametsekin jarraitzera? Arbolarik handiena ere hazi bat izan zen! Edozein aldaketa edo proiektu mugimendu txiki-txiki batekin hasten da, hazi bat landatu bezala; kontua hastea da. Eta egunetik egunera hori ureztatzen eta zaintzen bazoaz, apurka-apurka haziz joango da. Eguraldi txarreko egunak izango dira, beste batzuk eguzki distiratsudunak,baina zure helburua inoiz ez baduzu alboratzen, zure erronka, azkenean, lortzen duzu. Hori da ekintzailetzan gehien gogoko dudana: txurian dagoen mihise bat da eta zuk nahi duzuna izan daiteke. Zein helburu dituzue Sheedon etorkizunari begira? Gure zeregina pertsonak kontzientziatzea da naturaren alboan egoteko beharraz,hori zaitzeaz,kontsumo jasangarriko alternatiben bitartez publizitateko eta 'packaging'eko munduan. 'Merchandising' iraunkorreko enpresa erreferentea izan nahi dugu, ez bakarrik Espainian, baita Europan ere, non dagoeneko gure lehen aliantzak isten hari garen. www.sheedo.es
Boluntariotza, beste aukera bat Boluntariotza munduko beste herrialdeei laguntzeko aukera bat da Jon Lasa Galdos
Boluntariotza modu bikaina da tokiko komunitateei laguntzeko, bai zure herrialdean bai atzerrian, trebetasun berriak garatzen eta lagunak egiten diren bitartean. Europarko Boluntariotza Zerbitzuak (EBZ) boluntariotza egiteko aukerak eskaintzen ditu Europako edo munduko beste herrialde batzuetan. 18 urtetik 30era bitarteko gazte guztiek parte har dezakete. Ez da ordaindua, baina gastu guztiak estaltzen ditu. Prestatuta ikusten al duzu zure burua, eta 2-12 hilabetetan artean atzerriko boluntariotza egiteko gai al zara? Erantzuna baiezkoa bada, jarrai ezazu irakurtzen. Boluntariotza Zerbitzu Europarrarekin atzerrira jotzeko, has zaitez bilatzen zein proiektuk bilatzen dituzten aktiboki bolondreak boluntariotzako datu basean. Zure interesekin bat egiten duen proiekturik aurkitzen ez baduzu, bidalketako erakunde bat topatu beharko duzu. Ez baduzu bat ere ezagutzen, hemen bila dezakezu: ❚ Zure herrialdeko agentzia nazionala. ❚ SALTO baliabidetako zure zentro erregionala, bakarrik proiektuetarako Europan ekialdean eta Kaukasoan, Europa hego-ekialdean eta erregio euromediterraneoan. ❚ Erakunde akreditatuen datu basea. Zure bidalketako erakundeak zure proiektua egiten lagunduko dizu, zure interesei erantzuten dioten postu bat aurkitzen eta har zaitzan eskuragai duzun denboran zehar. Baliteke erraza ez izatea, baina jarrai eutsi ezazu eta ikusiko duzu nola pena merezi duen. Hurrengo pausoak Proiektu bat aurkitzea hasiera besterik ez da. Zure abentura berrirantz jo aurretik prestaketa asko egin behar dira. ❚ Bolondres ohien elkartekin harremanetan ipin zaitez. Proiektu bat nola egiten denari buruzko ideia bat eman diezazukete, zer itxoin dezakezun eta nola hobeto prestatu. ❚ Beharrezko tramiteei buruz informa zaitez, bai zure herrialdean bai proiektuarenean: bisa, egoitza baimena, seguru medikoa, etab. ❚ Aurreko heziketara joan zaitez. Aukera on bat da etorkizuneko kideak ezagutzeko.
❚
Zure norako herrialdeari buruzko informazio pilaketa egin ezazu. Joango zaren toki horri buruz zenbat eta gehiago jakin, hobe.
Boluntariotza Zerbitzu Europarra BZE-SVE bi erakunde sustatzaile edo gehiagoren artekok elkarte bat da, bere proiekturako bolondresak aukeratzeaz arduratzen direnak. Boluntarioak BZE-SVE-n parte hartzen dute bidalketako erakunde baten bidez bizi diren herrialdean, eta hartzeko erakunde baten bidez, jasotzen eta ostatzen dituena misioan zehar. Proiektuek 2 eta 12 hilabeteren artean irauten dute eta bolondres bezala arlo askotan lan egin dezakezu: kultura, gazteria, kirolak, haurtzaroa, ondare kulturala, arteak, animalien ongizatea, ingurumena, lankidetza garapenera, etab. BZE-SVE-n zure zerbitzu aldia behin bukatuta, ziurtagiri bat emango zaizu zure partaidetza baieztatuko duena eta zure proiektua deskribatuko duena: "Youthpass". Ostatua eta elikadura doan jasoko dituzu, seguru bat eta poltsikoko dirua. Posible da kontribuzio txiki bat eman behar izatea bidai-gastuetara. Hausnarketari, planifikazioari eta zure motibazioa mantentzeari denbora eskaintzen badiezu, dezepzioko askoz ere arrisku gutxiago egongo da proiektuan zehar.
Zailtasunak Boluntariotzak eta parte-hartzeak zailtasun asko eta askotarikoak dituzte. Jarraian, laburbildu dira: ❚ Ikusarazpen txikia: Boluntariotzak eta parte-hartzeak gizartean duten rola ikusarazteko saioak egin dira azken urteetan, baina oraindik ere ez da guztiz ulertzen zer diren, zer lan egiten duten eta zer ekarpen egiten dioten benetan gizartearen eta demokraziaren garapenari. ❚ Komunikazio eskasa: Gizarteerakundeek ez diote behar bezala heldu gai horri; alegia, komunikatzea eta ondo komunikatzea. Izan ere, salbuespenak salbuespen, ez dute komunikatzen edo gaizki egiten dute. Edo pertsona elkartuak eta funtsak erakartzera bideratzen da komunikazioa edo, asko jota, sentsibilizatzera. Arlo honetan, hiru zailtasun dituzte erakundeek. ❚ Finantziazio-falta: Krisia eta diru-laguntzen, hitzarmenen eta laguntza publikoetarako gainerako formulen arloan izandako murrizketak zailtasuntzat jotzen dira. Baina, harago doa; izan ere, benetan nabarmentzen dena da gehiegizko mendekotasuna dagoela administrazioekiko eta erakundeek zailtasun handiak dituztela baliabide propioak bilatzeko, eta, horri esker, ekarpen pribatuen diru-sarrerak ekarriko dituzten jarduerak garatzeko.
❚
Atomizazioa: Gizarte-mugimendua eta boluntariotza egitura askotan banatzen dira, ezarpen eta tamaina oso ezberdinekoak. Hori a priori positibotzat jotzen da, parte hartzeko moduen aniztasuna eta aberastasuna islatzen baitu, baina zailtasuntzat ere jotzen da. ❚ Gizarte-oinarri txikia: Azken urteetan egin diren azterlanen arabera, boluntariotzaren bolumena handia da EAEn. Nolanahi ere, adituen ustetan, benetan konprometituta dagoen gizarte-oinarria ez da hain zabala. Horren isla dira, batetik, erakundeek jendea elkartzeko gaitasun txikia dutela eta, bestetik, ez dagoela erakundeak mantentzeko behar beste pertsona elkartu. ❚ Bizimolde berriak: Ezegonkortasunak eta arrisku-sentsazioak (beldurra) ez dute konpromiso egonkorrak eskuratzen ezertan laguntzen, ez kausekin, ez erakundeekin. Malgutasunez bizi gara eta, hori dela eta, zaila da boluntario-lanaren konpromisoa erakunde jakin batean sartzea edo modu jarraituan gauzatzea, eta zaildu egiten da pertsonak inplikatzea, aldizkako kolaborazioetatik harago. Oso zaila da egoera hori kudeatzea, gaur egungo erakundeek aurreko gizartearen egiteko moduak jarraitzen baitituzte.